Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 21

2007
‎Laurok hemengo parke batera joan gara. Bertan etxe dotore bat dago, 1920ko hamarkadan eregitakoa. Bikotea etxearen eta inguruaren jaube zan.
‎Aldapan goiti jo zuen bazter ezezagunetatik, eta galdurik zegoela aitortu behar izan zion bere buruari. Oinezko batengana hurbildu zen eta etxe dotore bat erakutsi zion espaloiaren bertze aldean. Instituto Cubano de la Amistad con los Pueblos irakurri zuen bigarren aldiz Kubako banderaren gainean eta, errelojuari erreparatu ziolarik, hamar bat minutu berant zebilela konturatu zen.
2011
‎Václav Mánes i. Filosofiako katedradun hark hiru urte zeramatzan erretiratuta, eta etxe dotore batean bizi zen, Pragako erdialdetik zazpi bat kilometrora. Pozik jarri zen, Franen deia jaso zuenean, eta etxera gonbidatu zuen, katarroarekin zebilela eta ateratzekotan hotzak kalte egingo ziola argudiatuz.
‎Esan ziotenez, gizon ezezagunari jarraitzen zion agentea deika ari zen, gizona bere etxera heldua zela esateko: juduen auzoko etxe dotore batera. Hala ere, kontuz ibili beharra zegoen; agentearen esanetan, gizonaren atzetik zebilela, hark lauzpabost aldiz jiratu omen zuen burua, baten bat haren zelatan zebilelako susmoa balu bezala.
2012
‎Etxeraino lagundu nien lehengusuei. Hemendik lau kilometrora bizi dira, etxe dotore batean. Bide estu eta lokaztu batetik gindoazen, aurrena umeak beren aitarekin, gero ezkongaiak eta azkenik Hélène eta biok.
2014
‎Hala, jardinean bi palmondo zeuzkan etxe dotore batean sartu zuten kontsula. Logelan telebista ipini zioten, eta frantses eta espainol egunkariak eraman.
2015
‎Errepidetxo horretatik aurrera jarraituz, taberna eta ezkerretara gelditzen ziren; eskuinera, berriz, harresi altu samar bat zegoen eta honen atzean etxe dotore bat ikusten edo erdi sumatzen zen.
2016
‎Bakarrik egotean urratsa azkartu zuen, eta bat batean, lorategi eta guzti zuen etxe dotore bat egon zenaren parean, zerbait ikusi zuen errepide erdian, koloretsua zen zerbait. Alboetara begiratu, eta ez zegoen inor, autorik ere ez.
2017
‎Baina Jeremiasi erantzuteko astirik eman gabe, eskaileretan gora abiatu zen neska, ero moduan, senarrak egindako promesa benetakoa zela sinetsi ezinik, zinez andre batentzako etxe dotore batean biziko zela.
‎Bastidan zelarik, notario eta alkate gisan, bizitzen zen XVIII. mendeko beste etxe dotore batean, herritik kanpo, Ahurtiko lur eremu zabal baten erdian. Etxe hori ezaguna izan da izen ezberdinekin:
2018
‎Hari begiratzea aski zen konturatzeko ez zela jaun bat. Bazuen etxe dotore bat, eta traje bikainak ibiltzen zituen, baina aise antzematen zitzaion. Eta hala konturatu ginen, berandu gabe.
‎Perrin jaunak gurasoena izandako etxe dotore bat zuen Passyn, eraikitzen ari ziren Trocaderotik gertu eta Tour Eiffeletik ez urruti. Zerbait hoberik aurkitu arte bere etxean ostatu hartzeko aukera eskaini zidan, baina seigarren solairuan neskameentzako zituen geletako bat erakutsi zidan orduko ni han zoriontsu izango nintzela erantzun nion, txikia baina bipila baitzen, oso txukuna.
‎Arratsalde berandutxoa. Sophie Tuileries lorategiak zeharkatzen ari zen rue de Rivolira joateko, hango etxe dotore batean bizi baitziren Girardontarrak. Nahiz eta Charcotek behin eta berriz esaten zion zalgurdi bat hartu behar zuela kalera ateratzen zen bakoitzean, egun hartan ere neskak nahiago izan zuen ibili.
2020
‎Txinako aberats berriekin urtean 125.000 euro baino gehiago irabaz dezake maiordomo batek. Horretaz gain, ostatua doan du etxe dotoreenetako batean, eta munduko bazter guztietara joan daiteke hegazkin pribatuan. Haiekin 10 urte lan, eta erretiroa, 67 urte izan arte itxaron gabe.
‎Haiengana hurbiltzeko keinua egin diote, Ivanek esku sendoa pausatu dio sorbalda gainean, Olgak irribarre behartu bat egin dio eta ohikoa ez den mututasunean irten dira eskolatik, gero bere parean makurtu da, kokotsetik heldu dio eta muxu leun bat eman dio masailean. Egurrezko etxe dotore baten parean gelditu dira, kanpoko atea bultzatu eta barruan sartu dira. Solek ez du inor ezagutzen, baina emakume bat berehala hurbildu zaio eta estu estu besarkatu du, gero negarrari eman dio.
‎Haien etxea parean baitago, ibaiaren bestaldean, bloketzar bateko hamargarren solairuko pisua. Nirea, aldiz, material bikainez eraikitako etxe dotore bateko duplexa. Ibai ertzeko mimosak loratuta, kolore horia nagusi zen.
2021
‎Baldintzazko adiera duenean, normalean, tartean pausa nabarmena egiten da, eta gehienetan perpausaren hasieran joaten da: Hori jakitera, ez nintzen etxetik irtengo; Diru gehiago izatera, etxe dotoreago bat erosiko nuen; Egia esatera, ez nuen uste hain urrun iritsiko zinenik. Nolanahi ere, baldintzazkoak sortzeko bide hau ez da maiztasun handiz erabiltzen, eta badirudi egoera aditz batzuekin azaltzen dela bereziki (izan, jakin, egon...).
‎Motxila pisutsu horrekin, beraz, jo dugu Jorge Herralde editorearen tinbrea, Bartzelona goialdeko etxe dotore batekoa, udaberriko eguerdi eguzkitsu batean. Lali Gubern emazte, laguntzaile, aholkulariak ireki digu atea zeinak, izkina batetik gero, senar, lagundu, aholkatuari oharrak egingo dizkion etengabe, izen bat hemen, data bat han.
‎Mutrikuko udaletxean agian? Bazegoen, bestalde, etxe dotoreren bat edo beste herritik aparte. Litekeena zen haietako batean izatea bilera.
2022
‎Berehala jabetu nintzen gertatzen zenaz: Berasak Pasealekuko etxe dotore batera joan behar zuen, Vasconia bankuko handi mandi baten bizitokira, hain zuzen. Niretzat, gure altzariak, koadroak, tapizak, pianoa... eguneroko paisaia besterik ez ziren.
2023
‎Erdiguneko kale estuak korritu zituzten lehen, eta zabalgune berriagotara jaitsi gero, herriaren irteeraraino kasik. Bertan etxe dotore bat zegoen," Nemesio Errestaurant" irakur zitekeen fatxadan, letra handiz. Ez ziren sartu, urrunetik begiratu eta erdiko auzora itzuli ziren.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia