|
Hutsaren gainean bizi den gizaki bat da mistikoa, hutsaren jabe baizik ez dena, eta kimera baten, benetako errealitatearen?? jabe; ezereza du ondasun, eta horregatik, lurreko aberastasunak bereizgarri dituen gizartean ez da inor; heterodoxoa da eta, artaldearen dinamikatik atera behar badu, atera egingo da, zeren mistikoarentzat
|
ez
baita absolutua artaldearekiko harremana, legea eta ordena oinarri dituena, baina bai Absolutuarekiko harremana; herritar eta eliztar bazterrekoa ohi da, botere zibil eklesiastikoen dogmak dogmatzat hartzen ez dituena; poeta bat da, zientziaren ekarpenak bere esparrura eraman eta sinbolo edo metafora gisa erabiltzen dituena, adieraziezina adierazteko ahaleginean, astuntasunari graziaren kontzeptu... ikusten duzu, Damaso?!?; mistikoa, beraz, gauza guztiak nahasten dituen miserable ezjakin bat da, paradoxek eta kontraesanek ehundutako errealitatea gainditu nahiko lukeena?. Gatazkaren eta kontraesanaren erdian agertzen da Jainkoa?
|
|
Hutsaren gainean bizi den gizaki bat da mistikoa, hutsaren jabe baizik ez dena, eta kimera baten —benetako errealitatearen? — jabe; ezereza du ondasun, eta horregatik, lurreko aberastasunak bereizgarri dituen gizartean ez da inor; heterodoxoa da eta, artaldearen dinamikatik atera behar badu, atera egingo da, zeren mistikoarentzat
|
ez
baita absolutua artaldearekiko harremana, legea eta ordena oinarri dituena, baina bai Absolutuarekiko harremana; herritar eta eliztar bazterrekoa ohi da, botere zibil eklesiastikoen dogmak dogmatzat hartzen ez dituena; poeta bat da, zientziaren ekarpenak bere esparrura eraman eta sinbolo edo metafora gisa erabiltzen dituena, adieraziezina adierazteko ahaleginean, astuntasunari graziaren kontzeptu... ikusten duzu, Damaso...! —; mistikoa, beraz, gauza guztiak nahasten dituen miserable ezjakin bat da, paradoxek eta kontraesanek ehundutako errealitatea gainditu nahiko lukeena —" Gatazkaren eta kontraesanaren erdian agertzen da Jainkoa" esaten zuen Mertonek—, baita, helburua lortzeko, hizkera berezi bat asmatu behar izaten duena ere —Entréme donde no supe/ y quedéme no sabiendo/ toda ciencia transcendiendo esaten zuen Fontiveroskoak—, ezinbestean; tipo xelebre bezain barregarria da, ondorioz, funtsean, bai boterearentzat eta bai zientzian ezin iaioagoak diren zu bezalako jakintsuentzat ere; muturreko ortodoxia zaintzen zutèn inkisidoreek eta beste jende batzuek" Avilako puta" tzat zuten Santa Teresa; Donibane Gurutzekoa, berriz," gizagaixo goitik beherainoko" bat zen, lurrean esertzen zena," morisko txiro mutur beltz" bat iduri; gizon ezdeus bat zen, gainera —fraidetto bat fraide bat baino gehiago—, txikia eta argala —‘pocas carnes’—, itsusia, eskorpioiak ere kontsolatzeko modukoa... baina zorrotza ere bazen, eta nornahi ateratzen zuen bere onetik bere hitzekin eta bere jardunarekin, baita Teresa bera ere, Teresa Jainkoa" motzean lotzen" saiatzen zen bakoitzean, estasiak eta mesede bereziak amets, halaxe mintzatzen baitzitzaion fraide karmeldarra:
|