Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 159

2000
‎Eta halaxe adierazi zuen, inork galdetu gabe, Armando Bonilla izatea erabaki zuenez geroztik, gauzak ez zirela hobeto joan, okerrago baizik, askoz ere okerrago baizik: " Gero gerokoak esan dut lehen, oker ez banago, zeren, jendeak ez baldin badaki ere, etxeko artxiboan bilduta dauzkat munduko errefrau guztiak, bilduma oso bat, eta horretarakoxe etorri nintzen hona, dohakabe inozoa, bost milioi horiekin nire artxibo erraldoi hori argitaratuko nuelakoan".
‎D, ailleurs, bi gauza argituko dizkizut: lehenik, Rakelen gelakideek ez dute bera net gogoko, buruiritzia egiten zaie, eta bitxitzat dute taldean ibili gura ez izatea, ez baldin bada atzoko lagunarekin geratu delako ze, antza, amesgaiztoetan lagunaren izentzat hartu duten zeurea ahoskatu ei du behin baino gehiagotan; bigarrenik, jakizu bihar Boston aldera abiatzekoak garela eta, horretara, bihar handik deituko dizut. Desolé, sentitzen dut.
2001
‎Nik baietz esango nuke, uste dut horrelako liburuak egiten dituzten gehienek sartzen dutela, nahiz bere leku berezia literaturaren historiatik kanpora izan, eta antzeko liburuak edozein literaturatan eta edozein hiz  kuntzatan aurki daitezke. Momentuan momentuko eta beste mugaketatan sartu gabe oraingoz (etorriko baita garaia hori egiteko) hemen hartuko dugu euskal literatura bezala, arrazoi berezirik ez baldin bada, euskaraz idatzirik agertzen den guztia edo gehiena behintzat, eta nahiz idatzirik ez egon, euskaraz esan diren gauza franko. Honetaz uste dut beste momentu batean mintzatu behar genukeela, baina badakizue badela literatura idatziaren aldamenean edozein hizkuntzatan aho literatura deritzana, ahotik belarrira dabilena, eta aho literatura horrek zenbait literaturatan, direnak direlako, garrantzi eta pisu gehiago duela bestetan baino.
‎Jakina, nabarmenagoa izaten da, aho literaturaren fruitu horiek nolabait gorde baldin badira. Bestela verba volant esaten zuten lehen, hitzak haizeak eramaten omen ditu, eta, nolabait gorde ez baldin badira, betiko galtzen dira eta orduan ez du inork horretaz kezkatzeko arrazoirik.
‎Euskarak bere tamaina hori dela medio ez du gehiegizko hedadurarik izan, ez lurrez ez hiztunez eta ez literatura obrez ere. Nolabait esan, gure artean paperera pasatzen garenean, esan nahi dut (badakizue, orain  tsu arte, joan den mende arte, gizonak ez du biderik izan papera edo tinta edo antzeko zerbait ez baldin bada, esaten zituenak edo esan nahi zituenak gordetzeko, tomateak potoan sartuta gordetzen diren bezala gorde  tzeko), joan den mendeetatik datozkigun lekukotasunak gehienbat lekukotasun idatziak dira, paperetan daudenak; eta paperetan –hori garai horietako paperak erabili behar izan dituenak ongi baino ongiago daki eta gehienetan damuz ikasten du– euskara ez dela gehiegi ausar... Euskarazko hitz bat aurkitzeko ehunka hitz irakurri behar dira beste hizkuntzaren batean dauden dokumentuetan.
‎Aita Zabalak  bazuen segur aski egiteko presakakoagorik eta aurrean bidaltzen du aski itxuratxarki erantzun batean Ulibarri eta Ulibarriren asmo hori; ez zuen ikusten zer arraiotarako behar zuen Bizkaiko foruak euskaraz jarria egon. Nik dakidanez gainera ez dago oraindik ere, eta ez da sekulan egon7 Gure lege zaharretan zaharrena eta begikoena, beraz, euskaraz sekula egon ez baldin bada, horrek zerbait adierazten du, alegia ez dela euskara izan, lehen adierazi dudan bezala, euskaldunen adierazpide eta mintzabide osoa, beti beste hizkuntzaren baten premian egon dela bere aldamenean.
‎Lehen esan dut hau gertatzen dela gure hizkuntza txikia delako, esan dugun zentzuan, baina ez da hori bakarrik. Euskadi, eta berriz ere Euskadi diot, Euskal Herria ez esateagatik, eta inork inoiz nire gauzak irakurri edo entzun baldin baditu, badaki nik beti Euskal Herria sartzen dudala, eta ez Euskadi, baina hemen nahitaez Euskadi edo Euskadiren antzeko zerbait sartu behar da eta ez Euskal Herria, nahasketa sortuko ez baldin bada. Guk dakigun garaian, azken bi mila urte honetan, lehen esan dudan bezala, Euskadiko eremua osorik hartzen baldin badugu, eskualde hori ez da inoiz, bi mila urte horietatik gora nik ez dakit zer gertatzen zen?
‎Beti agertzen den adibide bat aipatzeko, Santxo de Elsoren Dotrina Iruñean agertu zenetik alerik gelditu bada, ez dakigu non dagoen. Orain badiote Madrileko handizki nafar batzuen etxean ote dagoen, ez dakit egia den ala ez, eta egia balitz ere, nola, ni oker ez baldin banago, ez dagoen inolako eskubiderik pertsona bati bere ondasun bezala duen liburu bat agerrarazteko edo agertzera behartzeko, gorde nahi baldin badu gordeko du, berak atera nahi duen arte.
‎teatrorik ez du aipatzen, Barrutia izan bazen ala ez zen ez da agertzen. Egia esan, beste bat bada Espasan, lehenbiziko edizioan tomo" España" n agertzen dena, Literatura Vasca izenpean, eta hori, ni oso oker ez baldin banago, Leizaolak egina da, baina oso gauza laburra da, entziklopedia batean eskatzen dituzten neurrietan sartzekoa. Hurrengoa Lafitterena da; honena, ordea, alde batekoa bakarrik da eta izena La littérature d’expression basque en Labourd, Basse Navarre et Soule [1941] eta alde honetakorik aipatu gabe.
‎" Ez dut nik esango, harrokeriaz mintzatzea litzateke eta, euskal arima zer nolakoa den aditzera eman duenik [Lizardik]. Bai, ordea, adierazi duela zein den euskal eredua, euskaldunik gehienok, denok ez baldin bada, maite dugun ametsa, xamurtasunez eta isiltasunez nahasia".
‎Gaur egun," Real Unión" en izena eta omena ere galduxe ditugu. Ez dakit, bada, zer egin dezakeen errenteriar jatorrak, donostiarren alde ager  tzen ez baldin bada.
‎Egungo eguneko jendeak irakurtzea merezi duela uste dut. Eta, hitzak hizpidea ekarririk, aipa dezadan bidenabar inoiz goregi jaso ez baldin badut, ez dudala isilpean utzi ere, Onaindiak, Euskal literatura II, 70, besterik esan arren. Eta hori Plauto Bascongadorekikoa4 gordean utzi nuelarik, ez baitakit oraindik estalgile ala saltsa sortzaile izan zen.
‎Baina hori alfer lana litzateke, eta zauriaren gainean pikoa: nork ez du gure artean ezagutzen, arestian jaioa ez baldin bada, faxismoaren mutur beltza. Horrelatsu ari zaizkigu Espainiako presondegiak barrendik nolakoak diren erakuts beharrean dabiltzanak, hala nola, atzerrian, Alcázar de Velasco," primerako" preso ezaguna eta, azken baina ez hutsen, Sánchez Covisa2 Barka, Sánchez Covisa, handikiei omen dagokien marratxoarekin.
‎badugula, aspaldidanik, gure artean harako Nafarroan genuen" osin ondargabe" haren antzeko zerbait, eta osin hori komunikabiderik ezak zabaldu eta sakondu duela. Gazteagoek, eta ez dira hain gazte, ez dakite gure berri (ez ote dut, bada, oraindik orain irakurri Pikabea Donostiatik ihesi joan zela? 9), eta zaharragoek ez dugu gazteagoen berririk ere jakin nahi, esaten eta egiten dutena okerreko aldetik hartzeko ez baldin bada. Badakigu, noski, nondik datorren elkar ezin aditu hori.
‎Horien aldamenean, haatik, aurki daitezke, gailurrik garaienetan (zenbait erakutsi dizkigu Altunak behatz zorrotzez), Orixek arnasa deitzen zuen haren kutsua, poemagintzan, kristau nahiz jentilengan, egiaz  ko garrez dizekanean, goitar dena, goitik omen datorrena. Ezinezko baitirudi gizakume soila horrela hegaldatzea éntheos ez baldin badago. Horrela izendatu zuen Heguy adiskideak5, oroituko zarete, Etxeberri bertso lanera bultzatu zuen garra (ardor).
‎Poesia soila, poesia hutsa, berez ez baldin bada ere, bertsogintza hau da, alde eta aldi oro, poesiaren izenpean onartzen den poesia antzeko edo poesia ordeko hura. Egiteko hau ez zeukaten umekeriatzat Oihenarten aldikoek; gizon hazi bizartsuek, zama astunen azpian lanpeturik zebiltzan kargudunek ere, aintzakotzat hartzen zuten.
‎Baña infernukua!", Astarloa frantziskotarrak zioen modura) eskubide osoa du eredu eskas horren kontra beste eredu hobe bat aurkezten baldin badigu. Beste eredurik ez baldin badakar, ez du, ene ustez, mintzatzeko eskubiderik. Bestela esan, ez dut nik isilaraziko, bere kontzientzian eraman behar duen harrak isilaraziko du.
‎Ez dut nik esango, harrokeriaz mintzatzea litzateke eta, euskal arima zer nolakoa den aditzera eman duenik. Bai, ordea, adierazi duela zein den euskal eredua, euskaldunik gehienok, denok ez baldin bada, maite dugun ametsa, xamurtasunez eta isiltasunez nahasia. Ez da amets hutsa, behin bederen mamitu baita, Lizardigan.
‎Errainu artean bizi zen amesgile hark, egiazko poetaren dohaina izaki hori, begi argiagoak baitzituen lurreko gauzetarako jakintza gizonek baino. Asaben lokarri zaharra ez baldin bada eteten, ez dugu besteren beharrik. Aski genuke beti begien aurrean edukitzea euskarari" amets bideetan barna" eragin zion ibilaldi luze hura.
‎aspaldidanik zetorren latinaz, Europako lehengo hizkuntza ikasiaz, eta Europaz zenbait sailetan nagusitzen ari zen frantsesaz, berri bezain landuaz. Oker zegoen, beharbada eta segur aski, ordutsuko gehienak bezala, baina bazituen bere arrazoiak eta arrazoi horiek, ez gureak, izango dira harekiko azken juizioan erabiliko direnak, gehiegi luzatzen ez baldin bada.
‎Iturburua, hemen, Larramendi jesuita dugu(), andoaindarra jaiotzez. Artea utzi zuen5, inoiz" Ezina egina" itzuli izan ohi dutena, Diccionario trilingüe deritzan euskal hiztegia (euskara baita ezbairik gabe nagusi hiru hizkuntzetan), beste zenbait liburu, hil ondoan argitara zen CorografÃa de Guipúzcoa ospetsua, eta ezin konta ahala paper, orain Telletxea Idigorasi eskerrak irakur ditzakegunak, irakurriko ditugunak ez baldin badira.  Berrien artean badira euskarazkoak ere, lehengo pusketa haiei eranstekoak:
‎Legeak debekatzen dit orainengoez mintzatzea. Eta etorkizunezkoez, ezinak ez baldin badu legerik, alferrik litzateke deus esatea. Beraz,
‎Hizkuntzari dagokionez, bat datoz, gutxi gorabehera Munibe eta Larramendi, hura honekin ados datorrela esatea ez baldin bada zuzenago. Hemen piztu zen sua ez zen Gipuzkoako lurretan gelditu:
‎Landuagorik, bai, jakina, zenbait momentutan honelako edo halako premiatarako trebeagorik. Ez ote zaizue, bada, miresgarri iruditzen, goi eta behe mailako hizkuntzarik ez baldin bada, euskalkiren bat (aski landua bera) besteak baino behartsuago eta erromesago gertatzea, adimenduaren trabagarri, ez laguntzaile?
‎Lorik galarazi ez baldin badit ere, arantzatxo bat badaramat geroztik zirika, gure Fleury abadeari irainik beltzena arrazoirik gabe bota ote nion beldurrez. Ez baitut sekula, dakidanez, hark hain ausarki idatzi eta argitara zituenetarik lerro bakar bat ere irakurri.
2002
‎Ikasturte hasieran zaigu oroitaraziko honenbeste ikaslek eman duela bere izena ereduan, eta urterik urte ohartuko gara, ehunekoetan, gero eta jende gehiagok egiten duela aukera hau. Ez du inork ere galdetzen, hala ere, zein diren horren alde onak eta ez hain onak, arras zeharka ez baldin bada segurik. Zinez pentsatzen dugu horrek ez duela alde txarrik?
‎Hori da kontua, gure nortasuna indartzen gabiltzala, aukeran beti baiezkora joaz. Edo zergatik uste duzu daramazkizula zuk itxura horiek, ez baldin bada besteengandik bereizteko eta zu ere, zure lagun guztiekin batera, helduen aurrean hor zaudela baieztatzeko ez bada. Guk erakusten dizugun mundu horretan zuen tokia aurkitzeko ez bada?
‎Mintza gaitezen garbi, eta, zure adineko batek behin esaten zidan gisa," zanja" dezagun kontua, erabaki eta onar dezagun arazoa esan nahi zuen, beldur naiz, erdal hitz ponpoxo horrekin. Nekez uler dezakegu batzuetan euskara espainolez hitz egiten ez baldin badakigu," zanjatu" kasuan bezala. Jesus Rubiok ere idatzi du beste lan bat ekonomiari buruz, euskal ekonomiari buruz edo, nahiago bada, euskararen ekonomiari buruz (Euskararen garabideak, Alberdania, 2002):
‎Eta gehiago esatera ausartuko ginakete oraindik. Zeren eta, aurreko etapako testuek ez baldin badute izendapen amankomun bat dokumentatzen, berorren azpian protoeuskaldunarekin erlazionatu beharreko piriniar unitate etniko kultural primitibo horren agerpen polimorfoak kontsideratu ahal izateko, eta adituak izan baldin badira, hainbat susmo eta aztarnatan oinarrituz, horrelako unitate (edo batasun) baten existentziaren berri, a posteriori, eman dutenak, orain, Euskal Herriaren manifestazio historikoaren egunak gertuago dauden honetan, izan ere agertzen ikus dezakegu, kasu honetan etnonimo edo toponimo ezagun bat baldin bada ere, gaindimentsionatua, arrazoin eta esanahi ez gehiegi argituriko lerradura miresgarri edo metamorfosi semantikoei esker".
‎Berdin berdin, ikasliburuak behar badira, baina ez baldin bada inor ere prest ikasliburu horiek egiteko, administraziotik bultzatu behar da lan hori. Baina Euskal Herrian aspaldi hautsi ditugu muga horiek, eta orain dela urte asko hasi ginen azen azpitik zopak jaten.
‎Euskararentzat, ordea, ez litzateke batere gauza ona izango behin akademia kontuetan lehentasun bakar hura galdu ondoren, etorkizunean errespetua ere galduko balu araugintzan. Eta ez litzateke ona izango akademia arazoetan ordezkoak aurkitzea zaila ez baldin bada, ez baita gauza bera gertatzen araugintzan: ez litzateke erraza izango Euskaltzaindiak historian zehar bete izan duen papera beteko lukeen beste elkarteren bat aurkitzea.
‎Hori aski ongi dago. Ikusten ez dudana da, eta horrekin ez nago batere konforme, zergatik duten batzuek hain leialtasun gutxi jatera ematen dien erakundearekin, zergatik parean edo jartzeko grina hori, nolatan ikusten den hor etsaia, kasu askotan bederen funtsean eta egiaz benetako laguntza baizik ez baldin bada. Hori da ikusten ez dudana.
2003
‎Gazteei argiki azaldu behar liteke ez dutela derrigorrez bortizkeria justifikatzen duten ideologoen ildoetan sartzerik, hautua dutela, libre direla, eta, ilegaltasun politikoaren bidea hartzen baldin badute, ondorioak berengain dauzkatela, manifestaldi batetarik landa poliziak atxilotzen baldin baditu adibidez. Ikastolak kontzientziatze lan hori ez baldin badu egiten, etxean berean obra daiteke. Baina nonbait errazago da gazte bati amodioa preserbatiboa erabiliz egitekoa dela gomenda  tzea, ETA erakundearen landerrez mintzatzea baino.
‎Hirutara kontatzen dut... Eta hirutan Elpides hor azaltzen ez baldin bada, banoa... Egiteko latzak baditut nik:
‎O, Sokrates, nihaur naizenaren parte handietan handiena bazter edukiko nuke, Sokrates ezagutzen ez baldin banu! Bakarrik gaude, mende mendekariak zeharkatu arren, gazte eta  lorios, grebarengatik lekua huts dago:
‎Ala ez duzu ideiarik defendatzeko? Ideiarik ez baldin badaukazu, zure kideek kaskoan errepikatzearen bortxaz sartu hiruzpalau lelozko ideologia bat baduzu bederen. Bestalde badakikezu zenbaitetan zilegi eta zuzen dela otsoaren egin moldeen sustengatzea?
‎Denbora apurraren buruan miretsi ahal izan zuten, eta oraino oroitzen dira haren arrapostu metaforikoaz: " lurrera erortzen den ogi bihia hiltzen ez baldin bada, bakarrik geratzen da; aldiz hil  tzen baldin bada, fruitu anitzez burutzen da!". Tiresias da perpaus harrigarriaz gehien eta hobekien gogoratzen, bere iragarle taldearekin, Delpheko suge anderea eta Kasandra zoritxartsua barne, horrelako gauzak ahoskatzeko ohitura handia zuelako, jendea zorionera bideratzeko ala tragediara desbideratzeko Oidipous gaizoa nola.
‎Batetik. Bestetik ordea, neure irudiko, lurraren, mintzairaren eta historiaren alde ez baldin badugu borroka  tzen, dena galduko dugu. Hainbeste hitz sail zoragarri isiltasunean urtu eta zer date mundua, euskal aditz trinkorik gabe?
‎Gauza bat azpimarratzen dut erran berri duzunetik: borrokatzen ez baldin badugu dena galtzen dugu. Zer da zuzen galtzen duzuna?
‎Zuen lurralde zatian, modatik kanpo dagoelako gaurkoan, armatua ez baina borroka aski zaiela irudi du. Hargatik, hautematen dira batzuk Estatuari mehatxuka, hau edo hura ematen ez baldin badie, armak berriro hartzen dituztela zenbaitek, etsiduraz. Beraiek ere goraki kritikatzen duten Estatu bat eska  tzen dute.
‎Baina, o, Sokrates, zilegi bekit ohartaraztea gerlarik ez balitz literaturarik ez genukeela; Troiako suntsiketa itsusia kontatu ez baldin bazuen Homerok, Iliada linbo ilunpeetan preso geratuko zen eta Peloponizako hogeita bat urteko gatazkatik atera zen, hain hunkigarri agertzen nauen Tuzididaren obra ikaragarria! Eta gure tragedia sail guztiak Troiako gerlaren umeak direla aitortzeko ordua etorri zaigu:
‎Alde horretarik zuri ateratzen zara; zaude lasai, olerkia betirako galdu da. Platonek ez baldin bazuen aipatu, ez genuen guk deus ere jakingo! Zu bezain abila eta indartsua denean, gerorako ahalkegarri izan litezkeen gauza batzuk gordean eta isilean atxiki behar dira.
‎Zeronek diozun eran, nehork ez ditu euskaraz mintzatzetik trabatzen, non ez den beren baitako ezjakintzak. Hizkuntza estatuaren estigmatizatzeko tresna baizik ez baldin bada, egia da, hizkuntzaren gain jartzen diren sufrantzak, ezerera edo deus gutxira heltzen den jendearen sufrantza areagotzen du. Eta gaurko bizikideek, atzokoek bezala, ez dute pairatu nahi, zoriontsu izan baizik.
‎Mugaren alde bateko zein besteko, errepikatzen zuen, sekta militar kutsuko erakaspen pobre horiek bilkuraz bilkura, inarrosaldiz inarrosaldi, populazio osoari inposatuz? Abertzale ez den populakuntza horren kontzientziatzeko lan baten xutik ezartzen ahaleginduko gara abertzale alderdien baitan, zioten, kontzientziatze hori, gehitzen zuen Txokok, bilkuren bidez obratzen zen eta bilkurak ez baldin baziren aski, dinamita ezpalak aireratuz. Ez zen sekula galdea honela pausatzen:
‎egiaren erdia baino ez dugu ahoskatzen eta beste erdia, egoera hobetuko denerako uzten dugu. Gaineratiko gaietan ez baina, ETAren ihardunarekiko anbiguotasun handiz aritzen gara eta anbiguotasun horrek gure harremanak oro iluntzen ditu, edo behintzat uhertzen, mututasuna ez baldin bada, isiltasuna hedatuz. Jendalde oso bat ele gabetasunera gaztigatuz.
‎Galdera hauek arrapostu ments gelditzen ahal dira, euskaldunok ez baldin badugu gure borroka zaharraren inguruko pentsamendurik biribilkatzen. Abiatuak dira azterketak eta gogoetak Elkarri taldearen baitan, abiatuak berrikitan Aralar aldean, hala nola abiatuak ziren sakon eta baikor, 1998 abendu arteko epean, Lizarra Garazi mugimenduaren lerroetan.
‎Halatan, populazioaren zati baten kaskoetan, jarduera naturala bilakatu da ilegaltasuna. Biktimen bortizkeria nolabait zuzena, kondena ezina zela eta dela (palestinar komando suizidena) iritziz, euskaldun dela dioenak ez ditu demagun, atentatuak kondenatzen, arras arraiki txalotzen ez baldin baditu ere. Irudi luke, beste edozein testuingurutan egin litekeen eran, terrorismoaren estalpean ongia eta gaizkiaren artean egoeraren moralki ikertzeko eta jujatzeko kapazitatea galtzen dela, hala nola borroka armatuak finkatu eta kutsu heren mundutar eta etnizistaz hanpatu ideologian ito helburu argi eta zehatzak.
‎Gauza bat (jendea izan arren) suntsitzen, hausten eta errausten ahal da, morala kolpatu gabe. Terrorismoa, ekintzez ez baldin bada, hitzez  bederen babesten duen jendartearen baitan pentsamendu bortitza hazten da eguneroko urratsen zutabe: azken fineko aterabide eta, derragun, abertzale jator izatearen zigilu.
‎Ez da ikusi, hamarkadak ahitzean, euskal punk ohi ba  tzuk baino epaile zorrotz eta urrikigabeagorik. Desobedientzia zibilera konbertitutako batzuk ere maite dute beren artikuluetan bortizkeriaren balizko itzuleraren mamuaren akuila  tzea eta inarrostea, Estatuak beren eskaera zuzenei bertan eran  tzuten ez baldin badie.
‎Frantxisen apartamentuan berriz pasatu zituen baxoaren apailatzeko gelditzen zitzaizkion ikasgaiak. Frantxisen gustuko, hizkuntzaz oraino ez baldin bazen arras euskalduna, Txokok izenez bederen bazekien nor zen. Eta zioen, Â euskara ikasiko dut nehork baino hobeki.
‎Libertatea premiazkoa zaigu, askatasunik ez baldin badugu ere. Noizbait ikasiko dugu arauz borroka armatua, salbat makila gisa baliatu gabe, ibiltzen.
‎ETA –eta bere epokan IK– baliabide gisa kontsideratuz, irudi ote zaigu aitzineko belaunaldiek gaizki egin zutela, ez zirela nahikoa batailatu? Euskaldunak bere izaera zaharra borrokatuz biziarazten du, frankotan ilusioa baizik ez baldin bada ere. Argi da beste aldetik, gorago azaldu dugun eran, Errepublikak hemen eta botere zentralak Espainian bortizkiegi ihardun dutela, esplikaziorik gabe, ezberdintasun kultural guztiak ezabatu beharrez.
‎Baionara izendatu zutelarik egoeraren konprenitzen saiatzeko liburu franko irakurri zuen euskaldunetaz. Bere burutazioetan ez zen deusetara heltzen, oinarrizko bortizkeriaren beldur hori kontuan hartzen ez baldin bazuen behintzat. Ideologia historikoak zuen beldurra troxatzen.
‎Zuen argumentuak iraina eta hutsa besterik ez baldin badira, bide okerretik zabiltzate. Zuk jakin behar zenuke, monsignore...
‎Ez duenak ezin eman; euskaldun ez baldin bagara, zer eman genezakeen ez dago argi, nori eman geniezaiokeen ere ezin argi egon. Ez baldin bagara, ez gara; existentzia bera da dudazkoa, euskararik ezean.
‎Txikiak ona eta ederra behar du izan, besteen maila erdiesteko. Handiari eskatu ez zaiona eska  tzen zaio maiz txikiari; baina, hala behar du, Abailarriren azpian ito gura ez baldin badu.
‎Irakurketa tradizionala da gure artean hori, baina jarrai dezagun. Eta noski, ez baldin badaude, eurek jakingo dute zergatik ez dauden, baina nola ez dauden (nahiz ez dakidan zergatik ez dauden, edo ezta ba ote dauden edo daudekeen, edo agian egon litezkeen baldin eta ez dakit zer batera garatzerik balego, edo horrelako zerbait) onena horiek guztiak berrogeialdian jartzea da; bai hormari begira jarri eta ondo begiratu, miatu eta susmopean gorde. Sinpletasun horrekin dira Hertzainen herri puta hontan hainbat eta hainbat eztabaida.
‎dagokiona. Esan nahi da, bat antzua da dagokiona ematen ez duenean; inor ez da antzu kontsideratzen ez dagokiona ematen ez baldin badu. Ulertzeko erraza da:
‎Gauzarik errazenak gaitz dira, subirano direnen egitura administratiboei berdin zaienean gizarteak eta herrikideek zer dioten honetaz edo hartaz, baldin eta ezarritako boterearen beharrizanekin eta indartze gogoarekin bat ez baldin badatoz sentipen horiek: " historikoki, eta gure kasuan bertan ere ez du ematen salbuespenik dagoenik, estatu sindikatuek eta  estatu alderdiek orok interes zentralistei eta Estatuaren batasunari eusten diete.
‎Handiak ikusi nahi ez baldin badu ere, sakoneko arazoa eta katramila honoko honetan datza, hots besteen sentipena suntsituagatik ez dela norberarena arrazoizkoagoa egiten. Gure artean honela formula daiteke sakoneko arazoa:
‎Aurrerago ere egin dezakegu. Komunikazioaren munduan normala ez dena, marginala ei da; eta gero eta marginalagoa izango da, baldin eta estandar arruntak bereak egiten ez baldin baditu marginalak. Beraz, normaltasunaren izenean, marginalitatea gainditzen hasteko urratsak egin behar dira albait arinen.
‎euskaldunaren eta erdaldunaren interesek ez dute zertan bat etorri, ahoa zabaltzearekin batera ikusten da hori. Euskaraz ez dakien herrikideak mina ematen digu, ezin baitugu egin euskaraz bere aurrean bera mindu gura ez baldin badugu. Euskaraz egiten ez duen euskaldunak egiten uzten digu, egiten ez digun arren.
‎Planteamendu ausartak eta ez baztertzaileak behar ditu gizarteak oro har bere garapena ziurtatzeko, nik uste. Dena ala ezer ez baldin bada apustua, eta indar harreman koiunturalaren balantzak ezer ez horren aldera bultzatzen baldin badu, denarekin itsutzea ezer ezaren inposaketaren aldeko auto inmolazioa izan daiteke. Dena eskatzea eta bitarteko harmailetan gora egitea izan liteke inteligenteena.
2005
‎Idoiari ez zion axola ez irteteak eta nire gelan egoteak, hura ere lan askorekin zebilen eta; ikasten nekatzen zenean, pintatzen hasten zen, eta, batzuetan, ohera eramaten ninduen; horrelakoetan baino ez nuen uzten nire begiralekua. Oso samurai baldarra nintzen, jakina; samurai batek ez du begiralekua uzten, hilik ez baldin bada.
2006
‎Baita euskaran ere. Bestela, moda hutsa ez baldin bada, zer dela eta agertzen eta ugaltzen dira bat batean eta hainbestetan zenbait hitz eta aditz? " Ekin", esaterako.
2007
‎Eta gero, oihanaren zoko ilunenera eramanen, han otso, hartz eta herensugeek ene gorputza puska dezaten. Hori baita izanen ene fortuna, gau honetan berean, Aloadinen gizonek ez baldin banaute bi mendien artean gordea den Paradisura erematen. Han bederen, Aloadinen Paradisuan, biolaren jotzeko, dantza  tzeko eta maitasunaren kantatzeko bainaute bakarrik atxikiko.
‎Kontseilu xume batzuk dituzu ondotik bideko: ...gidatuko zaituen bide zuzena; trabak ezartzen baldin badizkizute bidean, ez iezaiozula nehori kasu egin, jarraiki zakizkio beti errege bide handiari eta zoaz zuzen nehora itzuli gabe; ez ahantz noiznahi haizea bihurtu daitekeela eguzki sartzetik ilkitzera eta alderantziz; hiru eguneko arrotza eta arraina, usain gaitz direla; porturik gabeko zertana, ximiniarik gabeko etxea bezala dela; zure etxean ez baldin baduzu sardinarik, ez eska bertzearenean izokinik; ez ere arrainik ez den urera bota sarerik; euriak ez daramana uharreak daramala eta mundu honek dirudiela itsasoa, igerika ez dakiena hondarrera doala.
‎Arrazakeria!! Ez, zuek ez dakizue zer den zinezko arrazakeria, zuek ez baldin bazarete euskaraz mintzatzen ez da nehor deusez ohartzen, eta euskaraz ari izanik ere anitzetan nehor ez da deusez ohartzen, aldiz gu... Guk hizkuntzaz gain ez dezakegu gorde ez garela behar bezalako zuriak, gure aurpegi ilunek salatzen gaituzte.
‎Zortzi egun iraunen duen basamortua iragan duk eta jakin ezak, Marko adixkidea, ez dela han ez zuhaitzik, ez abererik, eta hobe duala hango ur kiretsik ez hurrupatzea, ez baldin badituk nahi hire hertzeak erre. Kasu emak, beraz, ez ezakala hango urik edan eta hirekin eramazkik zortzi egunendako edateko eta jateko behar ditukanak.
2008
‎[Aurrekoaren esplikaziotzakoa II.] Arnasa bere gisa dabil, ez baldin badiot nik agintzen, eta nik agintzen baldin badiot, ez dabil bere gisa.
‎erditze natural deritzan bati begira hiltzen naiz, mundura datorrenaren aurreneko negarra besterik aditzen ez dudala. (Bide batez, pentsatu ohi dut nonbaitetik hasi beharra dagoela eta, ez baldin badakit ere oraino nola nahi dudan bizi, badakidala behintzat nola nahi dudan hil).
2009
‎ezer ez baldin bagara, patrikan bere hatsa ez badaramagu?
‎Garai hartako gizartean ia ia guztiak ziren erdaldunak; euskara, ordea, batzuena bakarrik zen, eta horiek ezin zuten (ezin dute) euskara nahi zuten askatasunarekin erabili eta, hortaz, ezin zuten praktikan legeak onartzen dien eskubidea gauzatu. Nola, bada, aldamenekoak hizkuntza hori ez baldin badaki! Eskubide hori zinez bermatzekotan, gizarteak elebiduna izan behar du.
‎Euskararen geroak beharrezkoak ditu legea eta neurria, baina betoz lege guztiak, betoz ondoren neurri eta makilak: motibaziorik ez baldin badago, alferrik ariko gara. (...) Eta akuilu politiko protestazkoak izan duen eta duen garrantzia ukatu gabe ere, motibazioak ezin du politikoa bakarrik izan.
‎Ingurunearen kontserbazioari dagokionez ere, halatsu gertatzen da: alferrik da energia nuklearra eta berriztaezinak diren baliabide naturalak kontsumitzearen aurka egotea, aldi berean norberaren bizimoduan askoz argindar gutxiago erabiltzeko prest ez baldin bagaude. Beraz, herritarren sentsibilizaziorik gabe ezinezkoa da pixkanaka berdinkidetasun soziala nagusitzen joatea, baina araurik gabe ere ezinezkoa da.
‎" Liburu bat ez baldin badator ados Koranarekin, suntsitzea merezi du. Eta Koranarekin bat baldin badator, zertarako behar dugu liburu hori?
‎Jokoak, ordea, arau batzuk ditu, eta autoreak arauok errespetatzen dituen neurrian errespetatzen ditugu irakurleok ere jokoa, arauak eta idazlea bera. Pertsonaia bat aldendu egin bada kontakizunaren hasiera hasieratik markatu zaion perfiletik, istorioak inkongruentziak baldin baditu, hizkera ez baldin badator bat kontakizuneko giroarekin, idazleak ez baditu berak jarritako arauak errespetatzen, irakurle eskarmentuduna traizionatua sentitzen da eta, haserre bizian, liburua ixten du.
‎Banekien osabarena adar-jotzea zela kontu hartze bat bainoago. Etxeko eta nire inguru hurbileneko giroan euskarak ez zeukan defendatuko zuenik, ez baldin bazen maila guztiz sentimental batean. Nire belaunaldiko beste askoren kasuan bezala, garaiko suspertze sozial eta politikoak, gure etxeko girotik hain bestelakoak?
‎Oso gogoan dut garai hartako lagun literatur zaleen artean izaten genuen solas errepikaria: " Eta idazten ari naizen testuan isuri nahi dudana ez baldin bada elizaren gogoko, nik idatzitakoa ez baldin badator bat dogmarekin?". Beti izan dut inpresioa Gandiagak antzeko dilema bat bizi izan zuela Denbora galdu alde idazterakoan, eta gatazka horri irtenbidea aurkitzen saiatu zelako hartzen duela liburuak hegaldi airosoa, literaturaren bidez baizik ezin lor daitekeen bezalakoa.
‎Oso gogoan dut garai hartako lagun literatur zaleen artean izaten genuen solas errepikaria: " Eta idazten ari naizen testuan isuri nahi dudana ez baldin bada elizaren gogoko, nik idatzitakoa ez baldin badator bat dogmarekin?". Beti izan dut inpresioa Gandiagak antzeko dilema bat bizi izan zuela Denbora galdu alde idazterakoan, eta gatazka horri irtenbidea aurkitzen saiatu zelako hartzen duela liburuak hegaldi airosoa, literaturaren bidez baizik ezin lor daitekeen bezalakoa.
‎Eta idazten ari naizen testuan isuri nahi dudana ez baldin bada euskaltzaletasun ofizialaren gogoko, ez badator bat nazioaren edo dena delakoaren eraikuntzarekin?
‎Hipotesi zuhurra. Nirekin ados ez baldin bazaudete... Nik ez dakit benetako abertzaleak edo iraultzaileak diren, nire iritziak, gainera, ez du inolako baliorik.
2010
‎Inoiz ez baldin badakizu marko batean zer sartu, zatoz denda honetara, zioten hormek gutxi gorabehera: jaiotze agiri bat, jaunartzeko argazkiak, Angelina Jolie eta Brad Pitten irudiak aldizkari batetik moztuak, Aita Santua Vatikanoko balkoian, Javier Bardemen posterra moldura rokoko batekin, Athleticen egutegia passepartout baten erdian, Van Gogh kutsuko eguzki loreen puzzlea, Euskadiko Selekzioaren kamiseta bat jokalarien sinadurekin, bonolotoko txartel irabazlea, dentista baten lizentziatu zertifikatua, haurra lehen txupetearekin argazki desenfokatuan, tira, artelan ortodoxo baten antza izpirik ez zuen gauza orok ziruditen marko baten barruan sartzeko modukoak.
‎Marioren erantzunaren zain egon gabe, gela barrura sartu zen eta irekita zegoen ohearen barruan babestu, maindire eta manten azpian ezkutatuz. Gero Mario sartu zen eta ohea estua izatea inporta ez baldin bazitzaion, elkarrekin lo egin zezaketela esan zion, berak erraz hartzen zuela lo eta ohituta zegoela leku estuetan jende gehiagorekin lo egiten. Danielak zurrungarik ez zuela egiten agindu eta besarkatzeko eskatu zion, ea dardarizoa joaten zitzaion.
‎Eta, batez ere, Mallopekoak ez daitezela kontu honetaz enteratu. Lehenengoak ez baldin bagara, ez du ezertarako balio.
‎Olentzero Forever herri hau kasherismotik ateratzeko behar ditugun ekintzetako bat da. Batzuentzako Olentzerok ez du balio simaur kiratsa ez baldin badu, zikina, potolo eta arlotea ez bada. Gaur egungo umeek, ordea, ez dakite ukuilua edo ikatza zer den eta betiko tripa handi hori ikusita pentsatzen dute eskale errumaniar bat dela, eta ez opariak ekartzen dituen aitona.
‎Zergatik Esoporen obrak eta ez Homerorenak? Zertarako balio zuten hortaz bere garaipenek, ez baldin bazuten Grezia Handiaren harrotasuna sendotzen?
‎Tor torrek arrazoia zuen. Eta ez baldin bazuen, ez zegoen argumenturik harenak gezurtatzeko.
‎–Eta ez baldin badauka norekin egonik. Askori gertatzen zaie hori, eta orduan alegiazko adiskideak asmatzen dituzte beren bakardadeei itzuri egiteko.
‎–Isiltzen ez baldin bazara, larrutu eta hementxe bertan jango zaitut!
‎Nire ama Tetisek hilkor bihurtu ninduen, eta dortoka jakintsua eman konpainiatzat. Sinesten ez baldin badidazu, bila ezazu sortzaile hori eta galdetu berari. Ikusiko duzu dagoeneko ez naizela harena, Parisen zauri hilgarriaz geroztik.
‎–Itxoiten ikasi; itxoiten ez baldin baduzu, inoiz ez baituzu aurkituko espero gabekoa, ebatzi zuen Tor torrek, nekatuta; eta berehala lehengoari ekin zion berriro, Akiles probokatu nahian?: Eguzkia irtengo da.
‎–Eta eguzkia irteten ez baldin bada?
‎–Eguzkia irteten ez baldin bada, gordinik jan nazakezu, beti nahi izan duzun bezala.
‎Ez. Neska gazteak ezin zion hura bezalako alegia bat kontatu, ez baldin bazuen beldurrarazi nahi.
‎Eta lo arinaren loerian Briseidaz oroitu da, bere emakume esklabo izandakoaz, eta Ifigenia samur eta otzanaz. Zertarako balio izan zioten orduan bere mardultasunak eta edertasunak, inoiz ez baldin bazen iritsi haiek konkistatzera. Zer bilakatua zen denborarekin, dortoka soil baten atzerapena beste motiborik gabe horrela berantesten zen heroi
‎Gure artean hitz egin eta gero, erabaki dugu zuri honako hau proposatzea: berriro lehiatzen baldin bazara eta ez baldin baduzu harrapatzen, utzi egingo zaitu eta nirekin bizitzera etorriko da Eleara.
‎Piztia gosetuaren antzera, itsasoak irentsi eta bereganatu egiten zuen. Eta berak, greziar epopeiako Akiles ikaragarriak, irents zezan uzten zion, hilkorren artean lekurik ez zuela jakinik, eta amak, beste fikzio bat ez baldin bazen, egunen batean bere naufragioan aurkituko zuela. Huraxe zen, izan ere, nereida baten eginbeharra:
‎Kontzertuaren Legea berritzeko akordioa ezinezkoa izan zen lehenago, eta behar bada ezinezkoa izango zen gero ere, ez behintzat Gorteetan gutxiengoan egoteak ez baldin bazuen horretarako beharrik sortzen. Horixe gertatu zen 2009ko irailean, eta Kontzertua blindatzea lortu zen; hau da, euskal arau fiskalak legez gainerakoekin parekatzea.
‎Izan ere, autoritatearen eredua nahiko erraz nagusitzen da bestelako azalpenik ez dagoen bitartean; errazago, erlijioa instituzio nagusien jabe denean. Haatik, zentzu komunak edo zientziak azalpenen bat aurkitu orduko, arazoak sortzen dira erlijioa eta zientzia ez baldin badatoz bat. Gorago deskribatu dugun gurutzegrama erraldoia gehiegizko zama da erlijioarentzat, eta atzera egin beharra dauka pixkana pixkanaka.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia