2004
|
|
Beharbada, euskal identitatearen elementu bakarra ez dela hizkuntza? Hala balitz,
|
ez
lebilke oso oker. Izan ere, euskaltasunaren dimentsioa euskarak eta euskal kulturak osatzen baitute bereziki.
|
|
Oskar bigarren mailako hotel batean sartu zen. Zirudienez, Euzko Jaurlaritza
|
ez
zebilen oso ongi sos aldetik. Edo euskaldunak ez zuen gehiegi nabarmendu nahi.
|
2006
|
|
" Scarlet Town eko bihotz ankerra" deitu zion, etsipenez, samintasunak zauritutako ikasle gazte batek. Eta
|
ez
zebilen oso oker, agian.
|
2007
|
|
Ez nuen zalantzarik, Elisa nirea zen, ni berea nintzen bezala. Beraz, elkarrenak ginen, eta hori maitasuna ez bada,
|
ez
dabil oso urruti. Ez nion esan, orduan, zer gaiztakeria leporatu zion amak, zergatik ibili nintzen dendan haren izen sakratua alferrik erabiliz eta bezeroak ernegaraziz; ez nion aipatu zer gertatu zen jabearekin eta zer egin behar nuen, handik aurrera, lanpostuari eutsiko banion.
|
2008
|
|
Liberalismo kulturalistak, Kymlickak aldezten duen ideologiak hain zuzen, goiko balio horien aldarean ebatzi ohi du gauzak noiz dauden ondo eta noiz gaziki. Euskal intelligentsia n koka ditzakegun euskaltzale asko, berriz,
|
ez
dabil oso urruti posizio horietatik, inondik ere. Gauzak horrelatsu izatekotan, Linazisororen kritikak oinarri sendoa izan lezake.
|
2010
|
|
Ikasketetan
|
ez
dabilela oso ongi, baina hori ez da oraingo kontua. Nik uste beste zerbait ere izango duela kontatzeko.
|
|
Maskota zela eta, egia esateko,
|
ez
zebilen oso oker, zuk beti gorrotatu duzu katu hau, botatzen zidanean.
|
2011
|
|
Iazko maiatzaren lehena zen, bada, osaba ospitalean larri zela-eta hots egin nionean amari, esan ziezaiola aitari, ondo irizten bazion, ezin baitzen jakin nola hartuko zuen, haintxe izan zuen beti etsai?, bere anaia hil hurrean zela, minbiziak jota. Banekien aita bera ere azkenaldian
|
ez
zebilela oso bizkor, bihotzekoa baitzuen, baina harri eta zur geratu nintzen, amak negar zotinka esan zidanean hura ere, bezperan ondoezik jarri, eta larri zegoela, goiz hartan bertan ibilia zitzaidala deika, baina ez ninduela lantokian harrapatu?, eta duda egiten zuela biharamuneko egunsentia ikusiko ote zuen. Eta gaulehena zen artean, telefonoak ostera jo zuenean:
|
|
Bidean gindoazela, piztien gorotzen kirats mingotsak eta tximinoen eta beste hainbat animaliaren oihuek esaten ziguten
|
ez
genbiltzala oso urruti, baina, hala ere (agian hain hurbil sumatzen genuelako eta, bestalde, hain gogorra egiten zitzaigulako eguerdi aldiko eguzkipean iristea), umorea petraltzen sumatzen nuen, goiz hartako eragozpen txiki guztiak pilatu eta jasateko gehiegi bilakatu zirela sentitzen.
|
2013
|
|
Ahal bezala eseri ziren lurrean, bizkarra paretaren kontra jarrita. Seguru arratoiak
|
ez
zebiltzala oso urrun. Eta armiarmak.
|
2014
|
|
81 Azkenaldi honetan
|
ez
nabil oso katoliko. Eskerrak osasunez primeran nagoen.
|
|
Ez gaitezela fida, eta ez dezagula hitz egin beharrezkoa baino gehiago! Polizia
|
ez
dabil oso gozo oraingo aldi honetan, eta ez dago jakiterik norekin ari garen bidaiatzen!
|
|
Badago posta kotxe zerbitzu bat Ural mendien lerroa arin samar zeharkatzen duena, baina, gauzak zeuden bezala egonda, zerbitzu hori
|
ez
zebilen oso txukun. Ongi antolatuta egon arren, Mikel Strogoffek ez zuen hartuko posta kotxea.
|
|
Haiei argia emateko gogo berezirik ez nuen, baina zail samarra gertatu zitzaidan beren aurpegien aurrean barre egiteari eustea, hain zeuden harrokeria ergelez beteak. Ni, seguru asko,
|
ez
nenbilen oso ondo aldi hartan. Kaleak kili kolo korritzen nituen, zenbait eginkizun zegoen betetzeko?, barre saminak eginez pertsona txit errespetagarriei.
|
2015
|
|
Bata bestearen ondoan jartzen nituen, ondoan, gainean, azpian? edertasun perfektuetan perfektuena
|
ez
zebilkidan oso aparte urrezko zenbaki doiaren bilaketa hartan. Baina laster amaitu ziren dostetak.
|
|
Eta
|
ez
zebilen oso oker bere uste usteletan kontu hartzailea, Esteban Elorduik, ozenki bederen, halakorik aitortuko ez zukeen arren; erdi lotako erdarnioetan, ordea, aktoresa gazteak imajinatzen zituen, telesailen batean rolen bat nahi zutela eta produktore jaunarengana mesede eske joaten, eta sofan esertzen, eta kopa bat onartzen, eta hortik aurrerako ametsa fantasia sexualen eremu lanbrotsuan galtzen ...
|
|
hori nork gaixotu ote du? zahar eta arriskutsua baino, baina hala eta guztiz sendagileek
|
ez
dabiltza oso trebe zerk, horri erantzuna ematerakoan.
|
2016
|
|
Irritxoa eginez, sabela ferekatzen dut. Esaten nuen ba nik, pentsatzen dut, azken bolada honetan
|
ez
nenbilela oso santu. Eta karkara urdin batek urratzen dit ezpain arte dardartia.
|
|
–Egia,
|
ez
nabil oso sano txapel azpitik, barre egin zuen Leizeandiak. Barrea eztul bihurtu eta minutu amaiezin batez agurea karkaxen artean itoko ote zen beldur izan zen Asiain.
|
2017
|
|
Xeferino eta Abelardo
|
ez
dabiltza oso urruti. Zerbait entzun dute.
|
|
«Mammy
|
ez
dabil oso ondo gaur goizean».
|
|
Haurtzaroan hizkuntza ikastean, bigarren aldiz jaiotzen gara? esan zuena
|
ez
zebilen oso oker. Izatearen kontzientzia daukan animalia bakarra da gizakia, onerako eta txarrerako, eta kontzientziaren ateak hizkuntzaren bidean zabaldu zaizkio giza abereari.
|
|
Posta
|
ez
dabil oso txukun, nire anaia. Sumatzen dut, nik idatzitako bati erantzuten diozunerako beste bat ere egina dudala, eta hala, galde erantzunak, pilota partidu batean bezala elkarren ondotik etorri beharrean, saltoka datozela ematen du, binaka alegia.
|
2019
|
|
–Berori ere
|
ez
dabil oso betea goiko ganbara horretatik, esan zion jostunak, orratzarekin enperadorearen burua seinalatuz.
|
|
Bistan denez, A Graciosa goxotegia, zuzentzailea orain sartzen ari den tokia, ez zegoen hemen orain gauden mila ehun eta berrogeita zazpigarren urtean, hain zuzen, ekaineko zeruaren azpian, bikain eta zerrepel, itsasoaren aldetik, barraren ahotik datorren haize leuna freskoa den arren. Gozotegi bat, betidanik, berriak ikasteko toki ona izaten da, gehienetan jendea
|
ez
dabil oso presaturik, eta honako hau auzo herrikoia da, denek elkar ezagutzen duten horietakoa, komunikazioaren hasierako zeremonia, egunerokotasunaren familiartekotasunak hartaratua, litekeen txikiena da, hainbat formula soil alde batera utzirik, jakina, Egun on, Zer moduz, Etxean dena ongi, galderen zein erantzunen egiazko esanahiari gehiegi begiratu gabe esaten diren horietakoak, hortaz egunek... Hiria auhen abesbatza bilakatu da, Ibn Arrinque Galiziarraren tropak xaxatua ihesean datorren jende horrekin guztiarekin, Alak fundi eta infernu sakonera kondena dezala, eta errukarriak era txarrean datoz, zauriei odola dariela, oihuka eta aieneka, esku gabeko besamotz ez gutxi, edo ankerki belarrigabetuak, edo sudurrik gabe, horixe da-eta errege portugaldarrak aurretik bidaltzen duen gaztigua, Eta badirudi, esaten du gozotegiaren jabeak, gurutzatuak datozela, itsasoz, madarikatuak bitez, zurrumurruak dio berrehunen bat itsasontzi izango direla, oraingo honetan gauzak beltz jartzen ari dira, ez dago zalantzarik, Ene, gizajoak, esaten du emakume potolo batek malko bat garbitzen duenarekin batera, oraintxe nator Porta de Ferrotik, zoritxarren eta miserien erakusketa bat bezalakoa da, medikuek ez dakite nondik hasi, begitartea odolbildu bat eginda zeukaten pertsonak ikusi ditut, eta hutsik zeuzkan koitadu bat, izugarria, izugarria, eror bedi Profetaren ezpata eraileen gainean, Erori egingo da, esan zuen barran bermaturik baso bat esne edaten ari zen gazte batek, baldin eta ezpata geure eskuaz altxatzen badugu, Ez dugu amore emango, esan zuen gozotegiko jabeak, orain zazpi urte etorri ziren, baita ere, portugaldarrak eta gurutzatuak, eta zer kontatua zutela itzuli ziren, Bai horixe, ostera berriz gazteak, ahoa eskuaren gibelaldearekin garbitu eta gero, baina Alak ez dio laguntzen bere buruari laguntzen ez dionari, eta hor dauzkagu ibaian duela sei egun ainguratuta dauden gurutzatuen bost itsasontzi horiek, zergatik ez diegu erasotzen eta hondora bidaltzen, Hori ekintza egokia litzateke, esan zuen emakume potoloak, gutarren miserien ordainez, Ordainez ez, esan zuen gozotegiko jabeak, gure mendekuen kontuak ez dira sekula berdindu ehun kristau mairu bakar baten truke egin ezean, Baina nire begiak habiara itzuliko ez diren uso hilak dira, esan zuen almuedanoak.
|
|
Raimundo Silva, beraz, hiritik kanpoko aldean dago, armada setiatzailearen kidea da, leiho nasai horietakoren bat zabaldu eta bertan neskatila mairu bat azaltzea baizik ez da falta, kantari, Hau da Lisboa estimatua, Babestua, Hemen galduko da, Kristaua, eta kantuan aritu ostean leihoa danbatekoaz itxi zuen, erdeinuz, baina, zuzentzailearen begiak ez badira gezurretan ari, muselinazko errezela leunki apartatu zen, keinu soil hori nahikoa izan zen hitzetan zetzan zemaia hauts zedin, esanikoa hitzez hitz hartuz gero bederen, litekeena baitzen, itxurak besterik erakusten bazuen ere, Lisboa emakumezkoa izatea, eta ez hiria, orduan galera maitasunezkoa liteke soilik, adberbio murriztailea sartzen ahal badugu hemen, eta egiazko galera zoriontsu bakarra horixe ez baldin bada. Txakurra berriz hurbildu zen, Raimundo Silvak orain beldurrez so egiten dio, amorratua egongo ote den edo, egun batean, non ez du gogoan, buztana eroria edukitzea dela gaitz izugarriaren seinaleetako bat irakurri zuen, buztan hau
|
ez
dabil oso kementsu, baina gosearengatik izango da, animaliari ongi nabari zaizkio, eta beste seinaleetako bat da, hau erabakigarria baina, letagin eta ahutzetatik erortzen zaion lerde makurra, alabaina, hemen den txakurtxoari lerdea badario, hemen S. Crispimeko eskaileretan prestatzen ari den janari usainaren eraginez izango da. Txakurra, lasai gaitezen, ez dago amorratuta, mairuen garaian balitz, agian, baina orain, hau bezalako hiri moderno, osasuntsu, ongi antolatuan, txakur alderrai bat ikustea bera ez da ohikoa, segurutik bide apartatu eta maldatsu honetan maiz ibiltzea nahiago izateak libratu du sarean erortzetik, bide honek zango zalua eta hats gaztea eskatzen ditu, eta txakur zainek ez dituzte ezinbestez dohain horiek beren baitara biltzen.
|
2020
|
|
Enekok garai hartako anekdota sorta bat kontatzen dit, umea zenean Iparraldera joanda lehen ikurrina ikusi zuenekoa, kasu. Horrek berresten dit
|
ez
nabilela oso oker.
|
|
Ni
|
ez
nenbilen oso gustura, jende dezente elkartzen ari zelako. Zerbait edan genuen taberna baten kanpoaldean, eta Lupe dantza taldekoekin biltzera joan zen, arropa aldatzeko eta.
|
2022
|
|
San Anton karrikara abiatu ginen. Egia erran, ni
|
ez
nenbilen oso pozik. Ama engainatzen ari zen lotsagabe hari laguntza eskatzeak ez zidan graziarik batere egiten.
|