Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 131

2000
‎Idazkera jantzi eta zail samar hori bat dator egilearen estiloarekin ere: oso gutxi dira nobelako gertakariak, batere ez elkarrizketak, barne gogoeta eta analisi xehe, zehatz ia obsesibo bat da testua, irakurleak lehenengo orrietan aspertuta alde batera uzten ez badu azkenerako ahalmen hipnotiko bat ere izan dezakeena. (Jakin 113)
‎Kokapen geografikoagatik, Karrantzako harana Bizkaiko gainerako herrietatik isolatuta egon da. Honen ondorioz, Karrantzak ez ditu azken urteotan Bizkaiak jasandako aldaketa sozioekonomiko sakonak jasan, eta baserrialdeko giroa mantendu du.
‎Eta hutsik egin gabe joan zela esan dugu, eta bere lana txukun bete zuela ere bai, azken baieztatze hau guztiz egia ez den arren. Eta ez da guztiz egia ezta guztiz gezurra ere, Brown jaunak, nozitu zituen barne aldaketen ondorioz, batik bat, ez baitzuen azkenerako gauza bat ondo egiten, ez baitzekien nola erabiltzen zen ordenagailua, zer zen marrazki bat, zertarako balio zuen arkatz batek. Inor ez zen, ordea, azken aste hartako deskalabroez ohartu, neurri handi batean Brown jaunak aurrez eginda zeuzkan lanak mahairatu zituelako, artelan benetan dotoreak, eta haien aurrean makurtu eta plantak egiten jardun zuelako, eta estrategia hari esker libratu zen azalpen zailak eta mingarriak eman behar izatetik.
‎– Nik ez dut Azken fusila irakurri –aitortu behar izan nuen nik–, baina Jokin Muñozen aurreneko liburua bai, Hausturak. Gustatu zitzaidan.
2001
‎Gailurra, biribil samarra, ez dugu azken unerarte ikusiko, baina bertaraino iristean bi ordu eta erdiko esfortzua merezi izan duela pentsatuko duzue. Azkenik, tontor zabalari bira ematea gomendatzen dizuegu, alde guztietatik bista zoragarria baita.
‎1 Esperientziaren barne ez dago absoluturik, ez dago hasiera absoluturik edo muga absoluturik espazioan. Esperientzien kateak ez du azken esperientzia batean mugarik topatzen, zeren hor ezereza edo hutsunea topatu baikenuke. Hemen ‘regressus in indefmitum’ dugu, amaigaberanzko atzerabidea, munduaren osotasuna ez baitzaigu aurretik ematen.
2002
‎Egon nahi genuenak egon ginen Lizarra Garazin eta gaur egun ere baliagarria den proposamen bat egin genuen, zilegitasun osoz. Baina agian interes ezberdinak genituen, ez genituen azken helburuak finkatu eta ez zen lan zehatzik egin. Agian, batzuek egonkortasun instituzionala bermatu nahi zuten, beste batzuek Udalbiltza eta antzeko prozesuak indartu nahi zituzten...
‎Santiagok ezeztatu egin du, Sarekin SL enpresa Sarobe zentroa kudeatzen duen Sarekin CB enpresa kontratatzeko sortu zuela esanez. Eta dioenez, ez du azken horretan partaidetzarik.
‎Argizariaren egunaken eta Otto Petteren artean zenbait paralelismo nahiko nabarmenak izan arren, adibidez, hasieran aipatzen den dantza makabroa, duda izpirik ez dugu azken eleberri hau autoreak Carlarekin hasi zuen ibilbide literarioaren ondorioa dela. Topaketa kezkagarri baten inguruan egituratutako barne bidaia (Otto Pette) edo izaki hilezkor batzuen inguruan fantasia, ametsa eta errealitatea konbinatzen dituen bidaia literarioaren narrazioa (Azkenaz beste) eskaini ondoren, literatura da, berriro ere, Argizaria egunak honetan Lertxundiren sormenezko unibertsoari eusten dion erreferente bakarra.
‎% 25eko erregela Bestalde, arauak proposatzen du «% 25eko erregela» izenekoa kentzea. Horren arabera, produktu baten osagai batek ez badu azken produktuaren% 25 gainditzen, etiketan ez dira zehaztu behar osagaiak. Europako Erkidegoko exekutiboak uste du beharrezkoa dela arau hori kentzea; izan ere, orain dela 20 urtekoa baino askoz ere konplexuagoa da, eta, gaur egungo ekoizpena lehenago baino konplexuagoa denez, elikagai prestatuen kontsumoa handitu egin da, eta, gainera, elikadura krisiekin lotutako azkenaldiko beldurrek indartu egin dute informazio beharra.
2003
‎Elkarri eskua hartu, begietara irribarre erdi ezti erdi goibelaz begiratu, eta Unaxek itaundu dio, ea ez zukeen azken gau hau, agian itzuliko ez zen beste gazteren batekin igaro nahiago izango, bere gogoeten hariari jarraikiz. Eta, neba galtzeko zoria ez al da askoz ere latzagoa?
‎Aurretik ere handiak egin izan dituzte Nafarroako agintariek, baina parekorik ez du azken hiru urte hauetan euskararen aurka darabilten oldar gupidagabeak. Lehenagotik prestatzen, ernaltzen eta mamitzen hasiak ziren, baina 2000 urtean sartu ginenetik hona ezagutzen ari gara Hizkuntza Politikaren degradazio prozesu azkar eta zakarra.
2004
‎Denda batera sartu naiz auto ta guzti. Hango kristal hotsak ez du azkenik izan, eta" nire"" 1500" urdina" 600" beltz bihurtu da.
‎Manta sofa gainean utzi eta kalera korrika ateratzeko sentsazio hori ez du azken hamar urteetan sentitu hamar urtez Madrilen, Markinatik ehunka kilometrotara, lanean ari den gizonak. Markinara gabonetan eta uda partean bueltatzerakoan gero eta lagun gutxiago etorri zaizkio etxera bila.
2005
‎Izan ere, hizkuntza ahulduen ezaugarri nabarmenetako bat da arau bateraturik gabeko aldakortasuna (Elordui, 1995): «[...] hiztun osoek beraiek erabilitako formen eta hiztun erdiek eratutakoen artean ezberdintasunak somatzen dituzten arren, ez dituzte azken hauek erabilitakoak gaitzesten[...] hiztunak hizkuntza txikian ez ikasiak izateak azaltzen du hein handi batean hiztunok beren hizkeran dagoen aldakortasunaz ez ohartzeko arrazoia... ».
‎Lan honetan, bada, ez ditugu azken ikerlari hauen emariak alde hatera utziko eta gogoan izango dugu une oro testu mailako funtzioez ari garenean mota askotako testu antolatzaileak ditugula. Hala ere, Euskaltzaindiak lokai­ lu deituriko testu antolatzaileak baizik ez ditugu erabiliko gure lanean.
‎Bi hilabetez zabaldutako Iñaki Zarraoa Getxoko alkatearen kontrako zentsura mozioa ez du azkenean aurkeztuko Alderdi Popularrak irabazteko aukerarik ez baitu. Marisa Arrue popularren bozeramailea Getxoko udalean eta Antonio Basagoiti Bizkaiko PPko presidenteak orain arte aurrera eramandako eta porrot egin duten mugimendu politikoak azaldu dituzte.
2006
‎Ustea hedatu da euskal literaturak ez duela azken berrogei urteotan gure herriangaratu den gatazka bortitza aipatu eta aipatzen, bere interes literario soilen izenean.Ordea gutxi edo aski Euskal Herriko egoera politiko latza, batzuetan miserablea, literaturalat pasatu dela erran dezakegu, Ehun metro Saizarbitoriaren nobela baizikez balitz ere adibide.
2007
‎Dena dela eta 5 kale neurketa honen emaitzen nondik norakoak aztertzen hasi baino lehen metodologia eta egiteko moduen inguruan kezka adierazi nahiko nuke ez ditugulako azken kale neurketaren emaitzak pasatu eskualdeka, euskararen lurralde honetan beti nahi izaten dugu hemengo eta hango errealitateekin alderatu geure burua eta oraingo honetan makina bat eskualde txikitako biztanleok ez dugu aukerarik izan geure mintza joerak aztertuak izan daitezen, gerorako utzi da lana medioak medio, baliabideak izan arte azterketa horiek burutu ahal izateko....
‎Epai horietan ezarritakoaren arabera, ideia eta iritziak zabaltzeko eskubidera zabalkunde hori bermatzeko baliabide materialak sortzeko eskubidea bilduko litzateke. Baina, era berean, Konstituzio Auzitegiaren arabera, eskubide honek, iritziak eta informazioa komunikatzeko eskubidearen baliabide instrumentala den heinean, ez du azken horren babes bera. Hiru muga dituela adierazi zuen, batez ere uhin hertziarren bidez hedatzen diren irratia eta telebista ukitzen dituztenak; izan ere, bi komunikabideek difusio esparru mugatua hartzen dute:
‎herri hautatua izateak berak, heriotzara kondenatua izatea betiko esan nahi du aldi berean). F. Dittmann ek laburbiltzen duen moduan, Hegel-en sistema filosofikoan herri bakoitzaren izpirituak, Volksgeistak, inolako burujabetzarik ez du azken batean; izpiritu unibertsal edo mundial(. Weltgeist?) kupidagabearen erabat menpeko da, tresna behin behineko bat baizik ez581 Eduki aldetik ere, Volksgeist ezberdinek, sistemako beren lekuak irentsita, originaltasunik eta mami berekirik ez dute antza: izpiritu unibertsal bakarraren zatiak soil dira, denek hura bera adierazten dute582 Herriak eta Estatuak, dio Meinecke k halaber,, izpiritu unibertsalaren funtzionarioak?
‎Baina errealitatea oso bestelakoa da. Harrigarria bada ere, gaur arte, Repsol YPFk ez du herri indigenekin duen harremana (eta bere filialena) gidatuko duen politikarik, baizik eta ez du azken bi urteetan sortu izana aintzat hartu nahi izan”, esan du Isabel Tamaritek, GKEko sektore pribatuaren arloko arduradunak. Peruko kasua Repsolek hidrokarburoak esploratzeko zazpi petrolio lote ditu Perun.
‎Horrek, era berean, errenta aitorpenean sartzen ez den zordunketa kontu txikiren batera sartzeko aukera ematen die. Dokumentu hauetara sartu Hildako baten azken aitorpena eskuratu ahal izateko, Zerga Agentziak beti eskatzen du nahiz eta pertsonak testamenturik utzi ez duena azken borondateen ziurtagiria aurkeztea baldintza gisa. Paper horri esker, hildakoak testamentua utzi duen edo ez jakin daiteke, eta Justizia Ministerioaren bulegoetan edo lurralde gerentzietan lor daiteke, hil eta 15 egun igaro ondoren.
‎Lakatzea eta muntatzea Lakatutako ate gehienak DMz eginda egoten dira, argizariz, polimeroz edo poliuretanoz bernizatzen den zur zuntzezko panel batez, nahiz eta zurez eginak izan. Hala ere, profesional batzuek ez dute azken aukera hori gomendatzen, zura oso sentikorra baita tenperatura eta hezetasun aldaketekiko, eta, horren ondorioz, lakatzen bada, nahiko azkar ikusten dira ingleteak eta junturak, eta akabera hondatu egiten da. Lakaren edertasuna, azala uniformea eta satinatua izatea delako.
‎Azkenean apo bat aurkitu zuen eta hauek euliak jaten zituztela baitzekien, galdetu zien ea emaiten ahal zizkion euliak, edo euli beltzak bederen; honek erantzun zion euliak nahi baldin bazituen, aski zuela bere ahalbideekin harrapatzea, eta moldatzeko onak izan zitezen. Usoak ez zituen azken hitz haiek ulertu, baina bazekien gutik ulertzen zituztela apoen azken hitzak... Beraz, lehen bezala euli xerka segitu zuen.
‎Egonean asperturik, etorritako bidetik egin zuen alde eta hoteleko terrazan hartu zuen atseden. Egunkari bat edo bertze izan ezik, ez zuen azken aldian deus irakurri, eta libururen bat eskuratzeko gogoa egin zitzaion. Zerbitzaria, hau da, unibertsitateko irakaslea irudi zuen aitona agurgarria inguratu zitzaiolarik, berari galdetzea otu zitzaion non erosten ahal zuen libururik.
2008
‎Zarauztar horiek, euskaraz ulertzeko gai izan arren, erdarazko telebistei begira ematen dute denboraren %95, 5 eta erdarazko egunkariak irakurtzen %98, 9 Elebidun hartzaileei buruzko beste datu batzuek argi erakusten dute sail horrek ez duela ohiturarik euskarazko hedabideetara jotzeko: hamarretik bederatzik azken astean ez dute ETB1 behin ere ikusi; eta hamarretik bederatzik ez dute azken astean ez Berria ren ez Hitza ren ale bakar bat ere irakurri. Datuek argi adierazten dute, hortaz, oso elebidun hartzaile gutxi hurbiltzen direla euskarazko hedabideetara.
‎Denborarekin, gainera, bi ahizpek mezu kodetuak erabiltzen zituzten, esanahi bikoitza edo beste esanahi bat zutenak eta beren mundu partikular hura are partikularrago egiten zutenak. Harik eta haien inguruan bizi zirenak ere nora ezean geratzen ziren arte, baita markesa anderea ere, honek ez baitzuen azkenean jakiten bere alabak ezagutzen zituen edo ez, edonoren ezagutzan hain eskura geratzen da azala, eta hain eskutik kanpo mamia, bi alaben kasuan zer esanik ez.
‎Mallarmé rentzat, bertze nunbaitak ez du azken buru buztan deus transzendenterik, gure asmamenaren ekoizpen bat baizik ez da, oinarri bakarra daukan sineste bat: gizakiak duen «Ideiak» asmatzeko ahala (zentzu platonikoan hartu behar ez den hitza da hau), giza Espiritutik kanpo errealitaterik ez duten birtualitateak direnak; zuzen errateko, bertze nunbaita «ez zen existitu»/ «n, exista pas» («Prose (pour des Esseintes)», Poésies, op., 45 or.) eta ez da existituko, gai pentsakorra den gizakiarengandik sortu kontzepzio mental soila baizik ez baita.
‎Baina etxekoek lau joku segidan egin zituzten eta 8 aitzindu ziren. Iruritarrek ez zuten azken solasa errana eta zortzina berdindu zuten. Dagoeneko bi orduz ari ziren jokoan, bero saparen azpian eta ikusleak bihotzekoa jotzeko punttuan eta azken jokua doneztebarren alde erori zen.
‎Baina etxekoek lau joku segidan egin zituzten eta 8 aitzindu ziren. Baina iruritarrek ez zuten azken solasa errana eta zortzina berdindu zuten. Dagoeneko bi orduz ari ziren jokoan, bero saparen azpian eta ikusleak bihotzekoa jotzeko punttuan eta azken jokua doneztebarren alde erori zen.
‎Bizia eman zion Mendizabali, eta Zaldibiakoak oparia baliatu zuen (21). Mendizabalek, ordea, ez zuen azken sakea baliatu, Olaetxea piloteoa agintzera pasa zen, eta ezker bolea zehatz bati esker, arriskatuta, txapela jantzi zuen.
‎Denborarekin, gainera, bi ahizpek mezu kodetuak erabiltzen zituzten, esanahi bikoitza edo beste esanahi bat zutenak eta beren mundu partikular hura are partikularrago egiten zutenak. Harik eta haien inguruan bizi zirenak ere nora ezean geratzen ziren arte, baita markesa anderea ere, honek ez baitzuen azkenean jakiten bere alabak ezagutzen zituen edo ez... edonoren ezagutzan hain eskura geratzen da azala, eta hain eskutik kanpo mamia, bi alaben kasuan zer esanik ez. Horregatik egongo zen markesa anderea, beharbada, urduri, ez baitzekien nondik aterako ote zitzaion Natividad; markesa andereak ez zekien, beraz, amari zor ziòn begirunearekin joango ote zitzaion Natividad, galderei zuzen erantzuteko prest, edo ahizparen defentsan ibiliko ote zen, Natinatatik Natanatira eta Natanatitik Natinatara, bizitza osoan egin zuen bezala.
‎Agian horrexegatik ez genuen azken egunera arte ondo ondoan zegoen txoko txinatar zoragarri hura aurkitu. Wanfujiang kalearen paraleloan zegoen kale txiki estu batzuk ziren.
2009
‎Azken minutuak tentsioz beteak egon ziren eta Calle jokalaria egotzia izan zen bigarren txartel horia ikusi zuelako. Honek ez zuen azken emaitza aldatu (1) eta bi taldeak puntu banarekin joan ziren aldageletara.
‎Kontratu berritzeak: Aperribairen ustez Diaz de Ceriok oraindik ez du azken erabakia hartu eta Castillok eta Markelek jarraituko dutelakoan da.
‎Euskal Herrian ez dugu azken hilabeteetan euria edo elurraren falta igarri, baina munduko beste zenbait tokitan alderantziz gertatzen ari da; Txinan, azken 50 urteetako lehorterik txarrena izan dute, atzo elurra (Pekinen, besteak beste, bota duena) berriro ikusi arte. Alde batetik, prezipitazioak naturak berak ekarri ditu, otsailaren 12an euri arina jaso zutelako; baina gizakiaren eragina nabarmena izan da gaur hainbat kale zurituta ikusi ahal izateko.
‎Prentsa aretoan, bestalde, Ansotegik hitz egin du. Atzelariaren iritziz, ez dute azken neurketek eskatzen zuten maila eman eta pasa den hilabetea ahaztu eta partidaz partida joan behar direla uste du.
‎Esplikazioak eman zizkigun: emaztea kanpoan zen lanagatik, bai, asko ateratzen zen lana zela-eta (hori klaseko guztiengana zuzenduz esan bazuen ere, seinale pribatutzat hartu nuen nik), neska batek zaintzen zuen umetxoa normalean baina gaixorik egon nonbait eta berak zaindu behar zuen arratsalde horretan, eta ez zuenez azken body pump klase hura galdu nahi. Gimnasio aretoko izkina batean utzi zuen Terry gaixoa, bere aulkitxoari lotuta, bere txupeteari helduta, eta umeak ez zuen ahoa zabaldu, ez negar egin, ez kexatu, ez ezer, klaseak iraun zuen ordubetean.
‎–Nor da zuetatik irakurzalea??; horixe baitzuen txarra Teofilo Mariak: gauza bat buruan sartzen zitzaionean ez zuela azkenera arte etsitzen, auzi hartan ere nekez!; hala, bada, Maria Bibianari emandako azken erantzunaren ondotik zabaldutako isilunean, burmuinetan behar zituen Adak pentsamendu haiek, eta burmuinetan behar zituen, halaber, liburuari buruzko hitzak, Txaro Goirik berari esanak: –Dinamita hutsa da!?; adiskidea ez zitzaion, ez, txantxetan ari, liburua, azkenean, eskuetan lehertu baitzitzaion!; Ada, beraz, garaitua sentitzen zen, begiak beherantz itzuliak zituen une hartan, burua makur?, Maria Bibiana erreakzionatzen hasi zenean, begiak urrunean ganoraz iltzatuz, arreta osoa bereganatu nahian balebil bezala, buruan zuèn buruhausteari aurre egiteko asmoz, itxuraz; ez al zuen arestian esan, izan ere, bera bien alde zegoela, Teofilo Mariaren alde eta Adaren alde?; Adarekin hitz egin zuen eta gehiago ere hitz egingo zuen, baina Teofilo Mariarekin ez, eta harekin ere hitz egin zuen, orduan nekez, lagunekin geratua baitzen hiriko hotel ezagun bateko kafetegian, igandeetako ohiko tertuliatxoan, baina afalaurrean edo afalostean hitz egingo zion anaiari, egun hartan bertan hitz egingo zion, bai horixe!; Ada garaitua sentitzen zen, bai, baina aurrean zuen Maria Bibiana, begiak dir dir zituena, norbaitek horma itxi bati bi zulo txiki ireki balizkio bezala, esperantzaren daratuluaz:
‎–Dudarik ez dut azken hilabeteetan bezain fi del zerbitzatuko nauzula beti.
‎Batzuek amaitu zuen bertzeek baino esperientzia gehiago izanen dugu edo duzue lan hauetan, baina argi daukagu inork ez dugula azken soluzioa edo azken hitza; hau, gehienez ere, denon esperientziak ezagutuz eta erkatuz eta denok elkarrengandik ikasiz lortuko baitugu.
‎sustapenak, opariak, hobeto ordaindutako tarteak, bezero berrientzat, etab. BBKk, adibidez, “Lotura gordailuaren” alde egin du, hiru hilabetez %5eko UTBa bermatzen baitu. Epe finkoko produktua da, eta ez du azken errentagarritasuna murriztu dezakeen komisiorik edo inolako gasturik; erakunde jaulkitzailearekin lotura jakin batzuk dituzten pertsona fisikoek soilik kontrata dezakete (kontu korrontea edo aurrezki libreta, zordunketa edo kreditu txartela, nomina helbideratuta, pentsioa edo autonomoen gizarte aseguruak). Gainera, harpidedunak ekarpen bat egin behar du pentsio plan batera, edo bizi edo etxe aseguru baten prima ordaindu.
‎Aldeko markagailuei eusten ikasteko entrenatzerik ez dagoela esan du entrenatzaileak, eta jokalariek ere ez duzue azken minutuetan jasotako gol ugarientzat arrazoirik. Arreta kontua soilik al da gertatzen ari zaizuena?
‎Bere taldeak emango duen itxura da entrenatzailearen baikortasunaren oinarria: Ziur naiz ez dugula azken partidetan etxean eman dugun itxura emango. Askoz oldarkorragoak izango gara.
‎" Nor da zuetatik irakurzalea?"; horixe baitzuen txarra Teofilo Mariak: gauza bat buruan sartzen zitzaionean ez zuela azkenera arte etsitzen, auzi hartan ere nekez!; hala, bada, Maria Bibianari emandako azken erantzunaren ondotik zabaldutako isilunean, burmuinetan behar zituen Adak pentsamendu haiek, eta burmuinetan behar zituen, halaber, liburuari buruzko hitzak, Txaro Goirik berari esanak: " Dinamita hutsa da!"; adiskidea ez zitzaion, ez, txantxetan ari, liburua, azkenean, eskuetan lehertu baitzitzaion!; Ada, beraz, garaitua sentitzen zen –begiak beherantz itzuliak zituen une hartan, burua makur–, Maria Bibiana erreakzionatzen hasi zenean, begiak urrunean ganoraz iltzatuz, arreta osoa bereganatu nahian balebil bezala, buruan zuèn buruhausteari aurre egiteko asmoz, itxuraz; ez al zuen arestian esan, izan ere, bera bien alde zegoela, Teofilo Mariaren alde eta Adaren alde?; Adarekin hitz egin zuen eta gehiago ere hitz egingo zuen, baina Teofilo Mariarekin ez, eta harekin ere hitz egin zuen, orduan nekez, lagunekin geratua baitzen hiriko hotel ezagun bateko kafetegian, igandeetako ohiko tertuliatxoan, baina afalaurrean edo afalostean hitz egingo zion anaiari, egun hartan bertan hitz egingo zion, bai horixe!; Ada garaitua sentitzen zen, bai, baina aurrean zuen Maria Bibiana, begiak dir dir zituena, norbaitek horma itxi bati bi zulo txiki ireki balizkio bezala, esperantzaren daratuluaz:
‎...kegu, tantraren bideari jarraiki betiko argitu, Lurrean gure eginbeharra bete, hiru ume ekarri hiru erregeren pareko, leinu berria, Iñigo eta Mirentxu, Xabier eta Lidia, gizakia askatzeko konplot bikaina, euskal endaren benetako mistika, milaka urtean irautearen misterioa argituko duena, euskal eginkizuna Lurrean, giza sustraiaren hazia jatorrizko sabela ernalduz, zu zinen sabel hori, Sara, baina ez zenuen azken bururaino parte hartu nahi izan, ez zenuen iniziazioa burutu nahi izan, zure ukazioak dena pikutara bidali zuen, zu zeu izan nahi zenuen, ego hutsa, gogamenaren lakioan erori zinen, baina ez dizut errurik bota nahi, Sara, eutsi, eutsi, berriro hutsetik hasiko gara, oraingo honetan eldarniorik gabe, familia normal bat, ume bat edo bi, gehiagorik ez, zuk nahi bezala, Lidia edo Felix de... denok batera energiak aktibatu behar genituen, denok biluztu, Xabier eta Lidia ere bai, eta triangelu bat osatu, hiru erregeen hirukia, erpinetan zuek, hiru emakumeok, eta hiru gizonok txandakatuz jo behar genizuen larrua, hazia isuri gabe; nik soilik isuriko nuen errituaren amaieran zure sabelean, une egokian, eguzkia eta ilargia angelu egokian zeudela, aro berriko lehen umearen hazia ernal zedin; eta erritua hiru bider errepikatuko genuen, hiru erregeak jaio zitezen.
‎Boterearen eta eskubidearen sozializazioa mantentzen da jomugan, baina, aurreikusgarria den horizontean, litzateke beraren abolizioa agindu. Eskubide pribatu eta publikoen artean, marruskadura iraunkor batek etika baten distira sorrarazten du, eta ez da, hain zuzen, eternitatearen ispiluaren aurrean dagoen norbanako bakartiarena, mugimenduan dagoen etika kolektibo bat baizik, eta horri buruz inork ez du azken hitza esateko zilegitasunik. Historiaren isilaldi enigmatikoen aurrean," interes orokorraren" hanka sartze beti posibleen aurrez aurre, moral laiko horrek, azken epairik eman gabe, interpretatzeko eskubidea errebindikatzen du.
2010
‎Lufhtansa airelinea alemaniarraren zuzendaritzak eta pilotuen sindikatuak ez dute azken orduko akordiorik lortu, eta beraz, langileek konpainiako historiaren greba handienari ekin diote gaur goizaldean. Guztira lau eguneko greba izan behar zen.
‎Orokorrean, 800 bat hegaldi utzi ditu bertan behera Lufthansak, egunero eskaintzen dituenetatik bi heren. Grebak 100 milioi euroko kostua suposatuko du enpresarentzat.Lufhtansa airelinea alemaniarraren zuzendaritzak eta pilotuen sindikatuak ez dute azken orduko akordiorik lortu, eta beraz, langileek konpainiako historiaren greba handienari ekin diote gaur goizaldean. Guztira lau eguneko greba izango da, gaurtik hasita.
‎Talde gipuzkoarrak Estudiantesen aurka galdu du Madrilen. Lasorenek ez dute azken jokaldian asmatu eta lehenengo laurdeneko 28 aurkako partziala ezin izan dute irauli.
‎Gol hori sartu ondoren partida erabakita uzteko aukera izan zuten hegoamerikarrek, baina ez zuten ate aurrean asmatu. Hego Koreak ez zuen azken unera arte etsi, baina azken txanpan bi gol aukera on izan zituen arren ez ziren partida berdintzeko gai izan. Azkenean, 2 emaitzarekin Uruguai izan zen irabazlea.
‎Indarkeria erabiltzen dutenek ez dute azken hitza izango, ohartarazi die.
‎Baina Loiolakoari buruzko hiru egiak entzunda eta bestelako iturrietan arakatuta, negoziazio hura amildegiaren hegira eraman zuten zergatiei buruz ondorio batzuk atera daitezke. Prozesu osoaren azterketa sakona egiteko asmorik gabe, adostasuna ezinezkoa egin zuten arazo eta arrazoi batzuei begiratua ematea beste asmorik ez du azken atal honek.
‎Euskarazko eskola nahi zuenak baino askozaz zabalagoa normalean. Urteen joanean, ordea, aldatu egin dira gauzak eta egungo egunean, ikasmaila eta eskualde jakinetan bereziki, zail da erdara hutsezko aukera handirik topatzea190 Hortik ezin ondoriozta daiteke, jakina, gurasoek aukera hori izan ez dutenik azken mende laurdenean eta, beraz, eskola munduan gertatu den bilakaera beren gogoz kontrakoa, goitik inposatua edo induzitua alegia, izan denik. Ez dago motibo argirik hori baieztatzeko.
‎Arraro samarra izan zen; esan nahi dut, hasieran idazten hasi nintzen istorioak ez zuela azken bertsioarekin zerikusirik. Hiru edo lau kapitulu idatziak neuzkan jada Faustineren pertsonaia liburuan sartu nuenerako.
ez duzu azken teknologiaren beharrik.
‎Txosten batzuen arabera, janaria azkar eta etxean jateak krisiari aurre egiten dio, eta, ondorioz, merkataritza arloko negozio dinamikoenetako bat da. Hala ere, ez dirudi oraindik ere espainiarrentzat lehentasunezko aukera denik; izan ere, galdetutakoen %76k adierazi du ez duela azken aldian janari lasterreko establezimenduren batera joan, eta %14k baino ez du nahiago janaria eramatea.
2011
‎Venezuelatik itzuli berri da, nahikoa diru eta baserrian geratzeko asmoarekin. Ohi baino lehen erretreta hartuta, ez du azken hatsera heldu nahi gogaitasun, oroimin eta zigarreten kausa hutsez; une honetan, beste zerbait eskatzen dio bizitzari: oroipenak argitzea eta etorkizun moduko bat landatzea, baserriaren aitzakiarekin.
2012
‎Final bizia eta estuaLorenzo herritarrak gogor ekin zion finalari, era ikusgarrian, baina Muñoz Barojak lehen set a irabazi zuen" break" bat egin ostean.Bigarren set ean, Muñoz Baroja moralez gainezka zela eta Lorenzo arreta galduta, 4 aurreratzea lortu zuen donostiarrak. Halere, Lorenzok ez zuen azken hitza esan oraindik, eta 4 jarri ziren. Set a tie break bidez erabakiko zela zirudienean, Muñoz Barojak sakea hautsi zion Lorenzori eta 7 nagusitu zen set a, partidua eta txapelketa eskuratuz.3 postua RamosentzatFinala bezain interesgarria izan zen 3 eta 4 postuak erabakitzeko partidua.
‎Fundazioaren Talde Eragileko kide Marta Luxan eta Jokin Azpiazurekin berba egin dugu, soziologoak dira biak ala biak. Solaskideek ez dituzte azken hamarkadetan sortutako gizarte teoriak gutxiesten, alabaina, sormen kolektiboa hobesten dute: " Herrigintza sendo izatea gakoa da gure etorkizunaren jabe izan nahi badugu.
‎Helburua ez da izan lan bikaina egitea, lan erabilgarria baizik. Gobernuak ez du azken hitza, lehenengoa baino. Horren ondorioz, Gobernuak, proiektu honen arabera, indar politiko eta herritar guztiak gonbidatu behar ditu, Zigor Kodea hobetu eta eginkizun horretan elkarlanean aritzeko.
‎Ama ez zuela azken bi asteetan bisitatu gogoratu zuen Itziarrek, eta gaizki sentitu zen. Alaba gaiztoa zela erabaki zuen, alaba txarra gutxienez, eskasa.
‎Askotan entzun izan da eta ni erabat nago sinetsita horrekineuskaldunok ez dugula azken hamarkada hauetan zorte gehiegirik izan agintean suertatu zaizkigun politikariekin. Eta pairatu egin dugula, eta pairatzen ari garela nolabait eskasia hori.
‎Soilik, hurren argitaratu beharreko liburuaren frogak zuzentzea, elkarrizketarako hitzordua lotzea, argazkiak errebelatzea. Atotxako merkatuko lokaleko proba saiora beranduegi ez iristea, idazmakinarako kalkoa eta tinta bobina beltz eta gorria erostea, hurrengo aldizkariaren plangintza, Bilintxera inoiz itzuliko ez genituen azken nobedadeak maileguz hartzera joatea, euskarazko irakurle urriak irakurtzera akuilatuko zituen lausenguzko aipamen laburrak idazteko eta Eginera erredakzioa itxita zegoenean argazkiak errekisatzera. Alde Zaharrean barrena Astelena ireki ote zuten ikusteko itzulitxo bat egitea, arrain pastel pintxoa jan eta amontillado bana edateko.
2013
‎Prozesu hau saihestezina bezain atzera bueltarik gabekoa izan arren, jakina da aitzina egiten ez badu azkenerako arriskuan egon litekeela. Beharrik ezker abertzalean nehork ez duen indarkeriari berrekiteko interesik.
‎Euskal Eurohiriaren mugaz gaindiko agentzia osatzen duten erakundeek gutun bana igorri diete Espainiako Sustapen ministroari, Eusko Jaurlaritzako lehendakariari eta Akitaniako Kontseilu Nagusiko presidenteari, eta eskatu diete Eurohiria Express izeneko proiektuan engaia daitezen. Gogoratu diete Euskal Eurohiria mugaz gaindiko hirientzako garraio sistemarik ez duen azkenetarikoa dela. Mugaz bi aldeetan baliatzen den trenbidearen zabalera ezberdina da arazoetako bat.
‎Kanpoan zain zegoen Makario, zaharren egoitzako sarrerako eskaileretan. Segituan ezagutu zuten elkar, nahiz eta ez zuten azken aldiz elkar ikusi zuteneko Makarioren eta Karmenen batere antzik. Ez zen Makarioren irri egiteko moduagatik izan, ezta Karmenen eskuin masaileko oreztagatik ere, ez.
‎Baina, paradoxak, ezkondu eta berehala Antoniok pozik bereganatu zuen bere aitaginarrebaren joera nafarzalea, betiere botere joko dinastikoen klabean ulertuta. Joanak, aldiz, erabakimen osoz protestantismoa besarkatu zuen, publikoki eta baldintzarik gabe, amak bere sasoian (Margarita protestanteen babesle nabarmena izan zen, baina inoiz ez zuen azken urratsik eman) edo senarrak gero ez bezala. Roelkerrek ez du erabat baztertzen Joanaren hautu horretan egon zitekeen interes politikoa, baina garbi dago, funtsean, konbertsio baten aurrean gaudela.
‎1992an (bigarren horrek oraindik ez du azken zatirik). Bi kasuetan, alabaina, XIX. mendeko kodeetan nagusi zen adierazmoldeen zurruntasuna falta da, iruzkingileek adierazi duten bezala.
‎Emaitza honek baina ez du azken asteetan Zurteko neskek egin duten lan bikaina ilundu behar. Horregatik datorren astean zaleen laguntza ezinbestekoa izango da, zeinen kontra eta Astigarragagaren kontra, irabaziz gero, maila mantentzeko helburua eskuan izango baitute Zurt Taberna ISBko neskek.
‎Herritar batzuek, erretxinduta, auzapezari batzarrea berandu deitzearen ardura bota diote: Joan den urtean ospatu izan balitz, ez genuen azken orduko barregarrikeriatan ibili esan du Agerreko Xumetak. Beste batzuek ere, suminduta, herriko giro txarra leporatu diote:
2014
‎Ikusiko dugunez, idazlearen bizi gose horrek ez du azkenik izango, eta laster ohartuko da ahaleginaren agorraz, baina, hala ere, borrokarako gogoa ez zaio iraungiko: «Porrota ezinbestekoa zela jakin arren, ekinean jarraitu nuen «arrakasta» lortzeko» (The Crack Up).
‎Sindikatuak ere haserre agertu dira. ELAk Ibaiganeko arduradunen" kudeaketa txarrari" egotzi dio itxiera; EILAS, berriz, kexu agertu da informaziorik jaso ez dutelako azken unera arte; eta CCOOk eskatu dio Kristau Eskolari ez dezala erabili kasu hau lan gatazka are gehiago" nahasteko".
‎Gauza horiek testuan ziren, zuzendaritza kolektibotik pasa ginen beste zerbaitera, sekulan eztabaidatu, deliberatu gabe, erran nahi dut ohartu ginela ariz gauzak bazirela aldatzeko metodoan toberaren eremuan zuzendaritza eraginkorraren egiteko. Antzerkia ezagutzen duen batek konprenituko du zailtasunak eta denbora galtzeak izan zirela, hots, jokoan, irudietan, ez genuen azken gauza hori integratu eta doluño batekin egon nintzen. Tobera hau arras bururatu gabe plazaratu genuen.
‎Horri begira bizi behar izan zuen ohartu zenean zer den muskulu hori, zer den pertsona bat, zeinen erraz hiltzen den pertsona. Ez zuen segundo batez ito nahi, ez zuen azken batean segundo batez hil nahi, odola, arnasa etenda, ahalik arinen berreskuratu nahi izaten zuen erritmo normala, taupadena. Ez zela gaixotasun bat, hori esan zioten medikuek, muskuluaren portaeretako bat zela, joera bat, egin zezala bizimodu normala.
2015
‎metodologiako atalean aipatzen genuen bezala, zentsuetan biltzen den informazioa aztertzera mugatu gara eta gure ikergaitik kanpo gelditu da soziolinguistikoki garrantzitsuak diren beste errealitate batzuen azterketa. Are gehiago, berariaz aztertu ez dugun arren, zalantzarik ez dugu azken 30 urteotan, EAEko joera orokorrarekin bat, udalerri euskaldunetan eta arnasguneetan ere igo egingo zela euskarak hainbat alorretan hartzen duen lekua, erabilera formalarekin lotutakoetan bereziki (Udalekiko harremanean, irakaskuntzan, osasun zerbitzuetan...).
‎Euskaldunok ez dugu azken urte hauetan kultur aldizkaririk eta badirudi oraingoz ez dugula izanen. Eta haien hutsunea nola hala betetzeko erabiltzen den zenbait aldizkarik gure lanak argitaratzeko jartzen dituen eragozpenek ez digute egoera samurtzen.
‎Horrexegatik, saguzarrek 2 buzza erabiltzen dute intsektuen azken orduko ihes maniobren berri izateko, direkzionalitate handiagoko pultsuek ez bailiekete informaziorik emango intsektuak norako bidea hartu duen jakiteko. Arrainak harrapatzeko orduan, ordea, arraina ur azpian egonik, saguzarrak ez du azken orduko ihes maniobrarik espero, eta 2 buzza murriztu egiten du, informatiboagoa den 1 buzzaren alde.
‎–Bai, bai, bazekinat, baina langileak arduratuta zeuden, batzuk beldur ditun. Epeak bete ezean enpresek ez diten ordaintzen, eta dirurik sartzen ez badun azkenean enpresa hau itxi eta kale gorrira joango direla pentsatzen diten. Nagore adi zegoen, baina ez zuen ezer esan?. Nataliaren neba mantenimenduko lanetan ibiltzen dun.
‎Gauzak horrela, gidako meet point era daramadala, zera pentsatu dut neure artean: . Galdetu egingo diot, galtzekorik ez dut azken batean?. Eta ezin izan diot tentazioari eutsi.
‎2 Egia da samin honek batzuetan gehiago estutzen duela beste batzuetan baino, eta baita beste era batera izaten dela ere; izan ere, ez da gogoratzen haiengatik izango duen saminaz, nola izan zen hain esker gaiztokoa hainbeste zor dionarekin eta zerbitzatzea hainbeste merezi duenarekin baizik; izan ere, ematen dizkion gauza handi hauetatik, askoz ere hobeki ulertzen du Jainkoaren handitasuna. Izuturik dago nola izan zen hain nabarmena; negar egiten du bere errespetu faltagatik; hain zentzugabea iruditzen zaio bere zentzugabekeria, non ez baitu azkenik beraren saminak, hain gauza narrasengatik uzten zuela halako Maiestate handia gogora datorkionean. Honetaz askoz ere gehiago gogoratzen da hartzen dituen mesedeez baino, esan direnak eta esateko direnak bezain handiak izan arren; ur handitako ibaiak daramatzala eta dakartzala bere garaian ematen du; bekatuen kontu hau lokatza bezala dago, oroimenean etengabe berpizten direla dirudi eta gurutze nahiko handia da.
‎Horrela, gaia Parlamentura iritsi zen ilbeltzaren 16an, eta oposizioak gertatutakoa gogor salatu zuen eta federazioak aurreratutako dirua itzuli eta diru-laguntza horiek emateko exijitu zion Iñigo Alli Mendi kontseilariari. Gobernuak ez du azken hiru urtetan eman ez dituen laguntzak emango. Hau da, soilik 2015 urterako dirua emango du, 35.000 euro.
‎Bitartean, Gernikarako deialdia atxikimenduak jasotzen ari zen: ...n" sintonia handia" erakutsi zuen eta ekitaldira deitu zituen alderdiko kideak; Herri Batasunak ere begi onez ikusi zuen deialdia eta Gernikan izango zela iragarri zuen; 563 Ezker Batuak askatasuna eman zien afiliatuei, eta haren barruko Ekaitza kolektiboak ekitaldira joateko asmoa adierazi zuen; Elkarri mugimenduak eta EHNE nekazal sindikatuak ere bat egin zuten deialdiarekin; 564 LABek ez zuen azken ordura arte iragarpen publikorik egin, baina ELAri jakinarazia zion ordezkaritza bidaliko zuela Gernikara.
‎846. LABen komunikatuan, EHren erreakzio aseptikoan ez bezala, ETAren ekintzaren kritika hauteman zitekeen: LABek zioen, besteak beste, Buesa eta Diazen heriotzek euskal jendartearentzat zeharo kaltegarria zen asaldatze eta konfrontazio sozial giroa areagotzen zutela, eta horrelako ekintzek ez zutela azken hilabeteetan emandako urratsetan aurrera egiten laguntzen (Gara,).
‎Konpondu ez nituen azken aldian
2016
‎Inbestiduraren auzian, ez aurrera eta ez atzera geratu dira alderdi independentistak; inork ez badu azken unean ustekabeko pausorik ematen, bozak egin dituzte berriz. Zer du bakoitzak jokoan?
‎Nik ez dudala azken urtebete honetan ordenagailurik etxetik atera ez sartu esan diot epaileari, egun horretan autoa aparkatu eta beharbada egunkariren bat gordeko nuela besapean, ez dudala hori ukatzen, eta beharbada hasiko nintzela korrika ere, emakumearengandik ihesi sarritan ibili ohi naizelako, eta saiatu naiz argitzen lekukoak bere buruarekin dituen arazoak, esan diot telebista ikusten ari delarik ... Baina berehala ohartu naiz alfer samarrik ari nintzela.
‎Bitartean, esker hitzak baino ez ditu azken hamarkada bitan lagundu duten denentzat eta bereziki, sendiarentzat, Plentziako Udalarentzat, Basque Team Fundazioarentzat eta Bilbao gimnasia klubarentzat. Halere, lehia kiroia abandonatu arren ez du taekwondoa alde batera utziko:
‎Sukar gaixtoa ez baitu holako gertakari lerroak lasaituko neholaz ere. Egia erran, hau dela tristezia handi handi bat, Obamak ere ez baitu jakin hainbeste arma hainbeste eskutan uztea larderiarik eta legerik aski ez ukanik azkenean behar zena ez egiteko. Ala hauteskunde labeak berak zapartatu behar duen azkenekotz nolazpait?
2017
‎Narratzaileak, beraz, egia absolutua aurkitzeko ahalmena lotzen dio literaturari, modu horretan poetika modernistarekin bat eginez. Baina narratzaileak, finean, ez du azken hitzik topatzen, bere egitasmoa guztizko porrotean amaitzen delarik. Postmodernismoak azalpen erraza dauka porrot horretarako:
ez dugula azken orduko albistegirik behar argitu diezaiegun.
‎Bere ilobagan ez zuen batere pentsatzen, ezta diruaren balio arbitrarioan ere. Ez batak ez besteak ez zuten azken hamar urteetan ez entitaterik ez indibidualtasunik izan berarentzat; biek batera, lortu baino lehen kendu zioten banketxeko lanpostua sinbolizatzen zuten.
‎Goñi lehena, Krutxaga hurrena, Txolin geroago, banan banan hasi ziren Xabierren ondoan paratzen. Espozek berak ere ez zuen azkena izan nahi izan, eta Xabier besarkatu zuen.
‎Nagusien belaunaldiak, salbuespenekin, noski, ezin izan du aldaketa eragotzi eta, ondorioz, atzean geratu da. Gauzak horrela, jada umeak ez dira aitite eta amamen inguruan biltzen ahozko kontakizunak entzuteko, ez dute azken hauentzat inolako autoritaterik; are gehiago, kasu askotan, gehiegitan, familiako nagusiak etxeko besaulki batean geratu dira ahazturik, etxeko bestelako altzairuren bat bailitzan, nagusientzako egoitzatan ahazturik geratu ez direnean. Nagusiak oztopo bilakatu dira, buruhauste.
2018
‎Hemen nago, eta ez dakit zer gertatuko den. ...zanen ez balu bezala, gerokoa noiz etorriko den zain, hura ote da kapitaina, hemen daudenak ba ote dakite bere gerokoaren berri, sakristauaren alaba gaixoa, Anek maite ote nau, ama negarrez egonen da, maite ote dut Ane, alfabetatzeak beste era batera antolatu behar dira, Ane ere joaten da, barreak gainditzeko indarra banu herrira hurbilduko nintzake, Ane nirekin lotsatuko litzake, nire amets honek ez du azkenik izanen, Aneri postal bat bidali behar diot, ez da egoera ona gosea pasa behar izatea. Van Goghek ere gosea pasa zuen, ez naiz oraindik mareatu, herrira hurbiltzen naizenean zelan aurkituko ote dut, sakristauaren alaba zertara ote doa Londresera.
‎Izaera hori «zehazten da, besteak beste, baliabide urrietan indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko, langabezia prestazioetarako eta mendekotasuna duten pertsonak laguntzeko, edo memoria historikorako funtsik ez egotean». Pentsio sistemaz, testuak dio «aurrekontuek KPIaren [kontsumo prezioen indizea] igoera bi urtera mugatzea» ahalbidetzen dutela, «modu automatikoan eta iraunkorrean indexatu gabe; ez dute azken urteotan galdutako eroste ahalmena berreskuratzen eta milaka pentsiodun pobreziaren atalasearen azpitik uzten dituzte».Ez da lehen aldia Eusko Legebiltzarrak Espainiako aurrekontu proiektua txarresten duena. Apirilaren 12an, kontuak ez babesteko eskatu zuen, atzoko egitasmoa babestu zuten indar politiko berberen ekimenez.
‎Prostituzio sano unibertsal eta ustez sexualki neutro bat defendatzen duten kontraktualistek, nire ustez behintzat, ez dute azkeneraino eraman beren arrazoibideen logika. Estatusa behin betiko garaitua izan eta kontratua gailenduko balitz, ezkontza deuseztatu litzateke, eta prostituzio unibertsal baten akordio ekonomikoa ezarri; horrela, norbanako guztiek sexu kontratu laburrak egingo lituzkete behar ahala.
‎Istant haiek, Charles jaunak gogoan zuenez, bitxiki bada ere ez ziren aztoragarriak izan, eta berak, aurreko jokamoldean parte izan ez zuen arren, hobenaren zama sentitu zuen. Irudi zuen isiltasunak ez zuela azkenik izango, harik eta Smith jauna edo Jones jauna zerbait murmurikatzera ausartu zen arte:
‎The Guardian egunkariak zioen duela ez gehiegi britainiarrek eguraldia gai nagusi hartzen zutela ezezagunekin topo egin eta elkarri lehen aldiz hitz egin behar ziotenean, Oscar Wilde jenioak esandakoa alde batera utzita: . Eguraldiari buruzko elkarrizketa irudimenik ez dutenen azken babestokia da?. Igogailuan, dentistaren kontsultan, medikuarenean, dendako ilaran... eguraldiak asko laguntzen du, nire ustez, aurrean nor duzun igartzen. –Eguraldi kaskarra dugu?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia