2011
|
|
" Mussolini; gustura hartuko nuke kafe bat harekin", esan ohi zuen," Silvana Mangano; gustura hartuko nuke kafe bat harekin" esaten zuen ber eran. Hizketa eta eztabaida gustatzen zitzaizkion, epatatzea," ilunak gaituk barrutik, baina
|
ez
gaitzala zahartzaroak erokeriarik egin gabe harrapa" esan ohi zuen, momentuan bururatu eta Lazkanok hainbat urte geroago libreta batean hitzez hitz ez apuntatu izana damu zuen hainbeste esaldi eder, norbaiti lapurtuak askotan, Soto betirako lagun izango zuela sinesteko bezain xalo zelarik oraindik, hainbeste esaldi potolo hain modu naturalean jaulkiak, hura gogoratzen zuen, hura bai, hura ez...
|
|
" Mussolini; gustura hartuko nuke kafe bat harekin", esan ohi zuen," Silvana Mangano; gustura hartuko nuke kafe bat harekin" esaten zuen ber eran. ...esan ohi zuen, momentuan bururatu eta Lazkanok hainbat urte geroago libreta batean hitzez hitz ez apuntatu izana damu zuen hainbeste esaldi eder, norbaiti lapurtuak askotan, Soto betirako lagun izango zuela sinesteko bezain xalo zelarik oraindik, hainbeste esaldi potolo hain modu naturalean jaulkiak, hura gogoratzen zuen, hura bai, hura ez zuen Lazkanok ahaztu," ilunak gaituk barrutik, baina
|
ez
gaitzala zahartzaroak erokeriarik egin gabe harrapa", gertatzen ez diren gauzak, jada ezinezkoak diren gauzak, gauzatu ez direlako mingarri bilakatzen diren gauzak, horiek ez dira ahazten.
|
|
" Ez gaituk biziko hori ikusteko". " Ilunak gaituk barrutik, baina
|
ez
gaitzala zahartzaroak erokeriarik egin gabe harrapa". " No veo que el cartel diga nada sobre estar ciego".
|
|
Bizitza ez zen ezer eta dena zen, bizitza ihes lerro bat zen, posible zen bakarra," ilunak gara baina
|
ez
gaitzala zahartzaroak erokeriarik egin gabe harrapa", ahantz dezagun inork gu ez garen beste norbaitentzat idatzi zuen rol bat egiten ari garenik, ahantz dezagun bigarren mailako geure aktore ziztrinen izaera saihestezina, edan ditzagun izpiak, edan dezagun ihesa, intermitentea den arren eta iragankorra. Intermitentea delako eta iragankorra.
|
|
James Deanen heriotzari, baina, Paul Newmanen helduaro zoragarria gainjartzen zitzaion askotan Lazkanori buruan, bazegoen aukera bat, bazeuden zahartzen zekitenak edo jakin ez arren zahartzen ikasten zutenak, talentu handia behar da horretarako, edo belaontziak erosteko adina diru eta zorte apur bat, osasunarekin batera. Egin zezakeen zerrenda bat bizitzak dakartzan gauza gogaikarriekin eta deserosotasunekin, jasan beharreko umiliazio nardagarriekin, hanka sartzeekin, norbere buruko leizeren batean ezkutatzen zaigun ziminoaren agerpen ezustekoarekin zerikusia duten sentimendu zikoitzekin," ilunak gaituk barrutik, baina
|
ez
gaitzala zahartzaroak erokeriarik egin gabe harrapa". Nork nahi zituen beretzat, desleialtasunak, gurasoen zahartzaroa, norbere larruaren laranja azal bokazioa, ilearen galera edo zuritzea, erraien zaratak eta presentzia, gorputzak obeditzeari uztea, pixkanaka edo bat batean, nork nahi zuen seme alabei –etorkizuneko promesa ei diren paralitiko ttipi horiek– dena azaldu behar neketsua guk egindako akats berberak edo okerragoak egin ditzaten funtsean, nork behar zuen hori guztia, organo bitalen traizioa, behiala isil eta diskretu ziren hezurren aldarri zurruna, ingurukoen minbizia edo norberarena," analisi batzuk egingo ditugu badaezpada", hitz batean, nork behar zuen endekatzea, nork behar zuen hori dena, nork ez zeukan soberan bizitzaren erdia, edo hiru laurden.
|