Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2000
‎Eta nork daki ez ote zuen arrazoin, Joanes? Zeren eta, dakian bezala, jaun Albert Etxegoienek egin baitzuen, Nafarroako erregeordearekin, Urbiainerat itzultzeko tratua, Mattinek eta biok aitona Nikolasi anitzetan entzun izan diozuen bezala; eta, badakik, halaber, ezen, barkamenduaren eta etxerat itzultzeko baimenduaren truke, jaun Albertek uko egin behar izan ziola iraganari, zeinak jaun Esteban Etxegoienekin ere lotzen baitzuen: agramondarrekin eta protestantismoarekin, beraz.
‎Oroitzen dut ezen, eri sentitu ondoren bere Baionako etxerat itzultzekotan zenean, neuretzat utzi zituela jaun Marcelek dozena bat liburu, hark bere eskoletan erabiliak eta eskuztatuak. Tartean, Axularren Gero zegoen, zeina astean behin diktatzen baitzigun eta diktatua errezitarazten, euskaraz ongi mintzatzen eta ongi skribatzen ikas genezan.
‎—Badirudi ezen zaldiz ihes egin baino lehen, Maddalenek karta labur bat utzi ziola Joanikoti, non erraiten baitzion ezen haizea bezalakoa zela eta haizearekin egin zuela ihes. Biharamunean haren gibeletik ibili zen Joanikot egun osoan, baina alferrik, eta, etxerat itzultzean, bere gelan sartu, horditu, eta hitz haiek erran eta ber erran zituen gau hartan, buruan bertzerik ez baleuka bezala: " Maddalen, Maddalen, andere noblea egin nahi zintudan, eta zu, berriz, puta!
‎Izan ere, Paris berezia zen hartan, eta Paris berezi hark bereganatu zuen aita hatsarretik. Eta hain miretsirik eta hain liluraturik itzuli zen konde, markes eta gainerako handikien modarekin eta modaren fintasunarekin eta dotoreziarekin —hargatik zen ere, beharbada, Castiglioni ren Il cortesano liburu famatuaren miresle—, non, etxerat itzuli bezain fite, erran baitzuen: " Kondea edo markesa izan nahi diat, eta kondea edo markesa izanen nauk", noblezi titulu haien erdiestea bere bizitzako ametsa balitz bezala, bere nahi beroa bezain eroa.
‎" Urtero bi gutun jaso izan ditugu, baina azken boladan bat bera ere ez", erran zigun hark, gaineratzen zuela: " Gutun guztietan eta urtez urte erraiten zigun ezen aitzina zihoala, eta esperantza zuela ezen, urte batean ez bazen bertze an, etxerat itzuli ahal izanen zela, bertze Rafael bat bihurturik eta aitari emanikako hitza beterik. Zeren eta horretan ados baitzeuden aita semeak, noiz eta Pedrok aitaganik Italiarat joaiteko baimena eskuratu baitzuen.
‎Eta, noizik behin, jaun Marcelen iduri hura etortzen zitzaidan, noiz eta azken aldiz kantatu baitzuen, bere Baionako etxerat itzuli aitzin, kanta hura, Oihenarten poema batean oinarritua zegoena:
‎—Ongi duk... —erran zidan osabak, goibel eta desgogara hatsarrean, etsiak harturik bezala, edo jelosiak, hobeki, nik uste— Baina tentuz eta zentzuz ibil, zeren eta, etxerat itzuli bitartean, nihaur bainaiz hire aitaorde eta erantzule —erran zidan gero, irritsu, haren jelosiak harrotasunerat egin balu bezala.
‎IZAN ere, nork erran zezakeen ezen, Italiatik etxerat itzuli eta munduan gehien maite eta gehien miresten nuen pertsonarekin —osaba Joanikotekin— hautsi eginen nuela urtebete gabe?
‎Ordea, baldin galdetu izan balidate, Italiatik etxerat itzultzean, zein izan zitekeen bizitzan gerta zekidakeen gertakirik gertagaitzena, segur nago ezen osabarekin izan nuèn haustura hura joko nuela, ez dakit gauzarik ezinezkoentzat, baina bai ezinezkoenetakotzat.
‎...ra hartako bertze anitz handikiren eredurat, anaia superstizios samarra baitzen —are gehiago Ubarneko dama gazteak hartzarena iragarri eta iragarpen hura bete zenetik—, eta ni, berriz, ez, zeren osaba Joanikotek halaxe erakutsi baitzidan, eta hartarat ohitu ninduen... eta, ohitu ez ezik, irabazi ere egin ninduen, noiz eta Pagabasoko zuhaitz hartarik eseki baitzen, etxeko morroi neskameak etxerat itzultzen zirela, beldurraren beldurrez, ileak lazturik. Eta orduan, oroiturik nola behin batean aitona Nikolasek zirikatu zuen gure aita kontu harekin, erran nion:
‎Eta gertatu zen orduan, ustekabean, ezen Bucciok baimendua eskatu ziola guardiako ofizialari, zeren eta etxerat itzuli behar baitzuen, Jainkoak daki zertarat, eta hala iritsi zela bere etxeko aterat eta giltza sartu zuela sarrailan. Giltzaren hotsak aditu zituenean, fraidea jaiki egin zen, eta, nola baitzen zuhurra eta arduratsua, hartu zituen galtzoinak ez bertze beztimenda guztiak, eta karrikarat jotzen zuèn behe leihotik iltki zen, eta aienatu zen ezin arintkiago.
‎Eta, hala, bizpahiru eguneko bidaiaren ondotik, zeinetik kontatu behar bainizuke, deus ere kontatzekotan, nola Florentziatik jalgi bezain fite Arkimedesek eper bat harrapatu zuen, haren gibeletik lasterka ibiliz gero, arratsalde argi batean iritsi ginen Veneziarat, Alessandroren etxerat, non iragan baikenuen arratsaldea ez ezik gaua ere... Eta biharamunean, berriz, Alessandrok untziratu egin gintuen, Urbiainerat eta gure etxerat itzultzeko asmotan.
‎Lehen liburutik memorian iltzaturik geratu zait iduri bat, liburuan marrazturik azaltzen zena eta esperimentu bati loturik dagoena, zeina osaba eta biok etxerat itzuli eta aste pare bat gabe aitzinatu baikenuen; baina, esplikazioneen errazteko, hemen berean marraztuko dizut buruan geratu zitzaidan iduri hura, adierazten duena nola kanoi batetik desarratzen eta jaurtikitzen den burdinazko bola bat erremediorik gabe geldi geratzen den, mahai baten gainean geldi dagoen pisu eta neurri bereko bertze bola baten kontra ekinez gero, bigarren bolak lehenaren abi...
2001
‎Hilabetea igaro eta Sumitra gurasoen etxerat itzuli eta beraiekin hamar hilabete eman zituen. Gero berriz ere itzuli egin zen senarrarengana.
2003
‎Irakurri dut egunkari batean anitz turkiarrek amesten dutela berriz joatea eta lerrokatzen direla Alemaniako kontsuletxeko atearen aintzinean visa baten lortzeko. Nik ere nahiko nuke etxerat itzuli. Oya, erantzun zion amak, hemen da zure etxea. Zure aita eta ni biziki arranguratuak gara ikustean nola bizi zaren hemen.
2007
‎Artetik entzuten gintuen solasaldietan, amak aipatzen zuen ardura nola ikusten zuen bere alaba" eskuak gorriturik buketa garbitzean, bizkarra konkorturik agorteiaren aurrean, dabantala soinean, biloak zapi tinko batez estalirik". Eta segitzen zuen" beharrez, gauzak gaizki joanez, saialdia ezezta ginezake eta berriz etxerat itzul ahal laiteke... ".
2008
‎Bihar gabe hila zen! Bizkitartean Bayonatik etxerat itzuli zen; afaldu eta berant solasean egonik oherat joan, gogoa arin... azken aldikotz!
2009
‎Ez nuen Pilaren piztura bat ikusteko aukera izanen. Zoaz, zu, gusto baldin baduzu, ez netaz kexatu. Nekatua naiz, nahiago dut etxerat itzuli.
2014
‎Edalontzia hustu du Mizel Irigarairen amak. Herriko oihua eginen dute baitezpada, hura entzun eta etxerat itzultzeko. Kalostrapean bilduak dira emazteak kalakan.
‎Beraz Juliarekin behar duela mintzatu erran die Mariannek adiskideei. Maiatzaren 1ean, espartinen lantegiko lanak finitu eta etxerat itzuliko da Julia delako hori, urtero ohi duenez, Erronkariko Bidankozerat. Kusia igorriko dute Juliarekin.
‎Tokitan da Ezpeleta, eta tokitan etxerat itzultzeko esperantzak. Prudent Pikasarriri izena aldatu dio Doneztebeko osabak:
‎Abantzu bi urte badira gerla hasi zela, ez da sekula finituko; gezur galanta erran zuten kazetek, gazteei kaskoen berotzeko menturaz. Tokitan dira etxerat itzultzeko esperantzak, eta emazte gazte horri ile xerloak aurpegirat nola jausten zaizkion beha loriatzen da Pruden, gero eta gehiago loriatzen. Adiskideak ere hasi zaizkio ohartzen, eta ez daki luzaro gorde ahal izanen duen.
‎Emaztearekin solas eginik, diru gehienak haren izenean ezarri, libera batzuk hartu moltsan, eta Larrainerat abiatu da, bihar goiza argitzeko muga iragateko esperantzaz; alderantziz eginen du espartingileen bidea. " Hilabete bat izanen da, ez duzu zertaz arrangura; eskola sartzerako finituko da gerla, eta etxerat itzuliko naiz berriz". Baldin eta arte horretan giristinoek ez badituzte eskola laikoak funditzen, pentsatu du errejentak, emazteari fitsik erran gabe halere, ez dezan hark ere pentsa senarra zoratzen hasia duela.
‎Hiru haurrideetan bizi zen bakarra, hilik hura ere. Potretak ahantzirik, kamioirat isil isilak sartu dira zauri ttipi bat ez luketela gaitz izanen pentsatzen ari zirenak zenbait oren lehenago, etxerat itzultzeko aitzakia izanen luketela bederen. Engoitik atzeguardiako pausu egunek eztituko dizkiete barneko eta kanpoko zauriak:
2015
‎Aratsalde gustagarri bat pasatu dugu, lehengo ixtorio eta moldeak arraberritzen gintuela, sekulan asmatuko eta sinetsiko ez ginituen kanbiamenak ikusten eta bizitzen ditugula aitortuz. Holaxe pasatu zauku denbora, ohartu gabe jin baitzauku etxerat itzultzeko tenorea, ongi den lekuan orenak laster pasatzen baitira. Helduden urte artio zioten denek; zendako ez, herriko iturriak ez bazauzkigu xuhurtzen edo agortzen segurik.
‎Iriberry eta Idiederren familien etxea, osoki erre da Uhaldea, gehiena eta adin handiko gizona, Arnaud, aurpegiaren parte bat errerik ateratu dute. Agian laster etxerat itzuliko da. Dena den, holakoetan estimatzen dira lagun leialak.
‎Eri Eriak baditugu herrian, batzu eritegian egonik artamendu beharrez pausu etxerat joanak Kanborat, besteak etxerat itzuliak. Deneri kuraia on eta goraintziak.
‎Matxin antimilitarista? Armadatik etxerat itzultzean" Certificat de bonne conduite" eman zioten. Xintxoa izana zen beraz.
‎Ondotik bizi izan dugun besta ederrak ezeztatu duen ttipikeria. Eta etxerat itzuli gira pentsatuz euskara ez dela oraindik galdua Nafarroan, urrundik ere!
‎Mahometez egin marrazki satirikoak, gaur hainbertze aipu direnak. Alabaina, duela bizpalau hilabete, marrazki bortitz batzuk Danimarkatik zabaldurik, islamistak sutan jarri dituzte eta danimarkarrak edo danesak zenbait herrialdetarik, haia haia, etxerat itzuli ere dira, beren enbaxadak husteraino batzuetan!
2016
‎Lan gehienak, eta ez denak, egin izanaren lasaitasunarekin etxerat itzultzen hasi naiz, euriaren izurik gabe, edo euriaren desiraz, hobeki erran, ene arropak, eskuak eta kontzientzia garbi ditzan.
‎Uste zuen aberats baten etxera joan behar zuela. Neska etxerat itzultzen da.
‎Hunen emaile ziren, beste antzerkilarien artean, Soroa (30 urte) eta Alzaga (15 urte)... Hauek biek zuten, beren etxerat itzuli eta, zabaldu eta osasundu gure antzerkia.103
‎Kolpatu eta baimena izan zenuen etxerat itzultzeko?
‎Haiek etzuten joaterik. Apheztegi, tronpeta jolea, hura bost haurrekin joan zen eta seigarrena sortu baitzen gero, etxerat itzuli zen seigarrena jaio zelakoan. Hamar bat haurride baziren horiek.
‎Hori ere finitu zen. Eta gerlan hilen familiek ikusi zituzten besteak etxerat itzultzen eta haienak, gaizoak, han gelditzen. Eta biziak segitu du gero bere bidea, orai giren huntarat heltzeko.
‎" Arburua’ta Mihura’tar Xabier Aranazko apeza hemen hil zan 1969ko dagonilaren 8an, Aranazko herriak oroigarritzat". Geroztik jakina dugu apez hori sortzez Etxalarkoa zela eta, Arantzako (Aranaz) apez zelarik, Mendaurrera egin zuela oinezko ibilaldia, bainan ez zela sekula etxerat itzuli. Kezkaturik, herritarrek zuten xendra sahetsean aurkitu, hila, menturaz bihotzekoak jota.
‎Sare elkarteak manifestazioa deitu du urriaren 15erako, Donostian, presoen eskubideak errespetatuak izan diten eskatuz eta molde berezi batez eri direnek etxerat itzultzeko baimena izan dezaten. Alderdi politikoei Sarek eskatzen die presoen eskubideen aldeko engaiamendua hartu dezaten.
‎Elizaberriko eskola publikoan ibili da: oren erdi baten bidea baino gehiago goiz guziez, eta beste hainbeste etxerat itzultzeko, oinez bixtan dena sei urteko zango laburrekin. Seroretan jaten zuten eguerditan han berean.
‎21:00etan zikiroa J B Bidegain-ek prestatua eta Bidekoa k animatua. Arrats ondarrean, etxerat itzultzeko taxiak dohainik. Larunbatean, 9:00etatik eguerdi artean, Artisau eta Laborarien azoka, bertako laborari eta artisauek antolatua.
‎Moleresek piztu zuen esperantza, bainan lasto su izan zen. 2002an, liturgian euskararen tokiaz mintzatzeko, gomitatu zituzten biltzarrerat itxaropentsu etorri 65 apez eta laiko etxerat itzuli ziren mindurik eta lotsaturik. Biltzarra agorra izan zen.
2017
‎Ene buruari galdegin banion zertarako ez naiz lehenago etorri, beste orduz bezala, elkarrekin ikus ditzagun gai minberenak, auzialdiaren aitzin bainan ez nuen denborarik galdu honekin. Ez nuen pentsatzen gure erabakiak hain ondorio latzik izango zuenik Ibarrategi gizartean galduko zela eta ez zela sekulan bere etxerat itzuliko, ihes babesa ukatzen ginuelarik gehienek hola egiten baitzuten eta orduan gogoan nuena ahalik eta erabaki zuzenena hartzea zen.
‎–Landareak ureztatu, arropa batzuk hartu eta ahizparen etxerat itzuliko naiz.
‎Markak gintuen bost egunez Apanizen eta Iratin. Gero etxerat itzuli nizanean ene listak behar ukan ditut berehala komunikatu garder eta egun xoilki izan dut denbora lista horien berfikatzeko.
‎Ospitalean egon zaigu Xan Fagaldekoa, bat bateko osagarri arrangura baten ondorioz. Lerro hauk agertzen direlarik, Baionan dago oraino, baina laster etxerat itzultzeko menturan. Hiruetan hogoita hamabi urte ditu Xanek eta aspaldi du" xahar sosa" hunkitzen dukeela.
‎Euri sobera egina zuelakotz gauaz, sekulan ez bezala, erizain den bizilagunaren heltzerat joana nintzen Baionako ospitalerat. Denbora ezarri nuen etxerat itzultzeko, bideak hetsiak baitzituzten eta itzuliak egin behar izan bainituen. Etxerat heltzean, auzoko aita semeak hor zauden gure arditegi aitzinean, Xan eta Pantxix.
2018
‎Egoera konplikatu horren gatik dozena milaka kondatzen dira Libian parte batetik bestera joan beharrean bizi diren libiarrak. HCR Nazio Batuen Erakundeko giza eskubideen batzordeak apiril honen 10ean plazaratu duen dokumentuak dio 1,3 milioi presuna giza laguntzen premia gorrian bizi direla Libian; horietatik 185.000 gerla zibilaren eraginez lekutu diren libiarrak, bai eta beste 375.000 etxerat itzuliz geroztik egoera guziz prekarioan direnak. Baina ez da erakunde bihirik, Libian zenbat immigratu baden erraiteko gai denik.
‎Baina hiri ala herrixka, etxerat itzultzeko arrastarik handiena hau dute: haurrentzat eskolarik ez dela.
2020
‎55 lagun bildu gira, oro deskantsuan, giro onean, bazen solas, ixtorio eta irri. Gustuko lekuan orenak fite pasatzen baitira, ustegabean jin zauku etxerat itzultzeko tenorea. Aratsalde ona iraganik elgar agurtu dugu erranez helduden urte artio (apairu horrentzat bederen) eta guziek milesker diogu Herriko Etxeari.
2021
‎Kontzesiboak ere rekin ere arruntak dira, eta arren ekin: Hitza eman diot, eni zernahi kostarik ere, Benjamin etxerat itzuliko dela (Zerbitzari); Zernahi ere dela, abokatu batek erranen lizuke hatsapen hori ez dagokiola auziari (Jon Muñoz); Zernahi ere zen, zalapartaka jatetxe barrura oldartu zenean... (O.
‎begitarte zimailaz ere ez, bainan garaitiko zer guziez Baigorritik etxerat itzultzen diren Bankar
‎laster etxerat itzuli ere ba hura: ohore xumeenek izitzen zuten gizagaizoa.
‎gozaturik, etxerat itzultzeko, ilhundirian. Emeki zabiltzan gure arbasoak, emeki, makila eskuan; neurriz
2022
‎" Castellon autobus istripua izan zuten ikasle frantziarrak etxerat itzuli dira"
‎" Castellon autobus istripua izan zuten ikasle frantziarrak etxerat itzuli dira", Estatuak,................................. 31 or.
2023
‎Grignaulxeko jaun batek32, zeina Anne Frantziako erregina, Bretainiako dukesaren ohorezko zalduna baitzen, kanpoan bi urtez baino gehiago izan ondoren etxerat itzuli zelarik, kausitu zuen ezen emaztea hurbileko bertze lurralde batean zela; eta motiboaz galdatu ziolarik, erran zion hark behin eta berriz agertzen zela etxean izpiritu bat33, eta halako moduan tormentatzen zituela, ezen nehor ere ezin baitzen han egon. Grignaulxeko jaunak, ez baitzuen halako tetelekeriarik sinesten, erran zion ezen, deabrua bera izanik ere, ez litzatekeela bera beldur izanen; eta etxerat ekarri zuen emaztea.
‎Biharamunean, urrunetik zetorrelako alegia eginez, etxerat itzuli zen, eta ohean kausitu zuen emaztea; eta, haren gaitzaz deus ez zekielakoan, zer zuen galdatu zion, eta hark ihardetsi marranta bat zela, eta ezin zela beso zangoez baliatu. Senarrak, zeina irri egiteko gogo handiz baitzen, biziki atsekabeturik zegoelako itxura egin zuen; eta, alegera zedin, arratsean erran zion predikari on eta saindu hura gomitatu zuela afaltzera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia