2015
|
|
7 Hortaz, jauna,
|
ez
dezala berorrek nahi izan beste biderik, kontenplazioaren goren gorenean badago ere; hemendik ziur doa. Gure Jaun honen bidez datozkigu on guztiak.
|
|
3 Hornitzaileari dagokionez,
|
ez
beza berorrek izan inolako penarik, berorrek dioen bezala, hori ez baita behinena. Monasterioa Ordenetako Kontseiluaren baimenaz eta erregearen aginduaz eginik dago; haren maiestateak agindu ezik (monasterio hauek oso aintzat dituelako mesede handia egiten baitit), hamabi urtean aritu zen baimena lortu nahirik Beasen fundatu zuena beste Ordena batekoa egiteko (honen berririk ez zitzaion iritsi) eta ezin izan zuen egin.
|
|
Aitor entzuleekin asaskatzeko izan ohi nuen makurrera, dagoeneko ez dut; aitor entzule baino gehiago izan behar du. Arima bezalakoa ez den ezerk
|
ez
beza berorren desira ase. Egia esan, hau idazteak bihotza gozatu dit.
|
|
6 Honetaz
|
ez
biezaio berorrek ezer esan, ez nahigabetzearren, pena ematen baitit; eman, ordea, goraintziak nire partetik, eta esan buruko gaitzaz nagoelako ez diodala idazten, oraindik nahiko eskas baitut burua; bere emazte Beatrizi egun honetan idatzi diodala; eta esan hau: ez dela moja berak aipatzen duen anderea.
|
|
7 Hemengoaz
|
ez
beza berorren agurgarritasunak penarik izan, fraidearena ez baitzen izan zirudien bezain larria eta Jainkoak oso ongi sendatu baitzuen; ez zen ezer jakin. Ama prioreak idazten dio berorri oso gaizki daudela esanez, eta horregatik ez diola ematen patentea frai Joan Jesusenari, hala uztea gizatasunaren aurkakoa izango litzatekeelako, bera baita sano dagoena eta dena daramana.
|
|
Hain agudo hori agertzen duenak hobe luke batere ez izatea. Berorren agurgarritasunak ez dezala uste izan, gobernuaren gakoa beti norbere hutsak aitortzean dagoenik; izan ere, askotan norbere buruaz ahaztu beharra dago eta bere ofizioa betetzean Jainkoaren ordez dagoela gogoratu beharra, Hark emango baitio falta zaiona, guztiekin egin ohi duenez (ez baitago inor guztiz perfektua denik), eta
|
ez
beza berorren burua beldurti egin ezta ez utzi zer iritzi duen gure aitari idatzi gabe ere.
|
2019
|
|
Nolanahi ere, eta naturak garai haien inguruabarren araberako nolabaiteko umore senaz hornitu baitzuen, bistan denez, ordezkariaren erantzuna irrigarria iruditu zitzaion, ez hainbeste auziaren mamiari buruzkoan, hori guztiz eztabaidagarria baitzen, erantzunak berarekin zekarren hitz jokoarengatik baizik. ...ez hartzeko, eta gure izpirituan irabaziren bat badagoela egia izanik ere, pentsa beza berorrek justizia ekintza dela berdin ordaintzea berdina denari, eta hasieretan dagoen herri hau gaizki abiatuko dela justiziaren arabera abiatzen ez bada, gogoan har beza berorrek jada gure aitona amonek esaten zutena, ez da oker jaiotzen dena zuzenduko duenik, ez du berorrek nahi izango Portugal oker abiatzea,
|
ez
dezala berorrek horrelakorik nahi, Non irakatsi dizute horrela hitz egiten, ezta klerigo nagusia bazina ere, Hitzak, ene jauna, hor daude, airean, edonork har ditzake. On Afonso Henriques, furfuria bareturik, pentsakor gelditu zen eskuin eskua bizarrari atxikia, eta bere begiradan bazegoen halako malenkonia bat, egindako ekintza anitzen gainean zalantzak balitu bezala, baita etorkizunean, eurei aurpegia emateko erakusten zuen bihotzaren neurriaren arabera bera epaitzeko etorriko liratekeen ekintza ezezagunen gainean zalantzak balitu bezala ere, eta halaxe egon zen zenbait minutuz, inor urratzen ausartzen ez zen isiltasunaren erdian, harik eta azkenean hauxe esan zuen arte, Zoazte, gero zuen kapitainek emango dizuete beraiekin hartuko ditudan erabakien berri.
|