2015
|
|
1 Irudituko zaizue, ahizpak, Jauna hain berariaz komunikatzen zaien arima hauek (batez ere mesede hauetara iritsi ez direnek pentsa dezakete esango dudan hau, hauetaz gozatu badute eta Jainkoarenak badira, nik esango dudanaz konturatuko baitira) ziur egongo direla betiko gozatuko dutela Jainkoaz, eta
|
ez
dutela beren bekatuen beldur izan beharrik ezta haiengatik negar egin beharrik ere; eta engainu handia izango da oso, zenbat eta gehiago hartu gure Jainkoagandik, handiagoa izaten baita bekatuen samina. Eta nik uste dut, ezerk saminik ezin sor dezakeen lekuan egon gaitezen arte, ez dela kenduko samin hau.
|
|
ez dezatela uste izan nahi dutena lortuko dutenik, ezta obedientziaren mugetatik irtengo direnik ere; askatasun hau dutela uste izatean baitago kaltea. Hala ere, haiek erresistentzia jarriko duten gauza ez agintzea priorearen esku dago, haiek
|
ez
dutelako berengan indar egiteko indarrik; beraz, esku onez eta behar den maitasun guztiaz eraman lituzke, ahal izanez gero, maitasunagatik men egin dezaten; askoz ere hobeki litzateke hori, eta hala gertatzen da, benetan maite dituela erakutsiz, eta hitzez eta egitez aditzera emanez. Eta kontuan izan dezatela erremediorik hoberena ofiziotan guztiz okupaturik edukitzea dela, irudimena irabioan erabiltzeko aukerarik izan ez dezaten, hortxe baitago gaitz guztia; eta ofizioak ongi egin ez arren, akats batzuk jasangarriak izan daitezke, galduak dabiltzanean egiten dituzten larriagoak ez jasatearren; izan ere, nik uste dut eman dakiekeen erremediorik egokiena dena, eta eguneroko bizitzan ere ez dezatela izan otoitzaldi askorik; haietako gehienek irudimen ahula dute eta kalte handia egin diezaieke, eta horrez gainera, ez beraiek ez beraiei entzuten dietenek ulertuko ez dituzten irudipenak izango dituzte.
|
|
Kapituluan ez zen kontuan hartu Teresaren iritzi eta nahia eta Pedro Aingeruena eta Joan San Diegorena bidali zituzten, eta behin Erroman, hauek
|
ez
zuten beren egitekoa bete, are gehiago, saldukeria egin zioten oinutsen kausari.
|
|
4 Eta hau bakoitzak beragan aztertu eta Jainkoari gomendatu beharrekoa da eta Ama Nagusia adoretzea eskatzen duena, hain gauza garrantzitsua delako. Eta, honela, Jainkoari eskatzen diot horretan argi egin diezazuela; gauza on ona duzue doterik ez hartzea; izan ere, dotea hartzen den lekuan gerta daiteke, dirua ez itzultzearren, honezkero
|
ez
baitute beren esku, lapurra altxorra osteko etxe barruan uztea; hau egundoko zoritxarra litzateke.
|
|
Traidoreak diren etsaiei, aingeru argitsu gisa eraldatzen diren deabru batzuei, diete beldurra, eta izan ere, arrazoizkoa da haien beldur izatea eta Jaunari haiengandik gorde ditzala eskatzea; mozorroturik datoz. Ariman kalte handia egin arte,
|
ez
dute beren burua agertzen, baina odola zurrupatzen ari zaizkigu eta bertuteak hiltzen, eta tentaldian bertan sartuak gara eta ez gara konturatzen. Eska dezagun, alabak, eta otoi dezagun askotan Pater Nosterrean hauengandik Jaunak gorde gaitzala eta ez dezala utz gu tentaldian ibil gaitezen; ez gaitzatela engaina, agerian jar dadila haien zitalkeria, ez diezazkizuetela ezkuta argia eta egia.
|
|
Eta egun bat besterik ez! Kondenatzen diren zorigaiztokoei, beste munduan gozatuko ez dutenei dagokienez, berriz, hauek beren burua azpiratzen uzten badute, ez da haren errua, Hark borrokaldiaren amaiera arte ez baitio uzten haiei adore emateari;
|
ez
dute beren burua zertaz zuriturik izango, ezta ustekabean hartu zituela-eta Aitaren aurrean kexatzerik ere. Eta horrela diotso bere Semeak, egun bat besterik ez denez gero, hori zerbitzuan igarotzen uzteko; Haren Maiestateak dagoeneko eman zigunez gero eta mundura bidali bere borondate hutsez, Berak nahi duela orain berberaren borondatez gu bertan behera ez uztea, hemen gurekin egotea baizik bere adiskideen aintza handiagorako eta bere etsaien penarako; orain, gaur?
|