Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 30

2000
‎Hiru minutu geroago kanpoan izanen nintzen eta haiek, berriz, agorrileko ortziral eguzkitsua deabruari oparitzen segituko zuten, auskalo zenbatak arte, zertan eta udan ohi diren albiste zirraragarrietan: udal igerilekuetako eguneko bisitari kopurua, munduko atxur jaurtitze txapelketa ez dakit nongo herritan, edo gehien kontsumitzen diren izozki moten gaineko kale inkesta super interesgarria.
‎—Ni hemen sortua naiz, baina aitatxiren aitatxi ez dakit nongo basaburutako malkarpekotarra nuen. Unaia bera.
2003
‎Ez du horrek erran nahi, gerla hotzak mende erdia ezbaian iraun duen tarte horretan, gero eta arma sofistikatuagoak asmatzeko lehia moteldu dela puxantzia handien artean, ez eta ere Europako, Afrikako edo ez dakit nongo bazter guztietan estatu zahar eta berriek uko egin diotela, gerla garbi edo zikinen bitartez, beren arteko ala barneko gatazkak zuritzeari.
‎Davosen edo Porto Alegren, bilkura bilkuraren ondotik egiten dute batzuek eta besteek, petrolioaren gorabeherei, kutsaduraren ondorioei edo mundializazioaren kalteei ihardokitzeko eginahalean. Eta, ber denboran, Jerusalemeko, Irakeko, Belfasteko, Kashmirreko, Sri Lankako, Indonesiako, Txetxeniako, Chiapaseko, Aljeriako, Sudaneko, Kongoko, Boli Kostako, Angolako, Somaliako, Euskal Herriko edo ez dakit nongo auziak ezin zurituz gaude.
‎Nobelak argitaratu ondoko hilabeteetan era guzietako deiak jaso nituen bidaiari alemaniarraz interesaturik. Nik era guztietako desenkusak eman nizkien, gizon uzkurra zela, ez dakit nongo euskal etxean euskara ikasten ari zela edo osasunez makal samarrik zebilela erantzunez. Liburuek dezenteko oihartzuna izan zuten eta gutun bitxirik ere jaso nuen, gehienak Von Britonen nobela gehiago itzultzeko eskatuz.
2004
‎Ez dut ulertzen. Atzo ere nirekin zeunden eta ez dakit nongo kafetegitara joan behar zenuen. Hainbeste denbora elkar ikusi gabe, eta ezin izan genuen lasai hitz egin.
2005
‎Orduan, ez dakit nongo ausardia aterata, Kixmiri eskutik heldu nion eta Lilirengana hurbildu ginen, lagunak aparte utzita.
2007
‎Greba eta manifestaldi horiek ostiraletan egiten ziren tradizioz, Historia eta Lengua orduetan, eta bi arrazoi motagatik burutzen ziren: maiuskulaz ahoskatzen diren hitz horietako baten alde, edota astean zehar jazotako desgrazia partikular eta zehatz batengatik, dela atxilotu saldo bat hemen, dela suizidio susmagarri bat ez dakit nongo kartzelan. Institutuko gehienak biltzen ginen ostiral goizeko manifestaldi horietan, baita beste institutuetatik etorritako jende andana ere, baina ez konbikzioz, esango nuke:
2009
‎Ariane zero koma zazpiaren aldeko ez dakit nongo koordinakundekoa zen, etorkinen harrera taldekoa, gerra guztien aurkako manifen antolatzailea, eskaleen duintasunaren aldeko taldekoa?
‎Txantxak aparte, inguruan begiratzen badugu, nonahi ikusi ikusten duguna da, mundu guztiak nahi duena, ondo? bizitzea dela, festak, ez dakit nongo irlatan oporrak, jantzi dotoreak, auto ostentaziotsuak; jan, edan, sexua, harrokeria, pobreek pobreen ahalara, aberatsek nahikara.
‎Gauzak argitzen hasi ziren, ustekabean halere. Bronxeko polizia batek abisua izan zuen, ez dakit nongo Richard Belangerrek laguna hargin zizelez garbitu zuela. Richard Belanger Cicero auzotik New Yorkera datozen edateko urak garbitzen jarduten zuen injineru bat zen.
‎Reginak, izan ere, bertatik bertara egiaztatu zuen, Madrilen egin zuèn egonaldian, zein zen morroi gehienen jokabidea, putetxeetara noiznahi joaten zirela, bat edo beste ezkondurik egon arren; Faustik ere, neskame lagun minak, gordin jakinarazi zion jakin beharrekoa bere garaian, gizon bakoitza bere pitilinak bizi zuela eta pitilinak galtzen; horrezaz gain, hiriburuan bertan ere, bere klaseko jendearen artean noiznahi entzuten ziren adar kontuak: ez dakit nongo dukea edo kondea jauregiko arkitektoaren emaztearekin joan da eta arkitekto jauna auskalo norekin. Hala, bada, zergatik behar zuen Nazariok salbuespena?
‎Reginak, izan ere, bertatik bertara egiaztatu zuen, Madrilen egin zuèn egonaldian, zein zen morroi gehienen jokabidea, putetxeetara noiznahi joaten zirela, bat edo beste ezkondurik egon arren; Faustik ere, neskame lagun minak, gordin jakinarazi zion jakin beharrekoa bere garaian, gizon bakoitza bere pitilinak bizi zuela eta pitilinak galtzen; horrezaz gain, hiriburuan bertan ere, bere klaseko jendearen artean noiznahi entzuten ziren adar kontuak: ez dakit nongo dukea edo kondea jauregiko arkitektoaren emaztearekin joan da eta arkitekto jauna auskalo norekin... Hala, bada, zergatik behar zuen Nazariok salbuespena?
2010
‎xalo xalo jolas gintezen?; gutxienez etxean gorde zuten, etxeko, beste etxean? izan bazen ere, eta ez tornuko umeen etxera eraman, edo ez dakit nongo mojen komentura; eta, hala eta guztiz ere, aringarri arinak dira hauek, kontsolamendu txikiak, zerbait gaizki egin izanaren kontzientzia txarrak salatzen bainau betiere.
‎–Nire ustez, hizkuntzalaritzari eta filologiari ez zaie ematen dagokien lekua, beste edozein tokitan dutena. Adibidez, azaroan Veleiari buruzko txosten bat agertu zen ez dakit nongo fisikari nuklear batek egina. Hori patetikoa da.
‎...besterik egin zezaketen, bada, gurasoek, muga guztiak hausten zituèn mugako egoera hartan?; gure besoetan utziko al zuten, bada, munstroa, anai arrebok harekin —kilo pare bateko haragi txuleta kopeta handi batekin, mintza nadin argi behingoz! — xalo xalo jolas gintezen?; gutxienez etxean gorde zuten, etxeko" beste etxean" izan bazen ere, eta ez tornuko umeen etxera eraman, edo ez dakit nongo mojen komentura; eta, hala eta guztiz ere, aringarri arinak dira hauek, kontsolamendu txikiak, zerbait gaizki egin izanaren kontzientzia txarrak salatzen bainau betiere.
2011
‎Bueno, txakur alderrai bat zen, nagusiak abandonatutakoa, egun batean Urgainen agertu eta Saturrek beretako hartu zuena. Txakurra, beraz, ez dakigu nongoa den zehatz mehatz, baina gehienok sinesten dugu aldameneko herri batekoa izanen dela: garai bateko nagusiaren herri berekoa, seguruenik?
‎Gaur arte bere lurrean bizi zen norbait, naturarekin bat eginda, bere arbasoak bizi izan diren moduan, mendez mende. Eta orain estatuak, ez dakit nongo aurrerapen, ongizate edo progresoren izenean, bota egiten du bere etxetik, kendu egiten dio bere lurra, bost sos pagatuta, lurrarekiko harremana ere tratugaia balitz bezala, eta ez zerbait sakonagoa.
‎Salatu nahi dugu, halaber, Sasiondoren okupazio poliziala, baita naturaren militarizazioa ere. Begi aurrean daukagu era eta kolore guztietako polizien presentzia itogarria, jendearen etengabeko kontrol eta galdeketekin, eta are itogarriago bihurtzen da Sasiondo inguruko mendietan; egunean zehar, hamaika mendizale eta ekologistak ikusi dute, ikusi eta pairatu, nola debekatu zaien mendian ibiltze hutsa, ez dakit nongo segurtasun arrazoiak direla medio. Hala ere, poliziaren, estatuaren eta AHTren atzean dauden interes kapitalisten nahia gizartea lokartzea eta anestesiatzea izan arren, ez dute lortuko.
2012
‎erantzun beharrean, irribarre lotsati bat bidali nion. Asteburu bat Parisen, edo ez dakit nongo bainuetxean, jarraitzen zuen berak, kanpaldi batean bere seme alabak ezagutzea, edo ama aurkeztea, plan izugarria, ama aurkeztea! Zorabiatu ez nintzenean!
2015
‎Dena dela, antikomunismo sutsu hori ez da muntarik gabeko kontua, niri axola gutxi bazidan ere. Ni re lagunari, esan bezala, jasanezina egiten zitzaion Kundera, baina mendebaldeko kritika ofizial guztiak, berriz, jainkoen pare jartzen zuen, XX. mendearen bigarren erdiko idazlerik handiena zela eta ha lakoak (zenbat idazle egin ote ditu kritikak ez dakit nongo edo badakit noizko idazlerik handiena?). Egia da badituela, bere joera politikoaz gain, beste dohain batzuk eztabaidaezinak; azken batean, Europa Ekialdetik etorritako disidente guztiek ez zuten lortzen, hori eta horrenbestez, bere obrak mendebaldeko hizkun tza guztietara itzultzea, are gutxiago salmentetako izarrak bilakatzea.
‎Bular edo bihotz artifizialen txertaketak adibide nabariak dira. Arriskua ez dago soilik sendagile txarren eskuetan jartzean edo ez dakigu nongo klinika zarpailetan sartzean. Normalean arriskua sotilagoa, zurituagoa eta teknikoagoa izaten da.
‎–Han hemengoa sentitzen nintzen, euskalduna; eta hemen? Hemen ez dakit nongoa naizen, ez naiz hemengoa sentitzen?. Han, Venezuelan, aitonaren aberriminarekin hazi zen; hemen, Euskal Herrian, ez du aitonaren aberria aurkitzen.
2016
‎Ahots hori, ahots lakartu edo marrantatu hori, gizonezko batena omen da, erabat gizonezko batena, hala esan du pare bat aldiz, nahiz eta nik ez nuen inola ere zalantzan jartzen, eta amorrua, kexua edo gorrotoa adierazteko balio omen dio, edo horretarako erabiltzen omen du, horixe baita mutilak bereganaturik duen papera, ez dakit nongo edo nolako baztertuen ahots eta heroi izatea, nahiz eta berez familia onekoa izan behar duen.
‎Eta, hurbilketa horietako batean? ez dakit nongo enbaxadorearen emaztea hurbildu zaidanean matraila ferekatzeko eta ahots ezinago faltsuz esateko ezen bizitza ez dela agur mezan bukatzen?, konturatu naizenean nire atzeak gizonaren sabelpea ukitu eta hark erekzio nabarmena izan duela, Barandiren menbrua nire ipurmasailen txokoan egokitu delako halako perfekzioz non ematen baitzuen gure gorputzen zirrikitu ahur eta ganbilak horretarak... –Barandi, Barandi...?.
2018
‎Gu Candanchúra joaten ginen eskiatzera, eta, bitartean, bera beste toki batzuetan ibiltzen zen, eta Erregearekin topo egiten zuen eta hori dena. Horrek halako estatus bat eman dio, berdinetik berdinerako tratua ahalbidetu diona, Erregearekin bezala, ez dakit nongo enbaxadorearekin. Elegantea, atsegina, adeitsua?
2019
‎Berriako gaurko kritikan, dena den, ez dute oso ongi jartzen (Bilboko edo ez dakit nongo interpretazioa); baliteke, nik ez dut gehiegi ulertzen. Agian nire entusiasmoan (benetan oso Sibelius zalea atera nintzelako) alde jokatu zuen dohainik joateak.
2021
‎1882ko irailaren 16an jaio zen, Pedernales –egun, Sukarrieta– elizateko" Calle de la Cadena número diez" etxean. Aita, Domingo Alegria, Ibarrangelukoa zen; ama, Elena Pilar Bilbao, ez dakit nongoa, Bilbao horrek eragiten duen susmoa zuzena denetz ezin izan baita egiaztatu. Bikotearen beste lau seme alabak, hurrenez hurren aipatuz, Saturnina 1886ko otsailaren bian jaio eta hurrengo egunean hila, Juana(), Marcelino() eta Benito() izan ziren.
2022
‎–Bai. Buruargiak, zuzentasun handikoak, Turgenev, Stxedrin eta ez dakit nongo Henry Buckle ren modukoak irakurriz haziak eta abar luze bat, baina berdin berdin egiten zioten men, etsi etsian... Bai, halaxe da, hori da kontua.
2023
‎Ez du Maudeyrekiko kontaktua ezergatik ere galdu nahi. Buruarekin baietz esan dio Mariak, Maudey ez dakit nongo ametsetik iratzarri nahi ez balute bezala, xuxurlan edo keinuka hitz eginez. Baina lehen kearekin bizkortu egin da Maudey, eta burua leunki altxatuz zigarroa eskatu dio begiekin Virgili.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia