Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 87

2017
‎Zerbait sumatuko balu hondoratu egingo litzateke. Agian ez dugu ondo jokatu berarekin, baina ez genuen beste aukerarik: bizi beharra zegoen...
‎Gauzak ez dira hain errazak!. Badakit Auschwitz-era joanez gero haietako bat izango naizela baina ez dut beste aukerarik.
‎Neronek ere, ipuin horri esker, ezagutzen ez nuen hainbat xehetasunez jabetzeko zoria izan dut. Bada han paragrafo bat, non bizpahiru lerrotan aditzera ematen duen ezaguna duela P. Loti idazle frantziarra, baita zer iritzi duen Blasco Ibañezi buruz edota erreferentziarik aurkitu ez dudan beste idazle italiar nahiz frantsesei buruz ere. Paragrafo beretik atera gabe, ohartu nintzen bazekiela baita zein deitura ematen zaion (Elzevir) XVII. mendean guk" poltsiko liburu" deituraz ezagutzen ditugunen parekotzat har dezakegun Errenazimentu garaiko liburu motari ere.
‎Salatu behar dira hainbat hedabide, hainbat elkarte, Guardia Zibila eta Espainiako biktima (batzuen) lobbya eta zenbait erakunde publiko. Egin eta defenditu dutenagatik, batzuk; egin ez dutenagatik beste zenbait.
‎Batzuek diote liburuak plazaratu dituena dela idazlea, apurrek ihardesten dietela liburuak ez direla irizpide bakarrak eta abestiak ere melodiak eransten ez zaizkien bitartean poesiak direla, Matrix edo House Of Cards telesailaren oinarrian, paperean etzan aditz distiratsuak daudela. Idazlea baino zikoitzagorik ez dago lurraren azalean lasai, nire zehazteko ere ez dut beste kualifikatiborik. Bestalde Roland Barthesek zioenez, literatura irakasten dena baizik ez da.
‎Ba egia da, nik eragin dut istripu hori, jakin dezazun ez duzula besteen kabuz
‎Kapilauak errektoreak esandakoa frogatu nahi izan zuen, halaxe, eroarekin bildurik, hitz egiten egon ziren ordu betez edo gehiago, eta tarte hartan guztian eroak ez zuen behin ere arrazoi oker edo burugaberik eman; horren adeitsu hitz egiten zuen ezen kapilauak ez zuen beste erremediorik izan gizona bere onera itzuli zela pentsatzea baino. Eroak besteak beste, kapilauari esan zion errektoreak begitan hartua zuela, eta ez zuela eroaren ahaideek egiten zizkioten opariak galdu nahi burutik eginda jarraitzen zuela esategatik, eta noizbehinka argiuneak zituela; eta bere zoritxarrean zeukan eragozpen handiena bere ondasun ugariak zirela, zeren eta, ondasunez baliatzeagatik, bere etsaiak, jakinaren gainean, gezurrak esaten baitzituzten eta zalantzan jartzen baitzuten Gure Jaunak egin zion grazia behinola piztia zena gizon bilakatu izanagatik.
‎Alkaide bezala zeraman azken hamarkadan erabat ahaztuta zegoen gaztelua eta lau paretak eustea izan zen bere zeregin nagusia. Erriberriko gorteak, zirudienez, ez zuen beste egitasmorik lur haietarako. Hasperen egin zuen, beheko suan beste egur bat jarri ondoren eta orduan kanpai hotsa entzun zuen, ezohiko bisitak zeudenean jotzen ohi zena, baina oraingo honetan errepikakorra oso.
‎Eta arraunak askatzen ez zituzten beste lau almadiariei begiratu eta konplizitate keinua jaso zuten. Ongi, benetan ongi ateratzen ari ziren gauzak, nahiz eta geroz eta azkarrago gibeletik zetorkien nabata ikusi ez.
‎Politikoki zuzenak izateko, badakigu zer esan; baina diogunetik egiten dugunera alde handiegia dago. Egia aitortzeak ez nau besteak baino hobe egiten, baina nire patologiak zeintzuk diren badakit behintzat; inoiz sendatzea bururatuko balitzait ere.
‎Zeren haserretzea ez dago, ez, hainbat egitekoaren balioan, nola pertsonaren kondizioan. Batak antsiarik ez duenaz bestea jauzten eta minberatzen da.
‎Nola harri bati edo sentimendurik ez duen beste gauza bati kolpeka darauntsanak egiten baitio bere buruari kalte gehiago eta hartan probetxu gabe unatzen eta zatitzen baita, hala ardurarik ez duen bati edo konturik egiten ez duenari bere maleziaz darauntsanak ere ematen dio bere buruari gaitz gehiago.
‎Eta uste zuen Platonek ezen gizon haserrearen eta adimenetik jauziaren erokeriak ez zuela beste diferentziarik, batak gutxiago eta besteak gehiago irautea baizik, zeren haserretuari azkarrago iragaten baitzaio bere haserrea ero eroari bere erotasuna baino. Baina gainerakoan, bata haserre eta bestea ero diren bitartean, hain ongi lot, uzkal eta esteka dezakete bata nola bestea, zeren orduan biak baitira berdin, biak baitira ero.
‎Pitagoras filosofo handi haren dizipuluek ez zuten beste agindurik behar eta ez arrazoirik, jakitea baizik haien nagusiak esan zuela (Zizeron, De natura Deorum):
‎Batean, begietan duzu min, eta ez, orduan, belarrietan; bestean eskuetan, eta ez oinetan. Eta honelatan, parte batean min izanagatik, ez duzu bestean min, ez duzu oinaze osoa eta ez guztietakoa. Eta alabaina, parte bateko oinazeak berak, hagin bateko minak, hain penatzen eta asaldatzen zaitu, non gau guztian lorik egin gabe edukitzen baitzaitu.
‎Eta hori esan bezain laster berriro hazka eginez lepo estalian eta hankartean, zutitu eta eskainitako gelarantz abiatu zen. Hurrengo goizean inork ez zuen ikusi gizona eta tabernariak bakarrik esan zuen aurpegia erdi estalia zeramala nahiz eta hego haizea bueltaka zebilen goiz hartan, eta ez zuela beste gau bat gehiago gelditzeko asmorik.
2018
‎Erraza da formulatzen, gaitza egiten. Baina ez dugu beste erremediorik, asmatu behar dugu bai edo bai. Beraz, astindu garuna, laguna.
‎Umezurtza zen. Inoiz ez genuen beste inorekin ikusi, eta ezin esan zenbat denbora bizi izan zen munduan bakarrik. Bere haurtzaroan, babesik gabe, bizkor ikasi behar izan zuen, nonbait, ihesian zegoela salbamendua.
‎Familiariek ekartzen duten akats larriena ezin hila dela badakigu (ikus" Herioa" kapitulua), haien lanei esker ongi bizi ondoan, hiltzeko unean hil ezin paratzen da jabea, zernahi pairatzen, eta ez du beste erremediorik familiarietaz gabetzea baizik, beste norbaiti emanez. Komunzki baheari ematen zaizkio, edo abere bati, edo pertsona bati; orduan hartzailea airean abiatzen da familiariek eramana eta inork ez du gehiago ikusten.
2019
‎Aliziak ezagutzen ez zuen beste ahots batek erantzun zion:
‎Tomek ez zuen beste erremediorik. Jokoan sartu beharra zegoen.
‎Mantentzeko dirua behar dela baieztatu dute, eta" dirua jartzen duenak emaitzak nahi ditu, eta emaitzak heltzen ez direnean guztia kili kolo jartzen da. Guk ez dugu eredu hori nahi, bi talde goian eduki nahi ditugu Zilarrezko Mailan, eta hor jokatzera heldu ezin daitekeena edo nahi ez duenak beste talde batzuk eduki ditzala, eskubaloiaz gozatzen jarraitu dezan", argitu du Makazagak.
‎296 Gauzek ez dute beste garrantzirik, ematen dieguna baino.
‎803 Batek ez duenean besteengandik ezer espero laguntza bakoitza opari bat da, batek lehiatu nahi ez duenean garaipen bakoitza patuaren keinu bat da.
‎Hamasei emakume ziren, denak ere bularreko minbizia izandakoak, baina tratamenduari ondo erantzun ziotenak, osasuntsuak, eta bizitako estres metatuaren ondoriozko asaldurarik ez zutenak, ez trauma osteko estresik, ez depresiorik. Minbizia izan ez zuten beste 21 emakumek ere parte hartu zuten, kontrol gisa.
‎Diego Garate Maidagan Tolosako Unibertsitateko ikertzailea eta Bilboko Arkeologia Museoko teknikaria da, eta aurreko adituek aipatu ez duten beste espezie bat ekarri du gogora: Orein gorriaren kobazuloko gizakia.
‎Eta nonbait liztor gerriko kortesanaren batek jantzi izandako gerriko bitxi hura, artista liluragarriren batek Zeusen amodioen hamasei eszena margotu zituen bolizko hamasei xaflatxo... Hori dena nahasian, hain agudo ezagutu ez nituen beste hainbat gauzarekin batera, liburuen artean. Eta garbi ikusi nuen ez zela aukeratzen aritu.
‎Ezin genuen handik irten. Bi taberna, pertsona adeitsu batek utzitako lorategitxo bateko aulkia edo gure gela, ez genuen beste aukerarik. Nik, nire aldetik, nire gela aukeratu nuen.
2020
‎" Zure manuz, Auluario, buru eskuetara/ dut hitz neurtuaren grina". Gerardo Markuletaren Batak ez du bestea kentzen bildumako pieza batzuen aurrekaritza igarri diot nik gerora.
‎2007an, jada Gerardo Markuletak sinatzen zuen liburu bat, Ezjakintasunak, iruzkintzea egokitu zitzaidan. Aurrekoa halaber buruan Batak ez du bestea kentzen, 2003koa, nire uste makalean Markuletaren gailurra, poesia egiteko molde jakin bat seinalatzen nion, ahots bat, zeinak poema biluziak atsegin dituen, zuzenak, ekonomikoak, kontrastez beteak, jolastiak, erritmodunak, ironia finekoak. Horiek guztiak intuitu egiten dira Jon Iriberriren liburuetan, lausoki agian, modu enbrionarioan, lehertu gabe oraindik.
‎Eta, horrekin batera, Harold Bloomek esango lukeen modura," literaturak zentzugabetasunera eramaten gaitu, mundu arruntetik askatzen gaitu, eta, halaber, erresuma batera eramaten gaitu, oso kezkagarria den lurretara garamatza. Shakespearek erakutsi zigun literaturak ez duela beste eginkizun sozialik entretenitzeaz gain...".
‎Luzea, oso. Kirk Douglas, Laurence Olivier, Tony Curtis, Charles Laughton, Peter Ustinov... eta Jean Simmons, baina pelikularen hastapenetik bertatik Spartacusen ahalegina, errebolta gaizki bukatuko dela adierazi arren, eta mezu bera istorioan zehar etengabe errepikatzen badigute ere, Spartacusek bereari eutsiko ziola garbi dago, esklabo izanik ez baitu beste aukerarik...
‎Besteek kontatzen ez dutena beste idazmolde batean, horixe eguneroko nire hautu literarioa. Naiz agerkari digitalean dudan blogean hiru urteotan aktualitateari lotuta ondutako mikrosaiakera gisako testuak berridatzi, eta Egunero egun ero liburua osatu nuen 2015ean.
‎Aritzek ez zuen beste ezer galdetu, eta eztabaidak beste norako bat hartu zuen ondoren, saioa amaitu arte, ez beranduegi halere. Elenak, oholtzatik jaitsi eta bera entzutera etorritako adiskide eta ezagunekin elkartu bitartean, bistarekin bilatu zuen Aritz, eta mutilak keinu bat egin zion, nahiz eta ez zuen jakin zehazki nola interpretatu.
‎Eta ez zuen bizimoduz aldatu nahi, ezta bizilekuz ere. Bera jaiotako etxea zen hau, ez zuen beste bizilekurik ezagutzen, gustura zegoen hemen eta, ezkongabe egonik eta familiarik ez zuenez, ez zeukan aldatzeko premiarik. Baina etxeak bai, etxeak bazeukan gasturik, eta ez edonolakoak.
‎Oso bakanak ziren, izan ere, birusarekin kutsatutakoen artean sendatutakoen kasuak, eta kasu bakan horietan guztietan, gainera, birusarekin lotura zuzenik ez zuen beste gaitz batek menderatu zuen birusa eta, harekin batera, birusa barruan zeukan gaixoaren gorputza, heriotza eragin arte kasu askotan. Horrez gain, mundu osoko zientzialariak birusaren aurkako erremedio bat bilatzeko egindako ahaleginak ez ziren inolako fruiturik ematen ari.
‎Eta erakutsi zion bidea eta neska, harengana iritsirik eta harengandik lehengo hitz berberak harturik, eta aurrerago joanik, ermitau gazte baten hartzulora iritsi zen noizbait, gizon debota eta ona, Rustico izenekoa, eta hari ere egin zion besteei egindako eske bera. Rusticok, bere burua proba handi batekin neurtu nahirik, ez zuen besteek bezala neska bidali edo aurrerago pasarazi, hartzuloan atxiki baizik; eta gautu zuenean zoko batean kamaina bat atondu zion palmera hostoz, eta han atseden hartzeko esan zion.
‎Enpresaburuak, behin baino gehiagotan, nuen kemena eta oztopoak gainditzeko tinkotasuna goraipatzen zituen besteen aurrean baita lan-taldea bideratzeko irmotasuna miresten zuela ere. Hitz horiei esker bizi nintzen, ez nuelako beste ezer. Lagunik egiteko gogorik ez zitzaidan pizten inguruan talde bikaina nuen arren, eta, nire uharte bakartian gero eta hondoratuago nengoen handik irteteko aukerarik antzeman gabe.
‎Horrez gain, erabat hutsik sentitu nintzen, Argik inguruan zuen maitasun guztia ikusita, nire bizitza penagarria eta antzua iruditu zitzaidan. Lana eta lana, ez nuen beste burutaziorik beste ezer ez nuelako. Ez nuen familiarik, bikoterik, lagun hurkorik, eta askotan neure burua engainatzen ahalegintzen banintzen ere, nork ninduen ni zainduko, lagunduko, entzungo, begiratuko, besarkatuko?
‎Seiak eta hamar. Bost minutu geratzen zaizkit Lorearen ikastetxetik gomendatu diguten psikologoarenera heltzeko, ilobak gustuko izango ez duen beste kontsulta batera eramateko eta bertan egingo dizkiguten galdera guztiei erantzuteko nahikoa kemen biltzeko. Egia esan, gero eta gehiago kostatzen zait eguneko eginkizun guztiak egitea, adoretsu mantentzea, ingurukoen txutxu mutxuei kasurik ez egitea, Lorearen isiltasun tematiari eustea, irtenbide egingarriren bat irudikatzea...
‎Ontzian, andreak aintzakotzat hartu ez zuten beste pertsonaia bat bazihoan. Gizon txiki bat zen, zimurra eta iharra, azal zimel eta kaoba kolorekoa.
‎Benetako Hamabi Arrantzaleen klubak ez zukeen beste inon afaltzea onartuko, luxu handiko intimitatea exijitzen baitzuen, eta asko muturtuko ziren beste edozein klub eraikin berean afaltzen ari zenaren ideia soilarekin. Urteroko afariak zirela-eta, Arrantzaleek euren altxor guztiak erakusteko ohitura zeukaten, etxe pribatu batean baleude bezala, batez ere arrainerako aiztoen eta sardexken sorta ospetsua, hura baitzen, nolabait esateko, elkartearen intsignia; pieza bakoitza modu bikainean zegoen zilarretan landuta arrain baten forman, eta perla handi bat zeukan kirtenean.
‎Orduan..., ez dut beste aukerarik, zutaz fidatu dut. Sar zaitez nirekin.
‎Joseph Scheelen zan. Scheelen eta bere alaba, eta Jean' ek ezagutzen ez zuen beste gizon bat.
‎Eta orain, gainera, ez dugu beste erremediorik.
‎Espero baino luzeagoa izan zen korridoreetako paseoa eta aukera eman zion honek Jurdani Egurrolaren dekorazio estiloaren beste adibide batzuk identifikatzeko. Castellano estiloko altzariren bat eta honen parean Philippe Starckena izan zitekeen kontsola bat Jurdanek ez zuen beste izenik ezagutzen eta diseinu garaikide eta minimalistako edozein gauza Philippe Starckena bezala identifikatzen zuen. Haien gainean, txinatar jadeak jade baitziren eta, hortaz, txinatarrak izan behar zuten Jurdanen buruan eta Jeff Koonsen puztuki txakurtxo bat.
‎Eta azkenik, Alainen beraren etxean ere jarri zituen, legea inoiz bezala urratuz, hots, atea bera zabalaraziz. Hori guztia gutxi balitz, kasu hartan hiriko ikertzaile pribaturik onena zela frogatu nahian, lehenago sekula egin ez zuen beste zerbait egin zuen: gimnasiora apuntatu zen.
‎Ez zuen ezta azkarregia ematen ere. Yerai bezalako xinple bat zirudien, bizitzatik middle clash lorpenak besterik itxaroten ez zituen beste millennial bat. Snob baten iruzkina zirudien hura.
‎Alderdi Komunistaren hautagaia Neruda da eta beraz, kanpainan parte hartzeko badoa Isla Negratik. Mariok bere kabuz maitemindu du Beatriz, ez du beste erremediorik. Halere, gauzak ez zaizkio berak nahi bezala ateratzen.
2021
‎Petrineria kalean gorantz takarradan ihes eginez aspaldi honetan zeharo gogaikarria suertatzen ari zaidan zorioneko tabernera iritsi berri naiz. Oraingoan ez naiz sartuko badaezpada, kopetaraino nago nasrien begirada zorrotz zein trufariez, baina, hala eta guztiz ere, ez naiz ate aurretik mugituko agure izorrante hori behin berriro azaltzen ikusi arte, noiz edo noiz azalduko delakoan, bere moduko zurrutero adintsuek ez baitute beste nora jotzekorik, nik uste, bai uste ustela. Nazka nazka eginda nago bizikletaren asunto honekin, egia esan egunero inguratzen nauen guzti guztiaz ere nazkatuta nago, esan nahi dut, batik bat nirea, gurea, sekula izango ez den hiri alu madarikatu honekin.
‎Zure anaia bere lagun oso garrantzitsu batzuekin tratuetan dabil. Baina, ez kezkatu, nik neuk lagunduko zaitut, gaur behintzat ez dut beste egitekorik.
‎Aitortu beharrean nago, nik Marêdekin izugarri gozatzen dut. Baditut ere nire gorabeherak sarri askotan astapotro galanta egina den Mâredekin zer esanik ez, hegaztei harrika egitearena bere ideia izan da; baina, ez dut beste lagun jatorrago eta zintzoagorik ezagutzen denbora hain gustura alperrik galtzeko, batez ere kezkatzen nauen ezertaz ez pentsatzeko. Hala eta guztiz ere, Mâred maite dut, oso, baina ez nuke inola ere izan nahi bera bezalakoa, hau da, bera bezain arduragabea.
‎2000 urtean kartzelan zegoela, heriotzaren korridorean, beste bi emakumeren hilketa aitortu zuen Shulmanek: Lori Vasquez izenekoarena, 1991ko abuztuan, bere lehen biktima izan zena, eta sekula identifikatu ez zuten beste batena 1992ko ekainean.
‎Eta baieztatu ez duen beste datu bat zera da, Shannan Gilberten heriotza LISKen hilketekin lotutako beste bat bezala ikertzen ari direnetz. Antza denez, ikerketa lerro ofizialaren arabera Shannan ezbeharrez hil zen, baina Suffolkeko poliziak ez du kasua oraindik itxi.
‎Azken batean negozio bat daukate eta ahal dutena egiten dute aurrera egiteko. Negozio horiek arte eta espektakuluekin zerikusirik izateak ez du beste lanen seriotasuna, baina aktibitate ekonomikoa da azken batean. Eta Elena?
‎Ezin dizut telefonoz kontatu... Bihar festa eguna izanda ere, zure laguntza eskatu behar dizut; badakit normalean ez duzula festa egunetan lan egiten, baina ez dut beste irtenbiderik. Lagun iezaguzu mesedez.
‎Gizon hark benetan gorrotatzen zuen Manu. Filok pentsatu zuen ez zuela beste erremediorik. Bai, saiatuko zen lagunkoi izaten, engainatzen.
‎Michellek erran dit Txomin Barbarin misteriotsu jokatzen eta ezkutuan ibiltzen ari dela azken aldian. Lehen, irekia eta atseginagoa zen tailerreko betiko margolariekin eta orain, aldiz, ez du besteekin harremanik nahi eta aparteko gela batean aritzen da. Hurbildu daitekeen bakarrenetakoa Maria Irisarri da.
‎Bai, ulertzen ditut balore horiek nobleenak baitira. Hala ere, ez dut ulertzen eslaviarrekin duzuen etsaigoa eta muladiekiko ezinikusia; eta bestetik, ez dituzue beste erlijiokoak gaizki tratatzen, kristauok egiten dugun bezala.
‎Aspaldi honetan oso arraro zegoen. Ia ez zuen besteokin hitz egiten eta ihesean zebilen Faruq ek eta besteren batek baieztatu zuten hura.
‎aspaldiko auzokoez, hazi zireneko bailarako aspaldiko aurpegi ezagunez, gaztaroko gorabehera aspaldi ahaztutakoez ezteguak, kopauak, leran ibiltzeko taldeak eta bataioak. Urteetan ez zuten beste gairik izan gurina eta arrautzak eta gauzen prezioak baizik, eta orain banaketa luze baten ondoren elkartzen diren pertsonek bezain beste zeukaten elkarri esateko.
‎Egun horretan ez zuen beste kaioekin betarik galdu kalakan, goiztiria iragan arte hegan egiten jarraitu zuen. Kiribilarena kausitu zuen, balantze astitsua, balantzea puntan, jaitsiera alderantzikaturik, kiribil erdia alderantzikaturik.
‎Armiarmak ez zuen beste erremediorik izan, ostatu onaren legeak agintzen duen bezala, etxea utzi behar izan zion dortokari hantxe indartu eta atseden har zezan. Nahi, ez zuen nahi noski, baina hala egiten ez bazuen herritar guztiek jakingo zuten, eta ez zuten onik esango.
‎Hain bainaiz pobrea, non ez baitut beste bizibiderik.
2022
‎Mediku buruak dio ez dela posiblea, ebolutiboki. Baina ez du beste azalpen edo hipotesi hoberik.
‎Blogoeta hauetan behin baino gehiagotan atera da euskal diasporaren gaia, eta Bk Amerikan barrenako bidaia honetan egondako toki gehienetan aurkitu ditu euskaldunen arrastoak, kale izenetan, abizenetan, historiako pasadizoetan eta abar. Argentinan ere aurkituko ditu, dudarik gabe, eta itxura denez baita Txilen ere, eta ez gutxi; nahiz eta aitortu behar duen Txilera etorritako euskaldunez ez zuela beste leku batzuetara joandakoez bezain ideia argirik. Baina, diotenez, txiletarren% 10etik 20ra bitartean izango lirateke euskal abizenen bat dutenak gaur egun. Horrek ez du esan nahi Bk beste leku batzuetan baino azalpen gutxiago eman behar duenik, nongoa den galdetu eta euskal herritarra dela erantzuten duenean:
‎Berpizkunde bat bezalakoa da. Ondo menperatzen ez duzun beste hizkuntza batean egotea erronka da. Hala ere, denei gomendatzen diedan zerbait da:
‎Adibidez, zientzialariek orain arte Lurraren barruan egon daitezkeen 18 izotz fase deskribatu dituzte. Baina izotz superionikoak ez du beste ur formen antzeko ezaugarririk partekatzen eta, horregatik, batzuek materiaren egoera berri gisa sailkatzen dute.
‎Orduan, tarteka Naiaran bizi zirenez, Azenarik haiek ikusteko aukera izango zuen. Handik mugitu baino lehen Antsok ezustekoa eman zien Gaila eta Azenariri espero ez zuten beste opari bat emanez. Naiarako etxe baten giltza eman zien beraiengana bisitak egiteko gonbidatuz.
‎Beranduago jakin zutenez, Sanhayarrak bi aste lehenago heldu zirenean Rodako musulmanen zalduneria garaitu eta herriak isolatu zituzten. Baskoiek Roda erabat inguratu zutenean, setiatuek garbi ikusi zuten ez zutela beste erremediorik eta baldintza eskas batzuk zirela medio errenditu ziren. Mamud ibn Ismail al Din emirra handik abiatu zen familia eta gerlariekin.
‎Burgosen ez ziren mila etxe baino askoz gehiagorik izango eta ongi eraikitako etxe gutxi zegoen. Mendok etxe on eta merkea aurkitzen ez zuenez beste zaldun batekin erdibana erosi zuten bat. Beste aukera bat ostatuetan edo beste baten etxean gela batzuk hartuta bizitzea zen.
‎Hala eta guztiz ere, mutiko buru azkarrak berehala erreparatu zion, inondik inora espero ez zuen beste gauza bati, alegia, txorikumeen gurasoek oraindik ere jarraitzen zutela kaiolara joaten, janaria eta edaria beren kumeei emateko, kaiola leihoan zegoen bitartean.
‎Baserritar gaztetxoak ez zuen beste erremediorik izan, eta, bere borondatearen aurka izan baldin bazen ere, azkenean, egia osoa aitortu behar izan zuen negar eta intzirien artean.
‎Zortziak ziren eta afari merienda pil pilean zegoen. Garazik ez zuen beste inor ezagutzen, baina bere lagunek aurkeztu zizkioten haietako batzuk, artistak edota arte gaietan zale.
‎Lulu izan zen bere salbazioa. Bikotekideek ia ez zuten beste lagunik, Esteban eta Lulu izan ezik. Lau lagunak elkarrekin ateratzen ziren gauetan, alabak, Miren eta Elene, beste norbaitek zaintzea lortzen zutenean.
‎Zerbitzari hori, barrara iritsi aurretik zuri begira dagoena, itxaron beharrik izan ez dezazun; lankide hori, lanez lepo zaudenean zure telefonoa berera desbideratzen duena; oporretara zoazenean etxeko landareak ureztatzen dizkizun auzokidea; ikasgaia berriz azaltzeko pazientzia duen irakasle hori, modu batera ulertzen ez baduzu beste modu batera azalduko dizuna(...)
‎Vincent Partal katalan valentziarrari ostu diot izenburuko pentsamendu bikain hori. Berak vilawebeko editorial batean dio, gutxi gorabehera, bera katalanez entzun, mintzatu, irakurri eta idazten duen neurrian dela katalana eta komunitate bezala horixe baino ez dutela beste herrietatik berezirik munduari eskaintzeko, katalan bakoitzak bere aldetik munduari eskain diezaiokeenaz gainera, eta horrexegatik esan dezakeela katalan valentziarra dela.
2023
‎Zuk ez zenuke beste ardurarik izan, guk hartuko genuke jaioberriaren ardura osoa hasierako momentutik. Zu baino ama hobeagorik ezin dugu imajinatu gure seme edo alabarentzat.
‎1889ko otsailaren 17an (577) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion mentalki aldarte txarrean egon zela eta ez zela gai izan haren eskutitz atseginari erantzuteko; egun horretan etxera etorri zela probisionalki. ...bere onespena ematen zuela; baina urrats hori eman aurretik berarekin kontsultatzeko, orain arte burua bere onean gorde zuelako; Arles aldeko jendeak bazituela superstizioak pintatzeari beldur izatera eramaten zutenak; Vincentek zioen berak joera zuela besteen usteek berarengan eragina izateko; orain ezagutzen zutela ospitalean eta berriro sartu beharra izanez gero, bazekitela zer egin behar zen; ez zuela beste sendagileen beharrik.
‎Vincenten heriotza tragikoak larritua eta lurjota utzi zuen Theo; errudun sentitzen zen anaiaren heriotza aurresan ez zuelako; Theok sifilisa zuen eta haren osasunak okerrera egin zuen berehala; sifilisak garuna hartu zion eta Vincenten izena goraipatzearekin obsesionatu zen; ez zuen beste ezertan pentsatzen; Vincenti buruz hitz egin ziezaioketenekin elkartzen hasi zen; haren koadroak ezagutarazi nahi zituen eta haren gutunak irakurtzen ematen zuen denbora; eskutitz haiekin liburu bat eginaraztea ere pentsatu zuen; hasieran Gachet en esku utzi zuen lana eta gero Albert Aurier kritikoaren esku utzi nahi izan zuen (Naifeh eta White, 2011).
‎hasieran maitekor eta lagunkoi ageri zen; gero, menderatzaile. Menderatua izatea onartzen ez bazuen beste pertsonak, urruntasuna eta haserrea baliatuko zituen Vincentek. Dinamika horretan mugitu zen ingurukoekin:
‎Nuenenen jardun zen lanean, apaiza katolikoak bere eliztarrei Vincenten modelo izatea eragotzi zien artean; nonbait, Vincenten modelo izandako bat haurdun zegoen eta Vincenti egozten zion apaizak aita izatea. Rappard ekin ibilaldi luzeak egiten zituen Vincentek eta Margot Begemann ekin amodiozko harremanak eduki zituen, baina harreman horiek ez zituen beste batzuk bezain seriotan hartu Vincentek; aldiz, Margot bere buruaz beste egiten saiatu zen, Vincenten eta bere arfteko harremana gaizki ikusten zutelako bien familiek. Vincenten aita 1885eko martxoan hil zen eta Vincent bere estudiora joan zen bizitzera.
‎Nik itzalei baizik ez diet jarraitzen, gaztea naiz oraindik, poltsikoan somniferoa daramat, beraz ederkitxo nago, ez dut beste ezeren beharrik, zerbait garrantzitsua egiteko behar dena kenduta. Soka mutur hori, bestearekin lotu behar dena, bizitzan benetan garrantzitsua den zerbait egiteko, bizitzan gailurtzeko.
‎Tren linea honek nire bizitzaren eremu naturala markatu duela bururatu zait, tren linea honen parte diren herriak nire bizitzaren parte ere izan direla, niretzat gertuagokoak izan direla gertuago dauden baina trenik ez duten beste batzuk baino. Trena.
‎Egun hartan ordea gauzak desberdin hasi ziren jada etxetik, aitona eta amona gurekin etorri baitziren kotxean, eta ama telefonoz entzun nuen izeba Arantxarekin hizketan haiek zein ordutan atera eta zein kotxetan joango ote ziren. Ama urduri ero ibili zen etxetik goiz osoan zehar, poltsa batean gauzak sartu eta gauzak atera, niretzat inolako zentzurik ez zuten beste ekintza askoren artean. Aita espetxetik aterako zela esaten zidan behin eta berriz, aurreko guztietan entzun izan ez banio bezala.
‎Esan eta eman, bai noski, ez dugu beste konponbiderik gauzak bere onean utz ditzan tabernari egoskorrak. Bost mila pezetok dira, hain zuzen ere, oporretarako geratzen zitzaigun aurrekontu ia osoa.
‎Madrilen maisutza industriala ikasi zuen garaitik, hain zuzen, gogoan zuen pelukeria akademia irekitzeko asmoz aurreztearren. Gure aitak ez zuen beste inorendako lan egin nahi, berak zioenez bere leinukoek sekula ez zuten halakorik egin. Bestalde, denek lan egin behar zuten gogor, dela euren nagusiengandik jauretsitako lursailetan su eta gar, dela ekinaren ekinez erosi zituztenetan, etxeko ez zuten inoren ordainpean lan ez egitearren.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia