Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 64

2000
‎Beraz, zulo gerozalearekin baizik erlazionatzen ez den zulo gerozalea, ez da ezerekin erlazionatzen.Nahi hori gauzatzea, horrenbestez, ezer ez gauzatzea litzateke. Soilik etorkizunarekinerlazionatuko bagina, ez genuke egundo ezer mamituko, ez ginateke errealitaterenbatera iritsiko: mugitu ere ez, hortaz.
‎Legeek, behin idatziz gero, izkiriatu diren modu berberean jarraitzen dute. Gizakiok, ostera, ez dute egundo ere atsedenik hartzen; beti lanean dihardute eta etenik gabeko jarduera horrek, inguruabarrek modu desberdinean baldintzaturik, berez sortzen du, unean unean, halako konbinaketa, egitate edo ondorio berriren bat.
2001
‎‘Gutxi direnez gero, gainera, geroago eta zailagoa dute itsasoan elkartzea. Arrak eta emeak, batak bestea bilatuko duen arren, seguru asko ez dute egundo topo eginen eta itsasoaren zabalera infinitu horretan bakar bakarrik hilko dira... ’
2002
‎Ama denontzat izan ohi da ama. Nik gainera, aitarik ez dut egundo ezagutu. Jakin badakit, Alkauzegiko Peroren zezenetariko baten semea naizela.
2005
‎Lehen fusil tiroa bota zuenean, frontean, ez zuela egundo berriz eskuan armarik hartuko egin zuen zin. Izututa gelditu zen sastraka haien atzetik besoa atzerantz erortzen ikusi zuenean. Beste norbaiten tiroa izan zela erabaki zuen.
2006
‎Baina kontuz, maiz gertatu izan baita gizaki horrek ez duenean egundo uzten" jakituriaz" erreklutaturiko taldexka, nahita aski estua den" elitea", garunak astinduz aukeraturiko lagunak... amaitu izan duela duintzat hartuz bakarrik bera miresten dutenak, eta miresten duten guztiak. Eta Historiak erakusten du ezen elkar onartze mugatu bereziki petral hau taldexka esaterako intelektual frankotan nagusitu ostean berehala bilakatu zaiela hondamen bide.
2008
‎–Lasai gizona. Berrogei urte daramatzat hemen, jendea zuloan sartzen, eta ez dut egundo inor ateratzen ikusi, esan zidan irribarre maltzur batekin.
‎Nik ez nuela egundo sentimendu horren berririk izan adierazi nion edo ez nuela behintzat gizonezkoen arteko anaitasunik ederretsi inoiz.
‎Aitonak Bilboko Arte Eder museora eraman zuen ama. Amak ez zuen egundo ahaztuko egun hura, nola hiltzera zihoala esan zioten egunean bertan museo batera eraman zuen aitonak. Nola ahalegindu zen aitona edertasuna heriotzaren gainetik jartzen, alferrik.
2009
‎jaio zinen egunean ere lan egin nuen. Gabonetan ez genuen egundo lan egiten, berdela ez baitzen otsailera artean edo azaltzen. Urte hartan, nola gertatzen diren gauzak, taldeko hiru sareginek urtarrilean kirofanotik pasatu behar zutela jakinda, maistrak galdetu zigun ea prest egongo ginatekeen berdeletan hasi baino lehen egin beharreko lanetariko batzuk Gabonetara aurreratzeko.
2010
‎Ez zizun hipotesi filosofikorik eraikiko, ez zizun pentsamenduaren klasikoen aipurik botako. Berak ez zuela egundo boterea desiratu xuxurlatuko zizun, ez zuela agintzea maite. Sekula ez zigun eskurik altxatu.
‎– Nik ez dut egundo esan borrokatzeak merezi ez duenik. Derrotak garaipenak baino gehiago izan daitezkeela diotsut orain, garaipenen bat lortu orduko jasotako porrotek amore ematera behartu zaitzaketela.
‎Poliziak ezinean ari ziren, aurre egiten genielako, beldurrak gaindituta topeka egiteko prest geundelako, eurei ere belaunek dar dar egiten zietelako. Badakit gure auzoko askok ez dutela egundo borra kolperik hartu, poliziek ez dituztela sekula jipoitu eta telebistan ikusten dutenetik elikatzen direna. Poliziaren ardura bakarra izua eragitea da; izuak izozten bazaitu, txotxongiloa legez erabiliko zaituztelako, zure ahotik beraiek gura dutena esango duzulako, pertsona ere ez zarela sinetsarazteraino estutuko zaituztelako.
2011
‎zilar paperetan bildutako patata gordinak erretzen genituen bertan. Hausberoan zuloa egin eta txingarretan erretako patata haiek bezain onik ez dut egundo dastatu.
‎–Evak eskuan heldu zuen fruitua hartu zueneko adarra eta harrezkero ez du egundo, ez lehenago ez geroago, adar hori soltatu.?
2012
‎–Berak ez du egundo susmatu nor izan litekeen lagun bizarduna?
‎–Zaldun batek ez du egundo halako gaiez hitz egiten, erantzun zion Inasek, eta ezpainak busti zituen patxaran kopa ahora eramanda.
‎Plan de Promoción Industrial, belaunaldi gazteen prestakuntza, aro berria, industriaren garapena... hitz arranditsuegiak dira Inasen belarrientzat. Berak ez du egundo halakorik pentsatu, ez behintzat bere burua nabarmenki tartean dela; lantzean behin bai hitz egiten diela ikasleei haien etorkizunean izango dituzten erantzukizunez, baina bere esanek urrutitik ere ez dute don Miguelen berbek duten karga. Iruditzen zaio don Miguel eta haren belaunaldikoak, nola esan?, onegiak direla, hitz beteez osaturiko diskurtsoek erakartzen dituztela, inguruan gertatzen denaren protagonista sentitzen direla, gauzak beste era batera egin eta izan daitezkeela sinesten dutela, zerbait hasi dela aldatzen iruditzen zaiela...
‎Haizearen noranzkoak ez zuela egundo aldatu behar ematen zuen harik eta egun batean hamazazpi lagun aske utzi zituzten arte. Aldeko joera hark, gainera, jarraitu egin zuen, noizbehinka hamar edo hogei laguni irekitzen zizkiotelako ateak kalera ateratzeko.
‎inoiz ez dutela nork bere burua goraipatzeko hitz egiten, elkarrekin izaki zein beste inoren aurrean daudelarik. Hau ez dute egundo berbaz adierazi beharrik eduki batak bestearengan aurkitu ahal izateko, biek ala biek berezkoa izango balute bezala, jaiotzatik bertatik edo urteekin ongi norbereganatuta.
‎Bazterretara begiratzeko astirik hartu gabe egin zuen Margaritak aurrera, inguru hartako ezer ez baitzuen egundo gehiago ikusi nahi; zenbat eta lehenago ahantzi, hainbat hobe. Haatik, hala agindu arren bere buruari, ondotik pasatzerakoan bidearen ezkerraldean zegoen baratzerako ataka hartu zuen gogoan, eta aurreraxeago, arte nagusia, eta harengandik hurbil bidearen beste aldean, argi postea, eta metro gutxira, muinoaren gaineko kamamila zelaitxoa, eta haren behealdeko ertzera iristean, gari soroetara zeraman bidezidorra...
2013
‎–Bai bata eta bai bestea, eta biak neurri handian, neure ustez, arrapostu zuen Wickhamek?; urte askoan egon naiz hura ikusi barik, baina ondo baino hobeto gogoratzen dut ez nuela egundo atsegin izan, eta molde diktatorial eta insolenteak zituela. Nabarmenki argia eta zentzuzkoa izatearen fama dauka; baina uste sendoa dut dohainen zati bat bere maila eta fortunatik datorkiola, beste zati bat bere molde agintzaileetatik, eta gainerakoa bere ilobaren harrotasunetik, gizon horrek berekin zerikusirik duen orok lehen mailako adimena edukitzea gura du eta.
2014
‎Alemanian bizi naizela eta alemanez dakidala bejondeidala goraipatzen dit behin eta berriz, baina intelektualki gailentzeak baino askoz indartsuago sentiarazten nau sexualki azpira dezakedala ohartzeak, badakigulako denek beti izan naizela bera baino adimentsuagoa baina ez nauelako egundo guapa ez desiragarri uste izan, eta bai, nerabezaroaren ostean guztiok oso gaindituta omen dugu edertasunaren langa, baina eskolakide honekiko gudan institutuko terminoetan dihardut borrokan eta institutuan argitasunak ez zidan sekula ahaldunen gainean botererik eskuratu; izan ere, guztiok jakin arren ikasturte amaieran edo eztabaida dialektikoetan aise bikoizten nituela, horren i... Hortaz, desirarena da erdiets dezakedan garaipen tangibleena, senti dezala egunsentian bertan heriotzara kondenatuko balute egin nahi lukeen gauza bakarra, zoriontsu eta damurik gabe hiltzea ahalbidetuko liokeen ekintza berdingabea, nirekin larrua jotzea dela, edo, bere terminologia pornografía mainstream misoginoak blaituan zehatzago esanda, nire bagina antzutu arte zakilkatzea eta gero nire uzkia odoldu arte erdibitzea, ukabilaz masaila zanpatzen didan bitartean bere ahalmenak zurlurtuta gozamenaren gozamenez jaurtiko ditudan erregu garrasietan loriatzea, intziriek nire eztarria urratzea, eta azkenik, plazerak goia jotzean, semen (uh) oldeak zintzurra itotzean nire ahotsa mututzea.
‎Hain zuzen ere, nire euskalherriratze intermitente eta laburrek zilegitzen zuten teorikoki bere noizbehinkakotasun hori; nahi izanda ere baitzukeen nirekin ezer eraiki, nomadatasun konstantean niharduenez gero. ...artekoaren soka milimetro bat gehiago tenkatu izana, engranajea koska bat estuago bortxatu izana, bere terminologia unatuan, itxaropen faltsuak sortu izana?, eta esango nuke horregatik tratatzen ninduela beti puta merke bat banintz moduan biharamunetan, gaueko karra orekatze aldera edo; potrorik ez zeukanez begietara begira hitzak zuzenean esateko, mezu subliminal hura bidaltzen zidan, uler nezan ez nuela egundo kateatuko, bart jazotakoa haragi ahulegiaren apeta hutsa izan zela, eguzkiaren aurreneko printzek desagerrarazten zutena. Errukitsuagoa irudituko zitzaion baina, jakina, soilik bere buruarekin zen errukitsuagoa, ez zuelako hain urde sentiarazten eta nik neuk, neska argi eta aldi berean leloaren rola ezin hobeto jokatuz, kopla gehiegirik gabe egiten niolako lan zikina deitu ohi duten hori.
‎Andre altua zen, begirada goibelekoa, aspaldi amerikar xarma fresko baten jabe izandakoa. Charliek ez zuen egundo sumatu ezaugarri hura, eta harritu egiten zen beti, baten batek aipatzen zuenean zeinen ederra izana zen. Hasieratik bertatik, berezko ezinikusi bat egon zen bien artean.
2015
‎Musukatzeko modu hartan nabarmentzen zitzaion, amaren bularraren nostalgia balu bezala ezpainak xurgatzen zizkidanean, eta elkarri luzaz besarkatuta egoteko zeukan premia hartan. Ez didate inoiz holako musurik eman, ez naute egundo hainbeste besarkatu eta ez didate sekula horrela amodioa egin, halako karrarekin, hankartean sentitzen nuen bultzada bakoitzean bere izate guztia nire baitan hustu nahi balu bezala.
‎–Ondo?, erantzun nizun ezpainetara begiratzen nizula. Aldendu ginenean, atzerantz begiratu nuen, ea zeuk ere gauza bera egiten zenuen edo baieztatzeko, baina zuk ez zenuen begiratu; ez dakit, eta ez dut egundo jakingo, orduan ere niri begiratzea ekiditen saiatu zinen, baina baiezko itxaropena gorde nuen neure baitan.
‎nondik nora labankada hura Amsterdameko kale kantoi ilunean? (Spinozak hil arte gorde zuen soingaineko arrakalatua, gizakiek ez dutela beti egia maite oroitzeko.) Nolatan, madarikatua bedi egunez eta gauez, Jaunak ez du egundo barkatuko, suntsitu egingo du Jaunak haren izena, inork du harekin komunikatu, ez hitzez ez idatziz, ez harekin gela berean egon, ez hark idatzirikorik irakurri, hura, sinagogatik egotzi zutelarik (hogeita hiru urte zituen orduan)?
‎Badaki berak arima baten erremedio guztia Jainkoaren adiskideekin tratatzean datzala, eta honela ez zegoen modurik nik horretarako erabakirik har nezan. Lehenik bide okerra noiz utziko itxaroten egoten nintzen, otoitza alde batera utzi nuenean bezala, eta beharbada ez nuen egundo ere utziko bide okerra, ohitura txarretako gauzatxoetan hain eroria egonik, ezin bainuen ulertu txarrak zirenik; horretarako besteen laguntza behar zen eta besteek eskua ematea jaiki nendin. Bedeinkatua izan bedi Jauna, azkenik haren eskua izan baitzen lehenbizikoa.
‎8 Askotan, fundazio honetan pentsatzen dudanean, harri eta zur uzten naute Jainkoak erabiltzen dituen bitartekoek; pertsona aberatsak Toledon zehar hara eta hona ibili ziren bila ia hiru hilabetean, bi baino gehiagoan behintzat, ez bainaiz ongi gogoratzen? eta, han etxerik egongo ez balitz bezala, ez zuten egundo ere aurkitu ahal izan, eta gero etorri zen gazte hau, aberatsa ez zena, oso txiroa baizik, eta hona non Jaunak nahi duen beronek aurkitu dezala; eta Alonso Alvarezekin hitzarmena eginda egonik fundazioa zailtasunik gabe egin zitekeenean, hitzarmenik ez izatea, oso bestera baizik, fundazioa pobretasunean eta zailtasun artean egina izan zedin.
‎Gustukoa bagenuen prezio onean erosiko genuela-eta zegoenean, Jaunak baretu zedila nahi izan zuen. Kontseilukoek monasterioa eginda zegoela jakin zutenean, beraiek ez baitzuten egundo baimenik eman nahi, haserre biziak hartu zituen, eta elizako jaun baten etxera joan ziren (nik isilpean berri eman nionarengana), dena suntsitu nahi zutela esanez. Izan ere, Gobernariari bide bat eskaini zitzaion baimena eman zidanean eta ez zegoen toki hartan.
‎22 Honela gauzak nahiko bideratu ziren, ez genuela egundo amaituko esan baikenuen, baina ez guztiz; izan ere, argi zegoen hirurehun dukategatik ez zela alde batera utzi behar monasterioari komeni zitzaiola zirudien etxerik. Nik esan nion neure aitor entzuleari nire izen onari ez begiratzeko, eta egin zedila berak uste zuena; baina esan ziezaiola bere lagunari, ni neu, garesti nahiz merke izan, eskasa nahiz ona izan, Andre Mariarenekoa erostera nengoela.
‎Nik gurekin zihoanari nion erruki, zuzen gindoazela esan ondoren, ibilitako bidean atzera egin beharra izaten zelako. Hala ere, berezko izaera ona izanik, uste dut ez nuela egundo haserre ikusi; horrek benetan harritu ninduen eta gure Jauna gorestera eraman; izan ere, berezko izaera ona denean, okasioek gutxi egiten dute. Nik goretsi egiten dut bide hartatik onez atera nahi izan gaituelako.
‎29 Han fraideen monasterio bat izan zedin gogoa pizten hasi zitzaion, eta gogo horrekin izan zen aldi batean, zein ordenatakoa egingo zuen jakin gabe; eta beti aldean eramaten zuen gurutze bati errezatzen ari zela, gure Jaunak kapa zuri bat erakutsi zion, eta karmeldar oinutsena izango zela konturatu zen; ez zuen egundo izan ordura arte, haiek munduan zirelako berririk. Ordurako haien bi monasterio zeuden soilik eginak, Manzerakoa eta Pastranakoa.
‎8 Lehenik ez zen irudipena izan, eragin zuen ondorioagatik, orduz gero ez baitzuen egundo seme alabak izateko nahirik izan; bestalde, bihotzean hain ongi sartua geratu zitzaion hura zela Jainkoaren borondatea, non ez baitzuen seme alabarik eskatu ezta desiratu ere. Horrela Jaunak nahi zuena egiteko zer aukera izango zuen pentsatzen hasi zen.
‎Eta horrela, dio, garai hartan gaixotasunek askoz ere gogorrago jo bazuten ere, sekula ez zuela galdu Jaunak mesede hori egingo ziolako itxaropena. Eta bi aldiz oliadura eman bazioten ere, lehenengo aldiz eman ondoren, lehenago hilko zela-eta olio santuaren bila zertan joanik ez zela medikuak esateraino, ez zuen egundo galtzen Jaunagan moja hilko zelako itxaropena. Ez diot bitarte honetan, abuztutik san Sebastian bitartean, bi aldiz oliadura eman ziotenik, lehenago baizik.
‎Hemengo bisitariak baimen eta eskumen ugari eman dizkie aita hauei eta haien arabera eskatu ere; beraz, berorren jauntasunak begiratzen badu zer eskumen duten, hainbesteko errurik ez dutela ohartuko da; eta horrela diote, berak erregu eta erregu egin badie ere? frai Gaspar ez dutela egundo onartu nahi izan, ezta harekin adiskidetasunik izan ere; eta beste batzuekin ere gauza bera, Ordenarako hartua zuten etxea beraiek utzi baitzuten. Eta horrela, hainbat gauza esaten dituzte beraien zuribiderako; beraz, hortik ikusten dut ez direla aritu maleziaz.
‎Egintza hauetako bat karitate handiz egin ahal izanik, bekatu guztiak barkatuko litzaizkizueke, eta honen beldur da deabrua, eta horregatik ekartzen dizkizue gogora une hartan. Eta izan ziur, Jaunak ez dituela egundo utziko bere maitaleak, Beragatik soilik arriskatzen direnean. Norbere intereseko beste asmo batzuk badituzte, begira dezatela, ni ez bainaiz ari Jaunari ahalik eta perfekziorik handienaz poz ematea nahi dutenei buruz baizik.
‎Jakin behar da batzuetan nahiz besteetan mojei zer janari ematen zaien batez ere eta nola prestatzen diren, eta gaixoak, eta behar den adina ematen den; horretarako Jaunak ez baitu egundo ere eman gabe uzten, prioreagan gogoa eta ahalegina badira; esperientziaz ikusten da hori.
2016
‎Alabari esan diot ez dudala egundo reality bat osorik ikusi, baina beren sail hori ikusiko dudala.
2017
‎Joseba Zulaikak egindako diskurtsoa, Gernika Hiroshimarekin eta Picassorekin lotuz eta Guggenheimen bidez berriro. Guernica? margolanera ekarriz, distiratsua iruditu zitzaiola esan zidan eta ez zuela egundo ahaztuko Etxebarrin egindako bazkaria ere, erantsi zuen. Biharamunean Andoni Luis Adurizekin genuen hitzordua ere interesgarria izan zitekeela agindu nion, berak egiten zuen poesia kontzeptualaren eta Mugaritzen egiten zen sukaldaritzaren artean parekotasunak sumatzen nituelako.
‎Bada autoen tiraniaren aurka mintzatzen denik, badut autorik gabe bizi den adiskiderik ere; baina ez dut egundo ezagutu autoen aurkako boikot erabatekoa egiten duen inor, bere buruari inoiz ere auto baten barruan sartzea galarazteraino. Batzuetan horixe egin eta horixe aldarrikatu nukeela pentsatzen dut, eta inongo autotan sartzeari uko egiten diogunon mugimendu zibil bat sortu, abiarazi eta sustatu.
2018
‎Izan ere, bisitarietako batzuk hain ziren isilpekoak, ezen eskatu baitzidaten ziurtatzeko langileek ez zutela haien identitateen berri jakingo edo, inoizkoan, ez zietela begiratu ere egingo. Hala eta guztiz ere, harrotasun eta esker on pizar batez esanda?, lord Darlingtonek ez zuen egundo ahaleginik egin niri ezer ikustea edo entzutea eragozteko; gogoan dut nola behin baino sarriagotan, beren solasa eten eta fidagaitz begiratzen zidaten aldiko, lord jaunak besterik gabe esaten zuen: «Ez, segi, mesedez.
‎Ikuspegiak ikuspegi, ez dut egundo ezagutzen kulturaren funtzioa eta misioa zalantzan jartzen duen kulturgilerik. Ez eta kulturzalerik ere.
‎GPS programa oso aurreratu horietako bat banu zelularrean, ez nituzke egundo ikusiko ezagutu ditudan gauza interesgarriak. Esate baterako, konturatu naiz kale batzuk ez direla inon amaitzen.
‎Gure lagun batek dio kontserbadoreak oroz gain kakatiak direla, koldarrak, berekoiak, bekaiztiak, indibidualistak, ametsen zikiratzaileak, burgesak, klasistak, elitistak. Gure lagunak dio kontserbadoreen herri batek ez duela egundo benetako garapenik izanen ordekan ere galgak erabiliko dituelako, larregizko abiadura hartzearen beldur. Gure lagunak dio herri kontserbadorean kultur sortzaileak alfertzat hartuko gaituztela beti, mesfidantza hedatuko dutela gurekiko, baztertu egingo gaituztela erabakiguneetatik ez bada beraien sokari tiratzeko.
‎Horixe da 1960tik mende berrira bitarteko gure epika berriaren zuztarra. Orreaga ezkero galtzaileak gara baina ez dugu egundo etsi, eta ez dugu etsiko. Hor datza gure indarra.
‎Lehenarentzat kanturako letrak arau formal jakin batzuk ditu poemak ez dituenak. Bigarrenak dio ez duela egundo poemarik kantatu, kantatu letrak egiten dituela. Letragintzaren eta poemagintzaren artean aldeak daudela onarturik ere, letra batzuk paperean irakurrita poema onenen pareko direla iruditzen zaigu.
‎Fakirrak ez du egundo Ainarak bere bakarkako lehen diskoa argitaratu zuenean Sixtok eta Jean Marcek agertu zuten kitzikadura eta miresmena ahaztu: “Ole, gure Ainara”.
2019
‎esaldi zati batzuk, beroaldi erretoriko batzuk, bat bateko arrengurak, zenbait esperantza duda mudazko. Horrela jakingo dugu behin betiko eztabaidaren oihartzunek ez zutela ibarren gainean durundatu, eta ez zutela mendirik mendi jauzi egin, eta zeruak ez zirela inarrosi, lurrak ez zuela ikaraz dar dar egin, ibaia ez zela atzera itzuli, eta egia dena da gizonen hitzek ez dutela egundo hainbeste lortu, ez eta, oraingo honetan bezala, mehatxu eta gerra hitzak direnean ere, epikoen gehiegikeriei inozoki fede emanez uste genuenaz oso bestela.
‎Gero sekula ez, eta orain, etxetik argitaletxera doalarik, inoiz baino gutxiago, orain kalean edo autobuseko bidaiarien artean oharkabean pasatzen saiatzen da, ordua jakin nahiko zukeen inoren arreta deitzeko balio lezakeen edozein keinu ezkutatzen du, bestela delako hori kopeta gaineko muga lerro saihetsezin eta zuriari so geldituko zen, begitarte trufariarekin, itxaroten zuen bitartean Raimundo Silvak jaso zitzan gaur erlojua estaltzen duten hiru mahukak, atorra, jaka eta gabardinarena, Hamar eta erdiak dira, erantzuten du azkenik, haserre eta iraindua. Kapelua ongi etorriko litzaioke, agian, baina zuzentzaileak ez du egundo kapelurik erabili, eta erabiliko balu ere, kapeluak arazoaren parte bat baizik ez luke konponduko, esaterako ezin sartuko zen argitaletxean kapelua bekainetaraino iltzaturik, Kaixo, zer moduz, gero Maria Sara doktorearen bulegora pasatzeko, Hemen daukazu nobela, onena izango da, noski, dena berezkoa balitz bezala jokatzea, zuria, beltza, tindatua, behin begiratzen zaio horri, bigarrenea... Baina gauza bat da hau guztia intelektualki geureganatzea, auzia ezberdintasun guztiak adosten dituen erlatibotasunaren bitartez aztertzea, nork bere buruari galdetzea, esaterako, eskuzabaltasun estoikoarekin, zer da ile urdindu bat lurrean Artizarretik begiraturik, eta beste gauza bat da, izugarria gero, telefonistari aurre egitea, bere begirada lotsagabea jasatea, datozen egunetako aisialdietako elikagaia izango diren irriñoak eta zurrumurruak irudikatzea, Silvak utzi dio ilea tindatzeari, guztiz barregarri dago, lehen irri egin zuten ilea tindatzeari ekin ziolako, zenbaitek denetan ikusten du isekarako zioa.
2020
‎" Baina batez ere idazten zuen gauez eta egunez, eskerrak ematen dizkiot Jainko onari gure bizitzak halako moduan antolatu dituelako, non gure Armandek ez duen egundo jakingo bere ama, bera adoratzen duen ama, esklabotzaren markarekin madarikatutako arrazakoa dela".
‎Irudika dezakegunez, seguru asko poliki poliki sartu zen lokaztutako eremu horretan, eta ez zuen egundo atzerabiderik aurkitu edo sekulako onurak ikusi zizkion konpromiso bikoitz horri eta ez zuen atera nahi izan. Ez dakigu.
‎Ez zutela erresistentziarik egin, eta egiteko asmorik ere ez zutela izan. Ez dakiela zergatik harrapatu zuten, ez duelako egundo eman motiborik horretarako, ez duela egundo arazorik izan administradorearekin, ez beste langileekin. Behin bakarrik, oraingo maiorala heldu zenean, gaixotegira joan zela, eta, maioral horrek Gumersindo beltza zigortu nahi zuelarik, deklaratzen ari denari agindu ziola Gumersindori heltzeko, eta berak erantzun ziola ezin zuela, eskua handituta zeukalako, eta horregatik zigortu zuela maioralak bera ere, eta deklaranteak deus esan gabe jasan zuela zigorra.
‎Indigena bahitu edo gonbidatu haiei galdetu zietenean zer iruditzen zitzaien Frantzian miresgarriena, hierarkia sozialaz mintzatu ziren. Elkarren arteko komunikazioa zaila zen arren, Montaignek ondo ulertu zuen, eta ez zuen egundo ahaztuko erregeaz harritzen zirela lehendabizi, bizardun armatu andana batek inguratzen zuela errege kumea eta hari obeditzen ziotela, haina baino azkarragoak izanda, hura zer hura gainetik kendu beharrean:
‎Italierari buruz daukadan ezagutza oso apala da, erraz ulertzen den aitzakiarekin ez baitut egundo ahaleginik egin ezer ikasteko, baina, idazkera baldarrari erraz antzemango niolakoan edo, Sandra Ciani bera aurreratu zitzaidan.
2022
‎Harribihurtuekin zerbait ikas eta erakuts litekek iraganaz. Arrain mota hau, ez duk egundo itsasoan bizi, antzekoak bai, baina arrain mota hau galdu zuan betiko; eskerrak harribihurtuari.
‎Gurean ere kantuan aritzen zirenak ziren aita eta osaba bat –esan nion neskari, baina ez zuen komentariorik egin. Irudipena izan nuen gustua hartzen hasita zegoela nire kontatzeko moduari, koadernoan ere apenas idazten zuen oharrik– Ez ziren nonbait abentura handien zaleak, ez zuten egundo urruneko lurralderik amestu –erantsi nion.
‎Beste alde batetik, eta beste aldi batetik ere bai, gure aitak ez zekien igerian eta ez zuen egundo ikasi, baina neri harexek erakutsi zidan igerian, zeren bai baitzekien zer egin behar zen igerian egiteko: besoak" hola" eta hankak" hala" mugitu, besteak beste.
‎Bada, nik ere ez dut uste luzamendu gehiegitan ibili beharra dagoenik ez dakigunari heltzeko. Ulertzen dugunari, dakigunari, ezagunari baino ez badiogu heltzen, ez dugu egundo ere idoroko ez dakigun hori, eta huraxe ezagutzeko jakin mina itzaliz joango zaigu ahiduraz aspertuta. Ez dakiguna, goi mailako irakurgaiak gazteen esku jarri behar dira berandu baino lehen eta irakurtzen bultzatu.
2023
‎Urkila ez zuten egundo berreskuratu, hasiera batean ahaztu zitzaielako eta, beranduago, alferrik izango zela pentsatu zutelako.
‎Eta aro horietan guztietan ez du egundo pospolorik berriz hartu atzamarren artean, ez du beharrik izan. Gaur bai, baina:
‎Amarentzat sorginkeria erretratuak ziren, arima lapurtzen zioten erretratatua zenari. Etxean ez dut egundo ikusi bera agertzen den erretraturik. Amaren hileta eta gero, josteko makina koipeztatzera joateko eskatu zidan Eloisak.
‎Gogobeterik dago, asebeterik, hainbeste hitz eta solas entzunik. Zakuratzen duena ez du egundo askiesten, baina, oraingoan nekatu samarturik dago, hego haizeak sakon sakatu duelako Goizuetara iristeko. Hegoalderantz egin behar du oraingoan, ordea:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia