Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 10

2000
‎Astean hirutan joaten ginen eta joaten ziren, noski, mutil biak ere; eta astean hirutan Jabiri begira igarotzen genuen klaseak irauten zuen ordu eta erdia, beti erdi jolasean eta intsinuazioz gainezka. Baina akademiara joan behar nuen egun batean, kasualitatea, katarrotu egin nintzen eta, ezin joanda, etxean geratu behar izan nuen. Ba, justu egun horretan Terek Jabi ligatu zuen.
2012
‎Mendebaldeko ate handiaren gainetik igaro nintzen, eta kontu handiz eta zeharka bi kale nagusietan barrena pasatu gerrontze laburraz soilik, kasakaren barrenaz etxeetako teilatuak eta teilatu hegalak hondatzeko beldurrez. Arretarik handienaz ibili nintzen kaleetan egon zitekeen berantiarren bat ez zapaltzearren, nahiz eta aginduak oso zorrotzak izan, alegia, mundu guztiak etxean geratu behar zuela edo bakoitzak bere gain hartu arriskua. Teilatondoetako leihoak eta etxegainak hain beteak zeudenez ikuslez, neure bidaialdietan sekula ez nuela hain leku jendetsurik ikusi pentsatu nuen.
2013
‎Lady Catherine harrituta dago bennetar ahizpa guztiak jendaurrean aurkeztuta egoteagatik, nagusi biak artean ezkongai egonda eta txikienak hain gazte izanik. Elizabethek ez du uste ahizpa gazteenak etxean geratu behar direnik «bakar bakarrik ahizpa nagusiek ezkontzeko modurik edo gogorik ez daukatelako». Izan ere, «Azken jaio denak lehenengoak besteko eskubidea du gaztaroko atseginetarako».
2015
‎X hegazkinean doa, lan bidaia batean, eta nik etxean geratu behar izan dut. Kandela piztu dut, ezer gerta ez dadin, nahiz eta badakidan hegazkin istripu bat gertatzeko probabilitatea askozaz txikiagoa dela kotxe istripu bat izatekoa baino; baina bizitzari bost axola zaizkio probabilitateak, bost axola maitasun eta pasio istorioak, eta hori pentsatu dudan une berberean jakin dut hegazkina dantzan hasi dela, turbulentzietan, eta momentu horretan X ren sabelak salto txiki bat egingo zuen, baina ez da ezer, pentsatuko zuen, X k ez baitu uste hegazkina txirtxilatu daitekeenik, eta gainera hegazkineko pilotuak megafoniatik ohartarazi du ez dela ezer gertatzen, ohiko turbulentziak besterik ez direla, eta irribarre txiki bat ateratzen zaio X ri pentsatuz ni hor egongo banintz izutu egingo nintzela, baina irribarrearen biziak gutxi iraun du, poxpolo bat izan da irribarre hori, halako batean hegazkin barruan alarma bat joka hasi delako eta oxigeno maskarak sabaitik erortzen hasi direlako dingilizka oihuak garrasiak izua hegazkinaren barrua okupatuz eta pilotuaren aldarriak megafoniatik entzunez esanez bakoitzak ahal duena egiteko hegazkina erotu zoratu egin dela eta X zalapartaren artean zer egin jakin ezinik baina maskara bat hartu nahian eskuetatik ihes egiten diolarik eta azkenean lortu du maskara puta ahoan jartzea eta sentitu du birikak bete zaizkiola baina badaki denbora gutxirako dela, hil aurretik Iberiakoek egiten dizuten opari txiki bat, lasaiago hil zaitezen, agian maskaretatik doan airean orfidal apur bat disolbatu dute, eta orduan sabela ahotik atera zaio X ri, ze hegazkina derrepente ezerezera erortzen hasi da eta maskara barruetan hiltzen diren garrasiak eta maskararik ez daraman haur txiki baten txilioak bere ama zorabiatuta egongo da pentsatu du X k eta ingurura begiratzen du eta dena da kaosa eta jendeak hegazkinetik kanpo soilik puztu behar diren salbamendu jakak puztuta daramatza eserlekuetan ezin kabituta eta orduan konturatu da nik arrazoia nuela nire aieruekin eta nitaz akordatu da baina ez luzaz hegazkineko alarma zarataka ari delako eta lurretik maletak whiski botila txikiak eta inork eskurik ematen ez dion azafata bat daudelako labain egiten eta ez du pentsatzen nigan baizik eta bere bizitza bukatzen ari dela eta ezin du ebitatu kalkulatzea zenbat segundo tardatuko duten ozeanora erortzen eta ea nola hilko den kolpeaz ala uretan itota ala hipotermiaz eta azken hiru segundo eta erdietan alboan daukan emakumeari ematen dio eskua zertan ari den jakin gabe, eta zertan ari den jakinda begietara begiratzen dio, eta pentsatzen du maite duela alboan eserita dagoen eta ezagutzen ez duen emakume hori, bizitza maite duen modu berberean, eta nik pentsatu dut nahi nukeela X hegazkin horretan ez egotea, egun horretan gosariak urdaila nahastea, autoak ez arrankatzea, autobidea kolapsaturik egotea eta X aireportura berandu iristea eta lan bidaian eraman behar zuen hegazkin hori galtzea, eta gero pentsatu dut X k hegazkina hartu badu eta hor egon behar badu Patuak hala dioelako eta bizia galdu behar badu gutxienez nahi nukeela beraren aldamenean egon, eta azken orduan eskua eman eta heldu eta estutuko dion emakume hori neu izatea eta ez emakume ezezagun hori, eta azken begirada neurea izatea eta ez usurpatzaile horrena, eta eskuarekin eta begiekin eta ahoarekin eta gorputz atal guztiekin esan maite zaitut maite zaitut maite zaitut, hegazkinak gainbehera egin, lurra edo ura jo, mila puskatan txikitu eta biok ezerezean amiltzen garen bitartean.
‎Baina ez Estebanik ezta errekadurik ere ez zen heldu. Eta etxean geratu beharra izan zuen.
‎Gainera Vladimir zegoen tartean, lau urteko mutil azalzuri eta kaskagorria. Lehenengo hilabetean amonaren etxean geratu behar izan zuen gaixoak, Ritak ez baitzuen nahi beste trabarik gure harreman hasi berrian.
2018
‎Andoniri ez zioten proposatu ere egin, Olatzen bidez jakin zuen arren. Beharbada ama zaindu behar zuela bazekitelako, edo beharbada lo egiteko lekurik ez zegoenez norbaitek etxean geratu behar zuelako.
‎Andoniri ez zioten proposatu ere egin, Olatzen bidez jakin zuen arren. Beharbada ama zaindu behar zuela bazekitelako, edo beharbada lo egiteko lekurik ez zegoenez norbaitek etxean geratu behar zuelako.
2021
‎Koronabirusak eragindako berrogeialdiak, berriz, gure egunerokotasunaren erritmoa eten zuen. Ezin elkartu, oraingoan etxean geratu behar ginelako. Egoera berri horretan, hala ere, asperduraren beldurra eta denbora aprobetxatzearen presioa ez ziren desagertu.
2023
‎Gurean beti sustatu izan da arteekiko zaletasuna. Hara, gure amak betidanik izan du artearekiko joera baina gerra garaian amona alargun geratu zen oso gazte, semea Madrilera joan zen ingeniaritza ikastera, eta gure ama etxean geratu behar izan zen. Halere, amak ez zuen etsi.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia