Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 108

2000
‎Eta aita jesuita halakoa zen, eta amak, pentsatu bezala, aita Bartolome bazkaltzerat gonbidatu zuen igande hartan. Eta aita jesuitak gonbita onartu eta hura etxean bazkaltzen izan genuen, kapera akabatu berria benedikatuz gero.
‎—Etxean bazkalduko duk? Nik etxean bazkaltzea maite diat.
2003
‎Ama aldamenean bizi zen, Peru ezkerrean eta ama eskuman. Amaren etxean bazkaltzen zuen. Amak garbitzen zizkion arropak.
2004
‎Hori dela eta, produktu izoztuen edo aurrez prestatutako plateren arrakasta. Baina ez dago arrazoirik etxean bazkaltzen dugunean baliabide horietara jotzeko. Otordu tradizionalak modu erraz eta praktikoan ere presta ditzakegu.
‎Lan handia zuelako aitzakiarekin gurasoen etxean bazkalduko zuela esan zion Harakinek Estiri, haien artean ez baitzen giro aspaldi hartan.
2006
‎Azukre, patata, frijitu, hesteki, ardo eta ogi gehiago kontsumitzen dute. Baina azpimarragarriena, Marcosen arabera, herritar gehienek etxean bazkaltzea da. Hala ere, adierazi zuen:
‎Abenturazaleak trekkinga eta eskalada egiteko leku aproposean daude, eta lasaiago nahi dutenek Ushguli bezalako herri zoragarriak bisitatu ditzakete. Herri honetan bertako biztanleek aukera ematen diote turistari etxean bazkaldu eta ostatu hartzeko. Haientzako diru-laguntza, eta haien biztanleen bizitza bizia gertutik ezagutzeko modua.
‎Eltzeko domeka horietako bat zen. Eguerdian barau egin eta gero, Santa Ana erruki etxera joan ginen familia osoa, etxean bazkaldu ez genituen barazkiak eta txerriki gatzatua, eta baita dozena bat arrautza ere, otar estalkidun batean hartuta: hiriko behartsuenei laguntzeko hilean behingo eltzeko domekaren usadio hori zen aitak Hitlerren erregimenari barkatzen zion neurri bakarrenetako bat.
2007
‎Izoztuta geratu ginen. Hamabiak ziren, etxean bazkaltzeko plana ezinezkotzat jotzen genuen zegoeneko, baina ez genuen alde egin nahi. Marguerite hilda zegoenik ere ezin genuen guztiz onartu.
2008
‎–Bada, ez nauk itzuliko: etxean bazkaldu eta mendira joango nauk. Eta hik hitzik ere ez etxean, begia aterako diat-eta?
‎–Baina etxean bazkaltzen hasi dira, eta osabak?
‎Langileak ez dira egunero jatetxeetara joaten, etxetik prestatutako janaria eramaten dute eta bonua gordetzen dute gero gastatzeko. Enpresa askotan ostiral arratsaldean ez da lanik egiten, eta langileek etxean bazkaltzen dute; beraz, egun horretako laguntza galdu egiten dute. Menua 9 euro baino gehiago kostatzen bada, bi bonu eman lirateke.
‎Tartean bazkaltzeko denbora gutxi izango dute, Lopez lezaundarrak azaldu zuenez: «Ez dakit etxean bazkaltzeko adina denborarik izango dudan, buelta handi samarra eman behar dut eta ez dakit nola egingo dudan». Nazabal etxarriarra etxean bazkaltzen saiatuko dela esan zuen:
‎«Ez dakit etxean bazkaltzeko adina denborarik izango dudan, buelta handi samarra eman behar dut eta ez dakit nola egingo dudan». Nazabal etxarriarra etxean bazkaltzen saiatuko dela esan zuen: «Seguru asko etxean jango dut.
‎–Bada, ez nauk itzuliko: etxean bazkaldu eta mendira joango nauk. Eta hik hitzik ere ez etxean, begia aterako diat-eta...
‎–Baina etxean bazkaltzen hasi dira, eta osabak...
2009
‎Unparatik, esaterako, Lemoizeko eskolara joaten ziren umetan. Bide luzeegia zen joan etorria egin eta etxean bazkaltzeko, arratsaldean ostera be eskolara behar zuten eta. Halakoetan, txokolate ontza bat eta sagartxo bat hartzen eben jatabear gazteek.
‎Tori. Ez dut etxean bazkalduko.
‎Hi hemen? Enekian etxean bazkaltzekoa hintzenik. Leka gitxi egin jitxuat!
‎KOLDO. Milenaren bila joan behar dut. Nekaneren etxean bazkaldu du.
‎Arrainaren, barazkien eta esnekien kontsumoa handiagoa da eskola jantokietara joaten diren haurren artean etxean bazkaltzen dutenen artean baino, adierazi zuen Dietetika eta Elikadura Zientzien Espainiako Elkarteko (SEDCA) lehendakariak, Antonio Villarinok, Madrilgo Dietecom Españak antolatutako Nutrizio Praktikoari buruzko XIII. Jardunaldi Nazionalen esparruan. Izan ere, elikadura ohitura onak “erlaxatu egin dira eta hain osasungarriak ez diren elikagaiak areagotu egin dira”.
‎Agindu zidan, doña Mercedesek zeozer galdetu izango balit, tabako bila bidali ninduela erantzuteko; horretarako, etxeranzkoan estanko dendatik pasatzeko eskatu zidan bide batez, estanko denda egun osoan egoten baitzen zabalik. Busturiatik eman zituen hurrengo egunetan ez zuen etxean bazkaldu; Gernikan egun gutxi batzuetan negozio garrantzitsu bat bideratzeko asmoarekin irteten zen goizerdi aldera etxetik. Ezagutzen zuen, eta ez dut uste amak ere sinetsiko zionik.
‎Txara itxi samar batzuk igaro eta minaren gain aldean azaldu nintzen. Ordua zen eta, gauzak ondo bidean, etxean bazkaltzera joanak behar zuten langile gehienek. Hutsik behar zuen eremuak, bizargabearen arabera.
2010
‎ITXASO. (Intentzioz) Nire etxean bazkaltzea, adibidez. Bakarrik nago.
‎Eta zerbait nabarmentzeko eskatuta, “plazako giroa” erantzun digu. “Hilaren 15ean jendeak normalean etxean bazkaltzen du familiarekin, baina hortaz aparte, nik uste egun guztiak eta otordu guztiak plazan egiten direla”. Horrekin batera, “festazalea” den heinean, egun guztiak gustukoak dituela ere aitortu digu.
‎–Bihar arrebaren etxean bazkalduko dut. Ez da egunik onena izango gaurkoa orekatzeko.
‎Baietz esan nion, beti bezala, baina, nahi baldin bazuen, berak baieztatzeko berriro deitzen baldin bazuen. Gosetuta nengoen; Robertorenera joateko gogoa sartu zitzaidan; etxean bazkaldu behar nuen, ordea, arrebak aurreko asteburuan emandako bazkariaren hondarrak izozkailutik aterata neuzkan eta ez nuen alferrik galtzea nahi. Bazkari arin batekin nahikoa nuen, gainera.
‎Roberto zen, nire dei galdua zeukala eta. Esplikatu nion bazkaltzera joateko gogoa sartu zitzaidala baina deitzen ari nintzaion une berean etxean bazkaltzeko erabakia hartu nuenez, deia moztu nuela. Arkume errea egin berria zutela esan zidan, estilo zaharrean, inolako eranskinik gabe.
2011
‎PERU. Ezta ba bera izango... Naiaren etxean bazkalduko duela esateko, ezta?
‎NAROA. Eta bide batez, etxean bazkaltzeko aprobetxatu dut.
‎Etxean bazkaldu ezin denean, etxean bazkaltzeko, fianbrerak edo tupperra erabiltzea “aliaturik onena” izan daiteke bihotzerako dieta osasungarria egiteko; izan ere, janarien kontsumo maiztasuna aldatzeko aukera ematen du, Osasuna Sustatzeko Fundazioko zuzendari nagusiak, Joima Panisello Espainiako Hipertentsioa Liga Nazionalak, esan zuenez. “Laneko errutinak aurrez prestatutako platerak eta gantz saturatu, sodio eta trans gantz azidotan aberatsak diren beste elikagai batzuk abusatzera eraman ditzake, frijitu, kontserba edo gisatu kalorikoegiak gehiegi hartzera”, esan zuen Panisellok.
‎Familian adin txikiko bat baino gehiago badago, agian hobe da etxera joatea, baina hori ez da beti posible. Aukera horrek konpentsatu egiten badu eta gurasoek etxean bazkaltzeko aukerarik ez badute, beste pertsona batzuei ere eska dakieke laguntza, hala nola osaba izebei edo aiton amonei, eta horrek nabarmen murriztuko du faktura. Aisiarako hamaiketakoari dagokionez, gomendagarria da beti etxetik prestatuta eramatea eta ez izatea opil industrialak, fruta edo ogitartekoak baizik.
‎uztarriak, hedeak edo goldeak, behien kopetakoak... Bere etxean bazkaldu genuen eta kezkatua zegoen zoletako sokarekin. Nik ez nion esan nahi izan sotoan pila bat nuela eta esan nion mila bostehun kilo espero nituela Paristik, baina ez nuela inongo helbiderik.
‎Orain kanpinera beharrean Karibera bost izarretako hoteletara goazenez, ez daukagu; baditugu, ordea, horietako iglu dendak, Decathlonen merke merke zeudelako (beheraldiak aprobetxatu behar dira!); baina txikiegiak dira bi pertsonek eroso lo egiteko. Gainera, eguerdiro amaren etxean bazkaltzen gozatzen ditugun babarrunak kanpamendu batean ez ditugu lortuko. Klik bat egiteko, aldiz, bai, horretara heltzen da gure konpromisoa.
2012
‎Bere etxean bazkaldu. Alarmaren argi gorri guztiak piztuta eta keinuka antzeman nitzakeen.
‎Mirenen etxean bazkaldu zuten. Txistorraren gantza ogiaz igurtzi bitartean, Jon ohartu zen ez zuela eskutitzaz edo Dasilvaren txostenaz pentsatu goiz osoan.
‎Sukaldera abiatu nintzen. Mahai gainean ez nuen ezer ikusi, ezta ogirik ere, Amak etxean bazkaldu behar ez zuen seinale. Mugikorra hartu eta hots egin nion.
‎Zuretzat egungoa zure bizitzako beste etxe bat da, baina zure seme alabentzat Etxea da, maiuskulaz, ez dute besterik ezagutu. Zuri ere askotan ahazten zaizu garai batean beste bizitza bat ezagutu zenuela, ez zarela beti literaturako irakasle izan institutu batean, ez zarela beti ama izan, ez zarela beti gaur etxean bazkaltzeko zain daukazun gizon berarekin oheratu... baina, urtero bezala, etorri da udaberriko hego haizea, inoiz beste norbait izan zinela gogoraraztera.
‎Egunean hogei aldiz bidaltzen zuen norbait haren bila, eta Lheureuxek berehala plantatzen zizkion bertan bere gauzak, bere buruari murmurio bat ere zilegitu gabe. Ez zen halaber ulertzen zergatik Rollet atsoak egunero Emmaren etxean bazkaltzen zuen, eta zergatik bakarkako bisitak ere egiten zizkion.
‎Haien etxean bazkaldu dut. Printzesak oso samurki begiratzen dit eta ez da alabarengandik aldentzen... bai txarto!
‎Une hartan Werner haien etxean zen, eta esan zidan eszena horren eragina ezinago dramatikoa izan zela. Printzesatxoak milizia moduko bat antolatu nahi du nire kontra jotzeko; izan ere, konturatu naiz nola, dagoeneko, edekan bik oso zakarki agurtzen nauten bera aurrean dagoenean, baina, hala eta guztiz, nire etxean bazkaltzen dute egunero.
‎JON. Gaur zure aitaren etxean bazkalduko dut. Gonbidatu egin nau.
‎Bidekari lankide izango ditu, besteak beste, K. MitxelenaetaF.Krutwig.1965ean, euskarabaturakoarauakargitaratukoditu; eta, 1968an, Arantzazuko biltzarrean, Euskaltzandiak gehienbat bere ere egiten ditu. ...aurka zebilelako; K. Mitxelenak hitza eskatu eta ihardetsi zion, esanez, berak zekienez, bota ez bazuten behintzat, EAJkoa zela eta «euskara batuaren» aldekoa zelaNi.kneukorobatikusietaentzunnuenAntwerpengoetxeanF.Krutwig, «euskara batu» horren aurkako kritika egiten; 1975ean, Maite Idirinekin Iparraldeko ikastolen alde Flandrian egiten zen kantaldira joanik, amaitzean, hurrengo egunerako bere etxean bazkaltzeko gonbitea luzatu zigun. Modu eta giro ederrenean euskal kulturako berriak komentatzen ari ginela, «euskara batua» egiten zihoan bide lasterra aipatu genuen; F. Krutwigek, hori entzutean, bat batean sutan jarrita, esan zigun «euskara batua» (Lapurdiko klasikoen eredukoa, berak proposatzen zuena) atzeraka ari zela, «euskara txillardegianoak» aurre hartu ziolako.
‎Bere zorigaitzaz ari zitzaiola ohartu bezain laster eskatu zion barkamena don Miguelek Inasi eta astelehen arratsaldean bil daitezkeela txostena bukatzeko proposatu zion. Une hura probestu zuen Inasek, astelehenekoa onartzearekin batera, igandean etxean bazkaltzera gonbidatzeko don Miguel eta emaztea; aitzakia moduan, astelehenetik astelehenera Iruñean lehenbizikoz ospatzen ari diren Encuentrosak aipatu zizkion.
‎Ikusi dut nola bat batean jaso duen mantelina beltza eta adi adi begira jarri zaion aurrean bere parean zeukan izugarrizko Kristo gurutziltzatuari; garrasi ahul bat egin du eta ahuspez erori da luze luze, burua besoen artean zuela. Elizkizunaren ondoren, nik haren gurasoen etxean bazkaldu dut; bera ez da azaldu jantokira. Ikustera joan natzaio logelara; ohean etzanda zegoen, haurra alboan zuela.
2013
‎Askotan imajinatu zuen berriz elkartzen ziren eguna nolakoa izango zen. Batzuetan, Makario bere bila joaten ikusten zuen eta haren etxean bazkaltzera gonbidatzen zuen, emaztea, seme alabak eta bilobak ezagutu zitzan, beldurra, inbidia puska bat ere, ematen zion bere ondorengoa izan zen emakumea ezagutzeak?. Bestetan, parez pare zeudenean elkarri deus esateko ez zutela konturatzen ziren, eta malkoek irrist egiten zioten Karmeni.
‎Gero, etxean bazkaltzen ari ginela, osaba Martini, Ramuntchoren aitari galdetu egin nion:
‎Izan ere, sarekada handia prestatu zuen Espainiako Poliziak, eta ez soilik hiru herri horietan». Joan zen aste bukaera, heldu zen astelehena, eta Etxanizek etxean bazkaldu zuen, arratsaldeko txandan lan egitekoa zelako. Jabi anaiari esan zion paper batzuk erretzeko, eta inoiz ez zen heldu fabrikara.
‎Ni bakarrik bizi naiz, baina ia egunero gurasoen etxean bazkaltzen dut. Ez dut aurreztegatik egiten (kar, kar), baina egia da janari aldetik ia ez dudala gasturik.
‎Tailerretan ikasleen elikadura ohiturak aztertu zituzten, eta, ohitura horiek osasuntsuak ziren edo ez ondorioztatzeko, etxean bazkaltzen zuten DBHko ikasleen bazkalorduko elikadura ohiturak ikertzeko eskatu zitzaien DBH 1eko ikasleei.
‎Lan hori egiteko 1 zereginaren euskarrietan eskura dituzu jantokian eta etxean bazkaltzen duten ikasle kopuruak.
‎Ikastetxean edo etxean bazkaltzen duten ikasleak (dbh)
‎1 Ondorioztatu ziren emaitzen artean, etxean bazkaltzen zuen DBHko ikasle baten bazkariko ohiko menua aipatzen zen. Menu hori honako elikagaiez zegoen osatuta:
‎Erregeen eguneko bisita familiarrak planifikatzea, haurrek opariak gozatzeko denbora izan dezaten, baina baita hurbilekoen opariak ere. Erregeen eguna etxean bazkaltzen badugu, komeni da janaria prest uztea eta, horrela, gaur goizean hain berezia den haurrekin konpartitzea. 2 Joan kabalgatara haurrekin Irudia:
‎Kasu batzuetan, hiri handietan urtean zehar jaten den bezala, are nabarmenagoa izango da gastuaren murrizketa. Asteko edo hileko erosketak egin behar badira ere, eta beraz, egun batzuk kanpoan pasatzeko erabiliko denaren ehuneko ehuna aurrezten ez bada, etxean bazkaltzea merkeagoa izango da beti. Hileko aurrekontua 300 edo 400 eurokoa izan daiteke lau kideko familia batentzat.
‎Gaitzespen hori areagotu egiten da susperraldi edo gaixotasun egoeretan, eta etxeko janariaren testura, usaina eta zukutasuna gehiago erakartzen ditu. Urdaila bihurritzeko arriskua duen txakurrak etxean bazkaldu behar izan dezake, hori eragozten lagun diezaion. Tamaina handiko txakurrak jaten hasten dira, eta urdaila bihurritzeko arriskua dute; patologia larria da, eta heriotza eragin dezake.
‎Haietako batean hileta karroza azaltzen zen, dena orkidea beltzez apaindua. Amak erakutsi zigun, hiru anaiok etxean bazkaltzen ginen igande batean:
2014
‎Eta, tarteka marteka, bihurrikeriaren bat egitea gustuko dugu; libertitzearren, egunari gatz pixka bat botatzearren. Horrela, etxean bazkaldu ostean, ikastetxerako bidean dagoen zubi baten gainean kokatzen gara. Han goitik errepidean zehar doazen autoei begira egoten gara, eta, lantzean behin, listua botatzen diegu.
‎Ama ere ez zen ikastolara joan: Mirenen etxean bazkaltzen ari zen. Ander doinu axolagabea erabiltzen ahalegindu bazen ere, arreba erabat asaldatu zen.
‎Bizilagunaren etxean bazkaldu nahi?
‎Hendaiako egonaldia tabernaz tabernako erromesaldi batera mugatuko zela pentsatzen hasita zegoen Xabi, aitak" hondartzan itzulia ere egingo dugu" esan zuenean. Pozarren jarri zen Xabi, baina berehala kamustu zitzaion poza, aitak" Emilio lagunaren etxean" gaineratu zuenean; makina bat gomuta ibili zuen Xabik hondartzarako bidean, urduri samartua, Emilio horren etxean bazkaldu zutelako. Baina bazekien alferrik zela marmarka hastea, dena erabakita zegoen munduan bizi baitzen.
‎Gauza da arratsalde osoa duzula libre eta, amaren etxean bazkaldu eta gero, etxera bueltatu eta ordu erdiko siesta egin duzula. Liburu bat irakurtzen hasi zara ondoren, ordu bi egin dituzu.
2015
‎Ezkontzeko orduan, belazinoa egiten zan, kapea ipinten jakon burutik neskeari eta gizonari lepotik. Eleizkizunaren ostean, jeneralean, etxean bazkaltzen zan, eta ahal ebana ezkonbidaian joaten zan. Ezkontzetara hurreko familia baino ez zan konbidetan.
‎Primateren bat gozotasun eta trebezia gehiagoz tratatuko zutela pentsatuz eta bide okerretik gorpuztuz zihoakion ideia ezinezko harekin bukatu beharra nuela erabakiz, etxean bazkaltzekotan nintzelako errefusatzen niola gonbidapena azaldu nion.
‎Oraindik gogoan dut, txikiak ginela, haren etxean bazkaldu genuela nire lagun Ximonek eta biok. Ondarroara joanak ginen dantza taldearekin; etxeetara eramaten gintuzten bazkaltzera, eta Ximon izaten nuen nik bikote lagun horrelakoetan:
‎Etxerako bidean, supermerkatuaren aurretik pasatu nintzen ostera, eta berriro irakurri nuen ohartxoa. Eta orduantxe jabetu nintzen oso berandu zela, gaueko hamarrak laster, eta ez nintzela etxean bazkaltzera azaldu, ez nuela sakelako telefonorik hartu, ez nuela enkargurik egin, kaka zahar handi bat besterik ez nuela egin egun santu guztian.
‎Zornotzatik urrun egiten zela eta bazkaltzen emango genien galdetu ziguten, eta guk onartu. Beraz, gure etxean bazkaltzen zuten, eta gauean, berandu zebiltzala eta goizean goizetik lanen batzuk egin behar, eta noizbehinka lo egiten ere etxean gelditzen ziren.
‎Haietako batean hileta karroza azaltzen zen, dena orkidea beltzez apaindua. Amak erakutsi zigun, hiru anaiok etxean bazkaltzen ginen igande batean:
‎Andik laugarrena edo bostgarrena San Pedro, Astiasuko pestak, eta astoaren gañean aitarekin da amarekin etorrita gure etxean bazkaltzen izan zan.
‎876. Jesus Mari Pedrosa Urkiza Durangoko zinegotzia, ETAk herrietako udal ordezkari popular eta sozialisten aurka burutu zuen kanpaina ankerraren biktima izan zen; eguerdian hil zuten, tiroz, herriko Batzokian aperitiboa hartu ondoren etxean bazkaltzera zihoala; Pedrosa ELAko kidea ere bazen hamalau urte zeramatzan sindikatuaneta inoiz lankideen ordezkari ere aukeratua izan zen ELAren zerrendan; oraintsu, Durangoko sindikatuaren egoitza berriaren irekiera ekitaldian izan zen, non solasalditxo bat izan zuen Jose Elorrieta idazkari nagusiarekin: " harro gaude Jesus Mari gure familiako kide izan dugulako", nabarmendu zuen Elorrietak (Astekaria, 18,).
‎Barealdiak ez zuen asko iraun. Uztailaren 10ean ETAk Miguel Angel Blanco Garrido bahitu zuen, bere Ermuko etxean bazkaldu ondoren, Eibarren lan egiten zuen bulegora itzultzen ari zenean; 29 urteko gaztea PPko militantea eta Ermuko zinegotzia zen. ETAk bere gain hartu zuen bahiketa, Egin Irratira egindako telefono deiaren bitartez, eta iragarri zuen 48 ordu barru mutila hil egingo zuela, baldin eta gobernuak ez bazituen euskal presoak euskal espetxeetara ekartzen.518 Epea uztailaren 12ko arratsaldeko lauretan amaitzen zen.
2016
‎Opari batek eman zion behin betiko bultzada erabakiari baietzaren aldera, aita amaginarreben etxean bazkaltzen geratu ginen igande batean. Bazkalostean, altxatu egin zen aitaginarreba eta, ahots solemnez, berri hau eman zigun:
2017
‎Gau osoa lanean eman bazuen, ilunabarra zineman pasatu zuela esan arteko onik ez zuen izango. Old Tavern en bazkaldu bazuen, umeekin etxean bazkaldu zuela esango zuen ziur. Emakume hura gezurti patologikoa zen, horrek esplikatzen zuen dena.
‎Gastu inurri deritzenak edo etxean bazkaltzea bezalako aholkuak aurrezteko eta eguneroko dispendioak murrizteko funtzionatzen dute
‎Polizia etxean bazkaldu zuten. Asiainen entsaladak atentzioa eman zion Lesakari.
2018
‎Saio honek dituen ezaugarriak aztertuta, Zumaiako bizimodua ezagutzea garrantzitsua iruditzen zait. Nik Zumaian ia larunbatero afaltzen dut koadrilarekin eta astean bitan ere etxean bazkaltzen dut, beraz, Zumaiako berri badut. Festen hasierako saio batean ezin dira gai transzendentalak edo zabalegiak bakarrik erabili.
‎Niñato filmeko protagonistak bizitako espazio txikietan ibiltzen diren bitartean, beren elkarrizketek erresistentzia txikien konstelazio baten zirriborroa egiten dute zatika. Eskolako atean, adibidez, Davidek beste guraso batzuekin hitz egiten du jangela ordaintzeko zailtasunaz; eta barrez, umeei etxean bazkaltzen emateko" eguerdietako kluba" sortzen dute bat batean. Daviden arreba Elik egiten dituen iruzkinez ere beste hainbeste esan daiteke Espainiako unibertsitatearen prekarietate labirintoan lanpostu bat sendotzeko borrokatzen ari da pertsonaia hori.
‎Eta ez badut nahi zer? Ezagutzearekin nahikoa ez eta Aneren etxean bazkaldu behar!
‎Superira joaten bazara, saiatu beti barazki eta fruta asko erosten (ez opilak edo txutxuak). Hala, etxean bazkaltzeko edo afaltzeko zer duen ikusten duenean, barazkiz egindako plater bati hortza inhinkatzen saiatuko da beti. Denok dakigunez, barazkiak bitamina, gatz mineral, zuntz eta beste elikagai batzuen iturri nagusiak dira.
‎14:15 Jurgi, bere" biktima"? etxean bazkaltzen, bakarrik, baina txatean konektatua. " Beltzaz" hitz egiteko geratzen ari da Lander izeneko lagun batekin, arratsaldeko 17:00etan skate parkean.
2019
‎Aizu, Nora, bihar oso egun gogorra daukat, eta ez naiz berandu arte etxera helduko. Eguerdiko ordu biak arte unibertsitatean eskolak ditut, gero amaren etxean bazkalduko dut eta arratsaldeko bostetan lurra jotzen ikasten nabil.
‎Norak etxean bazkaldu zuen, eta ondoren, siestarik egiten ez zuenez, irakurtzen eman zuen tarte luzea. " Zein ona izaten den irakurtzeko astia izatea, beste mundu batzuetara joateko, gozatuz, ezeren faltan sumatu gabe, lasai, norbera bakarrik, kafe beroaren lurruna lagun izanda", nagiak ateratzeko muskuluak tenkatzen hasi zenean irudikatu zuen.
‎Gizon jada zahar batek, guztiz kaskazuriak, jubilatuaren itxurakoak, egunkaria irakurtzen zuen ondoko mahai batean. Ez zuen presarik, seguru asko etxean bazkaldu zuen eta gero hona etorri zen kafe bat hartu eta egunkaria irakurtzera, gozotegiko jabeak, Lisboako tradizio zahar bati jarraikiz, egunkaria eskaintzen zien bezeroei. Baina ile zuriak ziren Raimundo Silvaren arreta bereganatzen zutenak, zer izen eman zion zuriaren tonu honi, antitesiaz arrats zuria dei zekiokeen, gizonaren adin handia kontuan hartuz, baina begi bistakoegi izango zen, asmatzea oso ongi dago, baina merezi duen zerbait asmatzekotan.
2020
‎sektorea esku pribatuetan uzten da, mozkinak irabaztea helburu duten enpresa pribatuetan. Ondorioz, jangelarik gabe geratzen dira eskola asko, eta jantoki pribatu batera mugitu behar dira umeak edo etxean bazkaldu behar dute, hau da, emakumeen lan zama igotzen da eta lan ez ordaindua, lehen erakunde publikoek eskaintzen zutena emakumeak kontratatuz, orain emakumeek egiten jarraitzen dute, baina kobratu gabe edo soldata baxuagoekin eta baldintza prekarioagoetan. Neoliberalismo patriarkalaren adibide ezin hobea izateaz gain, ongizate erregimen mediterranearraren adibide bikaina ere bada.
‎sektorea esku pribatuetan uzten da, mozkinak irabaztea helburu duten enpresa pribatuen esku. Ondorioz, a) jangelarik gabe geratzen dira eskola asko, eta jantoki pribatu batera mugitu behar dira umeak edo etxean bazkaldu behar dute, hau da, emakumeen lan zama igotzen da eta lan ez ordaindua, lehen publikoa zena, erakunde publikoek eskaintzen zutena emakumeak kontratatuz, orain, emakumeek egiten jarraitzen dute, baina kobratu gabe (desmerkantilizazioa). b) emakumeek lan zama igo eta lan ez ordaindua handiagotzen duten bitartean, enpresa pribatuetako langileek gutxiago kobratzen dute, janari kaskarragoa em... Azkenik d) umeen osasuna kaltetzen du, eta, beraz, ez da soilik emakumeek lan gehiago egiten dutela eta gutxiago kobratu, horrek osasunean duen ondorioarekin batera, baizik eta umeen osasuna ere okertzen dela eta merkatuaren mozkinen edo irabazien araberakoa izango dela janaria, eta ez ongizateak edo osasunak eskatzen dutenaren araberakoa.
‎Gure betiko bankuan itxaron nion, eskolara bidetik hurre zegoen pasealekuan, bion arteko adiskidantza mamitzen joan zeneko inguruari begira. Hantxe izan genituen lehen elkarrizketa serioak, ikasturtearen amaiera aldera, etxean bazkaltzeko gogorik ez eta eguerdiko mokadua bertan eserita jateko ohitura hartzen hasi nintzenean.
‎Miguel, ikusi orduko ezagutuko duela uste du, oraindik ere gogoan baititu estreinakoan ikusi zizkion begi urdinak. Petrikiloarengana Luisak ekarri zuen egunean, haien etxean bazkaldu eta etxerako bueltan autobus geltokira lagundu ziela dauka gogoan, oinez, jakiz betetako poltsa handi bat hartuta. Hurrengo bisitan, autoz eraman zuen Miguelek geltokira, Iruñerako autobusa hartzeko.
‎Baina gelditu zaidan oroitzapen politenetako bat iganderoko zine saioena da. Jaiegunetan amona Mariaren etxean bazkaltzen genuen eta arratsaldean gurasoak zinera joaten ziren osaba eta izebarekin, eta gu ere bai, aitona Luis eta amona Mariarekin. Ibarratik Tolosako Igarondo zinera joatea txango modukoa izaten zen.
‎“ ¡ Iros todos a la mierda! ” despeditzen gintuen umeekin haren etxean bazkaltzen genuen larunbatetan.
2021
‎26.6.1.3d Erdialdeko hizkera zenbaitek behar izan lokuzioa baliatzen dute etorkizuneko gertakariez mintzatzeko: Bihar kontzertura joan behar zara?; Bihar etxean bazkaldu behar al duzu. Noski, behar izan lokuzioa modalitate deontikoko forma nagusia izanik, hizkera hauetan, enuntziatuaren interpretazioa anbiguoa da askotan, baita denborazko adberbioa dagoenean ere:
‎Mâredek irribarretsu begiratzen dit, berak ez du halako ardurarik bere ama etxetik inoiz irteten ez baita, gehiena jota etxe azpiko harategi islamikoraino, berak dakien hizkuntza bakarraz barra barra egin dezakeen aldetik. Nire kasuan, ordea, ez dut ama edo arrebak ustekabean harrapatuta izateko beldurrik soil soilik, badaude hor zehar nire lehengusu Hâkim jakintsua bere supermerkatu txatxar eta zantarretik edonoiz irten litekeena, eguerdian etxean bazkaltzeko ikastolatik datorren irakasleren bat edo, edota jeneralean nire ama eta arreba ezagun dituen edonor; biak gazteleraz polito modaltzen dira-eta. Hori horrela izanda, Maredek auzoaren goiko partean dagoen patio batera joateko proposatu egin dit bertan ezkutatzearren, orain dela gutxi goitik behera garbitu eta txukun txukun eraldatu egin duten etxarte mehar eta sastar bat, eta guztiz bitxiak diren metakrilatozko edo loreontzi erraldoi batzuk jarrita.
‎Eguerdian, Manuk etxean bazkaldu zuen goiz. Buruko minez zegoen eta oso goiz izanda ez zen joan Gabrielarenera bazkaltzera.
‎Gurasoak heltzean, lotsa eta nazka. Astelehenera arte agur esango diote elkarri, igandean amonaren etxean bazkaldu behar da, badakizu, zaila izango da gelditzea. Periferia batetik beste periferia batera joango dira, auzo erresidentzial horietako etxe adosatu bateko goiko pisuan dagoen gelan sartzera.
‎–Ayala inspektorea, lasaitu zaitez, faborez. Oraintxe bertan etxean bazkaltzen ari naiz, familiarekin. –Harako" familia" hura napalm trago bat bezain errea egin zitzaidan.
‎Egunez etxean bazkaltzen dugu, gauez herriko jatetxeetan. Hainbeste urte dira hona etortzen guztien genealogiak ezagutzen baitituzte.
‎Poliziak ohitura zuen andregaiaren etxean bazkaltzeko. Bertan eta haren zain ziren bi aktibistek tirokatu eta hil zuten.333
‎Hainbatetan laguntza ekonomikoa ere eman zuen, familiako diruarekin, jarduera independentistak ahal zuen neurrian bultzatzeko. Iñakik harremana izan zuen ingurune horretako pertsona garrantzitsuekin, eta batzuek bere etxean bazkaldu ere egin zuten: Monzon, Castells, Esnaola, Idigoras...
‎Miguel Angel Blanco, Ermuko zinegotzi popular gaztea, uztailaren 10ean izan zen bahitua. Gurasoen etxean bazkaldu zuen, handik atera lanera joateko, eta bidean, Eibarko geltoki ondoan, harrapatu zuten.
2022
‎Utzidazu, arren, lagun maitea, gaurkoagatik zure Stanislaven kondekorazioa. Kontua da gaur Spitxkin merkatariaren etxean bazkaltzekoa naizela, eta ezagutzen duzu Spitxkin alproja hori: biziki maite ditu kondekorazioak, eta kasik gizatxartzat ditu kolkotik edo paparretik zintzilik ezer ez daramatenak.
‎Martin Guilbeau(). jaietan etxean bazkaltzera. Bataren ondoren, Albert Goienetxe donibandarra da bestea, hori ere medikua, eta alkatetzaren ardura eduki zuena1888 eta 18921900 urte tarteetan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia