Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.619

2000
‎Baina, behin eta berriz hain arduratsu galdetzen zidanez, esan nion nire iritzi pertsonala 1948an ONUk Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsal hartan zehazten zela, Frantziak beste nazio demokratikoekin onartua, eta han zetorrela edozein pertsonak zein talde edo herrik, hauteskunde bidez, burujabetzarako eskubidea duela. Orduan ez zekien zer erantzun ere, eta eman zidan erantzun bakarra honako hau izan zen: Giza Eskubideen onarpena beste garai batekoa zela, haiek beste denbora batzuk zirenez gero.
‎Eta txarrena zera zen, oilarrak ez zekiela zer zen okerragoa: goizero lotsarik gabe muturren aurrean agertuko zitzaion dinosauruaren irudia jasatea, ala kanposantuko gurutze zorrotza bihotzean sartu ez izana.
‎Berak ere ez zekien zergatik sartu zuen hainbeste arropa, sukaldeko tresna, eta, batez ere, ze imajinaziok bultzatuta sartu zituen argazki kamera eta bost karrete hogeita hamaseiko. Onartu beharra zuen:
‎Baina ez dezagun haria gal. Lehenbiziko garai horri buruz hitz egin nahi nizueke orain. Beno, ez dakit zertarako ari naizen hain publiko zabalari zuzentzen, jakinda liburu bakoitzaren aurrean pertsona bakarra baino ez dagoela. Beraz, irakurle laguna, lehenengo garaian oinarrituko naiz istoriotxo hau kontatzeko.
‎Baina orain oso berandu da, eta gainera hortxe dabilkit Rocío orain ere ez dakit zer esaten. Hobe dut, hortaz, esaten ari zaidanari kasu pittin bat egitea.
‎noski, oso maja zegoen garai batean ere gerta zitekeen istripua. Baina ematen du hor zorteak ere gure aurka nahi izan duela, zorteak edo dena delakoak ze... ze nik ez dakit zer pentsatu ere...
‎–Eiderrek orduak pasatzen zituen bere osaba Pedroren baserrian, eta gero etxera etorri eta gelan sartuta ematen zuen denbora guztia, eta ia jan ere ez zuen egiten. Ez dakit zer, Txema, ez dakit zer izango zen, baina nire alabak zerbait zuen barruan. Eta barruko gauza horrek ez zion bizitzen utzi nahi.
‎Hartaz ohartu nintzenean, begiak testurat eraman, eta paragrafo harekin inkontru egin nuen, zeinean Sarako maisuaren honako erran hau ediren bainuen: Gutienean bazenerrake hura dela luthertasun handia, gauza itsusia, eta ez dakizula zer gaztigu ordena halakoari. Eta ez, nik ez dut oroitzen hura diktatu zigunik!
‎Eta ni harriturik geratzen nintzen, ez dakit zerekin harrituago: jaun Marcelek hitzen lotzeko eta xirikordatzeko zuen trebeziarekin, baita zehaztasunarekin ere, edo eguzkiak harrizko erlojuan proiektatzen zuèn marra ilunarekin, burdinazko ziria bitarteko.
‎" Honat etorri nintzenean, mila bider aditu izan nuen ezen Pagabasoko leizea infernuko zuloa zela, eta nik ez nekien zer erran, zeren eta egia izan baitzitekeen, baina baita sineskeria eta superstizionea ere. Ordea, guztiz sinesten dut orain, zeren eta tigre haren begietan ikusi bainituen Satanen begiak, eta tigrearen orro hartan aditu Beeltzebulen orroa.
‎Ez, ez naiz Jesu Kristoren iduria lohitzen ari, nahiz eta dogma katolikotik gero eta urrunago sentitzen naizen eta gero eta sozzinitarragoa eta nestoriarragoa naizen, nolabait erraiteagatik, zeren maite baitut nik ere Jesu Kristo, eta sinesten dut ezen gizon hura, Jainkoak ukiturik, Jainko egiten zela, ez beti, baina bai batzuetan, hala nola iltzez josi ondoren hitz haiek erran zituenean: " Aita, barka iezaiezu, ez baitakite zer ari diren"... Eta sinesten dut, halaber, ezen, gure munduak zentzurik badu, hitz horietan hartzen duela, zeren eta amorioa baita, hainbat alkimistaren erranetan, munduan dagoen harri filosofal bakarra... eta amorioak bakarrik atera diezaioke, halatan, baita materiarik satsuenari eta zantarrenari ere, urre distirarik distiratsuena, nola atera baitzien Kristok bere hiltzaileei, barkamenduaren eta barkamenduzko besarkadaren arauaz, Kalbarioko hartan, zeren argiak itzala besarkatu, eta argiaren besarkadak bihurtu baitzuen itzala argi.
‎Zaldi gaineko eserzizio haietarik batean, ipintzen zioten lurrean Mattini oilo bat, zeina kaxoi tipi batean sarturik egoiten baitzen, zulo estu batetik burua soilik erakusten zuela, eta Mattinek zaldia lasterka jarri, gorputza alde baterat makurtu, eta ezpataz trenkatu behar izaiten zion lepoa oiloari, baina nik ez dakit zer gertatu zen egun hartan, zeinean zalditik beherat egin baitzuen.
‎Venezian Caravaggioren koadro ikusgarri batzuen ikusteko parada izan diat. Nik ez zekiat zer sentitu huen hik Michelangelorekin, baina enea ez zuan gutiago izan, hago segur. Hango argiak eta itzalak, hango mugimenduak eta kontrastak... mundu zaharra hankaz gora!
‎Nik ez dakit zer italiano molde erabiltzen zuen osabak, baina gitarra joleak —edo gitarra jolearen aita priorea ote zen, jaun André? — lehenengotik ulertu zion eta, baietz ihardetsirik, gurekin etorri zen.
‎Egun haietarik batean, finean, Villagrandeko dukea etorri baino astebete lehenagoko igandean, aitona Nikolas nehoiz baino eriago eta erreumak joago jaiki zen, halako moldez, non etxeko sehietarik bati manatu baitzion ezen gaztiga ziezaiola, mezatarakoan, don Frantziskori, zeren konfesatu egin nahi baitzuen. Nik ez dakit zer kontatu zion aitonak apezari, baina kontua da ezen, aitorraren ondotik, aitona hobeki sentitzen hasi zela. Eta goiz osoan erraiten aritu zitzaiguna ez zuela bazkalduko, eri baino eriago sentitzen zelako, mahairat bildu zen hondarrean, bazkalorduan, apeza ere lagun zuela.
‎Eta ikusi nuenean ezen osaba Joanikot bazihoala eta Italiarat zihoala, ez dakit zer gertatu zitzaidan barrenean, solasean hasi bainintzen ni ere:
‎Halarik ere, eman egin nahi nion, baina ez nekien zer estakuru asmatu, harik eta bihotzean bat batean zerbait sentitu, eta bihotzari hitz egiten utzi nion arte, neure mihitik:
‎Besoak uztarturik nituen, eta begiak hertsirik. Eta nik ez dakit zer gertatu zitzaidan orduan. Bertsetez bertset ari zen korua, eta bertset haiek argi uhin batzuk bezala iristen zitzaizkidan, neure barren iluna besarkatzen zutenak eta neure fedezko zalantzak argitzen.
‎Eta zein urrun nengoen Axularren gogoetez, zeren Sarako apezak ere bekatutzat baitzituen emaztekiekin loturikako kasik gauza guztiak... nahiz eta bertze alde batetik, neure estatuaz denaz bezainbatean, arrazoin zuen, zeren eta ni ere amorosturik bainengoen, eta pertsona amorosak bezala ez nekusan eta ez nekien zer ari nintzen; neure gogo guztia Elbiraren baitan neukan: jatean, edatean eta ohean netzanean hartan pentsatzen nuen, eta ametsak ere hartaz egiten nituen; ero nintzen, itsu nintzen, zentzutik kanpoan nintzen, zeren, Plutarkok ere zioen bezala, gaitz zen amoros izaitea eta zentzuan egoitea... baina, ai zer dohatsua nintzen, bertzalde, jaun André!
‎Eta esku batekin bata eta bertzearekin bertzea ferekatu nituen, eta ikusi nuenean ezen sosegurat eta baretasunerat egin zutela, bi bularren arteko habian ipini nuen, amoltsuki, neure burua, nola osaba Joanikotek jarri baitzuen Maddalenenean, urroztarren bordan ikusi nituenean. Eta, hala geundela, ene ezpainak aitzinatu nizkion apur bat, eta hark ere aitzinatu zizkidan bertze apur bat, baina nik ez dakit zer gertatu zitzaidan orduan, zeren gibela egin bainuen... Eta, jauzi batean zutitzen nintzela eta lasterrari emaiten niola, erran nion:
‎Ez nekien zer egin, ez nekien zer erran.
‎Eta osaba Joanikot ere etxean genuen... Eta nik ez dakit zer gertatu zitzaidan orduan, bihotza harenganat erortzen hasi zitzaidala apur bana... Eta osaba Joanikot izarrez mintzatzen zitzaidan, eta nik izar haien artean egiten nuen amets...
‎Eta, neure gelan bakartzen nintzela, haiek irakurtzen hasi nintzen, jaun Esteban Etxegoienena lehenik. Eta, akabatu nuenean, ez dakit zer gertatu zitzaidan, barren osoa irauli baitzitzaidan. Eta haur batek bezala egin nuen nigar, luzaroan.
‎Eta, harat nindoala, nik ez dakit zer gertatu zitzaidan, bihotza irauli egin zitzaidala...
‎Izan ere, nola bidea egun eta erdikoa baitzen, oihanaren bazter batean gelditu behar izan genuen gauez, lurra etzaleku eta goiko izarrak ohezeru. Eta gero, berriz, ez dakit zer gertatu zen, zeren eta, lotan nengoela, oihu batzuk aditu bainituen... eta izarren artean itzarri eta, ohartzerako, hogei bat indiarrek inguraturik geunden nahaste borraste hartan, eta guarnizinoko bi soldaduak eta gu ginderamatzaten morroietarik bat ere hilik eta erhainik zeuden eta bertze bat hil hurran.
‎Eta Alain Coup d’Œil irri karkaraka hasi zen, eta haren gizonak ez gutiago... Eta nik ez nekien zer egin, irri egin edo ez egin... eta hala nengoela, zalantza hartan, Alain Coup d’Œil ezin irritsuago hurbildu zitzaidan. Eta ahoa zabaldu zuen, zerbaiten erraiteko, baina ahoa zabaldu bezain fite hertsi zuen.
‎Zeren baitzirudien ezen etxe hura hainbat gelaz osatua zegoela eta hainbat korridorez, eta batzuen eta bertzeen artean barren leiho haiek zeudela, erridau edo errezel batzuek estaliak... bezeroei jateko, edateko edo bertze edozein zerbitzu eskaini ahal izaiteko diskrezione osoz, Mignonek erran zidanez, eransten zuelarik: " Baina munduan diren trabailari onest guztiek bezala, trabailua ongi eginez gero eskatuko ditugu guk ere eskatu beharrekoak, ongi baderitzozu..." Eta Mignonek biluztu eta solastu, biak baterat egiten zituen, eta nik ez nekien zerk nindukan liluratuago, haren gorputzak edo haren mintzamoldeak, gorputz hark eragiten zidan sukarrak edo haren hitzen egokitasunak... Eta ezpainak belarrian jarri, eta ezpainez ez ezik hitzez ere pot egiten zidala, biluztu ondoren erran zidan:
‎Eta emaztekiak gertatua jakinarazi zion bere amorante debotari: nola senarrak aurkitu zituen galtzoinak, eta nola ez zekien hark non gorde zituen... eta erran zion, halaber, ezen desgustu handia zuela, zeren ez baitzekien zer desenkusa asmatu, bentura gaixto hartan. Fraideak, berriz, hura jakin bezain fite ulertu zuen ezen herstura ezin hertsiagoan zeudela biak ere.
‎—Oi, nola liteke hori? Zeren ez baitakit zer den malenkonia...
‎Eta handik gutirat Ofizio Saindukoak dorretxerat heldu, eta hala eraman zuten osaba... eta hura eraman zutenean, ez dakit zer gertatu zitzaidan, barrenean huts hura egin baitzitzaidan, erraietarik haragi puska bat kendu balidate bezala.
‎Gero, betazaletan berunezko bi tximeleta haiek pausatu zitzaizkidan, eta, handik aitzina, ez dut gehiegi oroitzen, zeren iparra galtzerat zihoan untzi baten barrenean sentitu bainuen neure burua... Eta untziak iparra galduz gero, berriz, ez dakit zer itsas hondargabetan hondoratu zitzaidan, zeren lo sakon hartarik ez baitut deus ere oroitzen... harik eta burrunbots izugarri batek iratzarri ninduen arte. Hatsarrean ihortziria iduritu zitzaidan, baina ez zen, ez, ihortziria.
‎Baina munduan ez dago bigarrenik hirugarrenik gabe... eta zer idurituko litzaizuke, baldin hurrengoan goiti beheiti biluztuko banintzaizu, eta bertze egiteko batzuk eginen banizkizu, guztiz ez-ohikoak...? Zeren eta zuk oraino ez baitakizu zer den atseginezko atsegina..." Eta, noraezean uzten ninduela, hitzik eta elerik gabe, halaxe jarraitu zitzaidan: " Hala nahiko bazenu, bertze etxe lasaiago baterat joan gintezke orain berean, gibeleko atetik jalgirik...
‎Eta, bat batean, ene anaiarekin gertatu zitzaidan bezala Elbira zela kausa, jeloskor sentitu eta besoa tinkatu nion, frantsesez erraiten niola, haserre, ezen utz zezala Mignon bakean; gizonak ez zuen nik hitzez adierazia ulertu —zeren eta holandarra baitzen, berehala jakinen nuen bezala—, baina bai keinuz adierazia, eta, hala, hark ni paparretik atxiki, eta ulertzen ez nizkion hitzak erran zizkidan. Eta, noiz eta baitzirudien ezen muturka hastera gindoazela, Mignon tartean sartu eta ene alde atera zen, erraiten ziola gizonari ozentki nik ez dakit zer, holandesez segur, zeren eta Mignonek holandesez eta frantsesez baitzekien eta nik ez nion ulertu. Eta, Mignonen hitzek gizona geldiarazten eta makurrarazten zutela, ene paparrean zuen eskua erretiratu zuen honek.
‎Eta, hura erran zidanean ere, liluraturik bezala geratu nintzen. Eta, nola ez bainekien zer erran, ez zer egin, pitxerretik edan nuen nik ere... Eta, arnoa zainetan hedatzen zitzaidala, osaba Joanikot eta Maddalenen iduri ezin ederrago hura etorri zitzaidan bat batean, haien eskuek eta amorioaren eskuek sufrimenduaren oihalean hain modu eztian brodatu zutena.
‎Urrikalgarriak iduritu zitzaizkidan denak: ez zekiten zer jukutria eta isil joko ustel erabiltzen ariko ziren, aldi berean, Ximurra, Kristina eta gainerako taldekideak, beren axolagabekeria alaitik hain metro gutira.
‎Oraino ez dakit zergatik gelditu nintzen. Pentsatu nahi dut, hasitakoari nola edo hala akabaila emateko nahiak horretaratu ninduela.
‎—Berriz ere pabiloiko ate parean, ez dakit zer ahantzi zaiola argudiatu du, eta kanpoan egoteko manatu dit. Ez diot kasurik egin.
‎Biharamunean mintzatu ginelarik, ordea, harri eta zur utzi ninduen haren hoztasunak. Denbora gehiago ibili zitzaidan zutaz gaizki erranka, ez dakit zer artikulu zela bide, lagun hil berriaren galeraz penatzen baino. Eta horri are usain txarragoa hartu nion.
‎—Oraino ez zakiat zer haizen —xuxurlatu zidan, bere aurpegia nirera hurbilduz—, marikoi zaharkilo bat edo, bertzerik gabe, memelo hutsa. Nolanahi ere, tren honi —bere bularraldeko bagoi oparoak pilpira adierazkor batek dantzarazi zituen— pasatzera utzi diok eta ez egon esperoan, ez baita itzuliko.
‎—Lo egitera etorriko zinela erran didazu. Baina ez dakit zertaz harritzen naizen, ortzegun gauean ere gauza bera erran zenidan eta orduan ere agertu ez.
‎—Bai? Eta" Hilezkorren..." ez dakit zer. Zer dakizu zuk" Hilezkorrez"?
‎Lehenago, neska prestua nuen Maite. Mika bezain solasturia, aise ematen zien kontesta nire txantxei, ez dakit zerk hartaratuta, Kristinarekiko ahaidetasunak edo hemeretzi urte bete berriek ematen duten lotsagabekeriak. Irriñoa itsusten zion hortzetako aparatua goiti beheiti, janzkera ausartak are ageriagoan jarritako gorputz gazte eta lirain baten jabe zen, itsu baten amets erotikoak elikatzeko gauza.
‎—Xelebre zabilek gure" garbiketaria" ez zakiat zer mirari edo deabrukeriaren bidez gaztetu zaigunetik. Elizkizunak, dena dela, bihar dituk, arratsaldeko zazpietan.
‎Zorioneko" I." zeinua, sekten gaineko txostenari ezarri beharrean, autobideko lapurketei buruzko erreportaian paratu nuena! Orain ez nekien zer egin, negar ala irri.
‎—Ba, ez dakizu zer harro dagoen, ustez eta Ximurra zerorrek garbitu duzula. Kantan harrapatu dut:
‎Hirian zenik ere ez nekien. Urtebete baino gehiago genuen elkar ikusi gabe; dolu, eztei edo bataio, ez dakit zer famili kontu. Nik seigarren edo zazpigarren ginebrakada neukan esku artean, eta hura, asteguna izan arren, zerbait ospatzen ari zen bere lagunekin, norbaiten kontratu finkoa edo.
‎Horrako putzu horretan larru gorritan bainatzen omen ziren, edo lasterka egiten omen auzo etxeko zerrien ondotik, edo lehen mozkorra harrapatu omen herriko besta betiere alaietan. Eta halakoak solasera ekartzean, ez dakizu zer nahi zaituzten, penatu, berek galdutako garai zoriontsuen kontura, ala bekaiztu, zuk inoiz dastatuko ez duzun zuku miresgarritik edanak direlako.
‎Gainera, hik uste duk halako hilketa bat egunetik gauera inprobisatzen ahal dela? Redio, Eduardo, ez zakiat zer den, lan sobera, hire emaztearekikoak —hotzikara batek inarrosi ninduen. Nondik eta nora nire emaztearekikoen berri? — edo Urtxipiaren heriotza.
‎—Joan den larunbatean ez zitzaidan etorri. Zerbait falta balitzait bezala bukatu nuen egun hartako lana, eta ez jakin zer. Oraintxe ohartu naiz:
‎—Bai," hilezkorren...", ez dakit zer. Bertze hitz arraro bat.
‎Alferrak alfer eta lotsagabeak lotsagabe iraun zuen gero ere. Alalabaina, ez dakit zer kimika mota berezi sortu zen bi izaki barne nahiz kanpo hain ezberdin horien artean, ez baitzuten denbora luzerik behar izan adiskidetasunaren lihoak elkarren artean ehuntzen hasteko. Jelosturik, bertze bi lagunok neketan onartu genuen berrikuntza, Ximurrak bereziki, Charlyrekin kalapita izana baitzuen lehenago.
2001
‎Ezpainak gorri biziz margotu zituen eta zigarro beltzaren keak mina mozorrotu zuen. Minbiziaren harrak edo desamodioaren sugeak, ez zekien zerk eragin zion oinaze handiena.
‎Horregatik, 18 urte bete zituenean alde egin zuen, pisu bat alokatu eta pin koloretsuak margotzen egiten zuen lan. Baina Herminioren alargunak amaren antz izugarria zuen, eta ez zekien zergatik jo zuen bere etxeko atea. Zalantzan izan zen, ireki edo ez, baina amaz akordatu zen eta amari ez zizkion sekula etxeko ateak itxiko.
‎–Etxea saldu dut eta bagoaz hemendik. Begira, dortoka bat daukat eta ez dakit zer egin berarekin.
‎Zur eta lur geratu dira gainontzekoak. Fernandok sarri izaten ditu horrelako istorio xelebreak kontatzeko, baina gaurkoarekin inork ez daki zer esan. Petrilean jarraitu dute, pentsatzen bezala.
‎Eta isilik geratu da berriz. Tasiok ez daki zer egin. Gai horrekin jarraitu behar ote luke, ea bere semeari buruz hitz egitera animatzen den, ala hobe litzateke isiltzea.
‎Hiru zatitan puskatu da. Tasiok ez daki zer egin. Geldiarazi egin nahi du baina beldurra ematen dio.
‎Nik ez nekien zer egin. Urduri nengoen.
‎Eta, pozarren, gure kalkuluak bide onetik doazela ikusten dugunean, ohartzen gara ez zaigula daukagun lana gustatzen, eta esaten digute karrera gurekin ikasitako neska bat hil dela herenegun ospitalean eta oraindik ez dakitela zerk hil duen.
‎Marcosek sudur luzea dauka eta harrotuta ekartzen dit ilea lantzean behin. Dutxan ez dakit zer egiten duen, baina imajina dezaket.
‎–Ni mendian, basurdeak bezala, zazpi urte. Artean jakin ere ez nekien zer ziren sitsak.
‎Eta giroa leuna izango da, erdiluna, lasaia, aproposa hitz egiteko, baina istantean ez dakizue zer esan, ez Maribelek ez zeuk. Iragandako denbora guztia, egun atalak, urte zatiak, mende birrinak, distantziak, dena derrepentean bien arteko aire estuan pausatuko balitz bezala.
‎Goio han egon zen, gurdiei begira, idiak ardilarrua buruan, aittitte painelua buruan, auzokoak eskuarez edo sardez ekinean. Loak hartu eta amets egin zuen zaku bat ekarri ziotela, giza edo abere gorputz zatitu bat, eta berak ez zekiela zer egin, eta ezin zuela zakua abandonatu, zakur edo piztiaren batek eramanen zuelakoan. Eta orduan beste zaku bat ekartzen ziotela, eta ez zuela irekitzeko ausardiarik, noren gorpua ote zen beldurrez, eta gero beste bat.
‎Baina artean ez nekien zer esan nahi zuen iraultza hitzak, eta hil hitza zentzu zinematografikoan besterik ez nuen ulertzen.
‎‘Nahi balu bai, baina ez dakizu zer den nahia. Nahia gertaera ikaragarri konplikatua da... ’
2002
‎Hiru Emakume Urdinek ez zekiten zer gertatu zen, haietako bakoitzak pentsatzen baitzuen begia beste bietako baten kopetan jarririk egongo zela. Horregatik, lehen baino suminagoa bilakatu zen hiruren arteko liskarra.
‎Mirari oso gaizki sentitzen zen. Oraindik ere ez zekien zer nahi zuen, baina lehenago edo geroago zerbait gertatuko zen. Eta ordurako erabakita izan zuela bazekien.
‎–Nik ere ez zakiat zer egingo dudan, egia esateko –azaldu zion Alaznek.
‎Nahi duzuena esango duzue, baina plana ona duk. Eta joaten ez bazarete, ez zakiat zer egin dudan zuekin. A, eta astebete zaukaagu.
‎–Baietz, baietz. Patxi, anaia zaharra, kanpora zoak bizpahiru asterako, ez zakiat zer lan kontu dela eta. Eta Patxik pisu propioa dik.
‎Julenek ez zekien oraindik zer pentsatu; ez zekien zer pentsa zezakeen ere. Alde Zahar alderako bidea hartu zuen, baina ibai parera iristean, Mirarik lehen musu hura –hain laburra, hain sarkorra– eman zion lekurantz desbideratu zen, ia konturatu ere gabe.
‎Mirarik ez zekien zer egin, ez baitzegoen seguru zer sentitzen zuen ere. Edo bai.
‎Sinetsi ezinik. Ez nekien zer esan, ez nekien zer egin. Goiz osoan sonanbulu bat bezala ibili nintzen.
‎Ezagutu dituzun gizonak zapuzten dituzu, baina zuk ez duzu oraindik gixon bat ezagutu, eta ez dakizu zer den ona. Ez naiz gihartsua eta ez ditut berrehun kiloko harritzarrak jasotzen, baina badakit erreka ertzetan harri bildumak egiten, eta ez dakizu zer den ona.
‎Ezagutu dituzun gizonak zapuzten dituzu, baina zuk ez duzu oraindik gixon bat ezagutu, eta ez dakizu zer den ona. Ez naiz gihartsua eta ez ditut berrehun kiloko harritzarrak jasotzen, baina badakit erreka ertzetan harri bildumak egiten, eta ez dakizu zer den ona. Ez ditut ehun metroak hamar segundotan egiten, baina bai ordubetean, nahiago baitut denbora neure menpe izan ni denboraren menpe bizi baino, zuk ez dakizu zer den ona.
‎Ez naiz gihartsua eta ez ditut berrehun kiloko harritzarrak jasotzen, baina badakit erreka ertzetan harri bildumak egiten, eta ez dakizu zer den ona. Ez ditut ehun metroak hamar segundotan egiten, baina bai ordubetean, nahiago baitut denbora neure menpe izan ni denboraren menpe bizi baino, zuk ez dakizu zer den ona. Ez naiz Superman eta ez naiz sekula abioi batera igo, baina igandero ateratzen dut osaba Lazaro paseatzera, eta ez dakizu zer den ona.
‎Ez ditut ehun metroak hamar segundotan egiten, baina bai ordubetean, nahiago baitut denbora neure menpe izan ni denboraren menpe bizi baino, zuk ez dakizu zer den ona. Ez naiz Superman eta ez naiz sekula abioi batera igo, baina igandero ateratzen dut osaba Lazaro paseatzera, eta ez dakizu zer den ona. Ez dut hitz handirik, baina mila hitz txiki ditut, eta haiekin eraikitzen ditut neure eguneroko esperantzak, eta zuk ez dakizu zer den ona.
‎Ez naiz Superman eta ez naiz sekula abioi batera igo, baina igandero ateratzen dut osaba Lazaro paseatzera, eta ez dakizu zer den ona. Ez dut hitz handirik, baina mila hitz txiki ditut, eta haiekin eraikitzen ditut neure eguneroko esperantzak, eta zuk ez dakizu zer den ona. Eskuko hatzak ere txikiak ditut, jakina, eta are txikiagoak izan daitezke, inurri bihurtu arterainokoak, eta beraz, nahi duzunean inurri errenkada bat jar dezaket zure azalean, sabelean nahiz bizkarrean, kili kili eta kili kili, irri eta atsegin, zuk ez baitakizu zer den ona.
‎Ez dut hitz handirik, baina mila hitz txiki ditut, eta haiekin eraikitzen ditut neure eguneroko esperantzak, eta zuk ez dakizu zer den ona. Eskuko hatzak ere txikiak ditut, jakina, eta are txikiagoak izan daitezke, inurri bihurtu arterainokoak, eta beraz, nahi duzunean inurri errenkada bat jar dezaket zure azalean, sabelean nahiz bizkarrean, kili kili eta kili kili, irri eta atsegin, zuk ez baitakizu zer den ona. Zuk medikua aldatuko duzu, baina nik ez ditut neure gaixoak aldatzen, guztiz atsegin baititut noiznahi erregalatzen dizkidaten madalenak, hain dira onak.
‎Ene poza! Irri egin nahi nuen eta negar egin nahi nuen, eta ez dakit zer aurpegi jarri nuen azkenean, baina berehala ohartu zen Zesareo. Esan zidan:
‎Baina, nola inork ez baitzekien zertaz ari zen, inozo fama zuèn ikasleetako bat zutitu zen, esaten ziola:
‎Batzuek ez zekiten zer zen bandera hura, ez nongoa; beste batzuek bai... eta ez zekitenak galdezka hasi zirelako, eta bazekitenak nor izan zitekeen susmatzen hasiak zirelako, marmarka ekin zioten batzuek eta besteek.
2003
‎II. Mundu Gerlaren erdi erdian geunden orduan eta gutarteko anitzek ziurtzat emaiten baldin bazuten Hitler-en garaipena, beste zenbaitek pentsu zuten amerikarrek eta ingelesek irabaziko zutela; nik, aldiz, garbiki erraiten nuen ez nintzela ez sorgina, ez profeta, eta ez nekiela zer gertatuko zen.
‎Bai eta duela hogeita bost bat urte, Kanadatik itzultzean, ikusi nituelarik Oiartzungo gazteak, diktadura militar batetik ilki berriak, dantzan zebiltzala zirurikan, tartetik pistolak altxatuz eta ez dakit zer borroka militar goraipatuz, aitortuko dut, salatu ez nuen sentimendu arraro bat jauzi zitzaidala buru gibelean.
‎Ekialdeko estatuak bere altzora bildu behar dituelako aitzakiaz, erabaki baitu gure Batasunak Europa osoko Araudi berezi baten antolatzea. Baina hain zuzen, ez dakigu zer itxura izanen duen ohiko estatu nazioen gainetik jarri den Araudi nagusi berri horrek.
‎Ez, zuek ez dakizue zer den erlea. Zuek imajinatu egiten duzue zer den.
‎Zuek ez dakizue zer den erlea, ez dakizue. Neuk bai.
‎–Baina ez dakigu zergatik –Matildek.
‎Matiasek ez zekien zerk eraman duen mandeulia. Trenak berak ez.
‎Trenak berak ez. Matiasek ez zekien zerk. Eta inkognita bat zen hori Matiasentzat.
‎Izekorik hurrekoenak. Eta ez zekien zergatik gogoratzen zuen hori, non eta museo estrabagante baten aurrean.
‎Eta kontatzen zioten Frantziako Iraultza izan zenean sagar erreak banatzen zituztela kaletik, eta zirku handi bat jarri zutela Pariseko plaza batean, eta abionetak ibili zirela eta ekilibristak abioneten gainean. Umeak esaten zien ez zekiela zer den ekilibrista bat eta ez zekiela zer den sagar erre bat.
‎Eta kontatzen zioten Frantziako Iraultza izan zenean sagar erreak banatzen zituztela kaletik, eta zirku handi bat jarri zutela Pariseko plaza batean, eta abionetak ibili zirela eta ekilibristak abioneten gainean. Umeak esaten zien ez zekiela zer den ekilibrista bat eta ez zekiela zer den sagar erre bat.
‎Hala kontatu zion biharamunean emakumeak hoteleko gelan oraindik esnatu berritan, ohe nahasian etzanik zeudela. Maindireen lauki horretan gutxienez eroso sentitzen omen ziren eta seguru, handik kanpo ez zekiten zer egin zuten, beharbada buruan hartutako kolpeak ondorio larriak utziko zizkion gizonari eta ospitaleren batean begiratu zioten, baina horrek poliziaren aurrean adierazpenak egitera behartu zitzakeen, behartu zezakeen emakumea, bera baitzen gertatuaren lekuko bakarra, eta ez zuen oraingoz, hain azkar, egia gordinari aurre egiteko gogorik.
‎–Pertsona bati ematen zaion tratamendua ikasketen zordun izan ohi da, eta ez dakit zergatik egin behar diogun uko izerdi askorekin irabazitako tratamendu horri. Guk geure errespetua baztertzen badugu, ordea, zer eginen du herriak?
‎–Hala, bada –esan zidan Patxi maisuak–, nola ez bainekien zer estudiatu, aitak bezala medikuntza egitea erabaki nian. Eta iritsi ninduan Parisa... eta, ai, nola aldatu ninduen Frantziako hiriburuak!
‎Beste egun batean, azkenik, gaur bezalako egun hegohaizetsu batean Parisko zumardi baten azpian nengoela, don Anxelmoren irudia tartekatu zitzaidaan, baita hark niri buruan jotako kolpea ere. Eta orduan ez zekiat zer sentitu nuen, barru osoa jiratu zitzaidala: bai, nik ere maisutza ikasiko nian, haurrak eta umeak maitasunean eta libertatean hazteko eta hezteko, Gandhiz mintzatu zitzaidan gazte hark bezala.
‎" Zu al zara halako?", eta bai. " Zuk idatzi al duzu hau eta hori?", eta baietz berriz nik, beldurtzen hasita, horrelako gai minberekin inoiz ez baitakizu zer topatuko duzun. Nirekin egon nahi zuela, telefonoaz bestaldekoak.
‎(Orain pentsatzen dut ez dela oso sinesgarria hark testu horiek errezitatzea, eta nik ezagutzea. Egia esan, ez dakit zertaz ariko zen).
‎Herritarrak, aldiz, ez ziren mugitu. Nik ez nekien zer egin baina orduan amona atera zen eta nire izena esan zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia