2000
|
|
Umore tonua txertatzeko, estatubatuar bikotea dago. Hiru protagonistez landa, dozenaka izango dira joan
|
etorrian
ibiliko diren beste pertsonaiak.
|
|
Halaber, baraualdiak aurrera egin ahala euskararen eguneroko gorabeheretan sartu ginen eta urtarrilaren 7rako deitu genuen Mintegian, Plangintza Estrategikoa eta Herri Mugimenduentzako Erronkak izeneko beste idazki bat plazaratu genuen. Era berean, baraualdi osoan, saguzarra joan
|
etorrian
ibiltzen den bezala, gai ugari mahaigaineratzen zitzaizkigun, eta honen ondorioz erabaki genuen euskalgintza osoak parte hartuko lukeen kongresua proposatzea. Kongresua, gehiegi luzatu gabe, urtebeteko epean egin behar zela ikusten genuen.
|
2001
|
|
Hasi ginen gure trenaren bila. Lan zailtxoa, urrats bat egitean joan
|
etorrian
zebiltzan jende multzoek ezker eskubitara bultzatzen baikintuzten. Itsasontzian geundela ematen zuen.
|
2002
|
|
Azkeneko asnasarekin galdu ezkero, eriotzaz bestetik ez ogi gauzarik dago, ez txuxen antolatutako mastirik; bakarrik erruki gabeko Cerbero ta juan
|
etorrian
dabillen Stygiako itxas ontzia. Antxen masallak sartuta, igartuta, illiak kiskaletan sakon zulorik sakon zulo betiko galduta dabil giza-antz gabeko gizon salla.
|
|
Ziri hori gibelatuz zihoala hasieran lerro-buruarekin ilara bat egin eta gero atzera egin ahala tartean zokogunea ere sortu zutenean, afrikarrek hegalak osatu zituzten inguruan eta ozarregi erdira oldartu ziren erromatarren hegiak inguratu; gero hegalak zabalduz bizkarretik ere hertsitu zituzten. Orduan lehen borrokaldi horretan alferrik aritu ziren erromatarrek, bizkarretik zaurituak zituzten galiar eta hispaniarrei ihes egiten utzi eta afrikarren kontrako borroka berriari ekin zioten, bai hertsituak inguruan zituztenen aurka zihardutelako eta bai nekatuta zirenak indarberriturik eta lehiatsu
|
zetozenen aurka
zebiltzalako alde handikoa zen borrokan.
|
|
mendia joan
|
etorrian
dabil
|
|
Caponek bakea emateko erregutu zien. Fernando joan eta
|
etorri
zebilen, kazetarien esan eta trufei erreparatu gabe.
|
2003
|
|
Artean ez genuen batak bestearen giltzarik. Artean egon gabea nintzen euripean bere etxe atarian leihoetara begira atezuan, artean ez nintzen sentitu inoiz kalean bazterrik bazter doazen zakur deslai bustien pare eta aldi berean zoriontsu, baina kristalezko kafetegia bijilatuz itsasertzeko pasealekuan joan
|
etorrian
nenbilen bitartean (ordu erdi bat lehenago iritsia nintzen hitzordura) ohartu nintzen Max Frischekin nahasten ninduen ikasle ohi hark zenbaterainoko grazia egiten zidan. Bere ibiltzeko modu baldres eta aldi berean miragarria irudikatzen ari nintzen, funanbulista bat galtzadaren gainean bezala mugituz agertu zenean.
|
|
Erori naizenez geroztik, joan
|
etorri
dabilkit kordea. Berriro esnatu naiz.
|
2004
|
|
Gogora etorri zitzaizkion, semearen irudia burutik haizea bezala joan
|
etorrian
zebilkiola, Bazterrekin egindako parrandak, militantzia politikoa, Down sindromeari buruz munduan gehien zekien medikuarengana, semearen emaitzak eskuan harturik, lagundu zuen aldia; medikuak, Doctor Kaplanek, oraindik akordatzen da izenarekin, Bazterri azaldu zizkion berak zegoeneko bazekizkien emaitzak, eta gero ea galderarik ba ote zuen itaundu. Harakinek ezezkoa egin ziola gogoratu zuen, etsirik, Londresera joan aurretik ere bai baitzekien zer emaitza jasoko zituen.
|
|
joan
|
etorrian
zebilen jende oldeari erreparatu barik,
|
2005
|
|
Jendea joan
|
etorrian
ibiltzeko eremuak: pasillo edo korridoreak, eskailerak.
|
|
Komunera joan
|
etorrian
ibili zen eta, aitak lagundu nahi izan bazion ere, ezetz, konponduko zela bera bakarrik eta uzteko bakean. Serumaren poltsa eusteko oin metalezkoa tatarrazka zeramala, ematen zuen autobuseko barrari helduta zihoala danbalaka.
|
2006
|
|
Areago, epaiketa hasi ostean inputatuak jasaten ari diren egoera ikaragarria ageri da: Madrilera joan
|
etorrian
dabiltza, hilabeteak iraungo dituen epaiketaren aldian aldiko bistek minutuak irauten dituzte, hots, inputatuen kalteak izugarriak dira bizitzaren arlo guztietan.
|
|
Azken biak XIII. mendearen hasieran sartu ziren Harotarren jabegoetara (Durango aldea 1212an Navas de Tolosako gudaldian egindako zerbitzuengatik eman zion Gaztelako erregeak Diego Lopez Harokoari). Urduña eta Balmaseda joan
|
etorrian
ibili ziren XV. mendera arte (Balmaseda 1466an eta Urduña tartean sartu ziren Bizkaian behin betiko). Laudio ere XV. mendean sartu zen Araban365eta Orozko 1785ean, ordura arte Bizkaian egon ostean.
|
|
arrazialki judua kontsideratzen da, gutxienez aitona amonetako bat" erlijio komunitate judukoa" duena. Are eta, arrazialtasun aleman garbiaren kriterioa legalki doitzeak hainbat korapilo gehiago sortzen du Alemania (Estatu) batean, non jende preindoeuropar, germaniar, eslabiar, zelta," erromatar" eta nolanahi bestelakoa joan
|
etorri
ibili den denboran zehar, eta, bestetik," alemanak" berak Estatu ezberdinetan banatuak daudenean (Austria, Suitza, Txekia, Hungaria, Errumania, Errusia, etab.). Hala, bada, arrazialki alemana deklaratzen da" odol aleman edo auzokideko hiritarra, zein ere baita borondatezko eta gai herri eta Inperio alemanari leialtasunez zerbitzatzeko" (ene azpim.) 618 H. d., inoren partzuergo... irizpide kultural eta ideologikoen arabera.
|
2007
|
|
Halako enpresen artean daude finko izaerarik gabeko langile asko edo hemezortzi urtetik beherako langile asko dituzten jarduera sektoreetakoak. Halako kolektiboen artean daude euren jardueren izaeraren ondorioz, eta euren jarduerak ohikotasunez gauzatzeari lotuta, mugigarritasun etengabea dutenak, sakabanaketa nabarmena dutenak edo herri batetik bestera joan
|
etorrian
ibili behar direnak. Halaber, halako kolektiboen artean daude beste ingurabar batzuk dituztenak, baldin eta inguruabar horiek komenigarri egiten badute kolektibo horiek II. titulu horren aplikazio esparrura biltzea.
|
|
langileen ataria, gestoreen ataria, eskaera mota ezberdinak egitekoaukera ematen duten moduluak, datuak kudeatzeko moduluak. Langileen atariansoldata orria, T10, banku datuak aldatu nahi badituzu pertsonalera bidaltzeko.Arlo honetan, informazio fluxua joan
|
etorrian
dabil. Eta administrazioan hori izugarria da.
|
|
Bestearekin bakarrik da berori emankor. Horretara iristeko, baina, bestea ez da mugatu behar etengabeko objekzio kritikoak egitera; aldiz, berorrek bere aldetik saiatu egin behar du ere bere ibilbide propioa egiten, modu horretan —joan
|
etorrian
dabilen hitz egite horretan— elkarrizketa osoa guztiz garatuko delarik.
|
2008
|
|
Aste Santuan joan
|
etorrian
ibili gara, beste askoren antzera. Nik ere kanpoan ikusiak, ekarriak eta haize garbiak ondo gorde ditut, gogoan batzuk eta argazkietan besteak.Egunerokora itzuli eta egunkariei begira ari naizela, hor jakin dut Donostialdean bi urtetan bidegorri segurua egin daitekeela.
|
|
Ijitoak nomadak izan gara urte askoan, eta hara hona zabiltzanean oso zaila da nazio baten parte zarela sentitzea. Joan
|
etorrian
dabilenak ez du naziorik behar. Nik urte asko daramatzat Euskal Herrian eta, bai, euskaldun sentitzen naiz.
|
|
Hamahiru gau ziren denera. Hiru gau, Irunen, Iparraldera joan
|
etorrian
ibiltzeko eta, garai hartan liberak eta pezetak zirenez gero, errazago genuelako Irunen diru trukea. Irunen ginela Maule, Donibane Garazi, Donibane Lohizune, Miarritze, Otsozelaia… bisitatzen genituen.
|
|
Oholesiaren ondoko hondartzan gizon batzuk zer edo zer puskatzen ari ziren aizkorekin; txanela gaixoa, geroago konturatu nintzenez. Harago, errekaren ahotik hurbil, su handi batek dir dir egiten zuen zuhaitz artean, eta batel bat joan eta
|
etorri
zebilen puntu haren eta goletaren artean, barruko gizonek, nik hain goibel ikusitako haiexek, arraunaldi bakoitzarekin umeen gisa garrasi egiten zutela. Baina haien ahotsetan nabaria zen ronaren ukitua.
|
|
Gauzak horrela, gogotik aritu ginen lanean. Gray eta Ben Gunn txaluparekin joan eta
|
etorri
zebiltzan bitartean, gainerakoek altxorra pilatzen zuten hondartzan. Haietako bi barra, soka mutur batetik zintzilik jarrita, nahiko karga bazen gizon sendo batentzat; astiro joatera behartzen zuen.
|
|
Lehen gauero egoten nintzen zure zain eta sarrailan giltza entzutean bihotzak jauzi bat egiten zidan, atearekin batean bihotza irekiko bazenit bezala. Berokia utzi, arropak aldatu eta egongelako zure txokoan jesartzen zinen, pizten zenuen zure argia, murgiltzen zinen zure egitekoetan eta nik, etxeko joan
|
etorrietan
nenbilen bitartean, egun osoko gorabeherak kontatzen nizkizun. Ez zenuen normalean erantzuten, hitz gutxikoa izan zara beti, baina nik banekien entzuten zenuela.
|
|
Bizitzako gertakari gehienak urrunak, arrotzak, beste bati gertatuak iruditzen zaizkio. Bizitzari buruzko galdera handiak gerorako utziz, hain zuzen ere adin honetarako atzeratuz, bizi izan da eta orain eguraldiari buruzko galderek kezkatzen dute, udaberrian bakarrik agertzen diren txori batzuen ibiltzeko modu bitxia aztertzen ematen ditu orduak edo joan
|
etorrian
dabiltzan olatuei erreparatuz joaten zaio eguna. Itsasoa harro dagoenean, hondarretan kolpea jo eta lehorreraino igo eta han geratzen saiatzen dira atzamarka, baina alferrik, amore eman eta berriro itsasoratzeko.
|
|
Aireportuan geratu ginen eta zu ikusi zintudanean bera izango zinela pentsatu nuen. Heldua zinen, dotorea eta harrera aretoan joan
|
etorrian
zebilen jendetzaren artean nabarmendu egiten zinen. Aurki jakin nuen bera Natalierekin bizi zela eta segidan ohartu nintzen Natalie zurekin maiteminduta zegoela.
|
|
Zaharkituak ikusi nituen, eta ni nintzen gela biribilaren erdian pinturei begira zegoen bakarra. Exekutiboak joan
|
etorrian
zebiltzan, presaka, buruan beste gauza batzuk zituztela.
|
|
Kontua da 1776ko udaberrian, mutrikuar gazteak Cadizerako bidea hartu zuela, orduko Espainiako hiririk kosmopolitenera. Ameriketara joan
|
etorrian
zebiltzan herrialde askotako merkatari, marinel eta militarren bilgune zen Andaluziako hirira, eta bertako Guardia Marinen Akademian sartu zen Kosme Damian Txurruka. Irakurtzen eta idazten jakitea, gaitasun fisiko egokiak lantzea eta ikasteko ahalmena edukitzeaz gain, nobleziaren kide izatea ezinbesteko baldintzak ziren ikastegian sartu ahal izateko.
|
|
Madril madrildarrentzat. Joan
|
etorrian
ibili naiz, grabatu eta buelta etxera. Donostian lanean nabilela, egun txarra badut etxera joan naiteke.
|
|
Uriaren hil kaperara ere jende asko inguratu zen. Egun osoan joan
|
etorrian
ibili ziren politikariak. Eguerdiko elkarretaratzearen aurretik pasatu ziren haietako batzuk, eta ondoren besteak.
|
|
Altsasun laukorik gabe joan
|
etorrian
dabiltzan pertsona ugari dabilenez, duela 10 bat urte udalak erabaki zuen zenbait neurri onartzea: batetik inguruko hiriburuetara joateko tren txartelak ordaintzea pertsona horiei eta gaua kalean ez emateko aterpetxea zabaltzea.
|
|
Azken honetan Donostiara joan
|
etorrian
nabilela-eta, Ibonekin nahikoa egoten ez naizelako karguarekin, Fakultatetik pasatzea erabaki dut, hamaiketakoa elkarrekin egiteko asmotan. Autobusetik jaitsi eta Herrandorren kalea harturik, Santiago etorbiderantz jo dut poltsa uztera etxetik pasatu nukeen zalantzan.
|
2009
|
|
Aspaldion sarritan entzun dugu ezkerra joera politiko gisa ia desagertu arte urtu dela. Iritziak dira, beste iritziak bezala gaurko bulimia informatiboaren itsas zakarrean joan
|
etorrian
dabiltzanak. Halako batean, honek edo bestek, ezkerra zerrien bazkaren pare dagoela adierazten du, eta, batek jakin zergatik, oihartzuna ematen zaio eta akaso kafearen orduan aldamenekoari esango diogu doinu aspertuan:
|
|
Egia esan, reggaeak beste musika batzuek bezala mundu honetakoak ez diruditen sentipenetara eramaten zaitu, baina hitzak joan eta
|
etorri
dabiltza bai terrenalak bai espiritualak diren mezuekin. Babylonia litzateke gure planeta, eta askatasuna eta justizia gure helburuak.
|
|
Oinezkoentzako hamar kaletatik bitan, autoak aparkatuta egon dira edo joan
|
etorrian
ibili dira horretarako zehaztuta dagoen ordutegitik kanpo (ordutegi hori duten kaleez ari gara).
|
|
–Betiere, izanen da hitza jateko aukera, aditu nion egun horietako joan
|
etorrietan
ibilitako bati.
|
|
ernalkinen nagusitasuna. Erregea gorputz politikoaren ordezkari den legetxe, zakilak ere larrua jotzean herri osoaren ordezkaritza bereganatzen du, berez gorputz osoan joan
|
etorrian
dabilen sexu indarra buztanean biltzen eta bermatzen baita. Zakila aztiaren makilatxo magikoa da, gorputz osoko erotismoa xurgatu eta bereganatzen duena (Sandor Ferenczi, Thalassa, 12 or.). Organo bakar baten tirania dugu hor gorputz osoaren gainean, atal batek osotasuna ordezkatu eta menperatu baitu.
|
|
joan
|
etorrian
ibilita, sei urte oso lirateke harria
|
|
Hala, Oñatiko erdigunea eta aipatutako lau enpresa horiek lotzen dituen ibilbidea jarri dute martxan hilabete honetan bertan. Goizean eta eguerdian, langile gehien joan
|
etorrian
ibiltzen den ordu tartean, herrigunetik enpresa bakoitzerako zuzeneko zerbitzua jarriko dute. Horren helburua da langileek 15 minutu baino gehiago ez pasatzea autobusean.
|
|
Lagun baten etxera noa, kostaldeko herri batean etxe bat merke alokatu duena neguan ez duelako inork han bizi nahi. Izan ere, urruti dago hiriburutik joan
|
etorrian
ibiltzeko. Tokia beldurgarria da:
|
|
Azken finean, jende hori joan eta etorri egiten da, eta gauzak nahastea litzateke. Joan
|
etorrian
dabilen jendea baino gehiago da erakunde bat. Realarekiko sentimendu bat daukat nik.
|
|
Onartu du iaz baino postu gutxiago egon direla, eta igual, jende gutxitxoago ere bai. " Baina herrikoekin batera Antzuolatik eta Oñatitik
|
etorritakoak
ibili dira eta eskerrak eman gura dizkiegu guztiei". Azokarekin gustura bukatu dute, eta merezi duela halakoak antolatzea ondorioztatu dute merkatariek.
|
|
Bertara joateko doako autobus zerbitzua eskainiko dute: autoan joango direnentzat bi aparkaleku egokituko dituzte, bata Aian eta bestea Txurrukan (Oriotik gertu), eta bertatik joan
|
etorrian
ibiliko dira doako autobusak parkeraino.
|
|
Mosleyren esanetan, taldeek erditik kendu nahi dute 1 Formula arautzen duen erakundea. Gainera, talde horien egonkortasunik eza 1 Formularentzat arrisku latza dela esan du, autogileok joan eta
|
etorri
baitabiltza. Beraz, ezin omen da boterea haien eskuetan utzi.
|
|
Egurra banatu eta sari gisa bi atxilotu. Ase ez, eta ordu txikitan terrorista handi bat hartu zuten orain Intxaurrondoko koartelera joan
|
etorrian
dabiltzan Mahoney partikularrok: parrandatik bueltan euskal preso politikoen pegatina soinean zeraman gazte bat.
|
|
Beharbada, Argentinara eginiko bigarren erbestealdiak eraginda. Izan ere, Uruguai eta Argentina artean joan
|
etorrian
ibili zen Onetti, idazle ibilbidea kazetari lanarekin partekatzen zuela, harik eta 1955ean Montevideon egonkortu zen arte. 1962an Uruguaiko Literatur Sari Nazionala jaso zuen, hamar urte geroago narratzailerik onena izendatu zuten, Argentinan, Txilen eta Espainian jardunaldietan parte hartzen hasi zen...
|
|
–Latza da bizitza, eta probatu egiten gaitu, baina gure egoera hobea da orain?, ziurtatu digu. . Duela bost urtetik badaukagu argindarra, baina joan
|
etorri
dabilkigu, eta garestia da; duela hiru urtetik, berriz, badugu iturriko ura ere?. Seme soldaduak iaz oparitu zion telebistak, baina, berenaz zeharo bestelako mundu baterantz darama, nahiz eta ozta ozta sinesten duen halakorik badenik.
|
|
belaunaldi biren arteko inkomunikazioa. Garai batean aita joan
|
etorrian
zebilen figura zen etxean?. Ez zuen harreman handirik seme alabekin, eta hala gertatu zaie Patxiri eta bere aitari.
|
|
Kulunkaulkia joan
|
etorrian
dabil,
|
|
Ez dut uste. Makiren bat, beharbada, joan
|
etorrian
zebilena. Esaten zuten Asturiastik Frantziara Gorbeian barrena joan behar zela.
|
2010
|
|
Batasunekoek, legez kanporatzearen ondorioz hauteskunde kanpainan zer egin handirik ez edukitzeaz gain, Auzitegi Nazionalak auzipetuta zeudelako legez ez zeukaten Espainiako Estatutik ateratzerik. Eta nahiago izan zuten, jada kanpoan zeudenez, lau egun horietan kanpoan jarraitu, joan
|
etorrian
ibili beharrean: –Esan genuen,, ez gara sartuko, gero berriro ateratzeko?, eta astebete lasai lasai egin genuen?.
|
|
Jendearen gomendioei jarraituz, portu aldean ibiltzen hasi nintzen, pasaiari ontzi eta piraguen artetik galdezka, oihaneko herrixketatik joan
|
etorrian
dabiltzan indigenak handik pasatzen baitira normalean. Horrela ezagutu nuen egun baten Japeka uruxari a, bere jarrera alai eta irekiagatik harritu ninduen gizon gaztea.
|
|
Alde handia dago 1982ko errepideetatik 2007koetara. Egunero Donostiatik Gasteiza joan
|
etorrian
gabiltzanok ondo dakigu hori. Kontuak ez dira, bestalde, hor amaitu:
|
|
5 km-ra aireportu handia daukagu eta mugimendua nabaritzen da: jendea joan
|
etorrian
dabil, hegazkina hartu eta utzi.
|
|
Langile bat edo bi izaten zituen Isidrok aroztegian, eta asko aldatzen zirenak, gainera. Gutxi pagatu eta asko estutzen zuelako fama zeukan herrian, ondo merezia seguru asko, baina, Espainia aldetik etorkin jendea etorri eta
|
etorri
zebilen garai hartan, inoiz ez zuen falta izan pintxe nor hartu. Ezta fabrikan egiten zituzten piezak non saldu ere, eraikuntza nahiz industria goraka zebiltzan sasoian.
|
|
Uda aurrera, gero eta behar handiagoa sentitu nuen zaldi paseoena eta Mandaskako bilkura haiena, zeren ez baitzen mundu honetan," lainoen azpian", nik amestutako atsedenlekuarekin antz handiagorik eduki zezakeen ezer. Azkenean, Iruainen geratzea erabaki nuen, Villa Lecuonara joan eta
|
etorri
ibili gabe. Gezurra esan nion amari:
|
|
– Beharko! Orain etorri
|
etorrian
zabiltzan antzera, orduan ere ahalegina egin izan bazenu...
|
|
Oso zaila da uko egitea bilgarri eta xingola duen produktu bati, eta dohainik gainera. Zorionez, Nafarroan jende asko dago kontsumo kritikoa egin nahi duena, eta, gainera, gai dira joan
|
etorrian
ibiltzeko eta ordaintzeko nahi duten produktua lortzeko, eta ez oparitzen dietena.
|
2011
|
|
Lekukoen arabera, Polizia aritu zen tiroka Tshisekediren jarraitzaileak sakabanatzeko asmoz. Era berean, ibilgailu militarrak Kinshasa hiriburuan etengabeko joan
|
etorrian
ibili ziren egun guztian.Gerra zibilerako arriskuaTshisekediren aldarrikapenak gerra zibila pitz dezake Kongon. Azken hamabortz urteetan bi gerra zibil pairatu ditu herrialdeak:
|
|
Bila etorri zitzaizkidan etxekoak geltokira, aita izan ezik, Baionan ari zen eta beharrean. Akizera joan
|
etorrian
ibili ohi zen. Roselle ospitalea konpontzen ibili zen, eta Capbretonen ere egon zen beharrean.
|
|
Performanzeru ibilbidea lainoen modukoa izan zen: joan
|
etorrian
ibili ginen.
|
|
Mikorrizak paseoak eta lainoak bezalakoak dira: joan
|
etorrian
dabiltza, epizentroaren uhin hedakorra noraino irits daitekeen jakin gabe.
|
|
galleta batzuk edo jateko, eta edateko sol y sombra gizonezkoei eta beste edariren bat emakumeei. Gaubelan zehar auzoko jentea joan
|
etorrian
ibilten zan, baina etxekoak beti egozan lagunduta. Hurreneko etxeetako auzokoek igaroten eben denporarik gehien.
|
|
diplomazia: Aldeen artean joan
|
etorrian
ibiltzen diren bitartekarien bidez egiten dena; dirudinez, Kissingerrek asmatu edo jarri zuen indarrean (Itzul. Oh.)
|
|
Ikuspuntu horren arabera (hain modan dagoen ikuspuntua), talde afiliazioaren multzo jakin batekin identifikatzen gara: hala nola, familia, genero kategoria, eskualdea, langile taldea, alderdia, erlijioa eta etnia, eta, egoeren eta aldarteen arabera, identitate batetik bestera joan
|
etorrian
gabiltza, modu erraz eta aisean. Hartara, aldi eta alde berean izan gintezke emazte edo senar, kristau edo musulman, esku-langile edo profesional, eskualde etniko bateko nahiz besteko, gure argudioari esker izan gintezke talde horietako bateko edo besteko, hainbat xedetarako.
|
|
Kumeek hilabete dute ta gurasoak joan
|
etorrian
dabiltza
|
|
KEVIN. Joan
|
etorrian
habil, eta enaun ohitzen.
|
|
Amak ezin zuen lorik hartu. Joan eta
|
etorri
zebilen egongela iluneko atetik leihora, eta Aline zerabilen buruan, bere alaba maitea, goiz hartan bertan ezkondua. Egin nekagarria, pentsatu zuen Marie Louise Seurat ek.
|
|
Baina urduriegi zegoen andrea geldi egoteko; joan eta
|
etorri
zebilen, sosegatu ezinik. Alineren gelan sartu zen, ohe hutsera hurbildu zen.
|
|
Noizbehinka estropezu egiten du bere takoi altuekin ezin moldaturik; nekaturik dago. Aurrean, kapela gorriko neska bat joan eta
|
etorri
dabil, erdi ilunpean, bezeroren baten bila. Anneren paretik igarotzen denean, bere aho gehiegi makillatuaren forma ikusten dugu, eta animalia abailduaren begiak.
|
|
Ahaide nagusiek beti izan ohi zituzten sutan eskegita izugarrizko galdarak, non izaten zuten janaria egosten, haragia eta barazkiak, eguneko edo gaueko edozein ordutan jan zezaten handik joan
|
etorrian
zebiltzanek. Batzuetan, hala ere, denek elkarrekin jatea atsegin izaten zuten, eta horretarako adarra jo ohi zuten mahairako deia eginez.
|
|
Ogia Hendaiatik edo Behobiatik pasatzen zuen. Ferminek dioenez, garai haietan bertze alderat joan
|
etorrian
ibiltzeko pasaportea behar zen. Beno, nire garaikoek era ezagutu dugu hori.
|
|
Don Emiliok erdibidetik jo zuen eta bi aldeen begirunea eta txera lortu zituen; haren sukaldean etengabeko joan
|
etorrian
ibiltzen ziren buruzagi gehienak, eztabaidan eta iritzi trukean. Han ezagutu nuen Mendatako parrokiako apaiz gaztea, Alberto Gabikagojeaskoa, pulpitutik salatu baitzuen poliziak haren parrokiako norbaiti emandako tratu basatia.
|
|
Oraingo ikasleei, berriz, herriak ez ezik hiriak ere erakutsi behar zaizkie, baita hantxe sorturikoei ere. Izan ere, eskolatik merkataritza zentrora etengabeko joan
|
etorrietan
dabiltzanak hiria horixe besterik ez delakoan daude. Iruñeko artisauen ofizioekin bataiaturiko karrika estuetan barna ikusten ditut nik, taldeka, batzuek sekula zapaldu gabeko tokiak zeharkatuz.
|
|
Eta Bernarden lana? Ba, bere aitak esandakoa egin, joan eta
|
etorri
ibili, sukaldetik lorategira eta lorategitik saloira.
|
2012
|
|
Joan
|
etorrian
zebilen neurketa. Inor ez zen baloiaren jabe eta erotuta zegoen partida.
|
|
–Bai, ez nintzen ausartu esaten min zorrotz bat sentitzen nuela sabelean, joan eta
|
etorri
zebilen mina, kontrakzio baten antzera.
|
|
Halako batean, trumoi bortitz baten ondotik, pertsianek gora egin dute apur bat, eta behera berriro; eta gora atzera, eta behera berriro; lau bost aldiz esango nuke, gora eta behera; argia ere berdin: joan eta
|
etorri
ibili da, keinuka, itxuragabe, zangar. Azkenean, betiko itzali dira ostera argiak oro, eta iluntasuna areagotu egin da gure bihotzen altzoan.
|
|
Lausotuta agertzen zait buruan lehengoko guztia. Joan
|
etorrian
ibiltzen zaizkit kontuak. Baina bizi nintzenean ere halaxe agertzen zitzaidan guztia, lausotuta.
|
|
Ai! Suntsitzailea joan
|
etorrian
zebilen, eta biktima... non zen biktima. Ez nuen ezagutzen... edo ez nuen jada Berenize bezala ezagutzen.
|
|
Orain bere gerruntzeak ez ziren forradura faltan izaten, ezta alkandorak ere botoi faltan, eta eskierki atsegin zen hautematea arasan artilezko txano guztiak pila berdinetan jasorik. Jada ez zen ernegatzen, garai batean bezala, jardinean joan
|
etorrian
ibiltzeagatik; senarrak proposatzen zuena beti onartzen zen, nahiz eta emakumeak ez sumatu zein borondateri menperatzen zitzaion txintik ere gabe; eta Leonek supazterrean ikusten zuenean Bovary, afalondoan, bi eskuak sabel gainean, bi oinak suburdinen gainean, masaila liseriketarengatik gorritua, begiak atseginez bustirik, tapizaren gainean herrestan zebilen haurrarekin, eta, besaulkiaren bizkarr...
|
|
lehen ere engantxatuta egon hintzen? Eta heuk ikusiko duk, baina ni ez enagok prest larrialdietara joan
|
etorrian
ibiltzeko.
|
|
Joan
|
etorrian
dabil olatua, etengabe, bizitzak bi urtaro balitu legez. Etorrera bakoitzarekin beste denbora batzuen oroipenak ekartzen dizkit:
|
|
Moilatik abiatuko da Santiora joango den lehen trena 21:30ean eta Santiotik azken irteera 02:00etan egingo du. Bidaiari kopuruaren arabera joan
|
etorrian
ibiliko da trena bi gau horietan. Bestalde, txu txu trenak hondartzara joateko geltoki berria izango du autobus geltokian eta Anibarko Portuan jendea Donostiarako noranzko autobus geltokian hartu eta utziko du.
|
|
Laburra. Baina astia eman dio itsaso zabala parez pare ikusteko, olatuen joan
|
etorrian
dabilen itsasoa. Hiru pertsona ere jarri zaizkio parean, txakur eta guzti.
|
|
pasatu nuen. Etengabeko joan
|
etorrian
ibili ohi naiz. Horregatik egiten zidan ilusioa honek, harreman estu horregatik.
|
|
Sasien errezelak uzten zituen zirrikitu hertsietatik, ozta ozta bazen ere, bengalen eta islagailuen argiak ikusi ahal izan zituen aurrez aurre, nahiko gertu. Etengabe aditzen zen, udaldiko eguerdian erlaroa bezala, joan
|
etorrian
zebiltzan hegazkinen motor burrunba. Gezurra iruditu zitzaion arren, ez zen beldur; seguru antzean sentitzen zuen bere burua leize habia hartan sartuta.
|
|
—Chrysostomeren gaia atera duzuela, Biran, aspaldi esan nahian nenbilen. Maxa hori joan eta
|
etorri
dabil neskekin, baina ez zaio aldaketarik sumatzen. Estrategia aldatu genuke.
|
|
Eta egia da. Denborak aurrera egiten du etengabe, baina modak joan
|
etorrian
dabiltza asko ohartzen ez badira ere. Hasiera batean berritasun handiarekin azaltzen zaiguna, azkenerako eta denboraren poderioz errepikapen penagarria besterik ez da bilakatzen, modu itsusienean, pastixe zatar eta aspergarri bihurtuz.
|
|
Testuek aurrera egin ahala, geografikoki gertuagoko kontuak ere bai, etxekoak, ezagunegiak. Baina joan
|
etorrian
ibiliko gara etengabe, Iraketik Tuterara, nazien garaiko Gipuzkoatik Grezia Mazedoniara, Afrikako terra incognita haietatik Banksyk apaindutako Donostia honetara, Isturitzetik Tolosan barru. Eta irakurri ahal izango ditugu denak gaur eta hemen gertatu balira bezala, gaurko eta hemengo begiekin.
|
|
Etxe atarian joan
|
etorrian
dabiltza bizilagunak eta bisitariak. Josuk oholtza baten gainean baleude bezala ikusten ditu, Josuren bizitza interpretatzen ariko bailiran, bi ume elkarri segika jostalari eta ama atzetik errietan, gizon bat pentsakor, bikote bat eskutik helduta, bi pertsona elkarren ondoan elkarri begiratu gabe, agure bat gurpil aulkian neska gazte batek bultzatuta.
|
2013
|
|
Bien bitartean, behin behineko Aizpurutxoko bidea erabili dezakete lur orotako ibilgailuek; Martirietara joan
|
etorrian
ibiltzeko Aizpurutxoko bide bat egokitu dute, eta auzotarrei herrigunera joateko eta auzora itzultzeko zerbitzua ematen die udalak. GI errepideari dagokionez, berriz, ur korronteak desbideratu dituzte, eta udalak adierazi du horrek lurra egonkortu egin duela.
|
|
Momentuz, ordea, Martirietara joan
|
etorrian
ibiltzeko Aizpurutxoko bide bat egokitu dute, eta auzotarrei herrigunera joateko eta auzora itzultzeko zerbitzua ematen die udalak, lur orotako ibilgailu baten bidez. Luiziaren eraginez kaltetuta dauden 78 bizilagunen beharrei erantzuteko asmoz jarri dute martxan zerbitzua; hala nola, umeak egunero ikastetxeetara eramateko erabiliko dute.
|
|
Aspertu nintzan ara onera joan
|
etorrian
ibiltzen lo egiteko asmoan, noizbait asi ere mantan biltzen agure xar bat aldamenean oñazetan eta iltzen
|
|
«Medikuen tratamendu zorrotz bat ari da betetzen Chavez komandantea». Venezuelako agintari nagusiak Kubara joan
|
etorrian
dabiltza egunotan, han ari baitira Chavez gabeko etorkizun baterako agertokia prestatzen. Nicolas Maduro presidenteorde eta oinordekoa, Diosdado Cabello Batzar Nazionaleko presidentea, Adan Chavez presidentearen anaia, Barinas estatuko gobernadorea eta Jorge Arreaza presidentearen suhia eta Zientzia eta Teknologia ministroa Chavezen ondoan izan dira.
|
|
Hamabost egunen buruan errepikatu zen gertakaria. Ordukoan, New Swing Quarteten kantuak eta piano doinuak hartu zion gaina joan
|
etorrian
zebiltzan trenen zalapartari.
|
|
Eroslea eta saltzailea erdaraz ari ziren, botigaren hondarrean. Liburu baten prezioan ezin bat
|
etorriz
zebiltzan. Ongi konprenitu banuen, erosleak Gaztelako erreal bat eskaintzen, eta saltzaileak hamahiru kornatu nafar eskatzen.
|
|
–hots egin zuen Bennet andereak, hurrengo goizean leihoaren aurrean zutik zegoela?, ez datorkigu, bada, Darcy jaun desatsegin hori ostera ere gure Bingley maitearekin! Zer gura ote du astun horrek beti hona
|
etortzen
ibilita. Tiro ehizan, edo beste zer edo zertan joango zela, hori beste gogorik ez nuen, hortik joango zela hemen enbarazu egiten ibili barik.
|
|
Aurreko atalean esan bezala, urtero batetik bestera joan
|
etorrian
ibiltzen
|