Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2000
‎Bere fase aktiboena XIX. mende erditik gaurdaino luzea da. Baina denbora eta erritmoek ez dute berez prozesua bideratzen, prozesua ez da lineala. Adibidez, ez dezagun pentsatu euskara denbora pasatzearekin bakarrik berreskuratuko dugula.
2001
‎Euskal Herrira heldu diren etorkinak ez datoz denak ihesi, jakina. Denek ez dute beren herrialdean arazo politikorik, eta batzuk propio ekarriak dira lanerako. Azken urte honetan 80 etorkin heldu dira gure itsasertzera arrantza lanetara.
‎Hasi dira mugitzen herri honek eman dien mezua gordina delako. Ez dute espero zituzten emaitzak erditsi, ez dute herri hau beren harira eraman, orduan ezinbestean aldatu behar dute, herri honen tinkotasunarekin topo egin dute eta hori onartzen ez badute berentzako kalte izango da.
2002
‎Eremu zabal horretan, Ikas Bik zabalkunde zaila izan zuen hastapenean. Bertako gurasoek ez zuten beren seme alabak eskola elebidunetan aritzerik nahi, ez baitzuten ulertzen, konparazione, matematikak euskaraz eman zitezkeenik. Kostata baina, emeki emeki, gela elebidunak zabalduz joan ziren.
‎Horixe salatu du Francisco Corretjek, hots, Setemek koordinatzen duen" Ropa Limpia" kanpainaren arduradunak: " Nike eta Adidas enpresek produzitzen duten herrialdeetako sindikatuek esaten digute kode etikoak itzuli ere egin gabe eta fabrikan jendaurrean jarri gabe daudela leku askotan, eta, horrenbestez, langileek ez dutela beren eskubideen berri".
2003
‎Baina, edonola ere, ezer gutxi egin ahal izanen dute lurraldetasunaren alde, adibidez, beren kultura politikoa aldatzen ez badute, ez badira konturatzen estrategiak eta bideak ezin daitezkeela identifika ideologia eta «zaletasunaren» abertzaletasunaren arloetako kontuekin, saiatzen ez badira estrategia eta bideetan adostasun maila bat lantzen, gutxienez, bertze ideologia nazionalista eta bertze jarrera abertzaleekin. Ezer gutxi ahal izanen duten bezala Ibarretxek eta EAJk ere, ez badute beren kultura politikoa aldatzen, ez badute apustu irmo eta aktiboa egiten gaurko salbuespen egoeraren kontra, ez badira konturatzen ez dagoela etxegintzarik, ezta EAEko tresna autonomikoak beren eskuetan izanik ere, sektore abertzalerik aktiboenak eskubide politikoetatik kanpo gelditzen badira. Bertzalde, zubi lan eskasa egin ahal izanen dute tartean dauden bertzeek, ez bada beraien gutxiengotik erein egitea, kultura politiko berria poliki poliki egunen batean loratu ahal izateko.
‎«Cambio 16» aldizkariak 400.000 ale saltzen zituen hasieran, egun berriz, 50.000 inguru. Baina, horregatik ez dituzte beren lerro editoriala eta informatzeko moldea aldatu: «Guk GAL afera ikertu genuen, baita hartaz informatu eta salatu ere. Orain gutxi Espainiako Estatuan burutzen den torturari buruzko gaia eraman dugu azalera».
‎1801 urtean Geroma Gutierrez de Caviedesekin ezkondu zen. Bilboko merkatariek ez zuten beretako bat bezala onartzen, baizik eta" sasiletradu enkartatutzat" jotzen zuten.
2004
‎Zer egiten dute? Beren txokoan sartu, murru batzuen arteko lur ttipia dute, eta ez dute beren lur puxka horretan ametsik ere. Ahulezia izugarria da.
‎bizi eta lan herrian? Haiek ez dute beren herrian bizitzeko eskubiderik?
‎" Lehenengo bi urteetan hauetako askok ez dute beraien zoriarekin etsipen handiegirik azaltzen, izan ere suizidiorako joera izaten dute beraien burua urkatuz, horrela sorterrira itzuliko direla uste dute eta horretarako, duten ekipaia eta janari guztia biltzen dute, bidaia luze bat egitera balihoaz bezala».
2005
‎Enpresa handiek etekin izugarriak lortzen dituzte nire espazio pertsonala eta nire biologia inbadituz. Beren operazioen kostu guztiak ez dituzte beren gain hartzen, eta guk pagatzen ditugu kanpoko kostuak, gaixotasun, min, inmunitate galera, ugalketa arazo, jaiotzeko gaitz eta abarrekin. Zor hilgarria da hori, eta geldiarazi behar dugu.
‎Eredurik ez dagoen lekuan ez da euskarazko irakaskuntza handirik sortu edo zabaldu. Ereduak ez du berez guztia konpontzen, inondik inora; baina gizarte anitz batean dauden ikuspegi, aukera, gogo eta jokabide desberdinei lekua ematen die eta horren barruan aukera dago euskarazko irakaskuntzak bere bidea egiteko eta garatzeko.
2006
‎«Aramaion eta Oletan miretsi egiten dute euren euskara, harro daude. Legutiano aldean, berriz, ez dute beraien euskararen uste onik, konplexua ere izan dute, salbuespenak salbuespen, nahiz eta erabiltzen duten euren artean, batere arazorik gabe. Hikaz ere hitz egiten dute».
2007
‎Samitasuna ezkutatzea ez zen horren helburu bakarra, lurrak erosteko eskubidea ere lortu nahi zuten, Estatuak aukera hori bertara bizitzera joan ziren norvegiarrei bakarrik ematen baitzien. Ume haiek eskolan ez zuten beren iraganari buruz ezer ikasi, nortasuna galdu eta norvegiar bihurtu ziren, batez ere kostaldean bizi zirenak. Egun, sami kontzientzia herrialdearen barnealdean mantedu dute gehienbat.
2008
‎Denok dauzkagu gogoan hitzak sekula gogoan edukiko ez genituzkeenak melodia batekin emanak izan ez balira. Eta alderantziz, denok dauzkagu melodiak gogoan edukiko ez genituzkeenak berekin daramatzaten hitzak ez baleuzkate. Hor sortzen da zerbait.
2009
‎Gerra Zibilek eta Israelen erasoek behin eta berriro txikitu dute materialki. Palestinarrek ez dute beren burua garatzeko antolamendurik lortu izan, 1967tik NBEk Palestinako Estatuaren sorrera agintzen badu ere, AEBek eta Israelek Europako Batasunaren laguntzarekin behin eta berriz oztopatu dute erakundearen mandatua.
2011
‎Hamabost urte daramatza Zornotzako Uxarte sagardotegiaren buru eta urte horietan guztietan Euskal Herriko sagarrarekin egin du sagardoa. Beste sagardotegi batzuek ez dute beren helburuak betetzeko adina sagar eta Asturias, Galizia, Frantzia eta Europa erdialdetik ekartzen dute, besteak beste. Adituek diotenez, gune horietan daude Euskal Herriko sagarraren antz handiena dutenak.
‎Irakaskuntzan jarri genuen esperantza osoa. Ikusi dugu ezagutza hutsak ez duela berez ekartzen gizarte erabileraren normaltzea eta hedatzea, eta ikusi dugu zer beharrezkoak diren erabilera bultzatzeko programak eta beste. Gabezien artean dago haur gazteen aisialdia, irakaskuntzan euskaldundu diren horiek hemendik hogei urtera ez bazaizkigu galduko hiztun gisa.
2012
‎Arrantza ilegala ere, noski, kaltegarria da itsasoarentzat, eta arrantza guztiaren %20 inguru ilegala da munduan, ikerketen arabera. Ilegala da, esaterako, kuotak ez errespetatzea, hartutako espezieez eta pisuez informazio faltsua ematea, teknika debekatuak erabiltzea…" Legatzaren aferan, gure etsai handienak Ondarroan daude gaineratu digu urruñarrak, han badirelako barku batzuk esaten dutenak amua baino ez dutela erabiltzen, baina egunero 20.000 amu botatzen dute, ez dituzte beraien kupoak errespetatzen, gehiegi harrapatzen dute, eta gu zirkuitu berean gaude, amuko legatza harrapatzen dugulako. Badira astero ilegalki deskargatutako legatz tonak Pasaian, Galizian, Ondarroan… eta horrek min handia egiten digu, lehiaren ondorioz oso merke saldu beharra daukagulako, 3 euro eta erdian edo 4 eurotan.
2013
‎Laborantzak, zehazki, hamar litrotik zazpi bereganatzen du. " Mediterranearra bezalako klima batean dio Bartzelonan bizi den Eloi Badiak ehortea egoteak ez du berez agortzen edateko ura, eta hala ere etxeetan etenak egoten dira; egoera horretara iristeak esan nahi du erabileraren lehentasunak alderantzizkatu egin ditugula".
2015
‎Max Brisson edota Jean Rene Etchegarayk Hitzarmenaren terminoetan jendarteari hitz egitea urrats izugarria da. Hain ziur, ez dute beren boz emaile guztien nahia agertuko, baina hartu duten engaiamenduarekin gatazkaren dimentsioa beste eremu batera eraman dute. Izan ere, jendartearen parte hartze handiagoa behar da, populazioak bere egitea gatazka konpontzeko beharra.
2017
‎Eta espektatibak aipatu ditugu: irakasleok beti sinetsi behar dugu gure ikasleengan; maiz ez dute beren buruan sinesten eta batzuetan gurasoek ere ez, beraz guk sinetsi behar dugu beren baitan, urte batetik bestera ikasle batzuek heldutasun intelektual eta emozionala lortzen dutelako eta hutsegite egoeratik ateratzea lortzen dutelako.
2019
‎M. Oribe: Bai, eta orokorrean zakila dugunok gure sexualitatea zakilera eramaten dugu, pornoaren eraginez, eta alua dutenek ez dute beren alua ezagutzen, jasotzen dituzten mezuak ezagutza horren kontrakoak direlako. Olatzek dioen moduan, ez da gorputza hezten (emozioen, sentsazioen… heziketa ez da egiten), ez diegu aukerarik ematen umeei euren gorputza aztertzeko eta zein sentsazio dituzten deskubritzeko, eta gero pornoak irakasten die zer pentsatu eta zer egin behar duten.
‎Aitzindarien ostean, beste hainbeste zine zuzendari garaikideren obrak ekarri dituzte, adibidez, Věra Chytilova ren Daisies (1966). Olaizolak nabarmendu duenez, eta sarri gertatzen den moduan, zikloan programatzen ari diren emakume askok ez zuten beren burua feministatzat hartzen, edo, bestela esanda, ez zituzten beren pelikulak ikuspuntu horretatik egin. " Guk, ordea, horixe proposatu dugu:
‎" Haur hori espero duguna baino gehiago mugituko da arreta jarri behar duenean ere. Helduei ere interesatzen ez zaien gauzei arreta jartzea kostatzen zaie, baina ez dute berez arazorik", dio Ubietak.
2020
‎Olatz eta Xua gaixo egon izan direnetan, Patxik ez du beraiekin zuzenean hitz egiteko aukerarik izan eta Mari Karmeni egindako telefono deien bidez izan du beraien berri.
‎Maddik eta Beñatek ez dute beraien hezkuntza prozesuan kalterik pairatuko aldaketaren ondorioz, aurten amaituko baitute Goiz Eder eskolako hiru urtekoa. Dena den, neba arreba bikien guraso Aitziber Biurrun kezkaturik azaldu da, beraien egoera ez bada ere, hemendik aurrera ehunka familia iruindarren hautua haurrak ereduan heztea, izatez oinarrizko eskubidea dena urratu edo airean geratuko baita.
‎Horrela argudiatzen duenak, historiaren berezko aurrerabidean edo progresioan sinesten du, beharbada. Tamalez, bizitzaren arlo guztietan ari gara ikusten, azkenaldian, berezko aurrerabidearena aurreiritzi erratua dela, historiak ez duela berez aurrera egiten, ez bazaio zentzu horretan indar handiz bultzatzen. Eta gu, bulkada hori emateko prest gaude?
‎Bideodeiei eta mezuei esker, komunikazio etengabea izan dute eta opariren batek edo bestek ere gurutzatu du muga" mugalari bati esker", baina distantzia mantenduta aurrez aurre egoterik ez dute izan. " Gure seme alabek ez dute beren aitatxirekin, amatxirekin, lehengusuekin eta Iparraldeko lagunekin egoteko aukerarik izan oraingoz, eta horrek ematen dit pena handiena".
2021
‎Polizia talde batek, besoetatik heldu eta airean eraman zuen beste radia bat, neska baten aurkako jipoiaren berri ematen ari zenean... Poliziek ez gintuzten beraien errepresioaren lekuko nahi eta aktiboki gure lana oztopatu zuten, prentsa askatasuna urratuz. Kazetari feministok gizonezko polizien bidez jazartuak, kontrolatuak izan ginen, eta tokian egoteko ahozko debekuak jaso genituen etengabe.
2022
‎Zafrak ohartarazten duenez, kasua esanguratsua da argiki adierazten duelako emakume askok erredentzioa eta liberazioa, biak bilatzen dituztela jateari uztean. " Askapena elikaduraren bidez bilatzen dute bestelako biderik edo bitartekaririk ez dutelako beren egoerari aurre egiteko". Elikatzeari uko egiteak, hemen, zerikusi gutxi du modaren mandatuen menetara egotearekin, eta lotua dago momentuko estresa edo ondoeza bideratzeko beharrizanarekin.
‎Hau da, emakume mordo bat ezagutu dut ez dena identifikatuta sentitzen feminitate hegemonikoarekin, mendekotasunarekin lotzen dutelako. Diskurtso militanterik izan gabe, azaltzen didate" marimutilak" izan direla beti; haurtzaroan ez zutela soinekorik jarri nahi, horrela ezin baitzuten korrikarik egin; nerabe zirenean ez zutela beren neben neskamea izan nahi, ezta aitari men egin ere, eta etxetik alde egin zutela horregatik… Horrek guztiak argi nabarmentzen du emakume kritikoen profilak existitzen direla testuinguru popularretan, feminista etiketa erabiltzen ez badute ere.
‎gerra honen gudu zelaiak mundu osoa hartzen du eta nagusiki ekonomikoa da. Errusiak eraso dionean Ukrainari, beste potentzia handiek ez dituzte beren soldaduak eta tankeak bidali; aitzik, antolatu dute inoiz ikusi ez den bezalako gerra ekonomiko orokorra". Zenbateraino kalteak eragin ditzake eta nork sufrituko ditu handiagoak?
2023
‎Aniztasun handiari erantzun behar diote eta sarri horretarako erreminta gutxirekin ikusten dute beren burua, protokoloetan oinarritzen dira ikasle bati eta besteari erantzuteko. Horri gehitu behar zaio emaitza batzuetara ailegatzeko ardura, premia bereziak dituzten ikasleei erantzun beharra (beti ez dute beren burua horretarako gai ikusten) … Ongizate psikologikoari garrantzia ematen hasi garen honetan, laguntza eskatu dute horri guztiari erantzuteko, irakasleek ez baitakite dena eta gainera ez dute zertan dena jakin. Proposamena da hezkuntza psikologoaren figura txertatzea ikastetxeetan, ez psikologo kliniko bat (alegia, ez trastornoak edo patologiak tratatzeko), baizik eta eskolan egunerokoan gertatzen diren arazoei erantzuteko.
‎Diskotekak kontrol sozialerako espazioak ere badirela aipatu zuen Fernando Castrok bere solasaldi mamitsuan. Lo egiten ez dutenek beren lan indarra lapurtzen dutela esaten da eta horregatik jende hau kontrolatu eta diziplinatu beharra dago. Hori dela-eta, katalogazio negatiboak" zoologizazioa", Castroren hitzetan ezartzeko ere erabili ziren espazio hauek.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia