2015
|
|
Egin eginean ere, Baraiazarrak itzulpen honetan eskaintzen duena ez da bakarrik Santa Teresarena,
|
ez
bada euskara bera ere egoki apaindua eta gaurko erara emana, hain zuzen, euskarazko hizkuntza mistiko eta erlijiosoaren espresa molde garaikoa. Edu horretako opari ederra egiten die euskarari eta aldi berean euskal letrei.
|
|
Zugandik aldendurik dagoela daki soilik, eta ez du onartzen inolako erremediorik; izan ere, gartsu maite duen bihotzak ez du onartzen aholkurik ez kontsolaziorik, mindu zuen harengandik izan ezik; handik itxaroten baitu bere nahigabearen erremedioa. Zuk nahi duzunean, Jauna, laster sendatzen duzu egin duzun zauria; aurretik ez da itxaron behar ez osasunik ez pozik, hain ongi erabilia den sufrimendutik aterea
|
ez
bada.
|
|
4 Egia da, ene ahizpak, hau idatziz noala besterik gabe, txunditurik nagoela, Errege eta Enperadore handi honen ahalmen handia nola agertzen den hemen ikustean; zer ez ote du izango hortik igarotzen denak! Nik uste dut, arima hauei bezala, Haren Maiestatea agertuko balitzaie munduan guztiz galdurik dabiltzanei, ez liratekeela ausartuko Hura iraintzen, maitasunagatik
|
ez
bada beldurragatik. Oi, bai behartuak daudela indar guztiekin Jaun hau ez sumintzen saiatzera hain goitiko bidez abisuak jaso dituztenak!
|
|
Mesederik nahiko egingo dit gure Jaunak, haietakoren bat horretaz baliatzen bada Bera pixka bat gehiago goresteko: ongi daki Haren Maiestateak nik ez dudala besterik nahi; eta oso argi da, zerbait esaten asmatzen denean, konturatuko direla ez dela nirea, ez baitago horretarako oinarririk, adimen eskasa izatea
|
ez
bada nik horrelako gauzetarako dudan moldakaiztasuna bezala, Jaunak bere errukiaz ematen ez badu.
|
|
Hauek ez ditu Jaunak, zuzena denez gero eta baita errukitsua ere, beti merezi dugun baino askoz ere gehiago ematen duena?, ordaindu gabe uzten, bizitzako atsegin eta jostaketek ematen dutenetan izan ditzakegun baino askoz ere, poz? handiagoak emanez; baina ez dut uste gozotasun asko ematen dituenik, noiz edo noiz, gainerako egoitzetan zer gertatzen den ikusiz gonbidapena egiteko, haietan sartzeko presta daitezen
|
ez
bada.
|
|
4 Gorets beza biziki, bere baitan hau nabari dezanak, berak mesedea ezagutzea zerikusi handikoa delako, eta mesede horregatik eskerrak emateak mesede handiago batzuetarako prestatzea ekarriko dio. Eta aditu ahal izateko, hainbat liburutan gomendatzen denez, saia bitez gogoetarik ez egiten, Jaunak ariman dagianera adi egon baizik; Haren Maiestatea hasi
|
ez
bada gu liluratzen, ezin dut ulertu nola geldiaraz daitekeen pentsamendua, mesede baino kalte gehiago ez egiteko eran; honetaz pertsona espiritual batzuen artean ongi bideraturiko eztabaida izan bada ere, nik neure apaltasun urrian aitortzen dut ez didatela sekula eman ni haienera makurrarazteko arrazoirik. Halako batek fraiPedro Alcántarako santuarena omen den liburu bat aipatu zidan, baietz uste dut, harena zela?, ni beraren aldera jar nadin, hark honen berri bazekielako; eta irakurri genuen eta nik neuk diodana dio hark ere, baina ez nik erabilitako hitz hauen bidez; hala ere, esaten duenetik ateratzen da, ordurako maitasunak itzarririk egon behar duela.
|
|
Oi, zenbat kasu izango diren, guk hau esan eta besterik ez dugula nahi irudituko zaigunekoak eta egia honengatik hilko ginenekoak, ustez esana dudanez! Bada, nik esaten dizuet, eta behin eta berriro esango dut, hori hala denean, lortu duzuela Jaunaren mesede hau, eta ez izan inolako goserik esanda geratu den gozotasunezko beste bat egite horrenik; izan ere, horrek bere baliorik handiena orain diodan honetatik datorrelako hartzen du eta esandako horretara ezin delako iritsi gure borondatea Jainkoarenaren mende ezarritako bat egite ziur ziurra
|
ez
bada. Oi, hau bai dela bat egite desiragarria!
|
|
9 Hau guztiau ez da ezer, honen gainera aitor entzuleei barrukoa adierazten ez dakielakoa eta engainatuak dituelakoa ez badator; eta pentsatu eta pentsatu egin arren eta lehen mugimendurik ez duela haiei esango ez dienik ikusi arren, alferrik da; adimena hain ilun egonik, ez da egia ikusteko gai, irudimenak agertzen diona (orduan hau baita etxekoandrea), eta deabruak agertu nahi dizkion zorakeriak sinesteko baizik; dirudienez, baimena emango dio gure Jaunak azter dezan eta baita Jainkoak gaitzetsia dela buruan sar diezaion ere. Izan ere, asko dira erasotzen dioten gauzak hain minbera eta jasangaitza den barruko estura batekin, non nik ez baitakit zerekin konparatu, infernuan sufritzen dituztenekin
|
ez
bada; bada, ekaitzaldi honetan ez da onartzen inolako pozbiderik. Aitor entzuleagandik hartu nahi izanez gero, badirudi deabruek jo dutela harengana arima oraindik gehiago oinazetu dezan; eta honela, aitor entzule batek oinaze honetan zen batekin hitz eginez, halako unea igaro ondoren (estualdi arriskutsua baita hainbeste gauza batera direlako), esaten zion jakinarazteko horrela zegoenean, eta betiere are okerrago zen hori, hura konturatu baitzen ez zegoela bere esku.
|
|
irakur dezala Ama Teresak idatzi zuen bezala, hark ulertzen eta hobeki esaten baitu, eta utz dezala alde batera gehiturikoa eta Santaren testutik ezabatua har dezala ezabatua ez balitz bezala, bere eskuz zuzendua eta ezabatua dena izan ezik, baina gutxi dira halakoak. Eta arren eskatzen diot liburu hau irakur dezanari, begirunea erakuts diezaiela esku santu hark idatzitako hitzei eta letrei eta saia dadila haiek ongi ulertzen, eta argi ikusiko du ez dagoela zertan zuzendurik, eta ulertzen ez badu ere, sinets dezala idatzi zuenak hobeki zekiela; ez dagoela behar bezala zuzentzerik, haien esanahia guztiz ulertzen
|
ez
bada; izan ere, guztiz ulertzen ez badira, ongi esanda dagoena gaizki esandakotzat hartuko da, eta horrela, liburuak hondatzen dira eta alferrik galtzen?.
|
|
Haien lehia Jainkoaren zerbitzuan nola aurrera egin da. Bakardadea da haien poza, eta norbait ikustean pentsatzea nekagarri zaie, senide senideak badira ere, beren Senarraganako maitasuna biziago egiten laguntzeko
|
ez
bada; eta honela, horretan aritzen dena baino besterik ez dator etxe honetara, ez bailituzkete poztuko ez haiek hauek ezta hauek ere haiek. Hauen hizkera Jainkoa ahotan erabiltzea baizik ez da, eta honela, ez dute ulertzen ezta ez die ulertzen ere hizkera bera darabilenak izan ezik.
|
|
–berriro gaiztoa izatera etortzekotan, txarrago da aurrera jotzea otoitzari ekinez?. Nik hala uste dut gertatuko dela, otoitza alde batera uzten badu eta gaitzetik aldentzen
|
ez
bada; baina, otoitza alde batera uzten ez badu, sinets beza argiaren portura aterako duela. Deabruak gerra handia egin zidan honetan, eta luzaro egon nintzen otoitza edukitzea, ni hain kaskarra izanik, apaltasun falta zelakoan, eta, esan dudanez, utzi egin nuen urtebete eta erdian, urtebetean behintzat, ez bainaiz ongi gogoratzen erdiaz?.
|
|
Ez dago hau sinets dezakeenik hortik pasatu
|
ez
bada; eta horrela ez diote sinesten arima gaixoari, hain kaskar ikusi dute eta bestetik gauza handi handietarako hain prestu! Gero Jaunaren zerbitzuan neurri batean jarduteaz ez du nahiko, dena emanda baizik.
|
|
Eta hau ez dut esaten probatu gabe eta neuri gertatu zitzaidan halako bibaino gehiagorekin. Nik diot arima batek, bere burua oso osoan maisu bakarraren mende ezartzeko, oker ere oker jokatzen duela halakoa izan dadin arduratzen
|
ez
bada; maisu hori erlijiosoa denean, bere nagusiaren mende egon behar duenez gero, honi beharbadahiru gauzak faltako zaizkio, gurutze txikia ez dena?, norberak nahita bere adimena adimen onik ez duenaren mende ezartzeko. Hau behintzat ez zait buruan sartzen eta ez dut uste komeni denik.
|
|
7 Hau aditzera ematea nahi nuke, hasierak direlako, eta Jauna mesede hauek egiten hasten denean, arimak berak ez ditu ulertzen eta ez daki bere buruaz zer egin. Izan ere, Jainkoak beldurraren bidetik badarama, nirekin egin zuzenez, lan handia da, hura nork ulerturik
|
ez
bada; eta oso gogoko du bere burua deskribatua ikustea, eta orduan argi ikusten du handik doala. Eta on handia da zer egin behar duen jakitea, honelako edozein egoeratan aprobetxatuz joateko.
|
|
2 Haren Maiestateak nahi beza grazia ematea, nik hau ongi adieraz dezadan, asko baitira, arima asko, gradu honetara iristen direnak eta gutxi aurrera joaten direnak, eta ez dakit nork duen errua. Ziur Jainkoak huts egiten ez duena, Haren Maiestateak honaino iristeko mesedea egiten duenez gero, ez dut uste mesede askoz gehiago egin gabe utziko duenik, gure erruz
|
ez
bada. Eta garrantzi handikoa da honaino iristen den arimak ezagut dezan zein duintasun handian dagoen eta Jaunak egin dion mesede handia eta nola arrazoi onez ez duen lur honetakoa izan behar, haren ontasunak dagoeneko zeruko biztanle egiten duela dirudienez gero, bere erruz geratzen ez bada; eta zorigaiztokoa izango da berriro atzerantz egiten badu.
|
|
5 Bada, nik diodan hau, ez igo Jainkoak igoarazi ezik?, autore espiritualen hitz egiteko era da. Horren esperientzia duenak ulertuko dit, nik ez baitakit esaten honelaulertzen
|
ez
bada. Azaltzen hasi nintzen teologia mistikoan adimenak bere jarduera galtzen du, Jainkoak etenda uzten baitu, gero adieraziko dudanez, ahal badut eta Berak horretarako mesedea egiten badit.
|
|
Hau orain dela gutxi. Eta honela Jaunak irakatsi ez didana ez naiz saiatzen neureganatzen, neure kontzientziari dagokiona
|
ez
bada.
|
|
Kontuan izan gauza gutxi batzuetatik irekitzen dela gauza oso handietarako atea, eta mundua sartuz joango zaizuela ohartu gabe. Gogoratu pobretasunez eta nekez egin dela zuek atseginez gozatzen duzuena; eta ongi begiratzen baduzue, ikusiko duzue hein batez gauza hauetako gehienak ez dituztela gizakiek egin, Jainkoaren esku indartsuak baizik, eta Haren Maiestateak gogoko duela berak egindako obrak aurrera eramatea, gure erruagatik geratzen
|
ez
bada behintzat. Nondik uste duzue izango zuela ahalmena, ni bezalako emakumetxo batek, loturik, marabedi bat ere gabe, inork ezertan lagundu gabe, hain obra handietarako?
|
|
Etortzen denak dirua duenean, beste obligaziorik ez badu, beharbada, premiarik ez duten beste batzuei eman beharrean, egoki litzateke zuoi limosna gisa ematea; nik aitortzen dut maitasunik eza iruditzen zaidala hori ez egitea. Hala ere beti gogoan izan, sartzen denak daukan diruaz Jainkoaren zerbitzurako hobekien dena egin dezala, jakintsuek aholkatzen diotenaren arabera; izan ere, nahiko gaitz izango litzateke sartzen denaren ondasunez guk jabetu nahi izatea, horretarako
|
ez
bada. Askoz ere gehiago irabazten dugu hark Jainkoarekikoa betetzeaz, hau da perfekzio handiagoz betetzeaz, berak ekar dezanaz baino, guk guztiok ez baitugu besterik nahi, ezta Jainkoak ez dezala besterik baimendu, Haren Maiestatea denean eta denen gain zerbitzatua izan dadila baizik.
|
|
Eta nire iritziz, askoz ere hobeki maitatuko lukete horrek liluratzen utziko ez balute, otoitzaren une honetan oso ongi egin baitezakete kontra. Izan ere, norbait ahultasunak jota dagoenean horrek ez du uzten ez hitz egiten ezta mugitzen ere; horrela gertatzen da hemen ere, kontra egiten
|
ez
bada; espirituaren indarrak, berez indarrik gabe badago, harrapatu eta mende hartzen duela.
|
|
14 Orduan arimak ulertzen duen guztia samin handiagoa emateko dela dirudi, eta ez duela nahi Jaunak beraren izate osoa horretarako baino besterako erabil dezan, ezta gogoan izan dezan ere bizi izatea dela haren borondatea; bere burua hain bakardade handian eta hain bertan behera utzia dagoela iruditzen zaio, non ezin baitu idatzi. Izan ere, mundu osoak eta beronen gauzek nahigabea ematen diote eta kreaturetako ezerk ez dio lagun egiten, ezta ez du nahi ere arimak Kreatzailea baino besterik, eta hori bereganatzea ezinezko ikusten du hiltzen
|
ez
bada. Eta berak bere burua hilko ez duenez gero, hilez dago hiltzearren, benetan hiltzeko arriskua izateraino, eta zeruaren eta lurraren artean zintzilik bezala ikusten du bere burua, hartaz zer egin ez dakiela.
|
|
Honek guztionek duen alde ona da ez dagoela bekatuaren errurik eta ez direla merezimendurik gabe ere geratzen; baina esan ditudan kalteak daude, eta hainbat gehiago ere bai. Jaunartzeei dagokienez, kalte handia izango da oso, arima batek maitasunik gartsuena badu ere, horretan aitor entzulearen eta priorearen mende ez egotea; bakardadea sentitzen badu ere, ezin gehiagokoa
|
ez
bada. Kalte horiek saihesteko, honetan beharrezkoa da, beste gauza batzuetan bezala, hildura ditzatela, eta aditzera eman beraien barruko poza lortzea baino hobeki datorrela nork bere borondatea ez egitea.
|
|
Eta horrela, ongi begiratzen badugu, haiengan gehien nabari dena beraiek nahi dutena egitea da eta ahora datorkien guztia esatea eta besteen hutsegiteei erreparatzea beraienak estaltzeko, eta atsegin ematen dienaz gozatzea; azken batean, erresistentzia jarriko dionik ezer ez duenaren antzera. Bada, hezi gabeko grinak eta haietako bakoitzak berea egin nahi duela, zer izango ote da, kontra egingo dionik
|
ez
bada?
|
|
2 Ezta ez dut orain hitz egin nahi errebelazioak Jainkoagandikoak direnekoaz ere (horrek arimari egiten dizkion on handiak honezkero jakinekoak baitira); engainatzeko deabruak burura ekartzen dituen irudipenak, eta honetarako Kristo gure Jaunaren eta beronen santuen irudiez baliatzen denekoaz hitz egin nahi dut. Sinetsita nago Haren Maiestateak ez duela baimenduko eta ez diola ahalmenik emango halako irudiak erabiliz inor engaina dezan, pertsonaren beraren erruz
|
ez
bada; alderantziz: bera geratuko da engainatua.
|
|
bera geratuko da engainatua. Esan nahi dut, apaltasuna badago, ez duela inor engainatuko; eta horrela, ez dago izuturik ibili beharrik, Jaunagan konfiantza izan eta gauza hauei jaramonik ez egin baizik, Hura gehiago goresteko
|
ez
bada.
|
|
Gure Jaunaren maitasunagatik, santu hark ikus dezanean, bidal biezat, Toledora itzultzen naizenean astia izango baita ikus dezagun. Salazarrek ikusteari, aukera on bat
|
ez
bada, ez biezaio begiratu, beste horrek baitu garrantzia.
|
|
Egia esan, niri hona etorri ondoren, ezinezkoa iruditzen zitzaidan nire osasun kaskarrak eta izaera ahulak hainbeste lan jasatea; izan ere, oso ohikoak dira buruhausteak, monasterio hauetan sortzen direnak eta beste hainbat gauza, etxe honetakoak gehitu gabe ere, nekaturik nindukatenak; San Paulok dioenez, Jainkoagan guztia egin daitekeela kontura dadin. Hain batera ematen dizkit osasun kaskarra (eta honekin guztia egiten dut, nik batzuetan barre egiteraino), eta aitor entzulerik gabe uzten nau eta hain bakarrik, ez baita norekin hitz egin bihotza arintzeko, gauzak oso ongi begiraturik
|
ez
bada. Gorputza asetzeko nork erruki eta kontu izan falta izan ez bazaigu, eta herrian hainbat limosna eman badidate ere, etxekotik ogia besterik ez dut jaten, eta hori ere ez nuke nahi.
|
|
Aska nazala ni berorren gorentasunak; hala agintzen badu, ni neu konponduko naiz haiekin. Berorren gorentasunak oraindik nahi horretan jarraitzen badu, berorren gorentasunak agintzen duena egingo da, esan dudanez, baina berorren erantzukizuna izango da ongi irteten
|
ez
bada. Ripaldak dioen emakume hori ez dut gaizki ikusten beste leku baterako; horrako, ordea, hasieratan daude eta, kontu izan behar da etxearen izen ona ez orbantzeko.
|
|
Begira beza guztia ongi berorrek. Hobe da urte batzuetan egitea, eta iraun dezala, eta ez barregarri geratzeko gauzarik egitea; eta gutxi doakigu bertutearen kalterako
|
ez
bada.
|
|
6 Andre hari dagokionez, ni saiatuko naiz berorren jauntasunak agintzen duena betetzen, horretarako aukera izanez gero; izan ere, esatera etorri zitzaidana ez da etxe honetara sarri etorri ohi dena; eta aditzera eman zenez, ez da ezkontza kontua. Berorren jauntasunaren gutuna irakurri nuenean, pentsatu nuen ez ote zen hori izango eta eragotzi egin nahi zitzaiola; hala ere, ezin dut ulertu kontatu zidanak berari dagokion pertsonarik izango duenik kasu honetan, errepublikaren eta Jainkoaren zerbitzuagatik
|
ez
bada. Haren Maiestateak gida beza bere zerbitzurako egokien den bezala, bada, gauzak dauden bezala, berorren jauntasunak nahi ez badu ere, tarteko egingo dute.
|
|
4 Jakinaraz biezat nora joan ziren aita horiek; ez diet idazten, hor ez direla egongo uste baitut. Zorionez gure aita Almodovárren izango balitz, bidal biezaio berorrek mezua gutun horiekin posta garraio ziurrik
|
ez
bada; baina ez dela hor izango uste dut.
|
|
4 Idatzi nion, Toledon zor diona geroko gerotan aritzen dela, eta artzapezpikuaren epailea da bera, eta ez dakit nola aterako den harengandik, onean
|
ez
bada. Aita Nicolaok, hara doanean, egunen batean han izan eta berarekin aztertuko balu, beharbada zerbait egingo litzateke.
|
|
2 Berorren agurgarritasunak utzi dizkidan nahasmenez eta zein ahazturik dagoen guztiaz gogoratzen dudanean, ez dakit zer pentsatu hau
|
ez
bada: madarikatua konfiantza gizakiengan duen gizona etab. Baina txarraren ordain ona emango denez gero, hau egin nahi izan dut, berorren agurgarritasunak jakin dezan etxe sartzea egin genuela Santiago egunean, eta fraideak hilik baleude bezala isilik geratu zirela.
|
|
2 Etxea mojaz ez betetzeko kontu handia izan dezala nahiko nuke, hartarako dena eta ordaintzen lagunduko duena
|
ez
bada. Alkabalaren inguruan konponketa lortzea ere nahiko nuke.
|
|
10 Biziki poztu naiz gotzain ona onik dagoela jakitean, eta Jaunari eskerrak eman dizkiot. Esan biezaio ikusten duenean; eta askotan
|
ez
bada ere ez du axola. Orain egoki etorri dira bakoitzak gauza baten kontu ematen dueneko gutunak.
|
|
Gauza guztiek eskatzen dute denbora; eta arrazoiz esaten da, aurrera begiratzen ez duena??. Izan beza beti begien aurrean, zenbat ahalegin egin dituen deabruak etxe hori desegiteko eta zenbat sufrimendu kosta zaigun, iritzi ugari entzunik eta ongi pentsaturik
|
ez
bada ez mugitzeko. Hor dagoen aita prioreaz ni gutxi fidatuko nintzateke negozio kontuetan; eta ez dakiola burutik pasatu, gauzak oso ongi egoteaz ni baino pozago inor egon daitekeenik.
|
|
Haren Maiestateak erremediatuko du; ezin da gutxiago izan. Hala ere, bitarte horretan, berorren aitatasunak kontuz ibili du mojak hartzeko baimena emate horretan, premia handikoa eta etxeen probetxu handirako
|
ez
bada; izan ere, haientzat komeni dena manten daitezkeen adina baino gehiago ez daitezela izan, eta horretan kontu handia izan ezik, ezin erremediatuzko sufrimenduan ikusiko ditugu geure buruak...
|
|
Berorri eskatzen diot idatz dezala ama prioreak aipatzen duen gutuna, eta berorrek kasu honetarako komenigarri jotzen dituen gainerakoak, beharbada, beldurra baita guk duguna; izan ere, Katalina andereak dio, honetaz aritu ondoren, hiriak beste monasterio batzuk fundatzeko baimena eman duela. Ez dakit zergatik erreparatzen dien hainbeste hamahiru emakumeri, hain kopuru txikia izanik?, deabruak biziki sentitzen duelako
|
ez
bada. Berorrek dioena oztopoa dela iruditzen zait; baina ez dira faltako beste asko gero.
|
|
6 Hori, ongi baderitza, bidal biezaio nire ahizpari; beharbada, etorri ondoren hobeki prestatuko du Jainkoak, joatekotan
|
ez
bada. Auzoan beti egongo balira, ez nuke axola handirik izango; baina uda datorrenean, Albara itzuliko dira, eta berriro hasieratik hastea izango da.
|
|
8 Nik hemen agindua eman dut, gaixoren dagoenean, ez dezatela bisitatu ahizpek batera, bat sartzen denean barruan zena irten dadila baizik, gehiago egotea eskatzen duen gaixotasuna
|
ez
bada; izan ere, asko batera biltzeak komeni ez diren gauza asko ditu, bai isiltasunaren aurkakoak, bai komunitatea nahasirik ibiltzea, gutxi garenez gero, eta batzuetan marmarrean aritzeak ere izan daitezke. Ongi baderitza agindu beza hori, eta bestela, abisu eman biezat.
|
|
Horretarako modurik bada, eska biezagu zerbait, haren anaiak horrela egiten baitu?, eta berorren agurgarritasuna konpon dadila hor eta kobra ditzala berrehun dukatak, ni asperturik bainago aita Nicolaorekin horretaz hitz egiten, eta gehiago ez diot hori aipatuko. Kapera oraindik hasteko dago, eta hemen nagoen bitartean egiten
|
ez
bada (gutxienez hasten ez bada), ez dakit nola ez noiz egingo den, Jainkoak nahi badu, hemendik Madrileko fundaziora joateko esperantza baitut.
|
|
Beraren ama, esan didatenez, hil beharrean jarri da alaba ekarri dutelako, eta egia izan behar du, eta horrela gutxi lagunduko dio berari. Gizonak buruan ongi sartua du itzuli egingo diotela, berak esanikoa egiten
|
ez
bada. Moja hau hartzeko hain gogor jarri nintzan, non tentaldia ez ote zen pentsatu nuen.
|
|
7 Ni pentsatzen aritu naiz ea ez litzatekeen ongi izango, Joana anderea ez badator eta berorren arrebarekin etortzeko Tomas Gracián jauna besterik
|
ez
bada, aita frai Antonio Jesusena jada sendaturik dagoenez gero, ez litzatekeela gaizki haiekin etortzea.
|
|
10 Poztu nau Acostari dagokion horrek, eta hartaz halako iritzia izateak. Gauza asko ez esatea nahiko nuke, haietakoren bat horrela irteten
|
ez
bada ezer gal ez dadin, niri berorrekin gertatu zitzaidanez. Ez dut esaten galdu zenik, ongi baitakit ezetz, baina sarritan Jainkoarena bada ere, batzuetan irudipena besterik ez da izaten.
|
|
Orain, hainbeste buruhauste izan ditugunez gero eta hor izatea beste monasterio hauentzat aukerak eskaintzen dituelako, fundazioa egitera nago. Eta eragozpen handi bat dago, artzapezpikuak ez duela baimenik emango, ziurtatzen didate, baldin eta errentarekin fundatzen
|
ez
bada. Eta han errenta ona eman dezaketen eta sartu aurretik eman ahal izateko, aspaldidanik hau nahi luketen batzuk izan arren, ez daude libre.
|
|
Ez beldurrik izan horrek pena emango didanik, ezta ez uste izan kalte egiten dionik, tontakeria handia bailitzateke, eta hark ez du halakorik? orain urez beterik eta orain hutsik dauden ubideetako ur gurpil honetaz gogoratzen
|
ez
bada. Ongi oroitzen naiz Toledotik Ávilara egin nuen bidaiaz, zein poz handia izan nuen, eta nola ez zidan inolako kalterik egin.
|
|
Nik diotsot poz handia hartzen dudala berorren gutunekin; horregatik haien irrikaz egon ohi naiz. Ez dakit zerena den, nik etxe horri eta bertan bizi direnei hain aparteko maitasuna izatea, hor igaro nituen hainbeste sufrimendurena
|
ez
bada. Dagoeneko ongi nago, Jainkoari eskerrak, sukarrak mukieri handi batean geratu baitziren.
|
|
Bihotzez maite dut eta baita beraren aita ere, baina egiaz diotsot, lasaiago nagoela urrun egoteaz. Ez dut guztiz ulertzen zergatik den, bizitzako pozak niretzat nekagarri direlako
|
ez
bada. Bizitzako gauzei lotuko ote natzaien beldurra izan behar du, eta horrela hobe arriskua kentzea; hala ere orain, nire nebak egin duenagatik esker txarreko ez agertzearren, han izatea nahiko nuke gauza batzuk ongi jarri arte, horren zain baitago.
|
|
Horiek aita daukate eta ezer atera orduko, nahigabeak izango ditu. Hala ez balitz ere, orain ez da komeni etxea betetzea, berehala zorrak kitatzeko
|
ez
bada. Itxaron dezagun pixka bat, aita horien zalaparta horiekin ez bainaiz harritzen inor ez sartzeaz.
|
|
4 Fundazioari dagokionez, nik ez dut egitera joko nolabaiteko errentaz
|
ez
bada; izan ere, hain debozio epela ikusirik, horrela aritu behar dugu, eta beste etxe horietatik hain urruti, ezin da komunitate onak ez badaude; hemen, behintzat, elkarri laguntzen diote premian direnean. Egoki da ekinbide horiek izatea eta saiatzea eta debozioko jendea bilatzea, Jainkoaren gauza bada, Berak mugituko baitu orain dauden baino jende gehiagorekin.
|
|
Nikolas Doria, Gaztelarantz irten
|
ez
bada.
|
|
Hau da, Sakramentu Santua lehen egon den etxean egiten
|
ez
bada fundazioa, ez dadila jar berehala Sakramentu Santua. Hain zuzen ere, Teresa eta bere komunitatea Katalina Tolosaren etxean kokatuko ziren behin behinekoz (Huerto del Rey), aurretik jesulagunak egonak ziren lekuan, Jesusen Lagundiko eliza izan zen areto apainean (Fund.
|
|
Peñaranda eta Ávila inguruetan. Hara joaten
|
ez
bada: Madrilera joaten ez bada.
|
|
Hara joaten ez bada: Madrilera joaten
|
ez
bada.
|
|
Bere burua hazia eta indartua ikusten du, noiz merezi izan zuen jakin gabe; egia handietan eskolatua, eskolatzen duen Maisua ikusi gabe; bertuteetan sendotua, hain ongi dakien eta egin ahal duenaren aldetik atseginez betea. Ez daki zerekin konpara, semea maite maite duen eta hazten eta atseginez betetzen duen amarekin
|
ez
bada.
|
|
Erlijioso bizitzan badakite ez zaiela faltako; dena dela, benetan Jainkoagatik soilik sartzen dena, uste dut, ez dela honetaz gogoratuko. Baina zenbat izango diren, ene alabak, zeukatena utziko ez dutenak segurtasunaz
|
ez
bada! Izan ere, abisu eman dizuedan beste leku batzuetan luze hitz egin dut arima adoregabe hauetaz eta agertu dut horrek egiten dien kaltea eta zein on handia den desira handiak izatea, egintzak handiak ezin direnez gero; beraz, hauetaz ez dut gehiago esango, horretaz hitz egiten ez nintzateke inoiz nekatuko baina.
|
|
19 Informatu ama prioreak norbaitekin aparteko adiskidetasuna duen, haren alde besteen alde baino gehiago eginez; gainerakoan ez da kasu handirik egin behar, guztiz gehiegizkoa
|
ez
bada; izan ere, ama prioreek harreman handiagoak izan behar dituzte beti gauzak hobeki ulertzen dituzten eta zentzu onekoak direnekin. Eta gure izaerak garen bezalakotzat geure burua hartzen uzten ez digunez gero, bakoitzak uste izaten du badela horrenbeste, eta horrela tentaldi honetan jarriko ditu deabruak batzuen batzuk; kanpoko arriskuen gauza larririk ez denean, barruko txikikerietan aritzen da, gerra izan dadin beti eta erresistentzian merezimendua; eta horrela uste izango dute hura dela edota haiek direla bera gobernatzen dutenak.
|
|
26 Haiek hartzerakoan, hobeki erremedia daiteke; baina profesa emateko, oso argi ibili beharra dago eta bisitaldietan prelatua informa dadila, nobiziarik dagoen, nolakoak diren, profesarako baimena ematerakoan jakitun egon dadin, komeni
|
ez
bada; izan ere, baliteke priorea mojarekin ongi konpontzea, edota berarena izatea, eta mendekoak beren iritzia ematen ez ausartzea, baina prelatuari esango diote. Eta horrela, ahal balitz, egoki litzateke prelatua bisitara joan arte profesa atzeratzea, laster izatekoa bada; eta baita, ongi baderitzo, bozketan bezala, isileko botoak igortzeko eskatzea ere.
|
|
27 Korukoak ez diren ahizpak hartzerakoan, kontuz ibili behar da, ia priore guztiak baitira halako ahizpa asko izatearen aldekoak, eta haietaz betetzen dira etxeak, eta batzuetan, lan gutxi egin dezakeenez. Eta, beraz, behar beharrezkoa da haien aldera ez makurtzea berehala, premia handirik ikusten
|
ez
bada; informazioa lortu lehendik daudenengandik, izan behar dutenen kopuru zehatzik ez denez gero, argi ibili ezik, kalte handia egin baitaiteke.
|
|
36 Oso nekagarria da prelatuarentzat hemen doazen bezalako hainbeste txikikeriari erreparatzea, baina askoz ere nekagarriago egingo zaio halako onurarik eza ikustea, hau egiten
|
ez
bada; izan ere, esana dudanez, santuenak badira ere, beharrezkoa da. Eta guztietan behinena, hasieran esan nuenez, emakumezkoen gobernurako da kontura daitezela buru bat dutela, munduko gauzengatik mugituko ez dena, baizik eta erlijiokoa dena beteko eta betearaziko duena eta kontrakoa zigortuko duena eta ikus dezatela honen berariazko ardura duela etxe bakoitzean, eta ez duela urteroko bisita soilik egin behar, baita egunero egiten dutena jakin ere.
|
|
3 Barruan Sakramentu guztiz Santua edukitzeko korua duten etxeetan, eta kapilauak, edota eliza txukuntzeko erosotasuna dutenetan, ez bedi elizarako sarbiderik izan. Hau ez duten eta nahitaez behar duten tokietan, prioreak eduki beza giltza eta ez beza ireki bi ahizpa batera joan gabe eta behar beharrezkoa
|
ez
bada. Eta aipaturiko horretarako erosotasuna dagoenean, atea egon izan bada ere, itxi bedi.
|
|
Baina aipaturiko kasu hauetan erori dena, ezin daiteke jasoa izan edozein ofiziotarako hautatua izateko, eta die lagundu ahizpei tornura, ezta beste toki batera ere. Lizunkeriazko bekatuan erori balitz, bere buruaz samindurik, bere egoeratik erruki eta barkamen eske itzuliko balitz ere, ez bedi onartua izan inola ere, bidezko arrazoia tartean dela, bisitariak gomendatuz, onartzen
|
ez
bada.
|
|
kontra egiten
|
ez
bada;
|
|
–ez gara aingeruak?,, ez gara santuak?. Kontu izan, ez bagara ere, egoki litzatekeela pentsatzea eginahalak eginez gero, Jainkoaren laguntzaz izan gintezkeela; eta ez beldur izan Harengatik geratuko denik, gugatik geratzen
|
ez
bada. Eta hona ez gatoz beste ezertarako eta ekin lanari, esan ohi denez:
|
|
Lehen idazketa berezkoagoa, familia artekoagoa da: . Elizak irakasten duenari men egiten diogu, nik beti egiten dudan bezala (eta hau berau ere ez dizuet irakurtzen utziko, adituak diren pertsonek aurretik ikusi gabe);
|
ez
bada [egoki idatzia], ez da izango maleziagatik behintzat, gehiago ez jakiteagatik baizik. –Kontuan hartzekoa da, oraingoan ere testua berriro aztertzean Teresak begirune osoz hau gehitu zuela:
|
|
3 Horrela aurkitzen zaretenean, bazter ezazue ahal duzuenik gehien zeuen ezereztasunaren pentsamendua, eta ekarri gogora Jainkoaren errukia eta zein maite gaituen eta zenbat sufritu zuen gugatik. Eta tentaldia balitz, hauxe ere zenukete egin, ez baitizue utziko pentsamendua pausatzen, ezta gauza batean ezartzen ere, gu gehiago nekarazteko
|
ez
bada. Nahiko izango da tentaldia dela igartzea.
|
|
4 Batzuetan gelditasunezko otoitz honetan Jainkoak beste mesede bat egiten du, esperientzia handirik
|
ez
bada ulertzen oso zail egiten dena; baina esperientzia pixka bat izanez gero, berehala ulertuko duzue hori duzuenok, eta zer den jakiteak poz handia emango dizue, eta uste dut Jainkoak sarri egiten duela mesede hau beste horrekin batera. Baretasun hau handia eta luze irauten duena denean, uste dut nik, borondatea zerbaiti atxikia ez balego, ez lukeela baretasun hartan hainbeste iraungo; izan ere, egun batean edo bitan poztasunetan murgildurik ikusten dugu geure burua eta ez gara konturatzen, hau dutenak, esan nahi dut?
|
|
...n gabe uztea ez zaigula inola ere komeni, horretan baita gure irabazi guztia; bada, hori betetzea zaila zela ikusi zuen; izan ere, bizitza guria daraman bati eta aberats bati esaten badiozu Jainkoaren borondatea dela eta neurria ezartzeko bere platerean, beste batzuek ogi kuzkur bat behinik behin izan dezaten, gosez hiltzen direlako, hamaikatxo arrazoi jarriko dizkizu hau ez ulertzeko, bere gogara
|
ez
bada; bada, gaizki esale bati Jainkoaren borondatea dela lagun hurkoa bere burua bezala maitatzea esanez gero, ez luke onez eraman ahal izango eta ez litzateke arrazoirik aski izango hari ulertarazteko; askatasun eta bizimodu gozora eginik dagoen erlijioso bati esanez gero, kontuan izateko etsenplu eman behar duela eta begira dezala, hitz hau esaten duenean, ez direla bete behar dituen hitzak soi... zin egin duela eta promes egin duela, eta Jainkoaren borondatea dela hark bere botoak betetzea, eta begira dezala eskandalu ematen badu haien oso kontra doala, guztiz hautsi ez arren; pobretasuna zin egin badu, gorde dezala itzulinguruka ibili gabe, hauxe baita Jaunak nahi duena; ez dator erremedioa oraindik batzuek nahi izatetik ere; zer izango zen Jaunak gehiena egin ez balu jarri zuen erremedioaz?
|
|
5 Mutil bat morrontzan sartzen denean bezala da; guztian bere jauna pozik edukitzeko ardura du. Baina hau, zerbitzariari, bere etxean dagoen eta zerbitzu egiten dion bitartean, jaten ematera beharturik dago, ez beretzat eta ez harentzat nahiko ez daukan pobrea
|
ez
bada behintzat. Hemen ez dugu kasu hori; beti da eta izango da aberatsa eta ahaltsua.
|
|
Eta sinetsi, ene alabak, gorpuztxo hauek mende hartzen hasiz gero, ez gaituztela hainbeste nekarazten. Asko izango dira behar denaren ardura hartzen dutenak; zuek ez arduratu, beharrizan ezaguna
|
ez
bada. Heriotza eta osasunik eza irenstera behingoz jartzen ez bagara, sekula ere ez dugu ezer egingo.
|
|
Eta zenbat oker gertatzen diren munduan gauzak aholkurik hartu gabe egiten direlako, batez ere besteren kaltea tartean denean! Erremedioren bat eman gabe uztea onartezina da; izan ere, deabrua hemendik jotzen hasten denean, ez dabil gauza gutxi irabazteko, eta hala egingo du, laster batean mozten
|
ez
bada; eta horrela, beste aitor entzule batekin hitz egiten saiatzeaz esan dudana da egokiena, horretarako aukerarik balego, eta Jaunagan egongo delako ustea dut.
|
|
Izan ere,, idatzia dudanez? Jainkoak ez du uzten ur honetatik edaten (jainkozko bat egite hau naturaz gaindiko gauza goi goikoa izanik, ez baitago gure nahiaren mende), [edaten duena] garbitzeko eta bere erruengatik sarturik zegoen lohi eta miserietatik garbi eta libre uzteko
|
ez
bada. Izan ere, adimenaren bidez datozen beste gozotasun batzuek, ahaleginak ahalegin, lurretik arrastaka dakarte ura; ez dute iturri ondoan edaten; bide honetan beti da gauza lohitsuetan non gelditu, eta ez doa hain garden eta garbi.
|
|
Ez da, ene ahizpak, haur jolasetako garaia, ez baitirudite besterik munduko adiskidetasun hauek, onak izan arren; ez dadila izan zuen artean honelako hizketa modurik: , maite nauzu?,, ez nauzu maite?, ez ahaideekin ezta beste inorekin ere, asmo eder eta arima haren onerako
|
ez
bada. Zuen ahaide, senide edo antzeko pertsonak egia bat entzun eta onar diezazuen, gerta daiteke prestatu behar izatea honelako hizketa eta maitasun erakutsiekin, betiere sentsualitateari eder zaizkion hitzak baitira; eta baliteke honelako hitz gozo bat, horrela deitzen diote?
|