2015
|
|
Jainkoaren esklabo bihurtzea, haren burdinaren, hau da, gurutzearen, ikurraz seinalaturik, esklabotzat mundu osoan zehar saldu ahal ditzan, Bera saldua izan zen bezala, haiek beren askatasuna haren esku utzi baitute; ez die horrela bidegabekorik egiten ezta mesede txikia ere. Eta horretarako prest ez badaude,
|
ez
dezatela uste izan aurrerapen handirik egingo dutenik, eraikin oso honen oinarria, esan dudanez, apaltasuna delako; eta benetan apaltasunik ez badago, zuen onerako ere, guztiz gora igotzerik ez du nahiko Jaunak, oso osoan lurra jo ez dezan.
|
|
Jaunaren laguntzaz ongi esaten asmatzen badut, esango ditut batzuen eta besteen artean dauden ezaugarriak eta noiz diren hizketa hauek arriskutsuak. Izan ere, arima asko dira otoitzari emanda dauden jendeen artean sumatzen dituztenak, eta nahi nuke, ene ahizpak,
|
ez
dezazuela uste izan gaizki egiten duzuenik haiei sinesterik ez ematean, ezta sinestea ematean ere zuentzat direnean soilik, gozotasunezkoak nahiz zuen hutsegiteetan abisu ematekoak, esaten duenak esaten duela, nahiz irudipena izan, horrek ez baitu garrantzi handirik. Gauza batez ohartarazten dizuet, ez dezazuela uste izan, Jainkoarenak badira ere, horregatik hobeak izango zaretenik, fariseuei ere asko hitz egin baitzien, eta on guztia honetan datza:
|
|
Izan ere, arima asko dira otoitzari emanda dauden jendeen artean sumatzen dituztenak, eta nahi nuke, ene ahizpak, ez dezazuela uste izan gaizki egiten duzuenik haiei sinesterik ez ematean, ezta sinestea ematean ere zuentzat direnean soilik, gozotasunezkoak nahiz zuen hutsegiteetan abisu ematekoak, esaten duenak esaten duela, nahiz irudipena izan, horrek ez baitu garrantzi handirik. Gauza batez ohartarazten dizuet,
|
ez
dezazuela uste izan, Jainkoarenak badira ere, horregatik hobeak izango zaretenik, fariseuei ere asko hitz egin baitzien, eta on guztia honetan datza: hitz haietatik zer onura ateratzen den; eta Eskritura Santuaz bat ez datorren hitzari ez egin deabruari berari entzungo bazeniote baino kasu handiagorik; izan ere, zuen irudimen ahuletik etorri arren, fedeko gauzen aurkako tentalditzat hartu behar dira, eta horrela kontra egin beti, kenduz joan daitezen; eta kenduko dira, bai, indar gutxikoak direlako.
|
|
Batez ere aitor entzulea eskarmentu gutxikoa eta beldurtia denean, eta berberak komunikatzen jardutera bultzatzen badu, airatzera dator oso isilpean egon behar zukeena, eta arima hau pertsegitua eta samindua izatera; izan ere, isilpean dagoela uste duenean, bala bala dabilela konturatzen da, eta hemendik harentzat gauza nekagarriak gertatzen dira, eta Ordenarentzat ere gerta daitezke, garai hauetan gauzak nola dauden kontuan izanik. Beraz, honetan arreta handiz ibili beharra dago, eta prioreei oso kontuan izateko eskatzen diet; [10] eta
|
ez
dezala uste izan ahizpa batek halako gauzak dituelako besteak baino hobea denik; Jaunak komeni dela deritzon bidetik eramaten du bakoitza. Hori Jainkoaren zerbitzari handia izaten errazteko da, nork bere buruari lagunduz gero; baina, batzuetan Jaunak ahulenak eramaten ditu bide honetatik.
|
|
Ez al dira hauek aspaldidanik Jaunak sufritu zuena eta sufritzea zein ona den gogoan darabiltenak eta are sufritu nahi dutenak? Haiek beren bizitzak diren bezain eratsuak nahi lituzkete guztiak, eta Jainkoarren,
|
ez
dezatela uste izan sentitzen duten samina hurkoaren erruagatik dela, beren baitan hori merezidun eginik.
|
|
20 Estimu handitan izan behar da bertute bat, Jauna ematen hasten denean, eta inola ere ez jarri hura galtzeko arriskuan. Honela da ohore gauzetan eta beste gauza askotan;
|
ez
beza uste izan berorrek aske garelakoan gauden guztiok, hala gaudenik, eta sekula ere ez da arreta galdu behar honetan; eta bere buruagan ohore puntu bat sumatzen duen edozein pertsonak, aurrera egin nahi badu, sinets biezat eta hauts beza lotura hau; izan ere, kate bat da eta ez dago limarik hura eten dezakeenik, Jainkoak eteten ez badu otoitzez eta geure aldetik asko eginez.... Uste dut bide honetako lotura dela, eta harriturik nauka egiten duen kalteak.
|
|
12 Ez bedi harritu ezta
|
ez
beza uste izan ezinezko gauzak direnik. Jaunarentzat guztia baita posible?, saia bedi, ordea, fedea bizkortzen eta apala izaten, Jaunak zientzia honetan, beharbada, jakintsuago egiten duelako atsotxo bat bera baino, eskola handikoa izan arren; eta apaltasun honekin on handiagoa egingo die arimei eta bere buruari, kontenplaziozko pertsona izan gabe halakotzat bere burua agertuta baino.... Izan ere, berriro diot, esperientziarik ez badu, apaltasun handia ez badu ez duela ulertzen ulertzeko eta hala ere ez dela horregatik ezinezkoa ulertzeko, gutxi irabaziko du eta gutxiago emango dio irabazteko berarekin harremana duenari.
|
|
Huts egingo du gozotasun espiritualengatik ziur dagoela uste duena. Egiazko ziurtasuna kontzientzia onaren lekukotasuna da; hala ere, inork
|
ez
dezala uste bere indarrez argitan egon daitekeenik, gaua etortzea inork eragotzi ezin duen bezalaxe, grazia niregandik datorrelako. Argiari eusteko izan daitekeen erremediorik hoberena, ezin duela ezer eta nigandik datorkiola konturatzea da; izan ere, beragan egon arren, une batean nik alde egin baneza, gaua etorriko da.
|
|
–Halaxe diot berriro ere:
|
ez
dezatela uste izan nahi dutena lortuko dutenik, ezta obedientziaren mugetatik irtengo direnik ere; askatasun hau dutela uste izatean baitago kaltea. Hala ere, haiek erresistentzia jarriko duten gauza ez agintzea priorearen esku dago, haiek ez dutelako berengan indar egiteko indarrik; beraz, esku onez eta behar den maitasun guztiaz eraman lituzke, ahal izanez gero, maitasunagatik men egin dezaten; askoz ere hobeki litzateke hori, eta hala gertatzen da, benetan maite dituela erakutsiz, eta hitzez eta egitez aditzera emanez.
|
|
Jainkoari eskerrak, zazpi edo zortzi gutunen ondoren, ezin izan dut arazoei ihes egin, eta lerro hauek idazten haietatik atseden hartzeko gutxi geratzen zait, berorrek jakin dezan berorren artekoekin poz handia hartzen dudala. Eta
|
ez
dezala uste izan niri idaztea denbora alferrik ematea denik, batzuetan beharrezko izaten baitut, baina berori zaharra dela hainbestetan ez esatekotan, muin muinean min hartzen baitut, gazteen bizitzan nolabaiteko segurtasuna balego bezala! Jainko eman diezaiola segurtasun hori, ni hil arte, gero, hori gabe egon ez dadin, gure Jaunak laster eraman dezan saiatuko bainaiz.
|
|
6 Nik ardura handiagoa izan dut beraiekin haserre nagoela uste dutenak gure Jaunari gomendatzen, eta nahigabetuago izan naiz eta izango naiz, Jaunaren maitasunagatik eskatzen diedan hau egiten ez badute. Joana Gurutzeko nire ahizpa maitea izan dut begien aurrean, beti irabaziak gehituz joan dela iruditzen baitzait?, eta Gurutzekoa izena hartu bazuen, haren parte on bat egokitu zaio berari; otoitz egin diezaiola gure Jaunari nire alde, eta
|
ez
dezala uste izan bere bekatuengatik eta nireengatik (askoz ere handiagoak baitira) eman dienik guztiei penitentzia hau.
|
|
7 Abisu eman biezaio berorren agurgarritasunak orain berriro kargua hartzeko denari, garbi eduki dezan zertara behartua den legez eta Konstituzioen arabera, eta gorde dadin, horrela baitute okerrik egin, eta besterik egingo balute, beraien adiskiderik handienak salatari izan daitezela nahi du Jainkoak, eta
|
ez
dezatela uste izan egin eta desegin dezakeenik, ezkonduek egiten dutenez; eta erakuts biezaio berorren agurgarritasunak gutun hau. Batzuetan haserretu egiten naiz harekin eta hortik eraman nituen besteekin, ezer ez zidatelako esan; egia esan, orduan oraindik ez zen gertatu gero gertatuko zen hainbestekorik.
|
|
Gorte horretara joateko; hau da, mojen sinadurak Kontseiluan aurkezteko. Mesedez eskatzen diot berorri, egin dezala ahalegina egia garbi gera dadin, hau da, mojengan indarra erabili duela, on handia izango baita moja gaixo hauentzat; Kontseiluan
|
ez
dezatela uste izan egia denik fraide horiek ematen duten informazioa, guztia tirania hutsa izan baita, eta Padilla jaunak idazkitxo hauek ikusi ahal baditu, erakuts biezazkio berorrek.
|
|
3 Ohartzen da berorren agurgarritasuna gutun honek eskatzen duen sekretuaz; dena dela, apurtu dezala berorren agurgarritasunak, eta inork
|
ez
dezala uste izan berorregatik uzten denik, ez berari eta ez beraren seme alabei komeni ez zaielako baizik, horixe baita egia. Dagoeneko eskarmentu handia dugu alargun hauetaz.
|
|
Hain agudo hori agertzen duenak hobe luke batere ez izatea. Berorren agurgarritasunak
|
ez
dezala uste izan, gobernuaren gakoa beti norbere hutsak aitortzean dagoenik; izan ere, askotan norbere buruaz ahaztu beharra dago eta bere ofizioa betetzean Jainkoaren ordez dagoela gogoratu beharra, Hark emango baitio falta zaiona, guztiekin egin ohi duenez (ez baitago inor guztiz perfektua denik), eta ez beza berorren burua beldurti egin ezta ez utzi zer iritzi duen gure aitari idatzi gabe ere....
|
|
12 Beraz, ez gaitezen kexa beldurrengatik, ezta ez dezagun adorea gal geure izaera eta ahalegina ahulak direla ikustean ere; saia gaitezen, ordea, apaltasunean geure burua sendotzen eta ongi ulertzen zein gutxi ahal dugun eta Jainkoak lagundu ezik, zein ezerezak garen; eta inola ere
|
ez
dezagun uste onik jarri geure indarretan, haren errukian baizik, eta kontuan izan hartan egon arte guztia dela ahultasuna. Gure Jaunak ez zuela motibo handi gabe agertu ahultasuna; gauza jakina da ez zuela horretarako motiborik, sendotasun berbera baita, baina gu kontsolatzeko izan zen eta geure desirak egintzetara eramaten saiatzea komeni dela uler dezagun, eta arima bat hildura bidean hasieratan dagoenean guztia egiten zaiola nekagarri kontura gaitezen; atseginak uzten hasten bada, nahigabea sentitzen du; eta ohorea utzi behar badu, sufrikarioa; eta bere aurkako hitzen bat sufritu behar badu, ezin jasanezkoa egiten zaio.
|
|
Ezinezkoa da. Eta hortik ez doanarentzat nahigabe handia litzateke egia hau ez ulertzea, hau da, Jainkoak ematen duena dela hau; eta salbatzeko noraezekoa ez denez gero ezta saria irabazteko eskatzen dena ere,
|
ez
beza uste izan inork eskatuko dionik. Esana dagoen guztia egin dezana, hori gabe ere, perfekziora iritsi gabe ez da geratuko.
|
|
Beraz,
|
ez
ezazue uste izan, haiek sartzen diren gudu honetarako Jainkoaren mesede txikia behar denik, mesede handi handia baizik.
|
|
13 Berriro diot, pertsona asko ezagutzen ditudala Jaunak naturaz gaindiko gauzetara jasotzeko mesedea egin dienak, esandako otoitz edo kontenplazio hau emanez, eta beste huts eta inperfekzioekin ikusten baditut ere, honekin ez dut ikusi haietako bat bera ere eta ez dut uste izango denik ere, mesedeak Jainkoarenak baldin badira, esan dudanez. Mesede handiagoak har ditzanak, begira beza berarengan nola doazen haziz ondorio hauek; eta bat ere ikusiko ez balu, benetan beldur izan dadila eta
|
ez
dezala uste izan gozotasun horiek Jainkoarenak direnik, esan dudanez. Hark arimara etortzean beti aberasten baitu hura.
|
|
deabruak bertute bat dugula sinetsarazten digu, hau da, pazientzia dugula, Jainkoagatik neke handiak eramateko erabaki eta egintzak etengabe egiten ditugulako; eta iruditzen zaigu egitez sufrituko genukeela egiaz, eta horrela oso pozik gaude, deabruak hori sinets dezagun laguntzen duelako. Nik ohartarazten dizuet, ez diezaiezuela kasurik egin bertute hauei, eta
|
ez
dezagula uste izan izenez baino gehiago ezagutzen ditugunik, ezta Jaunak eman dizkigunik ere, garbi ikusi arte; izan ere, gertatuko da zuei min emateko hitz bat esatea, eta pazientzia guztia behera etortzea. Askotan sufri dezazuenean, gorets ezazue Jainkoa, bertute hau irakasten hasia baitzaizue, eta egin ahaleginak sufritzen, bada, horrekin ordaintzea nahi duelako seinalea da, eman egiten baitizue, eta ez ezazue eduki, esanda dagoenez, gordailuan baizik.
|
|
Beraz, haiek estimu handitan izan ditzatela. Baina nik ez dut eskatzen horregatik; hau da,
|
ez
dezatela uste izan hori denik nik eskatzeko arrazoia, baizik eta, hain gaizki bizi izan naizenez gero, beldurra ematen dit luzaroago, eta nekatu egiten naute hainbeste lanek. Jainkoaren gozotasunetatik hartzen dutenek, ez da harritzekoa, haiek zurrupaka soilik hartzen diren lekuan eta halako ondasun handiaz gozatzeko hainbeste eragozpen diren lekuan egon nahi ez izatea eta zuzentasun eguzkia sekula ere ezkutatuko ez den lekuan egon nahi izatea.
|
|
14 Abisu bat ematen dizuet:
|
ez
dezazuela uste izan zeuen indar eta ahaleginez hona iritsiko zaretenik, alferrik baita; bestera da: debozioa bazenuten, hotz geratuko zarete; baizik eta xalotasun eta apaltasunez, horrela lortzen baita guztia, esan:
|