2022
|
|
Jokagunearen ingurumenak ematen zion berezitasuna Micaelitak eragindako eszenari. Irudika nezakeen koadroa, eta
|
ez
nuen kontsolamendurik neure begiez ezin ikusi izan nuelako. Imajina nezakeen aretoa jendez gainezka, gonbidatu aukerakoak, emakumezkoak zetaz eta belusez jantzirik, harribitxizko lepokoekin, mantelina zuria besoan, zeremoniaren unean burua estaltzeko; gizonezkoak intsignia distiratsuekin, edo frakaren paparrean ordena militarren xingolak agerian; andregaiaren ama, biziki dotore, lanpetua, arretatsu, taldez talde, zorionak jasoz; ahizpa txikiak, hunkituta, apain apain, arrosa kolorez zaharrena, urdinez gazteena, harro erakutsiz turkesazko besokoak, koinatugaiak oparituak; ezkontza bedeinkatzera doan apezpikua errespetuz eta adeitasunez berriketan batekin eta bestearekin, irribarretsu, txantxa samurrak edo laudorio neurritsuak botaz, eta atze atzean, han sumatzen dela otoiztegiko misterioa, loreztaturik, arrosa zurizko uholde bat, hasi zorutik eta kupulatxorainokoa, bertan batzen direlarik arrosazko eta lilazko lore erradio batzuk, elurraren gisakoak, artistikoki ipinitako abar berdeetan ezarriak; eta aldarean, etxandi aristokratikoaren babesle den Ama Birjinaren irudia, erdi ezkutatzen duela azahar lorezko errezel batek, Aranguiz etxejabe txit aberatsak Valentziatik azahar lorez beterik bidalitako konpartimentu baten edukiaz egindakoak, nahiz jaun hura bera, andregaiaren osaba eta aitabitxia zena, ez zen etorri, aguretua eta ajeatua zegoelako xehetasun horiek dabiltza ahoz aho, eta kalkuluak egiten dira Micaelitari egokituko zaion ondare bikainari buruz, zorion itxaropena zabaltzen baitie eztei bidaian Valentziara joango diren senar emazteei.