2015
|
|
Baina beste batzuetan, Jaunak gauza bera egingo zuela ikusten hasten nintzenerako (eta behin andre nagusietako batzuk bertan zirela, elizaren izeneko jaian, sermoi bitartean), lurrean etzaten nintzen eta gorputzari eustera etorri zitzaizkidan, eta hala ere nabarmena izan zen. Jaunari arren eta arren egin nion
|
ez
ziezadala egin ageriko eraginik izan zezakeen mesederik; izan ere, ni ordurako nekaturik nengoen hain kontu handiz ibiltzen eta mesede hura egin ziezadakeen Haren Maiestateak inor konturatu gabe. Bere ontasunagatik entzun didala dirudi, ez baitut gehiago izan oraintxe arte; egia esan, orain dela gutxi hasita.
|
|
Emakume bedeinkatu honek, Jaunak irakasten baitzion, ongi ikasia zuen, irakurtzen ez bazekien ere, nik Konstituzioak irakurri eta irakurri egin arren ez nekiena. Eta esan zidanean, ongi iritzi nion, baina uste nuen ez zidatela utziko, eta zorakeriak egiten nituela esango zutela eta
|
ez
nezala egin ezer nire erruz besteei sufriaraztekorik; izan ere, ni neu bakarrik banintz, ez ninduke ezerk atzeratuko, bestera baizik: atsegin handia zen niretzat Kristo gure Jaunaren aholkuak gordetzean pentsatzea, Haren Maiestateak pobretasun desira handiak emanak zizkidalako ordurako.
|
|
Jaunak Lizentziatuaren, hau da, errentarik gabe
|
ez
nezala egin idatzi zidala esan dudan erlijioso domingotarraren, bihotza ere aldatu zuen. Ni pozik nengoen hori entzun nuelako eta halako iritziak nituelako; Jainkoaren maitasunagatik bizi izatea erabakiz, munduko aberastasun guztiaren jabe nintzela neritzon.
|
|
nire ohorea dagoeneko zurea da eta zure ohorea nirea?. Grazia honek hain eragin handia izan zuen nigan, non neure baitan kabitzen ez nintzela bainengoen, eta zoraturik bezala geratu nintzen, eta esan nion Jaunari edo zabal zezala nire bihotz kaskarra edota
|
ez
ziezadala egin hain mesede handirik; izan ere, egiaz, ez zirudien berezko izaerak halakorik eraman zezakeenik. Horrela egon nintzen egun osoan neure baitan oso murgildurik.
|
|
Aita Antoniori behin eta berriro idatzi zitzaion ez zezala kapitulura deitu esanez. Orain eskatzen die fraide horiei, Jainkoarren, isil daitezela eta itxaron dezatela,
|
ez
dezatela egin ezer arrapaladan. Honezkero motibo ugari eman diote Nuntzioari haserre egoteko, hasieratik beste karmeldarrek hartara jarririk baitzegoen.
|
|
8.etik 9.erako zenbakiak: Mesedez,
|
ez
bezate egin konponketa hori arazoa Erromara eraman arte. Min emango lioke (Teresari), gure aitaren?
|
|
Hau diot hemen, lekuz kanpo datorrela badirudi ere? behar izango delako; probintzial izango denari esan biezaio berorren agurgarritasunak,
|
ez
dezala egin ezer hara joan eta ongi begiratu gabe, etxe hartarako garrantzitsua baita, Santxo Ávilak gehiago ematen duelako, eta haiek premian egonik, egitera jarriko lirateke; hala ere zerikusi handia dute baldintzek eta beste gauza askok, nirekin tratatu behar direnak eta ikusi.
|
|
2 Eta, egiaz, ez dut besterik ulertzen, ezta ez zaizkit buruan sartzen ere berorrek idazteko esaten didan egia horiek; izan ere, halakorik
|
ez
dezala egin esanez zerutiko berria izan dudala esatea ez bada, besterik ez zait geratzen egiteko; berorri esan nion bezala, gauza guztien kontu eman beharrik ez bada ere, adiskidetasuna zor dionari irain handia egitea da, batez ere ziur egonik, berorri esan nion bezala, berak dioenez eta nik ulertzen dudanez, ez duelako pausoa emango aita probintzialak jakin gabe; eta esaten edo idazten ez badio,... Eta hark eragotzi ahal badio eta baimenik eman ez, irain egingo nioke nik itzal handiko eta Jainkoaren zerbitzari handia den pertsona monasterio guztietan zehar belzturik (nire esanari kasu eginda ere), nahikoa belzkeria baita, Jainkoa iraindu gabe egin ezin dena egin nahi duela esatea.
|
|
Berorren gorentasunak duen mukieriak egin du, berorren gutunarekin egin didan mesedeaz bete betean ez gozatzea. Berorren gorentasunari eskatzen diot, inoiz
|
ez
dezala egin halakorik nigatik, niretzat nahikoa baitzen idazkariari hitz bakan batzuk idazteko agintzea. Mesede hori eskatzen diot, noizbehinka jakin dezadan berorren eta Fadrique jaunaren osasunaren berri.
|
|
3 Adiguri handiz tratatzen dut neure burua ahal dudanean eta haserretu egin naiz bidali didanaz; izan ere, nahiago nuke berorrek jan dezan, gauza gozoak ez baitatozkit ongi, honetatik jan dudan eta jango dudan arren; baina
|
ez
beza egin hurrengoan, biziki haserretuko bainaiz; ez da nahiko nik berorri inolako esku erakutsirik ez egitea?
|
|
Zilizio horrek gerri osoa hartuko balu, ezar beza mihisezko zapitxo bat sabelean, oso kaltegarria baita; eta giltzurrunetako mina sumatuko balu, ez beza har ez hori, ez diziplinarik, oso kaltegarri izango baitzaio; izan ere, nahiago du Jainkoak berorren osasuna eta esana egin dezala penitentzia baino. Oroit bedi Saulenaz, eta
|
ez
beza egin besterik. Ez da gutxi izango pertsona horren izaera ongi eramaten badaki; izan ere, nik uste dut sufrimendu eta pena horiek guztiak malenkonia direla, horrek baitauka estu loturik; beraz, ez dago ez errurik ez zertaz harriturik, oinaze hori eman ez digulako Jauna goretsi beharra baizik.
|
|
Mesedez eskatzen diot berorri, esan diezaiola, idazten duen eran obratzen badu, oso ongi irakurtzen ez badu ere, barkatuko diogula. Poz handia hartu nuen haren gutunaz, eta hari erantzunez, profesa egiteko baimena bidaltzen diot; gure aitaren eskuetan egiten ez badu ere, hura asko atzeratzen bada,
|
ez
dezala egin gabe utz, berorrek besterik ez baderitza; esku onak dira berorrenak beloa emateko eta ez du besterik pentsatu behar, izatez den bezala, Jainkoaren eskuetan egiten duela baizik.
|
|
Orain dela gutxi idatzi zuen hil honetan zehar etorriko zela. Erregu egiten diot berorren aitatasunari idatz diezaiola
|
ez
dezala egin gabe utz inola ere, eta ez beza ahantz.
|
|
Kontuan har beza, Jainkoarren, eta nola predikatzen duen Andaluzia horretan. Sekula ez zait gustatu berorren agurgarritasuna hortik asko ikustea; izan ere, sufrimenduak izan zituzten egun horretan idatzi zidanez gero,
|
ez
diezadala egin Jainkoak nik berori hala ikustea adinako gaitzik, eta, berorren agurgarritasunak dioenez, deabrua ez dago lo. Sinets beza, behintzat, hor egoten den aldi osoan, ni guztiz deseginik egongo naizela.
|
|
esan diezaiotela inola ere ez dela hartuko han, beste bi daudelako; eta eska diezaiotela ez saiatzeko horretan, nahigabe handiak hartuko baititu. Eta
|
ez
dezala egin kontrako gauzarik. Berriro idatziko dut lehenengo mezulariarekin.
|
|
Ez urrezko ez zilarrezko gauzetan. Ez lehiatu haiengatik eman behar dutenaz, eman diezaietena gogo onez hartu baizik; eta ez dela komeni ikusiz gero,
|
ez
bezate egin halako lanik.
|
|
Gainerakoak, zumeekin hartuko dira Ordinarioak agintzen duenez. Inork ez beza har gehiago baimenik gabe eta penitentziazko beste gauzarik ere
|
ez
beza egin inork baimenik gabe.
|
|
23 Hau amaitzeko diot, Konstituzioak betetzen badira, guztia izango dela laua. ...handirik ez badago, gutxi egingo dutela bisitek, xede horretarako baitira, prioreak aldatuz, eta, ez beza Jainkoak nahi halakorik baina, jada ohitura txarra sartua balego, mojak ere aldatuz izan ezik, eta Erlijioa gordetzean sendo daudenengan oinarrituz, berriro hasiko balira bezala berdin berdin, bakarrean monasterio batean ezarriz, sakabanatuz, batek edo birek tinko dagoen batean kalte handirik
|
ez
baitezakete egin.
|
|
Irakur ezazue ahal duzuen bezala, nik ere ahal dudan bezala idazten baitut; eta bestela, erre ezazue hain gaizki doalako. Lasaitasuna nahi da; eta nik, zuek ikusten duzuenez, gutxi dut hortik; gauzak honela, zortzi egun daramatzat batere idatzi gabe, eta beraz, ahaztu egiten zait esan nuena eta baita esatera noana ere; eta esan egingo dut, orain neure buruaren kontra bada ere, eta eskatzen dizuet zuek
|
ez
dezazuela egin nik egin berri dudana, hau da, neure burua zuritzea; [norbere burua ez zuritzea] ohitura guztiz ona da, benetan onbideratzen duena eta merezimendu handikoa; eta, askotan irakasten badizuet ere eta zuek, Jainkoari eskerrak, betetzen baduzue ere, Haren Maiestateak sekula ez dit eman.
|
|
13 Hau
|
ez
ezazue egin, ene ahizpak, Jaunak mesede hau egin diezazuenean arretaz egon baizik. Gogoan izan altxor handi bat galtzen duzuela eta Pater Nosterreko hitz bat aldika aldika esanez askoz ere gehiago egiten duzuela, otoitz hura askotan presaka esanez baino.
|