Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 69

2000
‎Baina eurek ere ez zuten alde egiten, eta igotzeko erregutzen zidaten, nahi nuen lekura eramango nindutela. Gainera, ez nuen denborarik galtzeko: bide luzea neukan aurretik, Lahinchera heltzeko gogoa bainuen.
‎Eta hala jakin ahal izan nuen amets hartan, bizitzan behin baino gehiagotan sentitu izan dudana: alegia, denborak bere bihotza duen bezala, neure bihotzak ere bere denbora duela, eta ez duela denbora batek bertzearekin zerikusirik, zeren denbora bat baitzen makinarena, monotonoa eta beti berdina, eta bertzea odolarena, zentzuei eta sentimenduei lotua, eta barrendik bizi gaituena. Eta lehenak bere sekeretua gal bazezakeen ere, bertzeak ez, nehoiz ere ez, zeren gizonaren bihotza beti izan ohi baita sekeretu bat, zeinak bere baitan bertze sekeretu bat gordetzen duen, bertze bat eta bertze bat.
‎Autoko jarlekura gau ia osoan josita egon izanagatik ere, hutsik ikusiriko lehen mahaira erroiztu nintzen Charly ezkibelduarekin batean, Ximurrari eta Ttipiri barrara hurbiltzen utzita. Neurtu ez nuen denbora puska batean, baldosa berdeen gaineko zigarrokinak zenbatu nituen. Hogeita zortzi, nire betaurreko beti zikinen menera.
2001
‎Trenaren zain zereginik ezean, hainbeste urtetan zergatik ez ote duten ordularia zuzendu asmatu nahian aritu da Tasio. Seguruena ez zuten denbora topatuko hura konpontzeko, erabaki du azkenean ironikoki.
2006
‎Osaba Andrzej k ez zuen denborarik hartu esateko beste hamazazpi urtetan turko haien atzetik aritu zela Sobieski, husarren kasaka gorriek eta haien zilarrezko apaingarri, urrezko brodatu eta ezpaten distirek liluraturik, eta ez zion aipatu bitarte horretan Sobieskiren agintea ahultzen eta berea indartzen aritu zela Prusia, beti lur gose zen Prusia faltsu hura, gauez mugarriak aldatzen aritzen den auzoko maltzur hur... Ahantzi egin zitzaion esatea hurrengo urteetan Polonia maldan behera abiatu zela geldiezineko abiadan, eta, amiltzen hasita, XVIII. mendearen amaieran independentzia galdu zuela.
‎Bigarren oharra etxe oneko jendeari buruzkoa da. Dimitrik Errusiatik ihes egin zuenean ez zuen denbora gehiegi izan ondasun batzuk eramateko deserrira, baina ondo konpondu zen besteen bizkar bizitzeko... Egindako lanen artean Coco Chanelen maitalea izatea da aipatzekoa, eta Chanel n° 5ean argitu ez den aportazio ilunen bat ere bai.
‎László József Bíró Budapesten jaio zen 1899 urtean eta oinarrizko ikasketak egin ondoren medikuntza ikasten hasi zen unibertsitatean. Lászlók ez zuen denbora askorik behar izan konturatzeko –medikuntzako lehenengo ikasturtean bertan igarri baitzion– sendagile izateko ez bezala dohain bereziak zituela jendea hipnotizatzeko, eta horri ekin zion.
2008
‎Hori etengabe errepikatzen dutenek, barkatu atrebentzia, ez dute ideiarik. Hala ere, ez gaitezen oso gogorrak izan; gutixko leitzen dutelakoan nago (izan ere, ez baitute denborarik, egun osoan irrati batetik bertzera). Euskal Herria herri asmatua dela diote ez gutxik Espainian:
‎–Ia ziurra da lagun baten lana izan zela, datu zientifikoren bat eskaini behar zion Kaskagorriri, haizea hartzera bidaliko ez bazuen?. Balistikak ez du denborarik izan azterketarik egiteko, baina Lincolnek ahopeka esan didanez arma beretik atereak dira inguruan aurkitutako sei bala zorroak.
2009
‎Estalpetik irten eta espaloi ertzera egin zuen. . Taxi bat, etor bedi taxi bat, ez dut denborarik?. Trafikoa handia zen.
2011
‎Gorputzak bere onera itzultzeko ez du denbora luzerik behar, baina aise joaten dira minutuak: anoa postuan arin arin ibili, denbora gehiago galduko ez badute.
‎Orduak eman ditzake grabitateak hain modu zuzenean aldarazten duen gorputz zati horren portaera beregaina aztertzen. Baina badaki ez duela denborarik. Emakumeak intziri sakonak egin ditu eta haren eskua da orain, gorputzetik banandu balitzaio bezala, zakilaren bila datorkiona eta hark gidaturik sartzen da ur sakonetan, galtzen da hondorik gabeko itsasoetan.
‎Kuriositatea eremu domestiko/ familiar/ koadrilakora mugaturik, elkarrizketa erraz lerratzen da kontu pertsonalegietara,. Madrilen koadrila egingo zenuen, ez??, edo han ere ez zaitu inork aguantatzen? ,, zure ama oso salada da, lehengoan gosaltzera etorri zen??,, erizaina izaten jarraitzen duzu Madrilen??,, pilula edo preserbatiboa?, berak, noski, pilula,. Haritzi preserbatiboa ez zaio gustatzen?; ez dut denborarik hartu abisatzeko emakumeek aspaldian irabazi genuela gure zuloetatik sartzen dena zein egoeratan sartzen den erabakitzeko eskubidea, plin, egin behar nuke hala ere, Haritzek preserbatiboarekiko ezinikusiari eusten baitzion besteekin oheratzen zenetan ere, haurdun utzi zuenen bat barne, eta badakit, nire anaia delako, eta kondoia ez erabiltzea sarri aldarrikatzen duen zerbait delako... Esan balu beti beti preserbatiboa erabiltzen duela, segurtasun artifizialetara atxikitzeko beharra duen idiota bat dela esango nuke agian.
2012
‎Taylorri egonaldia amaitu zaio eta laster itzuliko da; ni ikusteko irrikaz dagoela esan ohi dit, postaz zein telefonoz, baina ez nago horren seguru hala den. Egunak, batzuetan asteak pasatzen ditut internetera azaldu gabe edo egunkaria erosi gabe; MTVko reality ergelak ikusten ematen dut ohean pasatzen ez dudan denbora gehiena, eta baita ohean pasatzen dudanaren zati bat ere.
‎Lander ordu bietan heltzen da bazkaltzera, eta hiruretarako berriz dago lanerako bueltan, kanpoan menu bat jaten ez duenean. Prestatutako jakiak erosten ditu, konjelatuak, di da batean berotzekoak, ez baitu denborarik. Bulego altzarien denda bateko jabea da eta beti dauka muntatzaileekin bulego batera joan beharra, ez da haietaz fidatzen, beti muntatzen ei diote zerbait gaizki?, edo bezero bati aurrekontu bat aurkeztera, edo ordenagailuaren aurrera bulego baten diseinuari azken ukituak ematera.
‎Agian aldaketa bat batekoegia izan zela azaldu zion psikologoak, eta horregatik sentitzen zela hain gaizki eta estu. Oposizioetarako ikasten igarotako urteetan ez zuen denbora librerik izaten, goiz eta arratsaldez bulego batean lan egin eta gauez ikasi egiten zuen. Eta bat batean berarentzako bakarrik ziren ordu haiek guztiek, lasaitasuna eta bakea eman beharrean, antsietatea sortarazi zioten, eta orduak nola bete jakin gabe igarotzen zituen arratsaldeak.
‎Horrek erakusten du ez nuela denborarik galtzen eta ez zitzaizkidala indarrak urritzen, eroso bizitzeko beharrezkoa nuen edozer gauza lortzeko ahaleginean. Izan ere, iruditzen zitzaidan abere talde hezi bat eskura izatea, han egon bitartean, haragi, esne, gurin eta gazta biltegi bizia izatea izango zela, baita berrogei urte balira ere, eta haiek eskura izatea erabat itxiturak hobetzearen mende zegoela, ahuntzak taldean egongo zirela ziurtatzeko neurriraino; eta, modu horretan, ziur nengoen.
‎Haizeak gogor jo zuen gau guztian, eta goizean, kanpora begiratu nuenean, ez zen itsasontziaren arrastorik ageri. Nahigabetua geratu nintzen pixka batean, baina berehala etorri nintzen neure onera burutapen pozgarri batekin, alegia, ez nuela denborarik alferrik galdu, ez nuela ez indarrik eta ez prestutasunik makaltzen utzi gauza erabilgarriak ontzitik ateratzeko orduan, eta, denbora gehiago izan banu ere, handik ateratzeko moduko gauza gutxi geratu zela.
‎Bero egiten zuen, ileorde eta ukendu artean berogailua burrundaka ari zen areto txiki apalegi hartan. Ile matxarden usainak, burua zerabilkioten esku koipetsu haiekin batera, ez zuen denbora luzea behar izaten Emma logaletzen, eta loak hartzen zuen pixka bat bere orraztailuaren pean. Sarritan morroiak, orrazten zuen bitartean, mozorro dantzarako txartelak eskaintzen zizkion.
2014
‎Borroka kantuak kantatu zituzten; elkar besarkatu zuten? . Baina ez gehiegi?, atera zaio bat batean Filiperi barnean daraman militantea,? ez baikenuen denbora askorik galtzeko?.
2015
‎Batzuek ez zuten denborarik alferrik galdu, harremanak egiteko edo bideratzeko baliatu baitzuten abagunea. ABko Jakes Bortairuk, adibidez:
‎Aresek berak ez du denboran kokatzen noiz sinetsi zuten ezker abertzalea benetan ari zela, baina ez du zuzenean Iruñeko Adierazpenarekin lotzen, ezker abertzaleko kideek zuzenean esandakoarekin baizik: –Batasuneko munduko solaskide fidagarri batek serio zihoazela esan zigunean ondorioztatu genuen atzera bueltarik ez zuela?.
‎Ekaitza baretu egin da, eta badakite ez dutela denborarik galtzeko, Ariren gizonak ere euren aurka egiteko bidean izango direlako. Itsasontzi hori da haien salbazio bakarra, eta gogoz borrokatuko dira eskuratzeko.
‎non ez baitzuen denbora
‎gure herri agoniko honek ez baitu denbora alde,
‎Ixiarren lehengusina batek garbitzen zuen taberna, eta harexeri galdetu zion Jabik, etxea ere garbituko zuen. Ezetz esan zion hark, lanpetuegi zegoela eta ez zuela denborarik. –Eta tabernakoa ere utzi egin dut gehixeago ordaintzen ez badidazu?, erantsi zuen.
‎Oso artifiziala hasiera batean, baina baita oso erreala ere. Fikzioak, halere, ez zuen denbora asko behar izan cyborgak figura errealaren prestazioak bereganatu eta kondaira eta istorio fantastikoak elika zitzan. Horrela, zibernetikarekin, teknologia berriekin, ezagutza zientifikoekin eta literarioarekin eta «gogamen» nozio filosofikoarekin batera, entretenimendua, kultura, gizartea edo politika, denak batera izan dira cyborgaren ingurumen erreala taxutuz joan diren osagaiak.
‎Sukaldean ere egiten zuen, behar baldin bazen. . Behin alabek iluntzean atera behar zuten etxetik, kultur ekitaldiren bat antolatu behar zutelako, eta ez zuten denborarik aitari eta nebei afaria jartzeko; beraz, neu hasi nintzen antxoak prestatzen. Zur eta lur utzi nituen.
‎Gerezi denboran lana eta dirua zituen Omarrek, gastatzeko ez baitzuen denborarik?.
‎Paristarra zen jaiotzez, baina gazte alargundu ondoren oporretan etorri eta. Méditerranée, je t, aime?, bertan aurkitu zuen amestutako paradisua. Harrezkero ez zuen denbora alferrik galdu, eta urte gutxiren buruan, ostrak hondar ale bakar baten bueltan perla sortzen duen modura, halako snob koadrila interesgarri bat bildu zuen bere inguruan, jainkosa baten gisa gurtzen zuena. Emakume aparta zen, sexy, hipermoderno, eta gupidarik gabe sofistikatua.
‎Nork bere baitatik kanpo egiten duen guztia erbesteko lana da. Erbestea diodanean, ez dut denbora zehatz bat adierazi nahi, berena ez den garaian bizitzera kondenatu dituztenak, artista asko adibidez, erbestean bizi baitira.
‎Denok ez dugu denbora berbera,
‎Denok ez dugu denbora berbera
‎Beti eta nonahi du gogoan bere obra, bizitza ematen diolako sortzen du obra bizia, erakargarria, erabakigarria. Noizbait irakurri izan du zinez, noski, txikitan sarritan, baina orain ezin du, ez du denborarik. Are larriago:
‎Etsipena gailendu zaio puzzlegileari. Pieza dexente kokatu ditu dagoeneko zein bere lekuan, baina, zergatik ez dakiela, erabat trabatuta geratu dela iruditzen zaio orain, ezinezko izango zaiola hurrengo pieza jartzea, aurrera egitea, behar baino denbora gehiago baiteritzo daramala ahalegin ustelean; eta, egia esan, zentzu handirik ere ez duela denbora horretan emateak.
2016
‎Hori guzia genuen mintzagai, eta denok, gure antiklerikaltasuna bizitutako esperientzia gogor horietatik zetorkigula bagenekien, eta larderiaz beteriko hezkuntzak gorrotora eraman gintuela ere. Orduko ohiturak halakoak ziren, eta fraileek ez zuten denborarik galtzen jakiteko ikasle baten zirtzilkeriaren arrazoiak zoin ote zitezkeen, zigorra baitzen erantzuna, Bibliaren itun zaharrak ongi erakusten duen bezala.
‎–Peru, adi, ez dugu denbora askorik. Zure gurasoak lotan al daude?
‎Gutxitan hurbiltzen da jendea gauean, eta gehienetan lantegiaren berririk ere izaten ez dutenak izan ohi dira. Autobian okerreko irteera hartutako gidari galduak izaten dira batzuetan lantegi ondoan geratzen direnak, baina horrelakoek ez dute denbora asko egiten han; kontsultatu beharreko errepide mapak begiratu, eta segituan alde egiten dute berriz ere autobia aldera.
‎Mahai gainean nituen eskuak laztandu dizkit, alaba batek aitarekin egingo lukeen moduan. Poeta gaztearekin gauza bera egingo ote zukeen galdetu diot neure buruari, baina ez nuen denborarik burutazio horri buelta gehiago emateko, gertatuaren inguruko galderek eragozten baitzidaten.
‎Asiainek ez zuen denborarik.
‎Enpresako goi zuzendaritzan ongi hartua, ez du denbora alferrik galdu, behin eta berriro eskaini zaionean harmailetan gora egiteko.
2017
‎Badaezpada, Foralak kanpora zioen elastiko gorria jantzi zuen, osabaren iloba zela aldarrikatzeko. Lurrak ez zuen denbora anitzik galtzen armairuaren aitzinean; egun haietan, ordea, polizia gibeletik eduki zezakeela jakitun, buruhauste ederrak izan zituen arropa aukeratzean eta ispiluaren aitzinean probatzean. Guapa eta dotore atera nahi zuen poliziaren balizko argazki bideoetan.
‎Anaiak atsegin zituen puzzleak, nik ez asko. Susana puzzle batekin ikusi nuen arte ez asko, behintzat, orain zale amorratua nintzen?, anaiak zioen ideiak antolatzen laguntzen zuela puzzleak egiteak, ideiak zituenean, eta ez zituenean denbora pasa ona zela. Xakean jolasteak esfortzu handiegia eskatzen zion, baina puzzleak egitea?
2018
‎–Barkatu, Kenton andereñoa, baina ez dut denborarik hizketan geratzeko.
‎Hortxe utzi zuen elkarrizketa. Anek zerbait esan nahi izan zion, iritziren bat eman agian, baina ez zuten denborarik. Egingo zuten berba beste momentu batean.
‎–Beharbada, euren izendapenak ez luke denbora luzerik, tentatu dut.
‎«Bah, ez dut uste haserretuko direnik, nire gurasoek okerragoak ere bizi izan dituzte», mobilari ari zaio hizketan Izaro, guatxap audio bat bidaltzen Unatzi, mutil lagunari. Normalean ez du denbora askorik pasatzen mezuketan, baina gaur bai, hor dabil, mobila hartu eta hartu, bezeroek atseden ematen dioten bakoitzean. «Baina, amumagaz igual bai daukat beldur apur bat, ez dakit zelan hartuko duen».
2019
‎Zein interesgarria. Askotan, eguneroko azkarrean murgilduta nabilela, pentsatzen dut ez dugula denbora nahikoa ematen besteen perspektibak entzuten, esateko adierazgarriren bat ote duten haiei kasu gehiago egiteko. Horrela galtzen ditugu gure ikuspegia aberastuko luketen ahotsak, eta gure ibilbide txiroagoan jarraitzen dugu.
‎Nik ez dut denborarik izan Austerri ezer esateko, niri begiratu eta, beste norbaitekin nahasita, bera hasi zaidalako hizketan. Ez, ni ez naizela halakoa.
‎egun guztian gogor lan egiten zuen hiru haur eta aita ama zaharrak mantentzeko. Oraindik ederra eta erakargarria izanik, ez zuen denborarik bizimodu mundutarra egiteko, flirtean aritzeko, sedukzio lanik txukun samar egiteko, eta, gainera, horretan aritzeak aspertu egingo zuen. Hala ere, haren zentzumenek asko eskatzen zuten; berak pentsatzen zuen bazuela asebetetzeko eskubidea, gizonak bezalaxe.
‎Emakume independenteak, eta bere egoeraz gogoeta egiten duen emakume intelektualak bereziki? gutxiagotasun konplexua pairatuko du andrazkoa den aldetik; ez du denborarik bere edertasuna pinpirinak bezainbeste zaintzeko, hark ez baitu seduzitzea beste ardurarik; espezialisten aholkuei kasu eginik ere, amateurra besterik ez da izango dotorezia kontuetan; xarma femeninoak, hain zuzen, eskatzen du transzendentzia immanentziara apaldu eta bihur dadila haragizko pilpira sotil huts; harrapakin izan beharra dago, berez eskainia:... emakume intelektualak badaki bere burua eskaintzen duela, badaki kontzientzia bat dela, subjektu bat dela; ezin da nahieran lortu norberaren begirada itzaltzea eta begiak zeru zati edo urmael bilakatzea; ezin da bulkada gelditu gorputzak mundurantz jotzen duenean, mundua dardarizo sorrezko estatua bizidun bilakatu nahian jo ere.
‎Dena ondo irten da. Bizkor, ez dugu denborarik galtzeko.
‎ostiralean txiste bat kontatu eta igandean barrez hasten zaizkizu. Gizon hark, hala ere, ez zuen denbora alferrik galdu nahi, itxura batean, eta lehenengotik hasi zitzaidan que si San Sebastián tiene cosas que no tiene el mundo entero, que si la Concha que si Igueldo, que si? –Hori, usoak kontatzen ez hasteagatik, Usagoiti jauna!?, esan zidan segidan, hitz joko merke bat egin nahian edo.
‎Naturak eman dezakeenak baino mila bider zorrotzago den ikusmenak baizik ezin desberdinduko zuenean, ekialdean, gaua eta egunsentia bereizten dituen hasierako diferentzia, almuedanoa iratzarri zen. Beti iratzartzen zen ordu hartan, eguzkiarekin batera, uda izan edo negua izan, eta ez zuen denbora neurtzeko inolako gailurik behar, gelako iluntasunean gertatzen zen mudantza infinitesimala nahikoa zitzaion, bekain gainean putz arin gisara pasatzen den argiaren susmoa, kopetaren larruan igarri baizik egiten ez dena, edo eta Mahomaren paradisuan sinestunen zain dauden huri ezin ederrago horietako baten lehen fereka zehatzezina, zeina, jakiten edo uste denaren arabera, egundo erreb... Sekretua da, halaber, baita prodijioa ere, edo misterio ezagutezina, birjintasuna, galdu eta berehala, berriz osatzeko duten bertutea, zorionbiderik gorena bizitza eternoan, agidanez, behin betiko demostratzen duena bizitza honetan ez direla bukatzen norberaren eta besteren lanak, ez eta merezi gabeko sufrimenduak ere.
‎Ez zuen berriz ere Graçako kanpamentutik errondan ibili, polizia militarreko taldea azalduko zen arriskuan, eta galdetuko, Zer ari zara zu hemen, zure kanpamentutik urrun, orain mendia Moisesengana etorri da, ez Moisesek ez zuelako mendira joan nahi, denok baitakigu zer nolako ahaleginak egin zituen, baizik eta, dakigunez, Moisesen gainetik sarjentu laguntzailea baitago, eta alferiza, eta kapitaina, eta honako hau gerra garaia denez, baimenak aukerak baino gutxiago dira, norberaren asmamena laguntzen badu ere. Iristen ari den Ouroana honek ez du denbora guztia kanpadendan itxirik pasatuko, Henrique zalduna bere zurgin lana eten eta bere ezinegonak berarekin hustera noiz etorriko zain, Jainkoarekin mistikoa nahi duen izpiritutik haragiarekin baizik egon nahi ez duen haragi mistikora hain erraz pasatzen diren ezinegon horiek, Ouroana hau, operazioen lekuaren txikia kontuan hartuz, askoz ere gehiagotan eta askoz ere errazkiago egongo da ... Guztiarekin ere, uste izatekoa da jendearen ahaleginak, orain, dorrearen eraikuntzan metatuko direla, zeren, soldadu aleak hain gutxi izanik, suizida bailitzateke arrakasta izateko aukerarik ez duten ekintzetan barreiatzea, denbora irabazteko egiten diren horiek alde batera utzirik, hauek beharrezkoak baitira etsaia apur bat xaxatzeko, zurginek beren lan arriskutsua onez bukatzeko behar duten lasaitasuna ziurtatu ahal izateko.
‎–Entzuten duzun moduan. Seguru nago ez zuela denbora nahikorik izan Mendiolara iristeko nik ikusi gabe, errepikatu zuen Leirek, ontziralekuko kirrinken gainetik ahotsa goratuz.
‎–Akaso nik ere lagundu nuke ontziolan, baina ez dut denborarik, esan zuen ahopean Txominek, baina segituan San Pedroko mendi hegalera begiratu eta Platako itsasargirako igoera seinalatu zuen?. Begira, hortxe duzu kabroi hori, ohartarazi zion.
2020
‎Zaharrak pilatuta daude, norbaitekin egoteko beharra dute eta guk ez dugu denborarik. Egoitza Hernaniko udaletxeak kudeatzen du, baina gauak eta eguneko zentroa [enpresa batek].
‎Bostekoa luzatu zigun bioi, niri lehenik eta neskari gero, eta berari jarraitzeko agindua eman zigun. Gure auzia lehenbailehen gainetik kendu nahi zuela iruditu zitzaidan, ez zuela denbora askorik gurekin galtzeko. Gela estu eta akoltxatu batera eraman gintuen eta beheko mahai baten bueltan eseri ginen besaulkietan.
‎Mikelek ez zuen denbora gehiago alferrik galdu nahi eta gaiari eutsi zion zuzenean.
2021
‎erabiltzen jakin ez zenuten denbora;
2022
‎Igandea zainak airean eman ostean, astelehenean abiatu genuen gure plana. Bagenekien ez genuela denbora nahikorik eman zelatan argazkilariaren azturak ezagutzeko, baina pazientzia ez zen gure bertuterik handiena. Eztabaida gogorren ostean, erabaki genuen hamaiketakoaren atsedenaldia zela aprobetxa genezakeen une bakarra.
‎MADAME Etcheverryk ez du denborarik gazte eroen tontakerietarako.
‎Ugutzek, ordea, bazekien arrazoi zuela, egoera ez zen zirudiena bezain aldekoa. Zerbait pentsatu behar zuen, eta ez zuen denbora askorik.
2023
‎–Pozten naiz etorri izanaz. Aspaldian ez dugu denborarik elkarrekin pasa, eta...
‎Agian ez zen hain ideia ona festara etortzea. Agian ez da hain ideia ona nerabezaroan sartzea, baina ez du denbora gelditzeko superbotererik.
‎Entretenimendua eta justifikazioa, biak ematen zizkidan: zeregin hoberik ez zuela-eta denbora pasa herriko zaharrez betetako tabernara joaten zena izatetik, lan oso garrantzitsuren batean sartuta zegoen emakume lanpetu izatera pasa nintzen; molestatu behar ez zena; ordenagailu eta hainbeste liburu artean, konplikatua izan behar zuen konturen batean zebilena. Eta gustatu egin zitzaidan neure buruari eman nion rol berria:
‎Senarrak bigarrena nahi izan zuen, berak ez. Eta" oposaketak atera behar ditut, ez dut denborarik" izan zen beste aitzakia on bat. Erabakiak eta aitzakiak zailak dira bereizten argiaren arabera.
‎–Beti diozu ez duzula denborarik ezertarako, ez duzula etxe berriko lorategiaz gozatzeko aukerarik ere izan. Hor duzu, ba!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia