2013
|
|
Bestela ez da konprenitzen, aspermena gainetik kentzeko ez bada, zergatik inolako konbikziorik gabe telefono zenbaki bat markatzen dugun, jartzen dugun hain ahots iradokitzailea, hasten gatzaizkion norbaiti gu geu ere harritzeko moduko aitorpenak egiten, izendatzen dugun iragaitzaz bezala elkar ikusteko aitzakia bat, ipintzen dugun hitzordua, eta nola, berriro bat ere konbikziorik gabe, esaten diozun, agenda begiratu nuke?, arnasarik hartu gabe telefonoaren ondoan tarte bat egin ondoren ondo datorkizula eransteko. Ematen ari zaren pauso horiek ez zuketen inolako ondoriorik izango errepikatuko ez balira, hitz egiten ari zaren pertsona horren ordutegia buruz ikasiko ez bazenu, elkar ikusteko geratzen zareten kafetegian beti edari berak
|
eskatuko
ez bazenitu, egun horietako batean, nahi gabe bezala, esku jolastiz, bere berokiaren lepokoa zuzentzen hasi eta masaila laztanduko ez bazenio eta agur esateko unean bere arnasa hartzeko moduan aldaketa bat sumatuko ez bazenu. Eskuarekin zure autoaren atea erdi irekita darama tarte luzea, joan egin nahi duela adieraz dezake keinu horrek, baina bi zangoak auto barruan dituela jarraitzen du eta, are gehiago, bere aurpegia zure belarrira gerturatzen du esan behar dituen hitz bakanak ahapeka esaten dituelako, ahotsak dar dar egiten diolako edo intimotasun bila, ez dakizu.
|
2015
|
|
Bakean utziko zuen, eta haren ondotik igaro zen txintik atera gabe, nahiz mina egiten zion emaztea hain urrun ikusteak, eta harengana ezin hurbilduak, eta ezertan lagundu ezinak. Eta txintik atera gabe igaroko zen haren ondotik, baldin eta emazteak bere borondatez eman ez balio senarrak inoiz
|
eskatuko
ez ziona, koadroaren markotik xal berdea hartu eta harengana joanda. Bai baitzekien senarrak babestu egin nahi zuela.
|
2017
|
|
Itxuraz gauza sinplea zen, baina aspaldian inor gutxiri utzi nion. Amatasunez umezurtz dagoen baten gisan, nire amari sekula
|
eskatuko
ez niokeen besarkada gupidati hori norbaitek eman ziezadan nahi nuen, eta ez amak besarkatuko ez nindukeelako, baizik eta halabeharrez maite ez nauen norbaitek, berezia haiz, eta asko dun emateko mundu honetan, esan ziezadan nahi nuelako besarkadarekin bat.
|
|
Bere senarra eta semea niri begira daudela iruditzen zait, ostiralean gertatutakoaz zerbait azal diezaiedan. Protagonistari
|
eskatuko
ez diodan azalpen bat.
|
2019
|
|
Gizonak dohakabe batzuk besterik ez dira?. Ez lirudikete ipotxak, ordea, inork erraldoi izateko
|
eskatuko
ez balie.
|
2023
|
|
Udaran, lehengusinekin edo auzoko neskekin ibiltzen naiz jolasean: hasieran dena da iji aja eta irrintzia, gero etenaldia egiten dugu mokadua jateko, zanbuluaren egituran hankalatraba jarrita, eta azkenerako bete betean sartzen gara liskarretan eta ika miketan, zeinak" elkarrizketa itsusi" gisa deskribatuko baititugu gero konfesatzean, tentu handiz, saretaren bestaldeko ahotsak xehetasunik
|
eskatuko
ez digun itxaropenarekin. Bataiotan eta ezkontzatan jolasten gara, baina prestalanek akituta uzten gaituzte, zergatik hasi gara jolas honekin, nazkatu gara jada, goazen behingoz kalera abentura bila.
|