Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 99

2010
‎Armand Daviden datuak ez zetozen bat darwinismoa mahaigaineratu arte indarrean zegoen azalpenarekin, alegia, kreazio berezien teoriarekin: kreazio biblikoaren ostetik, jainkoak unean unean sortzen ditu espezieak, eta berak erabakitzen du non kokatu espezie kreatu berri bakoitza.
‎Ameriketarako bidea hartu zutenen gaineko datuak ez datoz bat, autorerik autore aldatzen dira, baina denek erakusten dute gauza bera, alegia, Euskal Herriaren odolustea. Izatez, azken bost mendeetan Euskal Herria izan da Europako emigrante haztegirik emankorrenetarikoa, baina, XIX.ean zehar benetako hemorragia bihurtu zen joakin horien isuria, gero eta larriagoa gainera.
‎Modu goxoan erantzungo dizut: Irantzuri aholkatu diozuna ez dator bat orain interesatzen zaionarekin, Ugarterengana joan aurretik beste batzuon tartekaritza proba dezakeelako eta probatuko du.
‎Oraingo independentzia galduko genuke, babestuago ibiltzearen truk. Beti bezala, batzuk ez datoz bat eramandako prozeduraz.
‎Batzuek diote aurreko enpresa pribatutik bota egin zutela eta gurean bekatuak zuritzen dabilela, enpresa pribatutik berriro noiz deituko zain. Esan gabe doa supergizonaren estiloa ez datorrela bat kooperatibarenarekin.
2011
‎Aznarren gobernuak aldarrikatua zuen ETAk ekintzarako ahalmena izugarri ahuldua zuela eta desegiteko zorian zegoela. Gero, gainera, Madrilgo bonbak ez zetozen bat ETAren modus operandi historikoarekin. Eta, azkenik, Arnaldo Otegik, Batasuna alderdi politiko ETAzaleko buruak, berehala eta kategorikoki adierazia zuen ETAk ez zuela zerikusirik hartan, eta adierazpen horietan argudio sinesgarria bota zuen, alegia, halako sarraskia egin nahi izan balu ere, ETA, erakunde ezkertiarra izanik, nekez hasiko zela langile klaseari eraso egiten jendetza orduan.
‎Badirudi, beranduago 1726 eta 1729 urteetan Txukalde bezala agertzen dela, eta beranduago bitarte Etxetxikia bezala, eta 1825etik aurrera Kotxobitarte bezala. Hernandorenak dio XIX. mendean Alanbaberea izenarekin ere ezagutu zela.Baina beste aldetik datu guztiak ez datoz bat, zeren 1678an" Juan Bauptista de Alduncin dueño de Maissejuanenea" ageri da, hain juxtu maisua baitzen alduntzindar hau, eta baita aurreko eta ondoko alduntzindarrak ere (Ikus Perurena 2010: 257).
2012
‎Gutxi asko hori da Peter Sloterdijkek autodiziplinaren teoriari egin zion kritika, gutxi asko diot bat egiten duelako Modernitatearen printzipio psikopolitiko nagusia autonomia delako ideiarekin, baina zuzen erantsi, printzipio haren arabera, psike modernoak mundua aldatzeko energia endogenoko motorea behar duela izan. Automotibazioa eta autodiziplina batzuetan ez datoz bat. Erromantikoak ozen asaldatu ziren aurrenaren alde eta atzenaren aurka.
2013
‎Natur zientzietako irakasleak esana zien jende asko zegoela Estatu Batuetan espezieen eboluzioari buruzko teoria onartzen ez zuena. Bere irakaslea ez zetorren bat jarrera horrekin. Optikako irakasle gisa, zer pentsatzen zuen berak?
‎Nire bi anaiak ez zetozen bat pasadizoaren interpretazioan. Zaharrenak amaren ezkutuko desio bat ikusten zuen hitz haietan, eta hura betetzeko eskaera disimulatua; gazteak literalki hartzen zuen.
‎" Bat nator hemen ematen ari diren iritzi batzuekin, eta beste batzuekin ez nator bat. Bai, Fossetten arazoa adina zen.
‎Uztailaren bigarren astean, zirujauak 29 gaixo zenbatu zituen Princesan bakarrik. Garai txarrean heldu zen berria, noiz eta ur ezezagunetan barruratzera zihoazenean, frantsesen eta errusiarren mapak ez baitzetozen bat handik aurrera. Uztailaren 15ean, lurra hurbil zegoelako aztarnak azaltzen hasi ziren, txoriak eta kelp a,* eta hurrengo egunean, 59° ra helduta, haizea alde eta zerua oskarbi zutela, ikusmira aparta eskaini zien lurrak.
‎Haien zinpeko aitorpenetatik hartuak dira hemen aipatutako xehetasunak. Ikusi den bezala, izenak ez datoz bat beti, ezta datak eta beste xehetasun batzuk ere. Desadostasunak are handiagoak dira ingelesek zakuratu zuten urre kopuruari dagokionez.
‎Ez duzue, bada, udako bigarren ilberriko data muga hori jentilen egutegi paganoarekin zerikusia duelakoan edukiko, ezta? Ez al dakizue, bada, aurrerapenak debekatzea ez datorrela bat Jainkoaren legearekin, bota du apaizak mehatxu doinu arranditsuan.
2014
‎Hortik aurrera ez zen sartzen, batzuetan eskolan esan edo gomendatu zigutena entzuterakoan keinu eszeptikoren bat egiten bazuen ere. Seguru asko ama ez zetorren bat aitaren erabaki batzuekin, baina ez nion sekula horrelakorik entzun. Gehienez jota ere, zirrikituren bat baliatzen zuen aginduen artean, buldaren kasuan bezalaxe.
2015
‎Iragankorra jende arteko joko gatazkatsuetan baino ez duelako izaterik. Harez gain, jokoek ere irmotasuna galdu dute, jokalariak ez datoz bat jokoaren izaeraz, arauez eta xedeez. Lehengo erakunde eta egitura sozialak ez dira guztiz desagertu, baina badirudi, jende arteko eremu egituratuak izan beharrean, jolas librerako parkeak direla.
‎Bai eta euskal adjektibatzen ditugun erakunde, praktika, gauza, eta objektuek ere. Eta agerikoa da euskal identitatea eta euskal herritartasunak ez datozela bat. Gaur gaurkoz, euskal herritartasun ofizial bakarra partziala eta subordinatua da, eta ez du inondik inora bat egiten" euskal populazio guztiarekin", ezta euskal jende ororekin ere.
‎Nire bi anaiak ez zetozen bat pasadizoaren interpretazioan. Zaharrenak amaren ezkutuko desio bat ikusten zuen hitz haietan, eta hura betetzeko eskaera disimulatua; gazteak literalki hartzen zuen.
‎458. Aste beteko meniaren inguruan bi sindikatuek zerbait elkarrekin esan ote zezaketen burutazioa ustekabean sortu zen beste gai batzuetarako jarritako bilera arruntean; zaila zela jakinda, aukera inolako konpromisorik gabe saiatzea erabaki zuten bi ordezkaritzek; ohi bezala, ELAk prestatu zuen komunikatu zirriborroa" ariketa" bat baino ez zela zehaztu zion LABi ELAko ordezkariak, gaia ez baitzen artean eztabaidatu zuzendaritza organoetan; LABek arazo bakarra ikusten zion proposamenari: lehen aldia izango zen ENAMeko erakunde batek ETAri zerbait publikoki eskatzen ziola; azkenean, ohiko orrazketen ondoren, testua adostu zen eta ELAk Nazio Batzordearen urgentziazko bilera deitu zuen ekainaren 27ko gauerako; eztabaida luzea izan zen, jite politiko nabarmeneko ekimen hura ez baitzetorren bat Doralen erailketaren ondoren erabakitako" profil apaleko" lankidetzarekin; eremu ezezagunean sartzeko beldurrak ere zuhurtzia eskatzen zuen; azkenean aurrera begirako irizpidea nagusitu zen, eta, urrats hura LABen bilakaerarako eta lankidetzaren garapenerako lagungarri izango zelakoan, agiri bateratua onartu egin zuen Nazio Batzordeak; ez zuen, ordea, onartu LABek, bide...
‎Ordea, lehendakariaren boteretsuekiko kidetasun hura ez zetorren bat nabarmentzen zuen ELAk— aldi berean iragartzen ari zen burujabetzarako asmoekin: markoaren aldaketa aldarrikatzen zuen bitartean, aldaketaren etsaiekin konpontxo eginda ari zen Ibarretxe egunero kudeaketa politikoan.
‎Hala eta guztiz ere" terrorismoarekiko" jarrera anbiguo eta zalantzazkoa egotziko zitzaion hainbat ingurutan," nahiz eta argudiatzen zuen Landeiaren361 editorialak— ez den ELAren historia luzean zehar, edota bere organo eta arduradunen adierazpen eta ekintzetan, salaketa hori frogatuko duen hutsegite bakar bat bera ere aurkituko". Arazoa ez zen, ordea, ELAren ETArekiko ustezko anbiguotasuna, baizik eta sindikatuak ez zuela bat egiten gatazkaren aurrean" talde politiko eta iritzi emaile jakin batzuek paratutako esku-liburuarekin": 362 ELAk ETAren estrategiaren eta ekintzen aurkako zalantzarik gabeko jarrera zuen, baina ez zetorren bat lazo urdinaren babesean ezartzen zen alde bateko ildo antiterroristarekin; aitzitik, une txarrenetan ere elkarrizketa eta negoziazioaren aldeko hautuari eusten zion enfrentamendua gainditu eta bakea prestatzeko.
‎ELAk eta LABek ikusten zuten LHKko eztabaidaz eta lan hitzarmenetako negoziazioez gainera, kontzientziazio eta mobilizazio lan handia egin behar zela gizartean enpleguaren aldarrikapenaren inguruan; lan hori nola egin behar zen zehazterakoan, ordea, erakunde baten eta bestearen ikuspegiak ez zetozen bat: ELAk 1998ko lehen urte erdirako proposatzen zuen sei hilabeteko kontzientziazio eta mobilizazio kanpainari, 606 apirilean greba orokorra egiteko konpromisoa eransten zion LABek; ELArentzat LABen ikuspegia oso mekanizista zen, lehentasuna kanpainaren zentzua eta helburuak jendartean barneraraztea baitzen, eta soilik ondoren ikusi ahal izango zen greba orokorra deitzeko baldintzarik ba ote zegoen; ELAk susmatzen zuen LABek greba orokorra deituko zela bermatu nahi zuela ororen gainetik, eta askoz gutxiago inporta zitzaiola gainerakoa.
‎ELA eta LAB ez datoz bat estatuak eta nazionalismo espainolak ezarritako demokrazia moldearekin: " demokraziaren jokoa karta markatuekin besterik ez dute jokatu nahi"; ELA eta LABentzat" euskal erabakigunea errespetatzea da demokraziarekiko konpromisoaren froga, indar desberdinen arteko hurbilpena eta lankidetza oinarrituko duen gutxieneko puntua".
‎ELAk ez zuen oso ondo ulertzen gertatzen ari zena, ETAren iragarpenaren erabatekotasuna ez baitzetorren bat HB eta, batez ere, LABeko mintzakideek sindikatuari helarazten zioten egoeraren irakurketarekin: hauen iritziz, Ezker Abertzalea EAJ eta EArekin hainbat gairen inguruan egiten ari zen lana ez zegoen inondik ere agortuta, eta argi zegoen —erakunde armatuaren deliberoa esplizituki gaitzesten ez bazuten ere— oker larritzat zutela dena hankaz gora jarri zezakeen erabaki hura; mementoko erabakia izan behar du —zioten LABekoek— eta laster zuzenduko zenaren esperantza adierazten zuten; are gehiago, zuzendu zedin bere esku zegoena egiteko intentzioa erakusten zuten, bestela ENAMen baitako haustura arriskua ere egon zitekeela iradokiz.
‎Sozioaren arduragabekeria politikoari egotzi zion LABek kolaborazioaren amaiera.976 ELA ez zetorren bat azalpenarekin, ez baitzuen ahantzia urte bete lehenago bi sindikatuen arteko gutxieneko oinarri politikoak adosteko proposamena egin ziola LABi; eztabaidarako zirriborro bat ere aurkeztu zion," Arlo politikoan lankidetza garatzeko oinarriak" goiburua zeramana.977 2003ko irailetik 2004ko urtarrilera bitartean erabili zuten bi zuzendaritzek esku artean testu hura, zuzenketak ... ELAk Ezker Abertzalearen estrategia politikoaren segizioko bihurtzeko gonbidapentzat hartu zuen proposamena eta ezezko argia eman zion; 978 lankidetzaren oinarri politikoen eztabaida garai hobeagorako uztea erabaki zuten orduan biek ala biek:
‎Dena dela, CCOO eta UGTrekin osatutako" hiruko berria" ez zetorren bat LABek urteetan landutako irudi erradikal eta borrokalariarekin, eta ELAk ez zuen erreparorik izan sozio ohiaren kontraesanetan atzamarra sartzeko: LABek baztertu egin du errebindikaziozko eredu sindikala —ohartarazten zuen ELAk— eta erosotasuna eta moldakortasuna hobetsi ditu; berez datorkio, bada, eredu bera duten UGT eta CCOOkin bat egitea, sindikatuok lan harremanen euskal esparruaren etsai nabarmenenak diren arren.996
‎Asaldapen eta konfrontazio giro hartan atentzioa eman zuen Eusko Jaurlaritzak eta Madrilgo gobernuak urtarrilaren 18an sinatu zuten akordioak euskal aldundiek emandako pizgarri fiskalen aurka estatuak jarritako errekurtsoak erretiratzeko; Lakuak autogobernuaren garaipentzat aurkeztu zuen" bake fiskala"" erabateko amore ematea" baino ez zela salatu zuen ELAk: Estatutua zein Kontzertua irteerarik gabeko kale itsuan aurkitzen ziren eta errealitate hori edertzen saiatzen ari zen Lakua; bestalde, ELAren iduriko, Madrilekin kontsentsu itxura ematen saiatze hura ez zetorren bat egoera politiko berrian euskal erakundeetatik itxaron behar zen irmotasunarekin.835
‎Espainiako Bankuaren inspekzio batean agertzen denez, 2009ko irailean 549 milioi euro zituzten banatuta mailegu bidez Euskal Autonomia Erkidegoan eta 427 milioi euro bezeroen gordailutan. Datu hori ez dator bat Goñik emandakoarekin. Hala ere, bolumen horrek justifikatzen al zuen tamainako inbertsioa?
2016
‎Tamaina entziklopedikokoa izan gabe, ez da aleki filusa, eta 300 orrialdeak aisa gainditzen ditu. Bestalde ere, prezioaren merkea ez dator batera inpresioaren kalitatearekin, eta seguruenik jota, aurtengoan Nafarroan kaleratu diren libururik hoberenen artean kokatu beharra dago, betiere, datorren astean aurkeztuko den Monteagudoko paloteaduaren gaineko liburuaren ostean.
‎Eskolaren gaira itzul gaitezen baina. Iturriagaren asmo pedagogikoak ez zetozen batera XIX. mendean zegoen errealitatearekin, are gutxiago gainera euskararen puntuan. Jada ahitua zen argien mendean alfabetizazio portzentaiak ez ziren ezertan handitu, ez eta hurrik eman ere, eta zenbait kasutan ere nabarmen txipitu ziren, izan ere, populazioaren hazkundea eta hezkuntzarena ez baitziren proportzionalak izaten.
‎Si vd. quiere la enviare". Bonapartek geroago izkiriatu ihardespenean eskuizkribu horrekiko erakutsi interes bizia ez zetorren bat, ordea, Uriartek plentziarraren lanaz eginiko ebaspenarekin: " Trato de mprimir su doctrina hace como unos cinco años; alpadre Estarta y a mi nos comisionaron para examinarlo, y no lo aprobamos por el mal bascuence".
‎—Nork hilobiratu zuen Jesus?: " Historialariak" ez datoz bat.
‎" Nor joan zen igandean hilobira?: " Historialariak" ez datoz bat.
‎" Zenbat aingeru zebiltzan hilobi inguruan agertu zirenak agertu zirenean?: " Historialariak" ez datoz bat.
‎" Nori agertu zitzaion Jesus berpiztua?: " Historialariak" ez datoz bat.
‎" Jesus bera igo zen zerura, edo jasoa izan zen?: " Historialariak" ez datoz bat.
‎" Baina zeruratu, bai, ezta?: " Historialariak" ez datoz bat; (Mateorenean eta Joanenean ez dago inongo zeruratzerik).
‎Ez du inork galdetzen inguruko horien iritzia, edo Alardearen auziari buruz duten jarrera. Agian ez datoz bat hogeita seiak egindakoarekin, agian ez dituzte emakumeak Alardean nahi. Ez badute hori ozen eta plazan aitortzen, ez badira iraingileen taldera hurbiltzen, kondenatuak daude.
‎Ahalegindu ziren fundazioa legeztatzen, baina 1999an, Ibarretxe lehendakari zela, Jaurlaritzak ebatsi zuen fundazioaren helburua ez zetorrela bat indarrean zegoen legediarekin, berdintasunari kontra egiteko sortua zelako. Ezetz esan zien Jaurlaritzak, seguru aski alderdikide ziren batzuei.
‎Ez, ordea, adierazpen publikoetan. Esan zezakeen ez zetorrela bat Jaizkibel konpainiaren jokaerarekin eta esan zuen horrelakorik hamaika aldiz. Hori argi utzi ondoren esan zezakeen ez zuela, era berean, Kale Nagusikoa onesten.
‎Bitartean eta hasieratik, hamaika pertsona ospetsu azaldu da, han hemen, Alarde parekidearen kontra, irakasleak, historialariak, katedradunak. Jarrerak ez luke itzalik hori adierazi ondoren esan izan balute ez datozela bat jarrera bera defenditzen duen hainbaten jardunarekin, adibidez, irainekin edo plastiko beltzekin. Hori da Alarde parekidearen kontrako pertsona zintzoei eska dakiekeen gutxiena, baldin eta bortxakeriarekin zerikusirik izan nahi ez badute.
2017
‎" La magnitud del empeño en que me arriesgo al aceptar la honrosa mision de dirigir la revista". Ezin izan dut zehaztu noiz arte iraun zuen ardura horrekin; izan ere, bilduma digitalean ez dut datu hori aurkitu, eta iturri bibliografikoak ez datoz bat kontu horretan: batean dio" brevepenodo" izan zela, eta ostera beste batean," en la etapa de su nueva nominacion ortografica entre 1903 y 1923".
‎Ke bihurrak elkar lotzen dira bion artean. Nik pipa erretzen dut eta berak maruja ezta horretan ere ez gatoz bat. Baina elkartzen gaituzte nolabait, agian bion arteko lotura bakarra izanik.
‎Herri izenetan, izen ofiziala eta sardiniarra ez datoz bat askotan. Gurean ere gertatzen da.
‎Dena den, aditu guztiak ez datoz bat. Badirudi hizkuntza batzuk gutxiago aldatzen direla beste batzuk baino.
‎Euskal hizkuntzalariek latinaren mailegutzat jo izan dituzten hainbat hitz edo erro agertzen da Sardiniako toponimian, azeri, soro eta (h) obi, esaterako. Azken hau komentatzerakoan ez dator bat Mitxelenak proposatu eta jarraitzaileek onartu duten foveum etimologiarekin. " La sola presenza del termine in Sardegna esclude tale ipotesi etimologica", dio Blascok (2010a, 112).
‎La lingua sardiana o dei Protosardi (2000) liburuan laburbiltzen ditu bere aspaldiko teoriak. Paleosardinieraren izaeraren gaian, ez dator bat substratu mediterraneoaren zaleekin, hizkuntza aurre indoeuropartzat dutenekin. Pittauren ustez, etruskoaren senidea da paleosardiniera, hizkuntza indoeuroparra, eta Anatoliako Lidian dute biek jatorria.
‎Eta badakit liburu honetako burubide asko ez datorrela bat gure unibertsitateetako geletan erakusten denarekin. Zer egingo diogu ba.
‎Ofizial frantsesak biziki eskertu zion Xabierri, eta konturatu zen ohorezko gizona ez ezik ikasia ere bazela. Ez, Xabierrena ez zetorren bat agintari militarrek hari buruz zabaldutako gaizkile irudiarekin. Harrezkero, Xabier Minaren ospea ahoz aho zabaldu zen frantsesen artean:
‎Besteak beste arrazoi hauexek aipatu izan dira: batetik, ez zegoen mugimendu insurjenterik lehorreratu zen tokian; bestetik, Morelosekin batera Kongresu Insurjentea hila zen eta haren ordez hamaika talde gerrillari sortu ziren, elkarren aurka borrokatzen zirenak; eta azkenik, insurjente guztien ideiak ez zetozen bat, batzuk errepublikazaleak baitziren eta beste batzuk erregezaleak, nahiz eta denak independentzia defendatu. Minaren heriotza insurjentziaren porrotaren ikurtzat hartu izan bada ere, ezin uka daiteke luzera Minaren borroka garaile irten zela.
‎44. Iturri guztiak ez datoz bat: batzuen iritziz, Mina 1817ko apirilaren 15ean lehorreratu zen.
‎Borrokalari horien guztien jokaerari buruzko iritziak ez datoz bat. Iribarren idazleak Espozen biografian gerrillarien argi itzalak erakutsi zituen.
‎Hari esker jakin ditugu Xabierren gorabeherak Ingalaterran eta Ameriketan. Batera ibili baziren ere, beti ez zetozen bat, eta adibidez, Mier gogoz kontra lehorreratu zen Soto la Marinan, berak goragoko herri handiago batean nahiago baitzuen, Monterreytik hurbilago. Mier mexikarra izanda, ez zuen inoiz iritzi onik izan espainolei buruz, eta horrela erakutsi zuen bere idazkietan:
‎Nola utzi alde batera hartutako konpromisoak? Ez, nafarraren izaera zintzoa ez zetorren bat traizioarekin eta, gainera, ordurako Xabier Minak bere egin zuen mexikarren borroka hura.
2018
‎Juan Antonio Mogelek eta Pedro Antonio Añibarrok maila literarioraino goratu zuten bizkaiera, baina elkarren lagun handiak izanik ere ez datoz bat horretarako segitu behar zen bideari dagokionez. Funtsean, Mogelek gipuzkeraz idatzi zuen hasiera batean Confesio ta Comunioco Sacramentuen gañean Eracasteac, 1800ean, eta geroago argitaratu zuen bizkaieraz Confesino ona, 1803an.
‎idazle jantzia zen, eta, nahiz eta ziur esaterik ez dagoen, ematen du Ipar Euskal Herriko tradizio idatziaren eraginik ere bazuela (Camino, 2003, 28). Hark ere" Iruñerriko euskara" baliatu zuela adierazi zuen, baina Amenduzen, Elkanokoaren eta Beriainen euskara" iruindarrak" ez datozela bat aspaldi esan zuen Salaberrik (1996b, 58; Salaberri, 2010, 1442). Ikusi litzateke zeren ondorio diren ezberdintasunak:
‎Curia kalean, harresi batzuen irudia duten mosaikoak agertu ziren. Oraingoz ez da irudi hauen interpretazio ikonografikoan sakondu, eta iritziak ez datoz bat. Alde batetik, Minotauroren mosaikoarekin batera agertu zirela diotenak daude:
‎Aurreko eraikin multzoaren hondamendia zela eta, kalonjeek eguneroko bizitza burutzeko behar zituzten gelak berregitea izan zen aurreneko lana, canonica izenarekin ezagutzen den eraikina altxatuz. Azken ikerketen arabera, katedrala eta klaustro erromanikoen aurretik egin zen, horregatik ez dator bat beste eraikinen oinplanoarekin (Fernandez Ladreda, Martinez de Aguirre eta Martinez Alava, 2002, 78).
‎Hala ere, ez dakite erresuma zahar honetan, hiru mende baino gehiagotan zehar, erregeordeak izan zirela, Perun edo Espainia Berrian bezalaxe. Ezezagutza zabal hau ez dator bat argitaratu diren lan ugariekin: Jose Maria Iribarrenen Batiburrillo navarro liburua (1972) eta egile honen beste batzuk (1956, 1984, 1986, 2002), Premin de Iruñaren Ignacio BaleztenarenIruñerias (2002), Florencio Idoateren Rincones(), Jose Joaquin Arazuriren argazki liburuak (1975, 1979, 1981), Serafin Argaizen Clamores (1988) eta, azken bolada honetan, Victor Manuel Arbeloa edo Juan Jose Martinenarenak (2001; 2006, 67; 2011, 49) 95 Lan horiek, gehienak, egunkarietan igandero ateratako artikuluen bidez eginak dira.
‎Iruñean jasandako genero alorreko errepresioak agerian uzten du oraindik asko ikertu beharra dagoela esparru horretan. Eskura dauzkagun datu urriak ez datoz bat lurralde honetako beste herrietan bildutako lekukotasun ugariekin, ehunka kasuren berri baitugu beste herri horietan, gisa horretako indarkeriari buruzkoak xehetasun guztiekin biltzeko zailtasuna handia izan arren.
‎Edozein iturritatik iritsitako informazio guztia aipatu analisi eta erkatze prozesu horretatik igaro ondoren baizik ez da egiaztatu eta, dagokionean, jendaurrera eraman. Horrenbestez, 3 taulan jaso bezala, pertsona kopuru jakin bati dagokion informazio sorta bat ez dator bat errepresaliatutako pertsonen kopuruarekin, ez bederen beren datuak publikoki kontsultatzeko aukera ematen duten pertsona errepresaliatuen multzoarekin.
‎Erraten da izen hori bihur eta dana (aditza edo guztia) hitzez osatua dagoela, eta ibaiak toki horretan marrazten duen bihurguneari lotzen zaio. Etimologista guztiak, ordea, ez datoz bat interpretazio horrekin.
‎Karlos V.aren erregealdian, Nafarroako erregeordeak kezkatuta ageri ziren nafarrek Austriako etxeari zioten leialtasunaz, zalantza egiten baitzuten. Nafarroako foruak Espainiako monarkia zentralistaren sistemara egokitu behar izan zituzten eta horrek tentsioa eta haserrealdiak ekarri zituen, askotan Madrilen nahiak eta Nafarroako agintarienak ez baitzetozen bat. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako probintziek botere zentralarekin izan zituzten harremanetan ere tirabirak izan ziren nagusi.
‎Olivares desagertuta, bazirudien Nafarroako erakundeak indarberritzen ari zirela eta kontzientzia" nazionala" suspertzen ari zela. Argi zegoen Nafarroako lege eta erakundeak ez zetozela bat Gaztelako koroaren tradizio zentralistarekin. Hala ere, badago gertakari deigarri bat:
‎1923ko irailean Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen Espainian. Garai hartan ere ahalegindu ziren autonomiaren aldeko urrats bat egitera, Gipuzkoako Diputazioaren eskutik; ordu hartan, Bizkaia ez zetorren bat eskaerarekin.288
‎Giro hartan idatzi zen Espainiako Konstituzioa ere. Hiru xedapen izan zituen, garbi uzteko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zeudela alde batetik, Nafarroa Garaia bestetik, eta ez zutela elkarrekiko loturarik.326 Ezker Abertzalea kezkatua zen," Hego Euskal Herriaren zatiketa betikotu egingo" zuen erreformaren ondorioz.327 Herri Batasuna ez zetorren bat Moncloako Autonomi Estatutuarekin, Espainiako Konstituzioaren" ume" bat zelako. Estatutu hura diseinatu zutenak 1977ko ekainaren 15eko Espainiako hauteskundeetan parte hartu zuten alderdiak ziren; artean, alderdi independentistak oraino legez kanpo ziren eta ez zitzaien utzi diseinu hartan parte hartzen.
‎Añesek ez daki adingabekoen bulegoari iruzur egin zion gizona emakume poloniarrari gutuna idatzi zion berbera ote den, ez eta hura izan ote zen horman papera jarri eta gorriz margotu zuena ere. Esango luke ateko plakan grabatutako izena, Kappe, eta ordaintzeko errekerimenduaren hartzailearena ez zetozela bat. Añesek plakaren torlojuak askatu eta, errotulagailu beltzez," Arteaga" idatzita duen zinta bat itsatsi du atean.
‎Zuzendaritza taldeak deitu egiten ditu bilera batera ikasmaila jakin bateko gurasoak, euren seme alabek hurrengo ikasturtean hautatu dituzten ibilbideak azaltzeko eta aukeraketan laguntzeko. Bilera programatu dute ordu erdiko luzera izan dezan, baina ordu laurdeneko atzerapenarekin hasi da, zuzendariak eta ikasketa buruak ez dutelako asmatu ordenagailu eramangarri bat proiektore batera konektatzen, aurkezpeneko diapositiben formatua eta erresoluzioa ez datozelako bat pantailaren dimentsioekin, etab. Horrez gainera, diapositibetako testua txikiegia da, ez da urrunetik ongi irakurtzen eta presaz pasaraziko dituzte, zehazki zer jartzen duen irakurtzeko astirik eman gabe.
‎Hauxe da, 212 gela. Ez daki zergatik baina ez datoz bat aitaren ongi etorriko irribarre zabala eta inguratzen duten kable, tutu, bip bip eta pantailak.
‎78. " Pelikula honetan emandako ikuspegiak ez datoz bat 20th Century Fox Film Korporazioaren iritziekin."
2019
‎Paperak eta kredentziala bai, atera zituen, zirriborro errubrikaz sinatu zuen, bai," beharrezko guztia" justifikazio gisa, baina hura ez zihoan handik, eta gainera" ohea eta lastaira aukeratzeko" asmotan zen. Alferra, aiduru, zortzi edo hamar soldaduko eskolta zekarren (datuak ez datoz bat) eta hauek, bere zaldiekin zeharo kezkaturik bost azpil, lastoa eta alea eta ura zeukan uharka bat aurkitu ondoren, esan zuten bakar bakarrik jan eta lo egin nahi zutela. Tabako xehe eta kirasduna erretzen zuten, ardo errazioa peltrezko antoxinean edaten zuten, eta Jainkoaren Izen Santua ezpainetan egiten zuen birao.
‎298). Gainera, haien mugimendu legeak ez datoz bat, bata igotzen den bitartean bestea jaitsi daitekeelako (Rosdolsky, 2004: 410).
‎John Bellamy Foster-ek kritikatu egiten du nik" prometeismoa" terminoa erabili izana Marx eta Engelsi erreferentzia egiteko. Onartzen dut orokorpen hori ez dela guztiz egokia, baina ez nator bat berak Manifestuaren pasarte horren inguruan egiten duen irakurketa" ez prometeoarra" rekin (Foster, 2001, 135). Manifestuko pasarte horri buruz berriki egin duen hausnarketa batean, Kohei Saitok honakoa aitortzen du:
‎Lehen esan dudan bezala, Marxek gainetik baino aztertzen ez duen lan erreproduktiboa, neurri handi batean, mekanizatu ezin den lana da. Beste era batera esanda, Marxek irudikatzen duen gizarte hori, non lan ezinbestekoa drastikoki murriztu daitekeen automatizazioaren bidez, ez dator bat lurrean egiten den lanaren zatirik handienarekin, lan horrek zerikusi handia daukalako harremanekin eta ezin delako erraz mekanizatu. Idealki, gizarte postkapitalista batean etxeko lan asko mekanizatuak egongo lirateke, eta, zalantzarik gabe, beste komunikazio molde batzuk izango genituzke laguntasuna inguratzeko, ikasteko eta informazioa jasotzeko; helburu horiei dagokienez, kontrolatua izango genuke zer teknologia ekoizten den, zertarako eta zer baldintzatan.
‎puntukaritasuna gure mintzora eramateko, euskararen historian, lehenengo pausoak eman zirenetik ezagutzen duguna eskuratu arte, hainbat osagai asmatu behar izan zituzten. Baina, bertze behin alerta gorria piztu da gure baitan; bada zerbait ez datorrela bat erraten dutenarekin: baldin atzo arte konjugazio trinkoa izan bada erabili zutena eta aditz trinkoak puntukariak badira, nola hartu mota horietako formulak euskara modernoan sartzea?
‎Gu ez gatoz bat berarekin. Guretzat 3 pertsona izenordainak ez dira galdu, sekula ez baitira sortu.
‎7. NOR NORK eta NOR NORI NORK aginte adizkien osaera ez dator bat gainerako guztietan erabiltzen dutenarekin: " aditzaren marka+ pertsona markak" segida da erabiltzen dena.
‎Holako azalpena, ordea, ez letorke bat, Bakaikuko toponimian agerikoa den joerarekin, hau da, (e) ta atzizki pluralizatzailea erraz erabiltzeko eta toponimoetan erruz agertzeko ikusten den joerarekin, hain zuzen. Soroeta luke.
‎Baina bizitzako beste gauza askotan bezala, honetan ere ez datoz bat azala eta mamia, honako honela hasten baita liburuaren barrengo testoa lehen orrian:
‎Gaineko apartxoa xurgatzearekin bat, ia jabetu gabe, urte berriko lan perspektibaren inguruan hitz egitera lerratu dira. Azken puntu horretan denak ez datoz bat eta, eztabaida hori tarteko, luzatu egin da eguerdi aldeko kafea hartzeko tartetxoa.
2020
‎Ordea, nire buruko txoriak ez datoz bat tximeletekin, eta silogismo baten bidez adierazten dute beren desadostasuna: " Gaur egun, iritzi korronte nagusiak sare sozialetan sortu eta hazten dira, esate baterako Facebooken";" sare sozialetan histrionismoak, baldarkeriak eta sinplekeriek gogoeta serioak baino askoz harrera hobea dute, eta Donald Trump hori guztia da, histrioia, baldarra eta sinplea, eta gainera —sare sozialetako dohain aparta hau ere— atorrantea";" beraz, Donald Trump hori guztia denez, histrioia, baldarra eta sinplea, berak irabaziko ditu hauteskundeak".
‎Beraz, euskararen aldeko ikurra eta mezua ez datoz bat. Elkarren kontrakoak dira.
‎Ez da XXI. mendeko politikak aurre egin beharreko paradoxa bakarra izango. Esate baterako, begi bistakoa da giza eskubideen unibertsaltasuna eta nazio estatuen burujabetasuna ez datozela bat; galdetu bestela edozein immigranteri. Beste kontraesan bat, demokrazia parte hartzailearen eta estatu instituzionalizatuaren artekoa.
2021
‎Elmore k eta Bransford ek esan bezala, egun indarrean dauden ideiak eta praktikak oso urrun daude benetan egin litzatekeen horretatik. Hots, teoria eta praktika ez datoz bat. Batetik, irakasle berri askok ez dituzte oinak lurrean eta ameskerietan galtzen dira, beste batzuk, bitartean, erabat frustraturik bukatzen dutelarik.
‎ikasgelan errebelde itxurarekin sartu, ipurdia mahai ertzaren gainean jarri eta hizketan hasten diren horietakoak, ateraldi zorrotzekoak, argiak, dibertigarriak. Kanpotik, Pilar Iranzo ez zetorren bat fantasia horrekin. Oso garaia eta argala zen, eta sorbaldak aurrera makurtuxeak zeramatzan, barkamena eskatuz bezala jende guztia baino altuagoa izateagatik.
2022
‎Kopurua zehaztean ez datoz bat iturri desberdinak; areago, ikusiko dugunez pertsona berberak zenbaki guztiz desberdinak aipatuko ditu segun eta non. Datuak kronologikoki aldatuko ditut hona.
‎Batzuen ahotsa isildu egiten da beste zenbaiten hots oldartien eta adierazpen xinpleegi baina zaratatsuen aurrean. Baliogabe ikusten dute, edo bereziegi, ez dela ulertuko, ez datorrela bat gehiengoak uste duenarekin, eresi nabarmenegia dela. Hauentzat lagungarri izaten da gogoeta idatziz ekartzea eta irakurtzea.
‎Alabaina, ez ohiko irudiak arreta eman zion sukaldari lanpetuari eta une batez begira gelditu zitzaion. Irudi hura ez zetorren bat paisai hartako elementuekin. Tabernako eskuin aldean zegoen, erretzen bera ere.
‎Ikasgelako azkeneko ilaran esertzen zen, ikaskideetan altuenetarikoa baitzen. Iritsi berritan mesfidantza pitin batez begiratu izan zioten, hain altua eta hain mehea izatea ez baitzetorren bat adineko neskeen artean. Lixiban gehiegitan garbituriko soinekoak eta motz gelditzen zitzaizkion berokiak zein galtzerdiek muturra okerarazi zieten txabusinez jantzitako bertako neskeei, moja batek ikasgelaraino lagundu zion azaroko goiz hartan.
2023
‎Martin ez dator bat, eta uste du okerragoa izanen dela lan erreforma berria gelditzen ez badute.
‎Funtzionarioek elkarri begiratu diote, sorbaldak igo eta" forma akatsa" aipatu du notario itxura duenak. " Egia esateko, errekerimenduaren zenbakia ez dator bat etxebizitza honen zenbakiarekin. Hobeki konprobatu dugu." Amaiak geratu zaizkien aurpegiak erretratatzeko probestu du.
‎Hari esker jakin ditugu Xabierren gorabeherak Ingalaterran eta Ameriketan. Batera ibili baziren ere, beti ez zetozen bat, eta adibidez, Mier gogoz kontra lehorreratu zen Soton, berak goragoko herri handiago batean nahiago baitzuen. Mier mexikarra izanda, ez zuen inoiz iritzi onik izan espainolei buruz, eta horrela adierazi zuen bere idazkietan:
‎Alabaina, ahalegin guztiak eginda ere, diziplinarena ez zetorren bat mexikarren izaerarekin. Brush Minarekin batera heldu zen Mexikora, eta bere egunerokoan idatzi zuen zein zen matxinoen indarren egoera:
‎Piraten kontuetarako iturririk fidagarrienetariko bat Alexander Oliver Exquemelin mediku piratarena bada ere, kronikagile guztiak ez datoz bat diotenean zenbat defendatzaile eta zenbat erasotzaile ibili ziren Chagres ibaiko gazteluko borrokaldian. Chagreseko San Lorenzo gaztelua XVI. mendearen amaieran espainolek eraikitako eta txarto zaindutako gotorlekua izan zen; eta halabeharrez, Atlantikotik abiatuta handik iragan behar zuen Morganek Panamara helduko bazen.
‎Banaketa nola egin zuten ez datoz bat autore guztiak. Rectoranen ustez, lagunen arteko partekatzea baino gehiago anaien artekoa zirudien:
‎Pio Barojak kolorea ematen zion soslaiz. Horren bertsioa ez zetorren bat espedizioko lekukoek utzitako kronikekin, eta ikuskera hori eskertzekoa da. Badirudi Barojak handik eta hemendik jasotako adabakiez josi zuela Agirreren hil atorra.
‎bata, alaba giro hartan babesik gabe utzita, gorriakikusiko zituela harrezkero, eta bestea, Agirreren ohorearena, odolak bainogarbitu ezin zuena. Edozein kasutan, bertsio guztiak xehetasun bitan baino ez datoz bat: labankadaz hil zuela eta lekuko bakarra neskatoaren neskamea izan zela.
‎Katalina haurra zelarik, dotearen dirua aurreztu nahi izan zutelako, gurasoek erabaki zuten Katalina eta haren hiru ahizpa Donostiako domingotarren komentuan sartzea. Datak ez datoz bat, baina Katalinak dioenez, hamabost urte zituela, 1600 urtean, San Jose bezperan, gurasoek utzi zuteneko komentutik ihes egin zuen inori ezer esan gabe. Urte horretan bataio agiriaren arabera Katalinak zortzi urte baino ez zituen, hots, aitortzen zuenaren adinaren erdia:
‎4). Hilarazteko maneraz bertsio guztiak ez datoz bat, batzuetan lausoago azaltzen baitute (hil, eskegi) eta besteetan zehatzago (paldoztatu, urkatu). Hori ere izan zen XV. mendean Vlad Drakula Valakiako printzeak etsaiak hiltzeko gogokoen zuen manera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia