Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 81

2002
‎" Barneko irakidura sumatu nuen eta esatekotan nengoen".
‎Meliren ustez apendicitis izan daiteke. Larri dagoena heu haizela esatekotan egon haiz.
2004
‎Hitz eta pitz hasi zitzaien, eguraldiaz eta Spain gora Spain behera. Espainolak ez zirela esatekotan egon zen, baina mahai gaineko maletatxoak erakarri zion arreta. Larru gorriaren ukipena kilikagarria egin zuen, eta horrek ezinegona eragin zion.
2006
‎Lasaitu ederra eman zenion zure ateraldiarekin. Ez baitzekien berak nola esan aspaldian esatekotan zegoena: kokoteraino zegoela beti zure zain egoteaz, zure erabaki aldaketez, zure ageriko mespretxuez eta zure gizon izaeraz.
2007
‎Eztulek salatzen zioten mina eta arrangura. Zerbait esatekotan egon zen, baina lagunak isilean iraun nahiago zuela pentsatu zuen, egoerari neurria hartzen edo, bestela, beti bezala, bera izango zen hizpidea hartzen lehena. Dioni bilatu zuen hurrena.
‎Gero Jesusi pasatu zion. Ezetz esatekotan egon zen, baina, mahukarekin garbitu ondoren, ezpainak busti zituen pixka bat, gogo handirik gabe, bakean utz zezaten.
‎Agureak beste zigarro bat eskatu zion. Lisa tabako gorria zela esatekotan egon zen, baina horrek ez zuen dagoeneko garrantzirik.
2008
‎Natalia ezetz esatekotan egon zen, begiratu ere, begiratu zion indiferentziaz, erdeinuz?, begien itxi ireki baten tarte ezin laburragoan.
‎Natalia ezetz esatekotan egon zen... begiratu ere, begiratu zion indiferentziaz –erdeinuz–, begien itxi ireki baten tarte ezin laburragoan. Jarraian, baina, ez Gerardoren hitzei ez haren begiei aurre egin ezinik edo, amore eman eta ezezkoa baiezko bihurtu zuen.
2009
‎Fanellik ahoa zabaldu zuen, zerbait esatekotan balego bezala?. Kaka eta kaka Jainkoari, bai!??, baina zorabioaren indarren inertziapean zegoelako edo, ez zen behar bezain azkar ibili, Teofilo Mariak aurrea hartu baitzion:
‎Hala zebilen, bada, Domingo, bere izaera urduriaren baitan lasai, harik eta, hiriko festetako egun batean, itsasertzeko paseotik zihoala, hogei hogeita bi urteko emakume gazte bat ikusi zuen arte, polita, deigarria ere egin zitzaiona honako bi arrazoi hauengatik: neska bakarrik zihoan, eta sonbreiru ausart bat zeraman, zabala eta ikusgarria; Domingo zerbait esatekotan egon zen, gelditzeko keinua ere egin zuen, emakume gaztea bizpahiru urratsera zuela?, baina, ezer esan aitzin, buruan Adaren irudia tartekatu zitzaiolako, edo herabetasuna, besterik gabe, adoreari gailendu zitzaiolako, aurrera egin zuen; aurrera egin baino lehen, baina, emakume gaztearen paretik pasatzerakoan doi, Domingok beste arrazoi batengatik aurkitu zuen emakume gazte hura deigarria, hain z... emakumea arina zen, zinez, eta arina zuen ibilera, grazia handikoa, txori gangardun bat iduri:
‎Miguel Sanzek, akordioa itxita zegoela eta lanak 2011n hasiko direla iragartzeko, prentsaurrekoaeman zuen apirilaren 21ean, Gipuzkoarekin loturari buruzko lanak, uste baino aurreratuagoak? zeudela baieztatu zuen, eta lotura bera non egingo zen ere esatekotan egon zen. Jose Blanco ministroak, ordea, ibilbideari buruzko erabakia hartuta dagoela gezurtatu zuen atzo.
‎Fanellik ahoa zabaldu zuen, zerbait esatekotan balego bezala –" Kaka eta kaka Jainkoari, bai!" –, baina zorabioaren indarren inertziapean zegoelako edo, ez zen behar bezain azkar ibili, Teofilo Mariak aurrea hartu baitzion:
‎Hala zebilen, bada, Domingo, bere izaera urduriaren baitan lasai, harik eta, hiriko festetako egun batean, itsasertzeko paseotik zihoala, hogei hogeita bi urteko emakume gazte bat ikusi zuen arte, polita, deigarria ere egin zitzaiona honako bi arrazoi hauengatik: neska bakarrik zihoan, eta sonbreiru ausart bat zeraman, zabala eta ikusgarria; Domingo zerbait esatekotan egon zen –gelditzeko keinua ere egin zuen, emakume gaztea bizpahiru urratsera zuela–, baina, ezer esan aitzin, buruan Adaren irudia tartekatu zitzaiolako, edo herabetasuna, besterik gabe, adoreari gailendu zitzaiolako, aurrera egin zuen; aurrera egin baino lehen, baina, emakume gaztearen paretik pasatzerakoan doi, Domingok beste arrazoi batengatik aurkitu zuen emakume gazte hura deigarr... emakumea arina zen, zinez, eta arina zuen ibilera, grazia handikoa, txori gangardun bat iduri:
2010
‎harik eta, afalorduan, isiltasunak hitzari bidea berriro ireki zion arte: . Bazkalorduan esatekotan egon naiz, baina oraintxe esango dizut, Damaso: kezkatuta nago zure arimaren salbazioarekin??.
‎nire izenean ere mintzatu baitzen, antza, baina hara: neure nitasunaren erdigunean lehengusuaren aurkako iritzia biribildu zitzaidan istantean, nola egongo zen, bada, gizona mendekotasun guztietatik libre, baldin eta gizakia, izaki mugatua zen neurrian, bere mugen mendekoa bazen, definizioz??; esatekoa ere esatekotan egon nintzen: aizu, Gerhard, hurrengoan hitz egizu zeure izenean, ni ni naiz eta zu zu zara-eta?
‎AITOR. Esan diozu abokatu lanetan hastea nahi duzula? Berari zerbait esatekotan egon naiz, baina enizun hondatu nahi sorpresa.
‎Biok geunden, beraz, isilik, baina ez mutu, isiltasun hura hitz egiteko beste era bat balitz bezala, gure arteko tentsioaren adierazpide... harik eta, afalorduan, isiltasunak hitzari bidea berriro ireki zion arte: " Bazkalorduan esatekotan egon naiz, baina oraintxe esango dizut, Damaso: kezkatuta nago zure arimaren salbazioarekin...".
‎Gerhard hurbiltasunez ari zitzaidan, kontu hartan ere irizkide baninduka bezala, ‘gu’ hura erabiltzerakoan —garagardoak ere izango zuen hartan zer esanik— nire izenean ere mintzatu baitzen, antza, baina hara: neure nitasunaren erdigunean lehengusuaren aurkako iritzia biribildu zitzaidan istantean —nola egongo zen, bada, gizona mendekotasun guztietatik libre, baldin eta gizakia, izaki mugatua zen neurrian, bere mugen mendekoa bazen, definizioz? —; esatekoa ere esatekotan egon nintzen: aizu, Gerhard, hurrengoan hitz egizu zeure izenean, ni ni naiz eta zu zu zara-eta... nahiz eta, ohi bezala, ezpainetara etorri zitzaizkidàn hitzak ezpainetan izoztu zitzaizkidan.
‎Gogoratzen dut dry martiniaren ginebra mailak ia tantaka edatera bultzatu ninduela, erabat izututa; halere, laster Patinirren koadroako Karonteren ontzian aurkitu nintzen, ginebrazko Styx lakua zeharkatzen, alde batean infernua, bestean zerua, biak hain gertu. Karonteri esatekotan nengoen: barkua zerurantz mesedez!
‎Hala egon nintzen, moro batek hartu eta eraman ninduen arte. Nik, aita ere eramateko esatekotan egon nintzen, baina ez nion ezer esan, errematatuko zuten beldurrez. Biharamunean, moroa ona zenez gero, ea aitarengana joango ginen esan nion, eta ez zegoela astirik esan zidan berak.
2011
‎Seigarrenari sakatu zion aurrezki kutxetako bulegariek igandeetan jakaren sakelan ageri zituzten boligrafoen botoien antzekoak zeuzkan zilarrezko plaka distiratsuan. Persiako alfonbra zati bat neukan sandalien azpian, hegan nindoan behintzat.. Hemen ez dago ezer autentikorik, dena axalekoa da.. Horixe esatekotan nengoen.. Ni eskaileretatik igotzen naiz beti.Areto hartako pareta nagusiak antzinako gramofono altzaria, sabairainoko zurezko liburutegi itsugarria zeuzkan apaingarri, gaztaina edo haritz sendoa edo kaoba lakatua, nik al nekien, tomo gehienak larruzkoturik. Beste nonbait edukiko zuten telebista, gero telebista gu bezalako jendailarentzako tresna zela pentsatu nuen, etxe hartan opera diskak dastatuko zituztela afalondoan.. Zer ari zara?. Barkatu, hor eseriko banaiz alfonbra zapaldu behar dut.Beha geratu zen harrituarena eginez, sakelan erdisartu nituen sandaliak.
‎ez dago heriotza zigorren liburuan dagokion lekuan, eta bistan da baten batek jo eta erauzia dela bertatik, aspaldi. Atzo, kafea hartu eta irtetera nindoalarik, esatekotan egon nintzaion artxibozainari arrazoi zuela bere errezeloan, eta lapitzez idatzitako historia horietako bat aurkitu uste nuela neuk ere nire ikerketan. Izan ere, falta den orriaren aurrekoan, eta ondoko beste hiruretan ere, ageri baita Balerdi bat, nik bilatzen nuena ez baldin bada ere:
‎Ehorzlearen etxera joan nintzen hurrengoan, hurrengoan izan zelakoan nago behintzat, kontu arinez hasi ginen berbetan; arinak diot, ez zutelako zerikusirik gure gaia zen harekin ezta bestelako ezer mamitsurekin. Igogailuetan izaten diren solasaldi horietako bat zela esatekotan egon naiz, baina ni neu ez naizenez igogailuetan ezezagunekin hitz egiten duten horietakoa, esan dezadan ez ginela eguraldiaz aritu, aurreko igandeko Athleticen partidaz baizik. San Mamesen izana zela esan zidan eta hari horretatik ibili ginen, garai bateko futbola eta gaur egungoa alferrik alderatzen.
‎– Horixe esatekotan nengoen.
‎Diego esatekotan egon da berak gorroto duela antzerkia, Soto dela benetan antzerkia gustatzen zaiona, baina ez du halakorik egin. Txintik esan gabe geratu da.
2012
‎Pentsatuta zeukan iltze berari beste mailukada bat ematea. Ikasleei esatekotan zegoen eguzkiaren eta izarren elementu berekin eginak ginela gizakiok, eta, hortaz, gutarikoren baten atomoak urrutiko izarren baten atomoak izan zitezkeela aspaldi batean. Beraz, izarren pareko izan gintezkeela, edo, bestelakorik erabakiz gero, zaborraren mailakoak, zaborra ere gizakion osagai diren elementu berekin osatuta egon baitaiteke.
‎Supituan, aztoratu egin da Luisek ere, nazionalen aldeko familiakoa edo izaki, berdin dio karlista, falangista edo zer izan daitekeen, ez duela bere asmoa ulertuko edota onartuko pentsatuta. Pertsonaz erratu bada ere honezkero ez duela atzera egiterik eta, arnasa hartu ostean San Kristobal presondegia non zegoen azaldu dio Luisi; Rondako pasealekura joan daitezkeela hura ikustera esatekotan egon da; hala ere, Luisen erreakzioaren berri eduki arte, soka gehiegi tenkatzea izan litekeela iruditu zaio halako gonbita egitea.
‎La Cigale, ayant chante tout l' ete... Van Thiegel esatekotan egon zen Pariseko zein kaletan bizi nahi zuen, baina isildu egin zen azkenean.
‎Whiskiaren filtroak argazki guztiak edertzen dituela esatekotan egon nintzen, baina ez zitzaizkidan ingeleseko hitzak ezpainetara etorri. Damutzeko gauza bat gutxiago biharamunean.
‎Zorrotz zaintzen dugula badakiela. Are gehiago esatekotan egon nauk ni.
‎– A, barkatu, Dupont... Hori bera esatekotan egon nauk, horrelako irain batek ezin duela erantzunik gabe gelditu! Har ezak idazmakina eta konpon dezagun kontua behingoagatik.
‎Ia emoziorik gabe esatekotan egon naiz. Batere emoziorik gabe.
2013
‎Eta guztiz desager dadin, segurutik, onena litzateke kontu hau ahaztea. Horretan ere asko lagunduko luke saria bera aldatzeak eta berritzeak («berrasmatzeak» esatekotan egon naiz). Baina gertatzen dena da, zoritxarrez, artikulua eta sei urte geroago ere, oraindik badagoela publikoki esaten duenik salaketa hori txarra izan zela euskal literaturarentzat.
2014
‎Ez zezala egin esatekotan egon nintzen baina, supermerkatuan erosi nuen gutxia kontuan hartuta, zuzena iruditu zitzaidan diru zorro ederra zuen tipo ongi jantzi batek zertxobait laguntzea. Agian bezperako konfidentziek lotsatuta zegoen, edo bestela ez nion berriro ikustearen poztasunik erakutsi.
‎Baietz esatekotan egon zen Xabi, hala baitzen, baina zer axola zuen polita edo zatarra izatea. Han geratzeko arrazoiak zer zeukan edertasunarekin zerikusirik?
2015
‎Zerbait esatekotan egon nintzen, baina beste kointzidentzia bat seinalatzeko iruzkinak sobran zeuden, eta ez nuen eten nahi Stellaren kontakizuna.
‎Zu ezetz esatekotan egon zinen, beldurra ematen zizula hara sartzeak, baina
‎Jaka lurrean utzi eta komunera joan da, betiko legez. Idazten hasi naizela esatekotan egon naiz une batez. Oharkabean bezala esan nahi nioke, akontezimendu handien berri ematen den era misteriotsu eta zertxobait inozo horretan:
‎Hasierako ezustekoa pasatuta, haserre itzuli nintzen neure baitara. Ze eme eta zer otxokuarto?, esatekotan egon nintzen neskari. Kikilduta, ez nuen deus esan.
2016
‎Gatibua ekarri ziotenean, ez zuen ezagutu; hura ere beheak jota. Beste preso bat ekarri ziotela esatekotan egon zen. Eta egin, halaxe egingo zuen, baldin eta Joaquinek berak diosala egin izan ez balio:
‎Zu ezetz esatekotan egon zinen, beldurra ematen zizula hara sartzeak, baina Trinidok eskutik atxiki zintuenean, esku hartatik joan zitzaizun ihesi beldurra, eta barnera egin zenuten.
‎Zer? Anita esatekotan egon naiz berriz, eta hirugarrena izanen zen. Denek esaten didate Anita.
2017
‎Ez dakit zenbat denbora egingo nuen horrela, leihotik zeruari begira eta zer egin ez nekiela, tarteka hiriburuan eman behar nuen hitzaldiarekin ere gogoratzen nintzela. Antolatzaileei deitu eta nintzela joan esatekotan egon nintzen, baina azalpenak ematen hasi eta zehaztasunak eskatuko zizkidaten eta beldur nintzen ez ote nuen neskarekin gertatua kontatzen bukatuko, xehetasun guztiak emanez gainera, ezagutzen bainuen neure burua.
‎Amorruak itsututa, zutitu, tabematik arrapaladan irten eta, zirt zart, bi gizasemeei sekulakoak esatekotan egon zen on Antonio. Hala ere, amorruari eutsi eta zain geratu zen, kaleko bi gizon haiei bizkarra emanda.
‎Ezin izan nuen gehiago jasan. Altxa eta aurpegira zerbait esatekotan egon nintzen. Muturreko bat ematekotan ere bai, nolako irribarre zinikoz begiratzen zidan ikusita.
‎Niri begira zegoen bera, baina telebistara itzuli zuen begirada, nirearekin topo ez egitearren. Zerbait esatekotan egon nintzen; barkamena eskatu edo beste txantxaren bat gehitu, garrantzia kentzeko. Dudan.
‎“Ni ere gaizki nago, indeed” esatekotan egon da Begoña, baina bere horretan utzi du, alegrantzia eta sufrikarioa bikoteetako kideen esklusiba balira bezala. Bikotekidea izatea desiratu du une horretan, etxera joan eta norbaiten besoetan bildurik adiskide mina koman dut esan eta negar egin, hemen, Joseba sostengatzen egon beharrean, sufrikarioaren esklusibotasuna harena dela ahoskatu barik.
‎Urrats bat egin nuen atzera. Jira egin, eta aitari ezin nuela jauzi egin esatekotan nengoenean, esku handi batek atzetik bultza egin eta neure burua erortzen sentitu nuen. Zangoak eta besoak astinduz jausi nintzen, eternalak egin zitzaizkidan nola erorketa aldia hala urpetik ateratzeko behar izan nuen denbora.
2018
‎ikusi zuen bere burua. Kazetariari esatekotan egon zen bertan behera uzten zuela elkarrizketa. Ez zuen barregarri geratu nahi.
‎Edy ez dago lo, arnasa erritmikoa izaten baitu lo dagoenean. Zerbait esatekotan dago Saioa, baina azkenean kanpora irten eta ilea mozteari ekin dio. Bizkar hasieraraino zeukan ilea moztu du, lepo luze eta zurbila agerian utziz.
‎Kaik ardoa isuri bitartean, Añesek erabaki du ez duela originala izaten saiatu behar. " Hau goraino dago" esatekotan egon da, baina Kairi buruz zerbait gehiago jakiteko galdera egin du.
2019
‎Etorri nirekin tabernara, esatekotan egon naiz, badakidala nor zaren, ibiltzean aireratzeko duten moduarengatik ezagutzen direla aingeruak, denbora pausatzeko duten dohainarengatik, egunsenti berriak sortzeko duten gaitasunarengatik. Ikusi zaitut eta kafe batera gonbidatu ahal zaitudala pentsatu dut.
‎Nire nobela argitaratzen saiatu behar nuela esan zidanean, Jauregiri jada kopia bat eman niola esatekotan egon nintzen, baina ez nintzen ausartu. Jauregiren erantzun bat izan arte, ez nion inori ezer esango.
‎Gau guztia elkarrekin ibili ginen, baina Perez ordubete lehenago etxera joana zen, zeharo mozkortuta. Ni Ander naiz esatekotan egon nintzen, baina gero, kolpera, mingainari hozka egin nion. Geratzen zitzaidan azken neurona erabili eta, arnasa sakon hartuz, lepoan musukatu nuen Nerea, astiro, nire eskua ere bere ipurdira irristatuz.
‎–isiltasun ohi baino luzeagoa. Edurne zerbait gehiago esatekotan zegoen, Julenek hitz egin zuenean.
‎Une batez, Santos baietz esatekotan egon zen, berak eta bere agenteek argi zutela farozainaren erruduntasuna, oraingoan ez ziela ihes egingo, baina mihiari eustea lortu zuen.
‎" Komunera noa" esan dit eta altxa egin da. " Komuna beste aldean dago" esatekotan egon naiz, barrarako bidea hartu baitu, baina ez dit astirik eman. Azkena sartu den emakumearekin hitz bi egin ditu.
‎Aurore zerbait esatekotan zegoela, bat batean zotinka hasi zen, eta kopa ardoa harturik, puska baterako kanpora irten behar izan zuen. Bien bitartean, solasaldi atsegina izan genuen:
‎Menganitari esatekotan egon nintzen aitarena, baina atzera egin nuen ondorioak neurtu ezinda. Handik zati batera eskela ikusi nuen okindegian.
2020
‎Zu bezalako komediante kaskarrengandik esatekotan egon naiz. Baina ez, badaezpada, hau guztia hasi denetik argi daukat euren ofizioa zein seriotan hartzen duen ez dakit nortzuek edo zein erakundek ordaindutako antzesle talde ikaragarri adoretsu honek.
‎Mikelek ez zion berehala erantzun. Alderantziz, ezbai handitan balego bezala jokatu zuen, eta ez zion honek lan handia eman egiatan baitzegoen ezbaian, ez esatekotan zegoenagatik, ezpada egiten ari zenaren moduagatik.
‎–Une bat baduzu, mesedez? Lehengo egunean esatekotan egon ginen eta...
‎Eskuari begiratu eta zuritzen ari zitzaiola ikusi nuen. Ez estutzeko hainbeste esatekotan egon nintzen. " Ez dizugu agurearen ezer txarrik kontatuko".
‎Ileko gantxoa zintzilik zeukala konturatu zen, gaizki jarrita, edo gelditu gabe ibiltzeagatik erortzeko zorian. Ondo jartzeko esatekotan egon zen, baina hizketarako zeukan gogoak indar handiagoa zuen. Sor Gloriaren gorabehera guztiak kontatzeari ekin zion, sukaldearen alde batetik bestera oinez ibiltzeari utzi gabe:
‎Orain, gainera, senarrak Errioxako etxea erostea erabaki zuenetik, beti daukagu nora joan esan nion, eta “beti hara joan beharra daukagu” esatekotan egon nintzen, etxe hura lotura gehiago baitzen gozamenerako toki baino.
‎Kañekin mahaira itzuli nintzenean, nire senarraz galdezka jarraituko zuela uste nuen, gure arteko harremanaren hondamenaren benetako neurria kalibratu nahian segituko zuela, baina ez zitzaidan axola. Edalontziak jaso, topa egiteko keinua egin, eta “gugatik” esatekotan egon nintzen, baina isilik geratu nintzen bi basoen txin txinean.
‎Nork berea erosi dugunean, gizona eta biok batera tokatu gara botikako atean berriz ere. Ilusiorik ez egiteko esatekotan egon naiz, onena opa diotenei bost axola diela berak egindako lanak, erakusketaren inaugurazio ekitaldira joaten direnak beste asmo batzuekin joaten direla, eta berak ere ondo dakiela, bere buruari onartu nahi ez badio ere, ez duela zipitzik salduko. Neuk Isabelekin bizi izandakoa gogoratu dut, eta ia ia esan diot aspaldian baretuta daudela diruditen sumendiak erupzioan hasten direnean hauts eta laba oldearen azpian geratzen direla Ponpeia guztiak, betiko kiskalita.
‎Neuk ere gauza bera egiten nuela esatekotan egon nintzen, baina isilik geratu nintzen, eta berari utzi nion jarraitzen.
‎Poliki egin genuen lursail hartako buelta, aspaldian moztu gabeko belar luzeetan pauso oro oinak trabatzen zitzaizkigula. Gaztainondoaren albotik pasatu ginenean, artean heltzeko asko falta zuten morkots berdeei begira geratu zen mutila; zerbait esatekotan egon zela iruditu zitzaidan, baina ez zuen hitzik egin. Alde hartako zuhaitzen ondotik pasatu ginen lizar bat, bi astigar txiki, sahats negarti handi bat, eta ia barreneraino iritsi ginen, aldameneko etxekoen lursailarekin muga egiten zuen hesiaren ondoko arbola zabalera.
2021
‎Eta une gaizto batez esatekotan egon nintzaion, baietz, galdera hark bazuela erantzun zehatza; alegia, aitaren sena eta, oro har, gure izana, aitak berak oraindik estuki heltzen zion poltsa koloredun hartan bertan zegoela. Bai, poltsaren barrukoaren parekoa ginela, hitz gutxitan.
‎Bizikletaz maldan behera goazela nire lagun Mâredek kirtenari gogor eutsi, pedaleei are gogorrago sakatu eta Landarren dorretxearen behekaldean zabaltzen den harrizko enparantzaraino oldartu egin da ziztu bizian. Beti bezala kontuz ibiltzeko esatekotan egon naiz, oraingoan ordea isildu egin naiz badaezpada, ez dut nahi Mâredek behin berriro gogaikarria naizen leporatzea. Tamalez, eta esango dut gogait gaiztoz baldin bada ere, behin edo gertatu beharrekoa azkenean gertatu egin da.
‎Hiri dagokinanez, ez, horixe esatekotan egon nintzen, baina aurrea hartu zidan.
2022
‎Ez dut uste. Zerbait esatekotan egon nintzen trenean, Atti lokartu zenean. Baina ez nuen egin, euskaldunen bat ez ote zegoen, bagoi berean...
‎Juliak ahoa ireki du: beraren alde hainbeste errezatu beharrean, laguntza gehiago emateko esatekotan egon da. Baina azkenean txintik esan gabe itxi du ahoa.
‎Ez dutela pastarik behar esatekotan egon da Cestero, baina berehala konturatu da horrek minutu batzuk utziko dizkiela lasai mugitzeko, serora zaharra akain baten moduan itsatsita eduki gabe.
2023
‎Garagardoak bukatu eta alde egin dute. Isiltasunaren alde egoteko zarata handiegia ateratzen dutela esatekotan egon naiz.
‎Ulertu nuen eta musu bat eman nion masailean. Pozaren pozez, Martini" Agurtu osaba Gabriel" esatekotan egon nintzaion, baina ez nion halakorik esan, eta Irenek, adoretuago eta maltzurrago," Orduan, bera da!" esan zidan. Itsasontzia, bitartean, urmaelaren ur turkesetan zebilen.
‎" Jakina, baina koltxoi dendatik pasatzen ez bagara". Esklusibitatea nahi nuela esatekotan nengoela, Luísak are gehiago erakarri ninduen beragana.
‎Eta emakume jakingurak nongoa nintzen galdetu zidanean, ni ere sasikumea nintzela esatekotan egon nintzen, baina isilik geratu nintzen, zer erantzun ez nekiela, eta neure artean Antóniori galdetu nion, baina hura ere mutu zegoen, psikologo jauna.
‎“Bizitza ulertzeko modua aldarazteko bezain premiazkoa” esatekotan egon zen, baina ez zen ausartu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia