2023
|
|
Laburbilduz, tributuak ezartzean legegileak ekonomia ahalbidea azalarazten duen inguruabarra hartu behar du kontuan (errenta edo diru sarreren bat jasotzea, ondarea edukitzea, ondasunak eskuratzea...), eta tributu betebeharpeko bakoitzaren tributu zama ahalbide horren arabera moldatu behar du. Horiek horrela, Konstituzio Auzitegiak Hiri Lurren Balio gehikuntzaren gaineko Zerga Konstituzioaren aurkakoa dela adierazi zuen, ekonomia ahalbiderik ez zegoenean ere zerga kobratzen zelako (26/ 2017, 37/ 2017 eta 59/ 2017 KAE), eta gero berriro adierazi zuen Konstituzioaren aurkakoa zela tributu zorra zehazteko sistema
|
ez
zetorrelako bat zergadunaren benetako ekonomia ahalbidearekin (182/ 2021 KAE).
|
|
Edonola ere, ez dago progresibitate hori adierazten duen tarifa bakarra. PFEZren legeetan, esaterako, tarifa progresibo bat ezarri da lurralde erkideko autonomia erkidego bakoitzean, eta tarifa hori ere
|
ez
dator bat Euskadirenarekin edo Nafarroarenarekin. Baina guzti guztiek betetzen dute Konstituzioaren progresibitate printzipioa.
|
|
Auzitegi Gorenak bi preskripzio horien arteko ezberdintasuna justifikatu du zigor arloan zehatzen den jokabidea astunagoa edo larriagoa delako eta bi epeak lokabeak direlako (2003ko apirilaren 3ko Auzitegi Gorenaren Epaia). Gauza bera gertatzen da preskripzio penala geldiarazteko arrazoiekin; arrazoi horiek
|
ez
datoz bat tributuen arlokoekin, nahiz eta horiek zenbatzen hasteko unea berdina izan: jokabidea gauzatu denetik aurrera.
|
|
Edozein kasutan, tributu zorraren definiziotik ondorioztatu badaitekeen arren, zenbatekoa zehazteak ez du esan nahi kuota zehaztea soil soilik, ezpada betebehar osagarriak zehaztea ere bai, berandutze interesak edo errekarguak, kasu. Halaber, begi bistakoa bada ere, Administrazioak ez du zertan doitu likidazioak betebeharpekoek euren autolikidazio, aitorpen, eskaera edo bestelako agirietan adierazitako datuetara, baina likidazioa
|
ez
badator bat betebeharpekoak adierazitako datuekin, likidazioa arrazoitu behar du, arrazoiketa betebeharpekoari jakinaraziko zaion likidazio egintzan berariaz jasoko baita.
|
|
Izapide hori burutu eta gero, hala denean, interesdunak peritu baten balioespena ekarri behar du peritu tasazio kontrajarriko prozedurara, eskubide edo ondasunaren izaerara egokituta. Tributuaren foru arauak kontrakoa xedatu ezean, perituak
|
ez
badatoz bat ondasunen edo eskubideen balioespenean eta Administrazioaren perituaren tasazioa ez bada 120.000 euro baino gehiago eta betebeharpekoaren perituarena baino %10 handiagoa, azken hau hartuko da oinarritzat likidaziorako. Osterantzean, hirugarren peritua izendatu behar da, eta horren balioespena likidazioaren oinarritzat hartuko da, aitortutako balioa eta Administrazioaren lehenengo aldian egiaztatutako balioa muga direla; balioespen horren aurka ezin aurkeztu izango da errekurtsorik.
|
|
egitatea kalifikatu behar duen subjektuak negozioaren ondorio juridikoak aztertu behar ditu, alderdiek erabilitako esamolde edo izenak bazter utzita. Horrela, alderdiek erabilitako forma edo izena
|
ez
badator bat Zuzenbidearen araberako kalifikazioarekin, Administrazioak bere kalifikazioa egin eta errealitate juridikoa berregiten du, horri dagokion egiazko izaera aipatuz. Ulerbidez, taberna edo kafetegia errentan emanez gero, alderdiek negozio lokalaren errentamendutzat jotzen badute ere, errentan emandakoak, lokalaz gain, instalazioak, makinak... badira, ez da lokalaren errentamendua ezpada negozioaren errentamendua, alderdiek erabili duten izena gorabehera.
|
|
16 Zenbatespen objektiboko metodoa zerga oinarria zenbatzeko metodo bakarra erabiltzean, ez dagoen ekonomia ahalbidea zergapetu daitekeenez eta zuzeneko zenbatespena zehazteko aukerarik ematen ez denez, ekonomia ahalbidearen konstituzio printzipioaren kontrakoa da (urriaren 26ko 182/ 2021 KAE). batzuk erabiltzen dira (energiaren kontsumoa, instalazioen luze zabalera, langileak), zenbatekoa kalkulatzeko. Zenbateko hori jarduera alor horretako batez bestekoa izan behar da (moduluak artez egin badira), baina
|
ez
dator bat benetako etekinarekin. Ildo horretatik, errenta fiskal deritzo moduluen arabera kalkulatutako zenbatekotik benetako etekinera bitarteko aldeari.
|
|
Horrenbestez,
|
ez
datoz bat Kode Zibileko arauketa eta Tributu arau Orokorrek ezarritakoa. Hori horrela da Zuzenbide erkideko azkentze kari batzuk ezin daitezkeelako tributuen esparruan aplikatu, arlo horretako xedapen edo printzipio orokorren kontrakoak baitira.
|
|
Ahalegin horiek indar handiagoa hartu dute 1978ko Konstituzioa onartzeaz geroztik. Hasieran, bazirudien ordainarazpen parafiskalak
|
ez
zetozela bat Konstituzioak tributuen arloan ezartzen zituen printzipioekin, baina praktikak erakutsi digu hori ez dela guztiz egia. Alde batetik, aurrerapenak egin dira:
|
|
Esaterako, BEZak doikuntza horiek bi modutara erakartzen ditu. Lehendabizi, BEZak kontsumitzaileak kargatu nahi ditu, baina zerga ekoizleengandik biltzen da; hortaz, lurralde bati begira,
|
ez
datoz bat bildutako BEZa eta lurraldearen egoiliarrek ordaindutako BEZa. Bigarrenik, Estatuak biltzen du inportazioen gainean ezarritako BEZa, nahiz eta inportaturiko ekoizkin horietarik batzuk Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitu.
|
|
Zeharkako negozio juridikoaren bidez, alderdiek lortu nahi duten helburua ez da eurek erabilitako negozioaren bidez lortzen dena; izan ere,
|
ez
datoz bat erabili den bidea eta lortu nahi den helburua. Horren ildotik, zeharkako negozio juridikoan, ez da ezer ezkutatzen edo ez da ezelako itxurarik egiten, baina negozioaren kariak negozio beraren helburua gainditzen du, alderdien asmoari begira; hala ere, ez dago desproportzio handiegirik negozioaren kari tipikoaren eta buruturiko negozioaren helburuaren artean.
|
|
Edozein kasutan, orain arte kontratu hori egiteko aipatu diren bi objektu horiek izan daitezen hurrengo baldintza bete behar da: inguruabar horiek enpresaren ohiko jardueraren baitan gertatu arren, aldi batean desoreka sortu behar dute eskuragarri dagoen enplegu egonkorraren eta behar den enpleguaren artean, betiere, inguruabar horiek
|
ez
badatoz bat LELTBren 16.1 artikuluak jarraitutasunik gabeko lan kontratu finkoak egiteko zein kasu ezarri eta kasu horiekin.
|
|
LELTBren 38.3 artikuluko hirugarren paragrafoa
|
ez
dator bat 2022ko irailaren 22ko EBAEk (C/ 20 eta C/ 20 pilatutako gaiak) adierazitakoarekin; izan ere, epai horren arabera, aldi baterako ezgaitasunarengatik izan ez den oporraldiari ezin dakioke inolako denbora mugarik ezarri.
|
|
Zehatzago, Frantziako iraultzak eratorri eta XIX. mendeko kodeek jasotako postulatu liberal oinarrizkoenen porrotari erreparatu behar zaio. Zinez, kode horiek onetsi eta urte gutxira, euren edukia
|
ez
zetorren bat errealitatearekin, hots, kapitalaren eta lanaren artean sortutako gatazkarekin. Horrenbestez, gogoratu behar da, labur bada ere, postulatu liberal horien esanahia, ondoren postulatu horiek langileriarengan izandako ondoreak aztertzeko.
|
|
Alokairuko langileen egoerari justiziaren araberako tratamendua emateko osagabea zen arauketa horrez gain, 1881eko Prozedura Zibilaren Legean jasotako prozedurak ere
|
ez
zetozen bat errealitate berriarekin. Hori berori ondorioztatzen da, garai hartan alokairuko langileen inguruan izandako auzi batzuetako ebazpenak kontuan hartzen badira (ARUFE Varela):
|
|
Hurrengo ñabardura egin behar da: ondore horietarako" lantoki" kontzeptuak duen adiera
|
ez
dator bat LELTBren 1.5 artikuluan duenarekin; arean ere, kasu honetan, lantokitzat ulertu behar da" langileak, euren lana dela eta, egon behar diren edozein esparru, esparru hori eraikitakoa izan ala ez, edo langile horiek sartu behar diren esparrua" (171/ 2004 Errege Dekretuaren 2 artikulua).
|
|
" Kudeaketa publikoetan politikoaren eta administratiboaren artean egin nahi den bereizketa, kasu gehienetan, ezinezkoa da. Ez bakarrik ezinezkoa,
|
ez
dator bat konstituzioaren hitzekin eta espirituarekin, toki korporazioak sufragioaren bitartez aukeratzen diren momentutik, gobernu horiek herriaren ordezkari direlako eta hori garrantzi handikoa delako, toki korporazioei bakarrik funtzio administratiboak emateko" 18.
|
|
EKren 31.1 artikuluak adierazten du tributu sistema osoa berdintasuneta progresibitate printzipioetan oinarritu behar dela eta KAk 19/ 1987 Epaiaren 5 oinarri juridikoan hurrengoa adierazten du: " Legeak tokiko tributu ahalaren araukokapen orori erabat uko egitea
|
ez
dator bat, azken batean, Konstituzioaren 133.2 artikuluak eremu horretan ezarritako lege erreserba orokorrarekin ezta 31.3 artikuluarekin; izan ere, erreserba hori —adierazi dugun bezala— aipatutako konstituzio aginduaren lehen paragrafoan aipatzen den tributu sistemaren eta herritarren berdintasunaren zerbitzura ere badago, eta, horregatik, ez da errukitzen zergen funtsezko elementuak ...
|
|
Ildo horretatik, adierazgarriak dira GRIFO BENEDICTOren hitzak: " Toki erakundeen baldintza juridikoak, horiek Estatuarekin eta autonomia erkidegoekin dituzten harremanetan, tamalez,
|
ez
datoz bat berdintasunaren kategoriarekin eta, ikusiko dugunez, askotan, administrazioen arteko harremanen estalpean justifikaziorik gabeko kontrolak ere ezartzen dira toki erakundeen eskumenen egikaritzaren gainean".
|
|
Horren inguruan, Gonzalez LoPEzek horrela adierazten zuen: " Ituna, egia da,
|
ez
dator bat zergekin, baina horrek ez du esan nahi Itunari buruzko Legearen II. kapituluan definitzen diren finantza harremanetako arauak alde batera utz daitezkeenik, aurrekontu egonkortasunaren arloan Estatuarekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko funtsezko printzipio bat barne hartzen baitute, eta hori guztiz bateragarria da 135 artikuluarekin" 645.
|
|
Esangura horretan, bakarrik geldituko litzateke jakitea ahalmenok zeintzuk diren eta horiek nola egituratu daitezkeen Ekonomia Itunaren 3 amaierako xedapenarekin: ...raindik zehazteke dago zer irismen duen foraltasunaren berme instituzionalak legegile autonomikoarentzat, egungo Kontzertu Ekonomikoaren azken xedapenetatik hirugarrenak indartuta, duen mugak, Foru Aldundiak mantentzen baititu 1906ko abenduaren 13ko Errege Dekretuaren 15 artikuluak arlo ekonomiko eta administratiboan aitortu zizkien ahalmenen titulartasunean" 581 Dena den, Endemaño Arostegui
|
ez
dator bat egindako hausnarketa horrekin eta ez du uste LHLren bitartez zuzenean Foru Aldundiei finantza zaintzako ahalmenen gaineko titulartasuna eman behar zaienik horiei beren beregi ahalmena aitortzen dien Estatu lege edo lege autonomikorik ez dagoelako582 Autoreak eta berarekin batera Arbitraje Batzordearen kide batzuek uste dute lege batek beren beregi aitortu behar duela Foru Aldundien fina... Finantza zaintzako ahalmenen esparru subjketiboari buruz hurrengo epigrafean arituko naiz, baina gaur egun argi dagoena da EAEko erakunde eskudunek Estatuak egikaritzen dituen finantza zaintzako funtzio berdinak dituztela.
|
|
Zaintza hitzak esangura asko izan ditzake eta aurreko zatiaren bigarren kapituluan aztertu ditugu. Badirudi eta printzipioz horrela ulertu daiteke, finantza zaintza eta autonomia
|
ez
datozela bat. Ezin dela bata bestearekin elkarlanean ibili.
|