Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 365

2008
‎Haren ustez, «merkatuari ez zaio inporta musika edo poesia egiten jakitea, ezta literatura ere; inporta zaizkio ekonomiari zuzendutako beharrak asetzea, lan indar berria etortzea ongi prestatua bere fabriketarako». Eta horrekin ez dator bat ez bera, ezta Urbieta ere.
‎Era berean, Kontseilua ez dator bat enpresen tamaina irizpidetzat erabiltzearekin, saltoki txikietan kontsumitzaile euskaldunen eskubideak urratuko baitira. «Euskaldun batek euskaraz galdetzen duenean eta erdaraz erantzuten diotenean, egoera horrek euskalduna zapaltzen du, eta hori ekidin luke dekretuak», dio Mendigurenek.
‎Kurduak prest daude galdeketa egiteko, ia ziurra baita, hirian gehiengoa izanik, beraiek irabaziko dutela. Kirkuken gutxiengoa diren turkmenoak eta arabiarrak, baina, ez datoz bat.
‎Baina EHAKrekiko urruntasuna ez ezik, alderdi sozialistarekikoa ere agerian utzi zuen buruzagi jeltzaleak. «PSOEk esandako ezerekin ez nator bat. Ez Zapaterok krisi ekonomikoaren inguruan dioenarekin, ezta Euskadiko alderdi sozialistak hirukoaren aurka esaten dituenekin ere».
‎«Inora» ez daraman bidea hartu du. «Bileratik ulertu behar bada Zapaterok adostutakoa Ajuria Eneko hitzarmenaren 10 puntua indarkeriaren amaiera elkarrizketatua lortzea ahaztea bada, Eusko Jaurlaritza ez dator bat horrekin».
‎«Ez dugu uste kasua sakonki ikertu denik. Hainbat gauza ez datoz bat. Horregatik eskatzen dugu kasua berriz ireki dezaten».
‎EAJren buruak dio auzitegien kontra aritzea ez datorrela bat euskal instituzioen «zorroztasunarekin»
‎EAJren EBBko buruari ez zaizkio gustatu EAk kontsultaren inguruan egin dituen adierazpenak. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Galdeketaren Legea baliogabetuko balu ere galdeketa egin egin behar dela esaten ari da EAko lehendakari Unai Ziarreta; baina EAJko buru Iñigo Urkulluren iritzian, hori ez dator bat «Euskal instituzioen zorroztasunarekin». Gainera, atzo Radio Euskadin egin zioten elkarrizketan, EAri ohartarazi zion bere jarrerak eragina izan dezakeela EAJk datorren legegintzaldirako bidelagunak aukeratzeko orduan.
‎Euskal Herriko sindikatuak ez datoz bat ikuspegi baikor horrekin. LABen aburuz, merkealdiak erabat baldintzatu du uztaileko datua, eta urte arteko tasari so egin behar zaiola azpimarratu du, «benetan kezkagarria».
‎Parisko Opéra Comique antzokian estreinatu zen, 1875eko martxoaren 3an. Opera komiko konbentzionalaren barruan nabarmentzeaz gain, bere erabakiak hartzeko gauza den emakume liberatu bat irudikatzen du Carmen ek. Eta hori ez zetorren bat, inondik inora, XIX. mende amaierako gizarte kontserbadorearekin.
‎Hirugarren atalean hainbat eragileren gogoetak datoz: gizon emakumeen arteko berdintasun eza dela erruduna, instituzioak gutxi inplikatzen direla, orain arteko neurriak ez direla aski garbi geratu dela... ardurak banatzeko orduan ez datoz bat: batzuek erakundeak jotzen dituzte egoera benetan aldatzeko arduradun gisa, eta besteek gizarte osoaren esku hartzea aldarrikatzen dute, arlo guztien parte hartzea denei eragiten dien arazo hau sustraitik erauzteko.
‎UPNren diputatua ez dator bat Sanzekin, eta PSOErekin Espainiako aurrekontuak babestearen aurka dago
‎Miguel Sanzek PSOErekin Espainiako aurrekontu orokorrak hitzartzeko asmoa agertu duenez geroztik, bazterrak nahastuta daude UPN barruan. Alderdiak Espainiako Kongresuan dituen bi diputatuetako batek, Santiago Cerverak, Diario de Noticias egunkariari iragan asteburuan eskainitako elkarrizketan argi azaldu du ez datorrela bat Sanzekin, PSOErekin negoziatze hutsak PPrekin duten ituna hautsitzat emango lukeelako. Adierazpen horiek kontuan izanik, Alberto Catalan UPNko idazkari nagusiak eskatu du desadostasunak alderdi barruan azaltzeko, eta «ez kanpoan».
‎Giroa bero bero zegoen, eta hitza hartu zuten bazkide denek zuzendaritzaren aurka jo zuten. Estatutuen erreformarekin ados egonda ere, aldaketa gauzatzeko prozesuarekin ez datoz bat. Izan ere, zuzendaritzak erreforma idazteko batzordea osatuko duten bost izen proposatu zituen:
‎Ukatu egin du GMk ordainketak etetear dela: «Ordainketak etetea gure langile, akzidun, hornitzaile eta bezeroen interesekin ez dator bat, eta horrelako espekulazioak gehiegizkoak dira». Balizko kiebra batek zehar kalte handiak eragingo lituzke, auto industrian ezezik, finantza erakundeen artean ere (CDS merkatuan).
‎Gerora begira elkarlana ezinbestekotzat jo dute Aldundiak, Mankomunitateak eta udalek, baina ez datoz bat errauste plantaren inguruan
‎Osakidetzaren erabakia «ospe handiko» erakundeen irizpideekin bat datorrela nabarmendu dute; besteak beste, Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentzia aipatu dute. Zenbait emakume elkarte, ordea, ez datoz bat horrekin.
‎Europako Batasuneko kide berriak oro har ez datoz bat berotegi efektua sortzen duten gasak murrizteko epeak mahai gaineratzearekin. Besteren artean, EBra sartzeko iraganean ahalegin bizia egin zutela argudiatzen dute.
‎Zuzendaritza Kontseiluaren bilera deitu du eta mahai gainean jarri du bere kezka: langileak ez du uste zuten beste ematen, haren lan egiteko eta lankideekin harremana izateko gaitasuna ez dator bat haren curriculum zabalarekin. –Ez du entzuten?, esan du zuzendaritzako kide batek.
‎Nahiz eta helburua bera mugatua izan, ez bada estatuen aurka borrokatzen, ez bazaie aurre egiten, ez du edukiko bide luzerik. Gu ez gaude hor, planteamendu neoestatutista horiekin ez gatoz bat.
‎Sri Lankan dozenaka lagun hil dira azken egunetan armadaren eta LTTE Tamil Eelam eko Askatasun Tigreen arteko aurrez aurrekoetan. Izandako biktima kopuruaren inguruan ez datoz bat iturriak: LTTEk gutxienez 78 soldadu hil eta 70 zauritu dituela esan du; armadak, aldiz, 120 tamil hil eta 80 zauritu, eta 27 soldadu hil eta 70 zauritu dituztela adierazi du.
‎Bi alderdiak biktima kopurua zehaztean ez datoz bat, eta benetan zenbat hildako eta zauritu egon diren egiaztatzea ia ezinezkoa da; armadak ez die kazetariei guda eskualdera sartzen uzten, eta tamilek ere gotortuta dute Sri Lankako iparraldea.
‎Enplegu Berriaren Kontratua (CNE) legea onartu zuten, nahiz eta gu ez ginen ados. Baina CNE ez zetorren bat Europako eta nazioarteko legeekin. Lan Auzitegian CNEren kontrako erabaki batzuk hartu dira, eta azkenean lortu dugu CNE zikin ontzira botatzea.
‎Nahiz eta kaleko hizkuntzan Gabonetako depresioa esamoldea erabili, ez da psikologia klinikoan aztertzen dugun gaixotasuna, ez. Errealitatea eta ametsak inoiz ez datoz bat, eta norberaren familiaren, bizipenen eta eguneroko bizimoduaren eraginez, barne tentsioa pixkanaka hazten da, ametsen, beldurren, fantasien nahastean. Depresioa hitza erabiltzen da, tristezia eta depresioa sinonimotzat hartzen direlako sarri.
2009
‎Eta arrazoia dauka. Jakin badakit, Internet erabateko agertokia izanik, dinamika, nahi eta nahi ez, oso bizkorra dela, baina ni horren kontra agertzen naiz; izan ere, egungo hedabideen erritmoarekin ohituta gaude gertakariak berehala heldu eta ezagutzen, baina, sarritan, berau ez dator bat oraingoan eskutan daukaguna bezalako prozesuekin. Diputatua naizen aldetik, formak zaindu behar ditut, bermeez arduratu behar naiz, eta ahalik eta zorrotzena izan behar dut.
‎Espainiako botere judizialaren organoak dira hizkuntzari buruzko legeria esparru honetan bete dadin neurriak har ditzaketenak. Sailburuordeak azaldu duenez, euskaraz dakiten epaile gutxi daudenez, horren emaitza praktikoa ez dator bat Hizkuntzen Itunak ezarritako betebeharrekin. Kontseiluko adituen batzordearen arabera, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban lan egiten duten Estatuko funtzionarioen artean, beharrezkoa den euskara maila duten ehunekoa oso apala da:
‎Hainbeste atzerritarrekin Osasunak bere ohiko ezaugarriak galdu dituela diotenekin ez zatoz bat, orduan.
‎Esaterako, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan langabeziaren fenomenoa aztertzen duten aldizkako hiru neurgailu daude, eta bi Nafarroan. Eta, noski, emaitzetan ez datoz bat.
‎Izan ere, argazkiko neska pipertuta dagoela dirudi eta errebeldia hori saminak eragindakoa dela ematen du, itxaropenak eta ilusioak bainoago. Eta etsipena ez dator bat Hollyrekin. Alferrik habil, esan dit Losadak argazkiko gaztea Holly izateko posibilitateaz galdegin diodanean, Hollyk egun laurogei urtetik gora eduki behar ditik, ezin duk biseraduna izan.
‎Dena den, herritarrak ez datoz bat lehen ministroarekin. Gaza hondamendi eremu bilakatu duen erasoaldia, neurrikoa baino gehiago, neurri txikikoa iruditu zaie.
‎Pelikula erromantikoek bikote harremanetan kalte handia egiten dutela esaten dute, normalean errealitatea ez datorrelako bat fikzioarekin. Zein da zure iritzia, irudimena akuilatzeko balio dute edo frustrazioa besterik ez dakarte?
‎Ekimen horiekin batera eta, Udalak baimenak eman zituela jakin bezain laster berretsi bezala, lanean ari dira baimen horien aurkako helegitean. Plataformaren ustez, baimen horiek ez datoz bat legediarekin. Gainera, ez dute baztertzen baimenak sinatu dituztenen aurkako salaketa jartzea.
‎Esaterako, 13 solairuko beirazko dorrea egitea proposatzen duen AIC Equip taldearena. Abandoibarran bageunde, egokia izango litzateke beharbada, baina Donostiaren itxurarekin ez dator bat halako dorrea. Baina proposamen horien atzean dagoen lan intelektual handia baloratzeko modukoa dela uste du El Bustok, eta eskertzekoa dela autore bakoitzak eginiko ahalegina.
‎Zinegotziaren esku hartzea gaitzetsi zuten urtarril bukaeran, erabakiaren berri izan eta berehala. Orduan ziotenez, erabakia ez dator bat Unescoren Liburutegi Publikoen aldeko Manifestuaren oinarrizko printzipioekin. Ez liburutegiko funtsak, ez eta zerbitzuak ere, ezin dira inolako zentsura ideologiko, politiko edo erlijiosori loturik egon, ez eta presio komertzialei ere.
‎Nafarroako Gobernuko alderdi kideak ez datoz bat: UPNk aztertu nahi du proposamena, eta CDN erabat aurka dago
‎Bi gezur horientzat azalpen bakarra dago: informazioarekin konpromisoa eta eragile politiko guztiei ahotsa emateko erabakia, nahiz eta hori beti ez etorri bat momentuko diskurtso politikoarekin edota batzuen eta besteen interesarekin.
‎Espetxe horietako bizi baldintzak Errusiak duen herrialde garatuaren irudiarekin ez datozela bat adierazi dute: «Higiene neurriak oso eskasak dira, askotan dutxarik ere ez dago, eta horrek hainbat gaixotasun zabaltzea bultzatu du.
‎Maiatzaren lehena. Esaldi batekin ez gatoz bat gaur egun. Bidean gelditu zirenen omenez, herriak ez du barkatuko. Esaldi hori beste garai batekoa dela iruditzen zaigu.
‎Mugimendua modu bateratuan jarraitzearen alde daude denak, baina ez datoz bat eman beharreko jarraipenarekin. Batzuek epe motzean antolatu nahi dute beste greba eta manifestazio egun bat.
‎PDL Askatasunaren Herriko diputatuek iragan asteazkenean jakinarazi zioten Berlusconiri lege proiektuarekin ez zetozela bat. Gutun bidez igorri zioten euren kexa.
‎Afrikako Batasuneko Bake eta Segurtasun Kontseiluak erakundetik kanpo utzi du Madagaskar, agintea gobernuaren aurkako estatu kolpearen bidez hartu dutela salatzeko: Nahiz eta militarrak zuzenean ez diren boterearekin egin, Konstituzioaren aurkako bideak erabiliz izendatu dute Andry Rajoelina presidente eta hori ez dator bat gure Kontseiluarekin. Modu horretara, Afrikako Batasuna osatzen duten 53 herrialdeetatik kanpo uzten duten hirugarrena da Madagaskar.
‎Zilegitasun arazoa daukatela ukatzeaz gain, lehen parlamentu demokratikoa eratu dela diote. Baina badakite gizartearen gehiengoa ez datorrela bat beren ikuspuntuarekin. Horregatik, eztabaida dialektikoari lehentasuna eman diote.
‎Japoniak aurkeztu zuen testua, eta herrialdeari zigorrak ezartzea asmo zuen. Txina eta Errusia, alta, ez datoz bat neurri horrekin, eta aurki, astearen amaiera aldean, beste bilera bat egitekotan gelditu dira kide iraunkorrak. Hego Koreako Legebiltzarrak, bien bitartean, probokazio larritzat jo du jaurtiketa ia aho batez.
‎Aurreko datu hori okerra da, ez dator bat errealitatearekin; izan ere, Donostiako Udalak egin duen lan eskaintza publikoan 248 lanpostutik 145 baitute derrigorrezko hizkuntza eskakizuna, eta, bestetik, erakunde honek indarrean dagoen arautegia betez egiten ditu lan eskaintza publikoak.
‎Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak proposatu dituen bost gradutik lau enpresa mundura bideratuta daude. Inma Gallastegi dekanoak dimisioa eman zuen joan den hilean, ez zetorrelako bat planteamendu horrekin.
‎Beharrezkoa balitz metroa bera ixteko prest daude. Ebrard ez dator bat lantegiak ez ixteko erabakiarekin. Atzo hiriko enpresa handi eta merkataritza ganberekin hitz egin zuen lantegietako jarduera zelan murriztu aztertzeko.
‎Futboleko ikusleak badaki zer den jokoz kanpo aritzea, baloia ezin dela eskuarekin jo eta irabazten duela gol gehien sartzen dituenak. Bertsoen kasuan, zaleen usteak eta epaileen erabakiak sarritan ez datoz bat. Ondo legoke epaileek baloratzen dutena gizarteari modu egokian azaltzea, esate baterako, Hitzetik Hortzera ren bitartez.
‎Oposizioko talde guztiak, baina ez datoz bat. Zenbait ez daude Gobernuarekin hitz egiteko prest.
‎Ez du, hala ere, horren erantzule zein den zehaztu. Gobernuaren eta gerrillaren bertsioak, haatik, ez datoz bat.
‎Ez da euren arimak salbatzeko trikimailu bat besterik?. Beste behin, Gobernua ez dator bat LTTEk emandako bertsioarekin. Horren ustez, tamil tigreak dira biktima zibilak eragiten dituztenak.
‎Datuek baieztatzen dute denok inoiz kalean, komunikabideetan, politikarien ahoan ikusi, irakurri, entzun duguna: kulturaren eta nortasunaren adiera oso ezberdinak daudela gure gizartean, euskal herritar sentitzeko eta euskal kultura ulertzeko moduan ez gatozela bat zazpi herrialdeetako bizilagunak, eta bakoitzak nahierara moldatzen duela ispilua bere burua euskal kulturan islaturik ikusteko. Hortik paradoxara:
‎Galizian jokalari beteranoenak alboratu izana aurpegiratu zioten. Coloccini, Scaloni, Sergio eta enparauak ez zetozen bat Caparrosen jokabidearekin. Makina bat aldiz egin dute berba teknikariaren kontra.
‎Horrez gain, urte bukaeratik Ortuellako lantegian egiten ari diren kaleratzeak ere salatu ditu, eta hori ez datorrela bat adierazi du enpresak izandako emaitza, milioidunekin?.
‎Mendebaldearen kritikekin ez zatoz bat orduan?
‎Ororen hizkuntzaren teoria ez dator bat Konstituzioak eta Estatutuak eskatzen dutenarekin: hizkuntza bi dira, biak eskubide berdinekoak.
‎Amnesty International erakundearen arabera, hamar pertsona hil dira egunotan Teherango istiluetan, eta ez hamabost, aurretik esan bezala. Hala ere, ez dator bat Irango Gobernuak emandako kopuruarekin. Iturri ofizialek diotenez, zortzi hil dira.
‎Hauteskunde Batzorde Zentrala hasieran egindako okerrak zuzentzen saiatu da. Nolanahi ere, atzo Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu zituzten zenbakiak ez datoz bat lurraldeetako hauteskunde batzordeek kontaketak egin zituztenean emandako datuekin. Iniziatiba Internazionalistak Hego Euskal Herrian 140.068 boto batu zituela jakinarazi zuten orduan, eta atzoko emaitza ofizialen arabera, 139.981dira.
‎Legeak kritika ugari jaso ditu, besteak beste, haur bakarraren politika pertsonen askatasunaren aurkako urratze larritzat jotzen dutenengandik. Gizartea, agintaritza politikoa eta zientzialariak, ordea, ez datoz bat. Legearen alde egiten dutenek, hala, legeari esker Txinako Gobernuak kutsadura eta pobrezia murrizten egin dituen urratsak txalotzen dituzte.
‎Gizontasuna eta isilik geratzea ez datoz bat.
‎Dauphinen bosgarren izan nintzen, baina, ziurrenik, indarrez bosgarren txirrindularia izanda, gainera. Izan ere, askotan emaitza ez dator bat sentitzen duzunarekin.
‎Ahaztuak taldekoek begi onez ikusten dugu bai dokumentu hori argitaratu izana eta bai dokumentuan proposatzen diren ekitaldiak. Jokabide hori esperantza iturri gertatzen da; izan ere, ez dator bat Francoren erregimenaren biktimen inguruan Elizak duen jarrerarekin, hark Te Deum monokorde bat kantatu baitie beti bai, gurutzadaren martiriak, dohatsu bihurtzeko prozesuei, bai eliz artxiboak ikertzeko eta sinbolo frankistak kentzeko ukoari sinbolo horiei harrera goxoa egiten zaie oraindik hainbat eraikinetan, besteak beste Gasteizko Katedral Berrian.
‎–Atxilotuen artetik gehien gehienak aske daude dagoeneko, eta giltzapean segitzen dutenak auzipetu eta epaitu egingo ditugu?. Irango iturri ofizialek emandako datuak, haatik, ez datoz bat AI Amnesty International giza eskubideen defentsarako nazioarteko erakundeak argitaratutakoekin. AIk jasotako datuen arabera, 2.000 lagunetik gora atxilotu zituzten ekaina erdialdean, eta orduz geroztik izan da Poliziak preso hartu duenik ere.
‎Horregatik eskatu dio Obamak bereak ez diren lurretan eraikitzeari uzteko. Horretan ere ez datoz bat, ordea; erreferenteak ere ez baitira berak: AEBek ez diote zilegitasunik aitortzen Israelek Jerusalem ekialdea anexionatu izanari Sei Eguneko gerran hartu zuen indarrez eta 1981ean beretu zuen formalki, eta Israelek, kontrara, ez ditu aintzat hartzen nazioarteak ezarritako mugak, ez eta arauak ere.
‎Gaur egun, ezker abertzalearen baitan bi sentsibilitate daude, oso desberdinak diren bi sentsibilitate, eta sentsibilitate bakoitzak bere estrategia du, helburu bera duten arren. Argi dago bien ametsa Euskal Herriko errepublika lortzea dela, baina ez datoz bat amets hori gauzatzeko moduaren inguruan.
‎Netanyahuren iritzian, ez da aspaldian kokagune berririk eraiki, baizik eta gaur egun daudenak handitu, kolonoen, ugaltze naturalari erantzuteko moduan?. Washington, ordea, ez dator bat horrekin: 2003ko Errepide Mapan Israelek kolonizazioa amaitzeko konpromisoa hartu zuela gogorarazi dio behin baino gehiagotan Obamaren gobernuak.
‎Beti izan naiz horren aldekoa. Adibidez, Botin doktrinarekin itxaropena zabaldu zen, baina tesi horrekin ez nator bat, inola ere ez. Ondo iruditzen zait aurrera egitea, nahiz eta auziaren sakonean deliturik ez dagoela pentsatu.
‎Bertatik aterako da, ondo bidean, Kyotoko Protokoloa ordezkatuko duen akordioa. Estatuak, ordea, ez datoz bat jarri beharreko mugen gainean. Txinak eta Indiak gehien kutsatzen duten herrialdeetako bi dira horiek, esaterako, argudiatzen dute beraiei mugak jarriz gero hazkunde ekonomikoa eten egingo litzatekeela.
‎Pablo Prigionik zulo handia utziko du, eta Marcelo Huertasen eta Pau Ribasen lana izango da hura estaltzea. Biak ondo aritutakoak dira ACBn, baina ez bataren ez bestearen ezaugarriak ez datoz bat argentinarrak zituenekin. Prigioni zuzendari petoa zen, taldearen arima, eta iritsi berriek kostata lortuko dute hori.
‎Brownen iritzi horrekin, baina, ez dator bat Erresuma Batuko herritarren gehiengoa. Gobernuan bertan ere ezadostasunak azaldu dira, Defentsa ministroaren laguntzaile Eric Joycek kargua utzi berri baitu.
‎Kunduzko erasoko biktimen inguruan ez datoz bat
‎Kunduzko probintzian (Afganistan), joan den ostiralean, NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak egin zuen erasoan zenbat lagun hil ziren eta horietatik zenbat ziren zibilak ez dute argitu oraindik. Hainbat iturrik emandako datuak, izan ere, ez datoz bat.
‎Ez nator bat Espainiako Konstituzio Auzitegiaren sententziaren aurka Katalunian manifestazio bat egiteko erabakiarekin, ez sententzia hori jakinarazi aurretik ez jakinarazi ondoren egiten badute ere. Ulertzen dut erakunde deitzaileen asmo zintzoa eta borondate zintzoa, eta begirune osoa zor diet, baina ez nator bat haien erabakiarekin, beldurraren, ezintasunaren, masokismoaren eta nora ezaren adierazpide mingotsa baino ez baita. Lehenik eta behin, bidegabekeria bat legezkotzat jotzeko modu bat da, bidegabea baita Alderdi Popularrak eta Alderdi Sozialistak ordezkaturiko talde nazionalista txiki batek Konstituzio Auzitegi ere esaten dioten horrek, Madrilgo bulego batean bildurik, Kataluniako Parlamentuaren erabaki subiranoak ke bihurtzea.
‎Ezkerra %8, 7tik %11, 9ra igo da, eta Berdeak %8, 1etik %10, 7ra. Adituak ez datoz bat esaterakoan alderdi txikien gorakada iraunkorra izango den edo ez, baina gehienen ustez oraindik ez dute goia jo, eta alderdi handiak husten joan daitezke horiek euren jarrera definitzen ez badute.
‎Lopez de Arroiabek azaldu moduan, Aldundian bertan nekazaritza Sailak abeltzainen alde egiten du, baina Ingurumen Saila ez dator bat. Ingurumen Saileko Mikel Mintegi diputatuarentzat izan ziren kritika gogorrenak.
‎Irlandako Nazio Askapenerako Armadak (INLA) borroka armatua bertan behera utziko duela iragarri du. IRA Irlandako Armada Errepublikanoko disidenteetako bat da talde hori; ez dator bat Ostiral Santuko akordioetan hitzartutakoarekin. Berria Martin McMonaglek jakinarazi zuen, Irlandako Alderdi Sozialista Errepublikanoko ordezkariak, herenegun.
‎Gurasoak ere ez datoz bat neurriarekin. EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko koordinatzaile Ana Eizagirrek dio, gainera, ez dela beharrezkoa, lege esparruak irakasleak babesten dituelako jadanik.
‎Gu ez gatoz bat baikortasun horrekin, arriskutsua delako. Gure ustez, errealitatea ezkutatzen da, eta arazoei eta zailtasunei uko egiten zaie.
‎Eskubideak norbanakoenak dira. Aldarrikapen hori ez dator bat Frantziak duen egiturarekin.
‎CNNk egindako inkestek adierazten dute, herritarren gehiengoa ez datorrela bat presidenteak aurrera eramandako hainbat politikekin, nahiz eta %50tik gora kokatzen den bere aldeko babesa inkesta horretan. Obamarekiko ezadostasunak erabaki ekonomikoetan, langabeziaren ingurukoetan eta atzerri politikan dituzte herritarrek; Afganistango zein Irakeko gerretan, hain zuen ere.
‎Ez dut oso ondo ulertu balada bat gaineratzearen zergatia. When the night diskotik kanpo gelditzeko moduko kantua da, tempoa eta egitura ez datoz bat diskoaren kontzeptuarekin itxaron diskoko abesti arrakastatsuena bilakatu eta nire hitzak jan beharra izango dudan arte, kar kar.
‎Defentsako abokatuek Marta Buesa egungo Kontrol batzordeko burua eta Jose Ignacio Besga kutxako idazkaria deitu zituzten. Bien iritziz, Garnikak planteatu zuen bozketa hautagaitza onartu edo ez ez zen legezkoa eta ez zetorren bat araudiekin.
‎Laffage familiaren abokatu Miguel Alonsoren arabera, epaimahairen erabakia ez dator bat aurkeztu diren frogekin. Legea eskutan, egoera erabat bidegabea da, eta ez dator bat zuzenbidearekin.
‎Laffage familiaren abokatu Miguel Alonsoren arabera, epaimahairen erabakia ez dator bat aurkeztu diren frogekin. Legea eskutan, egoera erabat bidegabea da, eta ez dator bat zuzenbidearekin.
‎Irungoa (Gipuzkoa) zen Laffage. Bertako alkate Jose Antonio Santanok (PSE EE) ere adierazi zuen ez datorrela bat epaiarekin, baina gaineratu zuen justiziaren erabakiak errespetatu behar direla. Familiari egindako kaltea konponezina da.
‎Hauteskunde Batzorde Independenteak bertan behera utzi baititu bozak prestatzeko lanak. Hauteskunde Lege polemikoa izan da berriz ere gakoa; ezadostasunak sortu dituen arauarekin zenbait talde ez datozela bat agerian gelditu da beste behin. Tarek al Hashemi presidenteordea agertu da oraingoan legearen kontra, atzerrian dauden desplazatu sunitek ordezkari gehiago izan lituzkeela argudiatuta.
‎Entzuna dut aspalditik Indiako Ozeanoko pirata taldeek eta Afrikako mendebaldekoek nazioartean antolatutako mugimendua osatzen dutela, batik bat armadore frantziarren artean, eta ez dakit horrek oinarri sendoa ote duen. Nire aldetik jasotako informazioa, Somaliari dagokionez, ez dator bat zurrumurru horrekin. Iparraldeko pirata talde batzuk lotuta leudeke Puntland erkidegoko zenbait buruzagi ustelekin, eta mendebaldekoak, berriz, gerra jauntxoekin.
‎Europan gehiegizko ekoizpena duen argudioarekin itxi nahi du Vicrila Frantziako multinazionalak, lantegiak dituen bi labeen ahalmena agortzen denean. Sindikatuak, alabaina, ez datoz bat konpainiak eginiko irakurketarekin. Juan Jose Cortes langile batzordeko presidenteak azaldu zuenez, Vicrila bideragarria da, azken bi urteetan 28 milioi euroko irabaziak eman baititu.
‎Ez da neutraltasun eredua izan, baizik eta bidegabe akusatuta eta deliturik egin ez duten pertsona batzuen aurkezpena. Urquijoren arabera, EITBko kazetariek egin duten aurkezpena ez dator bat telebista kate publikoak terrorismoari buruz egin behar duen deslegitimazioarekin. Horrenbestez, horren aldeko konpromisoa berresteko eskatu dio Suriori.
2010
‎Hain zuzen, Alderdi Popularrak eta Sozialistak trabatzen dute eztabaida hori, Lorea Burges bozeramailearen hitzetan. Demokraziaren aurkako jarrera hori bukatzeko asmoa dute kideek, uste baitute jarrera hori ez datorrela bat biztanleriaren iritziarekin.
‎Peter Bentchleyren Jaws eleberriak eta Steven Spielbergen izen bereko filmak dute itzal horren ardura, beste edozein obrak baino neurri handiagoan. Marrazoek itsasoko arrain arriskutsu eta oldarkorrenak izateko sona dute aspaldian, baina animalia harrapari gisa eta gizakia harrapakina balitz bezala irudikatzen duen fikzioa ez dator bat errealitatearekin. International Shark Attack Filek, 1907tik mundu zabalean gertatzen diren marrazoen erasoak jasotzen dituen datu baseak, ez du istripurik aipatzen Kantauri itsasoan.
‎Parlamenturako hauteskundeetara aurkezten direnen artean, asko dira boz hauek mugarri gisa deskribatzen dituztenak, alegia, mugimendu independentista neurtzeko balioko dutela diotenak. Baina adituak ez datoz bat, izan ere, alde handia dago bozetara aurkezten diren alderdien eta gizarte mugimenduen artean. Mugimendu independentista boz hauek erakutsiko dutena baino indartsuagoa da; subiranotasunaren aldeko apustuak badu mugimendu zibila, baina ez hura ordezkatuko duen alderdi politikoa.
‎Jaurlaritzari berari primeran iruditu zitzaion apustua. Baina esan ziguten ez datorrela bat ezarrita dauzkaten irizpideekin. Janariak homologatutako enpresek ematea da haien apustua, eta ez zitzaien iruditzen guraso elkarte bat horretaz ardura zitekeenik.
‎Emakunde ez dator bat Gorenaren sententziarekin
‎Emakunde ez dator bat Nagoreren hilketa aurrez pentsatutako zerbait ez zela onartzearekin, jakinarazi du Emakundek agiri baten bitartez. Epaiaren arabera, ezin da frogatutzat jo 2008ko uztailaren 7an Yllanesek aldez aurretik pentsatuta zuenik Laffage hiltzea, eta Auzitegi Gorenak gogorarazi du zinpeko epaimahaiak eta Nafarroako Auzitegi Nagusiak gauza bera ondorioztatu zutela.
‎Zenbait herrialdek Erresuma Batuak, Herbehereek eta Italiak, kasu dagoeneko iragarri dute eskanerrak erabiltzeko asmoa, baina beste askok kezka agertu dute horrek osasunean eta pribatutasunean izan ditzakeen ondorioen inguruan. Azken horiekin ez dator bat Italiako Atzerri ministro Franco Frattini: Hegazkin baten aurkako atentatuan ez hiltzea pribatutasuna baino garrantzitsuago da.
‎Guardia Zibilari sartze datak huts egiten dio silogismoa osatzeko. Data ez badator bat Garikoitzen dokumentuekin, alferrikakoa da dokumentu horiek interpretatzea, Iruinen aburuz. ETAren erabakiaren ondoriotzat jotzeko, Guardia Zibilak Xabier Oleaga 1993an sartzea behar zuen, bizitza laboralaren dokumentuak 1995ean izan zela esan arren.
‎bi herri horietako bigarren hezkuntzako ikastetxe publiko guztiak batzea. Beasaingo Alkartasuna lizeoko gurasoak eta Hernaniko Langile ikastola ez datoz bat. Fusioa inposatu egin dietela salatu dute:
‎Nafarroako Osasun Departamentuarekin ez datorrela bat eta kargua horregatik utzi duela aitortu du Ignacio Yurssek
‎Orain arte Iruñeko Nafarroako Ospitaleko zuzendari medikoa izan da Ignacio Yurss, baina dimisio ezeztaezina aurkeztu du, Nafarroako Osasun Departamentuaren politikarekin ez datorrela bat argudiatuta. Hala, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Maria Kutz Osasun kontseilariak onartu egin du Yurssen dimisioa.
‎Kontua da etorkizuna ez dagoela nire baitan. Hainbat arau, xehetasun eta baldintza daude, eta baliteke nire asmoak ez etortzea bat arau horiekin, taldeen interesekin. Arauak ezagutzen ez dituenarentzat ez da kontu erraza.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia