2015
|
|
San Paulo eraitsia izan zenean zeruan ekaitz hura eta zalaparta izan zenez, horrela hemen ere barruko mundu honetan higidura handia sortzen da, eta bat batean, esan dudanez? bare bare geratzen da guztia, eta arima hau egia handi handietan hain ongi eskolatua, non
|
ez
baitu beste maisurik behar; egiazko jakinduriak beraren nekerik gabe kendu dio moztasuna, eta aldi batean mesede hau Jainkoarena delako ziurtasunaz irauten du, eta kontrakoa esan eta esan egingo baliote ere, une hartan liokete engainurik egon daitekeelako beldurrik sartu. Gero, aitor entzuleak sartzen dionean, Jainkoak utzi egiten du zalantzan ibil dadin bere bekatuengatik halakorik gerta daitekeelakoan; baina ez sinetsiz,, beste gauza batzuei buruz esan dudanez?
|
|
...sinesten beste hauek bezala; ziurtasun handi handia geratzen delako; noizbait, erabat ezinezkoak diruditen gauzetan, dudaren bat etorri eta hala ote den ez ote den adimena zalantzan ibili arren, ariman bertan ezin etsizko ziurtasuna dago; eta hori, baita gauzak berak ulertu dituen bidetik ez baina kontrakotik doazenean ere, eta urteak igaro arren, ez zaio burutik kentzen Jainkoak gizakiek ulertzen
|
ez
dituzten beste bitarteko batzuk bilatuko ez dituenik, baina azken batean beteko dela; eta halaxe gertatzen da; dena dela, diodanez, sufritu egiten da bide hartan okertze ugari gertatzen direnean, izan ere, hura entzun zuela denbora luzea denez gero eta Jainkoa dela esaten dioten ondorioak eta ziurtasuna, orain geratzen zaizkionak, dagoeneko iraganeko gauza direnez gero, zalantzak izaten dira, dea... Une honetan ez zaio geratzen horrelakorik ezer; are gehiago, bizia emango luke egia harengatik.
|
|
Irudirik ez badute eta ahalmenek ere ulertzen ez badituzte, nola gogora ekar daitezke? . Hori ere ez dakit nola; baina badakit arima honetan Jainkoaren handitasunaz hain errotuak geratzen direla egia batzuk, non, bera nor den eta Jainkoagatik sinestera behartua dagoela esaten dion federik ez duenean, une hartatik Jainkotzat gurtuko bailuke, Jakobek egin zuen bezala eskailera ikusitakoan, eta harekin batera gero adierazten jakin
|
ez
zituen beste sekretu batzuk ere jakingo zituen; aingeruak jaisten eta igotzen ziren eskailera ikusiz besterik gabe, barruko argitasun handiagorik izan ezik, nekez uler zitzakeen hain misterio handiak.
|
|
Bigarrena, zein bide erabil dezake deabruak hain arrisku handiz sartu ahal izateko, zuen arima galtzeraino, mundutik hain aldenduak egonik eta sakramentuetatik hain hurbil eta, esan dezakegu? aingeruekin bizi izanez, bada, Jainkoari eskerrak, inork ere
|
ez
baitu beste desirarik Hura zerbitzatzea eta gauza guztietan poztea baizik. Munduko arriskuetan sarturik daudenak tira, ez da harritzekoa.
|
|
11 Berak nahi beza, asma dezadala nik hain gauza zailetatik zer edo zer azaltzen; Haren Maiestateak eta Espiritu Santuak nire lumari eragin ezik, ongi baitakit ezinezkoa izango dela. Eta zuen onerako izango ez balitz, ez dezadala asma ezertan eskatzen diot; Haren Maiestateak badakielako
|
ez
dudala beste desirarik, nik dakidanez, beraren izena goretsia izan dadila baizik, eta saia gaitezela lurrean bertan ere horrela ordaintzen duen Jaunaren zerbitzuan; hortik jakin dezakegu zeruan emango digunaren zertxobait, ekaitzezko itsaso honetan diren etenaldi eta lan eta arriskurik gabe. Izan ere, Hura galtzeko eta iraintzeko arriskurik ez balitz, atsegina litzateke bizia ez amaitzea munduaren azkenera arte, hain Jainko eta Jaun eta Senar handiaren alde lan egiteko.
|
|
Ez dago bihotzik hori pena handirik gabe eraman dezakeenik. Bada, hemen, azken batean, bizitza amaitzean amaituko dela eta amaiera duela jakinda ere, hain erruki handia hartzen badiogu, amairik
|
ez
duen beste horren samina ez dakit nik nola arindu dezakegun, deabruak egunero berekin daramatzan hainbeste arima ikusirik.
|
|
21 Honetaz hitz egitean handiustea duenak, meza debozioz entzutean ere izango du, ikusten baldin badute, eta, kristau ez izatearen pean, egin behar dituen, eta handiustearen beldurrez egin gabe utzi behar
|
ez
dituen beste gauza batzuk egitean ere bai.
|
|
15 Beste batzuetan beste era batekoak etortzen zitzaizkidan eta etortzen zaizkit; hauek gauza onik pentsatzeko eta egin nahi izateko ere aukera guztiak kentzen dizkidatela iruditzen zait, eta arima eta gorputza ezertarako gauza ez direla eta astun uzten dizkidatela; hala ere, honekin batera
|
ez
ditut beste tentaldi eta egonezin haiek, nahigabe bat baizik, zergatik den ulertu gabe, ezta ez dut arima batere pozik. Kanpoko egintza onak egiten saiatzen nintzen erdi indarrez jarduteko, eta ongi dakit zein eskasaden arima bat grazia ezkutatzen denean.
|
|
Sinets iezadazue, ene alabak, haztea uste duzuen bidetik galdu egingo duzuela. Etortzen denak dirua duenean, beste obligaziorik ez badu, beharbada, premiarik
|
ez
duten beste batzuei eman beharrean, egoki litzateke zuoi limosna gisa ematea; nik aitortzen dut maitasunik eza iruditzen zaidala hori ez egitea. Hala ere beti gogoan izan, sartzen denak daukan diruaz Jainkoaren zerbitzurako hobekien dena egin dezala, jakintsuek aholkatzen diotenaren arabera; izan ere, nahiko gaitz izango litzateke sartzen denaren ondasunez guk jabetu nahi izatea, horretarako ez bada.
|
|
Berak erosi zuen etxea eta emaztea bidali zuen bertara. Guztiz nekaturik iritsi zen, eta oraindik neke handiagoa izan zuen etxea ikusi zuenean; izan ere, leku onean kokatua eta zabala bazen ere,
|
ez
zuen beste eraikinik, eta horrela gau hartan oso nekatua zegoen. Beste egun batean, goizean, patiora joan zenean, putzua ikusi zuen san Andres ikusitako alde berean, eta guztia agertu zitzaion ikusi zuen bezala berdin berdin; lekua esan nahi dut, ez Santua, ezta belardia eta loreak ere, berak irudimenean ongi gordeta izan zuen eta oraindik duen arren.
|
|
Haren beldur bakarra oztopoak jarriko ote zizkioten zen eta zama handiaz zihoala jakingo ote zuten, bere usadioa bestelakoa baitzen. Zer egiten duen, gero, Jainkoaren maitasunak!, harrezkero ez baitzuen ohorerik, ezta
|
ez
baitzuen beste ezer gogoan berak nahi zuena ez ziezaiotela eragotzi baizik! Gero atea ireki genion.
|
|
6 Jaunak entzun ditzala Ordena honetan, fraide eta moja oinutsen artean, egiten diren otoitz guztiak, berorren maiestatea urte askoan gorde dezan, lurrean
|
ez
baitugu beste inoren babesik.
|
|
7 Benetan nahiko nuke nik belo zuriduna hor hartzea, eta
|
ez
dut beste biderik ikusten, Azentzio onak erregu egin baitzigun bere neskameetako bat har dezagula, eta Medinatik bat atera behar dut hor gera dadin. Estefania bezain santa da eta oraindik ez du abiturik; bestela, galde biezaio Albertari.
|
|
4 Berorrek gure konstituzioak eta erregela ikusi dituenez gero,
|
ez
dut beste esatekorik, erabaki horretan aurrera badoa, nahi dezanean etor dadila eta gure etxeetako edozeinetara, horretan neure aita Joan Leoni zerbitzu egin nahi baitiot: berorrek aukera dezala tokia.
|
|
eta hain gauza garrantzitsuan iritzietan oinarritzea buruhauste handia litzateke. Esan biezat zer deritzan, nik
|
ez
baitut beste eragozpenik ikusten, baizik eta zerutik etorria bezala iruditzen zaidala, hor dioen bezala, guztia gure artean konpontzea. Egin beza Jaunak, ahal duenez.
|
|
1 Jesus izan bedi berorrekin. Izan ere, emango zioten berorri nire gutun luze bat Pedro Ahumadaren arazoaz; orain
|
ez
dut beste esatekorik, berorri erregu egitea baino, erantzun dezala labur eta eman dakiola gutuna ama prioreari, pertsona asko etortzen baitira hona. Gizagaixoa hemen dago dirua gastatzen, eta oso nahigabeturik egon behar du, oso mehe baitago.
|
|
Mandazain batekin hitz egina zen bihar Sevillara joateko; baina ez dakit nik zertara, bideko eguzki egun batek hiltzeko eran baitzegoen gaixoa, eta ordurako buruko minaz zetorren? eta han
|
ez
du beste biderik diruak gastatu eta Jainkoaren izenean eskatu baizik; oraindik Mayor anderearen nebarengan zer edo zer bazuelakoan nintzen, eta ez du. Jainkoagatik soilik itxaronaraztea dela hoberena iruditu zait, harik eta gutun honen erantzuna berorren aldetik etorri arte, bera alferrik izango dela ziur badago ere.
|
|
Izan ere, hemen dagoen berak uda honetan preso izan zuen Toledon frai Antonio Jesusena; hau zahar bedeinkatu bat da, guztietan lehenena, inolako auzibiderik ez duena, eta horrela ari dira esaten galdu egingo dituztela, Tostadok hala agindu duelako. Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, Hura iraindua izan ez zedin bitarteko izan behar zutenak, hainbeste bekaturako bide bihurtu baitira; eta egunetik egunera okerrago egingo dute, berorren maiestateak erremedioa ezartzeko agintzen ez badu; ez dakit zertan amaituko den, lurrean
|
ez
baitugu beste inor.
|
|
Askoz ere handiagoa izan zen berorrena, moja gaixo honen pena eragozteko asmoan, egiaz, egun nekagarria igaro baitzuen, eta ez zen egun bakarra izan, asko baizik. Haren amaren kontuaz
|
ez
dut beste esatekorik, berorrek agintzen duena egitea baizik, hau baita mendekoa izatea; eta mendekoa ez naizenean, niri higuin ematen dit pena emango dion gauza bat inori eskatzeak, eta gauza bera egingo nuke.
|
|
3 Orain dela hiru edo lau egun etorri zen hona Antonio Ruiz, buruan
|
ez
baitzuen beste asmorik nirekin joatea baino. Berorren zain zegoen gogo biziaz eta gutuna idazten dio, eta bi txanpon eman zizkidan (lau ezkutukoak direla uste dut) berorren agurgarritasunari bidal diezazkiodan.
|
|
1 Berorrek eskatzen duen gauza behinenari dagokionez, inola ere ezin diot eman baietzik, konstituzioaren agindua dugulako, nik neuk eskatua: ez dadila izan etxe hauetan beste Ordena bateko mojarik; izan ere, hainbeste izan dira eta dira etxe hauetara etorri nahi luketenak, non, bat edo beste sartzeak poz emango baligu ere, eragozpen asko baitira horretan aterik zabaltzeko, eta beraz,
|
ez
dut beste esatekorik horretaz, ezin delako egin eta nik berorren nahia betetzeko desira izateak ez duelako ezertako balio, bihotzean pena sentitzeko baizik.
|
|
Benetan poztu naiz. Badirudi
|
ez
dudala beste zereginik, beste batzuen espiritua nolakoa den berorri kontatzea baino. Gera bedi Jainkoarekin eta eska biezaio eman diezadala niri espiritua, beraren borondatea denetik irten ez nadin.
|
|
14 Begira beza paper honetan eskatzen diodana, mesedez, arreta handiz egin behar baitu: bada, nire esku utzi du nik asko zor diodan pertsona batek, eta berorren agurgarritasunak egiten ez badu
|
ez
duela beste inork egingo esan diot; izan ere, nahi dituenak gauzatzeko esku oneko eta dohatsutzat dut eta kontu handiaz hartu behar du, niri poz handia emango baitit. Beharbada, Cuevasko aita prioreak zerbait egin ahal izango du, baina aita Garciálvarezengan dut konfiantza jarria.
|
|
gertatuko balitz. Nik guztia konpondu ahal banu, asko poztuko nintzateke neure aitari ardura kentzearren, bera nor den kontuan izanik, harri eta zur bainago zein benetan hartu duen hori, eta Jainkoak egingo du,
|
ez
baitute beste erremediorik. Pena handia hartuko dut Toledora joaten bada.
|
|
Beharbada, bekatu bat baino gehiago saihestuko dira haien hitzetan eta oraintxe ere otzanago egongo lirateke; izan ere, gozotasuna eta laztasuna, biak dira beharrezkoak, horrela eramaten baikaitu gure Jaunak? eta erabaki sendoa hartua duten horiek
|
ez
dute beste biderik. Eta berriro diot, oso bakarrik daudela moja oinuts gaixoak, norbait gaixorik badago sufrimendu handia izango baita.
|
|
3 Behin hona iritsiz gero, arimak ez du zertan beldurrik izan; bai izan dezake, Jainkoa, sufrimendu eta aukerak emanez, nahiz eta berari asko kosta, beraz baliatzea merezi izango ez duen beldurra, Hura zerbitzatu ahal izateko. Beraz, hemen, esan dudanez, maitasunak eta fedeak egiten dute lan eta arimak ez du nahi adimenak irakasten dionaz baliatzerik, Senarraren eta emaztearen artean dagoen batasunak, berak ulertzen
|
ez
dituen beste gauza batzuk irakatsi dizkiolako eta adimenarena oinpean duelako.
|