2015
|
|
2 Nahiko miseria da, atean etsaiak dituztenen antzera bizitzan beti bizi beharra, ez dute armarik gabe ez lorik egiterik
|
ez
jaterik, eta beti izu ikaraz alderen batetik gotorleku hau zulatuko ote duten. Oi ene Jaun eta ene ona!, nola nahi duzu hain bizitza dohakabea desiratzea, desiratu gabe egoterik eta bertatik atera gaitzazula eskatzerik ez baitago, Zugatik galtzeko itxaropenez edota egi egiaz zure zerbitzuan gastatzeko ez bada, eta batez ere zure borondatea den kontuan hartuz?
|
|
Munduak, hasten ikusi orduko, nahi luke perfektua, eta mila legoara ikusten du hutsegite bat, beharbada, harengan bertutea dena, baina hura kondenatzen duenak biziotzat du eta bestearengan ere hala ikusten du. Ez da onartzen
|
ez
jaterik, ez lo egiterik, ezta arnasa hartzerik ere, esaten den bezala; eta zenbat eta iritzi handiagotan duten, hainbat gehiago ahazten dute oraindik gorputzean daudela, arima perfektua badute ere. Oraindik munduanbizi dira beren miserien mende, guztiz oinazpian badute ere.
|
|
2 Hau horrela izanik, bere osasunari eta gorputzari dagokionez, uste dut, arreta handiagoa duela eta hainbesteko hildurarik
|
ez
janean, eta penitentzia egiteko lehen zuen gogo bizirik ere ez duela; dena dela, dirudienez, Jainkoa beste gauza batzuetan gehiago zerbitzatu ahal izatera bideratua doa dena, gorputza zaintzea askotan sakrifizio handi bezala hartzen baitu, eta asko nekatzen; horregatik, penitentzia batzuk probatzen ditu; baina bere ustez ezin du egin bere osasunaren kalterik gabe, bere prelatuek agintzen diotena ... Honetan eta bere osasuna zaindu nahi izatean, norbere buru estimua ere sar daiteke.
|
|
9 Okelarik
|
ez
jatea gogorregia iruditzen bazaie, funda daiteke Erramu egunean Malagónen fundatu zena bezalakoa, bijilia ez gordetzea ongi egin daitekeena, horretarako buldak baitaude (errenta izateko eta bijilia ez gordetzeko hartaz baliatzen gara, toki hartan bestelako agindurik ez dagoelako), eta errentarako Kontzilioak askatasuna ematen du.
|
|
dioen lekuan, esan beza, mihisezkoak?. Eta egoki baderitza, ken beza aita frai Pedro Fernándezen aktatik arrautzarik eta afariusian ogirik
|
ez
jateko dioena, ez bainuen lortu hori jarri gabe utz zezan. Eta horretan nahikoa da Elizak agintzen duena betetzea, horren gainetik ezer jarri gabe, eskrupuluekin ibiltzen baitira eta kalte egiten baitie, premia dutenek ez dutela uste izaten dutelako.
|
|
Moja oinutsen eskariak Alcaláko kapituluari. Pobretasuna eta okelarik
|
ez
jatea. Hilen aldeko otoitzak.
|
|
Jainkoak gorde dezala. Esan
|
ez
jateko fraide horiekin, mesedez. Nik ez dakit zertarako doan hara, guztioi sufrimendua emateko ez bada.
|
|
Horrelaxe zuek ere, ene alabak; saiatu albait pobreen pasatzen, nola jantzietan hala janarietan, bestela zeuon burua engainatua ikusiko duzue, Jainkoak ez baitizue emango, eta nahigabez egongo zarete. Saia zaitezte beti Haren Maiestatea zerbitzatzen, baina
|
ez
jan pobreen ogia Hura zerbitzatu gabe; dena dela, nekez ordain daiteke zerbitzu eginez aberastasunen konturik eman behar ez izatean Jaunak ematen dizkizuen bake eta atsedena. Argi ikusten dut konturatzen zaretela, baina beharrezko da horiengatik Haren Maiestateari garaiz esker bereziak eman diezazkiozuen.
|
|
3 Inola ere ez bezate eduki ahizpek ezer berentzakotzat ezta ez bekie utz edukitzen ere,
|
ez
jateko, ez janzteko; ez bezate eduki kutxarik, ez kutxatilarik, ez tiraderarik, ez arasarik, Komunitateko ofizioak dituztenak ez badira, ezta beste ezer ere berentzakorik, baizik eta guztia izan bedi guztiena. Hau oso garrantzitsua da, deabrua pobretasunaren perfekzioa gauza txikietan lasaituz joan daitekeelako.
|
|
5 Bazkaritik eta afaritik kanpo, ahizpa batek ere ez beza
|
ez
jan ez edan, baimenik gabe.
|
|
1 Harritzekoa da maitasun honen beroa, bai malko, penitentzia eta otoitz ugari kostatzen dela, bai ardura handia Jainkoarekin on egingo diotela uste dutenei eskatzeko Jainkoari gomenda diezaioten eguneroko desira, harengan aurrerapenik ikusi ezik halako pozik ez izate bat. Bada, aurreratuz doala baderitzo eta berriro atzerantz egiten duela ikusiko balu, ez dirudi atseginik izango duenik bere bizian;
|
ez
jaten du ez lorik egiten ardura hau gabe, beti hainbeste maite duen arima galduko ote den, eta betiko bananduko diren beldurrez; ez dio inolako garrantzirik ematen hemengo heriotzari, ez baitu nahi ezin atxikirik haize bolada batek eskuetatik kenduko dion ezeri lotuta egoterik. Esan dudanez, bere buruaren inolako interesik gabeko maitasuna da.
|