Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 74

2000
‎Astean hirutan joaten ginen eta joaten ziren, noski, mutil biak ere; eta astean hirutan Jabiri begira igarotzen genuen klaseak irauten zuen ordu eta erdia, beti erdi jolasean eta intsinuazioz gainezka. Baina akademiara joan behar nuen egun batean, kasualitatea, katarrotu egin nintzen eta, ezin joanda, etxean geratu behar izan nuen. Ba, justu egun horretan Terek Jabi ligatu zuen.
2003
‎Ez, belarrari alergia diot, eta etxean geratu behar nuen.
2007
‎“Herrialde aberatsen jeloskortasuna, pertsonen sarrera murriztean, gainerako guztia zirkulatzeko egiten duten ahaleginarekin baino ezin da alderatu. Sestra bikoitz horri esker, EBk urtean 50.000 milioi euroko diru-laguntza jaso dezake nekazaritzako ekoizpenean eta esportazioan, eta garapen bidean dauden herrialdeetako nekazariek, lehia desleialak porrot egin arren, etxean geratu behar dute”, azaldu du Gonzalo Fanjulek, Intermón Oxfameko ikerketa koordinatzaileak eta ikerketaren egileak. Immigrazioak garapen bidean dauden herrialdeetan izan dezakeen eraginari buruzko datu adierazgarriak biltzen ditu txostenak.
2009
‎Heriotza horren berri izan ondoren, Barack Obama presidenteak nabarmendu zuen beharrezkoa dela eskolek eskolak aldi baterako eteteko planak egitea, kasu gehiago gertatzen badira haurretan. “Norbait gaixorik badago, etxean geratu behar du, lanera edo eskolara joan beharrean”, esan zuen Obamak. Bestalde, Richard Besser CDCko zuzendariak argitu zuenez, haurraren heriotzak “oraindik ez du gripearen birusaren anduian aldaketarik adierazten”.
‎Beste batzuk, berriz, gogorrak dira. Min ematen die taldekideak bidaiatzen ari direnean etxean geratu behar izateak, baina badakite futbolean ohikoak direla gisa horretako kontuak. Azken horiei gutxiago nabari zaie duten egoera eguneroko lanean.
2010
‎Horretarako, saihestu egin behar da objektuak partekatzea, eskuak ongi garbitu behar dira eta etxean geratu behar da gaitzaren eragina desagertu arte.
‎TXIMISTA. Nahiago hirekin gurasoekin baino. Eta batzuei tokatzen zaiek ezkondu ondoren etxean geratu beharra.
2011
‎Gaixo bazaude. Etxean geratu behar da, eta eztula egiterakoan, ahoa eta sudurra estali behar da. Erabili eta botatzeko mukizapiak erabiltzea aholkatzen dute, eskuak xaboiarekin maiz garbitzea eta analgesikoak hartzea.
‎Hezkuntza eta prebentzioa Baina gurasoen zalantza nagusia animaliak haurrari eraso egiteko arriskua da. Maskota beste animalia batzuei erraz erasotzen dien txakur oldarkorregia denean, albaitariarekin edo entrenatzaile aditu batekin kontsulta daiteke, baina sendabiderik jartzen ez badu, ez du etxean geratu behar. Zalantzarik gabe, funtsezkoa da ordenarik oinarrizkoena onartzen jakitea, eta, eskatzen zaionean, geldi geratzea.
2012
‎Bolada ona eteten bada ere noski. Valentziak hamabi milioi euroko aurrekontua dauka, Lagun Aroren hirukoitza, eta, gauzak normal joatera, etxean geratu behar luke garaipenak. Rafa Martinez, Nando De Colo, Nik Caner Medley, Victor Claver, Florent Pietrus... izar asko ditu, baina izenek ez dute izana egiten, eta sasoi honetan ere nahi eta ezin ari dira.
‎«Hilkor guztiek argi berarekin egiten zuten distira udaberria heldutakoan, Newroz, kurduen Urte Berria iritsitakoan. Zaharrek zioten antigoaleko garaietatik ohitura zela Kurdistango txoko guztietan, herri bakoitzean, hiri bakoitzean, haran bakoitzean, mendietan... eguzkiak bere handitasuna ezartzen zuenean berriz ere, inork ez zuela etxean geratu behar... gizon emakumeek, zaharrek eta gazteek, zelaietara jotzen zuten Newroz ospatzeko, berriz argi ematen zien eguzkiaren ohoretan». Hala dakar Mem eta Zin epopeia kurduak, 2010ean Txalaparta argitaletxearentzat egin genuen itzulpenean.
‎Lipusek nabarmendu duenez taldeek emanaldiak egitea eskertzen dute lehenik eta behin. " Askotan ikusi dugu taldeek euren ikuskizuna aurkeztu, eta gero etxean geratu behar izan dutela. ZUbin emanaldi kopuru horri egonaldien eskaintza gehitzen zaio, zeinaren bitartez sorkuntza prozesuaren garrantzia nabarmentzen den, hor sortzen den esperimentazio lana bultzatuz eta gero hura estreinatzen lagunduz".
‎Mendebaldeko ate handiaren gainetik igaro nintzen, eta kontu handiz eta zeharka bi kale nagusietan barrena pasatu gerrontze laburraz soilik, kasakaren barrenaz etxeetako teilatuak eta teilatu hegalak hondatzeko beldurrez. Arretarik handienaz ibili nintzen kaleetan egon zitekeen berantiarren bat ez zapaltzearren, nahiz eta aginduak oso zorrotzak izan, alegia, mundu guztiak etxean geratu behar zuela edo bakoitzak bere gain hartu arriskua. Teilatondoetako leihoak eta etxegainak hain beteak zeudenez ikuslez, neure bidaialdietan sekula ez nuela hain leku jendetsurik ikusi pentsatu nuen.
2013
‎Lady Catherine harrituta dago bennetar ahizpa guztiak jendaurrean aurkeztuta egoteagatik, nagusi biak artean ezkongai egonda eta txikienak hain gazte izanik. Elizabethek ez du uste ahizpa gazteenak etxean geratu behar direnik «bakar bakarrik ahizpa nagusiek ezkontzeko modurik edo gogorik ez daukatelako». Izan ere, «Azken jaio denak lehenengoak besteko eskubidea du gaztaroko atseginetarako».
2014
‎Txapelketa osoan zehar, baina batez ere azken faseko saiorik garrantzitsuenetan, bildu den jendetzak harri eta zur utzi gaitu. Izan ere, berehalako batean amaitzen ziren sarrera guztiak eta, argi ibili ezik, etxean geratu behar. Badakit bertsozale askori gertatu zitzaiena hau:
‎Korrika egitetik nator, etxean geratu behar naiz.
2015
‎X hegazkinean doa, lan bidaia batean, eta nik etxean geratu behar izan dut. Kandela piztu dut, ezer gerta ez dadin, nahiz eta badakidan hegazkin istripu bat gertatzeko probabilitatea askozaz txikiagoa dela kotxe istripu bat izatekoa baino; baina bizitzari bost axola zaizkio probabilitateak, bost axola maitasun eta pasio istorioak, eta hori pentsatu dudan une berberean jakin dut hegazkina dantzan hasi dela, turbulentzietan, eta momentu horretan X ren sabelak salto txiki bat egingo zuen, baina ez da ezer, pentsatuko zuen, X k ez baitu uste hegazkina txirtxilatu daitekeenik, eta gainera hegazkineko pilotuak megafoniatik ohartarazi du ez dela ezer gertatzen, ohiko turbulentziak besterik ez direla, eta irribarre txiki bat ateratzen zaio X ri pentsatuz ni hor egongo banintz izutu egingo nintzela, baina irribarrearen biziak gutxi iraun du, poxpolo bat izan da irribarre hori, halako batean hegazkin barruan alarma bat joka hasi delako eta oxigeno maskarak sabaitik erortzen hasi direlako dingilizka oihuak garrasiak izua hegazkinaren barrua okupatuz eta pilotuaren aldarriak megafoniatik entzunez esanez bakoitzak ahal duena egiteko hegazkina erotu zoratu egin dela eta X zalapartaren artean zer egin jakin ezinik baina maskara bat hartu nahian eskuetatik ihes egiten diolarik eta azkenean lortu du maskara puta ahoan jartzea eta sentitu du birikak bete zaizkiola baina badaki denbora gutxirako dela, hil aurretik Iberiakoek egiten dizuten opari txiki bat, lasaiago hil zaitezen, agian maskaretatik doan airean orfidal apur bat disolbatu dute, eta orduan sabela ahotik atera zaio X ri, ze hegazkina derrepente ezerezera erortzen hasi da eta maskara barruetan hiltzen diren garrasiak eta maskararik ez daraman haur txiki baten txilioak bere ama zorabiatuta egongo da pentsatu du X k eta ingurura begiratzen du eta dena da kaosa eta jendeak hegazkinetik kanpo soilik puztu behar diren salbamendu jakak puztuta daramatza eserlekuetan ezin kabituta eta orduan konturatu da nik arrazoia nuela nire aieruekin eta nitaz akordatu da baina ez luzaz hegazkineko alarma zarataka ari delako eta lurretik maletak whiski botila txikiak eta inork eskurik ematen ez dion azafata bat daudelako labain egiten eta ez du pentsatzen nigan baizik eta bere bizitza bukatzen ari dela eta ezin du ebitatu kalkulatzea zenbat segundo tardatuko duten ozeanora erortzen eta ea nola hilko den kolpeaz ala uretan itota ala hipotermiaz eta azken hiru segundo eta erdietan alboan daukan emakumeari ematen dio eskua zertan ari den jakin gabe, eta zertan ari den jakinda begietara begiratzen dio, eta pentsatzen du maite duela alboan eserita dagoen eta ezagutzen ez duen emakume hori, bizitza maite duen modu berberean, eta nik pentsatu dut nahi nukeela X hegazkin horretan ez egotea, egun horretan gosariak urdaila nahastea, autoak ez arrankatzea, autobidea kolapsaturik egotea eta X aireportura berandu iristea eta lan bidaian eraman behar zuen hegazkin hori galtzea, eta gero pentsatu dut X k hegazkina hartu badu eta hor egon behar badu Patuak hala dioelako eta bizia galdu behar badu gutxienez nahi nukeela beraren aldamenean egon, eta azken orduan eskua eman eta heldu eta estutuko dion emakume hori neu izatea eta ez emakume ezezagun hori, eta azken begirada neurea izatea eta ez usurpatzaile horrena, eta eskuarekin eta begiekin eta ahoarekin eta gorputz atal guztiekin esan maite zaitut maite zaitut maite zaitut, hegazkinak gainbehera egin, lurra edo ura jo, mila puskatan txikitu eta biok ezerezean amiltzen garen bitartean.
‎Baina ez Estebanik ezta errekadurik ere ez zen heldu. Eta etxean geratu beharra izan zuen.
‎Gainera Vladimir zegoen tartean, lau urteko mutil azalzuri eta kaskagorria. Lehenengo hilabetean amonaren etxean geratu behar izan zuen gaixoak, Ritak ez baitzuen nahi beste trabarik gure harreman hasi berrian.
‎Nagitasuna ez ezik, gizartean zenbait uste oker ere nagusi direla uste du Toñik. " Etxean geratu behar dugula esan zaigu, ez duela injustiziekin matxinatzea merezi. Ia ia sinetsita gaude egunero ezartzen dizkiguten murrizketak, ez dutela zerikusirik geure eskubideekin.
‎Baina proiektu berri honek ere lana eskatzen du: umeekin egotea –iaz batek hanka bihurritu zuen eta etxean geratu behar izan zuen egun batzuk–, etxeko gauzak egitea –janaria prestatu, arropa garbitu eta horrelakoak–, gaua berekin pasatzea, guardiak egitea... Guzti hori egiteko jendea behar dute, eta laguntzaileak eskatzen ari dira elkartean.
Etxean geratu behar nukeen.
2017
‎Horren aurrean, oriotar talde batek sinadura bilketa abiatu du. " Hotza, euria eta haizea egiten du neguko egun askotan, eta haur txikiak ditugunok etxean geratu behar izaten dugu, egun horietan haurrak jolasteko gune egokirik ez dagoelako herrian".
‎Shuang Fa, Xinen U eta Xemin Wai. Bera gazteena zenez, amarekin etxean geratu behar izaten zuen, anai arrebak eskolan zeuden bitartean. Aitak berriz, etxetik kanpo egiten zuen lan familia aurrera eraman ahal izateko.
2018
‎Andoniri ez zioten proposatu ere egin, Olatzen bidez jakin zuen arren. Beharbada ama zaindu behar zuela bazekitelako, edo beharbada lo egiteko lekurik ez zegoenez norbaitek etxean geratu behar zuelako.
‎Lantegiak jarduera elikatuko lukeen eskariak jasoko balitu, lanaldia handitzeko parada izango luke enpresak eta, ondorioz, beharginak ez lirateke etxean geratu behar euren langabezia kontsumitzen.
‎Andoniri ez zioten proposatu ere egin, Olatzen bidez jakin zuen arren. Beharbada ama zaindu behar zuela bazekitelako, edo beharbada lo egiteko lekurik ez zegoenez norbaitek etxean geratu behar zuelako.
‎Kantautoreekin lan egiten du batez ere, giro horretan hazi da. Hark gonbidatuta dago Fakirra Madrilen, haren etxean geratu behar luke gaur lotan, hori Imanolen kasuan inoiz aldez aurretik jakiterik ez dagoen arren, Fuchs Soler eta beste, hiriburuan baduelako ohantzea non aukeratua sobera. Anak baditu bere susmoak, lepoa egingo luke baietz azkenean Yolandarenean geratu, irribarre haiek, sorbaldan lur hartzen zuen esku ahur hura.
‎Banekien etxean geratu behar nuela.
2019
‎Askotan, isolamendu hau bizi baldintzei lotua dago: igogailu gabe bizi eta etxean geratu behar izana, emakume pobreak ezin dutenak aisialdiaz disfrutatu, ezin dutenak berogailua piztu… Ezin dutenak behar duten zaintza zerbitzua kontratatu. Hauetatik asko astelehen askotan hemen salatu dugun egoeran daudenak, pentsio bajuenak dituztenak eta ezin direnak duintasunez bizi.
2020
‎Bai, baina, entzuten ari naiz, elkartasunagatik, komunitate solidaritateagatik, etxean geratu behar da: gera zaitez etxean!
‎Horregatik da mina, burua mugitzen dugunean okerragotu edo handitu egin baitaiteke, eta urtean behin baino gehiagotan ager daiteke astean. Min handi horren eta behar bezala erantzuten ez duen burmuinaren aurrean, pazienteak etxean geratu behar du, argia itzalita eta zaratarik gabe. Eta horrek ondorioak ditu, Patricia Pozo Rosich neurologoak, Bartzelonako Vall d’Hebron Unibertsitate Ospitaleko Zefalea Unitateko arduradunak, gogora ekartzen duenez:
‎sintomaren bat aurkezten badugu, ezin gara supermerkatura joan. Etxean geratu behar dugu, eta beste batzuk kutsatzeko moduan jokatu. Eta sintomarik ez badugu eta erosketak egitera joan behar badugu, gomendio hauek egin behar ditugu:
‎Gauetik goizera ustekabeko egoerara egokitu behar izan dugu, haurrak prestatu ahal izan gabe. Egun batetik bestera, ezin dira eskolara joan, ezin dituzte ikusi lagunak, aiton amonak eta, kasu batzuetan, banantzeak, ezta gurasoak ere, eta etxean geratu behar dute itxita, ezerk ez irteteko moduan, bakoitzak duen etxearekin eta familia egoerarekin. Maite dituzten pertsonekiko harreman galera horrek eta ohiko errutina galtzea eragin die.
‎80ko hamarkadan, ohikoa zen bikotearen barruan indarkeria arazoak zeudela entzutea bere garaian etxeko indarkeria deitzen zitzaion, eta ez zela gai horietan sartu behar, bikote eztabaidetan: etxean gertatzen zena etxean geratu behar zela. Eta hori, zorionez, gainditu egin dugu.
‎Hori dela eta, kontsigna oso argia da, Concha Sánchez Pinak, Oinarrizko Osasun Laguntzako Espainiako Pediatria Elkarteko (AEPap) lehendakariak, dioenez: «Pandemia baino lehen, umea etxean geratu behar zen sukarra baldin bazuen, baina hurrengo hilabeteetan 37,5 ºC tik gorako eztula, buruko mina, beherakoa edo koronabirusarekin bateragarria den beste edozein sintoma izanez gero geratu da. Haurrek osasuntsu joan behar dute ikastetxera, eztula, buruko mina eta sukarrik gabe.
‎Zertara? Etxean geratu behar genuela esatera.
‎Ez dugu gisa honetako garairik gogoratzen, ez baitago aurrekaririk; gure belaunaldiarentzat, behinik behin, lehen aldia da zerbait bortitza, zabala eta askotarikoa gertatzen zaiona eta, gainera, protagonista geu gara. Gure aurrekoek gerrara joan behar izan zuten beren etxea defendatzeko eta guk etxean geratu behar izan dugu geure buruarengandik babesteko, eta hori nola egiten den ez dakigu. Hobe dugu lehenbailehen ikastea.
‎Nik uste dut ondo moldatu direla. Ulertu dute etxean geratu behar direla eta etxean daukate aukera jolasteko. Gure kasuan ez dakit pribilejiatutzat jo, baina bakoitzak bere gela dauka, berezko tokia, guraso gazteak gara, gutxi gorabehera eta eurekin jolasten dugu...
‎Arnas sintomak dituztenek etxean geratu behar dute (sukarra, eztula, aire faltaren sentsazioa edo eztarriko mina) eta herriko osasun zentrora deitu. Modu horretan, osasun egoera baloratuko dute, eta jarraitu beharreko gomendioak adieraziko dizkiote herritarrari.
‎Auzoetan sortutako sareetan parte hartzea garrantzitsua da. Hala ere, segurtasun protokoloak oso garrantzitsuak dira, eta edozein sintoma izanez gero, etxean geratu behar dugu. Horrek ez du esan nahi kasu horretan lagundu ezin dugunik; izan ere, balio bera edo handiagoa dauka sarearen berri zabaltzea eta beharrak dituzten pertsonengana heltzea.
‎Auzoetan sortutako sareetan parte hartzea garrantzitsua da. Hala ere, segurtasun protokoloak oso garrantzitsuak dira, eta edozein sintoma izanez gero, etxean geratu behar dugu. Horrek ez du esan nahi kasu horretan lagundu ezin dugunik; izan ere, balio bera edo handiagoa dauka sarearen berri zabaltzea eta beharrak dituzten pertsonengana heltzea.
‎" Egoera honetan ez dakit ze punturaino den bideragarria urriaren 18an ligak hastea, eta egia da, baita ere, klub barruan lehenengo positiboa izan arte gauzak beste modu batera ikusten dituzula. Oraingoan guri tokatu zaigu, zintzo jokatu dugu eta neurriak hartu ditugu, baina liga hasten denean positibo bakoitzeko berdegunean egon diren denak etxean geratu behar badira... Guri ere hasi zaizkigu jokalariak esaten horrela ezin direla ibili, ez dira futboletik bizi, eta ezin dira urte osoan futbolagatik koarentenak betetzen ibili".
‎Futbola aire librean egiten dugu, zelaia handia da, baina positibo bat dagoenean agindua da denak konfinatzea. Egoera honetan, liga hastearekin batera jardunaldi bakoitzean 100 lagun etxean geratu behar izatea normalena izango da, eta gutxi iruditzen zaizkit. Pentsa, osasun teknikoekin egon garen honetan esan digute rondoetan parte hartu duten jokalariak ere kontaktu zuzena direla".
‎Nola oroitzen duzue itxiera. Hasiera batean astebeteko kontua izango zela pentsatzen genuen. Etxean geratu behar genuela esan zutenean, urduritasunez, kezkarekin, nola moldatu, jaki galkorrak ere baditugu. Itxi genuen egunean 500 lagunentzako erreserba genuen.Txotx garai betean zineten.Urtarrilean hasi arren, martxoa da lan gehien egiten den hilabetea.
‎Baina, tira, ez dut logurarik, deskantsatuta nago. Berriz ere, eguraldi ona, baina etxean geratu behar beste egun batez. Mutil lagunak prestatutakoa gosaltzera noa.
Etxean geratu behar zenuke.
‎Uda honetan etxean geratu behar dut zu zaintzeko.
‎Jada etxean zegoen eta etxean geratu behar zuela
Etxean geratu behar dute familia zaintzen?
‎Phyllis Schlafly herrialde osotik joan zen emakumeek etxean geratu behar zutela esanez.
2021
‎" Bai; seguruenik, itxialdian denok eskertuko genukeen laguntza apur bat, baita nik ere. Gogoan dut poliki poliki errekuperatzen nenbilela eta txukun samar entrenatzen nenbilela, eta etxean geratu behar izate horrek erabat eten zuen errekuperazio prozesua. Nik saltoak pilatzen joateko beharra neukan, udako txapelketetarako ondo egon nahi nuen, eta ez nuen salto egiterik.
‎Koronabirusak eragindako berrogeialdiak, berriz, gure egunerokotasunaren erritmoa eten zuen. Ezin elkartu, oraingoan etxean geratu behar ginelako. Egoera berri horretan, hala ere, asperduraren beldurra eta denbora aprobetxatzearen presioa ez ziren desagertu.
‎Eta orain hau. Etxean geratu beharra. Itxialdia.
‎Bezperako ogia jan behar al genuen, gainera! Etxean geratu beharra aski zigor ez balitz bezala! Ogi dendaz aldatzea erabaki nuen, utikan haserre merkeak!
2022
‎Josu Ojinaga bultzatzaileetako batek azaldu duenez, herriko senegaldarren egoera" oso txarra" izan zen COVID lehen hiletan. " Etxean geratu behar zuten, eta etxean ez zeukaten ezer. Ez hozkailuetan janaririk, ez poltsikoetan dirurik".
‎Behin baino gehiagotan egin behar izan diote infiltrazioren bat lehiatzeko. Gainera, haren entrenatzaile Mario Fuchs suitzarrak etxean geratu behar izan zuen, koronabirusean positibo eman ondoren. Bestalde, zirkuitua ez zen egokiena Egibarren dohainetarako.
‎Batetik, urte osoa bizkarreko minez ibili da, eta hainbat aldiz ziztatu behar izan dute lehiatu ahal izateko. Bestetik, haren entrenatzaileak, Mario Fuchs suitzarrak, etxean geratu behar izan du koronabirus proban positibo eman ostean. Gainera, ibilbidea ere ez zen egokiena harentzat, Egibar goofy motako snowboarderra baita.
‎Ez dute propio adingabeekin lanik egiten, baina gazte asko dituzte inguruan, eta «higadura» hori askotan ikusi du berak ere elkarteko familietan. «Buruko eritasun larrietan eta krisiak izaten dituzte zenbaitetan pazienteek, arreta handia behar izaten dute halakoetan, eta badira familiak horri erantzuteko etxean geratu behar dutenak, lana utzita... Jakina, horrek ondorioak ditu».
‎«Agudo ibili ginen, zerbaitetan hasteko asmoz, baina ordutik metodologia findu dugu», azaldu du Garciak. Hurrengo urtean, apo hontzak Iruñera ailegatu zirelarik, karrika hutsak aurkitu zituzten, COVID pandemiaren ondorioz jendeak etxean geratu behar izan zuelako.
‎Pandemiaren ostean, argi geratu baitzaio bizirik irauteko ezinbestekoa dela. Bi urtez etxean geratu behar izan du Zeledonek, eta bi urtez egon da hesituta Andre Maria Zuriaren plaza abuztuaren 4an, txupinazo alternatiboak saihesteko. Azken asteotan, ordea, Gasteizko kaleetan jai usaina nabaritzen hasi da.
‎Eritasun horrek argi gutxi dagoen lekuetan ondo ikustea galarazten dio, eta horrek are gehiago zailtzen dio mugikortasuna. «Gasteizen ez dago argiztapen onik, eta gaueko itsutasuna dugun pertsona askok etxean geratu behar dugu negua heltzen denean». Askok egun osoa etxean ematen ez badute ere, gehienak 18:00 aldera bueltatzen dira etxera, eguzkia desagertu bezain laster.
‎Hala, plaza publikoan biek behar dituzte eginbehar eta eskubide berak, baina bizitza pribatuan elkarren osagarri behar dute izan. Horrek ez du esan nahi soilik gizonak joan daitezkeela soldatapean lanera, eta emakumeak etxean geratu behar duela; alderantziz ere izan daiteke. Baina mugimendu kontserbadoreagoen artean ere bada bestelako aldarri bat, zeinaren arabera emakumeek etxean geratu eta zaintza lanak egiteko eskubidea duten.
‎A.C.M: Nik COVID sintomak izan nituen abuztuan eta etxean geratu behar izan nintzen. Nire baja estaltzeko ez zuten beste pertsona bat hartu, arropa gordetzeko gunean zegoen langilea jarri zuten nire lana egiten.
‎Zure kabuz atera zinen lehen aldian zer sentitu zenuen. Nik ez dut inolako arazorik aulkian ateratzeko. Ez naiz etxean geratu behar beldurrez.
‎Bidasoako Jaitsiera jokatu zen herenegun, larunbatarekin, Irunen. Gipuzkoako Aulki Mugikorreko bigarren jardunaldia izan zen lehiaketa, eta Orio Arraunketa Elkarteak 14 ontzi aurkeztu zituen; berez 18 zeuden izena emanda, baina koronabirusarekin izandako arazoak medio, batzuek etxean geratu behar izan zuten.
‎Pandemiak oso bortitz jo ditu zahar etxeak eta gogorra egin zait egoera. Lankideren batek positibo ematean, etxean geratu beharra gogorra da. Mundua gelditu zenean konfinamendu garaian, guk etxetik atera behar genuen lanera joateko eta oso garai gogorrak ditut gogoan.
2023
‎ahalik eta gutxien masifikatutako lekuetan eta tenperaturak muturrekoak ez diren lekuetan jarri behar da. Formula horren arabera, haurren lagun diren ostatuetan (kids friendly) —sukaldea, ahal bada—, apartahoteletan edo oporretarako alokairuan, edo konfiantzazko senideen etxean geratu behar dute. Haurtxo batekin etorri garela jakinarazi behar da, sehaskak, tronak, besaulkitxoak, pureak irabiatzeko makinak eta abarrek lagundu baitezakete.
‎Urtean lau egun, ezinbesteko arrazoiengatik Zer da ezinbesteko arrazoia? Zure alabak gau txarra igaro du, eta berarekin etxean geratzea behar du. Aita gaixotu egin da, eta medikuarengana joan behar duzu, ikus dezan.
‎Sarritan esan izan diete Ondarroako emakumeei euren garaian matriarkatua egon zela: «Matriarkatua egon da guk etxean geratu behar izan dugulako, eta lan egiteaz gain beste ardura batzuk gure gain hartu behar izan ditugulako», aldarrikatu du Piñeirok. Paketatzaileak oroitu du berak gobernatu behar izaten zuela etxeko dirua, beste etxe askotan bezala, gizonezkoek arrantzara joan eta beste ardurarik hartzen ez zutelako.
‎Hamahiru aldiz aritu da, jarraian, 2010etik 2022ra bitarte. Aurten, ordea, etxean geratu behar izan du, arazo fisikoak direla eta. Aitortu du «arraroa» dela lasterketa telebistaz ikustea, baina «gozatzen» ari da faboritoen borrokarekin eta taldekideak ihesean ikusiz.
‎Udan, Karakorum mendiguneko (Pakistan) Kharut 2 (6.703 m) mendi birjinara igo zen Zubimendi bide berri batetik, estilo erabat alpinoan. Via Pollos izena jarri zioten bideari (1200 m/ 65°/ M4), halabeharrez etxean geratu behar izan zuen Unai Pollos taldekidearen omenez. Jarduera gogoangarria izan zen.
‎Gurean beti sustatu izan da arteekiko zaletasuna. Hara, gure amak betidanik izan du artearekiko joera baina gerra garaian amona alargun geratu zen oso gazte, semea Madrilera joan zen ingeniaritza ikastera, eta gure ama etxean geratu behar izan zen. Halere, amak ez zuen etsi.
‎Izan ere bai baitira emakume arduragabeak, eztabaida intelektual eta politikoekiko ezaxola, bizimolde patxadatsua aurreikusten uzten dutenak, prest daudenak etxeko ardurak beren gain hartzeko, edo lehen ezkontzako alaba hazteko... Beste batzuk, ostera, beti penetan ibiltzen dira, seguruenik etxean geratu beharra ez dute otzantasunez hartuko, ez dute etxezulo izan nahiko, eta bizimodu gorabeheratsua iragartzen dute.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia