Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 25

2015
‎12 Hau lortzen saia gaitezela nahi dut nik, ene ahizpak, eta ez gozatzeko, indar hauek zerbitzurako izan ditzagun baizik: otoitzerako gogoa izan dezagula eta otoitzari emanak egon gaitezela; ez dezagula nahi izan inoiz ibili gabeko bidetik joaterik, ustekabean gal ez gaitezen; eta oso berria litzateke Jainkoaren mesede hauek Hura eta santuak joan ziren bidetik ez baina beste bide batetik lortzea pentsatzea; ez dakigula burutik pasatu ere egin halakorik; sinets iezadazue, Martak eta Mariak elkarrekin ibili behar dutela Jaunari ostatu emateko eta beti beraiekin izateko, eta ez harrera txa... Nola tratatuko zuen Mariak, beti haren oinetan egonez, bere ahizpak lagundu ez balio?
‎Hortik aterako duzue utzi zenutenaz erabat hustuak zaudeten ala ez; izan ere, badira gauzatxo batzuk, honelakoak ez badira ere, zeuen grinen nagusi zareten ala ez ikusteko. Eta sinets iezadazue kontua ez dela erlijioko abitua soinean eramatea edo ez, baizik eta bertuteak lantzen saiatzea eta geure borondatea oso osoan Jainkoarenaren mende ezartzea, eta gure bizitzaren eraketa egon dadila Haren Maiestatearen aginduetara, eta ez dezagula nahi izan guk geure borondatea egitea, harena baizik. Honaino iritsi ez garenez gero, esan dudanez?
‎22 Jaunak ez beza nahi ni horietako bat izatea, baizik eta lagundu diezadala Haren Maiestateak atsedentzat hartzen atsedena dena, eta ohoretzat ohorea dena, eta atsegintzat atsegina dena, eta ez guztia atzekoz aurrera, eta puies bat deabru guztientzat!, haiek beldur izango baitidate niri. Ez ditut ulertzen beldur hauek:
‎Eta pentsa badirela pertsonak horretaz probetxurik atera nahi ez dutenak! Jainkoak ez dezala nahi halakorik! Erlijioko lanei lotuak ikusten ditut, handiak diren lanei lotuak, penitentziekin eta gaizki janda, obedientziaren mende, eta egia esan batzuetan guztiz nahasirik geratzen naiz; horrekin batera, gaizki lo egitea, guztia lana, guztia gurutzea.
‎Ni neure baitan egonik, Zu gabe, nuke, Jauna, ezer, baizik eta baratze honetako loreak moztuak izango lirateke berriro eta lur elkor hau lehen zen bezalako hondakindegi bihurtuko litzateke. Ez utzi, Jauna, eta ez dezazula nahi izan hain neke handiz erosi duzun eta hainbestetan berrerosi eta herensuge izugarriaren hagin artetik atera duzun arima gal dadin.
‎Eta jakinik horretan poz ematen diola eta egiten duen ahaleginak ez duela izan behar bere burua pozteko Hura pozteko baizik, biziki gorets beza, izan ere beragan konfiantza du, ezer ordaindu gabe ardura handia jartzen duelako agindu zion zereginean. Eta lagun biezaio gurutzea eramaten eta pentsa beza bizitza osoan bizi izan zela gurutzean eta ez beza nahi bere erreinua hemen, ezta otoitza sekula utzi ere. Eta honela erabaki beza, lehortasun honek bizi osoan iraungo balio ere, Kristori gurutzearekin erortzen ez uztea.
‎Hala edo hola egin bedi nigan zure nahia. Eta ez dezala nahi Berorren Maiestateak hain baliotsua den zure maitasuna atsegin hutsengatik zerbitzatzen zaituen jendeari ematea.
‎Ahozko otoitz ugari egiten hasi nintzen eta guztiek Jainkoari nire alde eska ziezaioten ahalegintzen, Hura zerbitzatuko nuen biziera eman ziezadan. Baina oraindik ez nuen nahi hori moja biziera izaterik, Jainkoak ez zezala nahi izan biziera hori niri ematerik, ezkontzeak ere beldur ematen zidan arren.
‎Izan ere, zuek egiten duzuena hori baino gutxiago izan ez arren, Ordena santu honetan sartu eta Jainkoari zeuen borondatea eskaintzean eta profesan etengabeko itxitura agintzean, ez dakit batzuei ez ote zaizkien ahazten hasierako gar hauek, eta geure buru estimuaren gauza batzuetan ez ote dugun berriro bilatzen euskarria. Jainko Maiestateak ez beza nahi hala izan dadin; mundutik ihes egitean santa hau imitatzen dugunez gero, barruz egon gaitezela gauza guztietan handik kanpo.
‎Izan ere, oso garrantzi txikiko arazoan nik ez nuke gezurrik esango munduko ezergatik ere; gure Jauna goretsia izan dadin idazten den honetan, kontzientziako zama handia izango nuke, eta uste izango nuke, ez denbora alferrik ematea dela soilik, baita Jainkoaren gauzekin engainatzea, eta gauza horien bidez Hura goretsia izan beharrean, iraindua dela ere. Haren Maiestateak ez beza nahi bere eskutik uztea nik halakorik egin dezadan.
‎Lehenago, nitaz gauza hauek jakin izatea lotsagarria zela iruditzen zitzaidan batzuetan; orain, berriz, horregatik ez naizela hobea uste dut, kaskarragoa baizik, hain onura gutxi ateratzen baitut hainbeste mesedetatik. Eta, izan ere, alde guztietatik begira ikusten dut ni baino txarragorik ez dela izan munduan, eta horrela, besteen bertuteak askoz ere merezimendu handiagokoak iruditzen zaizkit, eta nik mesedeak hartu baino besterik ez dudala egiten; eta niri hemen eman nahi didana, besteei Jainkoak dena batera emango diela, eta eskatzen diot ez dezala nahi izan bizitza honetan niri ordaintzerik, eta horrela uste dut ahula eta kaskarra naizelako naramala Jainkoak bide honetatik.
‎5 Gauza bat eskatzen diot, mesedez: ez nazala nahi izan ni munduko probetxurako, Jainkoari berori gomendatzeko baizik; izan ere, gainerako gauzetan (Godínez jaunak gauza handiak esaten baditu ere) ez dut nik ezer egingo, eta bihotzean sentitzen dut. Nik badut nork gobernatu nire arima, eta ez bakoitzak bere buruaz.
‎Gure Jaunak utz diezaiela gozatzen urte askoan bere zerbitzuan, nik eskatzen diodanez. Berorrek biezaio egiten Haren Maiestateari, eta ez beza nahi dena egina egotea laster batean, nahiko mesede egin baitigu bi urtean egina dagoenarekin.
‎Katalinak asko gogoratu beharra du, bada, Jainkoari berorren alde erregutzeko!, eta ez horra joan nahi duelako, berrorri dion maitasuna gauza jakina delako baizik. Nik esaten diot gauza handia dela emakume hau, eta Jainkoak ez beza nahi berak ordain dezan orain berorri hainbesteko maitasuna izana, burutik pasatu baitzait eta damutu dadin esaten diot.
‎Ez uste izan, beti deabrua denik otoitzean enbarazu egiten duena, batzuetan Jainkoaren errukia baita otoitza kentzen duena; eta esango nuke mesede hori otoitz handia ematen duenean bezain handia dela, astirik ezaz berorri esaten ez dizkiodan arrazoi askorengatik. Jainkoak ematen dion otoitza zatia handiagoa da infernuaz pentsatzea baino, eta horrela du, nahi badu ere; ezta ez dezala nahi ere, ez baita zertan.
‎Eta berorientzat haiek ez direla hain fidagarriak iruditzen zaidanez gero, oraingoz behintzat ez dut Valdemorori hitz egiteko asmorik, guri on egiteko bezain maite ez gaituela, eta bere lagunei jakinarazteko gu zertan harrapatuko arituko delako susmoa baitut. Berorren agurgarritasunak ere kontu izan dezala nahiko nuke eta ez dadila hartaz fida, eta ez dezala nahi izan halako lagunengatik negozio hau egiterik ere. Utz hori dagokionari, hau da, Jainkoari, Haren Maiestateak egingo baitu bere garaian, eta ez hartu hainbesteko presarik, aski baita hori hondatzeko.
‎Aita Garciálvarezek hitz egin beza batzuekin eta besteekin eta trata bezate gure aitarekin, bera han egonik, ez baitu nigana jo beharrik ezertarako, beragana baizik. Leonorri dagokionez, Jainkoak ez beza nahi gutxitzerik; esan biezat nola dabilen, haren adimenaz ez bainago batere pozik, eta ea saiatzen den bere aldetik.
‎Bada, zer izango ote da lasaikeria handian beren Erregela bizi dutenez? Jainkoak ez beza nahi halakorik bat ere izan dadin. Era askotara eman behar du deabruak hori, Jainkoak gure bekatuengatik baimentzen baitu.
‎Eta hau egitea hain garrantzitsua izanik, prelatua desegiten bada ere, priore hura santa bat dela eta asmo onez ari dela pentsatuz, gogor egin biezaio bere buruari hura karguan ez mantentzeko. Hau eskatzen dut soilik, gure Jaunaren maitasunagatik, hautatuko direnak nolabaiteko goseaz edo nahikeriaz ikusiko balitu? ez beza nahi Jainkoak halakorik?, baliorik gabe utz dezala hautaketa eta aukera ditzaten beste monasterioetakoak izenda ditzala hauetako priore; izan ere, horrela eginiko hauteskundetik sekula ez da gauza onik etorriko.
‎41 Begiratu jantzi kontua eta burukoak, Konstituzioen araberakoak diren ala ez. Eta. Jainkoak ez beza nahi baina, zerbait balego bitxia dirudiena edota ez hain onerakoa, errearaz beza bere aurrean; izan ere, honelako gauzaren bat eginez gero, ikara geratuko zaie, eta zuzendu egingo luke okerra eta etortzeko direnekin gogoratuko litzateke.
‎3 Hau diot, zeren garai hauek hain zorigaitzekoak izanik eta gure ahulezia hain handia, ez baita nahiko geure aurretikoen agindutzat izatea, oraingo pertsonek ohoretzat dutena kontuan ez hartzeko ahaideak ez iraintzearren. Jainkoak ez beza nahi beste bizitzan ordain dezagun haiek onartzeagatik, sekula ez baita aitzakiarik falta izaten hori egitean sufritu egin dugula aditzera emateko.
‎askotan, dirua berriro ez ematearren edota ahaideen ohoreagatik, altxorra ostuko dien lapurra uzten dutela. Etxe honetan arriskuan jarria eta galdua duzue honezkero munduaren ohorea, behartsuak ez direlako ohoretsuak; ez dezazuela nahi izan besteak izan daitezela behartsuak zuek horretan gutxi jarrita. Gure ohorea, ene ahizpak, Jainkoa zerbitzatzea da.
‎Arriskua bai izango da apaltasunik eta gainerako bertuterik ez izatea; baina otoitz bidea arrisku bide? Jainkoak ez beza nahi sekula halakorik. Deabruak beldur hauek ipintzea asmatu duela dirudi, eta honela artetsua izan da, ustez, otoitza zeukaten batzuk erorarazteko.
‎probetxu handiagorako. Eta Jainkoak ez dezala nahi hauek ohore bila ibil daitezen! Eta ari dira esaten, ez dutela nahi ezer eta ez zaizkiela horiek axola?, eta, egiaz, hala uste dute; esateko ohiturak berak eragiten die sinestera.
‎arima oraindik titia hartzen duen haur bat bezala dago bere amaren bularrean dagoenean, eta amak, hark ahogozatzen ez duela, esnea botatzen dio ahora goza dezan. Horrelaxe da hemen ere, adimenak lanik hartu gabe borondatea maitatzen ari baita, eta Jaunak nahi du, pentsatu gabe, Berarekin dagoela kontura dadila eta irents dezala soilik Haren Maiestateak ahoan jartzen dion esnea eta har dezala atsegin gozotasun hartaz; jakin dezala Jauna ari ziola egiten mesede hura eta hartaz gozatzeaz goza dezala; baina ez dezala nahi izan nola gozatzen duen ulertzerik ezta zertaz gozatzen duen ere, une hartan bere buruaz ahaztu baizik, beraren ondoan dagoena ez baita ahaztuko hari komeni zaionaz. Izan ere, adimenarekin borrokatzera badoa hari parte eman eta berarekin ekartzeko, ezin du guztira egon; nahitaez utzi du ahotik esnea erortzen eta galdu egingo du jainkozko elikadura hura.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia