Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 217

2000
‎Gelatik kanporat jalgi nintzenean, euria ari zuen gogotik. Eta nik ez dakit zergatik, baina, etxean geratu beharrean, nola bainengoen arrai eta neure gogara, hala, euripean ibiltzen hasi nintzen eta aitzina egin nuen, putzu bat zegoen tokiraino, non jauzika hasi bainintzen, plisti plasta eta plisti plasta, arraitasunak eta plazentziak horditurik banengo bezala...
‎Behatu nuen goiti, eta istant hartan hodei bat ari zen eguzkia estaltzen. Eta, ez dakit zergatik, baina hil kanpai haiek anaiaren heriotza iragartzen ari zirela iduritu zitzaidan, nahiz eta banekien ezen ezinezkoa zela, harekin egon berria nintzelako... Eta, segidan, belauniko jarri nintzen, eguzki estaliari beha, eta, erdi nigarrez, erran nuen:
‎" Ez ahantz, seme, ezen Martin etxerako dugula, eta heu elizarako". Eta, aitari hura aditzen nionean, nik ez zekiat zergatik, baina asaldatu egiten ninduan nahi gabe, hatsik gabe geratuko banintz bezala, hainbat elizgizoni aditurikako sermoi ezin tristeagoak gogorat etortzen zitzaizkidalako, beharbada, eta sermoi haien hitzek, eliz pareten arteko ilunean, ene arima inguratzen eta kateatzen zutelako, hegaldirako bidean jarri beharrean... Eta nik, aldiz, hegaldatu egin nahi izaiten nian, hori banekian, nahiz eta artean ez nekian norat egin...
‎, eta hirurok baterat egiten genuen geure ahalegina, nork bere tokitik. Eta, hartan ari ginela, ohartu nintzen ezen osaba ere urduri zegoela, ez dakit zergatik... harik eta, halako batean, gurdia bere lekutik atera genuen arte, baina, hain fortuna gaixtoarekin, non, aldi berean, gurdiari eman genion bulkadarekin baterat, oinen gainean labaindu baitzen osaba eta ahozpez erori, bularra eta gorputzaren aitzinalde osoa lohitan blai. Hantxe ene urduritasunari eta neure ezinegonari leku emaiteko okasionea!
‎" Hori ezin erran dizut, don Fidel, zeren eta izan baitaiteke egun batekoa, urteetakoa, edo mendeetakoa ere. Baina, dakizun bezala, penaren irautea otoitzen eta induljentzien bidez guti daiteke, eta sakrifizioen eta sufrimenduaren bidez..." Eta nik ez dakit zergatik, baina, hitz haiek aditu bezain fite, iduritu zitzaidan ezen ene semearen purgatorioko kondenak mendeetakoa izan behar zuela, eta bertzeen sufrimenduak baizik ezin erredimi zezakeela haren pena.
‎Eta, hitz haiek aditzen nituela, sentitu nintzen nola inurri bat elefant baten aitzinean, eta ez dakit zergatik, baina orduantxe piztu zitzaidan itsasorat egiteko eta marinel izaiteko gogoa. Eta erdi ezkutuka ere adierazi nion zerbait kapitainari... eta, hargatik, ezin laketagoak egin zitzaizkidan haren hitzak, noiz eta Baionarat itzultzerat zihoalarik erran baitzidan:
2001
‎Lehen Mundu Gerrako osaketa etxe horien aire bat gordetzen duena oraindik ere. Barrualdera begira dagoen terraza horregatik, edo aurrealdeko aspa moduko apaingarriengatik, ez daki zergatik, baina Tasiori Gary Cooper-en gaztetako film hura gogorarazi izan dio beti, erizain batez maitemintzen zena eta hori dena.
‎Eta aspertuta dagoela apur bat gitarraz eta kaleko hotzaz. Ekonomista dela ikasketaz eta beste karrera bat ere hasita daukala baina laugarren kurtsoan utzi zuela, ez dakit zergatik. Neska atsegina da Roma.
‎Lucas poztu egin zen. Maria ere poztu zen baina ez zekien zergatik.
‎Francisco Javier Larrea Iparragirre, gero patioan Beixama esaten geniona, ez dakit zergatik.
2002
‎Eta une hartan, ez dakit zergatik, bihotza saltoka jarri zitzaidan. Bai neska hura eta bai neskarekin hasitako jokoa ere atsegin nituela sentitu nuelako edo.
‎Ez nuen egin. Oraindik ez dakit zergatik. Baina ez naiz damu...
‎Eta etxea ere saltzeko puntuan geundenean gertatu zunan Emmanuelena. Egun hartan ere liskar bat izan geninan, ez zekinat zergatik, baina kontua dun Emmanuel sutan jarri zela eta bihuela apurtu zuela, lurraren kontra astinduta. Segidan herrira joan zunan, botila bat ardo erostera.
2003
‎1970 oroitzapenekin batean gogoratzen zait oraino, Txillardegi adiskideak bere eleberriez eta gramatika lanez gain bazuela jada eginik Hizkuntza eta Pentsakera saioa eta Albert Memmiren Portrait du colonisé deitu obra ederraren itzulpena, gaurko entziklopediek, ez dakit zergatik, ahantzia dutena. Politiquement correct ez zaielako arauz!
‎Ez zekien zergatik, baina dutxa katarsia zen Matiasentzat. Eta ez zekien zergatik. Are gehiago, ez zen Matias kapaz katarsi kontzeptua azaltzeko.
‎Poztu egin nintzen alde batera, eta, bestera, pena ere eman zidan, oraindik nirekin maitemindurik imajinatzen bainuen. Gizon horrekin ez zela zoriontsu izango otu zitzaidan, ez dakit zergatik, horrelakoak pentsatzen ditugu gizasemeok besteren zorionaz erabakitzen hasten garenean. Tarteka, gauez bereziki, lagunarteko afariren baten buruan edaritegietan edo kalean barrena bakarrik nindoala, Monikaren irudia ikusi uste izaten nuen, eta bihotzak zabuak ematen zizkidan.
‎Emakumea ohearen magal epelera itzuliko da gero, gizonak han utzi dituen azken aztarnen bila, eta gizona gauaren altzo hotzean galduko da, soinean emakumearen lurrina daramala, eskuetan oraindik sexuaren usain garratz eta sarkorra, ahoan karminaren tejoa, eta espaloiko galtzada zapaltzean berriro gizonen mundura itzuli dela ohartuko da eta pozik aurkituko du bere burua, pozik emakumearen besarkadatik aske bere kontura pentsatzeko eta gogoeta egiteko astia izango duelako. Gizonok ez dakigu zergatik den horrela, baina neuk ere behin baino gehiagotan sentitu izan dut, batzuetan kontzientzia txarrarekin izan bada ere, bozkario hori. Inoiz ez, hala ere, Sophieren etxe atarian, hori ziurta dezaket edo zin egin, komisarioari zin egin nion bezalaxe, ez bainaiz inoiz, lekuko batek besterik dioen arren, Sophieren etxean izan, ez haren egongelan hizketan egon eta gutxiago egin baitut haren ohean lorik.
‎Nik ez dakit zergatik, baina ume umetatik izan ditut atsegin bi errealeko txanponak. Hainbesteraino, non ez bainuen haiekin ezertxo ere erosten, zakutto batean gordetzen baizik... zakuttoa txikiegia gertatu zitzaidan arte.
‎Datorren larunbatean, Azpilgo jaiak hastekoak dira eta, Salbea kantatu ondoren, don Justiniano balkoira aterako da, ohi bezala, jendeari ongi etorria egiteko asmotan, ilunabarreko zortzi eta erdiak aldean. Eta, ez dakit zergatik, baina nik laket dudan egun hego haizetsu horietako bat eginen duela uste dut, eta zerua garbi egonen dela –zeru garbi koloretsua–, hego haizearekin bakarrik uxatzen baitira zabortegietatik sortutako hodei beltz higuingarriak. Baina, ene azpildarrok eta ene lagunok, noiz hilko naizen ongi badakit ere, entzun iezadazue:
‎Saio normala amaituta, propinen txandan," Itziarren semea" kantatu zuten, entzuleren batek eskatuta. Interpretazio sentitua egingo zuten musikariek, dudarik gabe, baina niri, ez dakit zergatik, afalondoko kanta saioak etorri zitzaizkidan gogora. Zaila baita, denborarekin, hitzen balioa ez gastatzea.
‎Zure eskutitza ia buruz ikasteraino irakurri dut, behin eta berriz, eta gauza batzuekin deskuidatuta zaudela uste dut, Kattin. Kartan zuek eta zuek diozu behin eta berriz, eta ez dakit zergatik. Eskutitzak nik idatzi dizkizut, ez dira taldean idatziak, beraz, niri idatzi behar zenidake, eta ez guri.
2004
‎Egia krudela bihotzean sartu zitzaidan. Eta negar egin nuen, eta ez nekien zergatik ziren nire anpuluak eta zotinak: palestinarren egoeragatik ala Nathan gezurretan zebilelako.
‎Nathani gezurra esan nion, ez dakit zergatik, edo beharbada bai. Seguruena, bera Israelen zegoelako.
‎Ez! –segitu zuen– Bada, ez zakiat zergatik ibili behar dudan nik hortik homosexuala naizela predikatzen.
‎Eta irri egin zidan, eta nik ere irri egin nion. Gero, aulkitik altxatzen zelarik, eskua ile gainean pausatu eta ferekatu zidan... eta orduan, nik ez dakit zergatik, baina haren begietara bat bateko langarra jaitsi zela iruditu zitzaidan. Eta, langarrak erakarrita, errukiaren antzeko sentimendu batek hartu ninduen, pentsatu bainuen gizon hura ere ez zela zoriontsua, ni neu ez nintzen bezala, futbolean aritzen nintzenean ez bazen bederen...
‎Amona patata batzuk zuritzen ari zen, afarirako tortilla bat egiteko asmoz, gurasoen arteko iskanbila piztu zenean, ez dakit zergatik... baina kontua da aita amaren kontrako erretolika gero eta beroago batean sartu zela, eta irainka ekin ziola, halako batean:
‎Zeren, hasteko, Montseri kontatu nionean R. jauna etortzekoa zela, istantean ohartu bainintzen interes berezia piztu zitzaiola, poza eta ezinegona, eta ez dakit zergatik, baina bihotzean eztenkada bat sentitu nuen: jelosiaren lehen eztenkada izan zen, gure maite kontuen atal hartan.
2005
‎Eta zu bezalako ateoekin topatzen naizenean, are gehiago sinesten dut, amen! Eta ez dakit zergatik, baina, zuri entzunda, seguru nago zure senar ohi Anbrosio zeruan egongo dela. Ez baitu erraza izan behar, bekatuaren aurkako zelai beteko bataila honetan, komunista leninista batekin, ajjj?
‎Ingurura begiratu nuen, ez dakit zergatik. Barra osteko Antonen alaba baino ez zegoen han eta ez zigun jaramon handirik egiten.
‎Eta Abdon Porte ezagutu ez nuen arren seguru nago txalo horiek ez entzuteak hil zuela, txistuek hil zutela. Egunkarietan Ramonena agertu zenean ez ninduen arduratzen kartzelara joateak edo jatetxearen hondamendiak, ez; arrebak zer pentsatuko zuen zen nire ardura, eta gurasoek zer pentsatuko zuten, herriko lagunek, Monikak eta baita Irantzuk ere; ez dakit zergatik, baina sarritan gogoratzen nintzen Irantzurekin, eta ezinegon handia sortzen zidan hiltzaile ankertzat hartuko ote ninduen. Gizakia piztia gregarioa da, taldeka bizi behar duen piztia, beste gizaki batzuen laguntasuna eta errespetua behar dituena.
‎Oraindik uda zen arren, ez dakit zergatik, trajez jantzita joan behar nuela pentsatu nuen; arreba, ordea, kotoizko soineko arin batekin joan zen. Hanka bat Alberto Larrañaga izena zuen norbaiten hilobiaren gainean jarri nuen gorbataren korapiloa laxatzeko.
‎Meata ilun luzean, ez dakit zergatik, paretan zintzilik dagoen Gandiaga poetaren foto bati begira, harroxko bota diot:
2006
‎beraz, kanpora edo surtara. (Seneka edo godoak, aldiz, ez dakigu zergatik, espainolak dira).
‎42 Menéndez Pelayo ren arraza kontzeptua ez dela biologikoa, esaten da beti (berdin Ortega-rena, etab.), ez dakit zergatik, edo behintzat zergatik gutxiago Arana Goiri-rena baino, esaterako. Arrazismoa aitortzeko Espainian lotsa gutxiago zegoenean (1944), Laín Entralgo k deblauki adierazten zuen:
‎Ametsetan agertu zaion bezala imajinatu du Karlos bere etxearen aurrean eta beldurtu egin da. Eta ez daki zergatik. Ez da Karlosen beldur.
‎–Boikota egiten didate, eta okerrena da ez dakidala zergatik.
‎Ezetz nik, eta galdera errepikatu zuk, barkatzeko, nahi gabe izan zela. Orduan esan nizun, ez dakit zergatik, nahi gabe egindakoak izaten direla minik handienak.
‎Nik ezetz esango nuen, ezetz esan nahi nuen, baina, biontzat berdina ez izan arren, bazen zerbait; elkarrekiko eta alde biko sentipenik ez izan arren, itsukeria zatekeen zerbait hura ukatzea. Eta hala ere, ez dakit zergatik, nik esperantza neukan, gure arteko solasaldi lasai eta gizabidetsu haren ostean, zure irrikak ere lasaitu eta gizabidezkotu egingo zirela, inoiz zure" nahi eroak" izendatzen zenituen haiek ibitu eta ematuko zenituela, zure irrikaren alferrikakotasunaz ohartuko zinela.
‎Araban, baina enpresaren izenak ez du garrantzirik. Behin eraman ninduen, ez dakit zergatik, domeka goizez. " Umeak ikas dezan lana zer den" edo halako zerbait pentsatuko zuen.
‎Hilabetea neraman pisukide berria bilatzen, unibersitateko beka bukatu zitzaionetik Poznango ikasle bati. Atsegina, berba gutxikoa filologia ikasle izateko, hortzak garbitzeko hogei minutu behar izaten zituen, ez dakit zergatik.
‎Familia hartan, seme alabak zehatzeko ardura amarena zen, ez aita borreroarena. Estefaniari ez bezala, Domingo erran nion beti, ez dakit zergatik, inon aitarik izatekotan huraxe izan baitzen, borrero bat, niretako aita.
2007
‎Gu hiruron kasua desberdina izan zen, ez dakit zergatik. Edu, Rober eta hirurok bakarrik geunden larunbat arratsalde aspertu haietako bat izango zen; berdin dio euritik babestearren udaletxeko arkupeetan pipak jaten ari ginen, ala Mike Oldfield en kanpai tubularren durundiopean kulunkan.
‎Lehengoan Ikerrek sekulakoa montatu zidan gelaren erdian. Oraindik ez dakit zergatik.
‎Gogorra baino gehiago, espero ez nuena. Eta, egia esan, ez dakit zergatik nengoen hain itsututa. Ez dakit zergatik neukan bazterturik aukera hori.
‎Gorputz osoak ikara egin zuen, ez dakit zergatik.
‎Etxepean geratu nintzen, beheko tabernaren parean. Bat batean, ez dakit zergatik, tristura galanta sortu zitzaidan eta eztarria trabatuta geratu, harritzar batek itxi izan balu bezala. Alabaren jaiotzarekin batera nire gaztaroa joan egin zela sumatzen nuen, nire aitatasunak berarekin heldutasuna ekarri zuela.
‎Trengeltokia zuen aurrean eta taberna bat etxepean. Elisari, ez dakit zergatik, taberna bat ikusi eta komunera joateko gogoa etortzen zitzaion.
‎Biologo batentzat arraroa zen eskorpioia krisi existentzialista baten aurrean imajinatzea, baina, hala ere, gustatzen zitzaizun bere burua hiltzeko bere eskorpiotasunaren beharra duen eskorpioiaren irudia. Marraskariekin gogoratu zinen orduan, untxiekin konkretuki, ez dakizu zergatik. Marraskarien hortzek ez diotela inoiz hazteari uzten oroitu zenuen.
‎Borrokan dabil neska bere buruarekin, negarrari aukerarik ez uzteko. Isilik geratu naiz eta ez dakit zergatik. Dena argitu nuke oraintxe bertan eta egoera hau bukatutzat eman:
2008
‎Ez dakit nondik, ez dakit zergatik, ez dakit nola, baina beldur inozo batek hartzen nau, eta birus arriskutsu bat bezala hedatzen da nire baitan. Irratian zure gustuko kantak bilatzen ditut, noizbehinkako laztanak eskaini, ideia okerreko liburuak oparitu...
‎Kopari kirten barrenetik heltzen zion. Bestela, diotenez, edaria berotu egin daiteke, baina niri, ez dakit zergatik, arrotza egiten zait sofistikazio puntu hori. Baietz esan nion buruarekin.
‎Begira egoteko zuen modu gozoak erakarri zuen nire arreta eta, ez dakit zergatik, ni zahartzaroan horrelakoa izango nintzela erabaki nuen. Lisboako San Jorge gazteluan izan zen, abuztuko ilunabar batean.
‎Zapaldutako lur bat izango nintzateke, idatzitako orri bat. Horrek uxatu egiten ditu gizonezkoak, ez dakit zergatik, jarraitu zuen.
‎Haren ondoan egotea euria entzutea bezala izango zela erabaki nuen, lasaitasuna ematen duen zerbait. Eta emakume harekin igande arratsak luzeak bezain lasaiak izango zirela pentsatu nuen ondoren, ez dakit zergatik, eta musika klasikoa entzuten irudikatu nuen nire etxeko egongelan taburete batean eserita, biluzik baina bata arin batekin, ispilu txiki bat esku batean eta pintzak bestean, aurpegiko ile ñimiñoenen bila edo gorputzeko zernahi akats ikertzeko prest, horretan zorrotza izango zela igarrita bainengoen, ez zuela, alegia, bere gorputzean (ezta agian besterenean ere) ilerik, zimurrik ...
‎Haren eskuak askatu eta begiak irekitzea lortu nuenerako, ingurukoak begira nituen hunkiturik, hunkigarriak izaten baitira betiere geltoki eta aireportuetan ematen diren bikoteen arteko besarkada itogarri eta luze horiek. Goitik behera beltzez jantzia zetorren, horrek pitin bat bere gaztetasuna itzaltzen zion, baina ile horia anabasa batean bildurik zeraman kokotean eta horrek, ilearen desgobernu horrek alegia, ez dakit zergatik, biluziago egiten zuela iruditu zitzaidan. Ni ez nintzela berak uste zuena adierazten saiatua nintzen, baina alfer samarrik, esaldi sakon eta katramilatsuak ateratzen baitzaizkit atzerriko hizkuntza batean hasten naizenean.
‎Baina ez dute egiten. Eszena, nik ere ez dakit zergatik, udazkenean gertatzen da eta hego haizeak beren gona arinak altxatzen dizkie tarteka emakumeei edo beren sonbrailu sareak mugitzen, eta gizonezkoek nahiago dute, irribarre maltzurra ezpainetan, haiei begira jarraitu, haien irriak onetsi, haien ibilerak ederretsi. Horrek ez du esan nahi emakume horiek nire heriotza sentitzen ez dutenik, eta alaba, errautsak haizatzeko, itsasoari begira jarri eta negarrez hasten denean, negar egingo dute haiek ere, esan nuen.
‎deiadar egingo banu, edo, besterik gabe, sabaira tiroak jaurtikiz sartuko banintz ere, ez ninduketela ondoren identifikatuko eta ertzainen aurrean batak, bai, gizon mozkote bizardo bat zen? esango zuela eta besteak kontrakoa,, flakosta ihar bat iruditu zitzaidan?, neuk ere ez baitakit zergatik dudan horrenbesteko indefinizioa.
2009
‎Nik ere ez nekien zergatik. Egia zen, ez zitzaidan bereziki polita iruditzen; hala ere, bazegoen zerbait bertan.
‎Elorri n maiz aurkitzen dugu poeta tristerik, baina ez dakigu zergatik. Berak ere ez bide daki.
‎G ANDIAGAREKIN nik beti hitz egin egin dut, geure edozein gaiz, eta hemen ere horixe egingo dut. Gandiagaz mintzatzea zaila izan da niretzat beti, ez dakit zergatik, eta zailagoa orain, hil eta gero. Bi historia diferenteegiak izan gara biok, ni neure historiatik mintzatuko naiz?, baina biok Arantzazu izan gara, edo gara, eta gure historia hori gogoratu dut Bitorianorekin azken egunotan.
‎Iliadako Lehen Kanta hori lezio maisuzko bat bezala da, grekoek nola zeukaten Natura, Jainkoak, Gizakia hiru aldeekin triangelu bat, errealitate osoa elkarbatean biltzen zuena. Poetaren inspirazio, irudimen, oroimena, ahalmen naturalak dira, baina Naturak, ez dakigu zergatik, batzuei eman dizkie eta besteei ez, edo batzuetan bai eta beste edozein momentutan ez; hots, Naturak, berak nahi zuenari eman dizkio dohainok, eta printzipioz dohainok ba omen dauzkanak ere, ez ditu guztiz bere eskuko eta bere gogarakoak, bera ez da haien jabe eta nagusi arbitrario. Horregatik poetak, lana hastera doanean, indar naturalok, bere jabetza osoko ez daudenok, nolabait beregandik at dituenok?
‎Eta 2) Erromak barbaroen erasoaren pean lurjo duenean, haren obra jarraitzeko pribilejioa historiak Espainiari esleitu dio, ez Frantzia, ez Italiari?, Ameriketatik mendebalean Filipinetaraino ekialdean erromatartasunaren Inperioa mundu guztian hedatuz. (Portugal, ez dakit zergatik, ez da aintzat hartzen; beharbada Espainia kontsideratzen delako). –La única de las provincias que, después de Roma, llevó más allá de sus fronteras las lindes heredadas del Imperio fue España; en el Oriente, con Trajano, el conquistador del Danubio; en el Occidente atlántico, con Hernán Cortés, Pizarro y Almagro, los Trajanos del Nuevo Mundo?
‎Egiazko marmolezko monumentu bakan batzuk ere topatu nituen, baina inpresio handiena eman zidaten hilobiak bi izan ziren, elkarrengandik hurbil, 45 Blokean, ehorztoki gutxi zeuden aldean, ez dakit zergatik. Hobia markatzeko, batak pinu egur ilun eta atseginez eta besteak iturgintzako hodi sinple eta pintatu gabez egindako gurutzeak zeuzkaten soilik.
‎Aktore koadrilari ere nekez azaldu ahal izango dio zer nahi duen. Eta bezero hauek, tira, ez daki zergatik, baina iruditzen zaio ez dutela telebista askorik ikusten.
‎Arnasa labur hartzen du eta ezpainak busti, urduri. Bere gorpuzkera osoak dio ez dakit ondo egin ote dudan, ez dakit zergatik etorri naizen baina estutu egiten du nire eskua, eskaintzen diodanean. Atzamar epelak, laztan mingarri eta leuna, neuregana berriro ekartzen nauena, neure bihotzetik urrun ibili ondoren hain denbora luzean, nora ezean eta ahotsik gabe.
‎–Botatzeko gogoa jarri zait, ezustean, ez dakit zergatik, esan zuen Adak, bere ezintasunean disimulatzen saiatzen zela; eta, zutik jarrita, gehitu zuen?: Komunera noa.
‎Langileak, mugimendu kolektibo inkontziente batean, alde batetik, porrot eginda sentitu behar zuten, eta bestetik, beldurtuta, zaldizkoek zer egin behar zuten ez zekitela?, elkarrengana hurbildu ziren, besoa besoaren kontra, besoa besoaren alde?, hurbiltasunak konfiantza galdua berreskuratzen lagunduko balie bezala; Teofilo Mariak zerbait esan zion Fanelliri, baina Fanellik ez zion erantzuten, buruxkila anarkista nora ezean zegoelako, ausaz, Teofilo Mariaren ezusteko presentziak ezarritako errealitate berriaren koordenatuetara egokitu ezinean; Teofilo Mariak atzera egin zezakeen orduan ere, eta polizi buruari agindua eman, langileak, inoiz baino ahulduago behar zutenak, hantxe jipoitzeko eta txikitzeko, baina gizonak aurrera egin zuen; Teofilo Mariak ez zuen hartarako asmorik, hala aitortu zion behintzat bere aitari handik gutxira, baita bere lagunei ere, han gertatuaz galdetu izan zioten bakoitzean: . Oharkabean egin nuen aurrera, eta oraindik ez dakit zergatik, baina oso ziur nengoen egiten ari nintzenaz?: luzaroan disimulu hutsean ibili ondoren, bere senaren menera jartzea erabaki zuela, alegia, senak, besterik gabe, bibrazio onak eta sentipen hobeak zekarzkiolako; gero, bere aurrerakako bide hartan langileengandik bospasei urratsera gelditu eta, bastoia airean dantzatzeari ekiten ziola, mehatxutik dantzatik bezainbeste zuen, itxura batean, bastoiak?, honela esan zuen:
‎–Jendeak hiltzeko beldurra du, baina ez dakit zergatik, hain ongi bizi badira fantasmak, haizearekin batera hegan, hara eta hona. Orduan, zera da, jendeak ez duela sinesten, bestela ez da posible:
‎Paul elizari, herrikoari? Baina barrukoa, etxe barruko gauzak, ez dakigu zergatik, guri utzi dizkigu, familiakoei. Ateratzeko baimena eman digu epaileak?
‎Pentsio hau ere unibertsitatetik nahiko urrun dago, baina hura urrunago. Egia esateko, jauna, ez dakit zergatik zegoen Filby pentsio honetan. Normalean ez da ikaslerik egoten?
‎Esan diote, nahiz eta pentsatu mundu guztiak jakingo zituela halako gauzak honezkero, medikuetako batek grabazio bi egin zituela Londresen, Bornas doktoreak grabazio bi egin zituela. Gainerako medikuek, Fresleven doktoreak, Tizman doktoreak eta Malo doktoreak, grabazio bana egin zutela, baina Bornas doktoreak, inork ez daki zergatik, bigarrena egin nahi izan zuela.
‎–Zergatik? Horrela egiten zen orduan, baina ez dakit zergatik?, dio erregistroko arduradunak. –Are gehiago, garai hartan??.
‎Langileak, mugimendu kolektibo inkontziente batean –alde batetik, porrot eginda sentitu behar zuten, eta bestetik, beldurtuta, zaldizkoek zer egin behar zuten ez zekitela–, elkarrengana hurbildu ziren, besoa besoaren kontra –besoa besoaren alde–, hurbiltasunak konfiantza galdua berreskuratzen lagunduko balie bezala; Teofilo Mariak zerbait esan zion Fanelliri, baina Fanellik ez zion erantzuten, buruxkila anarkista nora ezean zegoelako, ausaz, Teofilo Mariaren ezusteko presentziak ezarritako errealitate berriaren koordenatuetara egokitu ezinean; Teofilo Mariak atzera egin zezakeen orduan ere, eta polizi buruari agindua eman, langileak, inoiz baino ahulduago behar zutenak, hantxe jipoitzeko eta txikitzeko, baina gizonak aurrera egin zuen; Teofilo Mariak ez zuen hartarako asmorik, hala aitortu zion behintzat bere aitari handik gutxira, baita bere lagunei ere, han gertatuaz galdetu izan zioten bakoitzean: " Oharkabean egin nuen aurrera, eta oraindik ez dakit zergatik, baina oso ziur nengoen egiten ari nintzenaz": luzaroan disimulu hutsean ibili ondoren, bere senaren menera jartzea erabaki zuela, alegia, senak, besterik gabe, bibrazio onak eta sentipen hobeak zekarzkiolako; gero, bere aurrerakako bide hartan langileengandik bospasei urratsera gelditu eta, bastoia airean dantzatzeari ekiten ziola –mehatxutik dantzatik bezainbeste zuen, itxura batean, bastoiak–, honela esan zuen:
‎–Jendeak hiltzeko beldurra du, baina ez dakit zergatik, hain ongi bizi badira fantasmak, haizearekin batera hegan, hara eta hona. Orduan, zera da, jendeak ez duela sinesten, bestela ez da posible:
2010
‎Ea harrapatzen dugun?? esan zidan bat batean, tximeletaren atzetik abiatzen zela, barre algaren artean, eta ni haren atzetik, harik eta gizon baten ezusteko presentziak? ez dakit zergatik, baina, oroitzen dudan bakoitzean, beti hartzen diot sakristau itxura, jakin dakidan arren hori esatea eta ezer ez esatea elkarren parekoak direla?
‎Zu gazte samarra zinen? 1940an jaiotakoen kintakoa zara, ezta?? eta egun pasa zentozen; beste fraide batek esana zidan ordurako, aita Dunixiren iloba zinela, baita psikiatra zinela ere, eta orduan, ez dakit zergatik, baina bazkalostean, komentuan bazkaltzen geratu baitzinen, fraideon senitartekoei eta bisitari bereziei, horrelakoetan, egokitzen genièn jangelan, zurekin egon behar nuela bururatu zitzaidan.
‎Amari buruzkoan, baina, harrigarriena ikuskizun genuen, hurrengo urteko oporretan gertatu baitzen gertatzekoa, bazkalondo batean; ni ez nengoen etxean, kanpoan bazkaldu bainuen, frantziskotarren hiriburuko parrokian, egun hartan hara joan bainintzen bisitan, ez dakit zergatik; Regina enera itzultzean, baina, etxean sartu, sartu aurretik Moncayo eta Palafoxekin jolasean aritu nintzen, bost bat minututan, eta sekulako ezustekoarekin aurkitu nintzen; hasteko, kanpoko atea itxi ahala ahots bat iritsi zitzaidan, ezaguna eta ezezaguna egin zitzaidana aldi berean, doinua entzun orduko jakin nuen. Haurtxo txikia?
‎eta ez ditut ahaztekoak. Espainian errepublika ezarri berria zen eta berandu gabe agertuko zen Ama Birjina Pagoagan? ez egun hartan Regina enean egin genuèn afaria ez afalondoa; aita etxean sartu ahala. Teofilo Maria osaba Ismaelen etxean geratu zen han herrian, ez dakit zergatik, esan zuen:
‎Osasuntsu, eta gorputzean akatsik gabe. Hori jakin nuenean, ez dakit zergatik, negarrari eman nion: lasaitasunezko negarra zen, lehengo ezinegon eta tentsioa askatzeak eragindakoa.
‎Zu gazte samarra zinen —1940an jaiotakoen kintakoa zara, ezta? — eta egun pasa zentozen; beste fraide batek esana zidan ordurako, aita Dunixiren iloba zinela, baita psikiatra zinela ere, eta orduan, ez dakit zergatik, baina bazkalostean —komentuan bazkaltzen geratu baitzinen, fraideon senitartekoei eta bisitari bereziei, horrelakoetan, egokitzen genièn jangelan— zurekin egon behar nuela bururatu zitzaidan.
‎Amari buruzkoan, baina, harrigarriena ikuskizun genuen, hurrengo urteko oporretan gertatu baitzen gertatzekoa, bazkalondo batean; ni ez nengoen etxean, kanpoan bazkaldu bainuen, frantziskotarren hiriburuko parrokian, egun hartan hara joan bainintzen bisitan, ez dakit zergatik; Regina enera itzultzean, baina, etxean sartu —sartu aurretik Moncayo eta Palafoxekin jolasean aritu nintzen, bost bat minututan— eta sekulako ezustekoarekin aurkitu nintzen; hasteko, kanpoko atea itxi ahala ahots bat iritsi zitzaidan, ezaguna eta ezezaguna egin zitzaidana aldi berean —doinua entzun orduko jakin nuen" Haurtxo txikia" izeneko sehaska kanta i... hitz egin duzue, eta haurra esnatu da" esan zuen amak; ama, baina, euskaraz ari zitzaidan, inoiz ez bezala!; esna nengoen ala ametsetan orduan ere?; ametsetan behar nuen, zinez!;" Barkatu, Regina.
2011
‎Atilano, hasieran, erreakzionatu gabe gelditu zen, ez baitzekien zergatik zegoen harrituago, Anastasia hizketan entzun zuelako, edo ogroa botatzea erdietsi zuelako, bere tiragomarekin.
‎Ikasleen artean neskak oso gazterik hasten dira irakasleen bizitza pertsonalaz arduratzen. Karlarekiko harremanaz zerbait kontatu nion, neuk ere ez dakit zergatik, izenik aipatu gabe, noski, eta xehetasunetan sartu gabe. Bakarrik baina sexuari uko egin gabe bizi den gizonezko baten irudia eman nahi nion seguru asko, ez dakit zergatik, gauza bera diot berriz ere.
‎Karlarekiko harremanaz zerbait kontatu nion, neuk ere ez dakit zergatik, izenik aipatu gabe, noski, eta xehetasunetan sartu gabe. Bakarrik baina sexuari uko egin gabe bizi den gizonezko baten irudia eman nahi nion seguru asko, ez dakit zergatik, gauza bera diot berriz ere. Nik, noski, ez nion bere bizitza sentimentalaz galdetu.
‎Coca cola bat atera nuen edari makinatik eta zigarreta bat piztu. Mingotsak iruditu zitzaizkidan biak ere, eta ez dakit zergatik. Beharbada halakoxeak zirelako nire pentsamenduak.
‎Mututu egin ziren nire haserrealdiarekin, eta hark gehiago prejitu ninduen, ez dakit zergatik.
‎17:00 Trenak geldirik jarraitzen du, ez dakigu zergatik. Atsoak oraindik ere mingaina indarrean dauka, baina azkenean konprenitu dugu zoroa dagoela eta bere buruarekin bakarrizketan dabilela.
‎Eta ezkondu egin gura du, eta ez daki zergatik.
‎Errazagoa da zahartzen zarenean bakean utz zaitzaten. Eta ez dakit zergatik, bizitzen aritzea kostatzen bazitzaidan ere, gustatzen zitzaidan bertan egotea. Eta lan ona egiten nuela iruditzen zitzaidalako.
2012
‎Hori entzundakoan lasaitu egin zinen, aitak ez zekien zergatik zegoen han eta eroa baldin bazaude, pentsatu zenuen, antzeman egiten da. Ageriko eromenak direla larrienak iruditu zitzaizun.
‎Hor erlijiotasunak lekurik ez badu, non izango du? Deblauki Oteiza eta Taoa etorri zitzaizkidan gogora, ez dakit zergatik, biak txirikordan. Oteiza, gizakiak betidanik begien aurrean eduki baina ikusten jakin ez duena deskubritu zuena, hustasuna.
‎Ni irribarretsua ez diat uste inoiz izan naizenik. Serioa ninduan bai, ez zekiat zergatik. Bakoitzak badik bere bizitza eszenifikatzeko modu bat.
‎Orioko eskola nazionala deitzen zen hartan euskaraz hitz egiteagatik nik hartu dut egurra. Garai hartan neguan, ez dakit zergatik, denek ospelak izaten genituen eskuetan. Handituta izaten genituen esku eta hanketako behatzak, beharbada oraingo berogailurik ez zegoelako edo.
‎Diseinu grafikoko hainbat tailer eta kurtso egin eta kreazioak sare sozialetan jartzen zituen erakusgai, lagunekin mozkortuta azaltzen zen argazkien ondoan. Langabezian zegoen, baina Jonek ez zekien zergatik. Konbentzituta zegoen talentu handia zuela eta noiz edo noiz bere aukera iritsiko zela.
‎Lur jota ibili zen duela bi aste, txintik esan gabe lanean jarri eta txintik esan gabe etxera joaten zela. Inork ez zekien zergatik. Inork ez, Andreasek izan ezik.
‎Zazpi aldiz idatzi dut. Philip K. Dick? paperean, nire letra biribil onenarekin, zazpi, zenbaki magikoa, ez dakit zergatik, eta guztiz konbentzituta nago orain, eta zerbait berezia sentitzen dut neure baitan, zerbait. OK.
‎Utzi nuen leku berean. Eskua altxatu eta agur egin nion, eta, ez dakit zergatik, musu bat bota nion airean. Berak irribarre egin zuen une hartan.
‎eta hiru bai beldurretik?, ez dakit zergatik
‎Halatan, itsuaren aurpegia aztertzen hasi nintzen; baina esadazue, zer irakur daiteke begirik gabeko aurpegi batean?... Tarte luzea neraman hari begira nahi gabeko errukiz, eta bat batean hara non ozta ozta nabari zitekeen irribarre bat agertu zitzaion ezpain mehetan, eta, ez dakit zergatik, oso zirrara gozakaitza eragin zidan. Itsu hori, ematen zuen bezain itsua ez zelako susmoa sortu zitzaidan gogoan; alferrik saiatu nintzen neure buruari onartarazten ezinezkoa dela begietako zuritasun hori antzeratzea; eta gainera, zertarako?
‎bera zen, nire sirena! Aurrez aurre eseri zitzaidan, lasai eta isilik, begiak nigan finko jarrita, eta, ez dakit zergatik, begirada hura ezinago samurra iruditu zitzaidan; eta gogora ekarri zidan aspaldiko urteetan nire bizitza hain agintekeria latzez gobernatu zuten beste begiratu haietariko bat. Bazirudien galderaren baten zain zegoela, baina ni isilik nengoen, nahasmendu ezin azalduzko batek hartuta.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia