2017
|
|
20 cm inguruko luzera du, lumajea erabat beltza eta kono itxurako moko luze eta indartsua. Landa eremuetako
|
etxe
inguruetan ibili ohi da gehienbat. Egiten duen txistu zorrotzagatik nabarmentzen da; diotenez, baziren kantak jotzen ere ikasten zutenak.
|
|
Egunero zerbait arraroa, gero eta beldurgarriagoa zebilkien hegaka bere
|
etxe
inguruan, beleen antzera: aurrena untxi baten burua atetik zintzilik, gero txakurra akabatuta, segidan baratza hankaz gora, eta horrela egunak joan, egunak etorri.
|
|
Nola egin jakinez gero, hegazkina zapuzten saiatuko nintzatekeen; baina konturatu nintzen halako edozein saiakera alferrikakoa izango zela. Nahiko ziur nengoen
|
etxe
inguruan defentsa motaren bat egongo zela eta, ondorioz, basoa katuka gurutzatu nuen, bidearen zentimetro guztiak aztertuz. Eskerrak horrela ibili nintzen, lurretik hirurogei bat zentimetrora kable bat aurkitu bainuen.
|
2018
|
|
Ez zen biziki handia, baina bai txukuna eta lorez ondotxo apaindua. Hirurogei bat
|
etxe
inguru ziren eta erdi aldean elizako kanpandorrea nabarmentzen zen. Unaik harantz zuzendu zuen autoa, pilota plaza elizaren ondoan izanen zelakoan.
|
2019
|
|
Horrela, berriketan ziharduela
|
etxe
ingurutik zetorren ahots bat aditu zuen.
|
|
Larritu besterik ez zinen egingo. Nire etxeko hiru morroi beltzak, hor egon dira zure
|
etxe
inguruan, gau guztian zain. Norbait baletor ere...
|
|
Galestar jaunaren
|
etxe
inguruan atseden hartzeko gelditu ziren. Abiatzera zihoazen unean, galestarra irten zen eta esaten du:
|
|
Hura burutik kendu nahi eta hura hantxe. Hamaika aldiz inguratu zen epailearen
|
etxe
ingurura, ea ba inoiz ikustatzen ote zuen. Alferrik.
|
|
Alboko bi etxeetan ez zen inor bizi baina oiloak eta untxiak biltzen zituzten han. Baratzea ere landatzen zuten, aitzaki horrekin egun osoa nire
|
etxe
inguruan egiten zuten. Hiru gizon haiek erretiroa hartuta zuten eta zeregin handirik ez, nonbait.
|
2020
|
|
Azalduko dut burura zer etorri zitzaidan. Larunbat beldurgarri hartan gau betea zela, eta preso horren
|
etxe
inguruan benetan triste nenbilela, aitzur hotsa entzun nuen tabako soro bazterrean. Makurtu eta hesi artetik begira hasi nintzen, eta preso hori zulo bat egiten ikusi nuen... kirten luzeko pala batez... eta berriro estaltzen.
|
|
Donostiak bazituen garai hartan zazpi mila bizilagun gutxi gorabehera, eta setioaren orduan hiru mila eta bostehun edo lau milaren artean zeuden barruan. Sarraskiaren ondoren, Donostiako udalak egindako txostenetan irakur daitekeenez, mila eta berrehun biztanle erail zituzten gau odoltsu hartan eta seiehun
|
etxe
inguru kiskali. Bakar bakarrik Trinitate Kalean zeuden hamasei etxeak salbatu ziren, bertan ofizialeen bizitokiak ezarri zituztelako.
|
|
Gehienetan oso estilo biluzia erabiltzen zuen, baina nekez ahatz zitezkeen haren kameran sortzen ziren zuri beltzezko irudi indartsu eta sotilak. Askotan, heltzen zitzaizkion kanpora joateko gonbidapenak; gehienetan, erakusketak izaten ziren deien arrazoi, beste batzuetan aldizkari ospetsuren batek eskatzen zion lanen bat edo beste egitea, eta azken boladan denbora gehiago ematen zuen atzerrian
|
etxe
inguruan baino.
|
|
Inork ere ez zuen gure porrotaren berri izan behar, ezkutuan gordetzea eta hanka egitea zen onena, Etxebestetarrek egin zuten bezala. Ondo pentsatuta inor ez zen harrituko Martinek erakusketa berri bat antolatzeko edo
|
etxe
inguruan ez egotea; eta bestetik, Pragara joateko proposamena une ezin hobean heldu zitzaidan, horri esker betiko bizimodua errotik aldatzeko aukera izango nuen, inori ezer aitortu gabe. Gure lagunek, lankideek ez zioten susmo txarrik hartuko nire laneko ardura berriari, pentsatuko zuten gorago nahi izango nuela igo, ardura handiagoak eskaini zizkidatela enpresan...
|
|
Jada haurtzaro gorritik hasia zen bakarrik geratzen
|
etxe
inguru hartan: ama haran sakonerako arroz jasotzetan zein magal garaietako artasoroetan, aita lanean atzerrian, auzoko Lamu zaharra etxetik ezin aterata...
|
|
Egunez ez zen ezer gertatu. Eguzkia ezkutatzen hasi zenean, ordea,
|
etxe
inguru guztia indiar zaldunez josi zen. Barrukoak beldur ziren.
|
2021
|
|
Txomin gehiago kontrolatu behar zuten inor konturatu gabe. Jakerrek aipatu zuen Txominen
|
etxe
inguruak satelitez zelatatu ahal zituztela argazkiak eginez. Ezin zuten Garesen zaintza zerbitzurik jarri, Txominek edo jendeak nabarituko zutelako.
|
|
Iruñeko osagilerik hoberena ekarri zuten goizean goiz eta honek esperantzarik ez izateko erran zien. Azenarik nola edo hala pasatu zuen eguna, gonbidatuen galderak erantzuten, hainbat eginkizun betetzen, morroiei
|
etxe
inguruan eta gehienetan bertan, laguntzen. Egin zituen bi atsedenetan, berrien zain egon zen atari aurreko eskailera zabalean eserita.
|
|
Errekondo zakon batean egoan Ozinbeltz ketan eta laiñotan. Keia,
|
etxe
inguruan egozan guda gizonak egindako suarena zan; laiñoa erreka ertzetatik igondako lurrun edo ur zeia.
|
2022
|
|
Pilar oso irtirina zen; edozein tokitara joateko, baita gutunontzira baino ez bazen ere, amantala eranzten zuen eta ezpainetan gorri pixka bat ematen, badaezpada ere. Anari barregarri zitzaion ohitura hori, Mezosen ez baitzen inor ageri
|
etxe
inguruan, auzoko zorritsuak izan ezik! Irunen egongo balira, tira...
|
|
Pentsatuz gero, ez zen deusen errudun, dena Beltzaren asmazioa eta tranpa izan zen. Gogoratzen zuen txiki txikia zenean Azenarik nola laguntzen zion
|
etxe
inguruan lehenengo animaliatxoren baten ehiza eta harrapaketetan. Nola igoarazi zuen zaldi txiki baten gainean itzuliak egiteko.
|
|
Lortzen zituzten sosak aurrezteko baino zergak ordaintzeko izaten ziren. Haurrek isilik ibili behar zuten
|
etxe
inguruan aitak ez esnatzeko eta etxeetatik urrutiratzen ziren jolasteko. Horregatik Maia eskapatu ahal zen askotan.
|
|
Etxe batean bizi omen zen aita bere hiru semeekin. Sagasti handi bat zeukaten
|
etxe
inguruan eta gauero gauero sagarrak osten omen zizkien baten batek. Anaia zaharrena kontu hartzen geratu zen gau batez, baina goizaldean loak hartu zuen eta sagarrak ostu zizkieten.
|
|
Handik aurrera, bada, baserriko mutiko gazteenak halaxe jokatu zuen, hau da,
|
etxe
inguruan, herriko artzain haren ardiak ikusi bezain azkar, herri alderantz itzularazten zituen, Sabinok berak eskatu bezala. Eta, bueno, martxa hartan, bada, pixkaka pixkaka, egunak, asteak eta hilabeteak aurrera joan ziren iragaten, eta, konturatzerako, baserri hartako sukaldeko egutegian azaro hilabetea agertu zen.
|
|
Eta, bueno, martxa hartan, bada, pixkaka pixkaka, egunak, asteak eta hilabeteak aurrera joan ziren iragaten, eta, konturatzerako, baserri hartako sukaldeko egutegian azaro hilabetea agertu zen. Larunbat arratsalde batean, Manex
|
etxe
inguruan jostaketan ari zenean, bat batean, berriz ere herriko Sabino artzain argia plantatu zitzaion aurrez aurre, esku batean zorro bat zeramala.
|
|
Urte hartan, urriaren bukaera aldean, intxaurrak jada ontzen ari zirenean, igande goizerdi batean, Manexi eta herriko beste mutiko bati tokatzen zitzaien meza laguntzaile lanak egitea. Arrazoi harengatik, meza ordua baino minutu batzuk lehenago hantxe ziren Manex eta beste mutikoa, elizaren ondoan, edo hobeki esateko, apezaren
|
etxe
inguruan, zeren eta herri hartan, intxaurrik handienak eta goxoenak apezaren intxaurrondo batek ematen baitzituen. Hura dela eta, bi mutikoek gustuko zuten, meza baino zenbait minutu lehenago joatea, apezari intxaur batzuk lapurtzeko, hark jakin gabe, noski.
|
|
Oheratu zenean, oraindik elurra mara mara ari zuen eta horrek bultzatu zuen esna ere amets egitera, hau da, pentsatzera biharamunean ere eguraldiak berdintsu jarraituko zuela, eskolara ere, bezperan bezalaxe, piper baimendua eginen zuela, eguna jostaketa batean emanen zuela elurretan
|
etxe
inguruan, berriro ere elurra sapa sapa botatzen ikusi eta miretsiko zuela eta eta abar. Baina, bai zera!
|
2023
|
|
Theoren laguntza izan ez balu bere buruaz beste egingo zuela esaten zuen Vincentek. 1889ko apirilaren 30ean (588) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion koadroak paketatzen jardun zela; haietako bat azala galtzen ari zela eta gaixo egon zen artean koadro batzuk hezetasunak hondatu zituela; uholdea
|
etxe
ingururaino etorri zela; ormei ura eta kresala zeriela. Theoren laguntza eduki ez balu, haiek alhadurarik gabe eramango zutela suizidiora, eta nahiz eta bera koldarra izan, bere buruaz beste egingo zuela.
|
|
Vincentek eraldaketa bat jasan zuen Parisen; 1886ko ekainean Theo eta Vincent Montmartre auzora aldatu ziren eta Clichy ko bulebard handiaren alboan kokatu ziren, Lepic kaleko 54 zenbakian, hirugarren solairuan; hiru gela handi, gela txiki bat eta sukaldea zituzten; gela bat estudiorako, bestea Vincententzat eta hirugarrena, Theorentzat; Moulin de la Galette etxetik hurbil zegoen etxea; Montmartre garai hartan landa eskualdea zen oraindik; toki egokia zen bere haize errotekin. Hasieran
|
etxe
inguruak pintatu zituen Vincentek: Madame Bataille ren jatetxe txikia, Moulin de la Galette, Montmartreko paisaiak; geroago hasi zen loreak eta natura hilak pintatzen, koloreekin jokatuz (Naifeh eta White, 2011; Van Gogh Bonger, 1913).
|
|
Martxoaren 18an eskutitz bat idatzi zion Salles agurgarriak Theori, esanez patxada osoan hitz egin ziola Vincentek auzokideek eragindako eskandaluaz. Vincentek zioen salatariek probokatu zutela, haurrak bere etxeko leihoan gora igotzen zirela; poliziak eragotzi izan balie haurrei eta helduei
|
etxe
inguruan pilatzea eta leihoetara igotzea, bera ez zatekeela bere onetik irtengo. Esaten zion baita ere, bizitzan ikasi beharreko ikasgai bat kexurik gabe sofritzea dela (Van Gogh Bonger, 1917; Naifeh eta White, 2011).
|