2000
|
|
Baina, zergatik amaren behako hura: osabak amaren aitzinean zibiltasun arauak —horrela traduzitu ote genuke frantsesen civilité delakoa, jaun André? — hautsi zituelako ote zen, edo, hobeki, hitz gozo haiek eta keinu hura —edo haien antzeko hitz eta keinu abegikorrak—
|
ez
berari ez bere ahizpa Emilianiri eskaini ez zizkielako, ez orduan ez nehoiz. Jelosiaren ispilu eta mirail ote zen, bada, amaren behako hura?
|
2009
|
|
–Frantziako erregeren hitza du zuen erregek, horra, deus ez zaio gertatuko,
|
ez
berari ez berarekin zoaztenei bere babespean zaudeten bitartean.
|
2010
|
|
Galdetu dit zertan lagun diezadakeen. Bere nahia azaldu dit, alegia,
|
ez
berari ez bere menpekoei gorrotorik ez gordetzea; jakin minez informatu da nire osasunaz eta nolako gaua pasa dudan; agurtzerakoan jauna esan dit!
|
|
–Ez, ez nuen ikusi,
|
ez
bera ez beste inor. Lehen ere esan dizut ez nuela deus ikusi.
|
2013
|
|
Urtebete lehenago familia osoari bihotzean laztan egin zion etorkizun eder berbera ostera ere aurrean azaltzera, amaiera sumingarri berberera abiatuko zen den dena, Elizabeth erabat ziur zegoen horretaz. Une horretan iruditu zitzaion urteetako zorionak ere ez ziela emango,
|
ez
berari ez Janeri, ahalke mingarrizko une horien ordaina.
|
2014
|
|
Txemak, lehenengo aldiz, begiak neskarengandik aldendu eta pistara zuzendu ditu, Ane dagoela uste duen alderantz. Ez ditu
|
ez
bera ez Jose Manuel ikusi saltoka ari direnen artean.
|
|
Baina segituan, nork bere bidea hartu zuenean, Henry konturatu zen neskak ezin izanen ziola sekula galderari erantzun;
|
ez
berak ez beste inork. Frantzia lurra zen; Ingalaterra, berriz, jendea; baina Estatu Batuak, oraindik ere ideia hutsa zirudien hori, zailagoa zen definitzen:
|
|
«Bai, badakit» esan nuen, bihotzean etsipen antzeko zerbait neukala, baina gur egiten nuen haren baitan zegoen fedearen aurrean, amets handi eta salbatzaile haren aurrean, zeinak lurraz gaindiko argiarekin dirdira baitzegien ilunpeetan,
|
ez
bera ez neure burua defendatzerik izango ez nuen ilunpe garaileetan.
|
2015
|
|
Menua aukeratu eta zerbitzatzen hasi bitartean, ikusmirak eskaintzen zizuenari begira egon zarete iruzkinik egin gabe, biok isilik. Ramonek ere garai bateko egun pasak izango zituela gogoan pentsatu duzu, baina
|
ez
berak ez zuk ez zenutela urrezko aroaren oroiminarekin gaurkoa hondatu nahi. Baina oker zeunden; ez zirudien ezer gordetzeko gogorik zuenik.
|
|
Berea eztuen euskalkia, beraz, astun eta nekagarri bazaio ere, etzaio gogaikarri, pozkarri baizik, eta are lilluragarri. Zer gertatzen zaio, berriz, ez arrai ez aragi,
|
ez
berea ez besterena, eztuen izkerarekin?
|
|
Ezinezkoa zen, ordea, nahigabea denekin era berean partekatzea. Amari zion,
|
ez
berak ez bestek, ahizpari azaldu zion bezain gordin azaldu egoera; ez zegoen presarik horretarako, eguna iritsiko bazen ere. Eta orduan, ezinezkoa gertatuko baitzitzaion begi bistan zegoena luzaroago ezkutatzea, eskaileretan behera joaten ikusiko zuen amaginarreba, musuzapia esku artean, malkoei eutsi ezinik.
|
2016
|
|
hamaikak aldean etortzen zitzaidan, kikara bat kafe ekarriz zilarrezko erretilu batean. Hori ere, hamaiketako kafea, eguneroko erritu bat izatera iritsi zen ia segituan, jasotako ohitura bat,
|
ez
bera ez ni hitz egitera behartzen ez gintuena. Gehienez ere, kafeari azken zurrutada noiz emango nion zain zegoen bitartean, Perottik etxearen «martxaz» esango zidan zerbait:
|
|
Hura idatzi zuenean biloba hiltzeko asmotan edo hil berria izanen zen arren, Artundok hitz erdirik ez zuen erraten hari buruz. Seguruenik itxaropena izanen zuen sekula ez zutela
|
ez
bera ez Harkaitz topatuko, eta Baakirri egotziko ziotela haurraren desagerpenaren errua. Txuekak eskutitza hartu eta betaurrekoak jantzi zituen, kendu egin baitzituen Nagore Artundoren etxera sartu baino lehen.
|
|
Lukurrero diruzale horiek arrisku gaitzak ere izaten zituzten, haatik, ihes egin nahi baina txartela erosteko adina diru ez zeukana prest egongo baitzen, gidari zekenaren deskuidu txikiena aprobetxatuta, hari poltsa ebasteko, edo autoa lapurtzeko, edo biak batera osteko, eta gaitz erdi ez bazioten horiekin batera bizia ere kentzen, horrelakoak ere gertatzen baitziren, eta ez gutxitan, gerra garaiak aukerakoak izaten baitira, norberaren barruko piztia askatzeko ez ezik, baita, inguruko nahasmendua baliatuta, parte gaiztoko etekinak lortzeko ere. Ez autorik, ez trenik, ez autobusik,
|
ez
bererik ez besterenik ez zeukanak, ahal bezala joko zuen hego urrun hartarantz, esan nahi baita zaldiz, astoz, gurdiz, bizikletaz edo oinez. Lehenbiziko ibilgailu mota horiek, baserrian bai baina hirian ezin esan eskura zeudenik, gasolinazkoak baino zailago dudarik gabe; gasolina, ezantza, gasolio edo beste petrolio motaren batekin zebiltzanek, bide berean zaldirik edo beste lau hankako zamaririk ikusiz gero, klaxona joko zieten estreina, bidea libre uzteko, eta barre egingo zieten hurrena, modu horretan oso urruti ailegatzerik espero ote zuten galdezka; hasieran izaten zen hori, zeren, lehenbiziko kilometroak igaro eta gero, berebilak erregaia behar zuenean, hura lortzeko lanak!
|
2017
|
|
Santiagoren hilketa gertatu ondotik elkar ikusten genuen lehen aldia zen. Ordutik,
|
ez
bera ez ni, ez baikinen Montealegretarren etxera berriz itzuli. Eta harremana erabat galdu genuen.
|
2018
|
|
Baxera biltzen hasi nintzen landareen eta kanaberazko altzarien artean, eta, horretan ari nintzela, esango nuke kortesiazko zenbait hitz trukatu genituela, eta gai profesionalen bat edo beste ere atera genuela, apika. Egia esan, zenbait egunez eraikin nagusitik atera gabe egon ondoren, guztiz suspergarria zen lorategiko etxe hartan egotea, eta
|
ez
bera ez ni ez ginen presatu gure lanak amaitzera. Nahiz eta egun hartan behe lainoa zela-eta begiak askorik hedatu ezin eta eguna frixtan itzaltzen ari zen. Kenton andereñoa azken argi izpiak harrapatu nahian zebilen, josketan segitzeko?, oroitzen naiz maiz aski eten genuela biok gure jarduna inguruko ikuspegiari so egiteko.
|
|
Tira, nioena, ez da ezer aldatuko, Tobias duela hilabete ezagutu nuen, eta ez dakit, berba egiten hasi, eta biok konturatu ginen aita sena daukagula, biok utzi gura dugula norbait gure atzean. Baina
|
ez
bera ez ni ez gaude gure ohiko bizimoduan aldaketa handirik egiteko moduan, badakizu, zeinek bere karrera dauka, bere ardurak, bere adiskidetasunak, eta biok maite dugu askatasuna, badakizu..., gura dugunarekin oheratzeko. Baina, umea izateko, harreman legeztatua behar dugu eta, gainera, umeari berari ere babes handiagoa emango diogu hola.
|
|
Azkenean, zalantza askoren ostean, Star Warseko Rey pertsonaiaren panpina artikulatu bat erosi genuen. Hala ere, ez ginen oso konbentzituta atera,
|
ez
bera ez ni.
|
2019
|
|
Izaera oraindik okerragoa: ez zuen umore izpirik ezagutzen,
|
ez
berea ez besteena, gatzgabe hutsa zen, geza, hizketarako erraztasunik gabea. Eta hori ez zen okerrena.
|
2021
|
|
Majo kosta zitzaidan egokia hautatzea. Ez geunden,
|
ez
bera ez ni, amodio istorioetarako, ezta demaseko dramak jasateko ere. Erraz ikusteko moduko zerbait behar genuen, baina komertzialegia ere ez.
|