2000
|
|
Halaxe, bada, adierazi nahi dugu
|
ez
dakigula oso ziur eta ez du askorik inporta, ohartuko da irakurlea zer aldatu zitzaion lehenik Brown jaunari, ezker eskuko hatz txikiko azazkala, ala eskuin eskukoa; edota biak batera aldatu zitzaizkion, edo zein aldaketaz jabetu zen lehenago. Ez dakigu, era berean, zer eguraldi egiten zuen Brown jaunaren eskuan aldaketa txiki hura gertatu zen egunean, euria ari zuen ala eguzkia zegoen; badakigu, ordea, zein egun zen, eta hori jakinik, eguraldia ere nolakoa zen jakitea baino gauza errazagorik ez dago.
|
|
Denok barrez aritu gara egundo ez baitugu hain goiz bazkaldu; urontziez ere topa egiten ibili gara helburura onik heldu garelako, baina kezka nagusi zen: alde batera, eguzkiak gero eta gogorrago jotzen zuen eta, nolabait esateko, orduantxe hasten zen mila eta bost ehun metro inguruko desnibela gainditzeko saioa, hain zuzen ere zatirik gogorrena; bestera, seguruenik gorakoan Xavier eta Olgarekin elkartuko ginen, eta
|
ez
genekien oso ongi zer esan ez nola jokatu.
|
2006
|
|
Eta
|
ez
dakit oso ondo zergatik egiten duen galdera.
|
|
balio ote digu tipologia horrek zerbaiterako? Lehen ere esan dugu ia euskaldunak zer diren
|
ez
dakigula oso ongi, eta, zintzo jokatzera, definizioa baztertu eta hoberen bat bilatu genukeela uste dut. Iruditzen zait, dena den, zalantzak zalantza eta lausotasunak lausotasun, badugula denok buruan ia euskalduna izan litekeenaren irudia:
|
|
Diharduen udalean, enpresan, edo erakundean hizkuntzaren normalizazioaren ikusmoldea zenbat eta zentzuzkoagoa eta orekatuagoa izan, orduan eta zentzuzkoagoak izanen dira teknikariari ezartzen zaizkion eginkizunak ere; baina hizkuntza normalizazioaren ikusmolde folkloriko eta pobre antzekoak ere egon badaude, hainbat administrazio arduradunen artean adibidez, eta horrelakoetan teknikarien eginkizunen eta eginbeharren zerrenda aise luzatzen eta zabaltzen da. Todoterreno bihurtzen da tek  nikaria, eta, azkenean, batzuetan
|
ez
daki oso ongi zer den: aisialdi jardueren antolatzaile, itzultzaile, irratiko esatari, hizlari, administrari, eskale, emaile, publizista, diseinatzaile, filologo, abokatu, idazle...
|
|
Euskarari etorkizun duin bat emateko ahalegin itsuan, gure ondora eta ingurura begiratzea ahazten zaigu, eta sortzen eta egiten ditugun gauzak eta abiatzen ditugun ekimenak behar bezala azaltzea eta gizarteratzea ahazten zaigu. Hausnarketa hau,
|
ez
dakit oso ongi zergatik, hiri barruko autobusa hartzen dudan guztietan sortzen zait. Nahigabe ere ondokoen elkarriz  ketak aditzen dituzu, eta askotan beste mundu batekoak garela ematen du.
|
|
Hausnarketak eta gogoetak han eta hemen, norabidea finkatu eta estrategiak diseinatzeko. Batzuetan, ordea, misioaren zailtasunak eta konplexutasunak eraginda, eta aldaketek eta fenomeno berriek korapilatuta, badirudi
|
ez
dakigula oso ongi nondik nora goazen. Horrelakoetan, euskalgintza baino gehiago, auskalgintza gara.
|
2008
|
|
Min egin diot. Bat batean deslai agertu zait, korridorearen erdian galdutako neskatto bat bezala, nora jo jakin ezinik, laguntza bila; pentsatu dut errukitu egin nukeela, baina zerbaitek traba egiten dit;
|
ez
dakit oso ongi zerk, aitaren oinazea norbaitek pagatu beharrak, berarekin sekula erabat konpondu ezinak, ni euskalduntasunetik eta Lekunberritik apartatu nahi izateak, sustraiei traizio egin izanak, bere denda puta horrek, aita beti mendean eduki izanak... Ez dakit, baina norbaitek zerbait pagatu beharra dauka.
|
|
Ez dut ulertzen zer irakatsi nahi didan, badakit zerbait oinarrizkoa behar duela, bizitzari buruzko gakoa edo, baina ez dut ulertzen. Baina hala ere beharbada ez ulertze horrek berak eragina nigan zerbait mugiarazten du,
|
ez
dakit oso ongi zer.
|
|
...riak errezibitzera, eta lauzpabost polizia foralekin itzuli zen, haiek sartzen ikusita, denak batera eta segizio batean bezala, berriro negarrez hasi eta zotin batean hartu nituen, sofa batean nengoen ni eta foraletako bat nire ondoan eseri zen, eta hark kontsolamenduzko hitzak esaten zizkidan bitartean, beste bat galderak egiten hasi zitzaidan, zehazteko istripua non gertatu zen, eta nik, berriz,
|
ez
nekiela oso justu, ez nituela paraje haiek ezagutzen, baina aldapan gora joanda gertatu zela, lau bat kilometrora, agian gehiago izango zirela kilometroak, errepideak zuzen zuzen egiten zuen toki bakarrenetako batean, autoaren kontrola galdu eta amildegira erori ginela, sekulakoa izan zela, sekulakoa, autoa iraulka eta iraulka, eta, hizketan ari nintzela, negarra etorri zitzaidan berriro, baina b...
|
|
[Arrazoi armatua I.] Hizkuntza" arma bezala" erabiltzearen kontu hori
|
ez
dakit oso zabaldua dagoen munduko politikoen ahotan. Hemengo politikoen ahotan bai.
|
2010
|
|
Lagun arteko tertulia lasaia izan zen. Aste gutxi barru mende erdia beteko nuela etorri zitzaidan burura bat batean, eta
|
ez
dakit oso ondo zergatik, beste garai bateko goxotasunaren sentsazioa izan nuen, mende laurden lehenagokoa edo, galdutako zerbaiten zantzua. Horregatik, nolabaiteko heziketa sentimentala den oroitzapen autobiografiko multzo hau izkiriatu ondoren zerbait esan banu, idazten hasi nintzen modernitate garai hartatik oraingo garai postmoderno honetara doan bide luzean, espiritualitate laikoaren moduko zerbait galdu delako sentsazioa dudala esango nuke, hala literaturan nola kultura giroan orokorrean, eta hori dela faltan gehien sumatzen dudana batzuetan.
|
|
Oso erdalduna zen dena han, baina gezurra badirudi ere, Gasteizen euskaltzaletu eta abertzaletu nintzen, Joseba lehengusuarekin eta osaba izebekin, ez Elgoibarren, nahiz eta txikitatik entzundako euskara bizi apurrak eragin handia utzi nire inkontzientean. Horregatik, UBI bukatutakoan
|
ez
nekielako oso ondo zer ikasi (Psikologia agian, edo Kazetaritza pentsatu nuen hasieran), lehengusuak Euskal Filologia ikasi behar zuenez, gauza bera ikastera animatu ninduen. Baina bera Deustuko kanpusera joan zen, eta ni Donostiakora (EUTG izenarekin ezagutzen zena garai hartan), Elgoibartik gertuago zegoelako.
|
|
" Ez da izango kontu politikoren bat, ezta?", galdetu zidan, ez baitzuen euskara tutik ere ulertzen. " Ez, ez, literatura da", esan nion, baina
|
ez
dakit oso konbentzituta gelditu ote zen.
|
|
Tor tor ez da inoiz ezeren beldur, zuk baino hobeto ezagutzen dut. Ni engainatzen ari zara eta
|
ez
dakit oso ondo zergatik.
|
|
Zelulaz osaturik gaudela uste izateko Kepak dauzkan arrazoiak agian ez dira oso sendoak. Egia esateko,
|
ez
daki oso ondo zer den zelula bat, baina uste hori dauka, ziur asko behin eta berriro esan edo irakatsi diotelako, edo entzun eta irakurri duelako. Besteenganako konfiantzak izugarrizko garrantzia dauka gure usteen sarea osatzeko tenorean.
|
2012
|
|
xx. mendeko pentsamenduaren ekarpenak, Platonen eta Aristotelesen begiekin aditzen diotela oraindik gaurko munduari. Inasek
|
ez
daki oso ongi ulertzen duen Luisen azalpena. Inork argitu behar ez diona da izeko Juanitatxuk bekatuak barkatzeko premia zeukala esatea kirtenkeria onartezina dela, pentsamenduak pentsamendu.
|
2018
|
|
Gai honekin zuhur jokatu behar duela begitantzen zaio,
|
ez
daki oso ondo zergatik..., senez. Eta etxean ez du egia esan; Ganixi ere ez, tesiarekin loturiko bilera bat izango zuela, urrun, eta smarta ez zuela erantzungo arratsalde osoan.
|
|
–Zertan lagunduko lidake berorren kopistarik bizkorrenak, neuk ere
|
ez
baitakit oso garbi zer nahi dudan?
|
|
nintzela aitortu niola,, trenak ekarritakoa?, alegia. Surapeek ez zion nire aitorpenari garrantzi handiegirik eman eta, bestalde, gaineratu zuen titiriteroen antzekoa iruditzen nintzaiola, haiek ere
|
ez
baitakite oso ongi ez noiz ez non sortuak diren, eta haien xedea batetik bestera ibiltzea baita, beti ibilian, ibilian beti...
|
2019
|
|
Eta, berak
|
ez
zekien oso ongi nola, baina bai, gertatu egin zen. Halako batean, bere bikotekidea ez zen norbaitek erakarri zuen, antza denez bera ere gustatu zitzaion hari, tonteoa hasi zen, gorputzen hurbiltzea, esku bat sumatu zuen bizkarretik behera, eta aspaldi sentitu ez zuen hotzikara sentitu zuen esku hura bizkarrean pausatu zitzaionean, gustuko zuelako seinale?, ipurdia estutu zion esku batek, musu batzuk eta, azkenean, ohea.
|
2020
|
|
Egia da poema batzuk argitaratu nituela literatura  aldizkari hungariar batean, baina nire lana argitaratzeko aukerak, posibilitateak horretantxe geratu ziren. Eta, urte luzez tematsu jardun ostean, lortu nuenean burutzea bi antzezlan frantsesez,
|
ez
nekien oso ondo zer egin behar zen, nora igorri behar ziren, nori igorri behar zitzaizkion.
|
|
Oraindik makinaz idatzi behar da, orraztu, atzera makinaz idatzi, soberan dagoen guztia kendu, orraztu behin eta berriro, harik eta testua itxurazkoa iruditzen zaidan arte. Horra iritsirik ere,
|
ez
dakit oso ondo zer egin behar den eskuizkribuarekin. Nori igorri, nori eman?
|
|
Ez dakit,
|
ez
dakit oso ondo zer zentzu duten gauza hauek.
|
|
Nik
|
ez
dakit oso ondo zer sentitzen dudan, gehitu zuen. Uste dut deserosoa izango litzatekeela institutuan, gure artean zerbait gertatuko balitz.
|
|
Euskara kinka larrian zegoen sasoi hartan, baina ez nuen horregaitik utzi bizarra. Egia esan, neuk ere
|
ez
dakit oso garbi zergatik izan zen. Alde batetik, baneukan neure barruan aro berri bat hasi nahia.
|
2021
|
|
Egia zen. Ume garaiaz geroztik ez nuen herri fantasma hura zapaldu, eta
|
ez
nekien oso argi hara nola heldu ere. Aldiz, banekien aitaitak nire unitate osoak baino sen handiagoa zuela eta, hortaz, kopilotu etortzen utzi, eta bere hatz luzeak seinalatzen zidan norabidean abiatu nintzen.
|
2022
|
|
Bueno, eta Nora, jauna, nire ahizpa ere gaztea da, baina bera ez, bera ez, bera ez da kontatzen. Herri honetan jaiotzeak konplize egin gaitu,
|
ez
dakit oso ondo zerenak, jauna, geure existentziaren konplize, pentsatzen dut. Zeren hemen gauza gutxi gertatzen da, badakizu?, eta nora joan gutxi dago, eta denek badakite han ez bazaude beste hartan egongo zarela.
|
|
Neuk hartu nuen, pentsatu nuelako inork ez zuela nahiko gaixoa, etzanda egon baino askoz gehiagorik ezin zuelako egin. Nik, zaindu ahal izango nuen, bizitza eramangarriagoa eskaini ahal izango nion, maitasuna eman, baina egun batean tximiniara hurbiltzen hasi zen,
|
ez
dakit oso ondo nola, ez baitzen gauza ibiltzeko. Hala ere, arrastaka joaten zen suaren epelera, baina egunetik egunera gero eta gehiago hurbiltzen zitzaion suari, eta apartatu egiten nuen beldur nintzelako erre egingo zela, mina sentituko zuela.
|