Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 148

2003
‎6 Alabak, beharbada zehaztasunok ondo ez zekizkiela, bertsio desberdina eman zigun hasieran. Urte zehatzik ez dakiela baina, 36 inguruan edo joango zela Parisa, baina guduak eztanda egin baino lehen, nolanahi ere. Parisa joan zela Sorbonan zientzia zehatzak ikastera, edo arlo horretako bere ikasketak hedatzeko asmoz.
‎Euskararen mundua, laburtuz esateko, dentsitatea ez dakit baina ingurunea behintzat bai, galtzen ari delakoan nago. Beroarekin izotz mendiari gertatzen zaion gauza bera.
‎Nora doan ez dakit baina begietan galtzen zait.
2004
‎Zergatik ez dakit baina, ez da sartu Don Trifonen zerbitzaririk Santi indianoaren txaletera. Baina, hala ere, beldurretan dago Santi, ta ateak eta leihoak ongi hertsi ditu, badaezpada.
‎Haundia da gero! Ez, ziur ziur ez dakit baina... Nork daki ziur, ba?
2005
‎Holako eskolak asko gustatzen zitzaizkidan ze ikasleak pertsona helduak ziren eta eskolatik irten eta ardoak hartzen eta joaten ginen. Nik ederto ikasi nuen erdaraz, eurak ingeles ez dakit baina. Beste baten, egunkarian ikusi nuen anuntzioa:
‎Abando da gertuen duguna. Ezkutatzeak ze zentzu duen ere ez dakit baina.
‎Dutxa luzea behar du, zalantzarik gabe. Noiz hartu behar duen ez daki baina. Tokion ez du hotelik, eta kontaktuarekin topo egin arte ez du atseden hartzeko itxaropen handirik.
2006
‎Zenbat guztira? Inork ez daki baina guztira %10era iristen garenik ez dugu uste». Gotzonen ustez, Euskararen II. Planak ere ez du bermatzen unibertsitatean euskara erabili eta indartuko denik.
‎Egunkari honetako webgunean ibili naiz egunotan eta bazen bakarren bat kexu zena terrorista baten hitzei sinesgarritasuna eman zitzaiela-eta berriaren izenburuan omen falta omen zela zioena. Irakurle fina izaki, ohituta egongo da noski omen ez dakit baina presuntamente irakurtzera. Txapik bide bakarra du informazio hori helarazteko, familia, eta ziur naiz pertsona ankerrenak ere ez lukeela bere ama gezur batengatik alferrik kezkaraziko.
‎Ondo ikusten naizenean eta ondo prestatuta nagoela iruditzen zaidanean irtengo dut plazara. Non oraindik ez dakit baina prest nagoenean irtengo dut.
‎Txibatoa ez dakit baina traidore zikina iruditu zitzaidan Hankapalo; eta kabroi galanta, ze, onartu beharra dago: Miren Karmele jateko modukoa zegoen.
‎Sentsazio arraro bat zen hura: mundutik aparte, bi ezezagunekin gau eta egun... ezkonduta egotea baino itogarriagoa, hori zer den ez dakit baina. Etxeko lanak antolatzeko Cristinak eman zituen ordenak, edo proposamenak, beste biek amen esan baikenion guztian.
‎Salbatuta. Afaria bukatu eta ordubetera, ni mozkor arrail nengoen eta oraindik ez nekien baina biok ginen kondenatuak. Zeuk eraman ninduzun etxera.
‎Goizaldeko hiruretan ez dakit baina lauretan maindire artean sartuta eta negar baten deseginda, maitasunaren itxaropenik ez neukan. Laguna ere galdua.
‎–Horregaitik merezi nuen egia –eta gero, platera altxatu zenuenean–, rubio. –Maybe, beharbada, agian, ez dakit baina, tristuraz.
2007
‎Ojacastroko ibarra geografiaz bakartuago egoteak lagundu zuen, agian, hor euskarak luzaroago irauten. Noiz arte ziur ez dakigu baina, XIII. mendean behintzat indarrean zegoen, eta hango toponimiaren gardentasuna eta ugaritasuna kontuan harturik, pentsa daiteke askoz beranduago ere hala zela. Izan ere, gutxi desitxuratuak dira hango toponimoak.
‎Bai, preseski, ez du aspaldi bulego horretarik ateraia dela. Non den ez dakit baina ikusi dut ur aldera joana dela. Orduan, har ezazue herriko karrika nagusia, eta ibaia arte segi.
‎– Lehia handia daramate biek. Batak euskararik ez daki baina linguista ospetsua da, eta besteak euskara jakinki ez du teologiako diplomarik baizik. Garai batean ene aitak hiztun autoktonoarena egiten zuen Gorringorentzat.
2008
‎Azken horrek esplika lezake, kostaldean den ero kopuru handi samarra, arrantzale zaharren kaitik itsaso zabalera begirako jarrera: uretan itsas neskarik ez dakit baina, euren aurrekoak sumatu nahian baleude bezala da; eraman edo dei egiten die behintzat arrantzale zahar horiei oraindik ere indar puxka batekin itsasoak.
‎...ena zitzaidan  eta desatsegina, haren ibilera, haren narraskeria, haren arnasa eta usaina, haren hitz egiteko era, barre ere zantzoka egiten zuen beti, ez zekien beste modu finago batean, zer ikusi ote nion nik nire amaren ondotik alde egiteko aukeraz gainera, horixe behintzat ikusi nion nik Tomasi, etxetik hanka egiteko aitzakia, baina okerretik makurrera egin nuen txango, hori da egia, berorri ez dakit baina gizonezko gehienei berenak garela sartzen zaie kaskoan, begiz jotzen gaituzten unetik nik uste, neskamotz hori nirea izango duk erabakitzen dutenean ez dute etsitzen pieza ehizatu arte, hori da hitza, ehizatu, ehiza garela uste dute gizonezkoek, eta horixe bera sinistu zuen Tomasek ere nik bi hitz egin orduko, baina egun batzuetan nirekin nahiko itxuroso portatu eta gero, akabo berrir...
‎Alde batetik," iritsiko da" esaldiari heldu genion, ahal bezain tinko heldu ere. Jendeak prozesuaz galdetzen zigunean, ea noizko izango zen edota ea urduri ote geunden galdetzen zigunean, guk gure makuluari heltzen genion eta" ez dakigu baina iritsi, iritsiko da" erantzuten genuen beti. Eta egia esatera, makulua lasaigarri izan zen harik eta gezur bilakatu zen arte.
2009
‎Eta horretarako, jakina, edo joskileagana joan behar, edo joskilea bere etxera ekarri behar. Zergaitik ez dakit baina, bigarren hau iruditu jakon ondoen gure Nikolasari: joskilea bere etxera ekartea.
‎Migel Ferminek, nire irakurleetariko bat izan balitz ez dakit baina, Migel Fermin zalako edo, sinistu egin eutsan horren kontseju ona emon eutsan gazte hareri. Bai, ba!
‎Guzurtia zanentz nik ez dakit baina, Erramon baino maltzurragoa zana igarten ez da gatx.
‎Behin baten, ibiltaldi bat egin behar ebala ta, Don Pedro Erramonen ardiak ikustera joan zan mendira. Zer dala ta ez dakit baina, bere lagunaren ardiak zenbatu behar ebazala emon eutsan Don Pedrori buruak. Egin eban zenbaketea, eta aiko!, Aitagureak daukazan berba beste ardi, ez gehiago ez gitxiago, eukazan Erramonek.
‎Neskatilaren batzuk esanda edo, besteak be joiazalako edo, zergaitik ez dakit baina, gure Txinpaseri autortzera joan behar ebala emon eutsan behin buruak. Eta ez, gero, buruak emon bakarrik!
‎Eta, otoitzaren bitartez edo zelan ez dakit baina, iritsi eban behintzat miraria erregeak. Harrigarriagorik asmatzea be kostauko jatzue.
‎Surf taula igogailuan sartu ezinik dabilen mutiko batek deitu dio interfonotik. Mutilak ez daki baina kamera batetik ikus dezake. Zergatik dira surflari hauek guztiak ilehoriak?
‎Zortzi ordu behar izan nituen, goizetik gauerainoakoak, argazkilari moduan egindako hamabost urteak goitik behera eta aurpegiz aurpegi errepasatzeko. Nola ez dakit baina, lehen biak ikustean, banekien gehiago egongo zirela.
‎Negarrak handituta zituen alabak begiak eta aurpegiko azala gorriunez betea. Noizko, nora, ez zekien baina Sarak Elias joana zela uste bazuen, orduan Elias joana zen, akabo. Erraza izango zitzaion pentsamenduari marra zuriraino joaten uztea, baina sugea ikusi duen zaldiari egin behar zaion moduan lotu zuen bere borondatea, marratik alde honetara gera zedin.
‎Konstituzioak berak, kazetariak aipatzen duen eran, Estatuak Eliza Katolikoarekin eta gainerako konfesioekin izango dituen harremanak aipatzen ditu, lehenengoa pribilejiatuz. Nik ez dakit baina hain moderatua den. San Pedro plazan egin zen beatifikazio masiboenean (laurehundik gora erlijioso espainiar, Gerra Zibilean bando konkretu batean ibilitakoak denak) belaunikatu zen Miguel Angel Moratinos.
‎Korolarioa erraza da. Horrela segituz gero, Espainian ez dakit baina gure herrian behintzat, demokrazia gero eta ahulagoa den bitartean politikari ezinkizuna darraio.
‎... Nik ere ezagutu nuen, eta tratu pixka bat izan, emaztea jo ez dakit baina, jendeek esatera, tipo bati lepoa moztu zion, gizon batekin.
‎Larruazalean lurrikara eragiten duten ahots urratu, zikin, pozointsuek zer esaten zuten jakin nahi nuen, Tom Waitsek zer otoi, zer madarikazio zituen hagin artean. Akaso, beharbada, ez dakit baina, baliteke, ikasi dudan ingelesa Leonard Cohen ulertzeko ahaleginean ikasi dut. –Maitasunak ez dakar garaipen soinurik, hotz eta hautsita datorren aleluia da?.
‎Lehenengo bertsoaren bukaeran bere amorrua adierazi du payatarrak: “nahiz eta denda bera dugun/ inor ez da hornitzen gaitz/ ene andrea zu ez dakit baina/ ni ere preso sentitzen naiz”. Estiballesek horrela jarraitu du elkarrizketa:
‎Baina ez dira, eta horrek frustrazioa dakarkie. Etsitasun hits honetan, lehen mailara igotzeko ez dakigu baina partidak irabazteko behinik behin, Atotxa zaharreko espiritua berreskuratu behar omen da. Monoteista hauek ez dira ohartu Atotxan ez zegoela espiritu bat, bi, hiru, zazpi, hamaika baizik.
‎" Oso ederra zen lekua, txit atsegina, janari gozo bigunak ageri ziren han eta hemen, eta emakumeak niri irrikaz begiratu besterik ez zuen emeak harrari pizten dion irritsa sortzeko nire erraietan, umeok horretaz oraindik ezer ez dakizue baina.
2010
‎Tira, konspiratzaile eta erregeari loreak botatzen dabiltzanak ez dakit baina badaude erabiltzaile anonimoak, nor diren esan nahi ez dutenak; badaude troll deitzen ditugunak, iruzkin iraingarriekin edozein elkarrizketa saboteatzen dutenak...
‎–Gaur egun gauza bera da, segitu zuen?. Zuk ez dakizu baina bada gizon dotore bat Hotelean. Behin ikusi nuen leihotik dantzaldian.
‎VIRGINIA Bai jente askok ez daki baina nire amak maratoiak korritzen zituen. Helburu zehatz barik korrika hasi, eta 1982 edo 83an Bilboko maratoia irabazi zuen
‎Craig: Andy Irons, igual jende askok ez daki baina munduko txapelduna izan zen 2002, 2003 eta 2004 n, hiru urte jarraian. Olatuetan trebetasun paregabea erakusten zuen beharbada Kelly Slateren mailan.
‎–Neuk ere ezer ziurrik ez dakit baina esango nuke Hernanin fusilatuak izan ordez beste nonbait harrapatu eta garbitu zituztela. Ziertorik ezer ez dakit, baina Antxoni entzun nion zerbaitegatik zakurrak bezalaxe akabatu zituztela esango nuke.
‎–Errespetua, ez beldurra. Antton bezalakoek beldurra zer zen ez zekiten baina zure aitak bazuen zerbait itzal berezia sortzen zuena eta horren aurrean irabazleak ere ez ziren hain ausartak, bera galtzaileen artekoa izanagatik. Nik esango nuke Andresen beldurrik ezak sortzen ziela begirunea.
‎Azkeneko hitza ahoskatu orduko konturatu nintzen ze paper pobrea bete nuen Teresaren aurrean eta neure burua gorrotatu nuen azkarragoa izaten jakin ez nuelako. Badakit nire izaeraren alderdi ahuletako bat izan daitekeela horrelako egoera batean bertigoa sentitu eta disimulatzen ez jakitea baina horrelako erantzun batekin bikotearengan sortu nuen dezepzioa bere aurpegian islatu aurretik erori zitzaidan zintzurretik behera urdaileraino. " Orain ere kaka egin duk eta honetan ez zegok ipotxaren aitzakiarik" edo antzeko zerbait esan nion neure buruari derrepente gure artean sortu zen izotzaldi hartan.
‎–Oraindik ez dakit baina azkar jakingo dut. Atzo etorri zuan txartela eskatzera eta gaur pasatuko duk bila.
‎[100] Ama ez dakit baina Joxe Miel Lukas Zugarramurdi Untxalo 1877ko urriaren 18an jaioa zen en el caserio de Berdavio. Aita, Antonio Blas, aranaztarra zuen, eta ama, Fermina Antonia, goizuetarra.
‎Beatrizen semearena omen zen, Lubisena. Badakit nik ondo asko bera mutil zintzoa dela, eta serioa gainera, oso serioa, eta behin batean... zuk ez dakizu baina zure aitarengandik apartatzeko zorian egon nintzen berak mutil hori. orduan mutil koskorra zen. mutil hori jo egin zuelako batere arrazoirik gabe. Baina astoa berak ekarri omen zuen, eta ez bere anaia gizagaixo horrek.
‎Baina badakizu zer den edo ez? Jakin, ez dakit dakidan, azaltzen ere nahiko lan Nik ere ez nekien baina parkeko bankuan eseri ohi den txapel zaharrak azaldu egin zidan lehengoan...
‎—Hori, ba ez dakit baina, ogia labetik ateratzeko pala izango da, ezta?
‎Egun batean, diru pixka bat egite aldera, kurduera lezio batzuk ematea bururatu zaio Nasreddini, hizkuntza hartan hitz banaka batzuk baino ez dakizki baina.
‎Jatorra ematen du gizonak. Euskaraz tutik ere ez daki baina jatorra ematen du. Aurreko minbizia kendu zidan zirujauari buruz galdetu diot eta Estatu Batuetan dagoela erantzun dit, nazioarteko ikerketa talde batekin lanean.
2011
‎" ‘Labi’ k eta ‘Xaporra’ k aurrez beste epaia suspentsoan zutenez, ez diete utziko zigorra ez betetzen, aurrez zutena betearazi beharra ekarriko du. Zehazki ez dakigu baina gutxi gorabehera 21 hilabete pasatuko dituzte espetxean: 12 lekuko anonimoan oinarritutako akusazioagatik eta 9 aurrez suspentsoan zutenagatik", azaldu du.
‎Nola ez dakit baina
‎biek musika maite dute beste edozeren gainetik eta kanta errespetatu egiten dute; Venicen bi hilabete pasa ditugun arren, hau ez da ultra ekoiztutako disko artifiziala. Zer nahi genuen ez genekien baina zer nahi ez dugun, hori argi daukagu.
‎ordu bat, eta bi; erdi lo segundo gutxitara ahazten zitzaizkidan zenbat proposamen egingo nion neure buruari! Epe luzeagoko helburuak berezkotu egiten dira, zuk ez dakizu baina lanera joan behar duzulako jaikitzen zara, edo ligatzeko, etengabe, edo zerbait bokaziozkoagoa, jainkoaren hitza hedatzeko nahi baduzu, bakoitzak berearena. Gaur kontrako sentsazioa nuen, epe motzak gehiago motibatzen baininduen, gosariak eta eguna libre pasatzeak alferkeriari emana, epe luzeago zanpatzaile batek baino, nobelak; nire organo boikot egilea epikak itsuturik ari zen inposizioaren aurka.
‎Datu hauek guztiak kontuan hartuta, pentsa liteke, baina oraindik aztertu gabe dago, Eusko Ikaskuntzaren proiektuan bildu zirela abertzaleen baitan zeuden bi tradizio oso desberdin: batetik, euskararik ez zekitenak baina euskal gaiekiko interesa zutenak, (EAJn ohikoa zen, abertzalea izanik ere, kulturalki euskal gaiekiko praktika erdalzalea izatea), eta bestetik, abertzale, euskaldun eta euskaltzaleak zirenak. EAJk bazuen ere bere historian euskaltzale sutsuen tradizio bat (adib.
‎Nire haurdunaldiko lehen hilabeteak ziren. Zuek ez dakizue baina, emakumea, egoera horretan, oso ahul sentitzen da, oso zaurgarri. Une oro behar du alboan kemena emango dion norbait.
‎Norbait badut, pentsatu nuen. Nor ez nekien baina bazen norbait. Kontesta banuen.
‎Ohiturak eman dio hori, ohiturak eman dio Javierren aurpegia bere esku ahurra bailitzan irakurtzeko gaitasuna, gertatzen da urteekin, hori bakarrik estimatzen diogu denboraren igaroari, une batetik aurrera ezagutzen ditugun jende modu eta aurpegiera guztiak lehendik ikusiak ditugula beste non edo non, beste norbaiten aurpegian. " Ezer ez zaigu berri eta ezer berri ez izatea lasaigarri da une batetik aurrera", pentsatzen du Patriciak," eta horregatik dakit nik senarraren zurbilak zerbait esan nahi duela, eta axola zait zer esan nahi duen, bizirik dagoelako hemen eta nirekin, eta gaur goizean eman didan muxua, orduan ez nekien baina orain bai, ez delako azkena izan".
2012
‎Aipagarria da ere badela euskal gizartean pertsona talde bat, gaztelera hizkuntza bakarra izanda ere, euren seme alabak eskolan ereduan matrikulatu dituztenak. Beraiek ez dakite baina etorkizuna euskaraz nahi dute seme alabentzat.Zeintzuk dira prozesuan jarraitu beharreko urratsak. Erakunde eta gizarteak lan handia egin behar du legegintzaren esparruan batetik. Bestetik, norberak indibidualki" autozentratu" behar du.
‎guztien izenak ez dakizkit baina badira
‎Orduan ez nekien baina orain bai: grafiti hori mundu osoan ezaguna den Banksy deituriko artistak egina da.
‎Beren trufei zigarreta piztuz ufadaka hazpegiak gogortu nituen izukaitz aditzera emanez horrelakoetara eginda nago zuek ez dakizue baina utzi zuen irudimen sukartsua hegan honen antzeko zenbat estualdi ez ote dudan igaro muga pasatu nuenetik eta are muga pasatu aurretik, harropuzkeria ikara uxatzeko mamu.
2013
‎flammis acribus adictis, masoia zelako, confutatis? eta gazteek ez dakite baina guk bai, maledictis?
‎Abiadura handiko trenarentzako egindako lanak. Etorkizunik baduen inork ez daki baina sarraskiak atzerabueltarik ez duela edonor konturatzen da. Aste honetan bertan trabeskatu zaigu trena erabat.
‎–Bai, bai, berarekin bildu nintzen eta bera konturatu gabe argazki batzuk atera genizkion. Izena ez dakigu baina ertzaina da, informatikako sailekoa. Enkriptazioan eta horrelakoetan lan egin ohi duena. Olgak Itziarri begiratu zion eta gero biek Martini begiratu zioten.
‎nondik datorren ez dakit baina
2014
‎Komunitatean agian ez dakite baina FMko irratia nahi dugula diogunean ez gara irrati komertzialaz ari. Hainbat gazte etortzen zaigu, irratian espainieraz egin nahian eta guk ezetz esaten diegu, guk hitz egiten dugun moduan egin behar dugula, ez parekoak egiten duen moduan.
‎Hor dago abantaila. Kuadrillan batek ondo ez badaki baina ulertzen badu, akaso, noizean behin, gaztelaniara joz edo euskaraz erabat gramatikalki ez arituz?, besteok ez dugu joko gaztelaniara. Gainera, ondo ez dakienak aukera handiagoa du dakiena erabiltzeko eta motibazioa pizteko.
‎Biak aldi berean. Nola litekeen ez dakit baina. Ile zuria eta bakanagoa, ximurrak, azal maxkalduagoa, hori dena egia da, baina begien distira, begiratuaren irria, sudurraren lerroa, ahoaren marra?
‎• Antzerkia diren ez dakit baina gure literaturaren emozioaren zainak
‎Etxe arrunta zirudien, txukuna eta argitsua. Egongelako leihoaren aldamenean loreontzi bat zegoen, Xabik zein motatakoa zen ez zekien baina ezin kaskarinagoa iruditu zitzaion landare batekin. Irrati kasete zaharra piztuta zegoen, bertsotan:
‎Hori da elkarte bat, Euskal Herriko udal hautetsiak elgarrekin, beren ideiak eta lanak itzulikatzeko elgarren artean. Bertzetan ez dakit bainan Sarako 23 hautetsiek beren akordioa emana dute. Suerte on udaletako hautetsi guzieri (ikus ere 3 orrialdea).
2015
‎Honek ez du ezertarako balio?, eta sudur parean jartzen den maskara erakutsi zion. Saioak esan zion ez zekiela baina seguru zerbait zegoela eta berarekin joateko bulegora, baina azken unean Karmelek ezetz, ondo zegoela eta harekin nahikoa zela esan, eta soldadura abian jarri zuen. Brida txiki batzuei txerka bana jarri behar zien, eta lanaren kiratsagatik zen maskara.
‎Halaxe da edozein istoriotan, baina are lazgarriago nork bere historia kontatu nahi duenean; azken batean, asmaturiko kontakizun batean, alde batera utzitako pasarte nahiz pasadizoak ez dira inon existitu egilearen buruan ez bada, eta, horrenbestez, ez dira ezer, ez dira deus. Urte haietako neure bizialdia azaltzen hasita, berriz, irakurleari ez dakit baina egileari behintzat begi bistakoa egiten zaio bazterrean lagatako aukeren zabala; ez horrenbeste hasieran, nonbaitetik hasi beharra baitzegoen ezinbestean, baina orain, aurrera egin ahala eta bukaera ere sumatzen hasita nagoela, alderdi adierazgarriagoen mesedetan ilunean geratu direnak sentitzen ditut neure baitan deika. Adibidez, asko hitz egin dut liburuez baina oso gutxi musikaz, eta garai hartan hauxe zen arterik inportanteena gazteontzat, ia ia derrigorrean; ni lehenago rock sinfonikoaren atzamar likatsuetan nengoen harrapatua, eklektiko samarra nintzen arren, eta 80 urte hartan uste dut hasi nintzela jabetzen musikaren mundua astindu zuen mugida bortitzaz, nahiz eta, esan dudanez, Montyk urte batzuk lehenago famatu Sex Pistolesekoak, eta koadrilako Pello lehendik ere Ramoneszalea izan; Radio 3 deskubritu nuen garaitsu horretan, eta Madrilgo movida n jakitun bihurtu nintzen Jesús Ordovás en. Esto no es Hawai?
‎Dena dela, nola demonio ez daki baina, lortu zuten autobideko sarrerara heltzea, eta hori da axola duena. Horregatik egon daiteke bera ohean lasai eserita bezperakoa gogoratzen, eta anaia lo.
‎–Joño, Luis. Triste ez zekiat baina nekatuta bai. Ni behintzat, jotako aharia bezala sentitzen nauk.
‎Larremotzetik (Erein, 2014), Asier Larretxearen liburua irakurtzen nengoen, telebista jarrita. ETB1 katea txirrindularitza eskaintzen ari zen zuzenean, Giroazela uste dut, ez dakit baina ziur esaten. Marino Lejarreta aipatzen da Larremotzetikliburuan.
‎Izan ere, esan dudanez eta ez nuke nahi hau ahazterik, bizi dugun bizitza honetan arima ez da gorputza bezala hazten, baietz esaten badugu ere, eta egiaz hazten da. Baina haur bat, hazi ondoren eta gorputzak bere garapen handia hartu eta gizaki heldu baten tamainakoa denean, ez da berriro txiki bihurtzen eta berriro gorputz txikia izatera etortzen; hemen, berriz, Jaunak nahi du baietz, nik ikusi dudanez, beste inorenetik ez dakit baina. Gu apalarazteko izango da geure on handirako eta erbeste honetan gauden bitartean axolagabe egon ez gaitezen, zenbat eta gorago egon, beldur handiagoa izan behar baita eta norbere buruaz gutxiago fidatu.
‎4 Baina kontuz, ene ahizpak, deabruak ez baikauzka ahazturik; monasterioetan ere bere ohoreak asmatzen ditu eta bere legeak ezartzen, duintasunari dagokionez, munduan bezala, goragoko eta beheragoko mailakoak direnak. Letradunek beren letretan izango dituzte mailak, nik horren berri ez dakit baina?, eta, horrela, teologia irakatsi duenak ez du jaitsi behar filosofia irakastera, ohorearen zera igotzean baita, ez jaistean. Eta nagusiak aginduko balio ere, iraintzat hartuko luke eta bere alde egingo duten eta iraina dela esango diotenak ere izango ditu.
‎– Egon apurtxo bat irten aurretik... Zuek ez dakizue baina seme bat pilotu daukat British Airways konpainian –british, zeinen british Lorea Gernika lagunei! –, eta pentsatu dut hegaldi ederra egin genezakeela merke Greziara, zelan da... Eskultore klasiko haren harriak ikustera.
‎Orduan ez nekien baina egun hura izan zen nire bizitzako azken egun arrunta.
‎Egiten ahal da. Brasilen biziko bagina edo Australian ez dakit baina Euskal Herrian ez da distantziarik!
2016
‎Eta herritarrari nahi duen komunikabidea irakurtzeko modua ezabatzen bazaio, ez dago informazio askatasunik. Noiz ez dakigu baina, zorionez, ETBkoak izango du bueltarik. Orain kontua da aginte makila noren eskuetan den erakustea.
‎Harreman berriak hasi geren. Orduan ez genekien baina.
‎Kondea, aktoreak, musikariak... dena gertu da. Berek ez dakite baina gerora" Historiako lehenengo euskal opera" deituko zaio ilunabar honetan gertatzeko dagoenari, euskal operak historiaz kanpo ematea baleude bezala. Oholtza gainera igoko direnen izenak ere, gorde dira.
‎Istorio honetako gurasoek ez dakite baina neskak beraien falta asko sentitzen du.
‎Gauza frango ikasiko zuela Emilek, zer ote zuen gogoan seminarioko zuzendariak? Hori ez dakigu bainan dakiguna da Emilek ezagutu zuela orduan Xuberoa, ordu arte etzuena kasik batere ezagutzen, eta hango ohidura bereziak, hango bazterrak, hango jende asko, eta hori azkarki preziatu zuela bixtan da.
‎Joko Berriko finalak: ...zle 40 Irigoin Barnetcheren kontra, Saratarrek partida gaitza egin dute; 2 mailan Arotzarene aita (Olivier) semeak (Arnaud) irabazle 40 Brave Migueltorenaren kontra, partida huntan Senpereko aita semeek partida gaitza egin dute bainan Bravek krikako bat egin du errainetan, errugbilarieri bezala pasatu diote pomada bizkarrean, 14 kintze gibeletik ziren, abantxu berdindu dute 29, bai eman diote lan, ez dakit bainan bizkarreko mina ez izanez aita semeek izanen zuten lan. Lehen mailan Jauregui Etchemendi (30 urte) irabazle 40 LarrecheaMariluzen (40 urte) kontra, Larrechea eta Mariluz partitu dira tiroa bezala 12, gero 24, bainan gazteak pulliki pulliki, publikoaren sustenguarekin, etorri 35na berdin eta aitzina pasatu 37, Larrecheak sare xokoan bi kintze eta berriz 37ra, 38ra, azkenean gazteek irabazi.
2017
‎Amu ona amaierara arte jarraitzeko. McGuffin izenez ezagutzen da, barruan zer dagoen ez dakigun baina garrantzitsua dirudien eta bukaerara arte zabaltzen ez den kaxa bat erakusten digutenean. Suspentsean adituak direla nabari da, Hitchcocken eskolakoak, jakin min hutsa argumentuaren gainetik.
‎Nik ahal dodan guztia lagunduko deutsuet, ezer lortuko dodan ez dakit baina...
‎Normalean edozein arte motatan sormen momentua bat izaten da eta erakuste momentua beste bat. Baina bertsolariak alde hortatik, ez genekien baina performancegileak gara. Beti koinziditzen du sortzen dugun momentua eta jendeak gure sormena entzuten duena.
‎Normalean edozein arte motatan, sormen momentua bat izaten da eta erakuste momentua beste bat. Baina bertsolariak alde horretatik, ez genekien baina performance gileak gara. Beti koinziditzen du sortzen dugun momentua eta jendeak gure sormena entzuten duen momentua.
‎Nire zenbakia 42a izango da, ez dakit baina, bai horixe! Nire jabearen izena Igoa da, Venezuelan bizi da, Caracasen hain zuzen.
‎Konpartsak bira osoa eman dio Lantzeko herri txikiari eta frontoira hurbiltzen hasia da bertan mutil dantzari ekiteko asmoz, baina indiarren postuen aurretik igarotzean, bat ba tean erraldoia Kuzko indiarraren aurrean seko gelditzen da nahiz eta musikak besterik agindu, eta beste kide guztiak itzultzen dira Miel Otxin daraman txantxoarengana jakin minez, ezohiko gelditze horren zergatia asmatu nahian. Txantxoak berak ere ez daki baina zerbaiten aginduz, Kuzkoren aurrean dantzan hasten da.
‎Igo nintzen mando gainera eta partitu nintzen. Susmoa dut, xuxen ez dakit baina, goiz hartan Zorba nonbait ezkutaturik egon zela, niri joaten begira; bizkitartean, ez zen agertu usaiako adioak egitera, begietara negarra jauzaraztera, esku eta mokanes inarrostera eta promesa hutsalekin elkarren bihotzak sustatzera.
‎–Hala ere, esan zuen Jontxuk, beste zigarro bat piztuaz?, nik honetaz gehiegi ere ez zekiat baina, 36ko kontu horiek ez al zeudek dagoeneko nahiko ikertuak?
‎Kalte emozionalak fisikoak bezain errealak eta mingarriak dira.Inork ez du aukeratzen krisi batean aldaketa emozional bat izateaPertsona orok du sentitzen den bezala sentitzeko eskubidea, sentimendu horrek arrazoizko jatorririk izan ez arren.Emozio eta portaera horiek guztiak ez dira patologikoak. Erreakzio horietako asko egokitzapen psikologikoko mekanismo arruntak dira; egoerari nola aurre egin ez jakitea baina laguntzarik eskatu nahi ez izatea. Teknikoen ulermenak, errespetuak eta laguntza jarrerak lagundu diezaieke pixkanaka zehazten.Krisiren bat jasaten duten ia pertsona guztiek izaten dute aldaketa emozionalen bat, eta arrazoizko epe baten barruan egokituko dira egoera berrira, besteen laguntzarekin nahiz gabe.Denboran irauten duten erreakzio gehienak hondamenditik suspertzen direnean desagertuko dira.
‎Andrea Axiren egonarriarekin harritzen zen bitartean, Josebak Axiri erreparatu zion, ez zekien berariaz ala egiatan leihotik so zegoela, zerura begira edo ageri ziren teilatuen ikusmiran edo eguzkiak teiletan errainua nola egiten zuen ederretsiz; ez zekien baina ohartu zen andrearen deliberoaren sendotasunari arrakalak ageri zitzaizkiola.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia