Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 48

2000
‎Miletan entzun ohi da, lege kontuetan dihardutenen artean bederen, Frantziako Kode Zibilaren oihartzuna. Egun ez dugu Europako lurretan inor aurkituko, legeari emana eta horren ospea aitortzen ez duena. Unibertsitate guztietako Lege Fakultate eta Eskolak, Auzitegiak, abokatuak nahiz legelarien lanbideak... oro dira Kode Zibil haren lorratz eta segidakoak.
2003
‎Datu horiek BBVAk higiezinen sektoreari buruz egiten duen lauhileko txostenean agertzen dira, eta Espainiako etxebizitza sistemaren bilakaera aztertzen du egindako azken bi zentsuen artean, eta Europako ingurunearekin alderatzen du. Lan horren arabera, Espainiako familiek ez dute Europako batez bestekoak baino kostu handiagoa jasaten etxean, eta hori gerta daiteke etxebizitza txikiagoak lortzen dituztelako. Hala ere, autoreek uste dute Espainiako etxeetan ez daudela gehiago gustura etxebizitzarekin.
2005
‎– Turkia ez dun Europa!
2007
‎Konstituzio Auzitegiak onartu du Europako Erkidegoko Zuzenbideak oinarrizko eskubide eta askatasunak interpretatzeko irizpide moduan ere balio duela, EKren 10.2 artikuluak ezarritako esanguran (martxoaren 22ko 64/ 1991 KAE). Eta harago joz, juridikoki indar loteslerik ez duen Europako testu bat ere erabili du (Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agiria, Nizan 2000 urtean onetsia) oinarrizko eskubideen interpretaziorako osagai laguntzaile moduan (otsailaren 27ko 53/ 2002 KAE eta azaroaren 30eko 292/ 2000 KAE). Horrenbestez, zer ez du egingo Europarako Konstituzioa ezartzen duen tratatua indarrean sartzen bada, batez ere, II. zatian agiri hori gehitzen duela eta tratatuaren I eta II artikuluetan ezarritakoa kontuan hartuz gero?
‎Zalantzarik gabe, Agiria testu juridiko garrantzitsua da, baina arazo larria du: aldarrikatu egin zuten, baina ez zuten tratatuetan sartu eta ez zuen Europako Erkidegoko zuzenbide eratorriaren iturrietako baten forma hartu; izan ere, Nizan onetsi zuten moduan, erakunde barruko adierazpena zen. Horrenbestez, ez du indar juridiko loteslerik, baina zeharkako ondore juridiko batzuk ditu (Batzordeak erabili du legegintza ekimenetan eta erregelamenduak egiterakoan, eta Europako Erkidegoko Auzitegien barruan, abokatu nagusiek erabili dute interpretazio ondoreetarako).
‎Hots, oraindik ere zehazki nola gertatu ote zen ulertzen ez dugularik, tiroka hasi dira beren arkabuzez bai oinezkoak eta bai zaldi gainean zetozen espainiarrak (indioek ez zituzten Europako zaldi handiak ezagutzen); eta hezitako zakur gaiztoei jaregin diete indioen kontra.
‎Joan den martxoan, AEBetako osasun agintariek ohartarazi zuten, kontsumitzaileen zenbait kexaren ondoren, elikagaiak kutsatuta zeudela, ustez melamina bidez, etxeko animalientzako janarian. Orain arte, kutsadurak ez du Europako inongo herrialdetara eraman, 150 marka komertzial baino gehiago kaltetu ditu eta hegazti eta txerri granjetara zabaldu da. Mendebaldeko eta Txinako merkatuen legeen arteko kontrasteak agerian utzi ditu gertaerak.'
2008
‎Akitaniako Kontseiluak TGVren alde bozkatu du. Azpiegitura hau egiten ez badugu Europako erdigunetik urrun geratuko gara, Espainian egiten ari diren obrei ez badiegu segida ematen baztertuak. Gure eskualdeari aitzina hartzea zegokion, baina Frantziak gibelatze handia hartu du.
‎«Nigeriakoa naiz ni, Lagosekoa, Delta izeneko hiri batetakoa. Nire gurasoek ni eskolara bidaltzeko adina diru ez zutenez Europara etorri behar izan nuen, bizitza berri baten bila», dio Osasunako jokalariak, bere bizitza ardatz hartuta inmigrazioa eta futbola uztartzeko Espainiako La2 telebista kateak ekoiztu dokumental itxurako erreportai bati hasiera emateko. 16 urterekin utzi zuen bere herria Sunnyk.
‎Kanpokoei erakutsi eta barnekoak inarrosi: . Haurride afrikarrei frogatu nahi diegu ez dugula Europaren beha egon behar, guhaurren esku da gure herrien garatzea?. Anartean, obra hau Europan gaindi ematen ari dela, Afrikan ezin emanez dabil, nehork ez du gonbidatzen.
2009
‎Hala ere, Parlamentu komuna zuzenean aukeratzen da gaur eta Parlamentu honen aginpidea da etorkizuneko erronketako bat. Kontserbadoreak dira nagusi eta badirudi ez dutela Europako Parlamentua indartzeko asmorik.
‎Shibuyaren ekialdeko Roppongi auzoak du japoniar itxurarik gutxien. Hamaikatxo atzerritar bizi dira eta ari dira lanean, eta gaueko giroak ez du Europako hiri nagusien batere inbidiarik. Kalitate handiko zenbait museo ikustera joateko aukera emateaz gain, han daude Tokioko ikuskizun nagusietako bi:
‎Euskara hedabide horietan erabiltzen diren estandarretara egokitzeari buruz, ez dago oztoporik alfabetoari dagokionez, beste hizkuntza batzuekin gertatzen den bezala: euskararen alfabetoa oso ondo egokitzen da mendebaldeko teklatu eta kodeetara, eta ez du Europako beste hizkuntza batzuek ezagutzen ez dituzten karaktere bereizgarririk. Baina inolako familiarik gabeko hizkuntza izateak eta inguruko zein komunikazioaren teknologia berrietako hizkuntza nagusien gramatikatik hain urrun dagoenez, itzulpen automatikoa elkarren antzeko edo gertukoagoak diren hizkuntzen artekoa baino zailago egiten dute.
2010
‎Athleticeko jokalariek ez dute Europarako txartela eskuratzeko esperantza galdu, baina jakin badakite lan gaitza izango dutela.
‎Alde batetik, arlo honetan Europako enpresek duten desabantaila konpetitiboa murrizteko. Eta, bestaldetik, alderantziz, arautze prozesu hori hedatzen den momentuan, oraingo desabantaila konpetitibo hori abantaila konpetitibo bihurtzen delako, horrelako arau eta prozedurekin ohiturarik ez duten Europatik kanpoko enpresen aurrean.
2011
‎Europako Batasuneko banku zentralek NDFri utziko liokete dirua, eta hark euroguneko herrialdeei, haien zorra erosiz. Draghik atzo esan zuen ez lukeela Europako Itunari «izkin egiten» saiatu behar, eta NDFk ezin duela herrialdeen zorra erosi.Christine Lagarde NDFko zuzendari nagusiak bilerara sartu aurretik esan zuen NDFk parte hartuko duela eurogunearen ahaleginetan, baina ez zuen zehaztu nola.Draghik atzo zapuztu egin zituen iragan astean Europako Parlamentuan piztu zituen itxaropenak. Parlamentuan esan zuen herrialdeek zerga diziplina gogortuz gero, neurri gehiago har zitezkeela.
‎Zorraren krisiak ez du Europa soilik mehatxatzen, munduko ekonomia arriskuan dagoela ohartarazi du gaur Nazioarteko Diru Funtsak (NDF). Merkatuen konfiantza berreskuratzeko orduan azkartasuna eskatu du NDFk.
2012
‎Hori gertatu aurretik, ordea, lehen lehenik ziurtatu behar dute beste soka guztiak ongi lotuta daudela, Portugaldik hasi eta Italiaraino, Greziari dirua utzi zieten bankuetatik igarota. Bihurgune asko gidatzaile onik ez duen Europaren bidean.
‎Pontek hala ikusten du: " Propaganda ofizialak dio estrategikoa dela, lana eta garapena ekarriko dituela eta onartzen ez badugu Europatik at geratuko garela. Ideia horiek bi erreminta nagusiren bidez inposatzen dituzte:
‎dela azaltzearen alde agertu da: . Egungo eta etorkizuneko Europan, mugarik ez duen Europa honetan, euskal estatu independente bat posible dela pentsatzea zentzugabekeria da?.
‎“Baina, azterketa honek agerian utzi duenez, kezkatu egiten gaitu oraindik ere mina saihestezina eta trataezina dela, eta hortik ezin dela atera onartzea”, esan zuen. “Epidemia isil horrek ez du Europa osoan jaso behar lukeen arreta, ez profesionalen beren aldetik, ez agintari arduradunen aldetik; beraz, premiazkoa da kolektibo horren beharrei eta eskaerei modu koordinatuan erantzutea”, esan zuen.
2013
‎7. Nola beteko da? Espainiak ez du Europaren sententziak bere ordenamendu juridikoan txertatzeko prozedurarik. Ez dago Europaren agindua nola bete behar den agintzen duen araurik.
‎–Beharbada ez da sendatzen, baina zenbait arlotan zure alde erabil dezakezu. Napoleonek, hamar zentimetro altuagoa izan balitz, seguru asko ez zukeen Europa konkistatuko, esan nion. Irribarrea itzali gabe jarraitzen zuen.
2014
‎Haren ustez, «konplexu probintziazaleak eta nazionalismo berekoiak» baztertu behar dira halabeharrez. «Abertzaleek ez dute Europako Batasun sendo bat nahi, Europaren zati bat bereganatzea baizik, eta hori ez da posible». Gardiazabalek Bruselan talde sozialistak egindako lana goretsi du.
‎Errege izanik ere, haurtzaroan haren sendiaren egoera ekonomikoa ez zen hain oparoa: aberatsak ziren, ez zitzaien ezer falta, baina ez zuten Europako beste monarkien edo Alfontso XIII.a aitonaren iraganeko arrandiarik. Nolatan egin du, orduan, mende erdiren buruan hain dirutza handia?
‎Alcide Jolivet eta Harry Blount, beraz, jendearen artean zebiltzan hara eta hona denari begira, jaialdiaren xehetasun bakar bat ere galdu gabe, ehun bat lerro eder emango baitzien beren kroniketarako. Feofar miretsi zuten bere handitasunean, eta miraz ikusi zituzten haren emazteak, haren ofizial eta zaindariak, eta ekialdeko arrandia hura guztia, zerikusirik batere ez duena Europako ospakizunetan agertzen denarekin. Baina mespretxuz biratu zuten burua Ivan Ogareff emirraren aurrera etorri zelarik; eta zain geratu ziren festa noiz hasiko, halako ezinegon baten mende.
‎Mezuak eta deiak blokeatzeko aukera ematen du. Oraingoz ez du Europan lan egiten, baina Ekialdeko hedapena indartsua da, eta laster sar daiteke gure herrialdean. Ioentzako bertsioa badu ere, onena Android duten mugikorretan da.
2016
‎Eta hau ez da normala, bitxi da oso. Ba dirudi, ene lagun jakintsu batek bezala esateko,. Euskal Herria Europan egon, eta ez duk Europa?. Baina gai hau alde batera utziko dut; eta gaur, egiazki eta jakinaren gainean, marxismoaren balioa onhartzen duten horien ideiez mintzatuko naiz.
‎Gipuzkoako Foru Gobernuak aurkeztutako hondakinen inguruko prognosia gezurrez eta hutsunez jositako dokumentua da EH Bilduren ustez, EAJk eta PSEk helburu politikoak azterketa teknikoen aurretik jarri dituztelako. Foru Aldundiak diseinatutako bide orriak ez du Europako Zuzentaraua betetzen, ez du Osasun Planik aurreikusten, ez du birziklapena bultzatzen eta gain dimentsionatuta dagoen erraustegi bat justifikatzeko datu faltsuak asmatzen ditu. Gainera, Zubietako errauste plantak 50.000 tona hondakin toxiko sortuko dituela onartu arren, EAJk eta PSEk ezkutatzen dute horiek botatzeko beharrezkoa den zabortegiaren kokapena.
‎Judit Garciak salatu duenez, gainera, Diputazioak aurkeztutako prognosiak ez du Europako Zuzentaraua betetzen eta ez du birziklapena bultzatzen. Jakina denez, Europako Parlamentuak 2020tik aurrera asko murriztuko du errausketa, eta bakarrik birziklagarriak ez diren hondakinetara mugatuko du.
‎Aldapadun hareatzako tarteak ohikoak dira estatu mailako zirkuituetan. Ez, ez dira ohikoak. Ikusi izan ditudanetan ez dute Europa iparraldekoen antzik. Elorrion gertutik ezagutzen dute zelakoak diren eta seguru nago hangoen antzerakoa izango dena.
2017
‎Europako Batasunean jarraitu nahi dutenek ezin dute, Europaren identitatearen kartak ez baitu balio jokoa edukitzeko, izardun bandera urdinak jendeari kantu lehiaketa baitakarkio gogora, eta ez haien burua identifikatzeko ezer. Pentsa, futbol selekziorik ere ez du Europako Batasunak! Hortaz, bat eta handiaren aldekoek ingelesak eurak Eskoziako erreferendumean edo Ipar Irlandan ekonomiaren jokoa baliatu dute.
‎Arrazismo edo protoarrazismo grekoaren eztabaida alboan lagata, ohargarriki guretzat, grekoek bai baitzekiten beraiek, arraza? edo herri diferenteen nahasketaren emaitza zirela, mestizoak zirela, esan gura du arrazarekin ez zutela Europan XIX eta XX. mendeetan ulertu dena ulertzen (izaera biologikoa), ez zutela arraza garbian edo pentsatzen, ezpada odol berekotasuna azpimarratuz erkidego edo komunitate sentimenduaren sendoa eta gotorra nabarmentzen zutela. Familia grekoa; grekoen arteko elkartasunaren ben benaz berezkoa, naturazkoa.
‎Etxe Zurira egindako lehen bisitan, abisua bota zuen Europar Batasuneko diplomaziaren buruak: Trumpen gobernuak, hasteko, Estatu Batuetan, etxean dituen arazoei heldu behar die, eta ez luke Europaren gaietan, eragotzi, behar; Europar Batasunaren zatiketaren alde hitz egin beharrean, Estatu Batuetan bertan dagoen zatiketa hartu luke kontuan Trumpek, eta, ez ibili Europar Batasunean gure politikei buruz hitz egiten?.
2018
‎Hiru urteko ume ito baten irudiak errefuxiatuen drama egunkarietako azaletara ekarri zuen hainbat egunez, 2015eko udan. Baina horrek ez zituen Europako harresiak zabaldu, berehala zigilatu zen zirrikitu bat salbu.
2020
‎Ildo beretik, Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (EHNE) sindikatuak Europar Batasunak eta AEBek behi okela estatubatuarra sartzeko sinatu berri duten akordioa salatu zuen. EHNEren arabera, AEBetatik datorren haragiak ez lituzke Europak eskatzen dituen osasun, animalien ongizate eta trazabilitate arloko kontrol zorrotzak gaindituko. Hala ere, gure lurraldeko ustiategietako animalien ongizateari buruzko oinarrizko araudi orokorra kontsultatzen badugu, espero ez dugun zerbait aurki dezakegu.
‎Hortik jakin dugu —triste jakin ere— duela 30 urte batean eta bestean" ezkutatu" ziren eta egun non nahi agertzen zaizkigun lindanoa bezalako kutsatzaile arriskutsuen pilaketei, egun amiantoa, metal astunak, eta beste makina bat hondakin toxiko batzen zaizkiela, eta batere publikotasunik gabeko prozedurak jarraituz, han eta hemen" alfonbra azpian" ezkutatzen dizkigutela" hondakin kudeatzaile" pribatuek, datozen belaunaldien ongizatearen kontura dirua eginez. Aldi berean, Bizkaia eta Gipuzkoako pinudietan zabaldutako izurriteak, eta administrazioetatik eta basoginen elkarteetatik haiei emandako erantzun negargarriak (fungizida inespezifikoekin tratamendua, sail zabalen matarrasa, eta eukaliptoaren landaketaren hedapena), dozenaka urtetako okerreko baso politikaren jarraipena baino ez dira, inolako parekotasunik ez duena Europan, gure latitudeetan, baso ustiaketa baliagai ekonomiko garrantzitsu gisa darabilten herrietan (dela Suitzan, Austrian, Eslovenian edo Italiako Alpeetako eskualdetan). Mundu osoko gazteen klima aldaketaren kontrako aldarriak inoiz baino ozenago entzuten ari diren honetan, gurean errepide sareak sendotzen jarraitzen dugu, automozioa oinarri nagusi duen industria bati irtenbiderik bilatu gabe, gure herrian bideragarri izan daitezkeen energia alternatiboak behar beste aztertu gabe, elektrizitatea sortzeko zaborrak barra barra errez... guretzat etorkizunik baldin bada karbonoaren isurketak errotik moztuta izan duela albo batera utzi nahian.
2021
‎Lhande n ustez, euskaldunek ez zuten behar bezalako formakuntza jaso ez ama hizkuntza mailan, ez eta ere euskal kulturari buruz, erdaraz eskolatuak izan zirelako. Ondorioz, euskaldunek ez zituzten Europako tradizio idatzietan idazleek eskupean zeuzkaten tresnak. Bestalde, Euskal literaturak kanpoari begira jasaiten zuen ezagutza eskasaren oinarriak argitu zituen ere bai.
‎Aipamen moduan, akordio horretan adostutako dispute settlement prozedura propioak ez dio Auzitegiari inolako aipamenik egiten. Aipatzekoa da ere akordioak oraindik ez duela Europako Batasunaren berrespena jaso, hau da, EBk ez du integratu bere ordenamendu juridikoan.
‎helburua industriaren transformazioa bada, nora joan behar dira baliabideak: ia industriarik ez duten Europako inguruetara, edo eremu industrializatuetara, zeinak aberatsagoak direnez tarte txikiagoa duten estatu laguntzetarako?
‎Azaldu zutenez, gobernuak hamabost urte izan ditu tunel horiek egokitzeko, eta ez du egin beharrekoa egin. Oraindik ez dute Europak ezarritako segurtasunerako araudia betetzen, eta isunak jasotzeko arriskua du. Hala ere, isunetatik harago, gehiago itxaron gabe neurriak hartu behar dituztela azpimarratu zuten atzo. " Tunelak erabiltzen ditugun erabiltzaileentzako segurtasun neurriak hartzea eskatzen dugu.
‎Redak, bestalde, ez zuen Europara joan nahi izan; urruneko pikoek eta izarrek ez zuten ni bezainbeste erakartzen eta, gainera, bidaia agentzia hartakoekin Marokon bertan ikusmira berriak zabalduak zitzaizkion. Eta haren amak, azkenik, agur afarian agindu zidan asko errezatuko zuela nire alde.
‎Esanguratsuena William Bryan estatu idazkariarena izan zen. Azken momentuan esan zion Fordi ontzia agurtzera joango zela baina berak ez zuela Europara bidaiatzeko asmorik. Bi absentzia horiekin, bake ontziaren ametsak heriotza zauria jaso zuen.
‎Saio mingarria izango da denontzako, baina horren frakasoak erakutsiko du beste irtenbiderik ez dela: edo Euskadin tankeak sartu eta kixkaldu, eta hori ez luke Europak onartuko, edo azken saio horren ondoren negoziatu dela pentsatu, beste erremediorik ez daukate". 2
2022
‎Uneotan, Ukraina Europar Batasunean sartzea litzateke Polonia baino herrialde amerikarzaleago eta Bulgaria baino ustelduago bat sartzea, 40 milioi biztanlekoa; Europaren proiektua oztopatuko lukeena urte luzez. Zelenskik ez du Europaren agendan agindu behar, Europagandik egiturazko funtsen diruak interesatzen zaizkio, ez proiektu politiko europarra. Europarrok ez dugu lotsarik izan behar esateko interesak dauzkagula.
2023
‎Halere, Hazparneko eta Mauleko zapatagintza, Baionako olak eta Bizkaiko meatzegintza elkartu ditu liburuan Urmenetak. " Bistan da Iparraldeak ez duela Europa mailako eta Bilboko industrializazio maila ukan, baina, halere, Hazparneko zapatagintza biziki inportantea izan da hemengo".
‎Halere, Hazparneko eta Mauleko zapatagintza, Baionako olak eta Bizkaiko meatzegintza elkartu ditu liburuan Urmenetak. " Bistan da Iparraldeak ez duela Europa mailako eta Bilboko industrializazio maila ukan, baina, halere, Hazparneko zapatagintza biziki inportantea izan da hemengo".
‎" Progresurako, historia kunpli dadin, beharbada hortik pasatu beharra dago?"; eta pentsatuko zuten: " 1918an Frantziak garaipena lortu zuen; ez zuen Europaren batasuna lortu ahal izan; orai Alemaniak du Europaren batasuna burutu nahi, ez dezagun beraz lan horretan eragotz"; alemaniarren sistemaren krudeltasunek, egia da, arrastatu zituzten bide horretan. Baina, edo beharbada krudelkeria horiez hitz egiten ez zuten aditu, edo beharbada pentsatu zuten propaganda gezurti batek asmatu zituela, edo beharbada krudelkeria horiek garrantzi gutikoak zirela behe mailako populazioei eginak izan zirenez geroz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia