2013
|
|
Ni bere parera iritsi baino lehen abiatu zen berriro, eta metro biren tartearekin egin genuen bere etxeko bidea, Sagueseraino, eta ezkaratzeko ateari esku batekin irekita eutsiz itxoin zidan. Ez zuen nahiko auzokoek kalean bezeroekin ikus zezaten, hori pentsatu izan dut gero, edo
|
ez
behintzat bere irakasle izan zitekeen tipo batekin. Bidean gindoazela, adineko gizonezkoak begirada onberak eta emakumeek gaiztoagoak botatzen zizkioten.
|
2016
|
|
Dendaren atarian itxoin dut tarte batez, barruan jenderik ez zegoenean sartzeko, eta saltzaileari esan diot bi arrosa gorri nahi nituela, baina mesedez egunkari batean biltzeko, berdin zitzaidala zein egunkaritan, ezin nintekeelako joan kaletik arrosak agerian nituela. ...n bere begiradan, edo adarra jotzeko gogoa, emakumeren bati maitasuna aitortzera nindoala pentsatu baitu, hori badakit seguru, eta nire adineko emakume baten aurrean belauniko irudikatzen ninduela iruditu zait, esku bat bihotzaren parean eta bestean bi arrosak nituela, eta nik, gaizki ulertua ezabatzeko, ezetz esan diot, ez dudala inori maitasuna aitortzeko asmorik, ez dudala halakorik inoiz egin,
|
ez
behintzat bera irudikatzen ari zen modu teatral horretan, nire arazoa beste bat dela, urte askoan maitaletzat izan dudan emakumearen etxera nindoala eta ez nekiela seguru, erantsi diot, emakume hori maitatzen jarraitzen dudan ala harremana bukatzeko pausoren bat eman nukeen.
|
2017
|
|
Une horretan ohartu zen Beire bere susmoa ez zela erreala. Ezinezkoa hitzak ez zuela ezinezkoa esan nahi,
|
ez
behintzat berak ulertu zuen zentzuarekin.
|
2018
|
|
Adikzioak baino gehiago, denbora librea zerbaitekin betetzeko objektuak. Lan egingo balu, sikiera, gutxiago erre edo tabakoaren prezioari lasaiago aurpegi emateko, baina ez dute berehalakoan kontratatuko,
|
ez
behintzat berak ezetz esango ez dion lan batean. Garbigailu industrialen labanderian ibili zen astebetez duela urte pare bat, bere azken beharrean.
|
|
Gustatzen zaio, berezia sentitzen da, ez baititu edonork guraso jonkiak izan,
|
ez
behintzat bere inguruan. Gustatzen zaio kontatzea ama andoba hutsa izan zela, adibidez.
|
|
Zer egin diogu guk horrela jokatzeko? Ez dugu jakin gure alaba behar bezala maitatzen edo
|
ez
behintzat berak behar zuen bezala maitatzen.
|
2020
|
|
Esango niokeen, alferrik gorrotatu behar ninduela, eta ez nintzela ni bere bizitzako okerrik larrienaren oroigarria, ondorioak pairatutako kaltetu bat gehiago baizik. Esango niokeen, beharbada mendekuak ere ez ziola minik samurtuko,
|
ez
behintzat bere ahozabalaren kontzientzia txarra estaltzeko adina. Eta ez niokeen ezkutatuko ni epaitzerakoan bete betean asmatu zuenik.
|
|
Hala jarraitu genuen, ahizpari bakarrik zor nintzaiolako, eta when I come to her that’s where I belong, yet I´m running to her like a river´s song3, mundu guztiak maite baninduen ere inork ere ez ninduelako maite,
|
ez
behintzat berak bezala. Bere maitasuna ezagutu bainuen eta, harekin alderatuta, gainontzekoak, nolabait esatearren, indar gutxirekin gelditzen baitziren, akituak bezala, she give me love, love, love, love, crazy love, eta berak baino ez zidan barrea ateratzen Karonteren broma eta kontuekin –azkenerako Karonte bera ere ekarri genuen gure bandora eta gure lepotik egiten zuen barre–, she’s got a fine sense of humor when I’m feeling low down; hala jarraitu nuen, sasoiaren arabera, tokatzen ziren oinetakoak kendu –udaberriko zapata arinak, udako sandaliak, negu garaiko katiuskak, eskola garaiko zapata marroiak– eta maldan behera korrika jaisten, hamar, hamaika, hamabi, hamahiru urte betez, eguna bukatu eta gaua iritsi baino lehen, when I come to her when the sun goes down, erromarari salto eginda libro eguneko min eta oinazeetatik, kezka eta arranguretatik, take away my trouble, take away my grief, take away my heartache, in the night like a thief, eta nola ez nuen ba maiteko beste inor ez bezala, ezin banuen beste guztiak ikusten nituen bezala ikusi, besteak behar ez nituen eran behar nuelako bera, yes I need her in the daytime (I need her), yes I need her in the night (I need her), yes I want to throw my arms around her (I need her), kiss and hug her, kiss and hug her tight, urrunetik iristen nintzelako berarengana eta urrunetik heltzen zelako bera nigana, eta distantzia horiek guztiak jateak, distantzia horiek guztiak irensteak, erraldoitu egiten zuelako gure artekoa, yeah when I’m returning from so far away, she gives me some sweet lovin’ brighten up my day, yes it makes me righteous, yes it makes me whole, yes it makes me mellow down in to my soul; berea izan delako inoiz –inoiz, sekula– izan dudan maitasunen artean handiena.
|
2022
|
|
Justizia poetiko edo berdintzaile bat ikusten omen du berak egitate horretan. Brunok ez dela egia dio,
|
ez
behintzat bere kasuan. Egoera eroapenez eramatea erabaki omen zuen nire emazte ohiak.
|