2018
|
|
Eta euskaltzale fina," konprometitua", gauzak garbi eta ideiak ondo sustraituta dituen horietakoa. Han eta hemen laguntzen du
|
euskara
sustatzen, hedabideetan egindako ekarpenen bidez batez ere. Bere lanean bikaina da, eta konpromisoa lehen kolpean sumatzen zaie bere testu eta irudiei.
|
|
Are gehiago, pentsa daiteke garaia heldu dela esparru horretan pausu kualitatibo eta kuantitatibo sendoagoak ematen hasteko. Era berean, ezinbestekoa izan du eragile guztiek
|
euskara
sustatzearen aldeko norabidean jartzea; adostasunez jokatzea. Akaso, artikuluan aipatzen diren administrazioak emaniko diru pizgarriez gain, beharrezkoa izango da euskararen merkatu balioa indartzea (hori gizarteak aitortu lioke demandaren bitartez, adibidez), eta enpresen ardura soziala hedatzea (hori komunitateak demandatu luke).
|
|
Bukatzeko, eta lan munduari dagokionez, Patxik iradokitako bideari ekarpen bat egingo diot:
|
euskara
sustatzeko Patxik proposatzen duen bidean aurrera egingo balitz, interesgarria litzateke politika publikoek udalerri euskaldunenetako enpresetan eragiteari lehentasun argia ematea, euskararen etorkizuna bermatzeko hil edo bizikoa baita euskal guneak trinkotzea eta arnasguneak babestea. Ikuspegi praktikoago batetik, gainera, errazagoa eta eraginkorragoa izango da udalerri euskaldunagoetan eragiten hastea zonalde erdaldunagoetan eragitea baino.
|
|
Ez dut nik halakorik ukatuko. Bai, ordea, ñabarduraz beteko, uste izan baita, besterik gabe, diru-laguntzak direla biderik errazenak
|
euskara
sustatzeko eta nonbait, lan mundua euskalduntzeko. Usteak, alabaina, ustel, behin eta berriro, errealitateak erakutsi duelako diru-laguntza agortu bezain laster akitu dela euskararen normalizazioa hainbat enpresa eta lan tokitan.
|
|
Araban, Francoren diktadura garaiko arabarrek, euskara aurreko belaunaldietan galduta zeukaten ordurako, baina, ezpainetan euskararik ez bazuten ere, bihotzean bai, ordea. Euskararendako diktadura ukatzaile eta zapaltzaile hura amaitutakoan, arabarrei
|
euskara
sustatzeko bidea eman zaienean, beraien baitan erabat iraungi gabe zeukaten euskal senaren txingarretik, euskalduntasunaren berpizkundea gertatu da Araba osoan. Gaur egungo Araban euskara belaunaldi gazteena da.
|
2021
|
|
Esan didate hemengo jatorrizko hizkuntza dela, behinola hiri honetan egiten zena bederen, aspalditik berpizten ari direna jo eta ke gurea bezalako ikastolen bitartez, eta gaur egun, areago etorkizunean diotenez, edozein lanpostu eskuratzeko ezinbesteko izango den hizkuntza. Nik ordea klasean bertan bakarrik egin ohi dut euskaraz eta gehienetan irakasleekin edota oso noizik behin ere ikaslagunekin baratzean, batez ere irakasleek
|
euskara
sustatzeko ekitaldiak antolatzen dituztenean. Euskara gogoko dut, bai, baina ikastolatik irten orduko erdarara jotzen dut nire aurrean zenbait ikaslagun euskaraz barra barra ari izan arren, ez dut inola ere berriro euskomoro deitzea nahi, hau da, aspaldi aurpegira bota bezala ikaslagun batzuengana ondoratu nintzela hitz eta pitz.
|