Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 106

2010
‎Aipatu diren hiru proposamenez gainera (Rawls, Raz, Kymlicka) badago beste bat, edukietan ahulagoa baina erabat ikuspegi koherentea duena. Gizabanakoen erreinuan kokatuta, antiperfekzionismo muturrekoen alde egiten du, hots, inork ez du bestearen bizimoduaren edo pentsamenduaren gainean ezer esatekorik. Hori beste edozer gauzaren gainetik dago, baita askatasunaren ideala zabaldu nahiaren gainetik ere.
‎Adrian eta biok zain gelditu ginen, beste zerbait jakin nahi ote zuen. Baina ez zuen beste galderarik egin, eta galerian barrena aldendu zen txistuka. Aldarte onean zegoen; udaberriko eguraldi epelak eragina zuen berarengan ere.
‎" Bere poltsan daukan Guernica jatetxeko postalaren zatia bat dator nik daukadanarekin". Egoerak ez zuela beste sinbolorik behar esan nion neure buruari, ahaztu egin behar nuela gainerako guztia.
‎Durangokoa zait azken geldiunea, baina obretan dirudi eta ez dut beste autorik ikusten, bertan atzerritar ugari gelditzen diren arren. Sartu naiz eta beldurrez noa, pasabide erdian harri puska solteren bat askatuko ote zuen obra honek.
‎—Baina. nire onginahi, begirune eta arduraren ordainetan ez badut beste horrenbeste jasotzen, Simeon delako hori ez baldin bada nire maitasunaren dina eta horretarako duina, pikutara bidaliko dut.
‎Egia zen, bestalde, ongi zaindua zegoela gazteluan, printzeak begirune osoz hartzen zuela, eta haren familia osoak tratatzen zuela txeraz eta laztanez. Zereginik gabeko orduak emateko, berriz, maisu Ottok zaintzen zuen liburutegia zeukan eskura, eta han deskubritu zituen bere hainbat liburu gogoko, baita ordura arte ezagutzen ez zituen beste horrenbeste ere.
‎Maroko independentea deklaratu zen 1956ko martxoaren 2an. Espainiak ez zuen beste erremediorik izan, Espainiaren" babesle" titulua ez baitzetorren Marokorekiko akordiotik, baizik eta Frantziarekiko 1912ko tratatutik, Francisco Francok berak Gorteetan aitortuko zuenez 1958ko maiatzaren 17an:
‎Dena dela, grafia batek ez ditu beste biak ukatzen.1052 Hirurak egokitu eta onar daitezke: tifinag berriztatua, arabiarra eta latinoa, hirurak izan daitezen amazigera ahalik eta zehatzen transkribatzeko gauza.
‎" —Don Pedro, zergatik ez duzu erdaraz sekula egiten?, —Kontribuzioen erreziboak ez direlako gure hizkuntzan etortzen". tzaileek euskara ikasiko balute, utzi genuke euskara, gramatika eta hiztegia ondo gorde ondoren, eta, haien menpean gauden artean, errusieraz, noruegieraz edo haiek ezagutzen ez duten beste edozein hizkuntza erabili genuke". 901
‎" zer erraz den gehiengoa gutxiengoak gobernatua; ikusirik gizon gobernatu horien menderakuntza inplizitua, sentimendu eta asmo propioak abandonatzen dituztelarik gobernatzaileenengatik. Galdetuz gero zelan lortzen den ustekabe hori, Indarra beti subditoen aldetik dagoenez gero, aurkituko dugu gobernatzaileek ez dutela beste sostengurik iritzia baino. Ondorioz, gobernuaren euskarri bakarra iritzia da; eta joko arau hori gobernu mota guzientzat da, gobernu despotiko militarrenentzat, zein libre eta herrikoienentzat".
‎Sindbad higuindu zen, areago egin ere, beste arraunlariek traburik gabe jaten zutela ikustearekin: aberexka beltzak koilaraz atzemanik, gozoki eramaten zituzten zintzurretik behera, non ez baitzuten beste jatekorik.
2011
‎Puntu honetan H.L. Mencken aditu eta kazetari amerikar ospetsuaren esaera datorkit gogora, alegia gobernuaren zeregina herritarrak beldurtzea dela adierazten zuen hura. " Politika praktikoak ez du beste helbururik: herri xehea asaldaturik edukitzea —eta ondorioz segurtasun eske—, horretarako amaigabeko hobgoblin sail bat —erabat irudizkoa— baliatuz".
‎Kanpoko arriskuaren adibidea Maisu Juan bera da, euskalduna izanik Madrilgoen ohiturak, janzkerak eta ikasketak ekarri dituelako. Eta barruko arriskuen artean, Mogelek aipatu bai, baina kontakizunean parte hartzen ez duten beste euskaldun mota batzuk daude, oro har, tabernetan ibiltzen direnak: " gizon ospetsu, burrukari, ondatzaille, alper ta baldana".
‎Pozten naiz harrapatu zaitudala onartu duzulako, uste dut ez zenuela beste irtenbiderik. Ez da egia jolasean denek berdintasunean parte hartzen dutenik.
‎Oinarrian erdarazko cordobdn (cordobano ren mozarabierazko aldaera) ‘ahuntzaren edo akerraren larru landua’ dugu, zein Andaluziako Cordoba hiriaren izenean oinarritua baitago. Cordobdn izena beharbada izengoitia zen hemen, nagusia larru horren salerosketan ibiltzen zelako, gogoko zuelako edo orain jakiterik ez dugun beste zerbaitengatik; bukaeran genitiboaren hondarkia eta artikulua daude. Hasierako Cordobanena tik dardarkari disimilazioz rena atera da, bukaeran rena zuten beste oikonimo askoren alderako analogiak lagundurik, zenbait herritan jatorrizko Estebanena ‘Esteban izena zuenaren etxea’ formatik Estebarena atera den era berean.
2012
‎Legeetan (logoi) aspaldi bereizi zituzten greziar klasikoek gertakarien berezko erregulartasunak eta gizakien eskumeneko usadioak (physis eta nomos, hurrenez hurren). Izaeraz diferenteak izaki, biek zuten ezaugarri komun bat, biak baitziren immanenteak, hau da, ez zuten beste inon fundamenturik topatu behar, izaten denaren izate hutsa da erregulartasun horien sorbidea. Ez zuten, hiriaren kasuan esaterako, hiria eratzeko legeetan jainkoen bermerik behar, hiritarren erabakimena baizik.
‎Haren ordez, nartzisistaren jarduna hedatu zen noranahi, alegia, bere buruaren irudiarekin gatibaturik haren isla narea ez den guztia uxatzen duenaren jarduna, bake etikoa eta gozamen estetikoa urratzen dituen bestelako edonor uxatzen duenarena. " Aktore" horiek ez dute harreman sozial iraunkorrik nahi, ez dute pertsona arteko harremanetatik mundu sozial ireki eta aldakor bat sortu nahi, ez dute bestearekin tratu, solas edo jardun esturik nahi. Baina kasu, ez dira bizi lehengo mundu instituzionalizatu hartan, ez daukate instituzio sozial itxien bitartekaritza.
‎Erantzukizuna ere bai. Usadioek izugarrizko indarra dute haietan jaiotzen garelako, baina ez dute beste funtsik bizipen psikologikoaz beste. Usadio zaharrenak eta unibertsalenak ere jendearen onarpena behar du irauteko.
‎" Sisifori esan diote, zuk garraiatzen zenuen harkaitza desegina da. Eseri, gogo baduzu, ibaiaren ertzean urari begira, ez duzu beste zereginik."
‎" Sisifori esan diote, zuk garraiatzen zenuen harkaitza desegina da. Eseri, hala nahi baduzu, ibaiaren ertzean urari begira; ez duzu beste zereginik. Sisifo ezin da geldirik egon, ordea.
‎Van Thiegel seguru zegoen identifikazio hartaz, izen hura entzutearekin batera buruko erruleta gelditu egin zitzaiolako eta kasilak ez zuelako beste irudirik, soilik X bat. Segituan, asmaketa harekin piztuta, bere ahoa hizketan hasi zen kaoba enborrak moztearen zailtasunaz eta egur astun eta gogor haren garraioak eskatzen zuen ahaleginaz; baina isildu egin zen kolpetik, Lalande Biranen begi d' or et d' azur haiek ikusi baitzituen, zein bere mezuarekin:
‎Behin batean paseoan zihoazen Reich Ranicki kritiko alemaniarra eta S. J. Lec idazle poloniarra. Lec oso ezaguna zen hitz egiten zuelako soilik eta beti bere buruaz, ez zuelako beste gairik. Horrela, parke hartan, ordubete luzez aritu zen berari eta bere obrari buruz hizketan kritikoak ezin zuelarik izan hitzik ere luzatu.
‎Anartean, soldaduek ez zuten beste edatekorik ur pufadatsu hura besterik, eta hazkurria garraiatzen zuten orgetatik batzuk, irauli, eta padurak irentsiak gertatu ziren, luze gabe sardina lataz zamaturiko mando apur batzuk baizik ez zitzaizkien gelditzen.
‎Bai, errege ingeles guztiahaldun hori: Itzagaondoko ibarraren muturreko Gergitiain herrixka gordean sortutako honen besoaren menpe dago zure existentzia, eta ez dut beste xederik —ez bizitza honetan, ez bestean— Berengelaren nahia betetzea baizik. Eta irrika hori izan dut aurreneko aldiz Iruñeko San Nikolas elizan ikusi nuenez geroztik, zeinaren barrenean ez baitago orain giza erliebe edo irudirik, zeren eta inoiz inor maitatu ez duten zenbait elizgizon adigogorrek haiek suntsitzea erabaki baitzuten erliebeek eta estatuek ere burua jiratzen zutelakoz Antso erregearen alaba pasatzen zenean; hain ederra, hain dirdaitsua, Ulises grekoa txoratuko zuketen emakumeen pareko.
‎Inork ez zuen beste inoiz kolore zuriaren falta sumatu Nafarroako banderan, zuria gehienetan jende arranditsu eta harroputzen kolore gogokoena izaten baita, zeinek gehiago maite baitituzte marabediak egiazko sentimendua baino. Horrela, bada, Nafarroako tronuan jarri zen hurrengo tibaltarrak dekretu bat eman zuen, eta bere zigiluarekin berretsi, argizari gorrizko zigiluarekin, jakina, honakoa onesten zuena ondorio legal guztietarako:
2013
‎Kaporalak, maiordomoak eta beste batzuek beste misioetara idatzi zuten, eta Monterreyra ere bai, Aita Marcelino Marqumezi (Marqumez hau oso trebea zen zaldi gainean, eta adiskide ona). Neofito zahar gizajoek, eta hilketarik susmatzen ez zuten beste indigena askok, saminki egiten zuten negar, Aita bat batean hil zelakoan. Lino hartza bezala marruka ari zen etxe barruan.
‎Labur esanda, misio sistemaren erabateko iraultza zekarren araudi berriak. Eta fraideen artean inork nahi ez zuen beste ondorio bat ere bai: auzi espiritualez baino arduratu ez zutenez, fraide bakar bat egongo zen misio bakoitzean, eta ez bi, ordura arte bezala.
‎Handik eta hemendik jasotako datu gutxi horiek hezur haragizko gizaki arrunten gisara aurkezten dituzte Martiarena, Arroita, Carranza, Landaeta eta bi Uriatarrak. Eta, ziur aski, halakoxeak ziren, arruntak, arrastorik utzi ez zuten beste asko ere. Misioko eguneroko gorabeherez arduratu, eta ez ziren beste ezergatik nabarmendu:
‎Neure burua egoera horretan ikusirik, eliza eta herria erreta, eta geneuzkan zaldi, ardi, ahuntz eta abelgorrietatik asko goseak eta egarriak hilda, eta besteak ere hiltzeko zorian, eta horrenbeste jende, batik bat umeak eta emakumeak, guztira mila pertsona inguru, egarriak akabatzen, azken bi egunetan ez baikenuen beste edatekorik izan Casas Realesko ontzi eta pitxer batzuetan gordetakoa baizik; emakume eta umeen intziriek inguratuta, bazter guztietan nahasmendua zela, goizean kanpora atera eta etsaiarekin borroka egiteko erabakia hartu nuen, bertan hil edo garaipena lortu arte".
‎Lehenengo biak barrualdekoak dira. Hizkuntza edo hizkera bat eta bera dute, baina batere antzik ez du beste bostek hitz egiten duten hizkuntza komunarekin.
‎Inoiz ez bezalako arretarekin prestatu zen bidaia hura. Ontziak bikainak izan ziren, itsasgizonak trebeak, jangaiak nahikoa eta gehiegi, zoritxarreko eskorbutoak ez zuen beste batzuetako sarraskirik egin. eta, hala ere, lorpenak eskasak eta aurkikuntzak garrantzirik gabeak izan ziren. Denbora gehiegi pasatu zuten Bucareli esploratzen, eta 70° raino iristeko zituzten udako egunak bidean xahutu zituzten.
‎Inurriak, identitate eta askatasun bilaketa prozesuan bete betean murgildurik, kexu ziren ez zutelako beste inurrien genealogiarik. Hau da, ez zuten etsenplu hartzerik beste inurriengandik, erreferentzia izan zitekeen inurririk, bide zabaltzaile, eredugarri izandakoengandik ikasteko.
‎Topaguneak, herrietako euskara elkarteen sare zabal moduan, baldintza egokiak ditu horrelako prozesu bati heltzeko. Hain barreiatze hedatua ez duten beste erakunde batzuek ere badituzte horretarako bideak.
‎—Baina orduan zer gertatu ote da euli arruntekin? Non daude eltxoak, ezparak, mandeuliak, tximeletak, tximutxak eta bakean uzten ez gintuzten beste euli guztiak, galdetzen diote elkarri harrituta.
‎" Isil zaitezte guzti guztiok, arren, isildu jada behingoz". Auzapezak azaldu du igitaiak debekatzearena hainbeste eta hainbeste zauritu izanagatik sortu den iradokizuna dela eta udako bigarren ilberriarena hitz egiteko ohiko modu bat besterik ez dela, inolako zerikusirik gabea jentilekin edo paganoekin, eta suge beltzaren alegiak ez duela beste edozein alegiak baino arrisku gehiagorik. Apaizak, ordea, erantzun nahi izan dio temati, eta asko haserretu da ez diotelako entzun nahi.
2014
‎Uste dugu sobera begi bistakoa. Ehiztariak hastialak dira horrekin, ez dute beste solasik. Denek dakigu zerbait hortaz.
‎Bozketan egiten diren jukutriak ageri dira. Usteldua da sistema guzia, horretan Larzabal baino urrunago joaten da, salaketa horretaz kanpo Enbatatiarrek ez dute beste erremediorik. Ez dute biziki sinesten boterea hartzen ahal dela ustelkeriaz ihaurria den xendera horretatik.
‎Ardura bortuetan lehen elurra isur zezakeen eta abiatzen ziren bortukoak beheiti antxuak, ardi goixtiarrak horra, jada pentzeetan edo bordetara hurbilduak. Abenduan jada mehe, elur gogorra hor, artzain soilek eta beste bortuko guziek ez zuten beste erremediorik, bazken erosteko dirurik izan edo ez, aterbe menturarekin edo gabe, beherera jautsi behar zen.
‎Hortik aparte, behar bezain normalak ginen. Ez genekien ilargiaren beste aldean bizi ginenik, guk ikusten ez genuen beste errealitate bat bazegoenik.
2015
‎" Idazle gazte batek bere adinkide baten arrakastaren berri izan eta zera esaten duenean" hasiera polita da, zorte handia izan du!", ez du pentsatzen hasiera ororen aurretik, eta horren ondorioz, ezagutu ez dituen beste hogei hasiera egon direla. Ez dut uste ospeari dagokionez inoiz existitu denik ustekabeko txinpartarik; zera uste dut, aldiz:
‎Izatearen izatez. Eta hipermodernizatzen ari garen neurrian, jakin badakigu, hala sentitzen dugunez, ez dugula beste inon gugandik eta gure ahaleginetatik aparte izan daitekeen entitaterik ordezkatzen, antzezten edo irudikatzen. Badakigu, beste inoiz izan omen zenaren arrasto eta jario mugagabean, ahalaren ariora, geure burua antzezten, irudikatzen eta, hitz batean, egikaritzen ari garela.
‎Zer da Ertzaintzako autoetan? Halakoetan, Ikurrina, behin baino gehiagotan, ez da beregaineko eta besteen parekorik, ez du besteen mailan jokatzen, ez da euskarari atxikia, ezta euskal Zeraren berezkotasunari loturik ere. Orduan, zoritxarrez, euskal Zeraren eta euskararen ordez agertzen da.
‎Biak, akaso? Borroka bat ari da hor gertatzen, aurkez denak agertzen den eran aldarrikatzen du bere burua, ez du beste ezeren sinboloa izan nahi, ez du bere buruaz beste ezer esan, iradoki edo adierazi nahi. Euskalduna euskaraz egiten duena dela dioenak ez al du praktikaren baitako balioa aldarrikatzen?
‎Eskopeta batez armaturiko gizon bat, ezagutzen ez duen beste gizon desarmatua basurde baten pare hiltzeko jazartzen duena, senar maltzurra eta aita gaiztoa izatea behar dugu, buru bihurridun basapiztia, akats larriek ozpindutako arima galdu bat. Ez du horrela izan behar, ordea.
‎Mendixka baten hegala jaitsiz goaz, beste aldearen bila; beti dago beste alde bat, haratago, askatasunetik urrats bat hurbilago. Ezagutzen ez dugun beste alde bat, nola deritzon ez dakiguna; dakiguna da alde hori hauxe ez dela; horrekin aski dugu. Horrela sinetsi nahi dugu.
‎Idatzi ere, eskaintza hura helduaroan idatzi eta poesia osoen liburuaren sarrera gisa jarri zuen. 1923ko Fervor de Buenos Aires haren benetako eskaintza laburragoa da eta nonbait pedanteagoa eta ilunagoa, baina finean gauza bera esatera dator; baditu, gainera, ahaztu ez ditudan beste hitz batzuk: ". gure ezerezak gutxi bereizten dira..." Segidan jar genezake hamarraldi batzuk geroago idatzitako beste eskaintza:
‎Gartzia Serranok bazeukan teatroxka bat, gibeletik argitua kandela puska batzuez. Barasoainek eta gogoan ez dudan beste batek mahai inguru modukoa eskaini ziguten, etxetik ihes egin eta menturen xerka. [,..] tik harago ziren iritsi, eta goseak itzuli zituen,[...] usteldurik, lapikoko haragia zen, amari ebatsia.
‎Lagun falangista bati esker libraturik hilabete batzuen ondotik, hautura eman zitzaion Falangen sartzea, edo erbesterako bidea hartzea; bigarrena aukeratuko zuen 1937an. Bien bitartean, Jabierito k ez zuen beste alternatibarik izan, eta lehengusuen antzera, errekete sartu zen altxamenduaren lehen uneetan, aitaren askatasunean eragitekotan. Behin hura askatu eta, familiarekin ihes egin zuen eremu errepublikarrera.
‎Alderdi politiko abertzaleei dagokienean, denek egin dute bere lan harremanen esparru propioaren aldarrikapena, EAJ EA EEren gobernu ituna adibide. ...ala ere, —dio Nazio Batzordeak— abertzale batzuentzat bigarren mailako kontua dela gai hau; bestela ez litzateke ulertuko Ardanza lehendakariak burutu duen gobernu birmoldaketan Lan Saila lan harremanen esparru propioaren etsai nabarmena del PSE EEren esku utzi izana.209 ELAk akats politiko larritzat duen erabaki honek erakusten du euskal sindikalismoarentzako hil ala bizikoa den arazoak ez duela beste batzuentzat gatazka gai izateko adinako garrantzirik.
‎Popularrek Ardanzari emandako erabateko ezezkoak arrazoia eman zien bide berriak urratu behar zirela ziotenei: EAJk674 iniziatibari derrigorrezkoa zuen babesa erakutsi ondoren— argi utzi zuen ez zuela beste bideren bat jorratzeko aukera baztertzen, 675 eta EA zein EBk gehiengo berri baten alde egiteko asmoa adierazi zuten. ELAk eta LABek ere proposamenari jarritako betoa baliatu zuten indar espainolen itxikeria salatzeko eta erabakitzeko eskubidearen aldeko iritzia eta elkarlana indartzeko.676
‎34. Deba bailarako taldea 1973 urtean poliziaren esku erori zen; hamabi lagun izan ziren atxilotuak, haien artean Patxi Hidalgo, Paskual Urra, Xabier Larrañaga, Andoni Zendoia, Moises Gallastegi, Koldo Zelaia eta Jose Mari Larrañaga, Plaentxi, taldeko arduraduna. Sarekadak organizazioa aztoratu zuen arren, ez zuen beste eskualdeetan eraginik izan, atxilotuek ez baitzuten horretarako argibiderik eman. Badirudi polizia ere ETAren arrastoaren atzetik zebilela, batik bat.
‎" Ez dugu gureganatzen ETA eta borroka armatuari buruz egiten den aipamena —zehazten du LABeko idazkari nagusiak— bera bihurtuz operatibotasunaren baldintza"; Diezek argi du" marko demokratikoa ezartzean, borroka armatuak tresna politiko bezala desagertu behar duela"; baina bitartean," marko demokratiko bat izateko borrokan Estatuak ez dituenean beste bideak zabaldu nahi, eta inposaketak eta errepresioa erabiltzen duenean, LABek ulergarria deritzo gure herriko alderdi batzuek gogorkeriari ekiteari, sakrifizio eta nahigabez betetako borroka armatua barne".
‎Espainiakoa estatu terrorista izan da ETA sortu baino lehenagotik, ETAk iraun duen denbora guztian eta, oraindik ere, ETA desagertu denean. ‘Terrorista’, lapur banda ‘lapurra’ den bezala, ezen lapur banda partaideentzat onuragarria izateko antolatuta dago, baina ez du beste batzuentzat etika bera. Estatuak euskaldun multzo handi bat etsaitzat izan du beti.
‎Inbertsio horietako bat izan zen Guascor motorrak ekoizten dituen euskal enpresa. Guascorrek, era berean, negozioa dibertsifikatu nahi zuen eta motorrekin zerikusirik ez zuen beste alor batera egin zuen jauzi: behi ganadutegiak.
‎Etsituta, Nafarroako Kutxak eta Banca Civicak Espainiako Bankuarengana jo zuten, FROB funts publikotik dirua erreguka. Hilabete batzuk lehenago diru publikoari espresuki uko egin zion bankuak jada ez zuen beste aterabiderik. Espainiako Bankuak onartu egin zuen eskaera, baina ezinbesteko baldintza jarri zion.
‎Baina, ez hori bakarrik. Estatua terapiaz baliatu izan da, alde batetik, gizartean indibidualismoa sendotzeko —jada gizabanakoak ez ditu besteak behar, ez du komunitatea behar bere arazoak konpontzeko. Berau nahikoa da— eta, bestetik, gizabanakoaren oldarkortasuna eta biolentzia neutralizatzeko —bideratzeko ez denean.
‎Etsaiek, izu zabaltzaile arriskutsuek, horrezkero, statusa galdu dute, izena, gizatasuna. Eta, Rancierek esan bezala, izenik ez duen beste hori gorroto eta bazterketaren jomuga bilakatzen da. Hiritar zintzo, bakezale eta demokratak ez diren horiek bilakatu dira beraz edozeinek jipoitu ditzakeen txorimaloak, besteak.
‎Erosotasunean eta gozamenaren ilusiopean bizi nahi ez duen besteak, etsaiak, bizitzaren arrisku eta oztopoei aurre egin nahi dion izu zabaltzaileak, terroristak, patu bat du sistema demokratiko honetan: Ixionek sufritutakoa pairatzea.
2016
‎Nik neronek ere zerbait galduko niake, oker ez banago. Eta hik aipatu ez duan beste batek ere bai. Baina hipotesiak ez dik zentzurik.
‎Nik neronek ere zerbait galduko niake. Eta hik aipatu ez duan beste batek ere bai. Bigarrena, Maria Teresari eta Beatrizi buruzko aipamen hain nabarmenak egitean.
‎Hotelera iritsi bitartean ez zuten beste gairik eduki, guardiaren agresibitatea, eta garajearen ondoan aparkatu orduko Maria Teresak saloira joan nahi izan zuen tenientearekin hitz egitera. Baina, azkenean, Carlosi amore emanez, etsi egin zuen, eta enkontrua ahaztea erabaki.
‎Bestenaz, honako hau ez litzateke bilbotarraz diharduen bakarra, Salbatore Mitxelena zenaren lanei buruz jarduteko orenean aipatzen dugunez. Horren begi onez ikusten ez zuen beste pertsona baten lekukotasuna agerrarazi nahiko genuke. Martin Ugaldek, Argentinako irarkola baten moldeetatik helarazi zigun duela hogeita hamar urte eskas Unamunoren euskarari buruz zeukan aburua deuseztatuko zuen entsegua, hau da, Unamuno y el vascuence:
‎" Eraqueria da uste izatea iscuntza bat bestea baño gaitzagoa dala. Eusqueran ez du beste cer esanic autsez betea beti vici izatea besteric".
‎1892.ean Sakelako liburuxka edo giristino guzientzat on den esku liburu ttipia izenburuko idazkia agerrarazi zuen Baionan ere. Bi horiez gainera, baditu erlijio gaia ukitzen ez duten beste hiru. Lehendabizikoak, Txomin Agirreren ildoaren barruan egon litekeena, Lehenagoko eskualdunak zer ziren izenburua du, Baionan ageri zena 1899.ean.
‎Horretarako berauk ere Diario de Navarra n agerturiko idazki gutxi batzuk ikuskatu baizik ez da egin behar. Izan ere, Ibarrolak erabilitako euskara eredua ez baitzuen beste inork erabili inguru hauetan, bada, Ibarrola garbizale sutsua izan baitzen, garbizale...
‎Altzai eta Mendikotako jauna zen Pedro Irigarai Casenave, eta Aintzile eta Ipartze jauregietako nagusiaren alaba zen Gabriela Loitegi Zaro, 1633 eko uztailaren 8an ezkondu omen ziren, eztei egunean berean senar berriaren maitale ohi jeloskorrak igorritako lore sorta pozoitu bati usaindurik gizona hil zela. Salaberrirengandik jasoak ditugun adibideak lau ahapaldikoak dira, gutiz gehienetan ezagutzen direnak, Karrikabururenean ostera bi ahapaldi besterik ez duen beste bat dugu, ezezagunagoa den honako hau apika:
‎—Rumik dio dena bat dela, unibertsoan bizitza bat eta bakarra dagoela; egoa traszenditzen duenak ikusten du, esperimentatzen du, ozeano bateko tantak garela; tanta izan bai, baina beste tanta guztiekin lotura ezin intimoagoan, hainbesteraino non ez dagoen ez" zu" ez" ni"; Zenak" ez bi" esaten du. Rumik lortu zuen jakintza, traszendentzia, ezer sinetsi gabe, esperimentatuz, eta hori esperimentatzen duenak, jakintsu, santu horrek, behar bezala jokatuko du, 600 aginduren inongo beharrik gabe, errepresiorik gabe, infernu betirakoarekiko beldurrik gabe; eta dena du, ez du beste erremediorik, Antartikako pinguinoa ikusi eta bere burua ikusten duelako.
‎Bere gerrikoa baino ez geneukan urkamendira igotzeko, eta gerrikoaren hiru astroak mesfidantzazkoak ziren: Zure argia, nire argia eta biotako inork ezagutzen ez zuen beste norbaiten argia.
‎Bat batean, parkean luzaroan tratatu dituzun gurasoek ez zaituzte agurtzen, ez diete beraien haurrei zuenarekin bat egiten uzten eta, gainera, ez dute beste aldera begiratzen ikusiko ez bazintuzte bezala. Ez, begiratzen dizute eta aurrera jarraitzen dute gardena bazina bezala, haiek eta zuk ordura arte adiskide ziren haurrak eskutik badaramatzazue ere.
2017
‎Kiratsa, haragi ustela eta zonbiak, alde batetik, baina bestetik baita bakea, sekula bukatzen ez diren zelai berdeak edo itsaso urdin amaigabeak, zenbat irudi eta zeinen desberdinak imajinatu ere ezin dugun heriotza errepresentatzeko, pentsatu du. Alde batetik gero eta ohituago gaude heriotzarekin, egunero ikusten dugu teleberrietan, baina, beste alde batetik, esperientzia gero eta arrotzagoa zaigu, onartu nahi ez ditugun beste gauza askorena bezalaxe.
‎aitak kafesnea eta semeak txokolatea. Bazakiten ez zirela ongi etorriak, baina ez zuten beste aukerarik zerbaiten hartzeko, herriko edantegi bakarra baitzen. Beha atxiki arazi ondoan, azkenean zerbitzatu zituzten, gogo txarrez.
‎Aliri leku izena, Bangiu di Aliri gisa agertzen dela, toponimia historikoaz ari den Livi ren liburutik jaso dugula eta ez dugula beste inon aurkitu, Samatzai udalerrian zegoela eta galdutako herria dela.
‎eta benetan asko esatea da hori, Negu Gorriak ek koktel ontzian nahastutako osagai horietako bakoitza bere continuum partikularraren fruitu baita era berean. Disko horretan sartu zenean, bertsoa goitik behera murgildu zen bere tradizioarekin batere ikusirik ez zuten beste hainbat erreferentzien itsasoan. Xalbador Enea bezala, horra oroitzapenez betetako leku bat.
‎Jacqueline Cobok (La Construction du personnage historique) Xabier Mina deskribatu zuenez, gazte nafarrak badu jarrera harro eta garailea, haren begitarteak adorea erakusten baitu. Bada Cobok aipatzen ez duena beste detaile bat, irudigileak marraztu zion hankarte ederra, hain zuzen. Hurrengo erretratuetan puritanismo hutsalak eraginda detaile hori desagerraraziko dute margolari guztiek eta, gainera, begitartea leundu eta gozatuko diote, Minaren aiurri indartsua ezabatuz.
‎Baionatik irten aurretik Juan Josek, Minaren aitak, Charles Saint Martinen eskutik D’Espagne Freres et Lateuse elkartearekin 500 frankoetako kreditu bat lortu ahal izan zuen semearen beharrizanetarako. Hurrengo lau urteetan ez zuten berriro elkar ikusiko eta, eskutitzen bat edo beste kenduta, ez zuten beste harremanik izan, elkarri igorritako gutunak Vincensenneko gotorlekuan giltzapeturik gorde zirelako idazkien berri inori eman gabe.
‎Villaseñoren tropa deseginda, Mina bi egunetan geratu zen Maiz herrian eta, tarte horretan, galopan atzetik zetorkion Armiñan gero eta hurbilago zeukan. Minak ez zuen beste batailarik nahi, ezen, etsaia berriro menderatuta ere, ondo zekien gizon asko gal zitzakeela borrokan, eta bere helburua zen ahalik eta arinen insurjenteekin bat egitea. Hori zela-eta, mendebaldera jo zuen, Arminanen gizonak haren xerka zebiltzala sumatu bezain pronto.
‎Nik baietz uste. Nik ez baitut besterik inon aurkitu, eta gainera, oso ongi uztartzen baita Berdabioren kantako kontuekin (Ikus, GBGB, 193).
‎senar edo emazte, senide, seme edo alaba, iloba... edo nahi zena, baina, etxejabe baten ahaide hurbila. Zergak biltzeko, bada ez bada ere, diru iturriak kontrolaturik uztea, horrek ez zuen beste misteriorik.
2018
‎Emakume batzuk beren espiritualtasunak hartaraturik sartu ziren monasterioetan, eta alargunek beren bizitzako azken urteak emateko leku egokia aurkitu zuten horietan, segur asko lehendik ere harreman estua izango baitzuten monasterio horiekin dohaintza batzuk tarteko zirela. Beste batzuek ez zuten beste aukerarik izan, uko egiten baitzioten nahi ez zuten ezkontzari. Eta emakumeak gizarteratzeko gune horietan halako askatasuna zuten mugitzeko, arazorik gabe irteten eta sartzen ziren monasterioetan, bisitaldiak hartzen zituzten, salerosketak egiten zituzten, errentak biltzen zituzten, auzitara jotzen zuten eta, batzuetan, eliz agintaritzari egiten zioten aurre.
‎2 Ponpaelo nolakoa izan zitekeen, Maria Angeles Mezguirizen arabera. barbaroen suntsiketek eten ez zituzten beste jarraiduretan ere. Erromatarrek zirkulazio orokorra ezarri zuten, eta lehenik kanpaleku militarra eta ondoren hiria izan zenaren nortasuna Galietako bidearen babeseta sostengu leku gisa definitu zuten, markatuz horrela hurrengo hogei mendeetan iraungo zuen hiriaren nortasun ezaugarria.
‎Protesta, alde batetik, ahalegin militarrean parte hartu behar izan zuten nafarrak zirela eta; bestetik, koroak foruen kontrako bidegabekeriak egin zituelako, soldaduak erreklutatzeko orduan. Filipe IV.ak ez zuen beste aukerarik, eta onartu egin behar izan zuen
‎Ikastolak sortu zirenean, jende gehienak begi txarrez ikusi zituen. Urteak joan ahala eta garbi gelditu zenean ikastoletako ikasleek ez zituztela besteek baino emaitza txarragoak, ikastolen eta euskararen aldeko herri mugimendua indartsua zela ikusi zenean, ikastolen kontrako aurreiritziak ahuldu ziren. Gero eta guraso gehiago hasi ziren beren haurrak ikastolara igortzen.
‎Nik badakit zer gertatzen den, eta, hala ere, ez noa. Eta zuk, errespetatu beharrean, gaizki utzi nauzu ezagutzen ez nauten beste batzuen aurrean.
‎" Zer izan da hori? Mila urte daramate elkarrekin hitzik egin gabe!", esan du Maiderrek, eta izenez ezagutzen ez dudanak beste hau: " Ederra itsua harrapatuko zuena!".
‎Honela, elkarrekin ikasten dute familia aberatsetako eta txiroetako ikasleek, auzora bizitzera etorri den etorkinaren seme alabak, edota desegituratuko familia batean hezi den haurrak. Maiz aipatu izan da nola laguntzen dion gizarte kohesioari eta nazioaren batasunari jatorri sozial ezberdineko haurrak ikasgela berean izateak, haur bakoitzak lan egin behar duelako bere jatorri ekonomikoa ez duen beste batekin, elkarlanean eta errespetuz.
‎Hans, detektibe gisa aireportura gizonaren bila joan haiz. Lehenbizikoz honelako saltsan sartzen haizelarik, uste duk ez duala beste behin horrelako bezerorik onartuko, taldea mafia fama txarrekoa dela eta gutxienik hiru lehiakide dituela. Baina, Hans, irabazi ederraren ametsa!
2019
‎—Bai, kotxe segurua da Caloco esan zuen Eliseok. Ralentia altu samar daukala, ez du beste arazorik.
‎Pentsamendu errepublikarrean jabetza da askatasunaren baldintza materialak bermatuko lituzkeen bitartekoa. Jabetza litzateke inoren mende ez bizitzeko oinarri materialak eskaintzen dituen heldulekua, beharrizanak aseta dituen gizabanakoak ez lukeelako besteen menpe bizitzeko beharrik. Eta are gehiago, independentzia materiala lukeenak —gosea, lo egiteko lekua, segurtasun ekonomikoa eta abar— hirugarren pertsona bati loturik bizitzeko beharrizanik ez izateaz aparte, bere interesei, eta batez ere, arrazoiari jarraituz politikoki jarduteko baldintza materialak batuko lituzke.
‎Erabaki hori hartu eta egun batzutara, 1708ko abuztuaren 16an, hain juxtu ere Ama Birjina bigarrenean, lehen batzarrera etortzerik izan ez zuten beste hiru herritar," Joan de Eraso, alias Machingo, Joan de Erasso menor, de la casa de Churionea, eta Martin de Oronoz" jaunak, joan ziren eskribauagana, esanez hamabost egun aurretik herritarrek bordariei buruz hartutako erabakia ikusi nahi zutela, sinatu baino lehen:
‎Dena den, nahierara asmatzen hasita, hobe jatorri militarrik ez duen beste ospakizun bat aukeratzea esperimentu soziologikoa egiteko. Ikus dezagun, bada:
2020
‎Etxera itzulitakoan, errepide mapa zahar bat aztertu nuen; bidaia bat bukatu ondoren, askotan azken gainbegiratua ematen baitiegu ekarritako oroitzapenei, haiek gogoan artxibatu baino lehentxeago. Harritua jabetu nintzen ezen bi aste eman nituen leku haiek; monasterioa, Estercuel eta Crivillen arteko hirukia, alegia, ordura arte entzuna ez nuen beste eskualde batean zegoela," Andorra" izenekoa, mapan ikusi nuenez. Sarean baieztatu nuen nire aurkikuntza.
‎Indigena hauek ez dira besteak baino deformeagoak; baina ilea luzeagoa izaten dute emakumeek bezala, eta arkuak eta horietarako geziak erabiltzen dituzte, kanaberazkoak eta zotza puntan, ez baitute burdinarik. Oldarkorrak dira beste herrien aldean, hauek lar kobardeak direlako; hala ere, nik ez ditut besteak baino balio gehiagokotzat." 78
2021
‎" guztiz ona"," ona"," arrunta"," txarra"," negargarria". Gerora ez dut beste inon aurkitu erreproduzituta marrazki sarkastiko hori, beharbada enbarazu egin ez dezan hizkuntzalari handiaren kanonizazio prozesuan.
‎Annak hau idatzi zuen: " Badakit izugarria dirudiela, baina ez genuen beste biderik; aukeratu beharra genuen: hori edo hotzak hil.
‎Jende askok bere haurtzaroa idealizatzen du, galdutako xalotasunaren lurralde neurriz gain baloratua bihurtzen du. Nik ez dut beste umeen ustezko xalotasun horren oroitzapenik. Nire haurtzaroa irrikaren eta beldurraren, ahuleziaren eta erresistentziaren, egun latz ilunen eta poz euforikoen nahaspila bitxia da.
‎Eta pauso erabakigarria izan zen, Europako zibilizazioa itzulpenen bidez eraiki baita grezieratik, latinetik, arabieratik, hebreeratik, Babelgo hizkuntzetatik— Itzulpenik gabe, bestelakoak izanen ginen orain. Europako eskualde bakoitzeko biztanleok, mendi, ibai, itsaso eta hizkuntza mugak oztopo, ez genituzkeen besteen aurkikuntzak aintzat hartuko, eta gure barne mugek gehiago bakartuko gintuzketen. Ezinezkoa da denok jakitea literaturak eta jakintzak mintzabide dituzten hizkuntza guztiak, eta, zoritxarrez, uso gehienak ez dira gauza hizkuntzen dohaina hedatzeko.
‎Ados jarri ziren etorkizuneko hiri handiaren kokapena aukeratzerakoan, Tiber ibaiaren ertzean, baina, berandu gabe, liskarrean eta borrokan hasi ziren boterea bereganatu nahian. Bizkiak zirenez, bietako inork ez zuen bestearen aldean adinaren abantailarik, eta biek jainkoen iragarpenak alegatzen zituzten nork bere alde —jainkoek ere badakite arrisku handiegirik hartu gabe bidea urratzen— Kontua da Remok zipoka egin zuela salto Romulo bere kasa eraikitzen hasia zen harresiaren gainera. Tito Liviok dioenez, horren ondoriozko borrokan, handinahien beroak odola isurarazi zuen.
2022
‎Xinplea eta topikoa irudituko zaizula baieztatzean, ez dut uste egiatik urrun ibili naizenik, baina gauza jakina da egiati izateak ez dizula bermatzen justua zarenik aldi berean. Erran nahi baita, Eizagirre idazleak ez zeukan irakurlerik, are gehiago, euskarak berak ez zeukan irakurlegorik eta, beraz, egoera horretan ez duzu beste erremediorik xinple idaztea baino, eta, aukeran, hobeto xinple xinple egitea, erraza, fazila, aisita. Horren kausetariko bat da, esaterako, Jean Etxeparek 1934an deskribatu zigun irakurle euskalduna:
‎Kalte egiten al digu gure komunitateko sorkuntza atal batzuk makal samarrak direla pentsatzeak? Beharrezkoa al dugu gure buruari etengabe sinestaraztea euskarazko zinea nahiko ona dela, euskarazko musikak maila ona duela, bertsogintza aberatsa dugula eta euskarazko literaturak ez duela beste batzuen inbidiarik?
‎Lasaigarri gertatzen zaio jakitea laster ez duela horrelakoekin inolako zerikusirik izango. Kafetegian daudenek apenas eskaintzen dioten arretarik sartu berriari, goizaren erdian zereginik ez duen beste señora bat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia