|
atera ere, ur garbi fresko bat bezala ateratzen zitzaion ahotik ume umetatik edoskitako hizkuntza, goitik beherako bidean erraz bezain oparo hedatzen zena eta, bere ibilian, ibai ur handi edo errekasto jostalari bihur zitekeena, ur jauzi edo ur zurrunbilo: ...la Beñardok burmuinak, non baitzeutzan adimen irudimenen izatea eta funtzionamendua ahalbidetzen zituztèn nerbio zirkuituak eta bestelako azpiegiturak. Beñardoren neuronak elebakarrak ziren ezinbestean, halakorik esaterik bada?, hamar urtetan garatu eta osatutakoak mila estimuluren eraginpean, gelditzen ez den makina baita garuna, baita lotan dagoenean ere; Beñardok, ondorioz, euskararenak eta
|
euskararenak
bakarrik zituen burmuinetako bide sare haiek, begiz ikusten zuèn mundua ulertzera zeramatenak, baita bere egitera ere, mundua bere eginez egiten zuen munduak, aldi berean, bere?, ahoan artikulatutako hotsen bidez, esaldi kate distiratsu edo ateraldi zorrotz bat bitarteko, birao lotsagabe edo bertso hunkigarri bat, oztopo handirik gabe. Gaztelaniarenak, aldiz, bide itsuak ziren Beñardorentzat, ulerkaiztasunaren horman bukatzen zirenak; Beñardok bazekien, bai, mundu haren berri, bazekien bazegoela gutxienez?, baina harresi batek inguratua zuen, eta ez zuen harresi hura baizik ikusten; gaztelaniaren jabe ez zèn heinean mundu itxi bat zen honek eskaintzen ziona:
|
|
Beñardo, izan ere, euskaraz bizi zen eta euskarak bizi zuen... atera ere, ur garbi fresko bat bezala ateratzen zitzaion ahotik ume umetatik edoskitako hizkuntza, goitik beherako bidean erraz bezain oparo hedatzen zena eta, bere ibilian, ibai ur handi edo errekasto jostalari bihur zitekeena, ur jauzi edo ur zurrunbilo: ...ok burmuinak, non baitzeutzan adimen irudimenen izatea eta funtzionamendua ahalbidetzen zituztèn nerbio zirkuituak eta bestelako azpiegiturak –Beñardoren neuronak elebakarrak ziren ezinbestean, halakorik esaterik bada–, hamar urtetan garatu eta osatutakoak mila estimuluren eraginpean, gelditzen ez den makina baita garuna, baita lotan dagoenean ere; Beñardok, ondorioz, euskararenak eta
|
euskararenak
bakarrik zituen burmuinetako bide sare haiek, begiz ikusten zuèn mundua ulertzera zeramatenak, baita bere egitera ere –mundua bere eginez egiten zuen munduak, aldi berean, bere–, ahoan artikulatutako hotsen bidez, esaldi kate distiratsu edo ateraldi zorrotz bat bitarteko, birao lotsagabe edo bertso hunkigarri bat, oztopo handirik gabe. Gaztelaniarenak, aldiz, bide itsuak ziren Beñardorentzat, ulerkaiztasunaren horman bukatzen zirenak; Beñardok bazekien, bai, mundu haren berri –bazekien bazegoela gutxienez–, baina harresi batek inguratua zuen, eta ez zuen harresi hura baizik ikusten; gaztelaniaren jabe ez zèn heinean mundu itxi bat zen honek eskaintzen ziona:
|