Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2015
‎Hau probatuko zenuten, ene ahizpak; izan ere, uste dut, bat egitezko otoitza edukitzera iristean, Jauna ardura honekin ari dela, gu haren aginduak betetzean zabartzen ez bagara. Hau gerta dakizuenean, gogora ezazue barruko egoitza honetatik, Jainkoa gure ariman dagoenekotik, datorrela, eta gorets ezazue gogotik; izan ere, berea du mezu hura edo maitasun biziz idatzitako txartela, eta zuek bakarrik uler dezazuela nahi du letra hura eta hartan eskatzen dizuena, eta inola ere ez dezazuela utz Haren Maiestateari erantzun gabe, kanpoko zereginetan eta pertsona batzuekin hizketan ari bazarete ere; izan ere, askotan gertatuko da gure Jaunak ezkutuko mesede hau zuei jendaurrean egin nahi izatea, eta oso erraza da, barruko erantzuna izan behar duenez gero, nik diodana egitea maitasun egintza bat zertuz, edota san Paulok dioena esanez:
‎Jainkoak egin zion mesedetik, bi gauza atera zituela zioen pertsona hark: bata, Jainkoa iraintzeko beldur ikara handi handia, eta horrela, hain gaitz ikaragarriak ikusirik, etengabe eskatzen ari zitzaion ez ziezaiola utz erortzen; bigarrena, apaltasunerako ispilu bat, egiten dugun gauza onak ez duela gugan hasierarik ikusiz, gure arimak landatuak dauden zuhaitz honetan, eta gure egintzei beroa ematen dien eguzki honetan baizik. Berak dio, hau hain argi agertu zitzaiola, non, gauza onen bat egitean edota egiten ikustean, bere printzipio horretara jotzen baitzuen eta laguntza hau gabe ezin dugula ezer konturatzen baitzen; eta hemendik zetorkion, gero, Jainkoa gorestera joatea eta, gehienetan, ona zen gauzaren bat egitean bere buruaz ez gogoratzea.
‎Jaunak egin beza, ahalguztiduna da eta nahi duena ahal duenez gero, gauza guztietan bete dezadala beraren borondatea, eta Haren Maiestateak hainbeste artifizio eta modu erabiliz eta hainbeste aldiz infernutik atera eta Beragana ekarri duen arima hau ez beza utz galtzen. Amen.
‎Mila aldiz izutzen naiz eta hamar mila aldiz nahi nuke negarretan ase eta oihu egin guztiei, neure itsumen eta gaiztakeria adierazteko; izan ere, probetxugarri balitz behintzat haiek begiak ireki ditzaten. Ireki diezazkiela ahal duenak, bere ontasunagatik, eta ez dezala utz berriro itsutu dakizkidan niri. Amen.
‎3 Ziurrena da (nik hala egiten dut, eta hau gabe ez nintzateke lasai egongo, eta ez litzateke emakumeok lasai geratzea, ez baikara letradunak) eta hemen ezin daiteke kalterik izan probetxu handiak baizik, Jaunak askotan esan didanez, ez nezala utz neure arima osoa eta Jaunak egiten dizkidan mesedeak aitor entzuleari agertu gabe, eta hau letraduna izan dadila, eta hari obedi diezaiodala. Hau askotan esan zidan.
‎Jainkoari egindako edozein irain, denik eta txikiena bazen ere, sentituz nindoan; eta hala, alferrikako gauzarik neurekin banekarren, ezin nintzen neure baitan bildu, hura kentzen nuen arte. Otoitz eta otoitz ari nintzen, Jaunak bere eskutik eduki nintzan; beraren zerbitzariekin tratua nuenez gero, ez ziezadala utz atzera egiten, hori delitu larria iruditzen zitzaidala eta nire erruz haiek izen ona galduko zutela.
‎Nirea bezalako arima ahulen kontsolagarri idazten dut: ez dezatela sekula ere etsi eta ez diezaiotela utz Jainkoaren handitasunean fidatzeari. Jaunak honaino helaraziak bezala, hain gora jasoak izan ondoren erortzen badira ere, ez dezatela etsi, guztiz galtzerik nahi ez badute; negar malkoek guztia irabaz dezakete:
‎ez gaitezela ager espirituaren kontsolazioak lortzeko ahaleginetan; datorrena datorrela, gurutzea besarkaturik egotea gauza handia da. Inolako kontsolaziorik gabe gelditu zen Jaun hau; bakarrik utzi zuten neke lan artean; guk ez dezagula utz, gehiago igotzekogure ahaleginek baino hobeki Berak emango baitigu laguntza, eta aldendu egingo da hala komeni dela deritzonean eta, esan dudanez, Jaunak arima beretik atera nahi duenean.
‎Horregatik, ene neba eta ahizpak, zuen otoitzak hain ongi entzun dituenez gero, lehia gaitezen Haren Maiestatea zerbitzatzen. Gogoan izan, orain zeuen begiz ikusita lekuko zaretenok, egin dizkigun mesedeak eta zenbat neke eta ezinegonetatik gorde gaituen; eta etortzeko direnek, bidea lau lau aurkituko dutenez gero, ez dezatela utz behera joaten perfekziozko ezer, gure Jaunaren maitasunagatik. Ez dezala inork esan haietaz, beren hasierak goraipatzen dituzten Ordena batzuez esan izan dena.
‎Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, Joan Ovalle jauna ongi baitago. Berorrek ez diezaiola utz inola ere hona etortzen, gehiegi ausartzea litzateke. Ameriketarako gutunak hobeki litzateke bide ziurretik bidaltzea, berorrek bidaltzen dituen gutunak sekula ez baitira iristen hara.
‎Oso ongi egin zuen gure aitari tunikak emateaz, nik ez baititut behar. Guztiok beharrezkoen duguna da ez diezaiotela utz jende horrekin jaten, eta gure aita horretaz jakinean egon dadila, hainbeste sufrimenduren artean hari osasuna ematean hainbesteko mesedea egiten baitigu Jainkoak. Lihoa eta artilea batera izateari dagokionez, nahiago dut oihala erabil dezaten behar dutenean, atea irekitzea baita konstituzioa inoiz ere ongi ez betetzeko, eta behar denean oihala erabiltzean, betetzen dute.
‎8 Ez dakit nola ordainduko diogun Diego jaunari zor diogun guztia; hainbesteko karitatearentzat goitik etorri du ordainak. Eman biezazkio goraintziak nire partez eta berorren aitatasuna ez dezala utz eskatzen diot, harik eta toki seguruan jarri arte, bideetako heriotza horiek izuturik bainaukate. Jainkoak bere jainkozko onberatasunagatik gorde dezala berorren aitatasuna.
‎Jainkoak nahi beza horra hobeki iritsi izatea berorren aitatasunarenak hona baino, idatzi baldin baditu?, horra ongi iritsi den jakin arte ardura handiaz bainago. Hortik hona posta zerbitzua dagoela jakin dezan idazten dut hau orain eta ez diezaiola utz bide horretatik niri idazteari. Ongi nago, Jainkoari eskerrak, eta ahizpa Maria San Joserena ere sukarrik gabe dago.
‎Esan nire mojei eta nire ahizpari, neben berri onen bat izan arte ez diedala idatzi nahi. Berorrek ez beza utz guri idazteari, poz handia hartzen dudala baitaki.
‎4 Ongi baderitza, ez beza utz berorren aitatasunak hori tratatu gabe, badaezpada; eta aurrera aterako balitz, berehala aditzera eman behar zait. Eta berorren aitatasuna saia bedi jakiten noren bidez idatziko didan, nik berorren osasunaren berri jakin dezadan.
‎Honezkero ongi egongo dira. Ez beza har penarik berorrek horregatik, ezta ez beza utz hor komeni dena egin gabe, baina Errege egunerako amaiturik ez denak denbora luzea du, eta Erromakoari dagokionez, Jainkoak ekartzen badu, hemen garaiz izatea komeni da.
‎Jakin beza ez dudala lagunik hara joateko, horregatik ez nazala utz hotzaren erdian.
‎4 Ahaztu baino lehen: beldur naiz, konstituzio hauek inoiz ez direla inprimatuko; mesedez, ez beza utz alde batera berorren agurgarritasunak, asko doakiguna baita; horrekin historia luze bat inprimaturik geratuko bailitzateke.
‎12 Laugarrenik, ez biezaiote utz inorekin hitz egiten, hirugarren bat aurrean ez dela, eta hirugarren hori argi ibil bedi, eta ez biezaiote utz aitortzen ere aita oinutsarekin izan ezik, ezta mojetako beste inori ere (hauetatik beraiek nahi dutena izango da, aita bikario nagusiak izendatu baititu haiek aitortzeko).
‎12 Laugarrenik, ez biezaiote utz inorekin hitz egiten, hirugarren bat aurrean ez dela, eta hirugarren hori argi ibil bedi? eta ez biezaiote utz aitortzen ere aita oinutsarekin izan ezik, ezta mojetako beste inori ere (hauetatik beraiek nahi dutena izango da, aita bikario nagusiak izendatu baititu haiek aitortzeko). Disimuluz, baina kontu izan, bi moja horiek elkarrekin asko mintza ez daitezen.
‎Nik uste dut, itzal handiagoa duten moja batzuk komeni zaigula hara eramatea eta hain gauza garrantzitsuak behar den bezala kudeatuko dituztenak. Esan biezaio aita Nicolaori, idatz diezaiola aita prioreari eta gero ez diezaiola utz horretaz hitz egiten, nahiko erru izan behar du eta; eta uste dut etxe hari motiborik gabe egozten diotela txarra delako fama. Txarragoa izango da putzuko ura duten lekuan, beraiek diotenez, eta ez du izango horrek duen ikuspegia, mojentzat atsegin handi handia baita eta inguru horretan dagoenik hoberena; hemen inbidia handia diete.
‎Izan ere, Andaluziako jendearekin ez naiz konpontzen. Eta berorren jauntasunari eskatzen diodana da, ez dezala utz niri idazteari nonahi nagoela ere; orain negoziorik ez dudanez (eta benetan pozten naiz horregatik), beldur naiz berorren jauntasuna nitaz ahaztuko ez ote den; dena dela, nik ez diot horretarako lekurik emango; berorren jauntasuna nekatzen bada ere, ez diot idazteari utziko neure pozerako.
‎10 Eta Beatrizi dagokionez, gauza bera iruditzen zait, profesa aldikoaz idazten didatena irudipena dela uste izan ez arren, oso gauza ona baizik; hark ere barau gutxi egin beharra du. Agindu biezaio berorren aitatasunak ama prioreari, eta ez diezaiela utz aldi batzuetan otoitz egiten, baizik eta beste zeregin batzuetan okupatuak egon daitezela, okerragora etor ez gaitezen, eta sinets biezat beharrezkoa dela hau.
‎Berorren agurgarritasunak esan dezake, horretan nolabaiteko esperientzia dudanez gero, zergatik ibili hainbestekoa ez dutenen bila, lurralde horretan inon baino beharrezkoagoa baita; idatz diezadatela. Eta Isabel San Frantziskorenari esan okela janaraz diezaiola hari garizumaren amaieran, eta ez diezaiola utz barau egiten.
‎2 Mintzalekuari dagokionez, Katalina Tolosa doanean, itxi beza berorren agurgarritasunak uholdea izan zenean ireki zen lekuan. Eta Katalina Tolosa hor balego, egon dadila bitartean eta ez beza utz beroriek izan ezik beste inor hor sar dadin. Eta, diodanez, gero horra itzuli nahi balu, gauza gutxi kendu behar izango da, barruko horma bat, eta gela bat eman dakioke, nahi balu; baina leiho bat jarri behar dute baratzea ez ikusteko eran, orain arte nahiko ikusi baikaituzte.
‎1 Jainkoak gorde zaitzatela mundutarrek dituzten bake era askotatik; ez diezagula utz Jainkoak egundo ere hura probatzen, betiko gerrarako baita. Mundukoetako bat bake bakean dagoenean, bekatu astunetan hondoratua eta bere grina txarretan hain lasai, bihotz zimikorik ere ez izateraino, dagoeneko irakurri duzue bake hau deabrua eta bera adiskide direnaren seinale dela:
‎1 Frantzisko Salcedo jaunaren borondatea guztiz eta guztian okertzen delako; izan ere, nik ongi dakit haren gogo guztia eliza horri indarra ematea zela, eta sekula ez ziezaiola utz oso aurrera joateari, eta, san Paulo ohoratua izan zedin, bere arimari mezetatik etorriko zitzaion irabazia bazterrean utzi zuen, nahi izanez gero, bazuen esanarazteko ahalmen eta santutasunik eta.
‎2 Pertsonarekin pozik egonez gero, etxeari emateko limosnarik ez balu, horregatik ez dezatela utz hartu gabe, orain arte egin izan denez. Etxeari ematea nahi balu, zer emana edukirik, eta gero arrazoiren batengatik eman ez balitz, ez bedi eska auzi bidetik ezta arrazoi horrengatik profesa eman gabe utzi ere.
‎3 Jainkoak ez diezagula utz halako desirarik izaten, bestera baizik: guztien artean gutxietsiena dela uste duenak, izan dezala bere burua zoriontsuentzat; eta hala da; behar duen bezala eramaten badu, ez baitzaio faltako ohorerik ez bizitza honetan ezta bestean ere.
‎goi bertuteak lortzen saiatzen ez bagara. Hau adierazi nahi dut, izan ere, egia ez den gauzaren batean harrapatzen banauzue, ez duzue ezer sinetsiko, eta arrazoiz, jakinaren gainean esango banu, baina Jainkoak ez diezadala utz halakorik egiten; gehiago ez jakiteagatik, edota ez ulertzeagatik izango da. Esan nahi dut, bada, Jainkoak batzuetan mesede handi hau egoera txarrean dauden pertsonei egin nahi izango diela, era honetara deabruaren atzaparretatik haiek askatzeko.
‎9 Gauza oso itsusia dirudi, ene alabak, behartsu gaixoen ondasunez etxe handiak eraikitzea. Jainkoak ez dezala utz halakorik egiten, guztian pobrea eta txikia baizik. Izan gaitezela zerbaitetan geure Erregearen antzekoak, ez baitzuen izan jaiotzeko Belengo estalpea eta hiltzeko gurutzea baino beste etxerik.
‎nahiago dudala elkar maita dezatela, eta maita dezatela samurki eta atseginez (esana geratu den maitasuna bezain perfektua izan ez arren, guztiekiko maitasuna bada behintzat) nolabaiteko liskarrik izatea baino. Jaunak ez beza utz halakorik izaten, Haren Maiestatea denagatik, amen.
‎Ariman kalte handia egin arte, ez dute beren burua agertzen, baina odola zurrupatzen ari zaizkigu eta bertuteak hiltzen, eta tentaldian bertan sartuak gara eta ez gara konturatzen. Eska dezagun, alabak, eta otoi dezagun askotan Pater Nosterrean hauengandik Jaunak gorde gaitzala eta ez dezala utz gu tentaldian ibil gaitezen; ez gaitzatela engaina, agerian jar dadila haien zitalkeria, ez diezazkizuetela ezkuta argia eta egia. Oi, zein arrazoi handiz irakasten digun gure Maisu onak hau eskatzen eta era berean eskatzen duen Berak gure alde!
‎Nik uste dut gure Maisuak irakasten duena dela hoberena: otoitza eta Aita Betikoari erregutzea ez diezagula utz guri tentaldian ibiltzen.
‎Gaizki esate guztiei entzungor egin. Estropezuka zeure Senarrarekin eroriz, ez zaitez aldendu gurutzetik eta ez ezazu utz bertan behera. Begira ongi zein abaildua doan eta zenbateko aldea ateratzen dien haren nekeak zuk daramatzazunei, zuk oso handitzat agertu nahi badituzu ere.
‎Lehen idazketako amaierak hobeki ematen zuen gaiaren laburpena: Gorets dezagun Jainkoa, eta beti kontu izan dezagun gu eta bekatari guztiak bere eskutik izan gaitzala eskatzeko, eta ez gaitzala utz isilpeko tentaldi hauetan.
‎Eta emaileek ezer galdu ez arren irabazi baizik, guk bai galduko genuke. Jainkoak ez dezala utz halakorik gertatzen, ene alabak. Hau gertatzekotan, nahiago nuke errenta izango bazenute.
‎6 Horregatik, Aita Betikoa, zer egin behar dugu, Zugana jo eta gure etsai hauen tentaldian ez gaitzazula utz Zuri eskatu baino besterik. Betoz ageriko gauzak, zure laguntzaz hobeki irtengo baikara haietatik.
‎Lehen idazketan honela amaitzen du: Jaunak ez dezala utz, hau zuen oroimentik sekula gal dadin, Haren Maiestatea denagatik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia