2015
|
|
Egoki da hasieretan jakintsu on bati aditzera eman diezaiozuen aitortzapean, haiek baitira argia emango digutenak, edota, pertsona oso espiritual bati, halakorik balego; eta halakoa ez bada, hobe da oso jakintsua dena; bietakoak baleude, jarri harremanetan batarekin eta bestearekin. Eta irudipena dela esaten badizuete, ez izan batere kezkarik, irudipenak ezin baitio egin ez kalte eta ez on handirik zuen arimari; eska iezaiozue jainkozko Maiestateari,
|
ez
dezala onar engainatuak izan zaitezten. Deabrua dela esaten badizuete, gauza zailagoa izango da; baina ez du halakorik esango benetan jakintsua bada, eta aipaturiko ondorioak badaude; baina, esango balu, nik badakit zuekin dabilen Jaunak berak kontsolatuko zaituztela eta ziurtatuko dizuela, eta hari argia emanez joango dela zuei eman diezazuen.
|
|
6 Oi ene Jauna!, zure laguntza behar da hemen, hura gabe ezin baita ezer egin. Zure errukiagatik
|
ez
ezazu onar arima hau engainatua izan dadin, hasitakoa bertan behera uzteko. Emaiozu argia, honetan dela bere on guztia ikus dezan, eta lagun txarretatik urrundu dadin; gauza handi handia da gauza hauetan ari direnekin harremana izatea; ez bera dagoen egonlekuetan daudenen ondora joatea soilik, baita hurbilago sartu direla uste duenen ondora joatea ere; bada, laguntza handia izango du, eta haiekin hainbeste tratatzeak beraiekin batera sartzea ekar dezake.
|
|
Gau berean fraiPedro Alcántarako santua agertu zitzaidan; ordurako hila zen, eta hil aurretik idatzi zidan, kontrakotasun eta jazarpen handia genuela jakin zuenean? pozten zela fundazioa kontrakotasun handi handiaz egiten zelako, monasterio honetan Jauna bene benetan zerbitzatua izango zen seinalea zela hori, deabruak hainbesteko ahaleginak egiten baitzituen egin ez zedin, eta inola ere
|
ez
nezala onar errenta edukitzerik; eta oraindik bi edo hiru aldiz ekin zidan gutunean, eta horrela egiten banuen, gauza guztiak neuk nahi nituen erara egingo zirela. Nik ordurako beste bi aldiz ere ikusia nuen hura hil ondoren, eta ikusia nuen hark zuen aintza handia, eta hori dela-eta ez zidan beldurrik eman, bestera baizik, poz handia eman zidan; izan ere, beti agertu ohi zen gorputz aintzatsuz, aintzaz beterik, eta niri poz handi handia ematen zidan hala ikusteak.
|
|
Sendotu Zuk nire arima eta prestatu lehenik, on guztien On eta ene Jesus, eta gero agindu zure alde zerbait egiteko moduak, ez baitago sufri dezakeenik hainbeste hartzea eta ezer ez ordaintzea. Kosta ahala kosta, Jauna,
|
ez
dezazula onartu hain esku hutsik zure aurrera joatea, egintzen arabera izango baita saria. Hemen dago nire bizitza, hemen nire ohore eta borondatea; guztia eman dizut, zurea naiz, erabil nazazu Zuk nahi duzun bezala.
|
|
10 Gogoan dut, otoitz ordu haietan gau hartan atsekabe handia eman zidala, Jainkoaren etsaigoan ez ote nengoen pentsatzean. Eta nik grazian nengoen ala ez jakiterik ez nuenez gero (ez hori jakitea nahi nuelako, baina hiltzea nahi nuen, hilda nagoen ala ez ziur ez dakidan bizitzan neure burua ez ikusteagatik; izan ere, niretzat ezin zitekeen heriotza gogorragorik izan Jainkoa iraindua nuela pentsatzea baino) eta estutu egiten ninduen pena honek; halakorik
|
ez
zezala onartu eskatzen nion, pozez beterik eta malkotan urturik. Orduan kontsola nintekeela eta Jainkoaren grazian nintzala ziur egon nintekeela ohartu nintzen; izan ere, halako Jainko maitasuna eta Haren Maiestateak halako mesedeak eta sentimenduak ematea bekatu astunean zen arima bati ezinezkoa zen.
|
|
11 Haren Maiestateak nahi beza bere grazia guri ugari ematea, horrekin ez baita izango guri oztopo egingo digunik haren zerbitzuan beti aurrera egiteko, eta guztiok babes gaitzala eta lagun diezagula, hain hasiera handia gure ahultasunagatik gal ez dadin, gu bezalako emakume ezerez batzuengan hain hasiera handia izatea nahi izan baitu. Beraren izenean eskatzen dizuet, ene ahizpa eta alabak, eska dezazuela beti gure Jaunari, etortzen den bakoitzak har dezala kontuan berriro hasten dela berarekin gure Andre Mariaren hasierako Erregela hau, eta
|
ez
dezala onar inolako lasaikeriarik. Kontuan izan gauza gutxi batzuetatik irekitzen dela gauza oso handietarako atea, eta mundua sartuz joango zaizuela ohartu gabe.
|
|
Berorren gorentasunak idazteko agindu beza, nork emango dizkion Mirandari tertzio horiek; ez beza deabruak trikimailuren bat asmatu honelako gizon bat gal dezagun; eta horretan saiatuko da bai, haren bidez kaltea etorriko baitzaio berari. Konturatu bedi berori zer den hau eta
|
ez
beza onar halakorik.
|
|
Goraintzi asko Garciálvarezi, eta konta biezagu auziari eta gainerako guztiari buruz, eta gehiago gure aitari buruz ea iritsi den. Nik ardura handiaz idazten diot
|
ez
dezala onar inongo pertsonak han jan dezan, kontuz aurrekariak ezartzeaz?, berak izan ezik, hainbesteko premia duenez gero, hura ez baita sartzen debekuan; eta kontuan hartzen da prelatu batetik mendekora dagoen aldea, baita zenbat doakigun haren osasuna ere, egin ahal dugun guztia gutxi baita. Ama prioreak diru pixka bat bidaliko du aita frai Gregoriorekin honetarako eta duela deritzana, benetan maite baitu eta horrela gogoz egiten du.
|
|
2 Frai Bartolomeren arrebez dioenari dagokienez, bat nator aurkitzen dien akatsaren gorabeheran; izan ere, haiekin etxea ordaintzea lortuko balu ere, onartezina da. Argiak ez badira,
|
ez
beza onar haietako bat ere, konstituzioaren aurka doalako eta gaitz sendaezina delako. Hamahiru urtekoa oso gazte da (beste horretaz esan nahi dut), milaka buelta ematen baitituzte; hor ikusiko dute.
|
|
1 Jesus izan bedi berorrekin eta ordain biezaio Haren Maiestateak gaur eman didan poza eta laguntza nire desirarekin batera; izan ere, nire desira hori betetzeko berorrek ahaleginik egiten ez badu, uste dut hobe zitekeela ezagutu ez banu, sentituko dudana kontuan izanik; eta kontua da, ez naizela kontentatzen berori zerura joateaz, baizik eta Jainkoaren Elizan handia izan behar duela uste dut. Bihotzez eskatu diot,
|
ez
dezala onar berorrek, adimen hain argi hori horretarako baino bestetarako erabiltzerik.
|
|
mojak Kristobal Juárezen etxera igaro zitezen, ikasleek San Lazaroko etxe berrira aldatu beharra zuten, eta hori izugarria da. Berehala idatziko diot errektoreari
|
ez
dezala onar, eta nik kontu handia izango dut hori gerta ez dadin.
|
|
Eta ez diezaiotela eman profesarik, nobizio urtean hartarako ez dela eta hemen gorde behar denerako ez dituela behar diren gainerako gauzak ikusiz gero. Gauza hauetakoren bat falta balu,
|
ez
dezatela onartu. Bai, ordea, Jaunaren mirabe aparta eta etxerako hain ona izanik, ez duela inolako kezkarik sortzen, eta Gure Jaunak haren desira santuak onartzen dituela ikusiko balitz.
|
|
Bai, ordea, Jaunaren mirabe aparta eta etxerako hain ona izanik, ez duela inolako kezkarik sortzen, eta Gure Jaunak haren desira santuak onartzen dituela ikusiko balitz. Desira hauek handiak ez balira, Jaunak biziera honetara dei egiten diola ulertzeko bezain handiak ez balira,
|
ez
bezate onar inola ere.
|
|
Lehen idazketan honela dator: Eta norbaitengan horrelakorik balego,
|
ez
ezazue onar etxean, halakoa Judas bat baita apostoluen artean. Eginahalak egin halako lagunartetik zeuon burua babesteko.
|