Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 125

2015
‎Erruki zaitez beren buruen errukirik ez dutenez; beren zoritxarrak Zugana etorri nahi ez izateko egoeran jarri dituenez gero, zatoz Zu beraiengana, ene Jainko. Nik neuk eskatzen dizut beraien izenean, eta badakit, konturatzen badira eta beren onera etortzen badira, eta Zutaz gozatzen hasten badira, piztuko direla hil hauek.
‎2 Noizbehinka gogora etortzen zait emakume santu haren kexua, Martarena, ez baitzen kexatzen bere ahizpaz soilik; ziurtzat dut, Zu beraren nekeaz mintzen ez zinelako irudipena eta bera Zurekin egon nahiz ez egon ez zitzaizula axola, hori zela haren kexarik handiena. Beharbada, bere ahizpa bezain maite ez zenuela begitanduko zitzaion; honek sentimendu biziagoa sortuko zion, berak hain maite zuenaren zerbitzuan lan egin beharrak baino, maitasunak lana gozo bihurtzen baitu.
‎1 Mesede handi hauetatik arima haiek egiten dizkionaz oso osoan gozatzeko hain desira biziz geratzen da, non, gozoa izan arren, oinaze handitan bizi baita; hiltzeko gogo bizi bizia du, eta horrela, egunero egunero negarrez eskatzen dio Jainkoari erbeste honetatik atera dezala. Guztia zaio nekagarri han dagoen bitartean; bakarrik dagoenean kontsolatzen da pixka bat, baina laster etortzen zaio pena hori, eta hura gabe, ezin da moldatu. Azken batean, tximeletatxo honek ezin du iraungo duen pausalekurik aurkitu; alderantziz, arima maiteminez samur samur dabilenez gero, su horri indar emateko aukerarik txikienak darama hegan egitera; eta, beraz, egoitza honetan liluramenduak etengabeak dira, eta jendaurrean bada ere, ez dago horiek saihesteko erremediorik, eta berehala datoz jazarpen eta gaizki esateak, eta berak beldurrik gabe egon nahi badu ere, ez diote uzten, pertsona asko baitira beldurra sartzen diotenak, batez ere aitor entzuleak.
‎Hain probetxu handiaz geraturik, hura askotan sufritzea nahiko luke. Baina inola ere ezin du, ezta ez dago inolako erremediorik ere hura berriro izateko, Jaunak nahi izan dezan arte, etortzen zaionean ez kontra egiteko ez kentzeko erremediorik ez dagoen bezala. Lehen baino askoz ere munduarekiko erdeinu handiagoaz geratzen da, oinaze hartan bertako ezerk ez ziola lagundu konturatzen delako, eta kreaturetatik askoz ere askatuago, Kreatzaileak soilik kontsola eta ase dezakeela konturatzen delako, eta beldur eta kontu handiagoz Hura ez iraintzeko, bai oinazetzeko eta bai kontsolatzeko ahalmena duela konturatzen delako.
‎Eta horrela, Jaunak kentzen dionean, bakardade handian geratzen da; baina lagun hura berriro ondoan izateko egiten diren ahalegin guztiek gutxitarako balio izaten dute; Jaunak nahi duenean ematen du, eta ezin lortu. Batzuetan santuen baten bidez ere etortzen da, eta hori ere probetxu handikoa da.
‎7 Egia da, honetaz ahazten diren une batzuetan berriro etortzen direla samurki Jainkoaz gozatzeko desirak eta erbeste honetatik irtetekoak, batez ere zein gutxi zerbitzatzen duen ikustean; hala ere, berehala itzultzen da eta bere buruari begiratuz etengabe berarekin duela ohartzen; horrekin pozik geratzen da eta Haren Maiestateari eskaintzen dio bizi nahi izatea, berarentzat nekagarriena den opari antzera.
‎3 Egiaz, ene alabak, hainbesteko beldur ikaraz ari naiz hau idazten, non ez baitakit nola idazten dudan eta nola bizi naizen ere hori gogora etortzen zaidanean, eta askotan etortzen zait. Eska iezaiozue, ene alabok, nigan bizi dadila beti Haren Maiestatea; izan ere, horrela ez bada, zer ziurtasun izan dezake nirea bezain gaizki gastatua izan den bizitza batek?
‎3 Egiaz, ene alabak, hainbesteko beldur ikaraz ari naiz hau idazten, non ez baitakit nola idazten dudan eta nola bizi naizen ere hori gogora etortzen zaidanean, eta askotan etortzen zait. Eska iezaiozue, ene alabok, nigan bizi dadila beti Haren Maiestatea; izan ere, horrela ez bada, zer ziurtasun izan dezake nirea bezain gaizki gastatua izan den bizitza batek?
‎12 Jaunaren ontasunagatik egoera honetan daudenei probetxu handia egingo liekeena da (esan dudanez, ez die erruki txikia agertzen, gorago igotzeko oso hurbil baitaude), obedientziak agintzen duenera prest egoteko erne erne izatea; eta erlijiosoak izan gabe ere, gauza handia litzateke, pertsona askok egiten dutenez? norengana jo izatea, ezertan ere norbere borondatea ez egiteko, hemendik etortzen baitzaigu gehienetan kaltea; eta ez bilatu bere aiurrikorik, esan ohi denez, gauza guztietan konturik handienaz ari denik, munduko gauzez oso desengainatua dagoena baizik, on handia egiten duelako norbere burua ezagutzeko mundua ezagutzen duenarekin harremana izateak; era berean, ezinezkoak iruditzen zaizkigun zenbait gauza, besteengan hain egingarri direla ikusiz eta haiek poliki poliki aurrera ... Honek onura handia dakar, eta nik badakit.
‎Alabaina, gogoeta egiten badugu, poz berberak izango ditugu munduan gerta daitezkeen gauza askotan ere: esaterako, ustekabean norbaiti ogasun handi bat egokitzen zaionean; edo maite maite dugun pertsona bat ustekabean ikusten dugunean; edota arazo garrantzitsu eta gauza handiren batean asmatzen dugunean, guztiek goraipatzen dutela; edota norbaiti beronen senarra nahiz anaia nahiz semea hil zaiola esaten diotenean eta bizirik etortzen ikusten duenean. Nik pozaren pozez malkoak isurtzen ikusi ditut, eta niri neuri ere gertatu zait noiz edo noiz.
‎12 Ezagut dezagun geure ezereza, eta desira dezagun, inoren iseka beldurrik ez den? tokira joatea; batzuetan Kantarik Ederreneko Emazteak dioen hau entzun dudala etortzen zait gogora, eta egiaz bizitza osoan ez dut aurkitzen inon arrazoi handiagoz esan daitekeenik; izan ere, bizitzan izan daitezkeen gutxiespen eta lan guztiak ez dut uste barruko borroka hauen mailara iristen direnik. Edozein egonezin eta gerra eraman daiteke onez bizi garen lekuan bakea aurkituz, esan dudanez?; baina munduan diren hamaikatxo neke artetik atseden hartzera etorri nahi dugu eta Jaunak guretzat atsedena prestatu nahi eta hain zuzen ere gugan egotea oztopo hau, oso tamalgarria da eta ia ezin jasanezkoa.
‎8 Bada, ez gara ari elbarritasunak jota dauden arimez, hauek, Jauna bera etortzen ez bada jaiki daitezela esatera, urtegi ondoan hogeita hamar urte zeramatzan hari bezala?, nahiko zoritxar eta arrisku handia baitute; azken batean gaztelura sartzen diren beste arima batzuez ari gara; izan ere, munduan sartu sartuak dauden arren, asmo onak dituzte, eta noizbehinka, berandurik berandura bada ere, otoitz egiten diote gure Jaunari eta nor diren gogora ekartzen, asti handirik hartu ... Azken batean, behealdeko lehen geletan sartzen dira; baina beraiekin batera hainbeste zomorro sarturik, ez diete uzten ez gazteluaren edertasuna ikusten, ezta gogoa baretzen ere; nahiko egin dute barrura sartzeaz.
‎10 Ez dut esan nahi hona iristen direnek bakerik ez dutenik; bai badute eta oso handia; izan ere, nekeek beraiek hain dute balio handia eta hain sustrai ona, non, oso handiak izan arren, haietatik beraietatik etortzen baita bakea eta poza. Munduko gauzek ematen duten nahigabetik sortzen da handik irteteko desira hain mingarria, non, ezer aringarririk badu horrek, bera erbeste honetan bizi izatea Jainkoak nahi duela pentsatzea baita, eta hala ere ez da nahiko horrekin, arima irabazi hauekin guztiekin ez dagoelako oraindik erabat Jainkoaren borondateari emana, geroago ikusiko denez; hala ere, kontentatzen da; baina sentimendu handiz eta gehiago ezinean, gehiago ez diotelako eman, eta malko ugariz.
‎Izan ere, nik ikusten dut etxe honetara urte gutxiko neskatilak datozela, eta Jainkoak ukitu eta argi eta maitasun pixka bat eman orduko,, hau da, epe laburrean opariren bat eginez?, ez zioten luzapenik eman, ezta ez ziren eragozpenen aurrean atzeratu ere, eta jateaz ere gogoratu gabe, errentarik gabeko etxean itxi ziren betiko, bizitza estimatzen ez duen baten antzera maite dituela dakitenagatik. Guztia uzten dute alde batera, ez dute nahi beren borondaterik, ezta ez zaie aurrera etortzen hain itxitura eta estura handian pozik egongo ez direnik: guztiak batera opari eskaintzen dira Jainkoagatik.
‎Badakit ikuskari hau mesede handikoa izan zitzaidala, gogora etortzen zaidan guztian, batez ere Jauna hartu berri naizenean. Aditzera eman zitzaidan, arima bat bekatu astunean egotea ispilua behe laino itsuaz estaltzea dela eta oso beltz geratzea, eta honela ezin daiteke Jaun hau irudikatu ezta ikusi ere, betiere guri izaera ematen presente egon arren.
‎10 Esan dezagun Jainkotasuna diamante argi argi bat bezala dela, mundu osoa baino askoz ere handiagoa, edota ispilua dela, arimaren beste ikuskari horretaz esan nuenaren antzera; baina era askoz ere goragokoa delako, adierazten jakingo ez nukeena; eta egiten dugun guztia diamante horretan ikusten da, guztia bere barruan hartzen duena izanik, handitasun honetatik kanpo ez baitago ezer. Izugarria iruditu zitzaidan hain une laburrean hainbeste gauza batera ikustea diamante argi honetan, eta oso samingarria, gogora etortzen zaidan bakoitzean, argitasunezko garbitasun hartan, hain gauza itsusiak irudikatzen zirela ikustea, esaterako, nire bekatuak. Eta beraz, gogoratzen zaidanean, ez dakit nik nola eraman dezakedan, eta horrela hain lotsatua geratu nintzen, non ustez ez bainekien non sartu ere.
‎Santuak Eustokiori egindako gutunean dator; basamortuan etortzen zitzaizkion atseginen irudipenak aipatzen dira. Teresak Cartas de s.
‎Eta hala mugitu zuen maisu hura ere, lehenago harekin hitz egina naizela esan dudan elizgizon eta Jainkoaren zerbitzaria, inguru guzti honetako ispilua dena, Jainkoak toki honetan jarririk duena arima askoren erremedio eta onerako, eta jadanik arazo honetan laguntzera etortzen zitzaidana.
‎5 Hemen ere hasi zen deabrua pertsonarik pertsona batzuei eta besteei jakinarazi nahirik afera honetan errebelazioren bat izan nuela nik, eta nigana etortzen ziren esanez, garai larriak zirela eta balitekeela nire aurka gezur beltzen bat aireratzea eta inkisidoreengana joatea. Honek grazia egin zidan niri eta barre eragin, kasu honetan ez bainuen nik sekula beldurrik izan; neure buruaz ongi nekien, jakin ere, fedeko gauzetan inork ikusiko balu Elizaren zeremoniarik txikienaren aurka nindoala, harengatik eta Eskritura Santuko edozein egiagatik mila heriotza jasateko gertu nengokeela.
‎aholkuarekin batera erremedioa ere ematen duelako. Beste batzuetan iraganeko bekatuak ekartzen dizkit gogora, batez ere Jaunak mesede bereziren bat egin nahi didanean; hala, arimak dagoeneko bere burua egiazko juizioan ikusten duela dirudi; izan ere, egia ezaguera argi argiz etortzen zaio burura, eta ez daki non ezkutatu. Beste batzuetan neure eta beste pertsona batzuen arriskuak jakinarazten dizkit, etortzekoak diren gauzak, haietako asko hiru edo lau urte aurretik, eta guztiak bete izan dira.
‎Iruditzen zaio Jainkoaren maitasun bizi berria goren graduan hasten dela berriro, nire iritziz; esan dudan lehenagoko ikuskaria, Jainkoa irudirik gabe agertzen duena, goragoko mailakoa bada ere, gure ahultasunaren arabera oroimenean gordetzeko, pentsamendua ongi okupaturik izateko, gauza handia da halako jainkozko presentzia irudikatua eta irudimenean ezarria geratzea. Eta ia beti era batera etortzen dira bi ikuskari mota hauek; eta gainera, hala etortzen dira, arimaren begiez Gizatasun guztiz santuaren gorentasun eta edertasun eta aintza ikusten delako, eta esanda geratu den beste era horren bidez Jainkoa nolakoa den adierazten zaigulako, hau da: ahalguztiduna eta guztia ahal duen eta guztia agintzen eta guztia gobernatzen eta guztia bere maitasunez betetzen duena.
‎Iruditzen zaio Jainkoaren maitasun bizi berria goren graduan hasten dela berriro, nire iritziz; esan dudan lehenagoko ikuskaria, Jainkoa irudirik gabe agertzen duena, goragoko mailakoa bada ere, gure ahultasunaren arabera oroimenean gordetzeko, pentsamendua ongi okupaturik izateko, gauza handia da halako jainkozko presentzia irudikatua eta irudimenean ezarria geratzea. Eta ia beti era batera etortzen dira bi ikuskari mota hauek; eta gainera, hala etortzen dira, arimaren begiez Gizatasun guztiz santuaren gorentasun eta edertasun eta aintza ikusten delako, eta esanda geratu den beste era horren bidez Jainkoa nolakoa den adierazten zaigulako, hau da: ahalguztiduna eta guztia ahal duen eta guztia agintzen eta guztia gobernatzen eta guztia bere maitasunez betetzen duena.
‎12 Arrazoi hau ematen nuen nik, beste batzuekin batera, deabrua zela eta burura etortzen zitzaidan irudipena zela esaten zidatenean, eta askotan esaten zidaten, eta konparazioak jartzen nituen ahal nuen bezala eta Jaunak aditzera ematen zizkidan bezala.
‎Hau ia beti egiten nuen; puiesak ematea ez hain sarri, atsekabe handia hartzen nuen-eta. Juduek egin zizkioten irainak etortzen zitzaizkidan gogora, eta barkatzeko eskatzen nion, nik beraren ordezko nuenari obeditzearren egiten nuela-eta, eta errurik ez egozteko niri, Berak Elizan jarrita zituen ministroak zirelako. Ez kezkatzeko esaten zidan, esana egiteaz ongi egiten nuela-eta, berak agertuko zuela egia.
‎Deabruak jartzen duen beste apaltasun horretan, ordea, ez dago argirik inolako gauza onik burutzeko; Jainkoak guztia suz eta odolez jartzen duela dirudi. Justizia etortzen zaio burura, eta errukian fedea badu ere, fede hori galarazteko indarrik ez baitu deabruak, ez da ni kontsola nazakeen erakoa; bestera da: hain erruki handiari erreparatzea oinaze handiagorako zait, gehiagora beharturik nengoela uste nuelako.
‎Bisitak egiten hasi zitzaidan eta niri gogoa berotzen eta esaten ez nezala pentsa egun batean alde egingo nuenik gauza haietatik, apurka apurka egingo zuela Jainkoak; gauza oso errazetan egon zela bera urte batzuk, eta ezin gainditu izan zituela. Oi apaltasuna, bai gauza handiak egiten dituzula zu zauden lekuan eta apaltasuna duenagana etortzen direnei! Santu honek (nire iritziz arrazoiz ezar diezaioket izen hau) ahuleziak aipatzen zizkidan, berari bere apaltasunean halakoak iruditzen zitzaizkionak, neure erremediorako; eta beraren egoera zibila kontuan izanik, ez ziren hutsegiteak ezta inperfekzioak ere, eta nirearen arabera, oso handia zen hutsegite haiek izatea.
‎Gertakari batean pentsatzen ari bada, galdu egiten du haren oroipena, sekula halakorik izan ez balu bezala. Irakurtzen ari bada, ez zaio gogora etortzen irakurri duenik, ezta ez du gelditzerik ere. Errezoan ari bada ere ez.
‎ez du zer eskertu handirik. Bere lehenagoko bizitza eta Jainkoaren erruki handia gero etortzen zaizkio gogora, egi egiaz eta adimena ahaleginean bila ibili gabe, han jan eta ulertu behar duena prest prest ikusten baitu. Bere aldetik infernua merezi duela ikusten du eta zeruko aintzaz zigortzen dutela.
‎Uste dut ahalmen handia duela Jainkoaren aurrean Domingo santuaren fraide batek, oso jakintsua denak, berak iratzarri bainau amets honetatik; berak egin zuen, ustez esan dudanez, hamabost egunikbehin Jauna har nezala; etagaitzak jarraitu arren, ez zen hainbestekoa! Neure onera etortzen hasi nintzen, Jauna iraintzeari uzten ez banion ere; baina bidea galdu ez nuenez gero, pixkanaka bazen ere, eroriz eta jaikiz, bertatik nindoan; eta ibiltzeari eta aurrera egiteari utzi gabe dabilena, berandu bada ere, iritsi egiten da. Bidea galtzea otoitza alde batera uztea baizik ez dela iruditzenzait.
‎Gehienetan, zereginik gabe dagoenean, hiltzeko gogo hauek etortzen zaizkio, eta, hasten direla ikusten duenean, hilko ez den beldur da; baina behin horretara helduta, bizi behar duen aldia oinaze honetan izatea nahi luke; baita hain oinaze bizia, pertsonak nekez jasatekoa, bada ere, eta horrela batzuetan pultsua ere galdu egiten zait, hainbat bider nigana etortzen diren ahizpetatik horretan gehien dakitenek diotenez, eta besahezurrak irekiak, eta eskuak hain zur...
‎Gehienetan, zereginik gabe dagoenean, hiltzeko gogo hauek etortzen zaizkio, eta, hasten direla ikusten duenean, hilko ez den beldur da; baina behin horretara helduta, bizi behar duen aldia oinaze honetan izatea nahi luke; baita hain oinaze bizia, pertsonak nekez jasatekoa, bada ere, eta horrela batzuetan pultsua ere galdu egiten zait, hainbat bider nigana etortzen diren ahizpetatik horretan gehien dakitenek diotenez, eta besahezurrak irekiak, eta eskuak hain zurrun, non batzuetan ezin baititut batu; eta horrela biharamunera arte min izaten dut eskumuturretan eta gorputzean, hezurrak lokatu balitzaizkit bezala.
‎Izan ere, esan dudanez eta ez nuke nahi hau ahazterik, bizi dugun bizitza honetan arima ez da gorputza bezala hazten, baietz esaten badugu ere, eta egiaz hazten da. Baina haur bat, hazi ondoren eta gorputzak bere garapen handia hartu eta gizaki heldu baten tamainakoa denean, ez da berriro txiki bihurtzen eta berriro gorputz txikia izatera etortzen ; hemen, berriz, Jaunak nahi du baietz, nik ikusi dudanez, beste inorenetik ez dakit baina. Gu apalarazteko izango da geure on handirako eta erbeste honetan gauden bitartean axolagabe egon ez gaitezen, zenbat eta gorago egon, beldur handiagoa izan behar baita eta norbere buruaz gutxiago fidatu.
‎15 Azken batean, neka ez nadin, ondasun guztien hasiera da, loreak irekitzeko ia ezer falta ez dutela egotea. Eta hau argi ikusiko du arimak, eta orduan inola ere ez du zalantzan jarriko Jainkoa berarekin izan zenik, berriro bere baitan hausturak eta inperfekzioak ikusten hasten den arte, orduan alde guztietatik beldurra etortzen baitzaio. Hala ere, badira arima batzuk Jainkoa dela ziur sinesteak on handiagoa egiten dienak, aurrean jar diezazkieketen beldur guztiak baino; izan ere, berez maitati eta esker onekoa bada, gehiago eragiten dio Jainkoagana itzultzera Hark egin zion mesedea gogoratzeak, irudikatzen zaizkion infernuko zigor guztiek baino.
‎Zein gurutze mehe eta astuna ere astuna daukazun prest egoera honetara hel daitezenentzat! Mehea, leuna delako; astuna, hura sufritzerik ez den uneak etortzen direlako, eta hala ere arimak ez luke nahi izango sekula ere hartatik bere burua libratzerik, Zurekin egoteko izan ezik. Ez zaituela ezertan zerbitzatu gogoratzen denean, eta bizi izanez zerbitza zaitzakeela, oraindik zama astunagoa nahiko luke eta ez hil munduaren amaierara arte.
‎Uste dut gutxietsi egingo nukeela bizia, honelako egia bakar bat aditzera ematearren; ez dakit zer egingo nukeen gero, nitaz ez baita fidatu behar. Naizen bezalakoa izanik ere, hain eragin indartsuak etortzen zaizkit autoritatea dutenei hau esateko, non deseginda uzten bainaute. Gehiago ezin eta, Zugana itzultzen naiz, ene Jauna, guztirako erremedioa eskatzera; eta ongi dakizu Zu ez iraintzeko egoeran gelditzearren, pozik desjabetuko nintzatekeela egin dizkidazun mesedeez, eta erregeei emango nizkiela; izan ere, badakit ezinezkoa litzatekeela orain baimentzen diren gauzak baimendu ahal izatea, eta ez lirateke faltako on handi handiak ere.
‎13 Era horretara igaro daitezke otoitzeko ordu batzuk eta igarotzen dira. Bada, bi ahalmenak mozkortzen eta jainkozko ardo haren ahogozoa hartzen has daitezenean, oso erraz galtzen dira berriro ere ahalmenak beren senera bete betean bihurtzeko, eta borondateari lagun egitera etortzen dira eta hirurek batera gozatzen dute. Baina ahalmenak guztiz geldiarazita eta irudimena ezertan pausatzen ez dela, nire iritziz hau ere erabat galtzen baita?
‎Baina ahalmenak guztiz geldiarazita eta irudimena ezertan pausatzen ez dela, nire iritziz hau ere erabat galtzen baita? egoten deneko tarte hau laburra dela diot; beren senera ez dira etortzen erabat, zentzugabe bezala ordu batzuk ezin egon izateraino, eta apurka apurka Jainkoak berarekin hartzen ditu berriro.
‎Pertsona batzuek probetxu handia ateratzen dute infernuan daudela pentsatuz, eta beste batzuek zeruan daudela pentsatuz eta nahigabetu egiten dira infernuan pentsatzean, eta beste batzuek heriotzan pentsatuz. Batzuk, bihotz samurrekoak badira, asko nekatzen dira beti Pasioan pentsatzean, eta gozatu egiten dute eta probetxu ateratzen Jainkoaren ahalmen eta handitasuna sorkariengan eta guri izan zigun maitasuna, gauza guztietan irudikatzen dena, begiratzean, eta miresgarria da jokatzeko era hori, baina gehiegitan utzi gabe Kristoren Pasio eta bizitza, hortik etorri baitzaigu eta etortzen baitzaigu on guztia.
‎Geure buruari ematen diogun beste nahigabe horrek arima kezkaz beterik jartzeko baizik ez du balio, eta gai ez dela egon behar badu ordubete aprobetxatzeko, egon bedi lau ordu. Izan ere, sarri askotan (nik horren esperientzia handia dut, eta badakit egia dela, tentuz aztertu eta pertsona espiritualekin erabili dudalako) gorputzaren ondoez batetik etortzen da, izan ere, hain ezerezak gara, non gorputzaren miserietan bere partea izaten baitu kartzelatua den arima gaixo honek. Eta eguraldi aldaketek eta aldarteen gorabeherek sarrieragiten dute bere errurik gabe nahi lukeena ezin egin izatea, eta era batera edo bestera sufritzea.
‎Izerdi nekagarri hura garbitzea zen nire nahia. Alabaina gogoan dut ez nintzela sekula ausartu hori egiten, neure bekatu hain astunak burura etortzen zitzaizkidalako. Han egoten nintzen Berarekin neure pentsamenduek bakean uzten ninduten artean, asko baitziren oinazetzen nindutenak.
‎1 Nik noizean behin izaten nuen, esan dudanez, laster batean igarotzen bazen ere, orain esango dudanaren hasiera: Kristoren aurrean jarrita egin ohi nuen halako irudikatze horretan gertatzen zitzaidan, eta noizbehinka irakurtzen nengoela ere bai, etortzen zitzaidala bat batean Jainkoaren presentziaren sentimendu bat, nik neure barruan zela edota ni Harengan murgil murgil eginda nengoela inolako zalantzarik ez izateko eran.
‎Guztiak eramaten zituen pazientzia handiz. Sarri etortzen zitzaidan ikustera, eta biziki pozten zen Jainkoaz hitz egitean.
‎Gizon bedeinkatua honekin etortzen zen eta, gogor egiten zitzaidan hain engainaturik ikustea, lehenago ohi nuenez, Jainkoarekin harremanetan nengoela uste baitzuen, eta orain ez neukala nik otoitzik esan nion, baina ez horren zergatia. Horretarako oztopotzat neure gaixotasunak jarri nizkion; izan ere, gaitz guztiz larri hartatik sendatu nintzen baina, beti izan ditut orain arte eta orain ere bai, oso larriak gainera, azkenaldian hain gordinki jotzen ez banaute ere, ez dira desagertzen eta era askotakoak dira.
‎8 Beste behin pertsona berarekin nengoela, guganantz etortzen ikusi genuen, eta han ziren beste pertsona batzuek ere ikusi zuten, zapo handi baten antzeko zerbait, haiek ibili ohi diren baino askoz arinago zetorrela.
‎Neure sentsualitatearen atsegin eta banitateari gehiago begiratzen nion neure arimaren onari baino. Moja izateko pentsamendu on hauek noizbehinka etortzen zitzaizkidan eta gero joan egiten ziren, eta ezin nuen neure burua berotu erabakia hartzeko.
‎Behin gertatu zitzaidan, santu baten bizitza irakurtzera jo nuela hartan gogoa biltzen nuen ikusteko eta hark sufritu zituenekin kontsolatzeko; eta lau edo bost bider beste hainbeste lerro irakurri eta, erromantzea izan arren, azkenean hasieran baino gutxiago ulertu eta honela utzi egin nuen. Hau askotan gertatu zitzaidan, baina batez ere kasu hau etortzen zait gogora.
‎15 Beste batzuetan beste era batekoak etortzen zitzaizkidan eta etortzen zaizkit; hauek gauza onik pentsatzeko eta egin nahi izateko ere aukera guztiak kentzen dizkidatela iruditzen zait, eta arima eta gorputza ezertarako gauza ez direla eta astun uzten dizkidatela; hala ere, honekin batera ez ditut beste tentaldi eta egonezin haiek, nahigabe bat baizik, zergatik den ulertu gabe, ezta ez dut arima batere pozik. Kanpoko egintza onak egiten saiatzen nintzen erdi indarrez jarduteko, eta ongi dakit zein eskasaden arima bat grazia ezkutatzen denean.
‎15 Beste batzuetan beste era batekoak etortzen zitzaizkidan eta etortzen zaizkit; hauek gauza onik pentsatzeko eta egin nahi izateko ere aukera guztiak kentzen dizkidatela iruditzen zait, eta arima eta gorputza ezertarako gauza ez direla eta astun uzten dizkidatela; hala ere, honekin batera ez ditut beste tentaldi eta egonezin haiek, nahigabe bat baizik, zergatik den ulertu gabe, ezta ez dut arima batere pozik. Kanpoko egintza onak egiten saiatzen nintzen erdi indarrez jarduteko, eta ongi dakit zein eskasaden arima bat grazia ezkutatzen denean.
‎22 Ez dakit ongi egiten dudan ala ez hainbeste txikikeria idaztean. Berorrek behin eta berriro agindu didanez gero, luzatzeagatik ez kezkatzeko eta ezer ez uzteko, gogora etortzen zaidana argi eta egiaz azalduz noa. Eta ezinbestean gauza asko geldituko dira, denbora luzea litzateke bestela, eta esan dudan bezain asti gutxi dut, eta, agian, ez nuke lortuko probetxurik.
‎Neure aitor entzuleari esan nion. ...k, ez nuela joan nahi lanerakoneure burua eskaintzera; guztia zen Jainkoarekin hitz egitea; perfekziorik handiena zen tokian egon ahal izanik, zer dela-eta utzi alde batera aukera hori; hilko banintz, hil nadila?, eta honekin batera arimako estura bat, Jaunak otoitzean nuen gozoa kentzea?, azken batean, halako egoeran, hain oinaze handia zitzaidan, non andre hari arren eskatu bainion utz ziezadala etortzen , nire aitor entzuleak ere, honela ikusirik, joateko esan zidalako, eta hura ere Jainkoaren eraginpean zen ni bezala.
‎8 Bada, gure Jaunak bizitza honetatik eraman nahi zueneko garaia iritsirik, gehitu egin zitzaizkion oinazeak eta hainbeste gaitz etorri zitzaizkion batera, non ikustera etortzen baitzitzaizkion batzuetan, halako kontentuz eramaten zuela ikustean Jauna gorestearren. Monasterio hartan aitor entzulea zen kapilauak, Jainkoaren zerbitzari handia zenak, batez ere, gogo bizia zuen haren heriotzan han egoteko; berak konfesatzen zuenez gero, santatzat zeukan.
‎Hurbil geundela uste genuenean, oraindik beste hainbesteko bidea egin behar zen. Beti etortzen zaizkit gogora bide hartako neke eta burugabe ibiltzea. Horrela, gaua egin baino pixka bat lehenago iritsi ginen.
‎4 Negozio kontuetan hasi nintzen gero Alonso Alvarezekin eta honen suhi batekin, Diego Ortiz zeritzanarekin; hau ona eta teologian jantzia izan arren, bere iritzietan Alonso Alvarez baino gogorragoa zen; ez zen hain erraz etortzen arrazoibidera. Baldintza asko eskatzen hasi zitzaizkidan; nire iritziz onartzea komeni ez ziren baldintzak eskatzen.
‎Jainkoaren zerbitzari zintzoa zen, eta da, oraindik bizi baita, eta osasun onik ez badu ere, etxe hau fundatu eta urte batzuetara Jesusen Lagundian sartu zen, eta han dago orain; ospetsua zen toki honetan, adimen eta kemen handia zuelako; hala ere, ezin zuen lortu niretzako baimen hau; izan ere, Gobernaria pixka bat bigundua zuenean, ez zeuden egoera berean Kontseilukoak. Bestalde, ez ginen bat etortzen Alonso Alvarez eta ni, haren suhiaren erruz, honi eskumen handia ematen baitzion. Azken batean hautsi egin zen guztiz gure arteko harmonia.
‎14 Hura on handia zen guretzat; izan ere, hainbestekoa zen gure barruko poz eta alaitasuna, non askotan gogora etortzen baitzait Jaunak bertuteetan ezarri duena: esaterako, nire ustez, genuen gabezia honek eragiten zuen kontenplazio leun bat, baina gutxi iraun zuen egoera honek, gero nahi baino gehiago ekartzen baitziguten Alonso Alvarez berak eta beste batzuek.
‎11 Aita frai Antonio Jesusena bere erbestealdia betetzera etorri zen Laguntzaren Amaren monasteriora, Villanuevako herri honetatik hiru legoara dagoenera, eta monasterio honetara predikatzera zetorrenean eta monasterio honetako priorea, aita frai Gabriel Jasokundekoa, pertsona zuhurra eta Jainkoaren zerbitzaria, sarri etortzen ziren toki berera, Ervías doktorearen adiskideak zirelako, eta ahizpa santu hauekin tratatzen hasi ziren. Eta haien bertuteak erakarririk eta herriak eta doktoreak haienganantz eraginik, arazo hau berena balitz bezala harturik, niri biziki burua berotzen hasi ziren gutunen bidez. Eta ni Malagóngo San Joserenean nengoela, Villanuevatik 26 legoa eta gehiagora, aita priore bera etorri zitzaidan gai honetaz hitz egitera.
‎Guztiei hitz egiten zien berak karitatez eta maitasunez. Denbora igaro ahala, jendetza handiagoa etortzen zen; eta hari hitz egiteko aukera zuenak, ez zuen uste gutxi zuenik. Bera horrekin guztiz nekatua egonik, hila zeukatela esaten zuen.
‎Noizbehinka gelditu egiten ziren gure Ordenaren hitzak esanez; debozio handia ematen zigun horrek, baita gogoan generaman Jainko handia goresten zihoazela ikusteak, eta Beragatik hain aintzat hartuak ginela han gindoazen zazpi moja oinuts gaixo ikusteak ere. Nik hauek guztiak buruan nerabiltzala, nahasmen handiak ere hartzen ninduen, ni haien artean nindoala etortzen baitzitzaidan gogora, eta nik merezi nuenez egingo balitz, guztiek egin luketela nire aurka.
‎11 Haren Maiestateak nahi beza bere grazia guri ugari ematea, horrekin ez baita izango guri oztopo egingo digunik haren zerbitzuan beti aurrera egiteko, eta guztiok babes gaitzala eta lagun diezagula, hain hasiera handia gure ahultasunagatik gal ez dadin, gu bezalako emakume ezerez batzuengan hain hasiera handia izatea nahi izan baitu. Beraren izenean eskatzen dizuet, ene ahizpa eta alabak, eska dezazuela beti gure Jaunari, etortzen den bakoitzak har dezala kontuan berriro hasten dela berarekin gure Andre Mariaren hasierako Erregela hau, eta ez dezala onar inolako lasaikeriarik. Kontuan izan gauza gutxi batzuetatik irekitzen dela gauza oso handietarako atea, eta mundua sartuz joango zaizuela ohartu gabe.
‎Benetan pena handia izan nuen gure aita Jenerala Erromara itzuli zenean; harenganako maitasun gartsua piztu zitzaidan eta guztiz babes gabe geratzen nintzela iruditzen zitzaidan. Hark babes eta laguntza handi handia agertzen zizkidan, eta astirik hartu ahal zuenean, hara etortzen zen espirituzko gauzez hitz egitera, Jaunak mesede handiak egiten zizkiona bezala: halakoetan pozgarri zitzaigun hari entzutea.
‎Nik ez nizkion esan nituen nahigabe guztiak; geure burua kalean ikusteak ematen zidana agertu nion soilik. Kosta ahala kosta, errentako etxea bila diezagula esaten hasi nintzaion, hara pasatzeko, beste hura konpontzen zen bitartean, eta pozten hasi nintzen jende asko etortzen zela ikusirik, eta inor ez zen ohartu gure zentzugabekeriaz; Jainkoaren errukia izan zen, gauza zuzena izango baitzen Sakramentu guztiz Santua guri kentzea. Orain darabilt gogoan neure tontakeria eta guztien aldetik ardura handirik ez izatea Gure Jauna kontsumitzeko; hau eginez gero, egindako guztia desegiten zela uste nuen.
‎2 Ezjakinak garenoi Hirutasun guztiz Santuaren hiru Pertsonak, pintatua ikusten dugunez? Pertsona bakarrean etortzen zaizkigu burura, gorputz bakar batean hiru aurpegi pintatzen direnean gertatzen den antzera; eta horrela, hainbesteraino izutzen gaitu, non ezinezkoa baitirudi eta ez baita izango inor hori pentsatzen ausartuko denik, adimena nahasi egiten delako eta egia honetaz duda mudak izango ote dituen beldur delako eta irabazi handi bat galtzen duelako.
‎Emazteari hain barruan sartu zitzaion, Jainkoak egitea nahi zuena alde batera uztea, hari ematearren, izan zela haren heriotzaren kausa, non beldur handiak hartu baitzuen. Jonas profetarena etortzen zitzaion gogora, Jainkoaren esana egin nahi ez zuelako gertatu zitzaiona; are gehiago, uste zuen zigortu egin zuela bera, bihotz bihotzez maite zuen iloba kenduz. Egun honetatik, monasterioa ezergatik ere egin gabe ez uzteko erabakia hartu zuen, eta haren senarrak ere gauza bera, nola gauzatu ez bazekiten ere.
‎15 Monasterio hauetako ahizpa batzuen berariazko gauza batzuk esaten hasi nintzen, hau irakurtzen dutenerako orain diren hauek ez direla biziko uste izanik, eta gero etor daitezenek hain hasiera onen lorratzean aurrera egiteko bihotza izan dezaten. Geroago iruditu zait, hobeki eta zehazkiago eta nik izan dudan beldurrik gabe esango duenik izango dela, ni horretan tarteko naizela irudituko zaiela etortzen baitzait burura; eta horrela, alde batera utzi ditut hainbat gauza, ikusi dituztenek eta haien berri dakitenek, ezinbestean, miragarritzat izango dituztenak, naturaz gaindikoak direlako; hauetakorik eta Jaunak haien otoitzen bidez egiten zituela argi ikusi den haietakorik ez dut esan nahi izan bat ere.
‎3 Hark gutunak ikusi zituenean, esan zidan ez zitzaiola ongi iruditzen haiek nahigabetzea, haien debozioak onerantz eragin ziolako; haiei idazteko haren Ordenako baimena izan zezatenean, fundazioa egiteko bidean jarriko zela; ziur egoteko ez diotela baimenik emango, berak bazekiela beste alde batzuetakoek ezin izan zutela lortu Komendadoreen baimenik urte askoan, eta ez erantzuteko gaizki. Batzuetan honetaz pentsatzen dut eta nola, guk nahi ez badugu ere, gure Jaunak nahi duenean, haren bitarteko izatera etortzen garen, gu geu konturatu gabe, aita frai Pedro Fernández Komisarioa bezala; eta, beraz, baimena izan zutenean ezin izan zien hark eragotzi, eta era honetara egin zen fundazioa:
‎1 Inori ez zitzaiokeen burutik pasatuko, Sevilla bezalako hiri hain handi eta jende hain aberatsekoan, fundazioa egiteko, aurrez izan nintzen gainerako toki guztietan baino egitura eskasagoa izan behar zenik. Hain egitura eskasa zegoen, non batzuetan burura etortzen baitzitzaidan ez zitzaigula komeni leku hartan monasterioa izatea. Ez dakit lurreko klimagatik beragatik den, beti entzun baitut deabruek esku handiagoa dutela han tentatzeko, Jainkoak emango diela, eta honetan estutu ninduten ni, neure bizian han baino adoregabe eta koldarrago ez baitut ikusi neure burua.
‎5 Zerikusi handia izan zuen Jainkoaren zerbitzari batek, ia hara joan ginenez gero, mezarik ez genuela jakin zuenean, egunero etortzen baitzen ematera, nahiko urruti izan eta eguzkiak gogor jo arren. Garciálvarez deritzo, pertsona zintzoa eta hirian izen ona zuena bere egintza onengatik, egundo ere ez baitu gogoa beste ezertan; hura asko zeukana izan balitz, ez zitzaigun ezer faltako.
‎4 Bildutasun honetatik batzuetan barruko sosegu eta bake oso gozoa etortzen da; horrela, arima ezer falta ez zaiolakoan dago, hitz egiteak ere, hau da, errezatzeak eta meditatzeak, nekarazten dutela; maitatzea baino besterik ez luke nahi. Tarte bat irauten du eta tarte bat baino gehiago ere bai.
‎5 Otoitz honetatik lo era bat etortzen da, ahalmenen loa deitzen dena, baina haiek ez daude liluramendu izena hartzeko eran sorgorturik ezta hain geldiarazirik ere. Guztiz bat egitea ez bada ere, noiz edo behin eta baita askotan ere, ulertzen du arimak borondatea dagoela soilik bat eginik, eta oso argi ulertzen da; argi diot, itxura guztien arabera.
‎13 Bultzadak deitzen diet nik, aurrez otoitzik izan gabe noizean behin eta are etengabe, arimari ematen dioten desirei; bat batean etortzen den oroipen bat da: Jainkoagandik aparte dagoela, edota entzuten duen hitzen bat, honetara doana.
‎16 Ohiko bultzada honela izaten da: Jainkoaren zerbitzuan jarduteko gogo hau etortzen da samurtasun handi eta malkoekin erbeste honetatik irtetearren; baina Jaunaren borondatea bizitzen jarraitzea dela pentsatzeko askatasuna dagoenez gero, horrekin pozten da, eta berari eskaintzen dio bizitzea, beraren aintzarako izan dadila eskatuz. Honekin igarotzen da.
‎...z janean, eta penitentzia egiteko lehen zuen gogo bizirik ere ez duela; dena dela, dirudienez, Jainkoa beste gauza batzuetan gehiago zerbitzatu ahal izatera bideratua doa dena, gorputza zaintzea askotan sakrifizio handi bezala hartzen baitu, eta asko nekatzen; horregatik, penitentzia batzuk probatzen ditu; baina bere ustez ezin du egin bere osasunaren kalterik gabe, bere prelatuek agintzen diotena etortzen zaio gogora. Honetan eta bere osasuna zaindu nahi izatean, norbere buru estimua ere sar daiteke.
‎Piztuera ondoren Andre Maria ikusi zuela esan zidan, une hartan premia handian zegoelako; izan ere, saminak hain sorgortua eta alderik alde zulatua zeukala, non oraindik ez baitzen berehala bere senera etortzen poz hartaz gozatzeko (hemen konturatu nintzen nire alderik alde zulatzea oso bestelakoa zela; baina nolakoa izan ote zen Andre Mariarena!); eta luzaroan egon zela berarekin; hura kontsolatzeko beharrezkoa izan zelako.
‎Bizia amaituko zaidala dirudi eta, horrela, egoera horrek oihu egin eta Jainkoari deitzera narama, eta honek oso gogor hartzen nau. Batzuetan ezin naiz eserita egon goragaleak ematen didalako, eta min hau nik bilatu gabe etortzen zait, eta hain berezia da, non arimak ez bailuke hortik irten nahi bizi den artean; ez bizitzeko eta bizi naizelako itxurarik ez egiteko ditudan irrikak dira eta ez dago erremediorik; izan ere, Jainkoa ikusteko bidea heriotza da, eta hau ezin dut nik hartu. Eta honekin guztiak daudela poz pozik iruditzen zaio nire arimari, bera izan ezik, eta guztiek aurkitzen dutela erremedio beren neketan, berak izan ezik.
‎4 Beste batzuetan Jainkoa zerbitzatzeko desirak etortzen zaizkit, hain indar handiz eta zein probetxu gutxikoa naizen ikustearen penaz etorri ere, non ez baitakit nola adierazi. Orduan uste dut, ez dela izango aurrean jar dakizkidan inolako neke eta gauzarik, ezta heriotza eta martiritzarik ere, erraz igaroko ez nituzkeenik.
‎19 Pertsona batzuengan argi eta garbi bekatuak diruditen zenbait gauza ikusten baditut, ezin dut horratik sinetsi haiek Jainkoa iraindu dutenik, eta pixka bat horretan gelditzen banintzen, oso gutxi izan ohi da edo batere ez?, egundo ere ez nuen sinesten, argi ikusi arren; eta Jainkoa zerbitzatzeko nik dudan ardura, guztiek dutela iruditzen zitzaidan. Eta honetan mesede handia egin dit, gauza txarrean ez naizela egundo gelditzen, gero gogora etor dakidanean, eta gogora etortzen bazait, pertsona harengan beti ikusten dut beste bertute bat; beraz, gauza hauek ez naute nahigabetzen normala den baino gehiago; eta heresiak, askotan nahigabetzen nautenak, eta haietan pentsatzen dudan ia guztian iruditzen zait sufrimendu hau dela soilik sentitzekoa. Eta sentitzen dut batzuek otoitzari ekin eta gero atzera egin dutenean ere; honek nahigabea ematen dit, baina ez handia, horretan ez gelditzen saiatzen naizelako.
‎iruditzen zait tentaldi eta munduaren gaizki esaterik txikienik ere ez nukeela jasango. Orduan ez naizela ezertarako etortzen zait burura, ea nork sartzen nauen ni gehienen bidea baino goragokoan; tristurak hartzen nau; ni zerbait banaizelakoan dauden guztiak engainatuak ditudala iruditzen zait; inork ikusiko ez nauen lekuan ezkutatu nahiko nuke; orduan ez dut bakardadea bilatzen bertuteagatik, adorerik ezagatik baizik; kontra egiten didaten guztiekin liskarrean aritu nahiko nuke. Gerra hau daukat, Jainkoak ohi dudan baino gehiago Bera ez iraintzeko mesede hau egiten ez badik; egoera honetatik ateratzeko ere ez diot eskatzen, baina haren borondatea bada ni beti horrela egotea, iraindu ez dezadan izan nazala bere eskutik, eta bihotz bihotzez Berarekin bat eginik; eta uste dut, beti horrela ez edukitzea, niri egiten didan mesede handia dela oso.
‎7 Behin nigana etorri zen aitor entzule bat, oso harriturik, pertsona bat aitortzen zuena, eta esaten ziola hainbat egunetan etortzen zitzaiola Andre Maria eta beraren ohearen gainean eseri eta hizketan aritzen zela ordubete baino gehiagoan, etortzeko direnak eta beste gauza asko kontatuz. Zentzugabekeria askoren artean, bat edo beste zentzuzkoa zen, eta horrela sinestea ematen zitzaion.
‎Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, Joan Ovalle jauna ongi baitago. Berorrek ez diezaiola utz inola ere hona etortzen , gehiegi ausartzea litzateke. Ameriketarako gutunak hobeki litzateke bide ziurretik bidaltzea, berorrek bidaltzen dituen gutunak sekula ez baitira iristen hara.
‎2 Gure arazo hau amaierarantz doala dirudienez gero, askoz ere kezka handiagoa sortu zait, batez ere gaur aita bisitariaren gutuna ikusi dudanez gero, aita frai Domingo maisuari eta niri bidaltzen diguna, eta gutun bat idazten dio, bere ordezkaritza gure gain utziz; izan ere, ni beldurtia naiz honetarako edo horretarako iritzia eman behar dudanean; berehala etortzen zait burura guztian oker ebatziko dudala. Egia da lehenago Jaunari gomendatu diodala eta hemen ere hala egin dute.
‎Oraingoan ere luzatu nahi nuke eta gutun ugari ditut idazteko, eta hotzikara pixka bat sentitzen dut, launakako sukarraz nagoen eguna delako. Bi egunetan huts edo erdi huts egin dit; baina ohiko eran mina etortzen ez zaidanez gero, ez da ezer.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren agurgarritasunarekin, ene alaba. Orain dela gutxi erantzun nien berorren gutunei; ez zaizkit etortzen nigandik berorrengana doazen beste. Ez dit egundo idatzi gure aitak egin zuen bisitaren berri ematen; egin beza, mesedez.
‎5 Komunitateko buruak esan zidan gauza batean ez zela berori hain ongi etortzen berarekin. Aditzera eman zuen uste zuela berorrek ez zuela tolesgabe tratatzen bera.
‎Nik ere nahiko nuke hura lehortasunaz ikustea, ez baitakit konturatzen den, eta beraren onerako desira dezakegu hori. Pentsamendu txarren bat etortzen zaionean, aitaren egin beza edo Paternoster bat errezatu edota bularrean kolpe bat eman beza eta saia bedi beste gauza bat pentsatzen, eta errua ez baina merezimendua izango da, kontra egiten diolako.
‎7 Zinez nahiko nuke Frantziskok Pedro Ahumadari gogorki hitz egitea eta esatea zer dela-eta ez den bat etortzen Perálvarezekin ogasuna kudeatzeari dagokionez, batak besteagatik ez baitute ezer egiten; izan ere, Pedro Ahumadak zerbait egiten duela esan arren, ez du ezer egiten. Administrari bat hartu litzateke, Frantzisko Salcedok mojentzat utzi zuenerako eta honetarako; eta horrela, pixka bat lasai egon daiteke.
‎7 Begira beza, Erregeen Hirira eta Perura Quito hirira idazteko mezulari ziurra bila diezadan, eta abisu eman biezat garaiz itsas ontziteria joan aurretik (bada hona etortzen den ohiko posta zerbitzua, hor nengoenean etxe honetatik segidan jasotzen bainituen nik), edota gure aita Nicolaori. Hau bidaltzen diot hari abisu emateko, ziurrago joan dadin.
‎Jainkoarren, idatz diezadala bide batetik edo bestetik. Posta zerbitzua etortzen dela hortik hona esan didate. Jakingo dut, eta egia den ziur jakin arte, hau ez da joango Joana Antisco andrearen bidez baizik.
‎3 Badirudi desira etortzen zaidala, berorren agurgarritasuna Madrilera badoa, Frantzisko jauna eta honen emaztea bisitatzera joateko mesedea egin diezadala; izan ere bera, lotsaturik, ez da ausartuko berorren aitatasuna bisitatzen (egina dagoenagatik poz pozik dagoela idatzi dit), eta berorren agurgarritasunak Jainkoa zerbitzatzeko gogoa berotu diezaion, eta fraide izateari utzi ziolako, gorroto duelako irudipenik izan ez ... Uste dut nahiko hondamen izango duela gobernu eskasagatik; nik diotsot berorren agurgarritasunari, emakumeen aldetik ez zutela ezkontza onik egin.
‎8 Etxe hauetarako besterik gogora etortzen bazaigu, jakinaraziko diot berorren agurgarritasunari, bidezko denez, ez baitira hain bizkor amaituko kapituluko gauzak, horretarako astirik ez izateko.
‎5 Berorri eskatzen diot, Joan López Velasco ikusiko balu, esan diezaiola atzo jaso nuela beraren gutuna Valladolideko bidetik, eta hona hobeki etortzen direla ohiko posta zerbitzutik, zerbitzu burua nire adiskidea delako: berorrek agintzen duena egingo dudala.
‎Frai Pedro Hernándezek Gizakundeko monasterioan gauzatu nahi zuen guztia, frai Anjelen eskuz egiten duen, eta berak urrunetik jarraitzen zuen, horratik, bisitari izateari eta bere zeregina betetzeari utzi gabe. Beti etortzen zait burura probintzial horrek, berorren etxean zeudenean, berorren agurgarritasunarekin egin zuena, ez bainuke nahi, ahal izanez gero, hari eskertu gabe gera dadin. Kexu dira, berorren aitatasuna aita Joan Ebanjelariaren esanera ari dela eta; egoki da baita gogoan izatea ez garela hain perfektuak, batzuen eta besteen aldeko eta kontrako joerarik ez sentitzeraino, eta guztiari begiratu behar zaio.
‎1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin. Ez dakit nola uzten dion mandazainari berorren gutunik gabe etortzen , batez ere gure aita hor dagoela, egunero haren berri jakin nahi izaten baitugu. Inbidia handia diet hura hor dutelako.
‎Jainkoak barka biezaio etxe hau hondatzera eragin zionari, berak probetxu aterako baitu eta berarekin batera guztiek. Argi ikusten du egiten denerako badela arrazoirik, eta ikustera etortzen zait, eta ni oso gozo agertu natzaio, orain horrela komeni delako?, eta, egiaz, atsegin zait haren apaltasuna. Gazte izateak eta eskarmenturik ezak kalte handia eragiten du.
‎13 Aita priorea etortzen bada, ez eragotzi ezta nahigaberik hartu ere horregatik, hain garrantzitsua dena burutua egon arte, ez baita bidezko geure probetxuari begiratzea. Jainkoari gomenda biezaiote eta baita ni ere, orain gehiago baitut haren laguntza, fundazio honetan gauzak ongi egin daitezen.
‎1 Jesus izan bedi berorrekin. Izan ere, emango zioten berorri nire gutun luze bat Pedro Ahumadaren arazoaz; orain ez dut beste esatekorik, berorri erregu egitea baino, erantzun dezala labur eta eman dakiola gutuna ama prioreari, pertsona asko etortzen baitira hona. Gizagaixoa hemen dago dirua gastatzen, eta oso nahigabeturik egon behar du, oso mehe baitago.
‎6 Ni ikustera etortzen ez bada ere, fintasun handitzat izan dut, nik nahi banuen etorriko dela, berorren aitatasunak esatea. Gauza handia litzateke niretzat; baina beldur naiz sentituko dutela gure fraide hauek, baita berorren nekeak ere, bidea luzea baitu oraindik egiteko.
‎8 Kezka handia ematen dit; izan ere, haien artean geratzea beste horretarako gogoa zuela haiek jakinik, gogor egingo zaio eta ez du izango ohi duen bezalako sinesgarritasunik; hemen geratzea, berriz, ezinezkoa da, hori egitea guztiz zilegi ez bada; eta beti etortzen zait gogora Jesusen Lagundiari diogun zorra, eta ez dut uste Jainkoak guri kalte egiten utziko dienik horretarako. Guk, hura hartu ahal izanik, haien beldurrez ez hartzea, berarekin gaizki portatzea litzateke eta haren borondateari gaizki erantzutea.
‎3 Askotan gogora etortzen zait berorren aitatasuna: eta ez dakit zer tentaldi duen batetik bestera ibiltzeko, benetan min eman baitidate berorren aurka airatu dituzten belzkeriak.
‎2 Bai gogotik barre egingo duela ene aitak txikikeria hauetaz, hauek oso gogoan dituelakoan! Beste ardurekin baliteke hau ahaztea, eta ez da gaizki etortzen nik gogoraraztea; ez da ezer galtzen behintzat.
‎10 Ez zait ongi sartzen buruan zer dirurekin erosi nahi duten beste etxe bat; oraingo hori ordaindurik dagoen ere ez naiz gogoratzen, dagoeneko errenta kendurik dagoela esan zidala-eta bainago; dena dela, beste hori moja sartzen ez bada, argi dago horren dirua nahi izango duela, batez ere ahizpa ezkontzen bada. Eman biezat, mesedez, guztiaren berri luze, aita Padillaren bidez gutunak ziur etortzen baitira artzapezpikuari edota gure aitari emanez, eta Toledotik baino lehenago.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia