Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 67

2000
‎Eta, arestian aipatu dizudan goiz hartan bortzak ere gogoan nituela, oharkabean, pintore greko hartaz oroitu nintzen, zeinari Zeuxis baitzeritzan, eta zeinak pintatu nahi izan baitzuen, Junoren izenean Crotonan eraikia zegoen tenpluan, Troiako Helenaren erretratua, erabili zituelarik, hartarakotz, hiriko bortz neskatilarik ederrenak, bakoitza bere edertasun partikularrarekin, zeren ez baitzuen bakar batean berak amesten zuen perfetasuna ediren.
‎—Ez uste, behin edo behin atera behar izan diat ikuztegian. Munduan ez gaituk bakarrik ostiak hartzeko, noizbait emateko ere bai!
‎Hori baizik ez? Baliteke arrazoi gehiago izatea, baina hori da ergel hutsa sentiarazten ez nauen bakarra.
‎Rosario. Dirudienez, ni nintzen inguru hauetan ezagutzen ez zuen bakarra. Aparkalekua egin berritan agertu zen, duela pare bat urte.
2004
‎Hasier Etxeberriak era honetara adierazi zion bere lagun Patriri behin batean Frantziaren hizkuntza eredua: . Munduari Demokrazia zer den irakatsi dion hau da, Patri, Europako Hizkuntzen Gutuna sinatu ez duen bakarra. Guztia, noski, Errepublika Santuaren izenean, horixe bakarrik behar bailuke Errepublikak, baten bat nabaritzen hastea.
2005
‎Zelan bidali zuten bera lagun horren bila? Hiria eta hizkuntza ezagutzen ez dituen bakarra, hain zuzen ere. Tokio moderno horretan ez dituzte sakelako ñimiño horiek holakoetarako erabiltzen ala?
‎Etxearen, nire etxearen, kanpo aldetik deitzen ari nintzen, haririk gabeko telefonoa eskuetan. Banekien arrebak umeak ohera bidali eta gero ez zuela bakarrik luzaro egon nahi, horregatik Ander hil zenetik goiz oheratzen zen.
2006
‎Tamalez, euskaldunak eta andaluzak ez dira indoeuroparren dohain altuak ez dituzten bakarrak. Ikusi dugu Espainian kualitate horiek, artean, zientzian, politikan, edonon falta direla.
‎gainditu edo ez –baina hobe gaindituz gero–Europan barrena ibiliko ginela bi edo hiru astez, gutako baten nebak utzitako furgonetan, oheak ere bertan baitzeuzkan prestatuak. Azkenean, furgonetaren arduraduna bera izan zen dena gainditu ez zuen bakarra baina, gure poza ez zapuztearren, eutsi egin zion hasierako asmoari, nahiz eta barrutik, seguru asko, festarako gogo handirik izan ez. Ez behintzat beste hirurek geneukana bezalakorik.
‎Burua apaldu ez zuten bakarrenetarik izan zen.
2010
‎Orain lurrean bertan daude hildako guztiak baina oroigarri ezberdinetan eta historia bertzelakoetan, jainkoen isilpean eta bizidunen mututasunean. Haien arteko bereizketarik egin ez zuten bakarrak har, zizare eta bareak izan ziren, antropologiarako zoologiaren ikasbide soila gerratean. Estatu totalitarioen genoziden gogoz bertzera, gizakiak lur gainean borrokatzen dira eta lur azpian anaitzen dira elkarrekin, hauts bilakaturik, benetako aberria ez baita Estatua, baizik eta ama lurra eta aita hautsa.
2011
‎–Kuneterokumeak ez dituk bakarrak, zoritxarrez. Justinok?. Urralburukumeak ere berdintsu zebiltzak?
‎Hauxe da eleberrietako etakideen amets guztien artean heriotzarekin harreman garbirik ez duen bakarra.
2012
‎Tabernako barraren bi aldeetara begiratu zuen. Beste behin, kafea hartzen ez zuen bakarra zen. Bazkaldu ostean kafea hartzea derrigorrezkoa zaienak zituen inguruan.
‎Futbolari gorroto itzela zeniolako aukeratu zenuen Martin. Ez zen lagun taldeko mutilik lerden eta jatorrena, baina bai futbola atsegin ez zuen bakarra. Argi zenuen ez zinela zure aita bezalako hooligan batekin ezkonduko; zure ametsetako bizitzan ez zen lekurik baloiarentzat, alabaren zaletasun itsuak esnatu zintuen arte.
‎Mixinoak ez du bakar bat besterik, eta begiak errudimentarioak dira oso, garatu gabekoak, ez baitu ez sudur ez begirik erabili beharrik harrapakinaren barruan ari denean. Zentzuak, gainera, dastamena, batik bat, azalean ditu, larruazalean.
‎–Eta oraindik musurik eman ez duen bakarra denetik?
2013
‎–eta, hatz erakuslea kementsu goititu eta barrutik hats hartzen zuela, jarraitu zuen?: Eta, hala ere, errua ez duk bakarrik haiena, gurea ere baduk: zenbat gorroto eta ezinikusi gure artean, Mendebaldeak anitzetan hauspotuak?!
‎–Erromako Eliza Amaren baitan bizi eta hil nahi dugu Zolinako, Xabierko eta Garroko etxeetakoek. Eta, agaramontarren burua naizen aldetik, segurantzaz erraten ahal dizut nire alderdiko jaunen artean ez dudala bakar bat ere ezagutzen buruan bertzerik duenik.
‎Águilak, gogaiturik bezala, keinu egin zion salan zegoen bertze gizon bati. Nitaz aparte, armagizon itxura ez zuen bakarra zen hura. Eskribau edo notario bat, noski.
‎Supazterraren inguruan eztulka eta intzirika, eskuak eta muturra berotzen ari ziren dozena erdi emakume, nor bere aldian. Txanda gordetzen ez zuten bakarrak bakoitza aulkito batean zeuden jarriak, suaren parean. Horrexegatik baizik ez bada ere ezagutuko nituen, leku hits hartan, Margarita eta Durasko andrea.
‎Kanta bat edo biren ostean, eta berriz abesteko batzuek egin zizkioten erreguei erantzuteko denbora eduki baino lehenago, bere ahizpa Maryk hartu zuen gogotsu Elizabethen lekua pianoan. Begien mesederako dohainik ez zuen bakarra izanik familian, Bennet gazteak lan gogorra zeukan egina bere burua jakituriaz eta trebeziez janzteko, eta beti egoten zen ikasitako guztiak erakusteko prest.
‎–eta, hatz erakuslea kementsu goititu eta barrutik hats hartzen zuela, jarraitu zuen–: Eta, hala ere, errua ez duk bakarrik haiena, gurea ere baduk: zenbat gorroto eta ezinikusi gure artean, Mendebaldeak anitzetan hauspotuak...!
2014
‎Eskutitzek eta postalek munduko bazter guztietako zigiluak zeramatzaten. Anderrek ez zuen bakar bat ere irakurri, baina, atariko oroigarriekin ez bezala, gaizki sentiarazten zuen zakarrontzira botatzeak. Adin eta jatorri desberdineko jende haiek irudikatzen zituen, ezagutzen ez zuten gizon baten sufrimendua arintzen saiatuz.
2015
‎Sator aldrebes horren atzetik joateko ordua da? Pentsalekutik honainoko bidean hamar zulo kontatu ditut gutxienez eta ez dut bakar bat gehiago estaltzeko gogorik gaurkoz?
‎Hasieran bakoitza bere gurasoekin moldatzen ginen, baina ez zen beti erraza: Aioraren amak taberna batean egiten zuen lana; nire amari, berriz, ez zaio gidatzea gustatzen, batez ere gauez eta euripean; taxi bat hartzeko esaten zidan, baina niri lotsa ematen zidan taxia hartzeak, banekielako ez Aishak ez Aiorak ez zutela taxirako dirurik, eta etortzeko bila eskatzen nion mesedez amari; Aisharen aita zen alabaren bila etortzeko arazorik izaten ez zuen bakarra; bere igeltsero furgoneta zaharrean azaldu, eta hortz ilara zuri zuria erakutsiz esango zigun:
‎Harengandik ez oso urruti Telmo, eskuak poltsikoetan sartuta eta, begiak gobernatzeko gai denean, zuri begira. Haiek dira artega ematen ez duten bakarrak. Eta jangelako atearen atalasean zure ondoan zutik dagoen Karim.
‎Izerditan ditu beso eta hankak. Azala da gezurrik esaten ez duen bakarra.
‎–Benjy, ez duk bakarrik konpainiagatik, nahiz eta nekez topatuko duan horrelako konpainiarik munduko beste ezein etxetan. Lanagatik ere baduk.
‎Ez dakit zergatik geratu zaidan mutil hura buruan, edo beharbada bai: bera izan zen, gogoratzen ditudanetan, azterketa hura gainditu ez zuen bakarra. Gaizki esan dut:
‎Urteetan galdetu diot neure buruari nola egin ote zuen Egileor delako hark azterketa, bera izateko gainditu ez zuen bakarra. Ideia txepelak ere izan nituen:
‎Bat batean atera zaizkizun izenak baizik ez dituzu aipatu, eta egia esateko, ez da zelula gorrietan dabilen jendea. Juan Jose Goitiak, esate baterako, ez zuen bileretan sekula parte hartu, eta VI. Biltzarrean erakundea utzi ez zuen bakarra, berriz, Jesus Maria Larena. Israel, izan zen.
2016
‎Muxu hark uxatu zituen saguzarra, ene mozkor puntua, eta une hartan senti nitzakeen konplexu oro. Uxatu ez zuen bakarra afariko neska ezagutzeko gogoa izan zen. Ordainetan trago batera gomitatzea baino ez nuela erran nion, eta hala egin nuen.
‎Nolanahi ere, haren ausentziek ez zuten bi egun baino gehiago irauten. Gainera, nitaz aparte, tenisean jokatzeko irrika handirik azaltzen ez zuen bakarra zen (nahiko gaizki jokatzen zuen, egia esateko), eta batzuetan, bostak aldera bizikletan azaltzen zenean laboratorioko lanaren ondoren, partidaren batean epaile izan edo bazter batean Albertorekin eseri, pipa erre eta hizketan jartzearekin konformatzen zen.
‎Erregina bat zirudien egiatan. Langelako gauza ugarien artetik, amaren erretratua izan zen Ermanno irakasle jaunaren irribarrea eragin ez zuen bakarra, ez goiz hartan, ezta beste inoiz ere.
‎Erraza: bere aberriko edo hizkuntzako beste idazleez hitz egiten ez duen bakarra izango da?.
2017
‎Orduan, baina, ez zen lurrikararik izan, tropa militar batzuk izan ziren sarraski hura egin zutenak. Abuztuaren 31an izan omen zen, hala esan zion Inaxik, eta horregatik, Alde Zaharrean izen bera zuen kale bat zegoen, orduan suntsitu ez zuten bakarra izan zelako. Inaxirekin handik paseatzera joatea erabaki zuen, Claudia eta Daniela Bulebarreko jarleku batean utzita.
‎Honela deskribatu zuen Nicholas Fontainek animalien automatismoan sinesteak Port Royalen eragindako giroa: . Nekez aurki zitekeen automataz hitz egiten ez zuen bakar bat ere[?] Erabat axolagabe jotzen zituzten txakurrak, eta barre egiten zieten piztiak min hartuko balute bezala erruki zituztenei. Animalia haiek erlojuak zirela esaten zuten; egiten zituzten uluak ukitutako malguki txiki baten zarata soilik zirela, baina gorputz osoak ez zuela ezer sentitzen.
‎Ez batak ez besteak txintik ere ez zuten atera eztabaida bitartean. Egoera bitxia zen, aita mintzo baitzen, bera izanik ipurdi azpian mando baten bizkar idorra ez zuen bakarra.
‎Eduki aldetik Romulo eta Remoren tratamendu berria, formalki berriro figuratibismora jotzea zen. Hasierako obretatik saldu nahi izan ez zuen bakarra. Artista sexuz hil ondoren, Londresen bururik gabe bi milioi eta erdi libratan saldu zenean sortu zituen gatazka historiografikorik iskanbilatsuenak, burua moztu izanaren zergatiaz.
‎Nolabaiteko sentipen bat zegoen, nik uste, emakume guztiek ez zituztela berdin sufrituko Trump presidente izatearen ondorioak. Ikasleetako batek esan zuen bezala, beren hautagaiak irabazi ez zuelako bakarrik ote zeuden haserre emakume zuriak?
‎Horrek ez du esan nahi politika desagertu denik, edota ordezkaritza politikorik ez dagoenik, baizik eta giza jardun politikoa eta ordezkaritza postdemokratiko edo postpolitikoak direla. Postpolitikak polarizazio hazkor batean hartzen du oinarri, eta, hala, ez du bakarrik, adierazten ordezkatzen, polarizazio hori, baizik eta egituratu, muntatu eta indartu ere egiten du, eliteen faboretan.
‎Are, Ipar Amerikako eremu politikoa eta berau sostengatzen duen botere fantasia ondoen ordezkatzen duen adierazle nagusi bihurtu da. Trumpek ez du bakarrik eremua egituratu, baizik eta eremua eraldatu egin du, bera bihurtuz eremu berriaren eredu eta salbuespen. Era motzenean esanda, Trumpek lortu du amerikar gehiengoak bere ikuspegitik politika ikustatzea eta ulertzea, nahi ez badute ere.
2018
‎Nire helburua ez da erakustea kultura batzuetan intzestuaren tabua ez dela aplikatzen, baizik eta azpimarratzea tabua (aplikatzen den kasuetan) izatez sortzailea ere badela, eta ez bakarrik juridikoa. Bestela esanda, tabuak ez ditu bakarrik sexualitatearen forma batzuk debekatzen eta beste batzuk agintzen; gainera, ordezko desira eta identitateak sortzen ditu gura barik, aldez aurretik inolaz ere mugaturik ez daudenak, nolabait ere «ordezkoak» diren neurrian ez bada. Foucaulten kritika aplikatzen badiogu intzestuaren tabuari, bai tabua eta bai ama/ aitarenganako jatorrizko desiren interpretazio historikoa egin dezakegu, Lacanen unibertsaltasun estereotipatuan jausi barik.
‎«Alderantzikatuak» dira, hau da, Freudek, «homosexualentzat» darabilen kategoria medikoan kokatzen direnak? arau genitala betetzea «lortzen» ez duten bakarrak. Genitalitatearen kritika politikoa egitean, badirudi Wittigek «alderantzikatzea» baliatzen duela Freudek sexualitate azpigaratuaren ezaugarritzat jotzen dituen horiexek balioetsiz, eta hasiera emanez horrela «politika postgenitalari».
‎Wittigentzat heterosexualitate normatiboari kontra egiteko erresistentzia politikorako estrategiak nahiko zuzenak dira. Sexu kategoriak zinez eta modu aktiboan auzitan jartzen dituzten bakarrak dira ugaltzea sexualitatearen telos edo xedetzat duen familiaren markoaren barruko harreman heterosexual batean ez dauden pertsona gorpuzdunak, edo, gutxienez, eurak dira kategoria horien aurresuposizio eta helburu normatiboak betetzen ez dituzten bakarrak. Wittigentzat lesbiana edo gaya izatea da norberaren sexua zein den gehiago ez jakitea, da kategorien nahaste eta ugaritze batean sartuta egotea, non sexua identitate kategoria ezinezko bat den.
‎Aiora izan zen gai horretan sartu nahi izan ez zuen bakarra. Ageri zuen ez zuela lotsatuta agertu nahi, eta izkin egiteko arrazoi praktikoak eman zituen:
‎Ika mika hartan parte hartu ez zuten bakarrak Sua eta Eskularru beltzak taldeko kideak izan ziren. Haiek guztiak emozioak jota zeuden, urduri, lagunak ikusteko irrikaz, zer esango zieten pentsatzen, berriz ikusteaz eta elkarrekin egoteaz zenbat pozten ziren azaltzeko prest.
2019
‎Pasibotasun huts gisa irudikatzen dute askotan emakumea: . Marie, etzan hemen; autobusa da gainean izan ez duen bakarra?; eskuragarri eta zabalik egonik, tresna bat da; emakumeak amore ematen dio, leun leun, durduzaren xarmari, eta liluraturik dago fruitu bati bezala heltzen dion gizasemearekin. Jarduera alienatu bati bezala begiratzen zaio askotan emakumeari:
‎Ikusi duk nolako oilaskoak, eperrak, ahateak eta antzarak zerbitzatu dituzten gaur? Gu izan gaituk jan ez ditugun bakarrak, jaki satsuak baitira horiek guretzat. Bihar bertan joango gaituk hi eta biok azokara, eta kapoi bat edo antzara bat erosiko diagu larunbaterako; hala jakingo diagu behingoz zer den mokadu goxo bat.
‎Lan nekaezinean ikusten dituzte, urrundik beti, baratze eta galsoroetan, behiak eta ardiak zaintzen, aitzurrean, segan, belar metak gurdietan kargatzen, euren izerdiz lurra ureztatzen? Hori da, ordea, gazteenak egiten duen lan bakarra, mesfidantzarik sortuko ez duen bakarra delakoan. Gainerakoan, haren apeta eta aginduetara, haren neke eta kexuetara ohitu dira Aize eta Hodei.
‎Boliviako kasuan ere, nahiz eta 37 hizkuntza ofizial izan, multzo honetan ez genuke bakar bat ere sartuko, ofizialtasun hori ez delako eraginkorra estatu osoan. Indiaren kasuan, beren herrialdeetan ofizialak diren hizkuntzen egoera modu xeheagoan aztertu genuke, irakurritakoaren arabera, adibidez, askoren ezagutza maila eta erabilera soziala hobeak direlako Boliviako hizkuntza indigena gehienena baino.
‎Pena ematen zion aitortzeak, baina Pasaian faltan bota ez zuen bakarra ama izan zen, Irene Gabilondo. Harekin bizitzea infernu hutsa zen.
‎Oraindik eguna zen arren, argitasuna apaltzen ari zen gauaren hurbiltasunaren aurrean, eta, horregatik ziurrenik, Marcial Besaidek piztua zuen bere gelako lanpara. Errepidearen alboko zuhaixken atzean gordeta, Leirek anaia nagusiaren soslaia ikusi zuen haren leiho gogokoenaren atzean; huraxe zen goiko solairuan kontraleihoak iltzez eta giltzez itxita eduki ohi ez zituen bakarra. Haren bisaia, kolore horixkako errezel saretu batzuen atzean, nekez antzeman zitekeen, baina ez zegoen zalantzarik norbait zegoela han.
2020
‎Zaintzaileek langileen estatutuan dagoen beste edozein langilek dauzkan eskubide berberak baitauzkate. Eskubide horiek ez dituen bakarra etxeko zerbitzaria da. [...] Etxeko lanak kualifikazio profesional bat eta akreditazio bat dauka.
2021
‎144 Bere historia da ezagutzen ez dugun bakarra!
‎Eskuak loturik izango lituzke Suediatik. Eta alaba bat lotu daitekeen modu posible guztietatik, hori da ama batek nahiko ez lukeen bakarrenetako bat. Atzerrian egiten diren lagun bitxiekin egongo da Enara, taberna edo etxe bateko beroan, mahuka motzean eta barrez.
‎Zentzu horretan iruditzen zaigu Mamu Izateko Moduak nobelak errelatoaren zoru amankomuna deitu dugun horri heltzen diola, ederki heldu ere. Izan ere, Sara Carcamoren proiektuak ez du bakarrik terrorista biktimaren arteko harremana azaltzen eta aztertzen, biolentziak gizartean sorturiko despertsonalizazio –mamutze– prozesua ere islatu nahi du, horretarako fantasmen istorio bat kontatuz. Sara Carcamoren metafora erabiliz, biolentziaren haragi urratuek gizartea airezko nola bihurtu duten erakutsi nahi zaigu proiektu honen bidez.
2022
‎zinemako itzalaldia, jendearen ihes kaotikoa, aretoan aurkitu genuen objektu mordoa... Aipatu ez nuen bakarra maskuriarekin izandako istripua izan zen: zaldun batek ez du zertan haizatu bere sekretuak.
‎–Gustuko ez dudan bakarra nire komisariako makinakoa da –lasaitu du Cesterok edalontzia ezpainetaratuz. Urdaibain dabilkio gogoa.
‎Eel gutxienez behin egon da giltzapean, eta poliziak ohiko bisitari izan ditu bere mozkor festetan. Langabeei dagokienez, Alan Rubin izan da atxiloketarik aipatu ez duen bakarra; bestalde, baina, berak dirudi taldeko estrategarik onena. Lana dutenen artean, Jack Harleyren antzeko ibilbidea izan zuen Paul Grayk, bera ere pasa baitzen gazteentzako instituziotik kartzelara, droga kontuei zegozkien karguak tarteko.
‎Onartu behar duzu gaur den egunean harremanak bertze kode batzuetan eraikitzen direla. Iritsi zen mugikorra ez zuen bakarra izatera. Horrelakoetan ezinbertzekoak dira erabaki kolektiboak, gurasoen artean eztabaidatzea noiz eman mugikorra, zein mugikor mota eman...
‎Esan dizut lehen ere, nire emazteari esatea aski nuen eta berehala idatziko zizkidan dozena erdi bat orrialde hautagai bakoitzaren puntu erakargarrienak zerrendatuz. Nigan ez du bakar bat ere aurkitzen, baina seguru nago zuei begira jarri eta aurkituko zituela. Uste dut Madrilgo enpresa honek adarra jo digula –errepikatu zuen berriro.
‎Hobeto pentsatuta, horrelako zerbait sinesgarriagoa zaio. Eta, egia esanda, Max Doxen lanak irakurriz ez zituen bakarrik ideia sendo eta kitzikagarriak antzematen Paulak, ahots bat entzutera ere iristen zen, besteen gainetik altxatzen zen buru argiarena: ez koru baten harmonia, solistaren birtuosismoa baizik, behar bezala dirdira egiteko ego apur baten hauspoa eskatzen duena nahitaez.
‎Hassanen seme Dalil begiztatu du bigarren lerroan. Ahoa irekitzen ez duten bakarrenetakoa da, baina aurpegian irakurtzen zaio bere ezpainek ahoskatzen ez dutena. Kazetaria mikroa defendatu beharrean dago, kentzera saiatzen ari baitira.
2023
‎Eztabaida luzea izan dute. Jacqueline da ahorik ireki ez duen bakarra. Xalbati errana zion, bezperan, ez zegoela ados Battitt zerrendara gonbidatzearekin.
‎Halaber, guztiz eroriak zirenetako hondakinetan ibili zen. Bere begiz ikusi eta zangoekin zapaldu ez zuen bakarra zen Altzugaraia. Uste zuen eroria zela, ahantzia...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia