Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 170

2015
‎Erruki zaitez, ene Kreatzailea, zeure kreatura hauetaz. Kontuan izan ez dugula geure burua ulertzen, ez dakigula zer nahi dugun, ezta ez dugula asmatzen eskatzen dugunean. Emaguzu, Jauna, argia; kontuan izan jaiotzez itsu zenak baino premia handiagoa dugula, hark argia ikusi nahi eta ezin baitzuen.
‎9 Askotan pentsatu izan dut, eguzkia zeruan dagoela, haren izpiek hain indar handia badute bera handik aldatu gabe bat batean honaino iristeko, horrela, arima eta espiritua, eguzkia eta beronen izpiak bezala gauza bera direnez gero, ez ote daitekeen haren goreneko parteren bat bere gain altxa, arima bere lekuan geratuz, egiazko Zuzentasun Eguzkitik datorkion beroaren indarrez. Azken batean, ez dakit zer esaten ari naizen. Egia hau da:
‎9 Pertsona batzuk (eta badakit egia dena, nirekin tratatu dutela, eta ez hiru edo lauk, askok baizik) hain irudimen ahula dute, edo adimena hain eraginkorra, edota ez dakit zer den, baina irudimeneko gauzetan hainbeste murgiltzen da, non, buruan garbi sortzen duten guztia ikusi egiten dutela iruditzen baitzaie; hala ere, egiazko ikuskaria ikusi izan balute, ulertuko lukete, duda mudarik ez izateko eran, engainua; izan ere, beraiek doaz moldatuz beren irudimenaz ikusten dutena, eta gero ez du inolako ondoriorik uzten; alderantziz, hotz geratzen dira, deboziozko... Oso gauza jakina da ez zaiola horri jaramonik egin behar, eta horrela, amesturiko gauza baino askoz ere gehiago ahanzten da.
‎esan zienean bezala. Hain sekretu handia da eta hain grazia gorena, han une batean Jainkoak arimari agertzen diona, non ez baitakit zerekin konparatu, Jaunak une hartan zeruan dagoen aintza, beste inongo ikuskari eta espirituzko gozotasunetan baino era bikainagoan agertu nahi izatearekin izan ezik. Ezin da esan, uler daitekeen heinean?
‎8 Jaunak barruko gozotasunak emanez gero, kanpoko nekeak eramateko oso gertu egongo zaretela begitanduko zaizue. . Haren Maiestateak daki ondoen zer komeni zaizuen; ez dago zer eman behar digun Hari aholku eman beharrik, arrazoiz esan diezagukeelako ez dakigula zer eskatzen dugun. Otoitz bidean hasten denaren ardura osoa (eta ez ahaztu hau, garrantzi handikoa da-eta) izan behar du lan egitea eta erabakia hartzea eta prestatzea ahal dituen bitarteko guztiez bere borondatea Jainkoarenarekin uztartzeko; eta, gero esango dudanez?
‎5 Honezkero ez dakit zer esaten ari nintzen ere, haritik asko urrundu bainaiz eta, neure buruaz gogoratzean, hegoak hausten zaizkit ezer onik esateko; eta horrela utzi nahi dut oraingoz.
‎Jakinaren gainean egon zaiteztela nahi dut soilik, bide honetan onura handia atera eta nahi ditugun egoitzetara igotzeko, kontua ez dela asko pentsatzea, gartsu maitatzea baizik; eta horrela maitatzera gehien pizten zaituztena, huraxe egizue. Beharbada ez dakigu zer den maitatzea, eta ez naiz asko harrituko; izan ere, maitatzea ez datza gozotasunik handiena izatean, baizik eta gauza guztietan Jainkoa poztu nahi izateko erabakirik sendoenean eta, ahal dugun heinean, Hura ez iraintzen saiatzean, eta beraren Semearen ohore eta aintza beti aurretik joan daitezela eta Eliza Katolikoaren hazkundea eskatzean. Hauek dira maitasunaren seinaleak, eta ez uste izan kontua beste ezer ez pentsatzea denik, eta pixka bat barreiatzen bazarete dena galdua denik.
‎–Ez dugu guk sugarria jartzen, baizik eta badirudi sua jadanik pizturik dagoelarik, bat batean suaren barrura botatzen gaituztela erre gaitezen. ?, batzuetan gezi bat sartzen dute, ordea, erraien eta bihotzaren muin muinean, eta arimak ez daki zer duen ezta zer nahi duen ere?. –Bihotz zulatzearen deskripzio ezaguna dator gero (13 zenb.).
‎4 Harengan hain egintza handia eginik, desiraren desiraz deseginez doa eta ez daki zer eskatu, bere Jainkoa ziur ziur berarekin dagoela iruditzen zaiolako.
‎9 Hau guztiau ez da ezer, honen gainera aitor entzuleei barrukoa adierazten ez dakielakoa eta engainatuak dituelakoa ez badator; eta pentsatu eta pentsatu egin arren eta lehen mugimendurik ez duela haiei esango ez dienik ikusi arren, alferrik da; adimena hain ilun egonik, ez da egia ikusteko gai, irudimenak agertzen diona (orduan hau baita etxekoandrea), eta deabruak agertu nahi dizkion zorakeriak sinesteko baizik; dirudienez, baimena emango dio gure Jaunak azter dezan eta baita Jainkoak gaitzetsia dela buruan sar diezaion ere. Izan ere, asko dira erasotzen dioten gauzak hain minbera eta jasangaitza den barruko estura batekin, non nik ez baitakit zerekin konparatu, infernuan sufritzen dituztenekin ez bada; bada, ekaitzaldi honetan ez da onartzen inolako pozbiderik. Aitor entzuleagandik hartu nahi izanez gero, badirudi deabruek jo dutela harengana arima oraindik gehiago oinazetu dezan; eta honela, aitor entzule batek oinaze honetan zen batekin hitz eginez, halako unea igaro ondoren (estualdi arriskutsua baita hainbeste gauza batera direlako), esaten zion jakinarazteko horrela zegoenean, eta betiere are okerrago zen hori, hura konturatu baitzen ez zegoela bere esku.
‎11 Nik ez dakit zertan geldituko den; izan ere, oraindik ez ditut berrogeita hamar urte, eta bizi izan naizen garaian hainbeste aldaketa ikusirik, ez dakit bizitzen ere; bada, orain jaiotzen direnek eta bizi luzea izan dezatenek, zer egin behar dute. Egia esan, erruki dut nik helburu santu batzuetarako munduan egotera behartua dagoen jende espirituala, izugarria baita honetan daramaten gurutzea.
‎Arimak gorputzetik irten nahi zidala zirudien, han ez baitzen kabitzen ezta ez baitzen gai hain ondasun handia itxaroteko ere. Bultzada hain bortitza zen, non ezin bainintzen baliatu eta, nire iritziz, desberdina zen besteetakoarekin konparatuz; horrela, ez nekien zertan zen arima, ezta zer nahi zuen ere, hain zegoen nahasia. Arrimatu egin nintzen, eserita egoteko ere ez bainintzen gauza, berezko indarrak huts egiten zidalako guztiz.
‎11 Handi handia izan zen liluramendu honetako aintza. Pazkoko aldirik gehienean hain lelotu eta txepeldua ibilirik, ez nekien zer egin, ezta ez nekien nigan nola kabitzen zen hainbesteko fabore eta mesedea ere. Esaten den bezala, ez nuen ikusten ez entzuten, barruko pozaren handiaz.
‎22 Egia da, ene Jaun eta ene aintza, esatekotan naizela, nolabait, nire arimak sentitzen dituen nahigabe handi hauetan egin dudala zer edo zer zure zerbitzurako. Ai... ez dakit zer esaten dudan..., ia ia nik neuk hitz egin gabe, idazten dut hau!; nahasia nagoelako eta pixka bat neuregandik irtenda, gauza hauek berriro neure oroimenera ekartzean. Sentimendu hau nigandik baletor, ongi legoke Zugatik zer edo zer egin nuela esatea, ene Jauna.
‎3 Pena handi handiz nengoen behin, nik asko zor nion pertsona batek Jainkoaren aurkako eta haren ohorearen aurkako gauza larri bat egin nahi zuela eta hartarako erabaki irmoa hartua zuela jakin nuelako. Hain handia zen nire kezka, non ez bainekien zer egin. Asmo hura alde batera utz zezan erremediorik ez zela zirudien.
‎Nire laguna hainbeste erasoz neka neka eginik zegoen. Nik ez nekien zer egin. Alde batetik arrazoia zutela uste nuen.
‎Batzuek kartzelan sar nintzatela zioten; beste batzuk, oso gutxi, nire alde bihurtzen ziren. Nik argi ikusten nuen hainbat gauzatan zuzenzeudela, eta batzuetan azalpenak ematen nizkien neure zuribiderako; baina, gauzarik funtsezkoena, hau da, Jaunak agintzen zidala, ez nuen esan behar eta, ez nekien zer egin, eta horrela isildu egiten nintzen beste batzuetan. Jainkoak mesede handia egiten zidan:
‎Txiki egiten zitzaidan etxea; halaxe zen izan ere, eta ez zirudien monasterioa izateko bidean zihoanik; beste bat erosi nahi nuen (ez zegoen zerekin, ez zegoen erosteko erarik, ezta ez nekien zer egin ere) haren ondoan zegoena, nahiko txikia hau ere, eliza egiteko; eta egun batean, Jauna hartu ondoren, esan zidan Jaunak: Esan dizut sartzeko ahal duzun bezala.
‎17 Hona hemen auzi handi bat hasita; izan ere, hiritik Gortera joan ziren, eta monasterioaren kontura joan behar izan zuten, eta ez zegoen dirurik, eta nik ere ez nekien zer egin. Jaunak erabaki zuen, aita probintzialak ez ziezadala sekula agindu gauza honekin ez arduratzeko; izan ere, bertute ororen maitale gartsua izanik, lagundu egingo ez bazuen ere, haren aurka egoterik behintzat ez zuen nahi.
‎Jainkoarena bada, ondorioetatik ezagutzen da, arimak argia duenean; izan ere, askotan esan dudan bezala, Jaunak ilunpean egotea nahi du eta ez ikustea argi hau, eta honela ez da harritzekoa ni bezalako bat beldur izatea, bere burua hain kaskar ikusirik. Orain baino gehiagotan ez zait gertatu zortzi egunez egotea, Jainkoari zer zor diodan jakin gabe eta jakiterik ere ez nuela izango dirudiela, eta mesedeen oroitzapenik gabe; arima, berriz, hain lelotua eta ez dakit zertan ezta nola jarria ere, ez pentsamendu txarretan, baina onetarako hain moldakaitz, non barre egiten bainuen neure buruaz eta atsegin zitzaidan ikustea arima baten ezereztasuna, Jainkoa harengan etengabe lanean ez denean. Argi ikusten du egoera honetan arima ez dagoela Hura gabe; ez dela batzuetan izaten ditudala esan dudan lan handietanbezala; baina egurra jarri eta bere aldetik ahal duentxoa egiten badu ere, garrik ez da pizten Jainko maitasunaren suan.
‎Jainkoa ikusteko irrika biziaz, neure burua hiltzen ikusi nuen, eta ez nekien non bilatu bizitza hau heriotzaren bidez ez bazen. Maitasun honen bultzada indartsuak pizten zitzaizkidan, eta beste batean esanda ditudanak bezain ezin sufrituzkoak eta hain baliotsuak ez baziren ere, nik ez nekien zer egin neure buruaz; izan ere, ez ninduen ezerk asetzen, ezta ez nintzen neure baitan kabitzen ere, eta arima gorputzetik atera egiten zitzaidala zirudien. Oi Jaunaren artifizio gorena!
‎Ez dugu guk sugarria jartzen, baizik eta badirudi sua jadanik pizturik dagoelarik, bat batean suaren barrura botatzen gaituztela erre gaitezen. Arimak ez du ahaleginik egiten Jaunaren absentziaren zauri honek min eman dezan; batzuetan gezi bat sartzen dute, ordea, erraien eta bihotzaren muin muinean, eta arimak ez daki zer duen ezta zer nahi duen ere. Argi ikusten du maite duela Jainkoa, eta geziak eztenean belarra zekarrela dirudi Jaun honen maitasunagatik bere burua gorrotatzeko, eta poz pozik galduko luke bizia Harengatik.
‎12 Honek gogor ematen ez duenean, pixka bat baretu egiten dela dirudi; arimak behinik behin? ez daki zer egin eta, nolabaiteko erremedioa bilatzen du penitentzia batzuk eginez, eta ez da gehiago sentitzen ezta ez du min handiagorik ematen odola isurtzeak, gorputza hilik egonda baino.
‎15 Ni beldur eta atsekabe handiak jo ninduen, ez bainekien zer egin. Negar eta negar ari nintzen.
‎6 Gogor egin nahi nuenean, iruditzen zitzaidan hain indar handiek altxatzen nindutela oinen azpitik gorantz, non ez baitakit zerekin konparatu, espirituko beste gauza horiek baino askoz ere oldar handiagoz zelako, eta horrela zati zati eginda geratzennintzen; izan ere, borroka latza da eta, azken batean, gutxi balio du Jaunak nahi duenean, haren ahalmenaren aurka ez baitago ahalmenik. Beste batzuetan nahikotzat ematen du mesede egin nahi digula eta Berak ez digula huts egiten guk ikustea, eta apaltasunagatik gogor egiteak, guztiz onartzeak bezalakoxe ondorioak uzten ditu.
‎Heriotzarako bide urratsak dirudite; hala ere sufrimendu honek hain atsegin handia dakar berekin, non nik ez baitakit zerekin konparatu. Martiritza gogor gozoa da, bada, lurrekorik arimari irudika dakiokeenik, denik eta gozoena izanda ere, ez luke onartuko; berehala botatzen du beragandik.
‎Argi du ez duela nahi Jainkoa baizik; baina ez du maite haren gauza bat edo beste, Hura oso osorik baizik eta ez daki zer maite duen. –Ez dakiela?
‎21 Honetan luze eta zabal jardun dut, Jaunak orain toki honetan mesede hauek egin dizkien pertsonak badirela dakidalako, eta haien gidari direnak ez badira horretatik igaro, beharbada, liluramenduan hilda bezala egon behar dutela irudituko zaie, batez ere letradunak ez badira, eta penagarria da zenbat sufritzen den gauza horiek ulertzen ez dituzten aitor entzuleekin, geroago esango dudanez. Beharbada, nik ez dakit zer esaten dudan. Berorrek jakingo du, ezertan asmatzen dudan, Jaunak horretan esperientzia eman baitio, baina luzarokoa ez denez gero, beharbada, nik adinaez zuen begiratuko.
‎Apaltasun gutxikotzat dute eta besteei irakatsi nahirik ari dena bezala, haiengandik ikasi beharrean, batez ere emakumea bada. Hemen da gaitzetsi beharra, eta arrazoiz, gainera?, ez dakitelako zer oldarrek mugitzen duen; eta batzuetan ezin du egin, ezta maite dituenei eta bizitzako kartzelatik libre ikusi nahi dituenei begiak zabaldu gabe jarraitu ere, kartzela baino gutxiago ez baiteritzo bera sarturik egon denari.
‎3 Nik maisurik ez nuenez gero, liburu hauek irakurtzen nituen eta, hala, apurka apurka zerbait ulertuz nindoala uste nuen (eta gero ohartu nintzen, Jaunak erakutsi ezik nik gutxi nezakeela liburuekin, Haren Maiestateak esperientziaz ulertarazi arte ez baitzen ezer ulertzen nuena, eta ez bainekien zer egiten nuen ere) naturaz gaindiko otoitza, hobeto esan, gelditasunezko otoitza edukitzen hastean, gorputzezkoa zen oro burutik kentzen saiatzen nintzen, arima gora jasotzen ausartzen ez banintzen ere, beti oso kaskarra nintzenez, horri ausarkeria neritzolako. Hala ere, Jainkoaren presentzia sumatzen nuela uste nuen, eta hala da izan ere, eta Harengan bilduta egoten saiatzen nintzen; eta otoitz gozoa da, Jainkoak han laguntzen badu, eta atsegin handikoa.
‎Hau oihuka esateko aukera emango bazenit, ez lidakete sinetsiko, nik baino hobeki esaten dakitenei ere sinesten ez dieten bezala; baina behintzat pozik geratuko nintzateke. Uste dut gutxietsi egingo nukeela bizia, honelako egia bakar bat aditzera ematearren; ez dakit zer egingo nukeen gero, nitaz ez baita fidatu behar. Naizen bezalakoa izanik ere, hain eragin indartsuak etortzen zaizkit autoritatea dutenei hau esateko, non deseginda uzten bainaute.
‎Horretan ez da zalantzarik izan behar horrelaxe dela, baina Enperadore honek eta gure Jaun honek nahi du uler dezagula hemen ulertzen digula Berak, eta bere presentziak egiten duena, eta ariman berariaz lan egiten hasi nahi duela, ematen dion barruko eta kanpoko poz handian, eta, esan dudanez, atsegin honetatik hemengoetara dagoen desberdintasunean, geure bekatuengatik ariman egina genuen hutsunea betetzen duela baitirudi. Beraren barru barruan da poz hau, eta ez daki nondik eta nola etorri zitzaion, eta askotan ez daki zer egin, zer nahi izan ezta zer eskatu ere. Dena batera aurkitzen duela dirudi eta ez daki zer aurkitu duen, ezta nik neuk ere ez dakit nola aditzera eman, hainbat gauzatarako letrak behar zirelako.
‎Beraren barru barruan da poz hau, eta ez daki nondik eta nola etorri zitzaion, eta askotan ez daki zer egin, zer nahi izan ezta zer eskatu ere. Dena batera aurkitzen duela dirudi eta ez daki zer aurkitu duen, ezta nik neuk ere ez dakit nola aditzera eman, hainbat gauzatarako letrak behar zirelako. Izan ere, hemen ongi letorke grazia orokorra eta grazia berezia zer diren aditzera ematea, asko baitira ez dakitenak?, eta nola grazia berezi honen bidez Jaunak nahi duen arimak ia ia begiekin ikustea, esaten denez, eta baita oker joango diren gauza askotarako ere.
‎baino poz eta atsegin handiagoa ematen zidan; sarriago Jauna hartzea eta aitortzea, eta hartarako desira; oso gogoko nuen liburu onak irakurtzea; Jainkoa iraindu izanaren damu handi handia; gogoratzen naiz sarritan ez nintzela ausartzen otoitzari ekiten, Hura iraindu izanaren pena handi handia, zigor bezala, sentituko nuen beldurrez. Hau hainbesteraino bizituz joan zitzaidan, non ez baitakit zerekin konparatu oinaze hau. Eta ez zen sekula ere eta inola ere beldurragatik, Jaunak otoitzean egiten zizkidan dohainez eta Hari nion zor handiaz oroituz, zein gaizki ordaintzen nion ikusten nuenez gero, ezin nuelako jasan baizik; eta biziki haserretzen nintzen erruagatik negar eginez isurtzen nituen malko ugariak zirela eta, ontzeko biderik nekez hartzen nuela ikusten nuenean, okasioan jarriz gero ez zirela nahiko ez erabakiak ezta nekeak ere berriro ez erortzeko ikusten nuenean.
‎Gurasoek nire aholkua hartzekotan, beren alabak salbamen bidean jarri beharrean munduan baino arrisku handiagoan jartzerik nahi ez badute, begira dezatela beren ohoreagatik; eta nahiago izan dezatela haiek era apalean ezkonaraztea, halako monasterioetan sartzea baino, oso joera onekoak ez badira, eta Jainkoak nahi beza horrek on egitea?, edota beren etxeetan edukitzea. ...l izango du, eta hemen oso luzaro, eta azken batean Jaunak jartzen du agerian; eta ez dio bere buruari kalte egiten soilik, guztiei baizik; eta batzuetan gaixo haiek ez dute errurik, aurkitzen dutenera jotzen baitute; eta tamalgarria da hainbatek mundutik alde egin nahi eta, Jaunazerbitzatzera eta munduko arriskuetatik askatzera doazelakoan, era batera hamar mundutan ikusten dutela beren burua eta ez dakite zer egin eta nola konpondu; gaztetasunak, sentsualitateak eta deabruak gonbidatzen ditu eta makurrarazten mundukoak bertakoak diren gauza askori jarraitzera. Han, nolabait esateko, hori ontzat dutela ikusten du.
‎Hain gutxi erabiltzen da egiazko erlijioaren bidea, non bere bokazioari benetan eta oso osorik ekin nahi dion fraide eta mojak beldur handiagoa izan behar baitie bere etxean bertan daudenei, deabru guztiei baino; eta kontu eta zuhurtzia handiagoa behar du Jainkoarekin izan nahi duen adiskidetasunaz hitz egiteko, deabruak monasterioetan eratzen dituen beste adiskidetasun eta nahitasunez hitz egiteko baino. Eta ez dakit zergatik harritzen garen Elizan hainbeste gaitz daudela-eta, haiengandik bertuteak ateratzeko eredu ezin hobeak izan behar luketenek hain ezabatua dutenean iraganeko santuek erlijioetan utzi zuten espiritua.
‎Ene Jainko, betetzea hitzeman nizun haietatik bat ere ez betetzea hitzeman nizula dirudi, une hartan nire asmoa hori ez bazen ere. Hala ere, nire egintzak ikusita, ez dakit zer asmo nuen, Zu nor zaren, ene Senarra, eta ni nor naizen nabariago izan dadin. Egia da, nire erru handien sentimenduak sarriapaltzen didala zure errukiaren handia agerian gelditzeak ematen didan poza.
‎Bi aldiz gertatu zitzaidan hau. Nik ez nekien zer egin. Ur bedeinkatua nuen han eta alde hartarantz bota nuen, eta harrezkero sekula ez zen itzuli.
‎3 Beste behin, bost orduz eduki ninduen oinazetan, barruko eta kanpoko min eta egonezin hain izugarrien artean, non ezin jasanezkoak zirela iruditzen baitzitzaidan. Nirekin zirenak beldur ikarak harturik zeuden eta ez zekiten zer egin, ezta nik ere nola baliatu. Gorputzeko min eta gaitzak ezin jasanezkoak direnean, ohitura dut egintzak egiteko ahal dudan bezala, Jaunari eskatuz hura bere zerbitzurako erabiltzen badu, Haren Maiestateak eman diezadala pazientzia eta egon nadila ni hala munduaren azkenera arte.
‎ez aitor entzulerik ezta harremana nuenetako jakintsurik ere. Arrazoi ugari ekartzen zizkidaten, eta ez nekien zer egin; izan ere, nik Erregela zela banekien eta perfekzio handiagokoa zela ikusten nuen; horregatik, ezin nintzen jarri errenta edukitzera. Eta batzuetan etsita nindutenez gero, otoitzera itzuli eta hain pobre eta biluzik zen Kristori begiratzean, ezin nuen onez eraman aberatsa izatea.
‎5 Nik ez nekien zer egin, beste zereginik gabe horretarakoxe etorri eta nabarmena izango bailitzateke fundazioa egin gabe joatea. Hala ere, baimenik ez zidatela ematen, hori sentitzen nuen gehiago gainerakoa baino; izan ere, behin etxean sartuz gero, gure Jaunak egingo zuen gainerakoa, beste leku batzuetan egin zuenez.
‎7 Bada, nik neure burua baimenarekin eta laguntzeko inor gabe ikusi nuenean, ez nekien zer egin ezta nori agindu ere errentako etxe bat bila diezadan. Frai Martin Gurutzekok bidali zidan gazteaz gogoratu nintzen eta neure lagunei esan nien.
‎12 Haiek, ez dakit zer egunetatik, eskumikua bidali ziguten mezarik eman ez zedin monasterioa egiteko dokumentuak erakutsi arte. Nik leun leun erantzun nien agintzen zutena egingo nuela, hartan obeditzera behartua egon ez arren.
‎Ataria ikusirik, lurra handik kendu beharra zen, teilatu hutsa zuen estalgarri, hormak zuritu gabe, gaua laburra zen, eta tapiz batzuk baizik ez genekartzan, uste dut hiru zirela; atariak zuen luzerarako, ezereza zen. Nik ez nekien zer egin, han aldarea ezartzea ez zela komeni uste nuelako. Jaunaren borondatea izan zen, berehala egin zedila nahi baitzuen, andre haren etxezainak jabearen tapiz ugari izatea etxean, eta damasko urdinezko ohe bat ere bai, eta, on ona zenez gero, guri nahi genuena emateko agindu zuela.
‎9 Nik, hain jarrera ona ikusi nuenean, Jauna goretsi nuen, eta gainerakoek ere hala egingo zuten; hala ere ez genekien zer egin iltzeekin, erosteko ordua ere ez zen. Hormetan bila hasi ziren; azken batean, lanari gogor ekinik, konponbidea aurkitu zen.
‎16 Hemen nengoela, ordurako fraideen monasterioen arduraz niharduen nik, eta bat ere ez nuenez gero, esan dudanez? ez nekien zer egin; eta honela, isil isilean, hango priorearekin hitz egitea erabaki nuen, zer aholku ematen zidan ikusteko, eta halaxe egin nuen. Hura biziki poztu zen jakin zuenean eta bera izango zela lehena hitzeman zidan.
‎–Eguzkia irten zenean, guztia prest eta A. Priorea lehenengo meza emateko jantzirik zegoela?, mojek kanpaitxo bat jo zuten eliztarrei mezatara dei eginez auzokoak harri eta zur utzirik ustekabeko berriaz. Hainbesteko jendetza etorri zen, non atarian ez baitziren sartzen denak, eta monasterioa gauetik goizera egina ikusirik, elkarri begiratzen zioten, eta ikara harturik, ez zekiten zer esan ere? (Frantzisko Santa Mariarena, Reforma?
‎Oi, bai handiak direla zure epaiak, Jauna! Zuk badakizu zer egiten duzun, eta nik ez dakit zer diodan, ezkutuak baitira zure egintzak eta epaiak. Goretsia izan zaitezela, gehiagorako ahalmena baituzu.
‎Fraide domingotar bat, beraren aitor entzule eta jakintsua zena, arrazoiak eman eta arrazoiak eman ari zitzaion; baina ez zen nahikoa, deabruak hainbeste zorrozkeria irakasten baitzizkion. Horrela egon zen egun batzuetan, eta aitor entzuleak ez zekien zer egin; berak eta beste batzuek otoitz egingo zioten Jaunari haren alde, hartaz erruki izan baitzen.
‎Eta horrela, etxe bat errentan hartzen saiatu nintzen, ezaguna nuen andre batek zeukana, eta zailtasunak izan ziren ez zelako alokatzeko garaia eta ikasle batzuek zerabiltelako; haiekin hitzartu zuten, etxea hartuko zuena bertan zenean utzi egingo zutela. Haiek ez zekiten zertarako zen, ni horretan oso kontuz ibiltzen bainintzen, ezertaz konturatu ez zitezen, etxe sartzea egin arte; izan ere, esperientziaz dakit zenbat ahalegin egiten dituen deabruak honelako monasterio bat egitea eragozteko. Eta honetan Jainkoak, fundazioa egitea nahi zuelako, hasieran eragozteko baimenik eman ez bazion ere, gero izugarriak izan dira buruhauste eta kontrakotasunak, eta ez dira guztiz baretu, hau idazten ari naizenean fundazioa egin zela urte batzuk izan arren, eta horregatik uste dut Jainkoa biziki zerbitzatzen dela hemen, deabruak ezin baitu jasan.
‎Hau berariazko poza da niretzat, eliza bat gehiago ikustea, luterotarrek kentzen dituzten hainbestez gogoratzen naizenean: ez dakit zer nekeren beldur izan gaitezkeen, denik eta handiena bada ere, hain on handia lortzen bada kristautasunarentzat; izan ere, gutariko asko konturatu ez arren, Jesu Kristo, egiazko Jainkoa eta egiazko gizona, hainbeste lekutan egotea Sakramentu guztiz Santuan dagoen bezala, guretzat oso pozgarri izan luke. Hain zuzen ere, halakoxe poza hartzen dut nik askotan, arima garbi hauek koruan Jainkoa goresten ikusten ditudanean, hau gauza askotan antzematen baita, bai obedientzian, bai itxitura handiak eta bakardadeak ematen dieten poza ikustean eta baita hildurazko gauza batzuk gertatzen direnean izaten duten alaitasunean ere; haiei praktika hauek eginarazteko Jaunak prioreari zenbat eta grazia handiagoa eman, hainbat handiagoa da nabari dudan poztasuna; eta horrela, prioreak lehenago nekatzen dira praktikak agintzen haiek obeditzen baino, beti geratzen baitira gehiago egin nahirik.
‎Badiotsuet, ene alabak, egun hartan neure burua nahiko kaskar ikusi nuela. Iragarrita zegoenez gero, ez nekien zer egin; hautsita nengoen eta gure Jaunari esan nion, ia kexaz, edo agintzeko niri halako obretan ez sartzea, edota konpon zezala Berak premia hura. Nikolas Gutiérrez gizon onak, bere pazientziaz, ezer gertatuko ez balitz bezala, leun leun esaten zidan ez hartzeko nahigaberik, Jainkoak jarriko zuela erremedioa.
‎Eta etxe hau toki onean dagoenez gero, ezagutzen hasi ziren eta maitatzen; batez ere asko laguntzen zigun Monterrey-ko kondesak, Maria Pimentel andreak, eta Mariana izeneko andre batek, senarra bertako korrejidore karguan zuenak. Halako egun batean, Sakramentu guztiz Santua izatearen poza apaldu zekigun, badator etxearen jabea zen jauna hain zakarki, non nik ez bainekien zer egin berarekin, eta deabruak egiten zuen ez zedila arrazoira etor, berarekin hitzarturiko guztia betetzen baikenuen. Alferrik zen hori esan nahi izatea.
‎Gainezkaldia Haren Maiestateak arimaren barne muinean ematen duen albiste bakarretik dator; abiadura handi batez beragandik goragora eramaten duela iruditzen zaio, eta, bere iritziz, gorputzetik joan doakio; eta horrela, eramaten duen lekura eramaten duela, Jaunaren besoetan bere burua uzteko adore handia behar da hasieran. Izan ere, Haren Maiestateak eraman nahi duen lekuan bakez uzten duen arte (eraman, goiko gauzak ulertzera eraman esan nahi dut), noski, Harengatik hiltzeko benetan prest egotea beharrezkoa da hasieran; izan ere, arima gaixoak ez daki zer izango den hura, hasieran diot.
‎22 Gauza on guztiak, su eta garrak eta ikuskariak, baita oroimenetik ere, kentzen zaizkidaneko egunak izaten ditut, sarri sarri ez bada ere, eta hiru edo lau edo bost egun irauten du gutxi gorabehera?, eta horrela, nahi nukeen arren, ez dakit zer gauza on izan den nigan; guztia ametsa iruditzen zait, behintzat ezin naiz ezertaz gogoratu. Gorputzeko gaitzek era batera estutzen naute; adimena nahasi egiten zait, Jainkoaren gauzarik ezin dut pentsatu, ezta ez dakit zer legeren pean bizi naizen ere.
‎22 Gauza on guztiak, su eta garrak eta ikuskariak, baita oroimenetik ere, kentzen zaizkidaneko egunak izaten ditut, sarri sarri ez bada ere, eta hiru edo lau edo bost egun irauten du gutxi gorabehera?, eta horrela, nahi nukeen arren, ez dakit zer gauza on izan den nigan; guztia ametsa iruditzen zait, behintzat ezin naiz ezertaz gogoratu. Gorputzeko gaitzek era batera estutzen naute; adimena nahasi egiten zait, Jainkoaren gauzarik ezin dut pentsatu, ezta ez dakit zer legeren pean bizi naizen ere. Zerbait irakurtzen badut, ez dut ulertzen; hutsegitez beterik nagoela iruditzen zait, bertuterako inolako gogorik gabe, eta izan ohi dudan gogo bizia honetan geratzen da:
‎Deabruak, dirudienez, ez zuen hura baketan uzten. ...doren, jada zertan gelditurik ez zela uste genuenean eta Artzapezpikuak egiten zena ontzat eman ondoren ia hilabete igaro zenean, Eliz Epaileak idazki bat bidaltzen dit eta hau dio, baimenik ez zela emango guk etxe propioa izan arte, Artzapezpikuak jada ez zuela nahi orain bizi ginen etxean fundazioa egin genezan, hezea zelako, eta kale hartan zarata handia zegoelako; eta ogasunaren ziurtasunerako ez dakit zer nahaste, eta beste gauza batzuk, kontu hori orduantxe hasiko balitz bezala, eta horretan ez zegoela gehiago zer esanik, eta etxeak Artzapezpikuak nahi zuen bezalakoa izan zuela.
‎Nik idatzi nion esanez, pozten nintzela etxea beraren gogoko izateaz, ni azkar ibiliko nintzela hura atontzeko, guztiz gogoko izan zekidan. Hari hau esan ondoren, azkar ibili nintzen hara pasatzeko, ez dakit zer eskriturak burutu arte han eduki nahi gaituztelako abisua eman baitzidaten. Eta horrela, etxean zegoen bizilagun bat joana ez bazen ere, hura handik ateratzeko ere lanak izan baikenituen, gela batera joan ginen.
‎Oi Jainkoaren handitasuna, gauza galkorren poz atseginek ematen zioten pozetik beretik poz hura gorrotatzera etorri baitzen! Hain tristura handia sentitzen zuen, non ezin baitzion ezkutatu bere senarrari, eta ez baitzekien zertaz ezta zer esan ere, hark galdetu arren.
‎16 Nik ez nekien zer egin, monasterioa burutua zenean, berriro negozio kontuekin etorri zirelako; baina fundazioa egina zenez gero, kapera nagusia haiei ematea erabaki nuen eta, monasterioari dagokionez, orain dagoen bezala ez zezatela parterik izan. Bazen kapera nagusia nahi zuenik, handikietakoa zen, eta era askotako iritziak zirenez gero, ez nekien zer erabaki hartu.
‎16 Nik ez nekien zer egin, monasterioa burutua zenean, berriro negozio kontuekin etorri zirelako; baina fundazioa egina zenez gero, kapera nagusia haiei ematea erabaki nuen eta, monasterioari dagokionez, orain dagoen bezala ez zezatela parterik izan. Bazen kapera nagusia nahi zuenik, handikietakoa zen, eta era askotako iritziak zirenez gero, ez nekien zer erabaki hartu. Gure Jaunak argi egin nahi izan zidan arazo honetan, eta horrela esan zidan behin, zein gutxi begiratuko zitzaien leinu eta biziera hauei Jainkoaren epaiketan; eta kargu hartu zidan gogor, honetaz hitz egiten zidatenei jaramon egiten nielako, haiek ez baitziren mundua arbuiatua genuenentzako gauzak.
‎Frai Domingok idatzi dit hona orain, Ávilara iristean hura eramango duen mezulari bat hartzeko dio. Pena ematen dit eta ez dakit zer egin, gaitz handia egiten baitit, berorren gorentasunari esan nionez, haiek hori jakitea. Gure Jaunaren maitasunagatik, joka beza azkar horretan; har gogoan haren zerbitzurako dela.
‎Gauza guztiak doaz hobeki, Jainkoari eskerrak. Ni ongi izan naiz uda honetan; ez dakit zer izango den neguan, min pixka bat egiten hasi zait-eta; dena dela, sukarrik ez denean, guztia eramaten da.
‎7 Hemengo zereginek uzten didatenean, Ávilara itzuli nahiko nuke, oraindik hango priorea bainaiz, gotzainari nahigaberik ez ematearren, asko zor baitiot eta baita Ordena osoak ere. Nitaz ez dakit zer egingo duen Jaunak, Salamancara joango ote naizen, etxe bat ematen baitidate; nekatzen banaiz ere, etxe hauek dauden herrian hainbesteko mesedea eginik, kontzientziak eskatzen dit ahal ditudanak egiteko. Jaunak laguntzen du eta niri gogoa berotzen zait.
‎Urte asko da ikusi ez dudala. Oraintsu ezkontza bidean jarri nahi izan dute oinordeko alargun batekin; ez dakit zertan amaituko den.
‎arima asko galdurik ikustea, eta indio horiek ez zaizkit gutxi kostatzen. Jaunak egin diezaiela argi, hemen eta han bada nahiko zoritxar eta; hainbat aldetatik ibili eta askok hitz egiten didatenez gero, askotan ez dakit zer esan, animaliak baino txarragoak garela baino besterik, geure arimaren duintasun handia ez dugulako ulertzen, eta lurreko gauzak bezala gauza kaskarrez kaskartzen dugulako. Jaunak egin biezagu argi.
‎4 Paulorenari dagokionez, ez dakit zer esan, oraindik ez baitut ongi ulertu, berriro irakurri arte, zergatik ematen duen hainbeste presa urtea bete aurretik. Mila eta bostehun dukat eta aurten ordaindu behar dutena ematen badizkiete, uko egin lasai asko, herentzia horiek ez baitira egundo onak izaten guretzat, ezerezean geratzen direlako.
‎1 Jesus izan bedi berorren aitatasunarekin. Orain konturatzen da B. A. zein astun egiten diren aita frai Joan Jesusenaren aktak, nire iritziz, berorren aitatasunaren konstituzioak errepikatu besterik ez baitu egiten; ez dakit zertarako. Hau da nire mojei buruz dudan beldurra:
‎Jainkoak egin dezake. Nik ez dakit zer esan, Jainkoak han sufrikario handiak eman baitizkie eta horiekin batera premia handia; ez baitute ez garirik ez dirurik, zorrak baizik. Salamancan zor zizkien laurehun dukatak, etxe horretarako zituztenak, gure aitak dagoeneko esanda zeukan, Jainkoak nahi beza aski izatea erremedia daitezen.
‎6 Oi, Anjelak, berak esaten didanez, zein pozik emango liokeen Paulori jaten, dioen bezain gose handiaz dagoenean! Nik ez dakit zergatik bilatzen duen Jainkoak ematen dion baino sufrimendu gehiago eskean ibiltze horrekin; zazpi arima dituela dirudi, haietako bat amaitzen denean beste bat izango da. Berorren aitatasunak agiraka egin biezaio, mesedez, eta eskerrak eman nire partez niri idazteko hartzen duen arreta handiagatik.
‎Ez dut jakin nor izango den errektore; Jainkoak nahi beza aita Acostak dioenaz bat etortzea. Beste batean idatzi nion eta horregatik orain ez diot idazten, ezta ezer gehiago esan ere, ez baitakit zer esan.
‎5 Gure aita ongi dago, Jainkoari eskerrak, eta sufrimendu handiekin; izan ere, jakin beza nuntzioa hil zela, eta Tostado Madrilen dela, bera baita gure txit agurgarriak bidaltzen duen bikario nagusia. Orain arte bisitarik egin dezan erregeak nahi izan ez badu ere, ez dakigu zertan amaituko den.
‎Zorte txarra izan dut etxe horretan. Nik ez dakit zer kalte egiten dien haren buru denak, berorrek ama prioreari eginiko gutunean dioen bezain gaizki egoteko, gauzak konpontzeko gure aita bezalako prelatu batek esan zuena egitea nahiko baitzen. Berezkoa iruditzen zaie elkar ulertze eskasa, eta ezin naiz geratu berorri errua bota gabe, haiengan ahalmen handia duela konturatzen naizelako, ama Briandarekin egiten zen ahalegina egingo balitz, beste era batera egongo bailirateke gauzak.
‎7 Daza maisuaren kontuaz ez dakit zer esan; benetan nahiko nuke berorren jauntasunak haren alde zer edo zer egin dezan, barruko zorra diola ikusten dudalako, eta gero ezer ez bada ere, poztuko nintzateke. Berorri hainbesteko maitasuna izanik, berak dio, berorri mesedea eskatzeak gogaikarri izango balitzaio, horratik, ez liokeela zerbitzatzeari utziko, baina berorren jauntasunari mesedeak eskatzen sekula ez litzatekeela saiatuko.
‎gure aita nuntzio jaunaren eskuetan jartzera joatea, Jainkoaren eskuetan jartzea askoz ere nahiago bainuke eta Erromarako bidearen arriskutan jar dadila, handiagoak izan arren, eta bera izatea nahiko nuke joango denetako bat. Beharbada, ez dakit zer esaten ari naizen.
‎3 Orain gure on nahiz gaitz guztia, Jainkoaren hurrengo, nuntzioaren eskuetan dago, eta gure bekatuengatik, oihaldunek hala holako informazioa eman eta berak itsu itsuan sinetsi baitie, ez dakit zertan amaituko den. Nitaz esan diote batetik bestera nabilena eta geldiezina naizela, eta egin ditudan monasterioak Aita Santuaren eta jeneralaren baimenik gabe eginak izan direla.
‎Espiritu Santua izan bedi berorrekin. Dagoeneko Segovian nago, eta ardura handiaz, eta hala egongo naiz berorren osasunaren berri jakin arte; izan ere, ez dakit zer izan daitekeen, baina Pedro Ahumada joan zenez gero, berorren gutun bat eman zidaten, eta harrezkero ez dut Ávilako berririk, eta osasunik ezagatik izango ote den beldur naiz eta horregatik ez didatela San Joserenetik idazten.
‎11 Berorren gutuna oso berandu etorri zen nire eskuetara; horregatik, uste dut, ez datorrela sasoiz, ez baitakit noiz joango den hau. Berorrena San Pedro bezperan eman zidaten eta maiatzean idatzia zen, 15ean uste dut, eta horrela ez dakit zer esan. Dena dela, aita Gracián horretara joan arte itxarotea zentzugabekoa da, hoberena esan dituen gezur guztiak aurrez aitortuak eta gezurtatuak izatea baita, aita Graciánek hori egitera behartu duela pentsatzeko biderik ez emateko.
‎1 Espiritu Santua izan bedi beti berorren jauntasunarekin, amen. Nik diotsot berorren jauntasunari, ez dakidala zer arrazoi den, ni eta ahizpa hauek hain samurki gozatu eta alaitzeko berorren jauntasunak bere gutunaz egin zigun mesedeaz; izan ere, asko izan daitezke arrazoiak, baina ohituak gaude balio handiko pertsonengandik mesedeak eta laguntzak jasotzen eta ez digute halako eraginik egiten; beraz, ulertzen ez dugun ezkutuko zerbait egon behar du. Eta, gainera, arreta handiz aztertu dut ahizpa hauengan eta neure buruagan.
‎5 Entzuten ari naiz Maria, Isabel eta berorren ama ponteko idazten ari diren lanaren kontuak, eta Isabeltxo. San Judarena deritzana? berria denez gero, isilik dabil lanean; ez dakit zer esango duen. Hitzik ere ez zuzentzea erabaki dut, eta berorren jauntasunak jasan dezala hauek diotena, esateko agintzen baitie.
‎guri inbidia emanez? ez daki zer egiten duen.
‎8 Lorenciorentzat den gutun horrek ez du joan behar agiriarekin batera, bata besteagandik urruti baitaude; berorren agurgarritasunak bila dezala hiri edo probintzia horretara, edo ez dakit zer den, joango dena. Begira, ene alaba, gauzak oso ongi egin ditzala.
‎3 Fundazio honetan guztia hain ongi doa, non ez baitakit zertara joko duen. Eska biezaiote gure Jaunari etxe ona eman diezagula, honezkero ez baikara kontentatzen ermitarekin.
‎4 Ez dakit nola dioen, fraideak aitor entzule izateko arazo horretan, isilik egon gaitezela, aita frai Pedro Fernándezen aginduz zein lotuak gauden ikusten baitu, eta aitortzen dut horren beharra dagoela. Ezta ez dakit zer dela-eta ez duen hitz egin behar berorren agurgarritasunak guri dagozkigun gauzez. Nik diotsot, argi agertzen dela nire gutunean, zein on handia egiten duen berorren agurgarritasunak bisita egiten digunean, hori egia baita; gogoko duen edozertaz jardun dezake guri mesede egiteko, moja hauei hori eta gehiago zor baitie, malko ugari kostatzen zaielako.
‎2 Berorren agurgarritasunak utzi dizkidan nahasmenez eta zein ahazturik dagoen guztiaz gogoratzen dudanean, ez dakit zer pentsatu hau ez bada: madarikatua konfiantza gizakiengan duen gizona etab. Baina txarraren ordain ona emango denez gero, hau egin nahi izan dut, berorren agurgarritasunak jakin dezan etxe sartzea egin genuela Santiago egunean, eta fraideak hilik baleude bezala isilik geratu zirela.
‎6 Jakingo du berorren gorentasunak nola daramaten frai Domingo priore karguaz Trujillora, harako hautatu baitzuten? eta Salamancakoek aita probintzialari eskatu diote bertan utz dezala; ez dakite zer egingo duen. Lurralde gogorra da haren osasunarentzat.
‎Egunetik egunera itxaroten nion Juan Ovalle jaunari, Madrilera joateko etorriko zela esaten baitzuten; izan ere, gauza handia izango zen nire nebari berak eskatzen zuena bidali ahal izatea. Honezkero ez dago astirik eta ez dakit zer esango didan. Guztia esku eskura jarri behar zaie; argi dago, dela iritzi onik atera.
‎3 Ni neu orain batere sufrimendurik gabe nago; ez dakit zertan geratuko den, bakardadean ermita bat bezalakoa eta oso alaia den gela bat eman baitidate, eta ongi nago osasunez, eta ahaideengandik urruti, gutunetarako oraindik aurkitzen banaute ere; hangoaz dudan ardurak ematen dit soilik atsekabea. Nik esaten diot berorren aitatasunari, lasai egoteko ongi egin zuela ni hemen uzteaz; aipatu dudan atsekabetik ere ohi baino babestuago nago.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren agurgarritasunarekin, ene alaba. Barru barruan sentitu dut berorren gaixotasuna; ez dakit zer egin ama priore hauek dituzten gaitzak hainbeste ez sentitzeko. Malagóngoa hobeki dago, Jainkoari eskerrak.
‎Etxe honen, Granadakoaren eta Peñuelakoaren artean, hirurogeita hamarretik gora daudela entzun dudala uste dut. Nik ez dakit zer izango den guzti hauetaz ezta orain jendeak zer pentsatuko duen ere, haiek duten izen ona kontuan izanik; beharbada, guztiok ordaindu dugula; izan ere, erregearen aurrean oso izen ona dute; artzapezpikuak, berriz, dio berauek direla fraideak soilik. Orain, erreformatik irtetea (berorren jauntasunak haietakorik nahi ez duelako), sinets biezat, berorren jauntasunak arrazoi osoa badu ere, ez du hala emango.
‎2 Artzapezpikua etorri zen hona eta nik nahi izan nuen guztia egin zuen, eta garia eta dirua eman zizkigun eta oso atsegina izan zen gurekin. Eskaerak Belengo etxe eta elizaren aldetik; ez dakit zer egingo dugun. Gauzak oso ongi doaz; ez izan penarik.
‎4 Etxe hori izan da beti buruhaustea dakarkidana, eta orain Azentziori kapera nagusia har dezala erreguka aritu dira, Elena andereak eliza egin dezan; eta hari hainbesteko zorra izanik, eta mojek koru hartatik irteteko halako beharra izanik, ez dakit zer esan eta nork sartzen dituen inorenak diren etxeetan.
‎Bata eta bestea hain desberdinak direlako izango da; ni harri eta zur nago; izan ere, halako maitasunak ez du aurrean aurkitzen ezertxo ere, arima baizik. Aingeru batekin tratatzea bezala da; hala da eta hala izan da beti; eta, bestea ere hala izan arren, nik ez dakit zerk eragiten didan hortik, baina desberdin desberdinak dira. Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, hobeki baitago.
‎6 Moja hau oso ona dela esan didate. Nahiko ekin diot Joan Díazi azter dezan, eta itsustasuna bada, ez dakit zer duela aurpegian esaten baitute, ez hartzeko. Diru hauek tentaldian jartzen ninduten, nahi dutenean emango baitituzte; izan ere, Beatrizen amarenak eta Paulorenak ez nuke nahi irits daitezen, zor nagusia ordaintzeko direlako; bada, beste gauza batzuetan murriztuz badoaz, zama handiaz geratuko dira, eta hori ikaragarria da, eta horrela hemen erremedia dadila nahiko nuke.
‎8 Moja frantziskotar oinutsek, Valladoliden, gauza handitzat izan zuten Kantzelaritzaren ondoan etxea hartzea eta hara aldatu ziren beste etxe batzuetatik. Zorrez beterik geratu ziren eta hala daude orain ere eta oso nahigabeturik, leize batean sarturik baleude bezala eta ez dakite zer egin ezta ezin dira mugitu ere inork entzun gabe. Nik uste duen baino maiteago dut berorren agurgarritasuna, hau da, maitasun samurrez maite dut, eta horrela, gauza guztietan ongi asma dezala nahi dut, batez ere hain gauza larrian.
‎Jainkoak ordain biezaio. Inon ere ez dira iritsi horrenbeste ematera, Valladoliden izan ezik, han berrogeita hamar gehiago eman baitute; eta une oso egokian dator, ez bainekien zer egin Erroman dauden hauekin, bada, dei bitxiak egiten dituzte eta oraintxe da han premiarik handiena izango duten garaia. Jainkoa izan bedi goretsia guztiagatik.
‎Benetan lasaitasuna eman dit hari idatzi ahal izateak ere. Horra joaten bada, ene alaba, kontu izan beza zer egiten duen eta hari kasu egiteko etxean norbait izan dadin, eta gogoan izan zer arriskutan izan garen asmo onezko deskuidu hauengatik; eta zentzaturik geratu ez bagina, ez dakit zer gerta zitekeen, hain garesti irteten baitzaigu; eta gure Jaunaren maitasunagatik, ez dadila besterik izan eskatzen diot; izan ere, orain ez da bisitaria zer emango dioten beldurrez egoteko, eta ez da zertan izan bisitaria zeneko beldurrik.
‎5 Ordenako arazoetarako laguntza ematean zein eskuzabal jokatu duen esan zidan. Jainkoak ordain biezaio, nik une hartan ez bainekien zer egin ere hemendik. Handiena eginik dago, egunetik egunera mezu ofiziala itxaroten baitaude eta albiste onak daude.
‎11 Gauza handia da Cuevasko aita priore santuak ogitan egiten duen limosna. Etxe hau aurrera irten daiteke, hori izanez gero, ez baitakit zer egingo duten. Mojak hutsaren truke hartu besterik ez dute egin.
‎3 Askotan gogora etortzen zait berorren aitatasuna: eta ez dakit zer tentaldi duen batetik bestera ibiltzeko, benetan min eman baitidate berorren aurka airatu dituzten belzkeriak. Jainkoak gorde dezala, ene aita; baina garai hauek hain arriskutsuak izanik, nahiko ausarkeria da batetik bestera ibiltzea, alde guztietan daudelako arimak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia