Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 97

2003
‎Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondoreetarako, adiskidetzea gertatu dela ulertuko da, adingabeak eragindako kaltea aitortu eta biktimari barkamena eskatu ondoren, biktimak harentearen onerako zenbait ekintza burutze barkamen eskeak onartzen dituenean; eta kaltea konpondu dela ulertuko da, adingabeak biktimarekin edo kaltedunarekin horren mesederako edo gizarko konpromisoa hartu eta konpromiso hori benetan betetzen duenean. Horrek guztiak ez dio kalterik egiten alderdiek ituna egin izanari, erantzukizun zibilaren ondoriozko akzioa, lege honetan ezarrita dagoena, egikaritzeari buruz, delitu edo faltak erantzukizun hori eratortzen duen neurrian.
2004
‎Bestalde, babes judizial eragingarriaren eskakizun zentzuzkoa eta Konstituzioaren araberakoa da prozesuko baldintzei eta oztopoei buruzko arazoak ahalik arinen ebaztea. Horrela, saihestuko dira, batetik, auzigaiaren edukiari heltzen ez dioten epaiak; eta, bestetik, prozesuari, horren objektua ebatzi gabe, amaiera ematen dioten ebazpenetatik beste edozein, alderdien eta auzitegien alferreko ahalegin neketsuen ondoren.
‎4 Alderdiek, halaber, prozesua etetea eska dezakete. Auzitegiak hori erabakiko du auto bidez, interes orokorrari edo hirugarrenari kalterik egiten ez badio eta eteteko epea hirurogei egunetik gorakoa ez bada.
‎2) Ikustaldien garapena bizkortzea; ren parte hartzeetan modu nabarian al horretarako, abokatuari edo alderdiari abisua emango dio, baldin eta horiek eudendu badira eztabaidapean diren arazoetatik. Halakoetan, abokatu edo alderdi horri eskatuko dio premiarik gabeko erretorikarik ez egiteko, eta, jaramonik egiten ez badio berorrek egin bigarren abisuari, hitza kendu ahal izango dio.
‎Aurreko lerrokadan xedatutakoa ez da aplikatuko, presodun auzi kriminalen ikustaldietan; horrek ez dio kalterik egingo hortik sor daitekeen erantzukizunari.
‎1 Epaileren bat edo auzitegiko kide den magistraturen bat aldatua izan bada, ikustaldirako data zehaztu ondoren baina hori egin baino lehenago, orduan aldaketa horiek alderdiei ezagutaraziko zaizkie, aldaketok gertatu bezain laster, eta, beti, ikustaldia hasi aurretik. Horrek ez dio kalterik egingo ikustaldia egiteari, salbu eta aldaketaren ondorioz auzitegiko kide nor egin eta epaile edo magistratu hori ezetsi denean, ezespen hori ahoz gertatu arren.
‎3 Epaiketa edo ikustaldia egin ondoren, ez dago aditua ezesterik. Horrek ez dio kalterik egingo bestelako ezeste arrazoiak agertzeari, hain zuzen ere, irizpena eman aurretik zirenak, baina epaiketa edo ikustaldiaren ondoren jakin izan direnak; horiek auzitegiari agertu ahal izango zaizkio epaia eman aurretik, eta, hori ezinezkoa bada, bigarren auzialdiko auzitegi eskudunari.
‎1 250 artikuluaren 1 paragrafoko 3 zenbakiaren kasuan, demanda jarri ondoren, auzitegiak deituko die demandatzaileak proposatu lekukoei, eta, euren adierazpenak kontuan izanda, autoa emango du, eskatu edukitza ukatuz edo emanez, ondore horretarako egoki den jarduna gauzatuz; horrek ez dio kalgiaren egoitzan, ageriko toki batean, baiterik egingo eskubide hobeari. Autoa ediktuen bidez argitaratuko da, auziteta probintziako Ā«Aldizkari OfizialeanĀ» eta probintzian zabalkunde handieneko egunkari batean ere, demandatzailearen kontura.
‎Narrioak aurkeztu dira, lekuko froga onartu denetik epaiketa edozein narrio arrazoi aitortzeko duten be ikustaldia hasi arte. Horrek ez dio kalterik egingo lekukoek galdeketan edotebeharrari, lege honen 367 artikuluan xedatutakoaren arabera; halakoetan, artikulu horren 2 paragrafoan xedatutakoari helduta jardun daiteke.
‎Uzien zati batzuei oniritzia edo eman bazaie, alderdi bakoitzak ordainduko ditu berak sortutako kostuak, eta kostu erkideak, erdi bana. Horrek ez dio kalterik egingo, alderdietatik batek ausarkeriaz auzitan jardun badu, berorri kostuak ezartzeari, horretarako arrazoiak badaude.
‎Auzilari bati emandako kopia eta jatorrizkoa bat ez datozela salatzen bada, auzitegiak, gainerako alderdiek esan beharrekoa entzun ondoren, kopia noiz eman eta hortik aurrera jardun denaren deuseztasuna adieraziko du, baldin eta zehaztugabetasunak eragina izan badu alderdiaren defentsaren gain; horrek ez dio kalterik egingo kopia zehaztugabea aurkeztu duenak izan dezakeen erantzukizunari.
‎Artikulu honetan xedatutakoak ez dio kalterik egingo beste betearazpen berezi batean nahiz edozein konkurtso prozesutan gerakina atxikitzea agindu eta gerakin horrek izan dezakeen erabilerari.
‎Aurreko paragrafoan aipatu gordailua betearazpena agintzen duen autotaz kanpoko agindeia egin bazaio. Bes berean aginduko da, zordunari epaiketela, lege honetan ezarritakoaren arabera zordunari ordaintzeko agindeia egitea aginduko da, eta, zordunak agindeiari jaramonik egiten ez badio, gordailua eratzea aginduko da.
‎Errekurtsoa jartzeko idazkia aurkeztu ondoren, jatorrizko auzi paper guztiak igorriko zaizkio, hurrengo bost egunetan, 468 artikuluan aipatu salari, alderdiak 30 egunez bertan epatuz. Horrek ez dio kalterik egingo, auzi paperak igorri behar izateari, errekurtsogile ez den auzilari batek edo batzuek kasazio errekurtsoa prestatu badute epai horren aurka. Halakoetan, kasazio errekurtsoaren gaineko ardura duen sala eskudunari igorriko zaio epaiaren eta kasazio errekurtsogileak eskatu xehetasunez inguruko lekukotza; bertan, ohar baten bidez, prozesuko arau haustearen ondoriozko errekurtso berezia prestatu dela adieraziko da, lege honen 488 artikuluan xedatu ondoreetarako.
‎Paragrafo honetan eta aurrekoan xedatutakoak ez dio kalterik egingo gerakinak izan beharreko erabilerari, baldin eta gerakin hori atxikitzea agindu bada beste betearazpen bereziren batean nahiz edozein konkurtso prozesutan.
‎Zitatua eta errekeritua izan denak agindeiari jaramonik egiten ez badio eta aurka jartzen ez bada, auzitegiak, probidentzia bidez, honako neurri hauek aginduko ditu:
‎Gurasoei egindako zitazioan zehaztuko da zein den entzunaldi soila egiteko arrazoia. Adopziogaiaren gurasoek edo adoptatzailearen ezkontideak lehenengo zitazioari erantzuten ez badiote, berriro egingo zaie zitazioa, behin egutegiko hamabost egun igarota, epaitegian aurkeztu beharreko datatik zenbatzen hasita.
‎Adingabeak eta Fiskaltzak kontu arrazoien inguruan eragozpenik jartzen ez badute, horiek onetsi egingo dira; horrek ez dio kalterik egingo, hala ere, horietan kalteren bat izanez gero, legeek adingabeari ematen dioten erreklamazio eskubideari.
‎Auzitegiak, probidentzia bitartez, aldizkako isun hertsatzaileak ezar diezazkioke aurreko paragrafoan aipatu alderdi exekutatuari, horrek behar bezala erantzuten ez badio agindeiari.
‎Demandatuek ez badiote erantzuten jabari hirugarrengotzaren demandari, ulertuko da demandan alegatutako egitateak onartzen dituztela.
‎2 Gauzak erakunde edo establezimendu egokian gordailutzen badira, 626 artikuluko 1 paragrafoan ezarrtiakoaren arabera, orduan auzitegiak ezarriko du, probidentzia bidez, ogibide saria, berori bat datorrela ohiko tarifa eta prezioekin. Alderdi betearazleak ogibide sariok ordaindu ditu; horrek ez dio kalterik egingo alderdi betearazleak, kostuak direla bide, ogibide sarion zenbatekoa berreskuratzeko izan dezakeen eskubideari.
‎3 Alderdi betearazleak eta alderdi exekutatuak hitzarmena lortzen badute, eta hitzarmen horrek ez badio kalterik egiten lege honetan babestu eskubideak dituen hirugarrenari, auzitegiak auto bitartez onetsiko du hitzarmena, eta betearazpena etengo du, hitzarmenaren objektu den ondasunari edo ondasunei dagokienez. Halaber, auzitegiak hitzarmena onetsiko du, eta ondore etengarri berberak sortuko dira, baldin eta hitzarlea eta alderdi exekutatua ez diren submenak jasotzen badu alderdi betearazjektu ukituen adostasuna.
‎Horretarako, zehaztu maizter botatzearen data baino lehenago, demandatzaileari benetako edukitza eman zaio, eta errentatzaileak auzitegian hori egiaztatu du. Horrek ez dio kalterik egingo demandatzaileak eginbide horren iraunaraztea eskatzeari, finkaren egoerari buruzko akta jaso dadin.
‎Aurreneurrizko enbargoan jabari hirugarrengotza jar daiteke, baina ez da onartuko eskubide hobeko hirugarrengotzarik. Horrek ez dio kalterik egingo eskubide hobeko hirugarrengotza onartzeari, hori jartzen badu beste prozesu batean zordun berari diru kopuru bat ematea eskatu dionak.
‎Bake epaileak ez dio jarraibiderik eskatu behar arduradunari, kasuaren presak hori eragozten badu; baina berekontzaren inguruko kontu arrazoiak.hala emango dizkio baimendutako ez
‎Ama bezala agertutakoari beren beregi ohartaraziko zaio, jakinarazpena egiten zaionean, seme alabatasunarenreztu ahal izango dela, hamabost egu aipamena epaiaren bidez bakarrik ezenetan ez badio adierazten arduradunari seme alabatasunaren berririk ez duela. Jakinarazpena jaso duenak ezin badu sinatu, bere eskabidez lekuko batek sina dezake; osterantzean, jakinarazpenean eskuineko eskuaren hatz lodi, erakusle eta erdikoaren aztarnak jarriko dira.
‎Atzerritarrak Espainiako naziotasuna eskuratzen badu bertakotzearen edo aukeratzearen ondorioz, gutxienez bi urtez bizi izan bada zuzenbide berezia edo foru zuzenbidea duen lurralde batean, eta lurralde horretako auzotasun zibila ere aukeratu nahi badu, bigarren aukera hori Erregistro Zibileko arduradunari aurkeztuko dio, Kode Zibilaren 20 artikuluko 2 paragrafoan agindutako adierazpenekin batera. Horrek ez dio kalterik egiten autonomia estatutuetan, hala denean, xedatutakoari.
2005
‎errekurtsoaren izapideak oztopatzeko beste arrazoiren bat dagoela, eta Audientziaren presidenteak ez badio oniritzirik eman salbuespenari, presidenteak erabakiko du funtzionario horrek irizpena eman behar duela errekurtsoa eragin duten autuei buruz, eta, horretarako, hamabost eguneko epea emango dio gehienez.
‎Interesdunek ezereztea hitzartzen badute baliozkotasunez, epaile edo auzitegi eskudunari idazkia aurkeztu ahal diote, ezerezte hori eskatuz. Behin idazkiaren edukia berretsi ostean, ezereztea agintzen duen probidentzia emango du epaileak, baldin eta ezerezte horrek kalterik egiten ez badio hirugarrenari.
‎Aurreneurrizko idatzoharra ezereztu denean iraungitzearen ondorioz, erregistratzaileak ez dio horren berri eman behar idatzoharra egiteko agindu duen organo judizialari.
‎Emakidan emaileari lehengoratu behar ez zaion finka edo lurzati soberakoa izanez gero, emakidadunak inguruabar hori Erregistroan agerraraz dezake, baita finka emakidatik jaregin dela ere, emakida hori egin zuen erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez; ziurtagiri horretan aipatu behar da jaregitea adierazi duen ebazpena noiz eman den, ez dagoela lehengoratzerik eta emakidadunak finka askatasunez xedatzeko eskubidea duela. Finka edo lurzatia eskuratu bada norbaiti jabetza derrigor kentzearen ondorioz, jaregitea Erregistroan agerrarazteak ez dio kalterik egingo jabetza galdu duen jabearen lehengoratze eskubideari, eta bereizketa egin bada, inskripzio berrian agerrarazi behar da jabetza kentzearen bidezko jatorrizko eskuraketa.
‎Bateraezintasuna adierazitakoan, erregistratzailea eszedentzia egoeran geratuko da, gutxienez urtebete, aurreko artikuluan eta 541 artikuluan xedatutakoa salbu; erregistratzaile hori berriro has daiteke jardunean, baldin eta hala eskatzen badu, legearen 287 artikuluaren arabera. Erregistroan postu hutsa sortuko da, baina behin behinekoa karguaz jabetu arte, erregistratzaileak ekingo dio postu horri; erregistratzaileak bateraezintasun horren berri garaiz eman ez badio Zuzendaritza Nagusiari erantzukizunak izango ditu.
‎Erregistratzaile hori zuzenean arduratu behar da ezinduta dagoen erregistratzailearen bulegoaz, aldian aldiko erregistratzaile gisa. Erregistratzaileak ez badio ezer komunikatu Zuzendaritza Nagusiari, horrela izendatutako aldian aldiko erregistratzaileak komunikatu dio.
2006
‎Ā«Errekurtsoa jartzeko idazkia aurkeztu ondoren, jatorrizko auzi paper guztiak igorriko zaizkio, hurrengo bost egunetan, 468 artikuluan aipatu salari, alderdiak 30 egunez bertan epatuz. Horrek ez dio kalterik egingo, auzi paperak igorri behar izateari, errekurtsogile ez den auzilari batek edo batzuek kasazio errekurtsoa prestatu badute epai horren aurka. Halakoetan, kasazio errekurtsoaren gaineko ardura duen sala eskudunari igorriko zaio epaiaren eta kasazio errekurtsogileak eskatu xehetasunen inguruko lekukotza; bertan, ohar baten bidez, arau hauste prozesalaren ondoriozko errekurtso berezia prestatu dela adieraziko da, lege honen 488 artikuluan xedatu ondoreetarako.Ā»
‎atxilotua edo presoa zein agintari judizial eta funtzionarioren jagoletzapean egon eta agintari eta funtzionario horiek ez diote aholkurik emango abokatuaren hautaketaren inguruan, eta Abokatuen Elkargoari komunikatuko diote, behar bezala hala ager dadin, hark bere laguntzarako izendatu duen abokatuaren izena, edo, bestela, hori ofizioz izendatzeko eskatuko diote. Abokatuen elkargoak hautaketa hori
‎Kritika hori oinarriduna da oso. Zehatz esateko, kritikatzeko modukoa da gure sistema honetan sumarioa prozesuko organismo osoaren arima izatea, prozesu osoarena dela ez esatearren. Gaur egun, ordea, sumarioa epaitze metodoa besterik ez da.
‎Igortze ofizioan auzitegi agindei emaileari galdatuko zaio berehalakoan erantzutea; orduan, eskumena uzteari eusten ez badio, jardunean jarraituko du, eta, bestelako kasuan, auzia igorri du kasuan kasuan dagokionari, eskumenaren inguruko erabakia har dezan.
‎Ezetsiaren ustez bera ez bada sartzen ezesteko alegatu den arrazoiarenbarnean, eta, horren ondorioz, eskumena utzi ez badio, pieza banandua eratzeko agindua emango da.
‎Nabari denez, ahalmena muga estuen barruan itxuratu da. Berau sinatzen duen ministroak buruan izan du ahalmen horri uko egitea eta akusazio printzipioa zorrotz zorrotz aplikatzea; baina ez du hori egin, Europako kontinenteko koderik aurreratu eta askeenek ere ez diotelako horretaten diona. Frantzian eta Alemanian, Fisrako eredurik eskaini.
‎Autopsiak egingo dira herri edo barruti bakoitzean administrazioak helburu horretarako eta gorputegi gisa jarritako lokal publikoan. Hala ere, instrukzio epaileak, komenigarritzat jotzen duenean, xeda dezake ebakuntza beste toki batean edo hildakoaren egoitzan egitea, baldin eta horren familiak hala eskatzen badu eta horrek sumarioaren arrakastari kalterik egiten ez badio.
‎(422e) Sumarioaren instrukzioa egin duen epailearen barruti edo udalerritik kanpo bizi bada lekukoa, epaileak ez dio aginduko bere aurrera agertzea, salbu eta delitua egiaztatzeko edo delitugilea identifikatzeko hori erabat beharrezkoa denean; hala gertatuz gero, auto ziodunaren bidez aginduko dio hari bere aurrera agertzeko.
‎Sumarioaren instrukzioa egin duen epailearen barruti edo udalerritik kanpo bizi bada lekukoa, epaileak ez dio aginduko bere aurrera agertzea, salbu eta delitua egiaztatzeko edo delitugilea identifikatzeko hori erabat beharrezkoa denean; hala gertatuz gero, auto ziodunaren bidez aginduko dio hari bere aurrera agertzeko.
2007
‎j) Jendeak eskuratzeko moduko iturriak: edozein pertsonak kontsulta ditzakeen fitxategiak, baldin eta arau murrizgarriren batek hori eragozten ez badio, edo, hala denean, ordaintzen badu kontsulta egiteko betekizun bakar gisa ezarritako kontraprestazioa. Jendeak eskuratzeko moduko iturri dira, soil soilik, karrak badira pertsona horien izena, titu promozio errolda; telefono zerrendak, horien arautegi bereziak ezarritakoaren arabera; eta, orobat, lanbide taldeetara bildutako pertsonen zerrendak, baldin eta zerrenda horietan jasotako datu balua, lanbidea, jarduera, ikasketa maila, helbidea eta taldekide izaeraren aipamena.
‎Elkartea erregistroan inskribatzearen ondorioa izango da elkartearen ondarea eta elkartekideen ondarea banantzea. Horrek ez dio kalterik egingo erantzukizuna izateari, eta erantzukizun hori ezartzeko aukerari, elkarteari nahiz hirugarrenei kalteak edo galerak eragiten dizkietenei, euren egiteen zein ez egiteen bidez.
‎Botere publikoek ez diote inolako laguntzarik emango, ekonomikoa edo beste edozein motatakoa, euren jarduerarekin pertsona fisikoen edo juridikoen aurkako gorrotoa edo indarkeria sustatu nahiz justifikatzen duten elkarteei. Halaber, ez zaizkie laguntza horiek emango, terrorismo delituak edo horien egikaritzan parte hartu duten pertsonen delituak, edota terrorismo delituetako biktimen edo beraien familiakideen izen ona zikintzeko edo horiek gutxietsi nahiz umiliatzeko egintzak edozein bide erabilita goretsi edo justifikatzen dituzten elkarteei ere.
‎Atzerritarra ahalbidetuko du, behin Espainian sartuta, Espainian egoteko, bisatua zein egoeratarako eman eta egoera horretan. Horrek ez dio kalterik egingo, hala denean, atzerritarraren nortasun txartela lortzeko betebeharrari.
‎Artikulu horrek ezarritako zehapenek ez diote kalterik egingo enpresaburuak duen betebeharrari, modu ez zilegian itxitako lantokia irekitzeko, ez eta, lantokia ixtearen ondorioz, lan zerbitzurik eman ez duten langileei legearen aurkako itxialdiak iraun bitartean sortu alokairuak ordaintzeko.
‎1 Lege hau eta berau garatzeko arauak aplikatuko dira, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginak araututako lan harremanen esparruan, eta administrazio publikoen zerbitzupean dauden langileen administrazio edo estatutu izaerako harremanen esparruan, lege honek edo hori garatzen duten arauek halakoetan jaso berezitasunak aintzat hartuta. Horrek guztiak ez dio kalterik egingo fabrikatzaile, inportatzaile eta hornitzaileentzat ezarritako betebehar zehatzak betetzeari, ezta langile autonomoentzat erator daitezkeen eskubide eta betebeharrak betetzeari ere. Orobat, lege hau eta berau garatzeko arauak aplikatuko zaizkie kooperatiba sozietateei, horien arautegi bereziak dituen berezitasunak kontuan hartuta; kooperatiba horiek izango dira halakoei aplikatu beharreko legeriaren arabera eratutakoak, eta lan pertsonala egiten duten bazkideak dituztenak.
‎Aurreko paragrafoan xedatutakoak ez dio kalterik egingo Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak gauzatutako eginkizun ikuskatzaileari, eginkizun hori gauzatzen denean enpresek eta gainerako subjektu erantzuleek, edota langile eta onuradunek duten jardueraren gainean, erregelamendu honetan araututako gaiei dagokienez. Halaber, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak txostenak emango ditu, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari eratxikitako eginkizunen inguruan, Diruzaintza Nagusiak halaxe eskatzen dionean.
‎Halaber, araubide berezi honetara biltzeko, enpresaburu dira itsasontzien kontsignatarioak, itsasoko ontziratze agentziak, edo Espainian egoitza dutente, atzerriko pabiloia duten itsasontzie pertsona fisiko edo juridiko guztiak, baldin eta Espainian bizi diren langileak kontratatu eta ordaintzen badituztan zerbitzuak emateko; enpresaburu izango dira, berebat, beste herrialde batzuekin batera eratutako arrantzako sozietate mistoetan parte hartzen duten Espainiako enpresak. Horrek guztiorrek ez dio kalterik egingo Espainiak izenpetuta dituen nazioarteko hitzarmen edo akordioetatik ondoriozta daitekeenari
‎Kontratuaren iritsi ondoren, behin bost urte igarota, data hori baino hilabete lehenago gutxienez, alderdietako batek ez badio besteari jakinarazten kontratua berriztatu nahi ez duela, kontratua urteko epeetan luzatuko da nahitaez, gehienez hiru urte gehiagorako, salbu eta edozein urte amaitu baino hilabete lehenago errentariak errentatzaileari adierazten dionean kontratua berriztatu nahi ez duela.
‎Alderdien artean esanbidezko akordioa izan ezik, errentariak ezin ditu desagarrarazi errentapeko lurren hormak, hesiak, palaxu bizi edo hilak, zangak eta bestelako itxitura moduak, horiek ustiapen batasun bereko bi finka edo gehiago bereizten badituzte; horren salbuespen dira traktoreak edo nekazaritzako makinak modu egokian pasatzeko beharrezko diren tarteak etakoari, eta errentariak duen betebeharra landatze zereginetarako hori beharrezkoa izatea. Edonola ere, horrek ez dio kalterik egingo ingurumena eta ondare historikoa babesteko legerian ezarritari, errentamenduaren amaieran gauzak jaso zituen bezala itzultzeko, Kode Zibilaren 1561 artikuluan xedatutakoaren arabera.
‎Ahaleginak egin dira, arauek ondokoa ziurta dezaten: norberaren eskubidea egikaritzeak ez dio kalterik egin behar inoren eskubideari, ezta talde osoaren eskubideari ere; horrela, elkarbizitza arrunt eta baketsuaren oinarriak ezarrita geratzen dira.
‎Hori dela eta, kotizazioaren eta prestazioaren arteko bat etortzea ez da automatikoa, aseguru pribatuetan gertatzen den moduan, eta herritar guztien arteko elkartasun eginbeharra du oinarri (KAE hauek: ...83; azaroaren 23ko 104/ 1983 eta abenduaren 15eko 121/ 1983; maiatzaren 21eko 65/ 1987; abenduaren 22ko 209/ 1987; apirilaren 5eko 65/ 1990; urtarrilaren 14ko 4/ 1991; martxoaren 30eko 39/ 1992; otsailaren 10eko 37/ 1994, etab.). Horrenbestez, horien barruan kontribuzio prestazioak (kontribuzio edo kotizazioetatik eratorriak), kontribuzio prestazioak ez direnak (aurretiazko kotizazioari erantzuten ez diotenak) eta osasun edo laguntza arlokoak sartzen dira. Modu osagarrian, 50 artikuluan herritarrei zahartzaroan gutxieneko kaudimena bermatu zaie, pentsio egokien bidez eta haien ongizatea bermatzen duen gizarte zerbitzuen sistemaren bidez.
‎Akta egiletsita, elkarteak eskuratuko ditu nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa. Edonola ere, horrek ez dio kalterik egingo elkartea inskribatu behar izateari, publizitate ondoreetarako bakarrik (hau da, inskripzioak adierazpen ondore hutsak izango ditu). Erregistroan inskribatzean egiten dira publiko elkartea eratzea eta elkartearen estatutuak, eta hori bermea da hirugarrenentzat zein elkarteko kideentzat.
‎Eskubide honen edukiari erreparatzen badiogu, ez dio aipamen egiten soil soilik hautagai zerrendak aurkezteari eta boto zenbaketaren ostean hautagaiak aldarrikatzeari, berdintasun baldintzetan egikaritzeko eskubidea ere biltzen baitu, betiere, xedeei begira egokiak badira eta hautatuek kargu horietan jarraituko badute, eta lege arrazoiak direla bide soilik mugituko dira bertatik?, hau da, zein kargurako hautatu eta kargu horretan jarraituko bad... Hori dela eta, eta Konstituzioak Gorte Nagusietako kideak manuzko aginduaren mende ez daudela ezarri duenez. EKren 67.2 art.?, Konstituzio Auzitegiak ulertu du ordezkariak mugiaraztea ez dagoela horien alderdi politikoaren borondatearen mende; izan ere, lotura hautesleen eta hautatuen artean dago, eta alderdi batean kargua uzteak edo alderditik kanporatzeak ezin du ekarri ordezkari izaera galtzea (KAE hauek:
2008
‎Administratzaileek ez badiote behar bezala erantzuten eskabide horri, sozietatearen egoitzako lehen auzialdiko epaileak egin dezake deialdia, hala eskatzen badute aurreko paragrafoko sozietate kapitalaren portzentajea ordezkatzen duten bazkideek eta, betiere, administratzaileek esan beharrekoa entzun eta gero.
‎Oraingoan ere, manuak ez du erabilgarritasun handirik, gatazka batean zein esangura gailendu behar den ez duelako zehazten. Terminoak izan ditzakeen esanguretatik, kasuari ondoen dagokionaren arabera egin behar dela interpretazioa besterik ez dio legeak, esangura horien artean inolako lehentasun hurrenkerarik ezarri gabe; gauzak horrela, zein irizpide aplikatu lehenago, juridikoa, teknikoa ala ohikoa. On izango litzateke duda muda hori konpontzea, interpretazio teknikoa eta ohikoa, berbarako, desberdinak baitira; ondorenez, interpretatzaileak berak erabaki du tributu antolamenduko printzipio nagusien arabera zein aplikatu behar den kasu bakoitzean.
‎Subjektuen eskubide eta betebeharrei dagokienez, ikuskapen langileak agintaritzaren agenteak dira, batez ere, administrazio erantzukizun zein erantzukizun penala zehazteko ondoko kasuotan: norbanakook, hitzez edo ekintzaz, ikuskatzailearen aurka jarkitzen direnean, horren aurkako atentatua burutzen dutenean, edota horri men egiten ez diotenean. Horrekin batera, agintari guztiek laguntza eta lankidetza eman behar dizkiete ikuskatzaileei.
‎Likidazioa egin, zehapena ezarri eta bi biak jakinarazi direla uste da, aktan dauden baldintza berberetan, baldin eta hamar egunetan, akta sinatu eta biharramunetik zenbatzen hasita, organo likidatzaile eskudunak ez badio interesatuari jakinarazi akordio aktak izan ditzakeen oker materialak zuzentzeko erabakirik.
‎Horrez gain, sarrera egin zuenaren egoera ezarri nahi da berriro; beraz, konpentsatzeko izaera ere badu korrituak. Horrenbestez, zor ez den sarrera gauzatu duenari Administrazioak ez dio inolako sarrerarik eskatu, baina sarrera egilearen okerra dela-eta sarrera gauzatzen da. Horregatik, zalantzak sor daitezke berandutza korritu horren ordainketaren inguruan, jokabide okerra izan duenak ez lukeelako merezi kalte ordain hori.
2009
‎Ontzirapen agiriaren legebidezko eramaileak ez badio berori aurkezten ontziko kapitainari deskarga egin baino lehen, eta, horren ondorioz, kapitainak zama lehorreratu eta gordailutzen badu, biltegiratze gastuen eta bestelakoen gaineko erantzukizuna izango du eramaileak.
‎Eramaileak ez dio igorpenduari eman beharrik onarpenerako aurkeztu den letra.
‎Ontzia pleitean jarri denean zama beste portu batean jasotzeko, kontratuan zehaztutako kontsignatarioa kapitainaren aurrean agertu behar da, eta kapitainak ez badio zamarik ematen, kontsignatarioak halaxe azalduko dio pleitariari, horren jarraibideen zain geratuz; bien bitartean aurrera egingo dute hitzartutako egonaldiek edota portuko usadioen araberakoek, salbu eta horren kontrako ituna egin denean esanbidez.
‎Efektuak saltzeko ardura duen komisio hartzaileak horiek aseguratzeko agindua jaso eta halakorik egin ezean, efektuei eragindako kalteen gaineko erantzukizuna izango du, baldin eta aseguruaren saria ordaintzeko funts hornikuntza egin bazaio, edota funtsok aurreratzeko konpromisioa hartu badu eta komisio emaileari ez badio berehala azaldu ezinezkoa zela kontratua egitea.
2011
‎Gaitasun osoa lortzean, eta aitorpen kautoa eginez, adingabe edo ezgaiak baliorik gabe utz dezake azken zehaztapen hori, halakoari adostasunik eman ez badio.
‎Hildakoaren seme alabatasunari buruzko aitorpenak ez du ondorerik sortuko, aitorpen horri adostasunik ematen ez badiote hildakoaren ondorengoek eurek edo horien legezko ordezkariek.
‎3 Norbaitzuek, atzerrian jaio eta bizi arren, Espainiako naziokotasuna badute, aita edo ama espainiarra izateagatik, guraso hori ere atzerrian jaio arren, eta euren bizilekua zein herritan izan eta herri horretako legeek bertako naziokotasuna ematen dietenean, Espainiako naziokotasuna galduko dute beti, hiru urteko epean ez badiote Erregistro Zibileko arduradunari adierazten naziokotasun horri eusteko borondatea dutela; epearen zenbaketa hasten da haiek adin nagusitasuna edo emantzipazioa lortzen dutenetik.
‎Mandatariak ordezkoa izenda dezake, mandatugileak ez badio hori debekatu; baina erantzukizuna du ordezkoaren kudeaketaren gain:
‎Komodatugileak, mailegupeko gauzak akatsak dituela jakinik, ez badio horien berririk ematen komodatudunari, erantzukizuna izango du hari begira, arrazoi horren ondorioz izandako kalteen gain.
‎Edonork egin dezake testamentua, baldin eta legeak beren beregi horretarako debekurik ezartzen ez badio.
‎3 Gurasoek edo tutoreak ez badiote harrerari adostasunik eman, edo horren aurka jarri badira, epaileak bakarrik erabaki dezake harrera, adingabearen intereserako eta Prozedura Zibilari buruzko Legearen izapideekin bat etorriz. Herri erakundearen proposamenak ere aurreko zenbakian aipaturiko datuak jaso behar ditu.
‎Fideikomisozko ordezpena deuseza izan arren, horrek ez dio kalterik egiten izendapenaren baliozkotasunari, ezta lehenengo deiaren jaraunsleei ere; halakoetan, fideikomisozko klausula ez dela idatzi ulertu behar da.
‎Saltzaileak ez du saldutako gauza emateko betebeharrik, erosleak ez badio prezioa ordaindu edo kontratuan ez bada epe bat zehaztu ordainketa egiteko.
‎Edukitzaile onustedunari ez zaizkio ordaindu behar luxuzko edo atsegin hutsezko gastuak; baina edukitzaile horrek berarekin eraman ditzake gauza nagusia edertzeko erabili dituen apaindurak, baldin eta horrekin gauza nagusiari ez badio narriadurarik eragiten, eta edukitzaile berriak hobesten ez badu aurreko edukitzaileari horrek gastatutakoa ordaintzea.
‎Gozamendun izateak ez dio berari kentzen Meatzeei buruzko Legeak gozamendun orori ematen dion eskubidea, zertarako eta gozamenpeko lurretan dauden meatzeak salatu eta horien gaineko emakida eskuratzeko, legeak berak ezarritako forma eta baldintzekin.
‎Pentsio mugaeguneratuen ordainketa ezak ez dio biderik ematen bizi arteko errentaren jasotzaileari, kapitalaren itzulketa eskatzeko, ezta funts besterenduaren edukitza berreskuratzeko ere; jasotzaile horrek eskubidea izango du, atzeratutako errenten ordainketa eta bihar etzikoen aseguraketa epaiketa bidez erreklamatzeko bakarrik.
‎Preskripzioa geldiarazten bada zordun nagusiaren aurka, zorra epaiketatik kanpo erreklamatzearen ondorioz, geldiarazpen horrek ondorea sortzen du fidatzailearen aurka ere bai; baina geldiarazpenak ez dio fidatzaileari kalterik egingo, hori gertatzen bada epaiketatik kanpoko erreklamazioen ondorioz edo zordunak modu pribatuan egindako aitorpenen ondorioz.
2012
‎Agintari edo funtzionario publikoak, atxilotu edo presoari eragotzi edo oztopatzen badio abokatuaren laguntza izateko eskubidea, eskubide horri uko egin diezaion ahalegintzen bada, edo eskubide horri uko egitea faboratzen badu, edota, berehala eta modu ulergarrian, beraren eskubideen eta atxiloketaren zioen berri ematen ez badio, orduan, horri lau hilabetetik hamar arteko isuna ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, bi urtetik lau artekoa.
‎1 Agintari eskudunak eskatu arren, funtzionario publikoak beharrezkoa den laguntza ematen ez badio Justizia Administrazioari edo beste zerbitzu publiko bati, orduan, funtzionario horri hiru hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio, eta enplegu edo kargualdi publikoa sei hilabetetik bi urte arte etengo zaio.
‎3 Agintari edo funtzionario publikoak, norbanako batek pertsonen bizitzaren aurkako delitu bat galarazteko laguntza eskatzen dionean, laguntzarik ematen ez badio, betiere bere karguaren zioz laguntza hori emateko betebeharra duenean, orduan, horri hemezortzi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, hiru urtetik sei artekoa.
‎2 Salatzaile edo akusatzailearen aurka joateko, egotzitako arau haustearen eskumena izan duen epaile edo auzitegiak epai irmoa eman behar du edo, bestela, largespen edo artxibatze auto irmoa. Epaile edo auzitegiok ofizioz aginduko dute salatzaile edo akusatzailearen aurka jarduteko, auzi nagusiak nahikoa zantzu ondorioztatzen baditu egozpenaren faltsutasunari buruz; horrek ez dio kalterik egingo egitatea pertsegitu ahal izateari ofendituak egiten duen salaketaren bidez.
‎Sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi zigorra edo hamabi hilabetetik hemezortzi arteko isuna ezarriko zaie fabrikatzaile edo merkatariei, baldin eta euren produktu edo zerbitzuak eskaintzean edo horiei buruz publizitatea egitean alegazio faltsuak egiten badituzte, edo ziurrak ez diren ezaugarriak adierazten badituzte, kontsumitzaileei kalte larri eta nabaria eragiteko moduan; horrek ez dio kalterik egingo bestelako delitua egiteagatik egokia izan daitekeen zigorra ezartzeari.
‎1 Kontratagai diren produktu, merkatu gai, balore titulu edo finantza tresna, zerbitzu edo beste edozein gauza higigarri edo higiezinen lehia asketik atera litzatekeen prezioa aldatzen saiatzen direnei, indarkeria, mehatxua edo engainua erabiliz; horrek ez dio kalterik egingo bestelako delitua egiteagatik egokia izan daitekeen zigorra ezartzeari.
‎Norbaitek energia nuklearrarekin zerikusia duen informazioa ezagutarazi, urratu, agerrarazi, ostu edo erabiltzen badu, betiere legean informazio hori isilpeko edo sekretu gisa sailkatu denean, orduan, horri sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, bestelako lege batek egitateari zigor astunagoa ezartzen ez badio.
‎d) Kontrako alderdiaren izaera zibileko ondasunei erasotzen edo horien aurkako errepresaliak egiten edo etsaigo egintzak gauzatzen dituenari, ondasun horiek suntsituz, salbu eta suntsipenak, kasuaren inguruabarrak kontuan hartuz, abantaila militar zehatza dakarrenean edo ondasun horiek aurkarien ekintza militarrari eragingarritasunez laguntzen ez badiote;
‎Adierazitako kondenaren likidazioa jaso ondoren, aurreko xedapenean aipatutako epaile edo auzitegiek likidazio hori Fiskaltzari helaraziko diote. Fiskaltzak epaia berrikusi behar den ala ez esango du txosten batean eta, berrikustekotan, nola berrikusi behar den ere. Fiskaltzak txostena eman eta gero, errudunak esan beharrekoa entzun behar da eta proposatutako berrikuspenaren baldintzak jakinaraziko zaizkio.
‎1 Sei egunetik hamabi arteko lokalizazio iraunkorra edo hamabi egunetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaie, bertan behera utzitako adingabe edo ezgai bat aurkitu eta agintaritzaren edota adingabe zein ezgaiaren familiaren aurrean aurkezten ez dutenei, edo, behar izanez gero, inguruabarren araberako laguntzarik ematen ez diotenei.
‎Epaiak ez dira berrikusiko, beraiek ezartzen duten zigorraren betearazpena etenda badago; horrek ez dio kalterik egingo, etendura ezeztatzen bada, etendako zigorraren betearazpena hasi aurretik, epaia berrikusteari. Erregela berbera aplikatuko da, zigortua baldintzapeko askatasunean badago.
‎Epaiak ez dira berrikusiko, beraiek ezartzen duten zigorra bete edo eten bada, nahiz eta epaitzaren bestelako aldarrikapenak bete gabe egon, eta jadanik oso osorik betearazi diren epaiak ere ez dira berrikusiko; horrek ez dio kalterik egingo berrerortze ondoreetarako kasu horiek etorkizunean kontuan har ditzakeen epaile edo auzitegiak, aldez aurretik aztertu behar izateari epaietan zigortzen den egitatea jadanik ez ote den delitua, edo kode honen arabera ezarritako zigorra baino zigor arinagoa dagokion.
‎2 Zigortuak, behin buru osasuna berreskuratu eta gero, zigorra beteko du, zigorraren preskripzioa gertatu ez bada; horrek ez dio kalterik egingo epaile edo auzitegiak, ekitateagatik, kondena azkendutzat emateari edo kondenaren iraupena laburtzeari, zigorra betetzea beharrezkoa ez den neurrian edo hura betetzea ez betetzea baino kaltegarriagoa den neurrian.
‎2 Dena den, aurreko erregelen aplikazioa dela eta, hiru hilabete baino gutxiagoko espetxealdi zigorra ezarri behar denean, zigor hori titulu honen III. kapituluko 2 atalean xedatutakoaren arabera ordeztuko da; horrek ez dio kalterik egingo zigorraren betearazpena eteteari, bidezko gertatzen den kasuetan.
‎2 Eskudun Administrazioaren zerbitzuek, gutxienez hiru hilabetean behin, ezarritako jokarauak betetzen diren ala ez esango diote epaia eman duen epaile edo auzitegiari.
‎1 Pertsonen aurkako indarkeriaz edo larderiaz egindako lapurretaren errudunari bi urtetik bost arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio; horrek ez dio kalterik egingo bestelako zigorra ezarri ahal izateari, baldin eta zigor hori badagokie hark indarkeria fisikoa erabilita gauzatzen dituen egintzei.
‎Norbaitek, irabaziak lortzeko asmoz eta indarkeria edo larderia erabiliz, beste bat egintza edo negozio juridikoa egitera edo ez egitera behartzen badu, beraren edo beste inoren ondarearen kalterako, orduan, pertsona horri urtebetetik bost arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio; horrek ez dio kalterik egingo bestelako zigorrak ezarri ahal izateari, baldin eta zigor horiek badagozkie hark indarkeria fisikoa erabiliz gauzatzen dituen egintzei.
‎1) 20 artikuluaren 1 eta 3 zenbakien kasuetan, zigor erantzukizunetik salbuetsita daudenak norbaiten ahalpean edota legezko nahiz egitezko zaintzapean badaude, orduan, ahal edo zaintzaren ardura duenak ere erantzukizuna izango du, haiek gauzatutako egitateengatik, baldin eta erruz edo zabarkeriaz jardun badu; horrek ez dio kalterik egingo subjektu egozgarriei ezar dakiekeen zuzeneko erantzukizun zibilari.
‎Estatuak, autonomia erkidegoak, probintziak, uharteak, udalerriak eta gainerako herri erakundeek, kasuan kasuan, erantzukizun subsidiarioa dute, doloz edo erruz egindako delituen erantzule penalek eragiten dituzten kalteengatik, baldin eta erantzule horiek beren kargu edo funtzioetan diharduten agintaritza, agintaritzaren agente eta kontratudunak, edota funtzionario publikoak badira, betiere, lesioa euren esku utzitako zerbitzu publikoen jardunbidearen zuzeneko ondorioa denean. Horrek ez dio kalterik egingo zerbitzu horien ohiko edo ez-ohiko jardunbidearen ondoriozko ondare erantzukizunari; erantzukizun hori galda daiteke administrazio prozedurari buruzko arauen arabera, baina ezin izango da inoiz ere kalte ordaina bi aldiz eman.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia