Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 138

2017
‎Hori hondarribiarra ez baldin bazara, orduan akaso genetikoa baita. Egunotan dokumentala ikusi dut alardeari buruz eta... baina isilduko naiz, ez bainaiz hangoa, bertakoa, eta beraz ezin baitut hura ulertu, eta gutxiago hari buruzko iritzirik eman.
‎Parisko bilkura dela-eta egun batzuez fokua berriro jarriko zaio gaiari, lehen Gaia zenari, larritasuna letretan ere galdua duen horri. Ez da Madrilen inolako mugimendurik nabaritzen, ez baldin bada preso daudenei presoaldiak luzatu eta espetxeetako bezero berriak biltzeko. Prozesuari dagokionez, higiez jarraitzen du Madrilek.
‎500 urtek askorako ematen dute, eta ikasi dugu estatuak eta mugak eraikitzen, eta indarkeria monopolizatu eta dibertsifikatzen armak betikoak bai, baina orobat legeak, auzitegiak, administrazioa... eta beraz orain Afrikatik datozen konkistatzaileei ateak ixten dizkiegu( ez baldin badatoz jet pribatuan edo golak sartzera), katez itxi ere, eta Europa den gaztelu aurreko foso bihurtua dugun Mediterranioan itotzen dira. Laurehun kolpe batean asko da, aste honetan hil direnak, AEBek gerra bat hasi eta biltegi militarrak berritzeko ez dituzte askoz gehiago behar, asko da baina, era berean, 500 urteren ondoren bizimodua askoz abiada biziagoan doa munduak bere buruari buelta eta eguzkiari bira emateko lehen hartzen zuen denbora hartzen badu ere.
‎Fiodor Dostoievskiren konpainiaz gozatu nuen, urtea baino gehiagoz, bere idazle egutegiarekin bukatuz, tristura bat bihotzean, irakurle pasionatu ibilaldia akabatzen zitzaidalako hain zuen. Uda honetan, Anton Txekhovekin batera ausatu nintzen kartzela kolonia moduan antolatu Sakhalineko uhartean, goiti eta beheiti, ezker eta eskuin, noizbait jada egina ez baldin bazen... euskaratuko nukeen Kaia Txoria antzerkia eskaintzeko, balizko casting batean, zein antzezle aukeratuko nituen irudikatuz: Patxo Telleria, Itziar Ituño, Mikel Martinez, Loreto Mauleon eta Martxelo Rubio...
‎Ez zuela ulertzen zioen. Berak ez baldin bazuen konprenitzen, Maimonida eta Al Kutubia teologoekin ikasi zuenaren izpiritua ilun baldin bazegoen, egoerak ez zuen atera biderik. Zinez.
‎Alta Desolation Row izkiriatu, sudur ahotsez eta bi gitarrez zurkaizturik kantatu zuen artistari aspaldian zor zitzaion horrelako ohorea: gauaren minean, desesperantzaren mugetan, EH barnealdea zeharkatzeko orduan entzuteko kantarik egokiena da, ederrena ez baldin bada. Nork ez du begietsi No Direction Home dokumentala, 2005ean Martin Scorsese ospetsuak zuri beltzean bildua?
ez baldin badut senartzat Demetrio onartzen.
‎Akaso hanka okerren bat egongo da, baina ez aurkezleak zutik agertzen diren programetan. Ez dago emakume potolorik, ez baldin bada noizbehinkako kolaboratzaileren bat (badaezpada neuk esango dut, neu ere agertu naiz inoiz eta). Telebistan denetariko emakumeek lan egiten dute, baina pantailan agertzen diren gehienak ederrak dira; ez dago sudur luzerik edo belarri handirik.
ez baldin bada mirariz
2018
‎Bazekien agindua seietarako prest ez baldin bazegoen," atxilotu" aginduko zuela ofizial nagusiak, eta atxilotu egingo zutela. Horregatik, hain zuzen, eskua ez zebilkion ongi, geroz eta geldiroago idazten zuen, eta bat batean tinta orban handi bat isuri zitzaion aginduaren gainera, iturri bat bezain eder.
‎Beharrezkoa zen... Baina zer behar zen egin... aurkitu ez baldin bazuten.
2019
‎Eta nik ez baldin badut alde egiten
‎Herri osoa ez baldin bazen bahitua,
‎Alde batetik, aditu bat sinesgarria izango da gaitasun jakin batzuk baldin baditu eta kasuaren ikerketa objektiboa eragotziko duen motibaziorik ez baldin badu. Adituaren interes eta motibazioak aztertu egin behar dira.
‎Eguraldi txarra egiten badu arrabola eta gimnasioa egiten ditut batzuetan. Txirrindularitza bukatzen denean ezer ez baldin badaukat ea zer egin behar dudan! Arratsaldeko ordu batean sartzen naiz klasera, eta egunero bostetan ateratzen.
‎Urratsa atzera egin zuen, madarikatu eta, besoak balantzan, bertan abandonatu ninduen. Agudoaren agudoaz, autora ernatzeaz beste erremediorik ez neukan guardakoen atzamarretara erori nahi ez baldin banuen...
‎192 Gure zaletasunek ez digute ogirik ematen, beraz eskatzen duten denbora ematen saiatzen baldin bagara estresa eragiten digute, ez baldin badiegu ematen behar beste denbora frustrazioa eta antsietatea sentitzen dugu, eta lagatzen baldin baditugu hutsa nagusitzen da gure baitan.
‎249 Ezin da gurasoen jokabidea baloratu aita edo ama izan arte, ezin da irakasleen zerbitzuaren kalitatea irizpide egokiaz epaitu eskolak eman arte, ezin du epailearen lanaz balioa duen iritzi bat plazaratu epaitzeko trantzean izan ez denak, lehiaketa artistiko edota literarioetako ebazpenak oro har deskalifikatzeak edukirik ez dauka ez baldin badator ardura hori norbere gain hartzeko eskarmentutik.
‎383 Tximu gisa gure bizitza zikloa jaiotzea, haztea eta ugaltzearekin betetzen da, gizaki gisa gure bizitza zikloa gure ametsak gauzatzen direnean betetzen da, edo ez da betetzen ez baldin badira gauzatzen.
‎723 Maitasun galduek eta atsekabeek balizak lagatzen dituzte geure barneko uretan, kandela piztuak gure barrunbeetan inoiz itzaltzen ez direnak; egun batean ez baldin baditugu ikusten, aditzen edo usaintzen... horrek hilda gaudela esan nahi du.
2020
‎Honela, etika eta estetika gauza bera ez baldin badira, ezaguera bat baino gehiago ditugu erakusgai eta adimen mota asko legoke. Hau da, hizkuntzaren trebezia duenak ez du matematiketan zertan eduki; gorputzez eta izaeraz kementsuena dena ez da, derrigor, espazioa antolatzeko gai izango; eta musikarako dohaintsua dena, berez, ez da izango, agian, bizitza kudeatzeko gauza.
‎Esadazu, jaun mozkor horrek, ez baldin bada atrebentziarik, zinez ez dela, irabazpide baino, nor duzu garbitu beharrekoa bat batean agureari begitartea zeharo ilundu zaio.
‎Baina, tira ba, badirudi Guzurmendiren antzezpenak arrakasta handia lortu duela jendaurrean, betiko lez egia esanda. Meritoa, aldiz, ez dut uste oso apartekoa denik, bistan dago katedraleko plazan bildutako gehienok aldez aurretiko publiko esker onekoa dela, publikoa halakoa ez baldin bada beti beti. Erreparatu besterik ez da egin behar oraindik goraka, purrustaka edo txaloka ari diren aurpegi sutsu zein hunkituetan, haietako asko eta asko hiriko giro abertzaleko taberna, manifa zein mota guztietako ekitaldietatik ezagunak.
‎Komeni zaizula zure ardoa gurekin partekatzea horra hor agure kakalardo honen aholku zekena ez baldin baduzu hiriko zaindariek kaleetan barrena harresiko ateraino narrasean eraman kanporta bota zaitzaten.
‎Dagoeneko aurrean irri maltzur dudan atsoa ez da lehen bigitandu zaidan gizaki beldurgarria, neska lirain eta atsegin bat baino, nik uste limurtzen eta guzti saiatu naizela. Ez litzateke harritzekoa, edaten dudan aldiro sen apurra ziplo galtzen baitut, laster konortea ez baldin bada. Baina, tira ba, kikara ohol gainean lagatzera nindoala atso lirainak ala neska zaharrak ospa egin du.
‎Ondo ba, baina ez baldin badu non bizi edo norekin, ezin da hiri barruan gedatu, berriro kanporatu behar nuke ohar egiten dio zaindariak nire aitari.
‎Theresa Ramírez de Arellano andrea akatu nahi zenuen? oraingoan abade gaztearen erkina ia betartean sartuta dut, ez baldin banaiz behingoan lasaitzen, halako batean koska eta guzti egingo diot bere hatz salatari horri.
‎Ez litzaidake inporta hiritik alde egitea lurretik bizi izateko esan ohi zien bere adiskide bakanei, dena itxura besterik ez bazen ere Mariari eraikiko diot jauregi ikaragarri eder bat hegoaldeko hiri batean, baliteke Tabornigan bertan, nire arbasoen sorterrian. Eta hala eta guztiz ere ez baldin bazaio laket eskaintzen diodan bizimodu berria, nahiago baldin badu bere bizi osoko hiri alu horretan geratu bere haurtzaroko auzoko handiustekoekiko harremanetan, hor konpon, ustel dadila bere kastako larru sendoen simaurrean nik behinik behin ospa egingo dut aukera izan orduko.
‎dugu lursailok erosi ahal izateko behar beste ezkur lortu, lehenik ere gure diru iturria aldatzen ez baldin badugu nabarmen zitzaion aitari esatear zuena aspalditik hausnartuta zuela.
‎Ezin zen oso bestelakoa izan, Olarte etxearen jabea handi mandi larru sendo haien begietara merkatari zikoitz hutsa eta, are okerrago, kristau berri betiere susmagarria izanda. Mariak bazekien ondo baino hobeto, nola ez, hain emakume azkarra izanda, beharbada etxeko benetako negozio gizona, ez baldin bazen bihotzez behintzat gure etxeko merkatari bakarra, zeren eta nik negozioetan gogokoen nuena ez baitzen ezinbesteko mozkinak ateratzea soil soilik, ez eta aterabidea bera ere, hau da, gainontzeko berezko merkatariek helburu nagusi dutena, ahalik eta etekin gehien ateratzea, mota guztietako jendearekin harremanetan jardutea zein etxetik at denbora gehien pasatzea baizik, edo bestela esa...
‎Ofizialki oporretan dago, gainera; ahaztu dezakegu, beraz, Europako lurrak ezagutzen ari den bitartean. Bestelako kontua izango litzateke denbora hori igarota azaltzen ez baldin bada; orduan bai, galdetuko dugu, ikerketak egingo ditugu...
2021
‎Nire nebak ez du tutik erantzuten, agian ez du beharrik, badaki laster alde egingo dudala eta erabakia behin berriro haizean geratuko dela. Gehienetan ere nire nebak ez du apenas hitz egiten, ez du gustuko derrigorrezko hitzak ez baldin badira, nire neba begiratuez erantzuten ohitu da, eta zer edo zer esateko beharra baldin badu ezin nabariago zaio ondoeza aldartean, esan beharrekoa ahalik eta lasterren esaten saiatzen da eta askotan totelka edo marmarka egiteari eusten dio. Nire neba gaixoak isilean egon nahiago du, maite duten gizakiok inguratuta egon arren, aski du begi keinu xumeez erantzuteko, eta, orain bezala, Luzaroraino lagunduko nauen galdetzen diodala, purrustada batez bakarrik erantzun eta bere etxeko egongelatik alde egiten baldin badu ere, bere emazteak berak ez haserretzeko eskatuko dit, nik ondotxo dakidanez, Jaime hitz gutxiko gizona dela gogoratuz, hau da, bioi komeni zaigun aitzakia borobila anaia eta senarraren uzkurkeria nola edo hala zuritzeko, biok ere egiazko zioa ondo baino hobeto dakigu-eta.
‎Ondo ba, besterik ezin nion erantzun gaztetxo begiko edo ikaragarri ikaragarri Luzaroko seme izateko gizalegetsu horri, ostegunean Luzaron egongo nintzela, gure gurasoen etxean zain, ea zer esan behar zidan gorazarre egunean galduta ez egoteko, hain nazioarteko sari garrantzitsua jaso arren, ez bainengoen oso ohituta halakoetan, oso urduri jartzen nintzela jende mordo baten aurrean ez baldin bazen, noski, pianoa jotzeko. Zinegotzi gazteak barre egin eta ez kezkatzeko esan zidan, bera guzti guztiaz arduratuko zen.
‎Ez zuen zentzu handirik berarekin eztabaidaka hasteak, are gutxiago bere etxean egonda eta hain aspalditik elkar ikusi gabe, betidanik elkarri txitean pitean telefonoz hots egiteko eta idazteko ohiturari eutsi arren. Ez nuen inola ere nire neba aztoratu nahi, nirekin, oraingoan bezala, hain uzkur jokatu arren berak badauka motibo franko nahi adina erresumindurik izateko, ez diot nik purrustaka egiteko eskubidea ezeztatuko, ez du ezer jakin nahi Luzarori buruz, ez baldin bada gurasoen etxea nolako egoeratan dagoen ikusteko, eta errespetatu behar zaio. Ez dit esan, ez du egingo, baina gorazarrearena ikaragarri mingarria egiten zaiolakoan nago.
‎Hala eta guztiz ere, Luzaron, ordea, eta gurea bezalako hainbat herritan ere, ez dut uste gauzak antzekoak direnik, ondotxo baitakit, baitakigu nire koinata eta biok, eta delako hiri handien aldean, Luzaron betiko hauek nagusi, edo behintzat ugariago, direla. Betiko hauek, eta gutxienez Franko hildakoan, herria beti menperatu egin dute, ez baldin bazen botoen bidez, Luzaron bertan alkatetza inoiz lortu ez baitute, bai behintzat propaganda edota lehen ere aipaturiko kale borrokaren bidez, hau da, beldurraren laguntzaz. Jakina, herri txikietan ahoberoena, harroputzena, bortitzena, beti nagusi, eta gainontzeko guztiak honekin ondo konpontzeko, inolako arazorik edo ez izateko, seinalatua ez izateko, men egin behar, otzan otzan eta isil isilik.
‎Badaukat beraz urteotan sufritu egin dugunaren kontura zer edo zer esateko aukera hain prestu, jator eta orain bakezaleak diren luzarotar guztion aurrean, ez baldin bada gureganako erakutsitako bidegabekeria zuzenean salatzeko, oro har herri honetan euren seme okerren bidegabekeriak sortutako biktimei erakutsitakoa baizik, nire koinatak dioenez lehenago isiltzeko, builarik ez egiteko aholkatzen zigutenek orain tutik ere esan gabe onartzen duten kritika bat.
‎Eta are erosoago niretzat azken buruan Luzarora ez baldin banoa, izango ez baitiot Sergyri ezer konturatu beharrik. Baina zoritxarrez Sergy Luzaro ezagutzeko irrikan dago eta badaki dominarena.
‎Azaldu, nik uste birritan edo etxetik azaldu zela, portuko ez dakit zer nondik norako, hori zen behintzat aitzakia, edozein aitzakia ona omen zen gure aita etxetik erauzteko. Geroxeago denok bagenekien gure aitaren bila zetorrela Maritimora elkarrekin joateko gau hartan aspaldian hitzemandako partida baitzuten, partida garrantzitsu bat, saihestezina, gure aitak oso noizean behin botatzen zituenak, gehienetan ere kanpotik etortzen ziren beste muslari batzuk, ez baldin baziren haiek kanpora joaten zirenak, bertan dirutza galantak jokatzen baitziren. Nire anaia eta biok bagenekien, edo gutxienez sumatzen genuen, herrian bolo bolo zebilen zurrumurru bat zen-eta.
‎Ea ba Casimiro delakoak nitaz gogoratzen den, hau da, bere mus kidearen alabaz eta ez orain hain famatua omen den Luzaroko piano joleaz. Dena dela, eta badaezpada, etxera etortzen zen bakanetan," neska moñoña" esan ohi zion neskatila zoliaz gogoratzen ez baldin bada, gure aitaz galdetuko diot, ea berak sikeran gogoan duen, aspaldiko adiskide, muskide, zurrut kide zuen aldetik. Alkatearengandik, ostera, hau da, gaur egungo politiko arruntarengandik, ez dut ezer espero, gure aita hil zuteneko alkateak egin bezala, eta bera ere orduan zinegotzi hutsa ere izanda, ez zuen erailketaz ezer esan, etxean ia isil gordeka emandako doluminaz nahikoa zelakoan edo, ez da hiltzaileak atxilotu eta gero ere, are gutxiago herrikoak bertakoak zirela jakin eta gero, orduan bai, orduko alkateak, Casimiroren alderdikoa zenak bera eta bere nagusiak ere, zertxobait esan zuen," danok bortizkerixa sufritzen deu nola edo hala" edo antzeko zerbait, hau da, gure aitaren erailketa eta bere hiltzaileen atxiloketa lotsagabeki parekatuz.
‎Bai, horixe esan zion nire nebari Udaleko jarreraz galdezka joan zitzaionean, berak ez zuela politikaz ezer jakin nahi, ez zuela ezer ulertzen, portuko gorabeherez baino bakar bakarrik, eta horregatik Alderdian sartuta zegoen, horregatik ere bakar bakarrik, bai zera!, portuko arazoak konpontzeko urtetan portuzaina izan eta gero. Luzaron, Euskal Herri osoan, gertatzen zenaz iritzirik ematekotan Alderdiak esaten zuenera jo beharrean zegoen nahitaez, bai gizon agindu esaten zuen guztiarekin bat baitzetorren, ez zion ardura, garai hartan nire nebak leporatu bezala, Alderdiak ezer argirik esaten ez baldin bazuen, Alderdiko baten batek ere erailketak eta atxiloketak parekatzen baldin bazituen, Alderdikoa izanda motibo franko izan behar zuen antzeko zerbait esateko, eta gure aitaren adiskideak nire nebari berriro erantzuten zion, udalean zeudenetariko erantzunik emateko gertu zen bakar bakarra zenez gero, politika ez zela bere benetako ardura, portuko nondik norakoak baino soil soilik.... Gure aitaren adiskide edo muskide bakarrak ez zuen bere Alderdiak agindutakoari ezer gutxiesteko.
‎Baina hain erromantikoa den, maiz ere gogaikarria zenbait pasartetan, ezen orain dudan aldarteaz ez zait batere atsegina egiten, alderantziz, sekula baino gogaikarriagoa. Rachmaninov eta Ama Errusiaren soinuak, aberriaren oroitzapena, gorazarrea agian, den dena hutsaren hurrengoa niretzat, ezin baitut nire ustezko aberriaren inolako oroitzapen onik gogora ekarri, nola bestela, ez baldin badut aberririk nire auzokoek aspaldi ukatu zidatelako. Hortaz, Rachmaninoven ordez, eta nire haurtzaroan hain gogoko, eta aspaldi honetan nahikotxo ahaztuta nuen arren, berriro ere oso interesgarria, liluragarria, nire haurtzaroko sasoirik gogorrenetan bezala aspaldion ikaragarri ere lasaigarria egiten baitzait suertatzen ari zaidan Satie, batez ere Trois Gymnopédies famatuak, bertan, bere lan gehienetan bezala, iradokizun bakarra noten neurria omen da, Satiek ez die sorterriari, naturari edota inolako giza sentimenduei inolako doinurik eskaintzen, Satieren doinuak matematika hutsa dira, musika gordin gordina, inolako gehigarririk gabekoa.
‎Berehala itzuli nion ingelesera bat batean txikitako euskaraz zein gazteleraz esandakoa, hots, txikitan etxean egiten genuen hizkuntzaz ez baldin bazen, amarekin jolasean edo neskamearekin jeneralean bai. Kale egiten ari nintzen Sergyri emandako aginduan, ala beharbada ez, hitzeman bainion etxean topatuko nuenaz berriro hunkituko ez nintzela, eta hori esan bezala beteta nuen, ez zidan topatutako ezerk inolako sentimendu edo minik eragiten, gauzak, gauza ustelak, hondatuak eta batez ere ahaztuak bakarrik ziren, zarama hutsa.
‎Badakit itsumustuan aurpegiratu diodala, uste dut ere ez zuela niregandik hain galdera zuzena gure bi familien arteko gorabeherak kontutan hartuta, noiz edo noiz kontura atera bai, ziurrenik konfidantza apurtxo bat gehiago behin lortzekotan, azken funtsean gure bi familiak banatzen dituena ez da nolanahikoa, alderantziz, oso gauza larria, larriena ez baldin bada, ondotxo gogoratzen baitut, egia esan egunero akorduan, bere anaia handia gure aita garbitu zuten bi hiltzailetariko bat izan zela.
‎Saiatu, milaka aldiz saia ninteke konbentzitzen guztiz, zeharo, nire ustez behintzat, erabatekoa den argudio batekin, batez ere bertara ez itzultzeko motiboa ondo baino hobeto jakinda. ...herritik egunak joan ahala mihi eta begi luze gaiztoen indarrez bota egin gintuztela, Liverpoolen jasotariko sariari esker, hau da, azken honek, sortzez behintzat luzarotarra den emakume bati ematerakoan, herriaren izena lau haizetara zabaltzen du, nire biografia urriaren zenbait lerrotan azalduta bakar bakarrik baldin bada ere, pasadaz edo, nik Luzaroren izena sekula ez baitut aipatzen behartuta ez baldin banaiz, nongoa naizen, non jaioa, zuzen zuzen ez galdetzekotan. Hortaz, pozaren pozez ez egin arren, udaletxeko zenbaitek nahitaez aitortu behar izan du domina hori behar baino merezituago dudala, oso gutxitan azaltzen baitira luzarotarrak nazioarte mailan, ez baldin bada, jakina, terrorismoarekin lotuta dagoen zenbait albistetan, gure aitarenean bezala.
‎Esan niezaioke izendapen horrek gure familiari buruz Luzaron esan eta egindako guztia ezerezean lagatzen duela, gertatua gertatu, herritik egunak joan ahala mihi eta begi luze gaiztoen indarrez bota egin gintuztela, Liverpoolen jasotariko sariari esker, hau da, azken honek, sortzez behintzat luzarotarra den emakume bati ematerakoan, herriaren izena lau haizetara zabaltzen du, nire biografia urriaren zenbait lerrotan azalduta bakar bakarrik baldin bada ere, pasadaz edo, nik Luzaroren izena sekula ez baitut aipatzen behartuta ez baldin banaiz, nongoa naizen, non jaioa, zuzen zuzen ez galdetzekotan. Hortaz, pozaren pozez ez egin arren, udaletxeko zenbaitek nahitaez aitortu behar izan du domina hori behar baino merezituago dudala, oso gutxitan azaltzen baitira luzarotarrak nazioarte mailan, ez baldin bada, jakina, terrorismoarekin lotuta dagoen zenbait albistetan, gure aitarenean bezala. Eska niezaioke, beraz, dominaren emaitza mendeku gisa hartzeko, berak ere merezi du, dezente sufritu egin du Udaletxean, oraindik gaur egun ere bertan dauden zenbaitzuen erruz, esan liteke hauei esker herritik alde egin behar izan zuela, eskatu babesa ukatu egin ziotelako, ia ia jaso zuen erasoaren erantzukizuna bere gain laga egin zuten-eta.
‎Hara hor Garizabaldar bat, badirudi nire amaren lehengusu baten iloba, berak azaldu zidanez. ...ndo baino hobeto gogoratzen naiz zure izenaz, nola ez, txikitan behin baino gehiagotan ikusita daukat, erantzun nion, nahitaez Luzaro hain herri txikerra izanda, baina sekula ez gurasoenean, gure amaren lehengusurik inoiz azaldu ez baitzen gure etxean, ez zuten gogoko, bertan bizi zen gizona, jabea, ez zen fidatzekoa eta frankozalea zen, garai ilunetan bera ere izandako zinegotzia eta gainera, hau ez baldin bazen okerrena, kanpotarra; hortaz, ez genuen merezi bisitarik jasotzea.
‎Ez nituen hitzak idoro, ez nekien ere merezi zuen zer edo zer esateak dena esanda baitzegoen nire presentziaz, Conservas Ábalos lantegiaren jabe diruzale eta Franko zalearen alaba, urtetan atzerrian egondakoan bere jaioterrira itzultzen zena Luzaroko alaba kuttuna izendatua izateko. Isildu nintzen ere inoiz izan ez naizelako oso berritsua, nahiago dut pianoz hitz egin, azken finean hori izan da betidanik, batez ere nire aita galdu eta gero, nire komunikabide nagusia, ez baldin bada bakarra. Horretarako gainera propio bueltatu naiz Euskal Herrira, pianoa jotzera bakar bakarrik, zer nolako iaiotasuna lortu dudan, Liverpoolen emandako saria norainoko zuzena izan den, erakustearren.
‎Biok irribarre egiten dugu. Azken buruan, malenkonia serioegi hartzen baldin bada barre eragiten du, malenkonia ez baita batere gauza serioa, masokismo tankera bat baizik, iraganean bilatuz negargura emateko den edozein pasadizo edo huskeriaz gozatzen duguna, besterik ez, ez baitu bestelako helbururik, eta horretarako ere, gure iraganean antzeko erabilgarririk topatzeko gauza ez baldin bagara, Rachmaninoven musika ezin egokiago dugu buru buztanik gabeko negar zotinei eusteko. Orduan, nire gurasoen etxera sartzeko geundela, eta Sergyk nire lehenengo negar zotinak antzeman orduko, eta emandako aholkuari jarraituz, arnasa hartu eta barruan topa nezakeen edozein gauzak inolako minik edo ez zidala egingo erabaki egin nuen.
‎Agurretan galdu ohi naiz, ez dakit inoiz zeremoniatsuegia naizenentz. Lotsak eraginda edo, oraindik ere lotsak jota eszenatokiratzen naiz-eta, edozein txotxolokeria egiteko gauza naiz, batez ere Sergy nire alboan sumatzen ez baldin badut orain bezala. Dena dela, eta behar bezala, pianoa erdi erdian ikusita haraino noa, orkestra behar legez agurtu eta gero, ziztu batean esertzeko.
‎Uste zuten Rosa desagertu zela edo ideia txarreko sadiko batek bahitu zuela, neskaren gorpuzkia etxeko hilobian ehortzia zen bitartean. Toniak ulertu zuenean alabari min egin ziona bere senarra zela, duntzetatik jauztear egon zen, eta saloi munttoa suntsituko zuen, ikerle taldeko medikuak lasaigarri xirrizta bat eman ez baldin bazion.
‎Bihartxe bertan taberna horretara joango gara zure arreba eta biok nasri nazkante horri gainegurra ematera eta, ez baldin badigu kasurik egin nahi, udaltzainei hots egingo diegu bere lekuan jar zezaten.
‎Baina, zure kasua berezi samarra da, Ali, zu oso mutiko azkarra zara, eredugarria esango nuke nik, gaur egun arte ikaragarri ondo moldatu dena, bai hizkuntzara, bai eskolara, eta baita auzoko bizimodura ere. Egia esan, nire ikasle onenetariko bat zaitut, onena ez baldin zara. Hori dela eta, kezkatu besterik ez dut egin guztiz bidezko ez den jokabide bati eutsi diozunean, ulertzen?
‎Hori ez baldin bada Flor de Lis izeneko taberna horretan bizi...
‎Baliteke, baina mairu naiz eta nire irakaslea beldurrak dago maltzukeriaren bat egingo diogun agure koitadu horri. Horregatik agindu egin dit udaltzainengana jo egingo duela laguntzen uzten ez baldin badut.
‎Zer dela eta, eta batez ere, zertarako ni ez baldin banaiz inoiz Rifeko mendietara bueltatuko, bertan zeharo ezezagun ditugun senitartekoei bisita egiteko?
‎Nire amandreak ere maiz edo ia beti egiten du, atso agure guztien ohitura omen da. Baina, gure etxean inork amandreari jaramonik egin ohi ez baldin badio, ez diot nik agure arrotz eta nasri honi egingo, nire lehengusu Hakîmek esan dit behin baino gehiagotan Koranak kristau eta juduez mesfidatzeko agintzen digula. Hala ere, Hakîmek bere hitzaz ere mesfidatzeko aholkatu ohi digu.
‎Har dezagun mendeku, ene anderea, ez hainbertze merezi dutenaren ordaina emateko, baizik eta amodio hau kontentatzeko, zeina, ene aldetik behintzat, ezin baitut hil gabe jasan. Eta uste dut, zure bihotza ez baldin bada harri edo diamante bat bezain gogorra behintzat, ezinezkoa dela ez igartzea haziz doan su honen txinpartarik, estaltzeko ahalegin handienak egiten baditut ere. Eta eneganako urrikariak, zure amodioaz heriok jota bainaukazu, ez bazaitu ni maitatzera pusatzen, zuhaurganakoak bederen pusatu behar zintuzke; izan ere, munduko gizon zintzo ororen bihotzak merezi dituzun hori, hain zara betegina, bertze guziak arbuiatzera eraman zaituen horrek erdeinatua eta abandonatua zaude.
‎Ene anderea, oso zuhur mintzo zara, eta ohoretzat dut enegan omen duzun konfiantza hori, hainbertze non, ez baldin banaiz horrekin kontentatzen, ez dudan bertze ezein merezi. Baina entzun, ene anderea, betirako bastiza bat eraiki nahi duenak oinarri segur eta sendoa ematen entseatu behar du:
‎Ez nuke jakinen xehe mehe erraten zer nolako solasak izan zituzten beren artean, jeloskortasun hura hausteko. Nolanahi ere, Amadourrek irabazi zuen lehia, damak agindu baitzion sekula ez zuela pentsatuko hark Poline maite zuela, eta segur egonen zela harendako martirio jasanezina zela emazteki harekin edo bertze edozeinekin solastatzea, ez baldin bazen haien zerbitzuan.
‎Ez natzaizue nehola ere hasiko orain erraten zer nolako mina sentitu zuen Amadourrek solas horiek entzunik; izan ere, deskribaezina ez ezik, pentsaezina da, non eta ez den horrelako zerbait sentitu duenarendako. Eta ikusiz dama bazihoala ondorio krudel horrekin, besotik heldu eta geldiarazi egin zuen, ongi baitzekien betiko galdua zuela ez baldin bazuen lortzen harengan sortu iritzi txarra ezeztatzea. Horrela, ahal zuen hobekien disimulatuz, erran zion:
‎eskua ia indarrez hartu eta eman baitiot musu, bertzelako atseginik galdegin gabe; baina berak, zeinak, ene ustez, ene heriotza nahi baitu, ikusi duzun bezala deitu zaitu. Ez nuke jakinen erraten zergatik, ez baldin bada beldur izan dela ene asmoa izan ez dena zatekeela. Hala ere, anderea, zernahi delarik ere, aitortzen dizut hobena enea dela; zeren, berak zure zerbitzari on guziak maitatu behar lituzkeen arren, fortunaren nahia baita nihaur izatea, atxikiena zaion hau, hain zuzen ere, haren begikotasunetik at gelditu den bakarra.
‎Ene burua defendatzeko ahotsaz bertze modurik ukan banu, ez zatekeen sekula entzuen; eta, ene aldetik, ez duzu makurragorik izanen, egin duzun bezala behartzen ez baldin banauzu. Eta ez izan beldurrik bertze nehor maitatzeko gai izanen naizenik; izan ere, desira nuen ongia kausitu ez dudanez munduko bihotzik bertutetsuentzat nuenarengan, ez dut nehola ere espero ezein gizonarengan kausitzerik.
‎Emaztekiek gizonek bezainbat dute ohorea, eta gizonek ematen eta kentzen ahal diete ohore hori, eta ikusten dute nola pairatzen dugun pazientziaz; baina, horrexegatik, gure sufrimenduak ere merezi du bere ordainsaria, ohoreari kalte egiterik ez baldin badago".
‎Hala ere, badira bide zahar gutxi batzuk, nondik probetxuz ibil daitekeen, norabait baleramate bezala, ia etenda dauden honetan. Bada Marlborough eko Bide Zaharra, jada ez doana Marlboroughera, nik uste, naraman lekua ez baldin bada hain zuzen Marlborough. Hemen hura aipatzeak ausardia eskatzen du, suposatzen baitut herri bakoitzean horrelako bidezabal bat edo pare bat daudela.
‎Hilkor guztien gainetik zorionekoa, iragana gogoratzen galtzen ez duena bizitza igarokorreko une bakar bat ere. Gure filosofiak ez baldin badu gure horizontearen baitako oilategi bakoitzeko kukurrukua entzuten, atzean geratuko da. Soinu horrek oroitarazi ohi digu gure usantzak eta pentsatzeko ohiturak herdoiltzen eta zaharkitzen ari direla.
‎Gainerakoa, izugarri handia eta garbia, lehenengo maizterrak ia ia altzairu guztiak utzi arren, altzairu minimalistak bainoago minimoak eta gehienbat pisuari eman nahi omen zion kutsu ultrafuntzionalaren apaingarri modura. Niri dagokidanez begi zabalik, ez baldin bada erdi zoraturik ere, jarraitzen dut bitxikeria honen topaketaz, eta burutzen zaidan aurrenekoa zintzilikatuta dauden metalezko apaletan utzitako lekua aipatzea; zeure liburuak kokatzeko, esan berri diot izugarrizko aurpegi zein ahots ergel batez.
‎Nire hiritik kanpo urtetan bizi naiz eta ez nuen inolako gogorik lehenagotik lagun edo ezagunak ez beste ziren gizakumeen artean bizitzeko, ondotxo dakizunez, behartuta bakarrik itzuli naiz, ez bainuen nora jo ez baldin bazen nire senitartekoen altzora, babesera, hots, nire osabaren agentziara.
‎Jakina, halakoan ez dut erantzunik espero alboan eta minzorrak jota dudan emakumearen partetik, berak badaki ondo baino hobeto halako eskubiderik ez dagokiola, batez ere orain dela bi astebete bakarrik ezagunak garen partetik. Beraz, hilzorian egonda ere ez luke ezergatik galduko diskretu jokatzeko ohitura, gure artean gizalegea ez baldin bada.
‎Bada, orduan, betiko gorde eta isildu behar izango dudan zerbait, ez da bakarra izango. Bikote artean antzeko sekretuak oso ohikoak baitira, nire ustez ezinbestekoak gure harremana behar bezala aurrera joan dadin, egia ez baita beti berez onuragarria, maiz ere egia itzel kaltegarria izan daiteke, batez ere badabilena oztopatzeko modukoa denean, eta geure artekoa ez dabil batere gaizki, ikaragarri ondo baino, geure artekoa inoiz izan dudan harremanik asegarriena da, inora ez doazen ez baldin bada betiereko bizimodu hutsal batera harreman gehienak bezain atsegina, goxoa eta batik bat lasaia, eta hori da, nire emaztearengandik banandu eta gero, makinatxo bat amets eta egitasmori muzin egin eta gero, nire gaur egungo bizimoduaz nola edo hala moldatutakoan, gogokoen dudana: lasaitasuna.
‎Ez nekien zelan definitu Lauraren alboan sentitzen dudan zoriontasun mota, ez baita inondik inora maitale arteko zoriontasun arrunt eta batez ere errugabeko bat. Esan nezake geurea Moravia edo Borgesen neurriko amodio bat dela, bai aditunkeria galanta, baina badakit aldez aurretik gehiegikeria zein handinahikeria ederra litzatekeela, ez baitago geure artekoan ezelako mendekotasun intelektual eta are gutxiago ekonomikoagorik, geure harremana ez baitago inolako interes edo etorkizunezko egitasmo batek eraginda, elkarri eskaintzen diogun askatasuna ez baldin bada halakorik, elkarrekiko libertadean oinarritzen baita gehienbat geure artekoa, bestela agur Ben Hur. Ni ez naiz berriro inorekin ezkonduko edo antzeko loturara makurtuko, eta ez dut uste berak ni bezalako alproja batekin edonolako etorkizunerako planak egiteko oso gogo handia duenik.
‎Badakit Debako plazan ikusi berri duguna bidegabekeria galanta, samingarria, dela, horretan harekin bat nator, zeharo, eta batez ere sumatuta, ondotxo suma baitezaket, kanpotik etorri berria den norbaitentzat ezusteko handia jaso izana. Dena dela, eta hemengo giroa zein giza paisaia ala pasaia morala zer nolakoa den ondo baino hobeto jakinda, ikusitakoa egun bateko lorea ez dela, azken urteotako gehiegikerien beste adibide bat baino, Lauraren jokaera oso iraingarria begitandu zait, batez ere orain arte aurre aurrean duen gizabanakoarekiko, ni ez bainaiz ezeren errudun, ez baldin bada askotxo pentsatu barik ziplo esandako zerbaiten erruduna, haren ustekabekoak eraginda hain zuzen ere. Ez dut uste, beraz, halako tratu txarra, jipoia, merezi dudanik, ez baitzen nire asmoa, inola ere, bera aztoratu izana, hemengo giro politikoa, nire ustez guztiz ustela izanda ere, nolabait azaltzea, eta den dena bera kosta ahala kosta lasaitzearren.
‎Autopistatik behintzat nentorrela ezin nion atzo gertatutakoari buruz gogoeta egiteari utzi. Geure lehenengo errieta, edozein bikoteren modura, aldez edo moldez saihestu nahi eta behar genuena, eta horregatik ere elkarri agindu genion gure arteko betebeharrak zein hitzarmenak gutxienera eramatea, gehienbat sexura eta kito, zertarako besterik, batez ere gureak inolako etorkizunik ez baldin bazuen, gure artekoa behin behinekoa bakarrik baldin bazen. Alde horretatik, eta nire emazte ohia rekin bizitutakoa, edo hobeto esanda, harengandik espero eta azkenean topatu nuena oso kontutan izanda, hau da, berari bakarrik egokitzen zitzaion bizimodu guztiz konbentzional eta batez ere zeken bat, hain zuzen ere ni bezalako koitadu batek inola ere ezin eman ziona, Laurarena aldiz bikaina da, agian larregi, nirearekin inola ere bat ez datorrena.
‎Laurarena, beraz, behar den lekuan kokatu beharrean nago, gure artekoa denbora pasa hutsa hasi zen eta horrela iraungo ote. Eta aurrera joateko modurik ez baldin badago, zer egingo diot, ez da nire lehenengo porrota amodio kontuetan izango, ez da ere segur asko azkenekoa, halakoetan amore emateko inolako asmorik ez baitut, oraindik oso sasoian nago sexuari bizkarra emateko. Laurarekikoa bukatu beharrak, aldiz, pena ikaragarria emango lidake inolako dudarik gabe, aspaldi ez baitut ezagutu bera bezalako emakume jator eta bizkorrik, sarritan hain/ harroputza/ ipurterrea izanda ere.
‎Merezi du Laura gaixoak, batez ere nik egindako zauri handia ahalik eta lasterren senda dakion. Eta berriro argitu beharra, ez naiz bere aitarenaz ari, nik uste orduz geroztik nire pekatua sobera ordaindu badudala, jende asko, ez baldin bada gehiena, aurka izanda ere, biok bakarrik hauspotutako txinparten artetik sortu zenaz baino. Badakit, azken egunotan biok asmatu genuelakoan, gure artekoa ez zela denbora pasa hutsa, lizunkeriak eragindako zoramen arina, atsegina baino, biok guztiz kontrakoa gutiziatu arren.
‎Bertan ikaragarri aspertzen nintzen, halabeharrez, ez bainuen norekin jolasean egin eta banengoen hondarrezko gaztelutxoez zein aitak uretan egiten zizkidan aguadilletaz kokoteraino. Horrez gain ezin nintzen nekez nire gurasoengandik metro eta erdira aldendu ere, zeren saiatu bezain laster, batez ere uretara sartzear nengoela edo hondartzako beste haur batzuekin solasean, aita gainean nuen ia ileetatik hartuta eskuoihalerantz eramateko asmoz. Eta ez baldin bazidaten uretan nire kasa lasai plisti plasta egin nezan uzten, are gutxiago arratsaldeetan hirian zehar bakarrik ibiltzea egiazko ala alegiazko lagun bila. Gatibu ninduten bizpahiru astebetez, eguzki zein errieta galdatan, gehienetan guztiz arrotza, meharra eta itsusia begitantzen zitzaidan apartamentu batean.
‎Nolabait ere, zorioneko bezero hau lehenbailehen, edo behintzat nire onetik atera baino lehenago, ez baldin badator behingoz, badakit noiz edo noiz nire ohiko aiko maikoetan hasiko naizela, hau da, nire burua gutxienez edozein lelokeriaz beteta izateko besterik ezean, hau baita aspaldi honetan egiten saiatzen naizen jardun bakarra: kasketea berotu.
‎Izan ere, ez dut inolako eskubiderik bizitzaz gozatzeko harik eta Laurari egindako samina zeharo sendatu arte. Bai arraroa pekatuarekin bat batean dudan erlazio bitxi hau, batez ere nire etxean oso fededun sekula izan ez direna kontuan hartuta edota ikastolara aldatu aurretiko fraile ikastetxe batean umetan soilik hezi naizena, gaur egungo gure ikastoletako irakasle super jatorrak eta ikaragarri aurrerakoiak ez baldin badira gehienbat praka ala gona azpian sotana daramatenak, hau da, arestian ez bezala, frailee txetako sotanen azpian prakak eta gonak zeudela ezinbestean. Airean dago, beraz, nire burua oinazetzearren erabiltzen dudan hutsetik asmatutako pekatuaren kontzeptu berri hau.
‎Dena dela, eta hona etorri eta gero hirugarren egunaren goizeko lehenengo ordu txikiak direla-eta, eta hainbeste buru-hauste eta hauen kontura gogoeta egiteko denbora dexente izanda ere, ez dakit zertan eman dezakedan aurrean ditudan egun luze eta, batik bat bigarren egunetik hasi berri den uztail itsaskor hau aurrera doan neurrian, ikaragarri sargoritsua, orain arte bezala ez baldin bada potro-jorran ere. Izugarri aspertzen naiz sun, sand and sex ozta ozta apeta dituzten udatiarrentzat propio antolatuta soilik ematen duen hiri honetan, hau da, oraindik erdi hutsik eta goizean eguzkiaz zein hondartzaz edota gauean pub eta hiri inguruko makrodiskoteketako martxa pastilloso kaskar eta agian ere zitalaz gozatzeko aukera bakarra ematen duen hiri hits eta ziztrin honetako apartamentu zulo batean.
‎Bestalde, birikietakoa okerragora joan ezkero badu Torreviejako sendagile baten telefono zenbakia halako larrialdietarako, gehien jota hamabost minutu apartamentuan azaldu baino lehen; itxaron diezaioke lasai lasai. Oraingoan, ordea, ni ninduen anbulatorioraino laguntzeko pertsona bakarra, horrela ez du inor, inor arrotzik argitzen dit, aztoratu behar, ez baldin badaukat beste zereginik, noski. Bere ustez, eta beti ohikoari eutsita, barru kale gorrira botako gaituzte.
2022
‎Laboaren kasetea eta Luziarekin pasatutako arriskua xurgatu ez baldin bazituen, azken urte haietan bere eremu grabitatorioak xurgatutako hauts eta zabor guztiarekin batera, ezin zuelako zen. KASETE eta arrisku ahaztu haiek inoiz ez zirelako kanpoan egon; Zulo beltz hartatik kanpo.
‎Zer eskubide du inork gizaki horiek, edozein dela ere sortu dituztenen helburua, nahi erara erabiltzeko? Aise sortzen da beste galdera bat, ingeniaritza genetikoak aurki egingo baitu posible honako hau ere (dagoeneko ez baldin bada): Zer eskubide luke gizakiak beste gizaki batzuk à la carte sortzeko, hala nola, azkarragoak, ilehoriagoak, sendoagoak, osasuntsuagoak...?
ez baldin bazarete elkarrekin zahartuko,
‎eta zure artean inork interesik ez baldin badu agertzen,
‎zergatik ezagutu ninduke ez baldin baninduen ezagutzen,
‎eta ez baldin baduzu horrela ulertzen
‎" Ez zara ohartzen erran zuen Longarinek ezen lur landugabea, hainbat zuhaitz eta landare dituena, nahiz eta ezdeusak izan, gutiziatua dela han erein eta gero fruiturik emanen duelako esperantzagatik? Orobat gizonaren bihotza, zeina, ageriko gauzetarako amodiorik sentitzen ez baldin badu, ez baita nehoiz helduko Jainkoa maitatzera Haren hitza hazitzat hartuz, beraren bihotzeko lurra antzua, hotza eta ezdeusa baita".
‎Guillaume kondea haizatu nahi zenukete, eta bistan da berak haizatzen duela bere burua. Hortaz, erranen diozu ezen, ez baldin bada kontent ene zerbitzuan sartzeko onartu zuen egoerarekin, zeinarekin etxe oneko jende anitz pozik litzatekeen, zentzuzkoa dela bertze nehon xerkatzea fortuna hoberik. Ene aldetik, ez diot batere trabarik jarriko, eta kontent izanen naiz merezi duen bezala bizi ahal izateko moduko abantailarik ateratzen badu.
‎Badakizue, ene andereok, bozkariorik handienaren ondoren negarrak etorri ohi diren gisa berean etorri ohi dela bozkarioa nahigaberik handienaren ondotik ere. Eta horrela, egun batean agitu zen ezen jaun handi bat, nagusi anderearen ahaide hurbila zena eta maiz etortzen zitzaiona, senarrak tratatzen zuen modu bitxia ikusiz, halako moduan urrikaldu zela, non dama kontsolatzera entseatu baitzen; eta, harekin eleketan, hain iduritu zitzaion eder, zuhur eta bertutetsu, non senarraz mintzatzea baino gehiago ez baldin bazen hura maitatzeko zein motibo guti zuen erakusteko beraren faborea ukaitea desiratu zuen.
‎Baina halako moduz maite haut, ezen, hire bizitza salbatzeagatik, ene andre, ama edo alaba ere erabiliko bainituzke, hi tormentupean hiltzen utzi aitzin; eta uste diat hire eneganako maitasuna enearen parekoa dela, eta nik, hire nagusia izaki, halako atxikimendua baldin badiat, hirea ez duk ttipiagoa izanen. Zeren gordean dudan zerbait adierazi behar diat, isilpean ukaiteak ikusten nauan egoera honetan jartzen bainau, zeinetan hobekuntzarik ez dudan espero, ez baldin bada heriotzaren edo hik ematen ahal didaan laguntzaren bitartez.
‎Hura gabe eta marrazkiak eginez sendatzen ari nintzela sentitu nuen. Ez neukan zer somatizaturik, ez baldin bazen inguruko etxeek erakusten zizkidaten akatsak. Egin nuen horren digestioa ere.
‎Ez dakit non geratuko den.... zer arriskua dela badakit.... ez baldin badago hiru barrarekin giltzapetu egiten dute...!!
‎207). Geroago, Orozkon entzun dut, egun laminarik ez baldin bada," ba, igual da arraza bat desaparezidu duena guztiz" (Arana 1996: 508).
‎Izan ere, Agustin, beren herrikoa ez baldin bazen ere, bolada hartan beraien baserri ondoko borda batean ari zen lanean, morroi moduan, bera bakarrik, hazienda gobernatzen. Goiz hartan, bero zakarra zegoela eta, Agustinek erabaki zuen oinutsik aritzea segarekin, freskoago sentitzeko goizeko ihintza eta erosoago jarduteko lanean, baina sugegorrien arriskua ez zuen ongi baloratu, eta gero gertatu zena gertatu zen.
‎Manex bizi zen baserrian katu ugari izaten zituzten beti, sei edo zazpi gutxienez, etxe inguruko bazterrak animaliaz garbiak edukitzeko, izan ere, katuek saguak, satitsuak, satorrak, sugeak, ziraunak, muskerrak, sugandilak, matxinsaltoak, txoriak, tximeletak, arkanbeleak, kakalardoak eta abar jaten edo behintzat hiltzen baitituzte. Katu gehienak gainera emeak izaten ziren etxe hartan, eta, noski, horrek esan nahi du baserri hartan katakume asko jaiotzen zirela, urtean behin, behetik jota, udaberri aldean, gehiagotan ez baldin bazen behintzat.
‎Baina denborak aurrera egin zuen eta ustez berritasun handirik ez zegoen, denak berdintsu jarraitzen zuela ematen zuen, alegia, zozo eta txoririk agertu ez, elurra atertu ez, eta bat eta beste. Baina mutikoak asko erreparatu ez baldin bazien ere, aldaketa nabarmentxo batzuk izan ziren denbora tarte hartan, hau da, ia ia hiru ordu pasatu ziren eta iluntzen hasita zegoen, elur geruza gero eta handiagoa zen, adarrak zama zama eginak jartzeraino, eta, bukatzeko, ipar mendebaldeko haizea unetik unera indartsuago bilakatzen ari zen. Egoera hura ikusita, baserritar txikia pentsatzen hasia zegoen, momentu batetik bestera erabaki zuela etxera itzultzea.
‎Biharko Euskal Herria euskalduntzen ez badugu, Euskal Herriaren hizkuntza, mintzaira, hizkera, bene benetan, beheko mailetatik hasi eta goiko mailetaraino egiten ez baldin badugu, esan dezakegu hori ez dela Euskal Herria(...) Beraz, benetako Herri bat sortu nahi baldin badugu eta bere buruaren jabe izan nahi baldin badu oinarri nagusi bat behar dugu eta oinarri hau Euskara da.
‎Beti ohitu behar dugu Euskal Herria oso osorik ikusten. Euskal Herria aipatzen dugularik, osorik ikusten ez baldin badugu oker handi bat dugu honetan. Gurez etorri behar zaigu osorik ikustea.
‎Hegoaldeari begira gauza bera esango nuke. Hau nire iritzia da, baina nik ez nuke sekulan ere onartuko politikazko irtenbide bat Hego Euskadirentzat Nafarroa ez baldin badago barne.
2023
‎JOSUK: Argiago azaltzen ez baldin baduzu, ez dut uste ezer ulertuko dugunik...
‎Baintonen eta Bretch en arabera ere, Luteroren emankortasunak haren gaixotasun mentala ukatzen du; baina, gaixo mental batzuk, bizitza arrakastatsurik ez baldin badute ere, oso emankorrak eta produktiboak izan dira. Luterok aldika izugarrizko hiperaktibitatea erakusten zuen:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia