Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 222

2000
‎Oilarrak badaki –dohain bereziren bat izango da, noski– noiz kantatu. Egia esateko, eguzkia irten ondoren kantatzeak ez du batere misteriorik. Horrexegatik diot, hain zuzen ere, gure oilarrak dohainen bat duela:
‎Hala ere, honek guztiak ez du batere garrantzirik geroxeago gertatu zaidanarekin konparatuta.
‎Honek ez du batere zentzurik, baina munduan ez nago ni bakarrik. Esan nahi dut nire askatasuna ez dela independientea, beste jende askoren askatasunarekin lotuta dago.
‎Apez horietaz ari natzaizu, bai, jaun André, bekatariei galderak baizik egiten ez dizkieten horietaz, partikularzki noiz eta haien bekatuak seigarren manamenduaren kontrakoak baitira, halako moldez, non baitirudi ezen gozatu egiten direla bekatuen aditzeaz eta haien xehetasunez, halako atsegin berezia eta bereberea hartuko balute bezala. Don Frantziskok, aldiz, ez zuen batere laket, eta klar aitortzen zuen ezen aitorlekua zela bere penitentzia. Eta ez zuen gezurrik erraiten, nihaur nauzu lekuko.
‎—Ohartzen haiz? Norbaitek ez zuen batere gogorik Ttipik agindutako txostenaren bigarren parteak argia ikusteko. Horrexegatik ezabatu zitean, traste horiek landutako azken dokumentuen berri ematen dutela ahantzita.
‎—Arratsaldeko zazpiak aldera. Horrelako tenorean ez duk batere ohikoa inork handik alde egitea, baina ez zigutek galderarik egin sarreran kontua eskatzean. Auto barnera itzuli eta faktura berrikusita ohartu nauk eguna osorik kobratu digutela.
2002
‎Polidektes erregea ez zen bere anaia arrantzalea bezain zintzoa eta errukiorra. Egia esan behar bada, gaiztoa zen erregea, oso gaiztoa, eta ez zituen batere maite bi arrotzak, eta haienganako asmo zitalak zituen. Aspalditik, Pertseo mutikotzen hasi zenetik, ari zitzaien Polidektes zitalkerietan, eta haren buruan ideia maltzur bat piztu zen:
‎Espainiako gerla zibila hasi zenean nik artean ez nituen bi urte. Beraz, gerla horren oroitzapenik ez dut batere. Anita gure arrebak, ordea, nik baino hogei urte gehiago dauzka (haren besoetakoa naiz ni) eta orduko konturik asko kontatzen ditu.
2003
‎Baina despedidarena ez nuen batere gustuko. Gogo txarrez hurreratu nintzen jatetxera eta iritsi nintzenerako lankide gehienak mozkor mozkor eginik zeuden.
2004
‎Alde honetatik euskararen aurrerabidea da bere asmorik garrantzitsuena. Zoritxarrez, batzuentzat kultur arazo honek ez du batere inportantziarik eta abertzaletasuna gauza politikoa da, besterik ez. Jarrera bene tan kaltegarria Euskal Herriaren egiazko aurrerapenerako.
‎Eta nire ustez horixe egiten du haur eta gaztetxoei eskaintzen dizkien gehigarrietan (DVgaztea, DVórame): ia den dena gaztelaniaz emateak ez du batere justifikaziorik Gipuzkoako haurren egoera soziolinguistikoan. Zergatik joera makur hori hain nekez berreskuratua zapuzteko??. 396
‎Gauza hauek esatea ez da gure artean begi onez hartu ohi. Gure herria oso arlotea da oraindik, eta kulturaren gauzek ez dute batere izen onik. Karlismoaren esperientziak uste dugun baino sakonkiago ikutu gaitu; eta Madrillen zai gaude behin eta berriz, gure aukera KANPO ALDEKO ALDAKUNTZETAN balego bezela.
‎Neska tristeek ez dute inongo lotsarik izaten zuzen zuzen eta triste triste begiratzeko, eta azkenean zeuk bajatzen duzu begirada, ze eurek ez. Eurak tristuraz beteta daude, dena da tristura eurengan, eta ez dute batere lotsarik, ez zaielako kabitzen.
‎Jendea, etxeetan, berriro sartu da urruneneko geletara, entzuten zena ere ahalik eta gutxien entzuteko. Baina alferrik zen, ze argi laranja hori Ponte a Emako kaleetatik hasi da paseatzen, leiho guztietatik sartu da eta urruneneko geletara ere heldu da argi laranja dantzaria, eta gortinen atzetik begira geratu dira zelan gaua ez duen ilundu, zelan ez duen batere freskatu, zelan ari zen goitik behera erretzen Pablo Calascotaren etxea. Atorra Beltzen kotxea laster desagertu da, patxadan joan da kale zabaletik, bizkarrean utziz etxea kiskaltzen, argi laranja hori.
‎Gero, etxean jadanik, kristalezko poto bat hartu zuen, barruan zegoen sugandila askatu eta bertan gorde zituen txanponok. Artean hamaika urte zituen Romanek ez zuen berehalakoan ulertu aldaketa hori, batez ere txanponak oso gutxi mugitzen zirelako eta ez zutelako batere ahaleginik egiten potoaren irteera topatzeko, sugandilak egiten zuen bezala. Alferrik izan zitzaizkion aitaren azalpenak, txanpon haiek historikoak zirela esanez, Federico Ezquerra karrerista handiak eman zizkiola eta sugandila buztan tente batek baino apur bat gehiago balio zutela, ez esateagatik askoz ere gehiago.
‎Kezka gutxiago izanen nikek emakumeekin. Berrogei urte izanik, bihotzeko afera hauek ez dituk-eta batere osasungarriak! –Ibarrak mingainaz klask egin zuen– Tira, ikusten duanez, gezur sorta galanta jaulki niean...
‎Lelo hura bera entzuna nintzen lehenago ere. Gainera, ez nuen batere uste onik Estatu Batuetan. Are gutxiago Ingalaterra eta Frantziaren jarrera ikusita.
‎Eta O. jaunak bakoitzari esaten zion nolakoa zen, eta askotan asmatzen zuen. Horregatik zen, halaber, muslari ona, aurkariek ez baitzuten batere erraza pentsamendua irakurtzen ari zitzaièn gizon baten kontra jokatzea, ohi baino urduriago jartzen baitziren ondorioz, egin nahi ez zutèn keinua egiten zutela, edo egin nahi zutena bide erdian uzten zutela, gogoz bestera. Eta keinu zapuztua jokalariak esku artean zuèn karta jokoaren salagarri izan zitekeen, jakina...
2005
‎–Une hain garrantzitsu honetarako, esku artean izango duguna hain delikatua izanik, kontu handiz aukeratu behar dugu hurrengo sagua non kokatu –inork ezer ez dioenez, Koronelari zeharka begiratu eta gero, jarraitu egin du– Estatu Batuetan egiteak ez luke batere arazorik izango –iritsitako azkena apur bat gorritzen hasi da, muturra estuturik–, baina, agindutakoa zor denez, Espainiak eskaini digun leialtasuna ez dugu ahaztu eta haiei ere programan zuzenean esku hartzeko aukera ematea dagokigu.
‎Burdinazko atzapar bat bihotza estutzen sentitu du, hankak indarra galtzen, eta oihu bat ito du eztarrian. Ametsen aurpegiak ez du batere espresiorik, begiak kristalezko kanika hutsak, distirarik gabekoak dira, inora begiratzen ez dutenak.
‎Honen balizko laguntza sinesgarriagoa izan liteke. Ez daki zenbat ordu daroan han sartuta, ez du batere erreferentziarik, baina pentsatu nahi du Ametsek igarri duela bere falta eta bila dabilela dagoeneko. Bila bai, baina nondik, non dagoen ere ez badaki?
‎Geroaz pentsatzeko beharra sentitzen ez zuelako, apika. Orain, horretaz ezinbestean pentsatu behar duenean, ez du batere gogorik.
‎Banatu ezineko punturaino bat egin dute? Fitxategiek zer gordetzen duten balekite, banan banan batzuk behintzat ken litzakete, baina onartu behar du ez duela batere gogorik han berriro sartzeko eta lehengusuaren bizia arriskuan jartzeko. Ergela sentitzen da duela minutu batzuk horrelako arriskua hartu izanagatik.
2006
‎Lilithek bazuen zoriontsu izateko eragozpen handienetako bat: buruz azkarra zen, eta tamalez, bere paradisu kideak, Adanek, zoriona eragozten duen gai horretatik ez zuen batere.
‎Jonh Dee ikasle azkarra eta distiratsua izan zen Cambridgen, eta gazte asko hasi zen Trinity Collegen irakasle, baina, gerakaitza eta ipurtarina izaki, Ingalaterrako zientzia ofizialaren egonkortasunak eta irakasle langintzak sortzen zioten asperdurak ez zuen batere asetzen, eta aire berrien bila joan zen Europako –kontinenteko, ingelesek egin ohi duten banaketaren arabera– hainbat lekutara: Lovainara, Parisera...
2007
‎Durangoko gaztetxean gertatutakoez eta Amaiarekin izan nuen eztabaidaz ere hitz egin dugu. Andonik ez du batere maite mundu hori, baina jakin behar du hor dagoela, ez duela balio hori ez balitz bezala jokatzeak, eta mundu itxuraz kaotiko horretan dabiltzanak ez direla bere (gure?) mundu ustez ordenatukoak baino hobeak edo gaiztoagoak.
‎Historia unibertsalaz mintzo baikara, subjektua historia unibertsala bera da; bera ari da bere burua egiten. Izpiritu nazional horiek ez dute batere interesik historiarentzat, historiak berak (kulturak, izpiritu unibertsalak) hartu ez dituen bitartean. Kulturaren edo izpirituaren historia unibertsalak egin du interesantea kulturarentzat izpiritu nazional italiarra (naturala); edo egin du historikoa izpiritu nazional frantses naturala, bestela bere naturaltasun zurrunean hor egon baitzitekeen betiera guztian, historia unibertsalarentzat interesik batere gabe (munduko herri gehienak,, historia gabekoak?, dauden bezala, Hegel-en ustean).
‎R. Haym ek bere Die romantische Schule ikerketa klasiko jigantea, erromantizismoak egun haietan ez zuela batere sinpatiarik gozatzen, aitortzarekin irekitzen zuen 1870ean247 Dirudienez, gaur ez du gozatzen sinpatia askoz handiagoa. Bismarck-en Prusian burgesia triunfariak iraganeko izpiritu erromantiko kaotiko, indibidualista basati, muga guztien apurtzaile,, askatasunaren etsai, ari (dio Haym ek:
‎Zer gelditzen da hirugarrenarentzat, homo mediterraneus, hegoaldeko espainol eta italiarrentzat? Arraza hori Vacher de Lapouge k ia ez du batere karakterizatzen, ez du merezi826 Prototipoak napolitarra eta andaluza dira (Ortega-k ondo ikasi du). Dena den, mutur batean arraza bat garbia daukagula (germaniarra), erdian arraza bi ariarrekin nahasketaz sorturikoak, alpetarra eta mediterranearra, euskalduna hartzen badugu beste muturreko, ariarrekin nahastu ez eta haren endekapena probokatu ere ez dutenen arraza behere (preariar) garbiaren prototipotzat, germaniarraren antitesia hain zuzen, horren karakterizazio nahiko gordina Chamberlain ek egin du:
2008
‎–Segi aztarrika, mutilak, esan zuen Silverrek, lotsagabekeriarik hotzenaz?; ez nindukek batere harrituko pekan intxaurren bat aurkituko bazenute.
‎Bi erreka txikik, edo, hobeto esanda, bi zingirak isurtzen zituzten urak putzu edo dena delako hartara; eta ertzaren alde hartako hostoek halako distira pozoitsu bat zuten. Ontzitik bertatik etxea eta oholesia ez genituen batere ikusten, zuhaitz artean gordeta baitzeuden, eta, sarbide etxolan generaman mapagatik ez izatera, uhartea itsas gainera sortuz gero leku hartan aingura botatako lehenak ginela pentsatuko genuen.
‎–Gainera, esan zuen kapitainak?, altxor bila omen goaz?, eta nire gizonengandik jakin dut, jabetzen al zara? Begira, altxor kontu hori gauza delikatua da; ez ditut batere gogoko altxor bila egindako bidaiak; eta ez ditut gogoko, batez ere, isilpekoak direnean, eta, barkatuko ahal dit mister Trelawneyk, isilpeko hori loroari ere esan zaionean.
‎Korronteak hegoalderantz zeramatzan coraclea eta goleta, biak abiadura berean. Azkenekoaren nabigatzeko moduari zegokionez, hain zen eroa eta aldizkakoa, eta hainbeste denbora egiten zuen ez nora eta ez hara, non aurreratu ez baitzuen batere aurreratzen, denez ere atzeratu. Eseri eta arraunean egitera ausartzen banintzen, segurua zen harrapatuko nuela.
‎–Baina hipotesi horrek ere ez du batere logikarik. Nork eta zergatik hil nahiko ninduen ni?
2009
‎Bere iritziak, normalean, bere anaia zaharrek zituztenekin bat zetozen, eta hauek berak baino hogeita bost urte gehiago zituzten. Ibaik ez zuen batere argi zenbat denbora zen hori. Behin amari galdetu zion zenbat urte zituen eta amak hogeita lau urte baino ez zituen.
‎Gero Euskal Herrian erlijioa baztertu duten gehienek, beharbada erlijioak ezer esaten ez zielako egin dute, eta ez erlijioak problema intelektual handirik sortzen zielako. Erlijioak batez ere egitura sozial eta politiko batean integratzen zuen euskalduna, zein ere berak ez baitzuen batere maite; edo moral bat esijitzen zion, berak onartzen ez zuena, besterik ez. Minutu bat ere ez du pentsatu, seguruenik, berez erlijio hark eta moral hark agian ez zeukatela zerikusi gehiago garagardoak kafesnearekin baino, biak etxe berean zerbitzatuak.
‎Garaian asko estimatzen zen Erdi Aroa. Arana Goirigandik Nemesio Etxanizenganaino?, Arrutik, aitzitik, ez du batere maite (horretan ere Salbatorek segituko dio). Ez du han inolako Arkadiarik ikusten, ez gure historiako fede beroaren eta kristautasun jatorraren arorik ere, antzinako?
‎Sekula ez zen bertan izan, halako merkataritza gune jendetsuek urduri jartzen baitzuten. Anak ere ez zuen batere gustuko, baina harenak arrazoi filosofikoagoak ziren: etxebizitzak, osasun egoitzak edo halakoak eraiki ordez, udalak neurrigabeko laguntzak eta erraztasunak eman zizkion enpresa ahaltsu hari.
‎Martiñak burua jiratu du Eutimioren ahotsera, eta aspaldiko partez senarraren begi urdinekin egin du topo. Horiek ez dira aldatu, Eutimioren begirada ez da zahartu, ez du batere zimurrik begietako tripetan.
‎Bat batean ez nuen batere garbi danba harriaren kontu hura. Ulertu nuen Mielek esandakoa.
‎Aldiz, inguruan dituzten gizonen zati baino ez da izaten. Gaur egun ere, emakume askok sentitzen du maitasunik gabe bizitzak ez lukeela batere zentzurik.
2010
‎Sinadura hark bazuen, gainera, Meyer jaunaren aldeko testigantzatik zerbait, ezin ahaztu bainuen naziek garbitu zutela hura, judu odola edukitzeagatik, eta Hitler eta Franco biki politikoak baitziren/ baitira, azken batean. Ni nekez atera nintekeen manifestazioetara, ez bainaiz, neure adinean, lasterka egiteko gai, agerraldi jendetsuak atsegin ez izateaz gain; nekez joan nintekeen barrikadetara, zeinetan ez bainuen gehiegi sinesten? ez nuen batere sinesten, alegia?, ezker desesperatuaren ikur ziren heinean, desesperaziotik hurbil baitaude itsukeria eta burugabekeria, hondamendirako bidea noiznahi ireki diezaguketenak, gabezia gorriaren eremuan sortzen den desesperazioa, beste ikusmira batetik, gizakiaren erreakzio normaltzat har daitekeen arren.
‎–Gu hasi ginen. Esan genuen guk egin genuela gure lana, urriaren 31n geratu ginela bakoitzak bere exekutiban lortu behar zuela oniritzia, guk EBBn aurkeztu genuela, ez genuela paperik eraman, ez genuela ezer filtratzeko aukerarik eman, EBBren oniritzia jaso genuela eta ez genuela batere eragozpenik?.
‎–Amaia! Honek ez du batere graziarik! Atera zaitez oraintxe bertan!
‎Kosta egin zitzaion abadeari elkarrizketa harekin jarraitzea. Urduritzen hasita zegoen eta ez zuen batere argi ikusten zelako jarrera hartu behar zuen aurrez aurre zeukan gizonarekin.
2011
‎Japoniarrari very good esaten dio O.K. keinu gaizkide batekin eta bere irribarre distiratsuenarekin. Irribarre faltsu hori sobera ezagutzen dudanez, badakit ardoak zinez nazkagarri egon behar duela, kontuan hartuta, gainera, Jonek ardoa ez duela batere gustuko.
‎Mikel telefonoa eskuan gelditu zen, Lucíari deitzeko zalantzan. Izan ere, hark ez zuen batere itxura onik. Eta azken batean, zer erran behar zien Rodríguez hark?
2012
‎–Sentitzen dut hemen bildu beharra, esan zuen Josek, eta hizketan aritzeko moduan igartzen zitzaion ez zuela batere sentitzen?, baina ezin zela biharko utzi esan duzu eta?
‎Ni mentalki ez nauk batere fidela, alderantziz. Hori bai, behin ere ez diat alarderik joko larrutan asko egin dudalako.
‎Alde egin nuen. Une hartan ez nuen batere gogorik festara joateko. Banekien Leonek ez zuela ezeren errurik.
‎Ezin esan dut ideia hura aurrenekoz nola etorri zitzaidan burura; baina behin sortuz gero, gau eta egun zebilkidan buruan. Helbururik ez nuen batere. Ez nuen grinarik sentitzen.
‎Ez genuen espero, ordea, horren luze joko zigunik, eta itsasgoraz baliatuta ibaian gora egitekoak ginen; baina haizeak etengabe jotzen zuen, eta laugarren edo bosgarren eguna egin genuenean oso gogor jo zuen. Hala ere, itsasartea kai bat bezain ona zen, eta, ainguratzea ongi egina genuenez gero eta sokak eta euskarriak sendoak zirenez gero, gure itsasgizonek ez zuten batere kezkarik, ezta beldurrik ere, eta denbora, itsasoko ohiturak agintzen zuen bezala, atseden hartzen eta algaraka ematen zuten. Zortzigarren eguneko goizean, ordea, haizeak indar handia hartu zuen, eta lanean hasi behar izan genuen hagak eta haize oihalak bildu eta ongi lotzeko, itsasontzia ur gainean ahalik eta era errazenean eutsita egon zedin.
‎Hasteko errekan gora abiatu nintzen, lehen esan bezala, han lehorreratu bainituen alak. Konturatu nintzen, bi milia edo gorantz egin ondoren, itsasgora ez zela handik aurrera iristen, eta ur lasterra zekarren erreka txiki bat besterik ez zegoela han, ur fresko eta onekoa; baina orduan, lehorte garaian ginenez, zenbait lekutan ez zuen batere urik, edo ez behintzat antzemateko moduko ur jarioa osatzeko adina.
‎Iturriak, lorategiak, pasealekuak, etorbideak eta zuhaiztiak gustu on eta irizpide zehatzez zeuden denak ezarriak. Merezita goraipatu nion ikusitako guztia, nahiz Gorentasun hark ez zuen batere aintzat hartu afalostera arte; orduan, beste inor gabe aurrean, oso malenkoniatsu esan zidan beldur zela hiriko nahiz landako bere etxeak bota eta garaiko modaren arabera berreraiki ote zituen, baita berak landaturik zuen guztia desegin eta ohitura modernoek eskatu bezala beste batzuk ezarri, eta berdin egin zezatela agindu ote zien bere maizterrei ere, ez bazuen harrokeriaz, berekoik...
‎Zolitasuna, adorea eta gizalegea ere gogor zergapetuak izatea proposatzen zuen, eta era berean bilduak, bakoitzak bere hitza emanez zeukan kantitateari buruz. Baina ohoreak, justiziak, zuhurtziak eta jakinduriak ez lukete batere zergarik izango, zeren eta, hain mota bereziko kualitateak direnez, ez bailizkioke inork bere auzokoari aitortuko, ezta nork beregan baloratuko ere.
‎Ugazabarekin eraman behar izan nuen bizimodua, hamar aldiz ni baino indartsuagoa zen animalia bat ere akabatzeko bezain neketsua izan zela; nire osasuna oso erasanda zegoela eguneko ordu guztietan jendaila entretenitzeko lan astun etengabeaz, eta ugazabak ez balit bizia arriskuan ikusi, Maiestateak ez zukeela agian halako maukarik izango nirekin. Baina hain Enperatriz handi eta onaren, Naturako Apaingarri, Munduko Maitagarri, Menpekoen Atsegingarri, Kreazioko Fenix haren babespean ez nuenez batere kezkarik gaizki hartua izateko, ugazaba ohiaren beldurra funsgabea izatea espero nuela esan nion, zeren eta jadanik hasia bainintzen adorea berpiztuta sentitzen, haren Presentzia Agurgarriaren eraginez.
‎Baina oso bihotz zabala izan beharra dago munduaren gainerakotik ia zeharo isolatua bizi den errege batekin; izan ere, beste nazio batzuetan nagusi diren era eta ohiturak ez baititu batere ezagutuko; eta ezjakintasun horrek aurreiritzi asko sortuko dizkio, baita nolabaiteko buru estutasuna ere, zeinetatik gu geu eta Europako herrialde zibilizatuak erabat libre baikaude. Eta benetan gogorra izango litzateke bertute eta bizioari buruz hain urrutiko Printze hark dituen ideiak gizateria osoaren eredutzat ezarriko balira.
‎Hurbiletik ikusi nuenean, oso latz eta malkartsua iruditu zitzaidan haien larruazala, eta kolore ezberdinetakoa, platerak bezain zabalak ziren orinekin han hemenka, eta listaria baino ile sendoagoekin haietatik zintzilika; besterik ez esatearren beraien gainerakoaz. Eta ni aurrean nengoen bitartean, ez zuten batere erreparorik izaten edandakoa husteko, ia bostehun litro inguru bai, hiru milaren bat hartzen zituen ontzi batera. Ohorezko dama haien arteko ederrenak, hamasei urteko neska jostalari atsegin batek, batzuetan zangalatraba ipintzen ninduen bere titiburuetako baten gainean, baita beste bihurrikeria asko egin ere, baina barkatuko dit irakurleak xehetasun gehiagorik ez ematea.
‎Nahasi samarra da auzi hau!... Bestetik, Asiako arma katu hauek sarritan huts egiten dute ondo koipeztuta ez badaude edo hatzaz behar bezain gogor sakatzen ez badituzu; egia esan, txerkesen fusilak ere ez ditut batere gogoko; ez dira egokiak guretzat: ipurtondo txikia dute, eta kontuz ibili ezean gardostuta uzten dizute sudurra...
‎Osetiarrak, ahalik eta arretarik handiena jarrita, bridatik oratuta zeraman erdiko zaldia, lehenago alboetako biak gurditik askatu baitzituen; gure errusiar axolagabeak, ordea, erlaitzetik jaisteko zirkinik ere ez zuen egin! Ohartarazi nionean besterik ez bazen ere nire maletaz ardura zitekeela, ez nuen-eta batere gogorik leize horretan behera haren bila jaisteko, honela erantzun zidan: «Lasai, jauna!
2013
‎–Eseri hadi, Martin. Erkiagak ez zuen batere urduri ematen, eta horrek Martinen jakin mina piztu zuen.
‎Laguntza eske etorri naiz eta badakizu zein gutxi gustatzen zaidan laguntza eskatzea, hori egia zen. Martinek ezagutzen zuen emakumeak ez zuen batere gustuko ezer eskatzea, eta aldarte txarrean hobe zen aurrean ez egotea.
‎Merkatarien mundu hartan, baina, beti izan zen horrela, eta zer ibili behar zuen mesfidantzari arnasa ematen ziotèn argudioak asmatzen, zer asmaturik ez zegoèn tokian?! Une hartan, hala ere, gauzak ez zituen batere garbi, eta honela ihardetsi zion:
‎zelan ibili zen neska gazte ilehori harekin zirrika, baita zelan amaitu zen guztia ere, bere semearen aurpegia aurrez aurre topatu zuenean, begiak zabal zabal. Gau hartan, baina, gauzak garbi behar zituen, horrelakoa izan baitzen hartu zuèn erabakia, di da; edo, aurkako indarren mende zegoen heinean, bere jarrera etikoa, alde batetik, eta bere sexu beharrak, bestetik, lagunak animatzeko obligazioaren itxurapean estaliak?, gauzak ez zituen batere garbi, harik eta, bere zalantzen haize zurrunbiloaren erdian, begiak itxi eta zurrunbiloaren begira jauzi egitea erabaki zuen arte: horrela jo zuen larrua gau hartan neska lirain batekin, txilioen eta sekulako hasperenen erdian, bizitzaren eta heriotzaren arteko lehia iduri.
‎Eskuizkribuak karteran sartu eta liburuak apaletan uzteko altxatu nintzenean bi morroiak ere altxatu eta atalburua zaintzen gelditu ziren. Egoera bakoitzean ihesbidea prest izatea da erakundeko militante baten eginbeharra, baina ez zen nire kasua, ez nuen batere garbi nola ihes egin nezakeen. Liburuzainak erabiltzen zuen eskailera ikusi nuen bazter batean eta, aretoa teilatupe batean zegoenez, sabaiko argizulotik alde egin nezakeela erabaki nuen.
‎–Ni ez nau batere harritu gertatu denak, arrapostu zuen Sir Williamek?, nire bizibideak parada eman baitit benetan handi direnen moldeak zertan diren ezagutzeko. Heziera onaren erakusgarriok ez dira bakanak Gortearen ingurumarian.
‎Bai, biharko ez zuen batere konpromisorik; eta gogotsu onartu zuen gonbidapena.
‎Merkatarien mundu hartan, baina, beti izan zen horrela, eta zer ibili behar zuen mesfidantzari arnasa ematen ziotèn argudioak asmatzen, zer asmaturik ez zegoèn tokian...! Une hartan, hala ere, gauzak ez zituen batere garbi, eta honela ihardetsi zion:
‎zelan ibili zen neska gazte ilehori harekin zirrika, baita zelan amaitu zen guztia ere, bere semearen aurpegia aurrez aurre topatu zuenean, begiak zabal zabal. Gau hartan, baina, gauzak garbi behar zituen, horrelakoa izan baitzen hartu zuèn erabakia, di da; edo, aurkako indarren mende zegoen heinean –bere jarrera etikoa, alde batetik, eta bere sexu beharrak, bestetik, lagunak animatzeko obligazioaren itxurapean estaliak–, gauzak ez zituen batere garbi, harik eta, bere zalantzen haize zurrunbiloaren erdian, begiak itxi eta zurrunbiloaren begira jauzi egitea erabaki zuen arte: horrela jo zuen larrua gau hartan neska lirain batekin, txilioen eta sekulako hasperenen erdian, bizitzaren eta heriotzaren arteko lehia iduri.
2014
‎–Ez, ez du batere graziarik. Baina argi iezadazu:
‎Ismaelek kaleraino heldu behar zuen, eta berak, ziegaraino. Gainera, betaurrekoak anaiari eman zizkionez, ez zuen batere ondo ikusten (bista handia galdua du, poliziak emandako pelotazo batengatik) eta 211 ziegaraino iritsi arte, oztopo ugariko bidea zuen oraindik.
‎Renanek inoiz ere ez baitu batere gogoko demokrazia? –la chimère démocratique du règne de la volonté populaire avec tous ses caprices? 903 Demokrazia egoismoaren, bekaizkeriaren, mediokritatearen erregimena da904 Irrazionalismoaren sistema, arrazoiaren eta zientziaren maitaleak inoiz maitatu duena905 Gerra are gutxiago maite du halere (zientziaren etsaia da!) eta gutxien gutxiena politika nahasten hasi diren jeneral errebantxista saltseroak, abenturero hutsak Renanen ustean, Frantzia gaixoa berriro gerran eta deskalabru berri batean zuzen zuzen amildu baino ez dutenak egingo.
‎Suitzan eta Belgikan (elkartasun) sentimendu nazionala sendoa da, elkartasun sentimenduaren kausa objektiboak kontsideratzen direnak ments diren arren; ez hizkuntzak, arrazak, historiak, etab., ezpada helburu edo nahi politikoak lotzen ditu1632 Sizilia eta Napoles, aldiz, elkartasun sentimendurako kausa objektiboak egon arren (hizkuntza, historia, etab.), ez dira nazio bat sentizen(, felt itself quite distinct in nationality?), nahierarik ez dago lotuko dituena. Alemanian elkartasun sentimendurako kausa objektiboak daude eta sentitu ere bai, alemanak berein Estatu alemanetan nazio bat sentitzen dira, baina nahirik ez dute batere gobernamendu bakarraren pean batzeko(, the feeling has never reached to making the separate States desire to get rid of their antonomy?). Italian kausa objektiboak elkartasunerako adina kontrariorako daude, baina sentimendu eta desira nazionala indartsua dago1633 Suitza edo Belgika bezalako kasuak gorabehera, Millek zaila ikusten du Estatu nazioanitz demokratikoa:
‎Renanenaz bezainbatean, oso zaila izango duzu aklaratzea. Plebiszituaren formula erakargarriak inor errazegi limurtu ez dezan, pentsalari hori elitista zela, ez demokrata, eta herri landugabearen nahiak eta bozketa herritarrak ez zituela batere laket jakinarazten zaigu72 Arazo publikoak, eta Alsazia Lorrenakoa halakoa da, ez dago herri inkultuaren eskuetan uzterik. –Kultura esentziaz aristokratikoa da, eta kultur baloreen hedapena, aukerako gutxiengoen zentzutasun hobea lantzera eramaten gaituen neurrian, arrisku demokratikoaren balazta bihurtzen da.
‎Baina badu interesen bat historiatik landa zein argudio errepikatzen diren berriro egiaztatzeak. Michielsentzat estrategiaren aldetik, Lorrena Frantziarentzat ezinbestekoa da1217; Alsazia, Alemaniak bere defentsarako ez du batere behar, Frantziaren erasorako bakarrik behar du1218 Arrazaren aldetik (alemanek nazio esaten dutena frantsesek arraza esaten dute, gehienek; eta beti ez da arazo terminologiko soila) Lorrena galiar garbia da1219, eta gaur egun, la Lorraine autrefois gaulois, est une province toute française? (batbatean hizkuntza aintzat hartzekoa da) 1220 Alsaziaz bezainbatean:
‎Pasioa eta heriotza. Pilatos erromatar natural bat zen, ez zuen interes apurrik juduen sesioetan, haien fanatismo erlijiosoa higuingarri egiten zitzaion185; bere kolkoan erdeinatu egiten zituen juduak186 Administratzaile ona, ez zuen batere gogorik Jesus kondenatzeko; Pilatosen emazteak, are, derrigor salbatu nahi omen zuen, ce beau jeune homme? 187 Baina, juduen gorrotoak? 188 beste irtenbiderik ez zien laga. –Ce ne furent donc ni Tibère ni Pilate qui condamnèrent Jésus.
‎Saltokien aurreko oihalak tolestu ziren; komedianteen antzeztokiak desagertu ziren puskaz puska; dantzak eta kantak gelditu; antzezpenak isildu; suak itzali; orekarien soka tenkatuak laxatu; ukuiluetatik gurdien endaitzetara itzuli ziren bizileku ibiltarietatik tiratzen zuten zaldi zahar hanka motelak. Poliziek eta soldaduek, zartailua edo makila eskuan, atzean gelditzen zirenak mugiarazten zituzten, eta ez zuten batere kezkarik dendak lurrera erortzen baziren, baita buhame koitaduak oraindik barnean bazeuden ere. Bistan zenez, neurri horien eraginpean, Nizhni Novgorodeko plaza zeharo hustuko zen ilundu baino lehen, eta basamortuaren isiltasunak beteko zuen merkatu handiaren iskanbilaren lekua.
‎Esan zituzten lehenengo hitzek ez zuten batere garrantzirik, harentzat behinik behin, baina balio izan zioten Nizhni Novgoroden entzunak zituen bi ahotsak ezagutzeko. Ustekabean aditu zien gizon eta emakume haiei elkarrizketa puska bat bezpera gauean, eta orain aukera zeukan berriz ere zertaz ari ziren jakiteko.
‎Arratseko bederatzietan Ikulskoera iritsi eta gaua egin zuen bertan. Barabako herri galdu hartan ez zuten batere berririk gerrari buruz. Bere izaeragatik beragatik, probintziaren atal hura, tatariar armadaren bi zutabeek eratzen zuten sardearen erdian kokaturik, inbasioaren lazgarrikerietatik urruti egon zen ordu arte.
‎Tatariarrak telegrafo bulegoa inbaditzen ari zirelakoan, leihotik kanpora jauzi egiteko prestatu zen Mikel Strogoff, baina aretoan bi lagun baino sartu ez zirela ohartu zen, eta haiek ez zuten batere antzik soldadu tatariarrekin.
2015
‎omen zen hirurogeiko hamarkadako pop musikan espezializatutako programa batean. Bihotz bakartientzako eta logabean torturatutakoentzako programa horietan ohikoak izaten diren ahots lasaigarriek eta adore emaileek ez bezala, esatari horrek ez zuen batere ahaleginik egiten bere aldartearen gorabeherak disimulatzeko, eta bere barneko asaldurak estaltzeko inolako asmorik gabe aldatzen zen gau euforikoetako umore jostaritik abaildura gauetako ahots nekatu eta dardaratira. Bera zen, barneko ekaitz haiek baretzeko, gaueko entzuleen premian zegoena; bera, barneko zama astuna arintzeko, gauero irratiko estudioetara jotzen zuena.
‎Lanez lepo zegoela esaten zigun amak, horregatik ezin zuela gurekin nahi adina denbora eman, baina gure etorkizunaren alde ari zela lanean, eta eskertuko geniola inoiz. Aurpegiera apur bat itzali egiten zitzaion, eta horrek ez zuen batere laguntzen guk hitz haiek sinetsi genitzan. Amama zaharra ere gurekin bizi zen etxean, erdi itsu eta gor, zurbil eta akituta, ohetik agontzeko indarrik ere ez zuela, inondik ere, amak ahoan zerabilen etorkizunaren metafora perfektua osatzen.
‎Lanean oso profesionala zen Saioa, eta ez zuen batere hiztuna ematen, baina gauzak erabat aldatzen ziren tabernan txupito batzuen aurrean.
‎Forfi a amaren etxe aurrean aparkatu eta leihoetara begiratu zuen Nagorek. Ez zen beldur, baina ez zuen batere argi zer nolako rola jokatzen zuen orain familia barruan. Ordura arte beti izan zen ardi beltza.
‎Asuni deitzea bururatu zitzaion lehenbizi, baina ez zuen batere argi nola hartuko zuen bere neurririk gabeko poza. Gauza itsusiak ikustea tokatu zitzaion azken urteetan, eta ez zen garai bateko emazte otzana.
‎Ez zen argibideak emateko gorputzaldian sentitzen. Batez ere, gertatu zena ez zuelako batere argi.
‎Disimuluz begiratu zion Errek. Deskafeinatu hark ez zuen batere kafeinarik, vodka soila zen, kafe kikaran aterea, eta kamioilariak ere, nahiz eta Ferrek Boris esaten zion, errusiar guztiak berdin deitzen dira, ezta??, ez zuen izen hori izango seguruena.
‎Japoniako konposizio poetiko tradizionala; laburra eta sintetikoa, hiru lerroz osatua, 5, 7, 5 silabakoak. Euskal literaturan jarraitzaile ugari eta finak dauzka, segur aski haien kosmogoniak eta gureak ez duelako batere antzik. Guk, hemen, elurrari eskainitako sail ttipi bat idatzi dugu, zertaz ari garen nozio xume bat izan dezazun.
‎Alegia, gai nauzu maila horretaraino, hortik aurrera ez naiz gai, edo ez naiz gai sentitzen. Nolanahi ere den, ez nuke batere arazorik zuri besarkada estu bat emateko, besarkada anaikor bat. Gehiago esango dizut:
‎Eta ez du inporta zenbat aldiz birkokatu dudan nire postura (flautako irakasleak jotzen hasi orduko agintzen zidan moduan; esku batekin nire sabelean bortizki bultza eginez, bestearekin nire bizkarra zentimetro batzuk gehiago luzatu nahian), ez du inporta zenbat ke irentsi duen nire burmuinak, ez du inporta zenbat musika entzunez horditu naizen, ez du batere inporta bigarren aldiz egin baldin badut oka hitzak atera ezinik gorputzari sartutako ardoagatik; ezin baitut idatzi, ezin kontatu nola gertatu den gertatu den gertakizun hau, zein hitz erabili X jada hemen ez dagoela esateko, haren absentziaren zioak erreal bihurtzeko; ezin baitut idatzi, ezin kontatu nola gertatu den gertatu den gertakizun hau, zein hitz erabili X hil egin dela esatek...
‎Aljerreko boteretsuen etxeetan bukatuko dute, eta neskame lanaz gain, sexu zerbitzari ere izango dira. Behin salduta, berdin dio zer bide egiten duten, baina ez du batere gustuko haurren tratu txarrak haren begien aurrean jasatea. Txikitan hari ere tratu txarrak eman zizkion bere aitaordeak, eta ordutik pilatutako gorroto guztia irteten zaio halakoetan.
‎Narras samarra iruditu zaio gizona gobernadoreari, Danimarkatik heltzen diren gehienak lez. Egiaz, erregearen zerbitzari leiala bada ere, ez ditu batere gustuko danimarkarrak, islandiar gehienen antzera. Gogaikarri zaizkio haien nagusitasun ustea eta harrokeria.
‎Liburuaren eragina ez zen halabeharrezkoa izan ordea. Urte asko iragan dira geroztik, han zioena erabat ahaztua dut, neure buruaren definizio ideologikoa hainbat aldiz aldatu dut tarte horretan, liberalismotik marxismo leninismora sozial-demokrazian barrena, gauzak ez baititut batere garbi ikusten, zalantzan bainago beti, baina zalantza guztien gainetik eta definizio guztien azpitik, konturatzen naiz jarrera batzuek bere hartan segitzen dutela beti, jarrera anarkoideak alegia, neure burua akratatzat jo nuen garaikoak: autoritarismo eta nagusikeria guztien erro errotiko arbuioa, indibidualismo ezin garaituzko bat, formalismoen eta zurrunkerien gaitzespen sakona, epelak eta txepelak ezin jasan ia fisiologiko bat...
‎XIX. mendeko foiletoi sozialista bat egiten ari naizela ematen du eta ez nuke nahi; konstatazio hutsa da eta ez zen ezer apartekoa: langile semeak ziren nire lagun eta ikaskide gehienak ere, ingurune industrial batean bizi ginen eta ez genuen batere lotsarik ez penarik, horixe baitzen guretzat normalena; gogoan dut, noizbait eskola libururen batean edo klase sozialen gaia atera eta dexenteko eztabaida sortu zela gure artean: gizarte mailen deskribapenari begiratuta, gu beheko klasekoak ginela uste zuten batzuek, eta beste batzuek, haserre gainera, ezetz eta ezetz; beheko izate horrek zekarren lotsaz gain, bazen beste datu bat ere:
‎Handik aurrera hartu beharreko jarrera zehazteko garaia heldu zenean. Inork ez zuen batere garbi ikusten egin beharrekoa eta, ondorioz, guztiok hitz egin zuten, nork baino nork serioago eta solemneago. Bakoitzak etorkizunerako bide ezberdin bat proposatzen zuen.
‎Jakina, egin du Xk bere artean, paysan hau ez duk batere tontoa. Berak itxi dik atea giltzarrapoaz.
‎Joan zen tipoa, pasatu zen denbora bat, pasatu zen denbora asko... Azkenean Chris arduratzen hasi zen ezta, eta orduan erabaki zuen ba jaira joatea Helenek eta Jeanettek giltza bat utzi ziezaioten, ze noski, Chrisek bere mutilari eman zion berea, eta orain ez zuen batere. Joan zen, eman zioten giltza, eta neska pisura abiatu zen.
‎Zain egoten dituk ni kalera noiz joango barre puxka bat egiteko. Kaletarrei ziria sartzea ez duk batere zaila izaten; beren kale euskara mozolo horrekin erdiak ez ditiztek ulertzen, baina badaezpada ere, barre egiten ditek jijiji eta jajaja, inuzenteen moduan, telebistako amerikanada, edo marikonada, horietan bezala.
‎Modu horretan errezatzen ikusi nuen azken aldia ospitalera ekarri bezperan izan zen. Sendagilea etxera etorri zitzaigunean, ez zuen batere argi ospitalera bidaltzea soluziorik onena ote zen. Etxekook ere ez.
‎–Izan ere, bizitzak El Salvadorren ez du batere balio. Oso gogorra egiten zait hau esatea, baina El Salvadorren heriotzak leku handiagoa du bizitzak baino.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia