Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 51

2000
‎Mahaietako bi emakumeak begira genituen, izuz, eta zerbitzariak ere duda ezagun zuen barraz harata, laguntza eskatu ez eskatu. Alabaina, Ximurrak egia zioen, ez nuen kausituko.
2005
‎Ez ziren begirada mehatxatiak, ez aspertuak, ez inkisidoreak... baina artegatzen hasi nintzen. Elixabeti armairuan sartzeko eskatu nion, eta eskatu ez banio, momentu hartan ez ginen zigortuta egongo.
‎Ez nuen nitaz zeukan ideia hura indartu nahi. Esplikazio gehiagorik eskatu ez berak, nik ere eman ez, jantzi, eta aurreko eserlekuan eseri zen. Autoa arrankatu zuen.
2009
‎Neskatxaren gurasoek alaba bahitua izango zen usteari eutsi zioten. Denbora joan, ordea, eta inork dirurik eskatu ez. 5.000 dolar sari emango zutela Karenen berriak jakiteagatik eta 20.000 Karen bizirik ekarriko zienari.
‎Sasoi baten ez zen kartzela eta fitxatzeko momentu horretan saldu behar ez den zerbaiti prezioa jartzen ari zarela sentitzea. Sasoi baten lana zen baina ez beharra, eta eskatu ez den bizitza batek eskatzen duen odola, eta injustizia txiki eta ia inbisibleekin astiro eta geldiro hiltzen zaituen lekua. Sagu tranpa, kartzela.
‎–Nahi gabe izan da, izeba, nahi gabe? , esan zion Domingok, izebak eskatu ez zizkiòn esplikazioak emanez.
‎–Nahi gabe izan da, izeba, nahi gabe... –esan zion Domingok, izebak eskatu ez zizkiòn esplikazioak emanez.
2011
‎Garai hartan, ahizpak eta biok gure deitzen genuen gelaren albokoan halaxe irudikatzen nuen ama gaixoa. Bihotzeko min hura nirekin erdibanatzeko eskatu ezaren damua dut orain.
‎Isiltasunik eskatu ez balu ere nuke ezer esan. Ahotsa galduta daukat honezkero, eta nahita ere nuke hitzik egin.
2012
‎Damu da laguntza lehenago eskatu ez izanaz. Semeari eta errainari laguntza eskatu izan balie, orain ez zen lurrean egongo.
‎40 urte pasatu dira eta ez dago Euskal Herrian lekurik, ez eta Euskal Herritik kanpora ere, kantu hori eskatu ez diotenik. Iparraldean, hegoaldean, Madrilen, leku guztietan eskatzen diote.
‎Halere, hark inolako esplikaziorik eskatu ez bazuen ere, beste zenbaitek, hurrengo batean, zuhurtzia gutxiago erakuts zezakeen. Beraz egoki iruditu zitzaion aldioro Croix Rouge n jaistea, eta horrela bere herriko jendeak eskaileretan ikusten zutenean inolako susmo txarrik ez zuten.
‎Bovary andre amak ez zuen txintik ere esan egun osoan. Ez baitzioten aholkurik eskatu ez errainaren jantziaz ezta ezteietako ospakizunen ordenaz ere; garaiz erretiratu zen. Bere senarrak, hari jarraitu ordez, Saint Victorretik zigarro puruak ekarrarazi zituen eta eguna argitu arte erretzen aritu zen, kirsch pontxeak edanez, bere ingurukoentzako nahastura ezezaguna izaki, eta hori berarekiko begirune ate handiagoaren iturburu gisakoa izan zen.
2014
‎Hesteetan itotzen zaizkizu hitzak. Eta hor zabiltza, hesteen artetik inork eskatu ez dizun azalpenari tiraka. Zergatik zauden bakarrik.
‎–Baita zera ere. Hirekin etortzeko eskatu ez bahit?
‎–Erreskaterik eskatu ez izana kezkagarria da. Sanjuanek.
‎–Fernando du izena, jakitera eman zion Estherrek, Migelek eskatu ez zion informazio gehigarria, maleta egin eta berriro Frankfurterako txartela eskuan.
2015
‎–Hornitzaile batekin hitz egin behar nuela esan dut. Ugazaba naiz, ez nuke azalpenik eman behar; hala ere, eta inork eskatu ez arren, eman egiten ditut.
‎Zeukan gerri bueltarekin, mirari bat zirudien mugimendu bakoitzeko apaletako botila andana lurrera ez amiltzea. Arin mugitzen zen Trini ordea, eta eskatu ez zion kafea egiteko astia ere hartu zuen. Espero gabe etorritako beste ebaki bat.
‎Abuztutik hona denbora hagitz joan da, egunez egun mende bat, eta ez dut memorian lekurik aski amaren aurpegi osoa gordetzeko, eman zidan maitasunaren alerik ttikiena jasotzeko ere. Nola joan zen oroitzen dut egunero, milaka aldiz egunero, eta oroimenak ez du nahi aurrera egin, iltzaturik gelditu da amari inoiz ordaindu ez nizkion zorretan, inoiz eskatu ez zidan ordainean. Nik asko zaindu nuen beti, eta maitatu ezin esan ahala, eta beti gutti hala ere, behar baino gutti guttiago.
‎Haragi zatiz eta barazkiz egindako zopa bere bizitza osoan jandako gozoena iruditu zaio. Berehala irentsi du, eta laster ekarri diote beste bat, eskatu ez badu ere. Bigarren katilu hori ere segituan agortu du gizonak.
‎Jaiotzeko baimenik eskatu ez baziguten,
‎Greban egondako guztien izenak eman behar izan dizkiozu. Errefuxiatuek zeramaten bizimodu txiroa, langabezia, egoera berrira egokitu beharra, hizkuntza, bakardadea, herrimina... denak aipatu dizkiozu, horrelako azalpenik eskatu ez badizu ere. Ondo ezagutzen duzu beste aldeko giroa, eta luze mintzatu zara, baina hitz beste egin du halako batean, eta ustekabean harrapatu zaitu.
2016
‎Telebista pribatuko kazetariak behin eta berriro galdetzen zuen zer egin ote zuten haiek hola tratatuak izan zitezen? Ikus entzuleek ezer ez zuten ulertzen, itxuraz, bederen, gizaki arruntak zirelako, deus eskatu ez zutenak, are gutiago sortzea, beste guziak bezala. Zer desberdintasun nagusi ote zegoen, beraz, hantxe zeuden zaindarien eta kondenatu horien artean?
‎Kapitain frantses debonaire txiki batek, dantzan bezala baitzetorren kalean behera, erakutsi zidan asmo hori munduko gauzarik errazena zela; izan ere, emakumea kotxetegiko aterantz itzultzen ari zelarik, jarri ez zaigu bada bion erdian eta, bere burua aurkeztu ondoren, beste ezer jakin baino lehenago, arren eskatu ez dit bada emakumea aurkez diezaiodan; ni neu emakumeari aurkeztu gabe nengoen artean ere. Hala, emakumearenganantz jiratuz, bere burua bere kasa aurkeztu eta emakumeari galdetu zion ea Parisetik etorria zen.
‎Aita itzuli zen. Opariak ekarri zizkigun guztioi, sagu itxura zuen gozokia harekin zer egin ez zekien Madariri?, eta ez zuela berriro lanik kanpoan onartuko agindu zion amari, amak ezer eskatu ez bazion ere.
‎–Ken hadi hortik, hiri ez zain halakorik komeni eta?. Berak halakorik eskatu ez bazuen ere, poztu zen, zeregin haiek astunak eta higatzaileak iruditzen baitzitzaizkion Parisko kaleetan barrena ibiltzen ohitutako txolarreari; amaren gaixoaldia zaintzen segitu zuen, baina bazirudien ama bera ere berpiztu egin zela, amona izatearen ametsak bizkortu egin zuela eta ahaztu egin zitzaizkiola bere lehengo gaitz eta ajeak: bere min eta oinazeengatik kexuka ibili beharrean, alabaren osasuna zuen orain kezka nagusi:
‎Anbiziotsuena. Baina ezin ziola ezer kontatu, ez zitzaiola ongi iruditzen, Iratik horrelakorik eskatu ez zion arren. Poesia antologiarena asko interesatu zitzaion, ordea.
2017
‎–Ezpata, azaldu dio Aritzek, inork azalpenik eskatu ez badio ere?. Neronek egina, meatzeko burdina erabiliz.
‎duelako lanpostuan gora egin duenarentzat. Baina inoiz oparirik aukeratzeko eskatu ez diotenarentzat.
‎Espero zen bezala, ez zitzaion inori ideia ona iruditu eta, lau hilabete geroago, eskatu ez dudan iritzi orokorra ez da aldatu. Goiko solairuan instalatu naiz, Miguelentzat erosoagoa izan dadin.
‎ez zen ausartu Graxi Idiarti baimena eskatzera komuna erabiltzeko. Tokia ikusita, poztu egin zen eskatu ez izanaz.
2019
‎Plastikozko aulkian eseri da; txamarra, poltsa erraldoia alboko eserlekuan utzi, badaezpada, eta eskatu ez arren, titulu eta ikastaro guztien fotokopiak, lan ibilbidea, dakartza bertan?
‎da,, ehiza?, eta trebezia handia eskatzen du: ez begiratu ez goregi, ez beheregi; ez izan erromantikoak, errealistak baizik; batu pinpirinkeria eta modestia; ez eskatu ez gehiegi eta ez gutxiegi... Mutil gazteek mesfidantzaz hartzen dituzte, ezkondu nahi duten?
‎Errieta egin zidan amak. Telefunkenek saioaren ordainketa eskatu ez izanagatik ere harritu zen apur bat, baina berehala topatu zuen konponbidea.
‎Sentitzen duenari uko egin baino, erbestea gurago. Buruzagiaren alaba nagusia izateak ematen zizkion pribilegioak galdu eta morroi bihurtzeak ez dio horrenbeste axola, onartuko zuen, barruan bizirik duenari uko egiteko eskatu ez baliote. Nazkatuta daukate pribilegioek, nazkatuta dauka giza ehizak, nazkatuta daukate lege zentzugabeek.
‎Geroko utzi dituzte anfitrioien asmoak, beraz, eta isilik eta begiak itxita abandonatu dituzte euren gorputzak ur gozoetan, mamu bat begira daukatela ere ahaztuta. Eta luzaroago jarraituko zuten, dendan neska baten burua agertu eta sartzeko baimena eskatu ez balie. Arropa berriak ekarri dizkie, eta eskuoihal bana utzi behearen gainean, bainuontzitik erraz hartzeko moduan.
2020
‎1980ko uztail hasierako miaketa hartan ere, aitak mihipekorik gabe hitz egin zuen. Bahitzaileei krokisa eskatu ez ezik, gauza oso argigarri batzuk ere bota zituen. Begiratu nola jaso zituen Egineko kazetariak:
‎Mari Puy ikusi du sukaldetik irteten. Batzuetan errudun sentitzen da gaztetako andregaiari ezkontzeko eskatu ez diolako. Esango luke zain jarraitzen duela.
2021
‎Hasierako zuritasunak urre kolorea hartu du pixkanaka, irteera zabaldu ahala. Azken enbor tantaien artean gelditu du autoa; pelikuletako mugazain erraldoiak begitandu zaizkio, garai haietako pasaportea eskatu ez badiote ere. Aurrean, basamorturanzko bidean, basoa antzina izan zena gogorarazten duen paisaia:
‎Eta akordatu ez dugula barkamena merezi, ez dugulako eskatu. Eta ez dugu eskatu ez garelako damutu.
‎Baina, ondo edo gaizki, gela horretan protagonista sartu denean ikusten duena kontatu digu. Ikusten duenaz duen iritzia, beharbada, eskatu ez badiogu ere. Deskribapen bat, komentario batzuk.
‎Gorputza modu berezi batean esnai zeukalako. Ez dio esan bere gorputza konturatu egin dela, inork ezer esan ez dion arren, inork ezeren baimenik eskatu ez dion arren, bere kontra egingo dutela. Nahi ez duen hori egitera behartuko dutela.
‎Eta galernak osorik hautsi duela baina dagoeneko amaitu dela pentsatzen zuenean, Minak bere gorputz apurtua abandonatua zuela uste zuenean, ohearen tapaki azpiko unibertsoan negar egiteko ezkuta zitekeela pentsatzen zuenean, orduan, abisurik gabe, aurrez inongo zantzurik eman gabe, ez baimenik eskatu ez ahal duenik galdetu gabe, etorri egin da. Bueltan.
‎Alboko horman jo nuen hatz koskorrez, baina ez zuen inork erantzun. Zain izan nintzen luzaz, harik eta polizia batek kafe bat ekarri zidan arte, nik eskatu ez nuena, plastikoan bildutako opil batekin batera. Bildukian inprimaturik:
2022
‎Ez dago beste inor autoan. Oraindik damu da lankideei laguntza eskatu ez izanaz. Egitera doana erokeria hutsa da.
‎Begoña mahaira eseri zen ezer aipatu gabe. Kontzentraturik zirudien eta, berak eskatu ez arren, zerbeza botila onartu eta trago laburra eman zion.
‎Banekien ondo aukeratuko zituela, etxeko balkoia koloretan izaten du uda zein negu. Erroskilla azukredunak ere ekarri zizkidan eskatu ez nizkion arren. Gutxi geratzen dira dagoeneko.
2023
‎Eta, hala, isildutakoak isiltzeko aurrez baimenik eskatu ez zuen lez, baimenik gabe hasi da berriz ere Maudey abesten. Eta Mariari momentua perfektua iruditu zaio; perfektua asfaltoan bere oinutsen azpian dagoen tenperatura; perfektua zerbezaren zapore garratza; perfektua airean kulunka dabilen haize leuna; perfektuak urrunean itsaso gainean nabarmentzen diren ilunabarreko kolore gorrixkak; eta, batez ere, beste nonbaitetik etorria lakoa, perfektua Maudeyren ahotsa.
‎Gabriel ezkerretara eta ni eskuinera. Eta Gabrielek, orduan, bere telefonoarekin argazki bat ateratzeko eskatu ez zion ba! Une hartan beldur izan nintzen nabarmenegi geratuko ote zen ez ginela bikote.
‎Ordu erdi oinez neramanean, kale estu piloa zeharkatu eta plaza txiki eta lasai batera ailegatu nintzen. Auzoko plaza behar zuen, jubilatuek eskatu ez arren zaintzen dituzten horietakoa. Oasia, hiri erraldoia den basamortuko kantoian.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia